https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- (Nik zuek) atzo partidua ikustera eraman ... (Idatzi dagokion adizkia lehen aldian). (Itzuli) Atzo partidua ikustera eraman zintuztedan. 2.- Izebak (zuek) oso maite ... (lehen aldian). (Itzuli) Izebak oso maite zintuzten. 3.- Guk (zuek) bart etxeraino lagundu ... . (Itzuli) Guk bart etxeraino lagundu zintuztegun. 4.- Nire gurasoek ( zuek) pozik hartzen ... (lehen aldian). (Itzuli) Nire gurasoek pozik hartzen zintuzteten. 5.- Zerk ekarri ... gure etxera? (lehen aldian - zuek)). (Itzuli) Zerk ekarri zintuzten gure etxera? . 6.- Guk (zuek) ez ... inoiz ahaztu . (Itzuli) Guk ez zintuztegun inoiz ahaztu. 7.- (Nik zuek) harrapatu eta jo egin ... . (Itzuli) Harrapatu eta jo egin zintuztedan. 8.- Ederki engainatu ... lotsagabe horiek (zuek). (Itzuli) Ederki engainatu zintuzteten lotsagabe horiek. 9.- Idoiak (zuek) bere kotxean eramaten ... . (Itzuli) Idoiak bere kotxean eramaten zintuzten. 10.- Gaizki portatu zineten eta (guk) telebista ikusi gabe utzi ... (Itzuli) Gaizki portatu zineten eta telebista ikusi gabe utzi zintuztegun. 11.- Ez zineten isiltzen eta (nik) kanpora bidali ... (Itzuli) Ez zineten isiltzen eta kanpora bidali zintuztedan. 12.- Beti gezurra esateak galtzen ... (zuek). (Itzuli) Beti gezurra esateak galtzen zintuzten. 13.- Ardo horrek umore onez jarri ... (zuek). (Itzuli) Ardo horrek umore onez jarri zintuzten. 14.- (Guk zuek) atzo goizean ez ... inon ikusi. (Itzuli) Atzo goizean ez zintuztegun inon ikusi. 15.- Zerk harritu ... ? (zuek). (Itzuli) Zerk harritu zintuzten ?.