https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- Hiru hilabete falta dira langile finko egin nazaten (Berridatzi esaldiak “-t(z)ea” eta “-t(z)eko” formak erabiliz -- Pertsonak argi erakutsi). Hiru hilabete falta dira haiek ni langile finko egiteko (Itzuli). 2.- Esango diet zu besteen aurrean jar zaitzatela. Esango diet zu besteen aurrean jartzeko. 3.- Nork eman dizu baimena gu horrela erabil gaitzazun?. Nork eman dizu baimena gu horrela erabiltzeko?. 4.- Etxeko bezala har zintzatedala eskatu zidan zuen amak. Etxeko bezala zuek hartzeko eskatu zidan zuen amak. 5.- Botikarik gabe senda zaitzaten nahi dugu guk ere. Botikarik gabe zu sendatzea nahi dugu guk ere. 6.- Etxera eraman gintzatela eskatu nien. Etxera gu eramateko eskatu nien. 7.- Bakean utz zaitzatela esango diet. Zu bakean uzteko esango diet. 8.- Autoan eraman nazatela eskatuko diet. Ni autoan eramateko eskatuko diet. 9.- Mikelek zu ere ikus zintzan nahi nuen. Mikelek zu ere ikustea nahi nuen. 10.- Lehenbailehen har nazala esango diot. Hark ni lehenbailehen hartzeko esango diot.