https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- Ez ... gezurrik esan, berehala igerriko dizut eta (Osatu esaldiak aginte-adizkiak erabiliz). Ez iezadazu gezurrik esan, berehala igerriko dizut eta (Itzuli). 2.- Utz ... zure betaurrekoak; nireak etxean ahaztu zaizkit. Utz iezazkidazu zure betaurrekoak; nireak etxean ahaztu zaizkit. 3.- Mikel, esan ... aitari telefonoa hartzeko. Mikel, esan iezaziozu aitari telefonoa hartzeko. 4.- Mesedez, anderea, hotzak gaude, ez ... kalean utzi. Mesedez, anderea, hotzak gaude, ez gaitzazu kalean utzi. 5.- Sinets ... , ez dizuet gezurrik esan. Sinets iezadazue, ez dizuet gezurrik esan. 6.- Jauna, dirurik gabe gaude, lagun ... , mesedez!. Jauna, dirurik gabe gaude, lagun iezaguzu, mesedez!. 7-. Adizue, lagun ... horri! Ez duzue ikusten itotzen ari dela?. Adizue, lagun iezaiozue horri! Ez duzue ikusten itotzen ari dela?. 8-. Ez zaitez horren zekena izan! lgo ... soldata langileei. Ez zaitez horren zekena izan! lgo iezaiezu soldata langileei. 9.- Aizue, zorabiatuta nago, eraman ... etxera, mesedez!. Aizue, zorabiatuta nago, eraman nazazue etxera, mesedez!. 10.- Suertea izan, Paulo. Ondo irten ... dena!. Suertea izan, Paulo. Ondo irten bekizu dena!.
|