https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- ... (joan) etxera; hemen ez dago ezer zuretzat (Osatu esaldiak aginte-adizki sintetikoak erabiliz). Zoaz etxera; hemen ez dago ezer zuretzat (Itzuli). 2.- ... (egon) lasai, gizona; dena argituko da! . Zaude lasai, gizona; dena argituko da!. 3.- ... (egon) bakoitza bere tokian. Bego bakoitza bere tokian. 4.- ... (etorri) lehenbailehen bakea gure herrira. Betor lehenbailehen bakea gure herrira. 5.- ... (ibili) kontuz jende horrekin, ez zaitzatela errazegi engaina. Zabiltza kontuz jende horrekin, ez zaitzatela errazegi engaina. 6.- ... (etorri) gure etxera bazkaltzera, ez zarete goseak joango. Zatozte gure etxera bazkaltzera, ez zarete goseak joango. 7.- ... (joan) farmaziara eta ekar iezazkidazue aspirinak. Zoazte farmaziara eta ekar iezazkidazue aspirinak. 8.- ... (egon) hor, mugitu gabe; berehala irekiko dizuet. Zaudete hor, mugitu gabe; berehala irekiko dizuet. 9.- ... (joan) hemendik; nazkatuta nauzu eta. Zoaz hemendik; nazkatuta nauzu eta. 10.- ... (ibili) azkarrago; beranduegi helduko baikara. Zabiltzate azkarrago; beranduegi helduko baikara.
|