https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- Gorkak galdetu du: "Zuena da etxe hori?" (Une estas oraciones formando una sola). Gorkak ea etxe hori zuena den galdetu du (Itzuli). 2.- Edurnek erantzun du: "Ez da gurea, Anerena da". Edurnek beraina ez, Anerena dela erantzun du (Itzuli). 3.- Irakasleak esan du: "Isilik egon eta atera etxerako lanak". Irakasleak isilik egoteko eta etxerako lanak ateratzeko esan du (Itzuli). 4.- Unaik galdetu du: "Noiz izango dira oporrak?". Unaik oporrak noiz izango diren galdetu du (Itzuli). 5.- Guk esan dugu: "Ez dugu azterketarik egin nahi". Guk ez dugula azterketarik egin nahi esan dugu (Itzuli). 6.- Nagusiak galdetu du: "Zenbat irabazi nahi duzue?". Nagusiak zenbat irabazi nahi dugun galdetu du (Itzuli). 7.- Nik galdetu dizut: "Nirekin dantzatu nahi duzu?". Nik ea nirekin dantzatu nahi duzun galdetu dizut (Itzuli). 8.- Zuk esan didazu: "Ez dut zurekin dantzatu nahi". Zuk ez duzula nirekin dantzatu nahi esan didazu (Itzuli). 9.- Izebak esan du: "Jan itzazue indabak!". Izebak guk indabak jateko esan du (Itzuli). 10.- Guk erantzun diogu: “Ez ditugu gustuko”. Guk ez ditugula gustuko erantzun diogu (Itzuli).