https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- Andreak gona josi du./ Andrea jostuna da (Une las dos frases formando una oración). Gona josi duen andrea jostuna (modista) da (Itzuli). 2.- Zaldiak hanka luzeak dauzka./ Zaldia gurea da. Hanka luzeak dauzkan zaldia gurea da (Itzuli). 3.- Kantariak oso ongi kantatzen du./ Kantaria Mikel Erentxun da. Oso ongi kantatzen duen kantaria Mikel Erentxun da (Itzuli). 4.- Neskak ile luzea dauka./ Neska baserrikoa da. Ile luzea daukan neska baserrikoa da (Itzuli). 5.- Gizonak sudur motza du./ Ezagutzen duzue. Sudur motza duen gizona ezagutzen duzue (Itzuli). 6.- Gazteak auto berria du./ Hari eman diote saria. Auto berria duen gazteari eman diote saria (Itzuli). 7.- Mutil hura gora igo da./ Hark eman dit berria. Gora igo den mutil hark eman dit berria (Itzuli). 8.- Bost urte ditu haurrak./ Hura jo dute alproja horiek. Bost urte dituen haurra jo dute alproja (vago) horiek (Itzuli). 9.- Andrea Gernikan bizi da./ Haren etxea da hau. Gernikan bizi den andrearen etxea da hau (Itzuli). 10.- Agurea hor ari da lanean./ Hari eman diote dirua. Hor lanean ari den agureari eman diote dirua (Itzuli). 11.- Izeba hil zait./ Izebak 47 urte zituen. Hil zaidan izebak 47 urte zituen (Itzuli). 12.- Irakasleek asko dakite./ Irakasleak apalak izaten dira. Asko dakiten irakasleak apalak izaten dira (Itzuli). 13.- Amak makina oparitu dizu./ Makinaz idatziko dituzu lanak. Amak oparitu dizun makinaz idatziko dituzu lanak (Itzuli). 14.- Medikuak sendagai hori agindu dit./ Ez diot kasurik egiten. Sendagai hori agindu didan medikuari ez diot kasurik egiten (Itzuli). 15.- Liburu berri hau erosi dut./ “Planeta” saria eman diote. Erosi dudan liburu berri honi “Planeta” saria eman diote (Itzuli).