https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- Umeak (ama) ... pozik joaten dira beti (Bete ezazu beheko esaldia parentesi artean dagoena erabiliz). Umeak amarengana pozik joaten dira beti (Traduce "a", aunque en castellano no suene bien). 2.- (Aita) ... nator. Aitarengana nator. 3.- Mutilak (neskak) ... hurbildu ziren. Mutilak neskengana hurbildu ziren. 4.- (Gurasoak) ... jaso dut agindua. Gurasoengandik jaso dut agindua. 5.- Aspertzen bazarete, etorri (gu) ... Aspertzen bazarete, etorri guregana. 6.- Bukatzen duzunean, joan (Josu) ... Bukatzen duzunean, joan Josurengana. 7.- (Zuek) ... ez genuen ezer espero. Zuengandik ez genuen ezer espero. 8.- Joan (nagusia) ... eta eskatu mailua. Joan nagusiarengana eta eskatu mailua. 9.- (Ibon) ... ez nuen gutxiago espero. Ibonengandik ez nuen gutxiago espero. 10.- Iaz opari ederrak jaso nituen (ikasleak) ... Iaz opari ederrak jaso nituen ikasleengandik. 11.- Pertsona (guztiak) ... ez daukat nire konfidantza jarrita. Pertsona guztiengan ez daukat nire konfidantza jarrita. 12.- Nire itxaropenak nire (lagunak) ... jarrita dauzkat. Nire itxaropenak nire lagunengan jarrita dauzkat. 13.- Ez dut ulertzen, denek jartzen dituzte beren itxaropenak (ni) ... Ez dut ulertzen, denek jartzen dituzte beren itxaropenak nigan. 14.- Arazo batzuk dauzkat eta (abokatua) ... joan behar dut. Arazo batzuk dauzkat eta abokatuarengana joan behar dut. 15.- (Okulista) ... joan behar dut, ikusmena begiratzera. Okulistarengana joan behar dut, ikusmena begiratzera.
|