https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- (Nekatu) ... , aurrera segituko dugu (Bete hutsuneak parentesi barruko aditza eta “-(e)netik”, “arte” edo “bitartean” erabiliz)
. 1.- Nekatu arte, aurrera segituko dugu (Itzuli). 2.- Zu etxetik (joan) ... , ez digu behin ere deitu . Zu etxetik joan zinenetik, ez diguzu behin ere deitu. 3.- Autoa (konpontzen ari) ... , oinez ibili behar dugu. Autoa konpontzen ari diren bitartean, oinez ibili behar dugu. 4.- Saskia perretxikoz (bete) ... , ez gara itzuliko. Saskia perretxikoz bete arte, ez gara itzuliko. 5.- Botila (hustu) ... , tabernan egoten da kontu kontari. Botila hustu arte, tabernan egoten da kontu kontari. 6.- Euria (hasi) ... , ez da autobus bat ere pasatu. Euria hasi denetik, ez da autobus bat ere pasatu. 7.- Haurra (esnatu) ... , ez ireki leihoa. Haurra esnatu arte, ez ireki leihoa. 8.- Ni kanpoan (ibili) ... , ez ireki inori. Ni kanpoan nabilen bitartean, ez ireki inori. 9.- Giro ona (egon) ... , jendea kalean dabil pasieran. Giro ona dagoen bitartean, jendea kalean dabil pasieran. 10.- Olioa ondo (berotu) ... , haragia ez da zartaginean sartu behar . Olioa ondo berotu arte, haragia ez da zartaginean sartu behar. 11.- Eguna (argitu) ... , ez da inor jaikiko. Eguna argitu arte, ez da inor jaikiko. 12.- Gaizki ari dira. Partidua (hasi) ... , ez dute baloi bat hartu. Gaizki ari dira. Partidua hasi denetik, ez dute baloi bat hartu. 13.- Nik (esan) ... , ez ireki atea. Nik esan arte, ez ireki atea. 14.- Gaixorik (jarri) ... , ez da lanera joan. Gaixorik jarri zenetik, ez da lanera joan. 15.- (Ikusi) ... , ezin da ezer esan. Ikusi arte, ezin da ezer esan.
|