https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- Gaua dator. Ez dabil inor kalean (Lot itzazu bi esaldiak “-t(z)ean” erabiliz) . Gaua etortzean, ez dabil inor kalean (Itzuli). 2.- Gezurra esaten duzu. Berehala igartzen zaizu. Gezurra esatean, berehala igartzen zaizu. 3.- Partidua dago. Ezin da inon aparkatu. Partidua egotean, ezin da inon aparkatu. 4.- Egunkaria irakurtzen duzu. Egongelan esertzen zara. Egunkaria irakurtzean, egongelan esertzen zara. 5.- Buruko mina daukagu. Aspirina hartzen dugu. Buruko mina edukitzean, aspirina hartzen dugu. 6.- Zerbait ez dakigu. Onena galdetzea izaten da. Zerbait ez jakitean, onena galdetzea izaten da. 7.- Laguna ikusi zuen. Poz handia hartu zuen. Laguna ikustean, poz handia hartu zuen. 8.- Haserre dago. Ezin izaten da berarekin hitz egin. Haserre egotean, ezin izaten da berarekin hitz egin. 9.- Tabakoa bukatzen zaio. Edozeini eskatzen dio. Tabakoa bukatzean, edozeini eskatzen dio. 10.- Triste dago; isil-isilik geratzen da. Triste egotean, isil-isilik geratzen da. 11.- Azterketak heltzen dira. Lo gutxi egiten dugu. Azterketak heltzean, lo gutxi egiten dugu. 12.- Lana bukatzen duzu. Itzal ezazu argia. Lana bukatzean, itzal ezazu argia. 13.- Aspertua nago. Telebista ikusten dut. Aspertua egotean, telebista ikusten dut. 14.- Uda dator. Hondartzara joango gara. Uda etortzean, hondartzara joango gara. 15.- Oporrak hartu genituen. Portugalera joan ginen. Oporrak hartzean, Portugalera joan ginen.
|