https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- Niri eman didazun arren, ez da niretzat telegrama hori (Pasa ezazu “-(e)n arren” egituratik partizipioa + “-agatik” egiturara). Niri emanagatik, ez da niretzat telegrama hori (Itzuli). 2.- Asko mugitu garen arren, ez dugu ezer lortu. Asko mugituagatik, ez dugu ezer lortu. 3.- Irratiak eguraldi ona iragarri zuen arren, ez zuen egun osoan atertu. Irratiak eguraldi ona iragarriagatik, ez zuen egun osoan atertu. 4.- Kartera galdu zitzaidan arren, ez nintzen gehiegi kezkatu. Kartera galduagatik, ez nintzen gehiegi kezkatu. 5.- Aberatsa ez den arren, badaki besteei ematen. Aberatsa ez izanagatik, badaki besteei ematen. 6.- Aktore baten semea den arren, ez zaio zinea gustatzen. Aktore baten semea izanagatik, ez zaio zinea gustatzen. 7.- Hamarretarako oheratu ziren arren, gauerdia arte ez zituen loak hartu. Hamarretarako oheratuagatik, gauerdia arte ez zituen loak hartu. 8.- Zarata izugarria zegoen arren, ez zen esnatu. Zarata izugarria egonagatik, ez zen esnatu. 9.- Luzea egin zaigun arren, amaitu arte ez gara aretotik irten. Luzea eginagatik, amaitu arte ez gara aretotik irten. 10.- Nekatuak geunden arren, goraino iritsi ginen. Nekatuak egonagatik, goraino iritsi ginen.
|