https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- Asko jaten du, baina oso argal dago (Alda itzazu perpaus hauek “Nahiz eta” egiturara, forma jokatuan). Nahiz eta asko jaten duen, oso argal dago. 2.- Ez dauka gida-baimenik, baina oso ondo gidatzen du. Nahiz eta gida-baimenik ez daukan, oso ondo gidatzen du. 3.- Oso txikia da, hala ere, saskibaloian jolasten du. Nahiz eta oso txikia den, saskibaloian jolasten du. 4.- Oso jatorra da, baina gaur umore txarra dauka. Nahiz eta oso jatorra den, gaur umore txarra dauka. 5.- Taberna hori zikin egoten da, hala ere, musika ona jartzen dute. Nahiz eta taberna hori zikin egoten den, musika ona jartzen dute. 6.- Ez dauka dirurik, baina primeran bizi da (Alda itzazu perpaus hauek “Nahiz eta” egiturara, forma jokatugabean). Nahiz eta dirurik ez eduki, primeran bizi da. 7.- Oso makina txarra da, hala ere, argazki politak ateratzen ditu. Nahiz eta oso makina txarra izan, argazki politak ateratzen ditu. 8.- Afaria ondo dago, baina ez dago girorik. Nahiz eta afaria ondo egon, ez dago girorik. 9.- Asko hitz egiten du, baina ez du ezer esaten. Nahiz eta asko hitz egin, ez du ezer esaten. 10.- Eguraldi ederra dugu, hala ere, lanean egon behar dugu. Nahiz eta eguraldi ederra eduki, lanean egon behar dugu.
|