https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ Moduzkoak (Orac. modales)
«-n bezala» ≠ «-n bezalakoa»
Jon zuk esan duzun bezala dago. (Nola?... Ondo, pozik)
Jon zuk esan duzun bezalakoa da. (Nolakoa?... Jatorra, txintxoa)
«esan dueN bezalakoa» ≠ «esan dueNA bezalakoa»
Jonek esan zuen bezalakoa da (Es como dijo Jon)
Jonek esan zuena bezalakoa da (Es como el que dijo Jon). 1.- Egingo ditugu nahi duzuN BEZALA (Itzuli). 2.- Ez da guk uste genueN BEZALAKOA. 3.- Eraman zuteN BEZALA ekarri dute: ez dute ezer ere aldatu. 4.- Ahal izan duguN BEZALA egin dugu. 5.- Zuk esan zenueN BEZALA gertatu zen dena. 6.- Esan zenidaN BEZALA erosi dut: epeka. 7.- Zuk esan BEZALA egin dute. 8.- Berak agindu BEZALA egin zuten. 9.- Etorri BEZALA joan dira. 10.- Hori behar BEZALA ixten ez baduzu, galdu egingo da. 11.- Ez zen nik nahi BEZALA atera, baina tira. 12.- Jonek esan zueN BEZALAKOA da: txikia eta polita. 13.- Esan zenidaNA BEZALAKOA erosi dut, baina txikitxoagoa. 14.- Hori nik etxean daukadaNA BEZALAKOA da. 15.- Nire zapatak hor daudeNAK BEZALAKOAK dira. 16.- Eta Amaia berandu, beti BEZALA. 17.- Zuk BEZALA egingo dut, badaezpada ere. 18.- Zure alaba zu BEZALAKOA da: berdin-berdinak zarete. 19.- Auto hori zurea BEZALAKOA da, ezta?. 20.- Ni ere kontratu barik nago, zuek BEZALA.
|