https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ Moduzkoak (Orac. modales)
«-n moduan» ≠ «-n modukoa»
Jon zuk esan duzun moduan dago. (Nola?... Ondo, pozik)
Jon zuk esan duzun modukoa da. (Nolakoa?... Jatorra, txintxoa)
«esan dueN modukoa» ≠ «esan dueNAREN modukoa»
Jonen autoa zuk esan duzun modukoa da (como tú has dicho)
Jonen autoa zuk esan duzunaren modukoa da (como el que tú has dicho). 1.- Nahi duzuN MODUAN egingo ditugu (Itzuli). 2.- Eraman zuteN MODUAN ekarri dute: ez dute ezer ere aldatu. 3.- Ahal izan duguN MODUAN egin dugu. 4.- Zuk esan zenueN MODUAN gertatu da dena. 5.- Zuk esan MODUAN egin dute. 6.- Ez dago guk uste genueN MODUAN. 7.- Esan zenidaN MODUAN erosi dut: epeka. 8.- Berak agindu MODUAN egin zuten. 9.- Etorri MODUAN joan dira. 10.- Hori behar MODUAN ixten ez baduzu, galdu egingo da. 11.- Ez zen nik nahi MODUAN atera, baina tira. 12.- Jonek esan zueN MODUKOA da: txikia eta polita. 13.- Hori nik etxean daukadanaren MODUKOA da. 14.- Esan zenidaNAREN MODUKOA erosi dut, baina txikitxoagoa. 15.- Nire zapatak hor daudeNEN MODUKOAK dira.
|