https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- Oso nekatuta geunden; larunbat gauean etxean geratu ginen (Lotu bi esaldiak "non" ... "bait-" erabiliz). Hain nekatuta geunden, non larunbat gauean etxean geratu baikinen. 2.- Azterketa oso zaila izan zen; bukatutakoan pikutara bidali nuen irakaslea (Lotu bi esaldiak "non" ... "bait-" erabiliz). Azterketa hain zaila izan zen, non bukatutakoan pikutara bidali bainuen irakaslea. 3.- Pasteltxo asko jan zenituen; tripako minez pasa zenuen gau osoa (Lotu bi esaldiak "non" ... "bait-" erabiliz). Hainbeste pasteltxo jan zenituen, non tripako minez pasa baitzenuen gau osoa. 4.- Krisia oso handia da; langile asko kale gorrian geratzen dira (Lotu bi esaldiak "non" ... "bait-" erabiliz). Krisia hain handia da, non langile asko kale gorrian geratzen baitira. 5.- Gezur asko esan dituzu; ni ez naiz zutaz fidatzen (Lotu bi esaldiak "ezen" ... "bait-" erabiliz). Hainbeste gezur esan dituzu, ezen ni ez bainaiz zutaz fidatzen. 6.- Haize gogorra zebilen; nahigabea iragartzen zuela zirudien (Lotu bi esaldiak "ezen" ... "bait-" erabiliz). Hain haize gogorra zebilen, ezen nahigabea iragartzen zuela baitzirudien. 7.- Poz-pozik nengoen egun hartan; ez nintzen lanera joateaz gogoratu (Lotu bi esaldiak "ezen" ... "bait-" erabiliz). Hain pozik nengoen egun hartan, ezen ez bainintzen lanera joateaz gogoratu. 8.- Gaur asko edan du Manuk; etxeraino eraman behar izan dugu (Lotu bi esaldiak "non" ... "-n" erabiliz). Gaur hainbeste edan du Manuk, non etxeraino eraman behar izan dugun. 9.- Tarta hura oso handia zen; hamar pertsonen artean jan behar izan genuen (Lotu bi esaldiak "non" ... "-n" erabiliz). Tarta hura hain handia zen, non hamar pertsonen artean jan behar izan genuen. 10.- Koadro hura oso garestia zen; bizitza osoan irabazitakoarekin ere ez zenuke erosiko (Lotu bi esaldiak "non" ... "-n" erabiliz). Koadro hura hain garestia zen, non bizitza osoan irabazitakoarekin ere ez zenukeen erosiko. 11.- Aurten trafiko-istripu asko gertatu dira; gidatzea debekatuko dute (Lotu bi esaldiak "non" ... "-n" erabiliz). Aurten hainbeste trafiko-istripu gertatu dira, non gidatzea debekatuko duten. 12.- Liburu asko irakurri zituen gizajoak; bere lagunak ere ez zituen ezagutzen (Lotu bi esaldiak "ezen" ... "-n" erabiliz). Hainbeste liburu irakurri zituen gizajoak, ezen bere lagunak ere ez zituen ezagutzen. 13.- Oso berandu iritsi ginen zinemara; pelikula bukatu zen (Lotu bi esaldiak "ezen" ... "-n" erabiliz). Hain berandu iritsi ginen zinemara, ezen pelikula bukatu zen. 14.- Jon oso lodia da; ez da kotxe txikietan sartzen (Lotu bi esaldiak "ezen" ... "-n" erabiliz). Jon hain lodia da, ezen ez den kotxe txikietan sartzen. 15.- Oso handia zen lakua; erdian ez zen hertzerik ikusten (Lotu bi esaldiak "ezen" ... "-n" erabiliz). Hain handia zen lakua, ezen erdian ez zen hertzerik ikusten.
|