https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- ... daki bi eta bi lau direla (edozerk; edonork) --- (Aukeratu dagokiona). Edonork daki bi eta bi lau direla (Itzuli). 2.- Arrotzen artean zaudenean, ez eman ... eskua (edozeini; norbaiti). Arrotzen artean zaudenean, ez eman edozeini eskua. 3.- ... lanbide ona da, gustoz hartzen bada (edozein; edonor). Edozein lanbide ona da, gustoz hartzen bada. 4.- ... ez du balio hegazkina eramateko (edozeinek; norbait). Edozeinek ez du balio hegazkina eramateko. 5.- ... ibili da hemen (norbait; zernahi). Norbait ibili da hemen. 6.- Hemen zaretenez, ... hartuko duzue (edozer; zerbait). Hemen zaretenez, zerbait hartuko duzue. 7.- ... txorakeria esanda ez dira gauzak konpontzen (edozein; nornahi). Edozein txorakeria esanda ez dira gauzak konpontzen. 8.- ... zor diot dirua, baina ez naiz gogoratzen nori (edozeini; norbaiti). Norbaiti zor diot dirua, baina ez naiz gogoratzen nori. 9.- Gauza handirik ez dut, baina ... emango dizut (edozer; zerbait). Gauza handirik ez dut, baina zerbait emango dizut. 10.- Alajainkoa, Mikel, ez zara ... (edozer; nornahi). Alajainkoa, Mikel, ez zara nornahi. 11.- Arrantzara ezin da ... joan; eguraldi onaren zain egon behar da (noizbait; noiznahi). Arrantzara ezin da noiznahi joan; eguraldi onaren zain egon behar da. 12.- Horien praka merkeak ez dituzu ... aurkituko (edonon; nolanahi). Horien praka merkeak ez dituzu edonon aurkituko. 13.- ... atertuko du, euriak ez du beti iraungo (edonola; noizbait). Noizbait atertuko du, euriak ez du beti iraungo. 14.- ... joanda ere, lagunak aurkitzen ditu horrek (noranahi; nonbait). Noranahi joanda ere, lagunak aurkitzen ditu horrek. 15.- Non dago irekigailua? --- Hor ... ikusi dut lehen (nonbait; noiznahi). Non dago irekigailua? --- Hor nonbait ikusi dut lehen. 16.- Ez daki igerian, baina ... irten da uretatik (nolanahi; nolabait). Ez daki igerian, baina nolabait irten da uretatik. 17.- Ez da komeni gauzak ... egitea (nolanahi; edonor). Ez da komeni gauzak nolanahi egitea. 18.- Nora ez dakigu, baina ... joango gara oporretan (norabait; nolabait). Nora ez dakigu, baina norabait joango gara oporretan. 19.- ... aurkitzen da horrelako jende eroa (norbait; nonahi). Nonahi aurkitzen da horrelako jende eroa. 20.- ... etorrita ere, ongi etorria izango zara gurean (noiznahi; edonon). Noiznahi etorrita ere, ongi etorria izango zara gurean.
|