https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- Ogia erosten badidazu, mesede handia egingo didazu (Pasa ezazu baldintza hipotetikora orain-gero). Ogia erosiko bazenit, mesede handia egingo zenidake (Itzuli '-aras'). 2.- Semeak nota txarrak ekartzen badizkit, ez diot belarrondoko bat emango. Semeak nota txarrak ekarriko balizkit, ez nioke belarrondoko bat emango (-era). 3.- Zerbait oparitzen badiguzu, berdina egingo dizugu. Zerbait oparituko bazenigu, berdina egingo genizuke (-aras). 4.- Sarrera erosten badidate, neuk erosiko diet hurrengoan. Sarrera erosiko balidate, neuk erosiko nieke hurrengoan (-aran). 5.- Egia esaten dizut, sinetsi egingo didazu?. Egia esango banizu, sinetsi egingo zenidake? (-era). 6.- Peiok Mireni lana egiten badio, hark ez dizkio eskerrak emango. Peiok Mireni lana egingo balio, hark ez lizkioke eskerrak emango (-era). 7.- Diru pixka bat uzten badidazu, berehala itzuliko dizut. Diru pixka bat utziko bazenit, berehala itzuliko nizuke (-aras). 8.- Gurasoek haurrei gauzak adierazten badizkiete, hauek ere adieraziko dizkiete. Gurasoek haurrei gauzak adieraziko balizkiete, hauek ere adieraziko lizkiekete. 9.- Oinetako hauek min ematen badidate, ahizpari oparituko dizkiot. Oinetako hauek min emango balidate, ahizpari oparituko nizkioke (-eran). 10.- Eskatutakoa ematen badiezue, haiek eskerrak emango dizkizuete. Eskatutakoa emango bazeniete, haiek eskerrak emango lizkizuekete. 11.- Pariseko lagunari gutun bat idazten badiot, hark beste bat bidaliko dit. Pariseko lagunari gutun bat idatziko banio, hark beste bat bidaliko lidake (-ese). 12.- Dauzkazuen zalantzak azaltzen badizkidazue, berehala argituko dizkizuet. Dauzkazuen zalantzak azalduko bazenizkidate, berehala argituko nizkizueke. 13.- Zure adiskideek sarrerak erosten badizkidate, mesede hori asko eskertuko diet. Zure adiskideek sarrerak erosiko balizkidate, mesede hori asko eskertuko nieke (-aran). 14.- Diskoak uzten badizkiegu, urtebetera itzuliko dizkigute. Diskoak utziko bagenizkie, urtebetera itzuliko lizkigukete (-áramos). 15.- Horrek fabore bat eskatzen badit, ez dakit egingo diodan. Horrek fabore bat eskatuko balit, ez dakit egingo nioken (-era). 16.- Liburu bat hartzen badidazu, irakurri ondoren itzultzea eskatuko dizut. Liburu bat hartuko bazenit, irakurri ondoren itzultzea eskatuko nizuke (-eras). 17.- Aneri galderaren bat egiten badiozue, ziur nago erantzuna emango dizuela. Aneri galderaren bat egingo bazeniote, ziur nago erantzuna emango lizuekeela (-erais). 18.- Semeari jaialdira joateko dirua ematen badiozu, berak ez dizu hainbeste gezurrik esango. Semeari jaialdira joateko dirua emango bazenio, berak ez lizuke hainbeste gezurrik esango. 19.- Ehiztariek Kepari igandean belarra zapaltzen badiote, ederrak botako dizkie. Ehiztariek Kepari igandean belarra zapalduko baliote, ederrak botako lizkieke (-ara). 20.- Gezurrak esaten badizkiguzue ere, sinetsi egingo dizkizugu. Gezurrak esango bazenizkigute ere, sinetsi egingo genizkizueke.
|