https://aditzariketak.wordpress.com/
https://euskaladitzariketak.wordpress.com/
https://gramatikariketak.wordpress.com/ . 1.- Eser zaitezke lasai, hogei lagun dituzu zeure aurretik (Berridatzi ahalerako forma aldatuz). Eseri ahal zara lasai, hogei lagun dituzu zeure aurretik (Itzuli). 2.- Gerra ostean ezin eros zitekeen nahi zen guztia. Gerra ostean ezin zen erosi nahi zen guztia. 3.- Ez egon nire zain, nigatik hasi ahal zarete bazkaritan. Ez egon nire zain, nigatik has zaitezkete bazkaritan. 4.- Ez daiteke horrelakorik onar! . Ezin daiteke horrelakorik onartu!. 5.- Ez zen ezerekin lasaitu ahal. Ezin lasai zitekeen ezerekin. 6.- Ezin amai dezakegu aste honetan lan guztia. Ez dugu amaitu ahal aste honetan lan guztia. 7.- Nahi izanez gero, epeka ordain dezakezu auto berria. Nahi izanez gero, epeka ordaindu ahal duzu auto berria. 8.- Gaixotasun asko senda ditzakete medikuek, baina hori ezin senda dezakete oraindik. Gaixotasun asko senda ditzakete medikuek, baina hori ez dute sendatu ahal oraindik. 9.- Sarrerako txartela hartuta, parke osoan ibil zitekeen. Sarrerako txartela hartuta, parke osoan ibili ahal zen. 10.- Horrelako erabakiak zuzendariak bakarrik har litzake. Horrelako erabakiak zuzendariak bakarrik hartu ahal ditu. 11.- Xaboirik gabe ez da garbitu ahal. Xaboirik gabe ezin garbi daiteke. 12.- Xaboi honekin mantxa guztiak kendu ahal dira. Xaboi honekin mantxa guztiak ken daitezke. 13.- Ahal bada, hobe da isilik egotea. Ahal izanez gero, hobe da isilik egotea. 14.- Ezin mintza naiteke polikiago. Ezin naiz mintzatu polikiago. 15.- Ezin lotsaraz nazakezue horren erraz. Ezin nauzue lotsarazi horren erraz. 16.- Gaztetxoei ezin zaie alkoholik saldu. Gaztetxoei ezin dakieke alkoholik sal. 17.- Denda honetan prezio onean erosten ahal dira arropak. Denda honetan prezio onean eros litezke arropak. 18.- Hogei kilo eraman ahal dituzu maleta horretan. Hogei kilo eraman ditzakezu maleta horretan. 19.- Zuri ere gertatu ahal zaizu niri gertatu zaidana. Zuri ere gerta dakizuke niri gertatu zaidana. 21.- Esku zabala da Mikel, edozer gauza eskatu ahal diozu. Esku zabala da Mikel, edozer gauza eska diezaiokezu.
|