option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

Euskara_G28_Kausazkoak_1

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Euskara_G28_Kausazkoak_1

Descripción:
Ejercicios de euskara (3.er nivel)

Fecha de Creación: 2012/09/21

Categoría: Idiomas

Número Preguntas: 41

Valoración:(1)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

https://aditzariketak.wordpress.com/ https://euskaladitzariketak.wordpress.com/ https://gramatikariketak.wordpress.com/. .

1.- Zergatik itzali duzu argia? (eguzkia atera da) --- (Galdera hauei erantzuteko parentesi artekoa erabili behar duzu “-(e)lako” atzikiarekin).

Eguzkia atera delako itzali dut argia (Itzuli).

2.- Zergatik esan didazu hori? (egia da).

Egia delako esan dizut hori.

3.- Haurra, zergatik dago triste? (aita joan da).

Aita joan delako dago triste haurra.

4.- Zergatik ez dira jaikitzen? (oso alferrak dira).

Oso alferrak direlako ez dira jaikitzen.

5.- Zergatik ez dute hitz egiten? (ez dira ausartzen).

Ausartzen ez direlako ez dute hitz egiten.

6.- Zergatik nekatu zarete? (oinez igo gara).

Oinez igo garelako nekatu gara.

7.- Zergatik mozkortu da? (gehiegi edan du).

Gehiegi edan duelako mozkortu da.

8.- Zergatik dago hain argal? (gutxiegi jaten du).

Gutxiegi jaten duelako dago hain argal.

9.- Zergatik gelditu da etxean? (bihar azterketa du).

Bihar azterketa duelako gelditu da etxean.

10.- Zergatik dabil horren triste? (ez du inork maite).

Inork maite ez duelako dabil horren triste.

11.- Zergatik jantzi duzu berokia? (hotz handia egiten du).

Hotz handia egiten duelako jantzi dut berokia.

12.- Zergatik ezin da soka askatu? (estuegi lotu dute).

Estuegi lotu dutelako ezin da soka askatu.

13.- Zergatik ez diezu sinesten? (beti gezurra esaten dute).

Beti gezurra esaten dutelako ez diet sinesten.

14.- Nola igarri diezu anaiak direla? (antz izugarria dute).

Antz izugarria dutelako igarri diet anaiak direla.

15.- Zergatik ez duzu jan nahi? (ez dut goserik).

Goserik ez dudalako ez dut jan nahi.

16.- Nola dakizu sua dagoela? (kea ikusten dut).

Kea ikusten dudalako dakit sua dagoela.

17.- Zergatik lotsatu da? (lagunek begiratu diote).

Lagunek begiratu diotelako lotsatu da.

18.- Zergatik dago haserre? (ez diogu deitu).

Deitu ez diogulako dago haserre.

19.- Zergatik ekarri dute hori? (nik eskatu diet).

Nik eskatu diedalako ekarri dute hori.

20.- Zergatik ez dakizu irakurtzen? (ez dit inork irakatsi).

Inork irakatsi ez didalako ez dakit irakurtzen.

Denunciar Test