Hizkuntza
|
|
Título del Test:
![]() Hizkuntza Descripción: Azterketa froga hizkuntza eta bere didaktika 1 |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
1. Zer da irakurketa ikuspegi moderno baten arabera?. a) Letrak identifikatzeko ekintza mekanikoa. b) Testua ozen irakurtzeko gaitasuna. c) Testuaren eta irakurlearen arteko eragin-truke dinamikoa. d) Testu baten informazio esplizitua identifikatzea, ulertzea eta memorizatzea. 2. Zenbat urtekin hasten da normalean etapa logografikoa?. a) 2-3 urte. b) 4-5 urte. c) 5-6 urte. d) 6-7 urte. 3. Zer esan nahi du G → F bihurketak etapa alfabetikoan?. a) Grafematik Fonemara. b) Gainetik Formara. c) Grafiatik Frasera. d) Globaletik Fonetikora. 4. Zer gertatzen da etapa ortografikoan?. a) Umeak oraindik letrak banan-banan irakurtzen ditu. b) Irakurketak abiadura hartu eta hitzak zuzenean identifikatzen ditu. c) Ez du hitzak identifikatzeko gaitasunik. d) Marrazkiak identifikatzen hasten da. 5. Zer da kontzientzia fonologikoa?. a) Letrak ondo idazteko gaitasuna (motrizitate fina hobetuz zein pintza teknika berenganatuz). b) Hitzak unitate txikiagoz (silabak, fonemak) osatuta daudela ulertzea. c) Testu baten ideia nagusia ulertzea eta hura azaleraztea. d) Liburuak isilik irakurtzeko trebetasuna. 6. Ikuspegi tradizionalaren ezaugarria da: a) Irakurtzea ulertzea da. b) Irakurlearen aldez aurreko ezagutzak gida dira. c) Inferentziak egitea da lehen urratsa. d) Letrak identifikatzetik hasten da ideia globala osatu arte. 7. Zer dira Mikroprozesuak (Lower-level)?. a) Deskodifikazioa eta hitzak automatikoki ezagutzea. b) Testuaren interpretazio sakona eta ulermena. c) Hipotesiak sortzea testua hobeto ulertzeko. d) Munduaz dugun ezagutza erabiltzea. 8. Makroprozesuen artean, zer da aurrea hartzea?. a) Testua amaitzea irakurri gabe eta inferentzien bitartez edukia ulertzea. b) Testuko adierazleetan oinarrituta edukiaren jarraipena irudikatzea. c) Letrak hots bihurtzea. d) Hitzak memorizatzea kontzientzia fonologikoa berenganatuz. 9. Zer da inferentzia bat egitea?. a) Testuan esplizituki ageri ez den informazioa eransteko gaitasuna. b) Pausak egitea testuan zeozer ulertu ez denean. c) Irakasleari ulertu ez diren galderak egiteko momentua. d) Testuaren laburpena idazteko gaitasuna, ulermenean lagunduz. 10. Zer da metaulerkuntza irakurtzean?. a) Testuan esplizituki ageri ez den informazioa eransteko gaitasuna. b) Irakurketan noiz eta zer ez den ulertzen ohartzea. c) Pausak egitea testuan zeozer ulertu ez denean. d) Hitzak memorizatzea kontzientzia fonologikoa berenganatuz. 11. Zer dira eskemak irakurketan?. a) Aldez aurretik dakiguna bilduta dagoen egitura mentalak. b) Pausak egitea testuan zeozer ulertu ez denean. c) Irakurketan noiz eta zer ez den ulertzen ohartzea. d) Irakasleak emandako apunteak. 12. Zein testu mota ulertzen eta gogoratzen da hobeto ikerketen arabera?. a) Testu instruktiboak. b) Testu narratiboak. c) Argudiozko testuak. d) Azalpen testuak. 13. Zergatik ulertzen dira hobeto testu narratiboak?. a) Egitura sintaktiko konplexuagoak eta hiztegi abstraktuagoa erabiltzen dituztelako, prozesamendu mentala erraztuz. b) Informazioa datu logiko eta kontzeptu teoriko hutsetan antolatzen dutelako, testu zientifikoen moduan. c) Denbora-eskemetan eta giza esperientzian oinarritzen direlako. d) Estruktura formalik ez dutelako eta irakurleak bere kabuz esanahi inplizituak asmatu behar dituelako. 14. Dislexiaren ezaugarri nagusia da: a) Adimen baxua izatea. b) Irakurketaren eta idazketaren prozesu fonologikoetan zailtasunak. c) Grafomotrizitatean arazoak edukitzea. d) Ikusmen arazoak izatea eta “b” eta “d” hizkien artean ezberdintzeko zailtasunak edukitzea. 15. Metodo fonikoa zertan oinarritzen da?. a) Hitz osoaren irakaskuntzan. b) Esaldi globaletik esanahira. c) Testua memorizatzean. d) Soinu-letra loturari. 16. Metodo globalaren (analitikoa) arriskua zein da?. a) Dekodifikazioan gehiegi zentratzea. b) Mezua galdu daitekeela edo hitzak zatitzeko gaitasuna ez garatzea. c) Azkarregi irakurtzea eta hitzen egitura galtzea. d) Hiztegia ez lantzea. 17. Zer dio Cooper-en 2. faseak?. a) Ikasleek bakarrik irakurri behar dutela, haien denbora errespetatuz. b) Testuaren laburpena egin behar dela ulermena sustatzeko. c) Irakasleak estrategiaren erakustaldi praktikoa egin behar duela beti. d) Azterketa bat egin behar dela konpetentziak barneratu diren jakiteko. 18. Ruiz Bikandiren arabera, 2H-n irakurtzean, zer gertatzen da strategiekin?. a) 1H-tik 2H-ra ez direla egiturak transferitzen. b) Bat-batean eta berehala transferitzen direla. c) 1H-an garatutakoak 2H-ra hedatzen direla. d) Hizkuntza bakoitzak estrategia erabat desberdinak ditu. 19. Zer da garrantzitsua 2H-ko irakurtzean automatizazioa lortzeko?. a) Testu erraz ugari irakurtzea konfiantza hartzeko. b) Testu zailak irakurtzea lexikoa eta gramatika berenganatzeko. c) Hiztegia erabiltzea irakurketan laguntzeko. d) Dena itzultzea 1H-ra. 20. Cairney-ren ustez, eskolako irakurtze-praktika: a) Praktika sozialetik oso urrun dago askotan, eskolak ekintza artifizial bihurtzen duelako. b) Gizarteko premia eta erabilera errealekin erabat lerrokatuta dagoela bermatzen du beti. c) Ikaslearen ingurune digitalera eta gizarte-sareetara ezin hobeto egokitzen den praktika dela. d) Kodearen deskodetze mekaniko hutsean oinarritzen denez, gizarte-faktoreak erabat alde batera uzten dituela. 21. Nola bultzatu behar da irakurtzeko ohitura eskolan?. a) Albun-ilustratuak irakurriz. b) Irakurketa ebaluazioarekin lotuz. c) Testu osoak erabiliz eta irakurketaren inguruko giro atsegina piztuz. d) Bakarka irakurtzea sustatuz. 22. Irakurritakoaren ulermena ebaluatzeko tresna bat da: a) Irakurritako hitzak kontatzea. b) Irakurritako testua berregitea. c) Irakurritakoa era metakognitiboan berreraiki. d) Autoebaluazio eredua. 23. Irakurle aditua den baten ezaugarria da: a) Dena berdin irakurtzen duela. b) Garrantzitsua dena eta ez dena bereizten duela. c) Ez duela inoiz zalantzarik izaten. d) Ez duela egitura mentalik edo ulermen frogarik behar. 24. Zer dira zubiak ezartzea 2H-ko irakurketan?. a) Lehen hizkuntzaren (1H) eta bigarren hizkuntzaren (2H) arteko transferentzia gramatikalak eta itzulpenak egiteko estrategia. b) Ikasleek dakitenaren eta testua ulertzeko jakin behar dutenaren arteko lotura. c) Testuko paragrafoen eta ideien arteko lotura kohesiboak identifikatzea. d) Irakurmen mekanikoaren eta ulermen kritikoaren arteko trantsizio-fasea. 25. Irakurketaren didaktikan, zer esan nahi du ozenki arrazoitzeak?. a) Testua ozenki irakurtzea. b) Pentsamendu prozesua hitzez adieraztea estrategia bat nola erabiltzen den azaltzeko. c) Testu argumentatiboen barne-logika ahoz aztertzea. d) Barne-bakarrizketa egitea. 2-1. Teberosky-ren arabera, zer da etapa aurre-silabikoa?. a) Silaba bakoitzeko letra bat idaztea. b) Dena ondo idaztea. c) Letra guztiak fonemekin lotzea. d) Marrazkiaren eta idazkeraren arteko mugak fintzea. 2.2. Ume batek "E O A" idazten badu "PELOTA" esateko, zein fasetan dago?. a) Aurre-silabikoa. b) Alfabetikoa. c) Silabikoa. d) Alfabetiko-ortografikoa. 2. 3. Zer dira pseudoletrak?. a) Idazketa simulatzen duten zeinu grafikoak. b) Irakurmenaren bide fonologikoa ebaluatzeko erabiltzen diren esanahirik gabeko hizki-konbinazioak. c) Haurrak idazteko erabiltzen dituen alfabetoko benetako hizkiak. d) Alderantzizko noranzkoan edo ispilu-efektuarekin idazten diren alfabetoko letrak. 2. 4. Zer gertatzen da etapa silabiko-alfabetikoan?. a) Marrazkiaren eta idazkeraren arteko mugak fintzen hasten da. b) Zatitze silabikoa ez du erabat gainditu, baina fonemak identifikatzen hasten da. c) Letra guztiak fonemekin lotzen hasten da. d) Ez dago loturarik ahozkoaren eta idatzizkoaren artean. 2. 5. Wells-en 1. maila (Exekutiboa) zertan datza?. a) Testu konplexuak idaztea. b) Pentsamendu kritikoa garatzea. c) Kodea ezagutzea. d) Gutunak idaztea. 2. 6. Zein mailatan (Wells) erabiltzen da idazketa norberak dakiena erregistratzeko bitarteko gisa?. a) Funtzionala. b) Epistemikoa. c) Exekutiboa. d) Instrumentala. 2. 7. Idazmenaren helburu nagusia Wells-en arabera zein mailatara iristea da?. a) Epistemikoa. b) Exekutiboa. c) Ortografikoa. d) Kaligrafikoa. 2. 8. "Lara, 6 urte, gutun idatzia" kasuan, zergatik aldatzen du amonari zuzendutako gutuna?. a) Amonak ez diolako kasurik egiten. b) Hartzailearen beharretara egokitzen delako. c) Irakasleak agindu diolako. d) Ez daki euskara ondo. 2. 9. Zer da ikuspegi komunikatiboa idazkeran?. a) Kodetze mekanikoa bakarrik egitea. b) Idazlea testuinguru batean kokatzea eta hartzailearen beharrak kontuan hartzea. c) Ortografia bakarrik lantzea. d) Kaligrafia polita izatea. 2. 10. Zer da azalpen testu baten helburua?. a) Istorio bat kontatzea. b) Irakurlearen ezagutza maila hobetzea. c) Norbait konbentzitzea. d) Aginduak ematea. 2. 11. Testu narratibo baten oinarrizko egitura zein da?. a) Hasiera, garapena eta amaiera/ebazpena. b) Tesia, argumentuak eta ondorioa. c) Pausoz pausoko jarraibideak. d) Ezaugarrien zerrenda. 2. 12. Argudio testu baten helburua da: a) Objektu bat deskribatzea. b) Albiste bat ematea. c) Irakurlea konbentzitzea edo iritziz aldatzea. d) Informazio objektiboa ematea. 2. 13. Instrukzio testuetan zein aditz mota erabiltzen da maiz?. a) Aditz pasiboak. b) Infinitiboan. c) Aditz trunkatuak. d) Agindu aditzak. 2. 14. Deskribapen testu baten gakoa zein da?. a) Argumentu indartsuak ematea. b) Xehetasun zehatzak eta aditz iradokitzaileak erabiltzea. c) Ipuin bat kontatzea. d) Galderak egitea. 2. 15. Zer landu behar da LH-n idazmenean?. a) Lexikoa, aditzak eta testu eraketak. b) Kaligrafia bakarrik. c) Testu mota ezberdinen egitura eta ordena. d) Grafemak, silabak eta kontzientzia fonologikoa. 2. 16. 2H-n idazten irakastean, zer da jarraikortasuna?. a) Idazketa-prozesuaren antolaketa kurrikularra, ikasturte batetik bestera testu-generoen zailtasuna modu mailakatuan eta etenik gabe planifikatzen duena. b) Lehen hizkuntzan (1H) eskuratutako idazketa-oinarriak eta gaitasun kognitibo-linguistikoak bigarren hizkuntzan (2H) baliagarriak eta transferigarriak izatea. c) Testu baten barne-egituran ideien arteko harreman semantikoak eta elementu kohesiboak (lokailuak) modu etengabean mantentzeko trebezia diskurtsiboa. d) 2H-ko idazketa saioetan jatorrizko hizkuntzaren (1H) interferentziak eta egitura kalkatuak erabat desagerrarazteko prozesu metodologikoa. 2. 17. Teberosky-ren etapa alfabetikoan zer gertatzen da ortografiarekin?. a) Fonema-grafema lotura menderatzean, ortografia naturala eta konbentzionala aldi berean eta akatsik gabe bereganatzen dira. b) Haurrak mezuaren esanahiari soilik erreparatzen dionez, alderdi grafikoa eta kode ortografikoa erabat desagertzen dira bere idazketatik. c) Oztopo ortografikoak agertzen dira, ortografia arauak arbitrarioak direlako. d) Akats ortografikoak bokal eta kontsonanteen arteko trantsizio-faseko nahasketara soilik mugatzen dira. 2.18. Zer da hipotesi aurresilabiko terminoa?. a) Ez duela unitate silabikoa identifikatu. b) Silabak asmatzen dituela. c) Irakurtzen hasten dela. d) Pseudoletrak baztertu eta grafemak idazten hasten dela. 2. 19. Idazketa gizarte-harremanetarako tresna dela esatean: a) Idazketaren helburu bakarra informazioa modu objektiboan transmititzea eta datuak testuinguru lineal batean kodetzea dela. b) Gizarte-sistema eta erakunde ofizialetan integratzeko beharrezkoak diren administrazio-izapideak eta testu arautuak betetzeko balio duela. c) Testuinguru sozialetan elkarrekiko ulermena, interakzioa, identitateak eta komunikazio-praktika komunitarioak eraikitzen dituela. d) Testu-ekoizpena eremu publikoetara eta diskurtso-komunitate irekietara mugatu behar dela, idazketa intrapersonala edo pribatua baztertuz. 20. Zer da Lekualdatze globala etapa aurre-silabikoan?. a) Zatika pentsatu beharrean, hitza osotasun gisa ikustea. b) Hitza osotasun gisa ulertu beharrean, zatika pentsatzea. c) Hitza osotasun gisa ikustea, baina lehendik zatikako elementuetan banatuz. d) Hitzen arteko kohesioa bat-batean ulertzea. 2. 21. Argudio testu baten egituran, zer da Tesia?. a) Argudioak eta kontrargudioak. b) Defendatuko den iritzia argitaratzea. c) Galdera bat egitea eta argudioen bitartez defendatzea. d) Bestearen iritzia onartzea. 2. 22. Haurrak letra bakoitzari silaba baten balioa ematen dionean, zein fase da?. a) Alfabetikoa. b) Aurre-silabikoa. c) Silabiko-alfabetikoa. d) Silabikoa. 2. 23. Idazketa ez dela neutroa esan nahi du: a) Idazleak testua idazterakoan egiten dituen hautapen lexikal eta sintaktiko guztiak beti borondatezkoak, kontzienteak eta gardenak direla. b) Testuek inoiz ez dutela errealitate soil bat modu objektiboan deskribatzen, kultura baten balioak, ideologiak eta sinesteak islatzen dituztela baizik. c) Testu akademiko eta zientifikoek ebaluazio-irizpide neutral eta unibertsalen arabera idatzita egon behar dutela derrigorrez. d) Hizkuntza baten sistema grafikoak eta arau ortografikoek berezko karga politiko eta alderdikoia dutela jatorritik. 2. 24. LH-n puntuazio markak irakatsi behar dira?. a) Bai, baina ahozko irakurketan arnasketa egokia eta intonazio-etenak bermatzaile gisa soilik, ez testuaren egitura sintaktikorako. b) Bai, testuaren egitura, kohesioa eta esanahia argitzeko, idazketa eta irakurketa prozesuetan integratuta. c) Bai, baina esaldi bakunen barruko arau ortografiko isolatu gisa eta testuingurutik kanpoko ariketa mekanikoen bidez. d) Ez modu esplizituan; puntuazio-markak garapen kognitibo naturalaren bidez eta testuen kopia hutsez bereganatzen baitira fase honetan. 2. 25. Zer da oztopoa etapa alfabetikoan?. a) Letren noranzkoa eta alderantzizko idazkera (ispilu-efektua) menderatzeko ezgaitasun grafomotorra. b) Hitzen arteko espazioak modu konbentzionalean banatzeko zailtasuna (hipotesia testuala). c) Oinarrizko eskema ez duten silaba konplexuekin topo egitea eta horiek segmentatzeko gatazka. d) Fonema bati grafema bat dagokionaren arau orokorra (lotura fonetiko hertsia) erabat deskubritu gabe izatea. 3. 1. Zer da ahozko hizkuntza Rost-en (1990) arabera?. a) Inferentzia-prozesu aktiboa. b) Mezuak pasiboki jasotzea. c) Dena hitzez hitz ulertzea. d) Bakarrik hitz egitea. 3. 2. Zer dio Grice-ren Lankidetza Printzipioak?. a) Hiztunek elkarrizketa batean informazio faltsurik ez emateko eta beti egia ziurtagarria soilik adierazteko duten betebehar moral eta etikoa. b) Elkarrizketa-lagunaren irudi soziala babesteko eta gatazkak saihesteko aplikatzen den arau-multzo linguistikoa. c) Igorleak bere ekarpena gertatzen ari den elkarrizketaren faseari, onartutako norabideari eta xedeari egokitzea. d) Mezuan beharrezkoa dena baino informazio gehiago ez ematea, entzulearen karga kognitiboa errespetatzeko. 3. 3. Grice-ren Kantitate arauaren arabera: a) Ekarpena behar bezain informatiboa izan behar da (helbururako eskatzen den neurrian), baina ez behar baino informatiboagoa. b) Mezua laburra, zehatza, ordena logiko bati jarraitzen diona eta anbiguotasunik gabekoa izan behar dela. c) Diskurtsoan hiztegi aberatsa, sinonimo ugari eta egitura sintaktiko konplexuak erabili behar direla esanahi guztiak biltzeko. d) Ematen den informazio guztia datu objektiboekin eta iturri ziurgarriekin frogatzeko gai izan behar dela. 3. 4. Zer gertatzen da Grice-ren Kalitate araua hausten bada?. a) Komunikazioa erabat eten eta ezinezko bihurtzen da, hartzaileak kode linguistikoa deskodifikatzeari uzten baitio. b) Gezurra esaten da edo esanahi inplizitu bat sortzen da, adibidez, ironia edo metafora baten bidez. c) Hiztunak informazio gehiegi ematen duenez, hartzailea nahastu egiten da eta mezu nagusiaren garrantzia galtzen da. d) Mezua anbiguo eta nahasia bihurtzen da, ordena logikorik gabe hitz egiten delako. 3. 5. Grice-ren Garrantziaren arauak zer eskatzen du?. a) Elkarrizketa dinamikoagoa izan dadin, hiztunek solasaldian zehar gaia modu irekian eta etengabean aldatzeko duten askatasuna. b) Ekarpenak gertatzen ari den komunikazio-trukearen gaiarekin eta norabidearekin lotura zuzena izatea (harira datorrena izatea). c) Solaskideak aurretik esandako guztia zehatz-mehatz errepikatzea, mezuan inolako informazio-galerarik egon ez dadin. d) Testuinguru formalean soilik aplikatzea, hiztunek euren estatus sozialaren araberako gai garrantzitsuak eta sakonak aukeratu ditzaten. 3. 6. Grice-ren Moduaren arauak zer esan nahi du?. a) Elkarrizketa-lagunari adeitasunez, begirunez eta kortesia-arau sozialak errespetatuz hitz egin behar zaiola dioen printzipioa. b) Mezua argia, zehatza, antolatua eta anbiguotasunik edo iluntasunik gabekoa izatea (azalpen korapilatsuak saihestuz). c) Hiztunak bere ekarpenean behar adina informazio (ez gehiegi eta ez gutxiegi) emateko duen betebeharra. d) Komunikazio formaletan hizkuntza estandarra eta arau gramatikalak modu zorrotzean eta akatsik gabe aplikatzea. 3. 7. Swain-en arabera, zer da Probokatze funtzioa?. a) Irakasleak emandako inputa eta azalpen gramatikalak akatsik gabe eta automatikoki bereganatzeko gaitasuna. b) Ikasleak 2H-an mezu bat ekoizten duenean (hitzez edo idazkiz), esan nahi duenaren eta esateko gai denaren arteko arrakalaz edo arazoez ohartzea. c) Hizkuntza oker erabiltzeagatik jatorrizko hiztunekin sortzen diren kulturarteko gaizki-ulertuak eta gatazka sozialak. d) Akats ortografiko zein sintaktiko guztiak aldez aurretik saihesteko ikasleak erabiltzen duen barne-zuzentzaile edo monitore zurruna. 3. 8. Zer da Funtzio Metalinguistikoa mintzamenean?. a) Ikasleak mintzamenean kode linguistikoaren arauak kontzienteki kontrolatzea, aztertzea eta barneratzea, hizkuntzari buruzko gogoetari esker. b) Komunikazio-testuinguru bakoitzean erregistro egokia aukeratzeko eta solaskidearen estatus sozialera egokitzeko trebezia. c) Ahozko kodearen bidez emozioak, sentimenduak eta norberaren barne-mundua modu eraginkorrean eta asertiboan adierazteko gaitasuna. d) Hizkuntza baten sistema fonetikoa eta intonazio-ereduak soilik entzumenaren bidez eta imitazio automatikoaren bidez bereganatzeko prozesua. 3. 9. Krah-en eta egungo piskolinguistikaren arabera, zer da Isilaldia 2H-ko prozesuan?. a) Hizkuntza berria erabiltzeko beldurrak edo antsietateak eragindako blokeo psikologikoa. b) 2H-ko jabetze-prozesuko fase natural eta beharrezkoa, non haurrak outputik sortu gabe input ulergarria barneratzen eta egituratzen duen. c) Ikasleak hizkuntza-gaitasuna garatzeko duen ezgaitasun tenporala. d) Komunikazio estrategietan gertatzen den etenaldia. 3. 10. Zenbat irauten du normalean isilaldiak?. a) Egun bat. b) Zenbait hilabete. c) Urte oso bat beti. d) Ez du irauten denboran zehar, momentu bat baita. 3. 11. Zer dira Eragin-trukeko elkarrizketak?. a) Gizarte-harremanak eraiki, mantendu eta sendotzera bideratutako elkarrizketak, non helburu nagusia interakzio afektibo-soziala den. b) Informazio zehatza, datu objektiboak edo zerbitzu materialak trukatzeko helburu bakarra duten elkarrizketa utilitarioak. c) Lan-inguruneetan edo testuinguru akademiko formaletan nagusien eta menpekoen artean gertatzen diren botere-elkarrizketak. d) Hiztun batek bere iritziak defendatzeko erabiltzen duen eztabaida-eredua. 3. 12. Elkarrizketa Trantsakzionalaren ezaugarri bat da: a) Lotura afektiboa sendotzea. b) Fokua informazio-transferentzian eta eduki-zehaztasunean jartzea, ekintza edo helburu praktiko bat lortzeko asmoz. c) Kortesia-formulak edukia baino garrantzitsuagoak izatea. d) Jariazkotasun afektiboa soilik neurtzea. 3. 13. Tough-en Orientazio-estrategiek zer egiten dute?. a) Haurraren pentsamendua eta hizkuntza testuinguru zehatz batera bideratu, galdera irekien bidez elkarrizketaren norabidea orientatuz. b) Haurrak esandakoari oihartzun eginez elkarrizketari eustea. c) Diskurtsoa luzatzea. d) Akatsak zuzentzea. 3. 14. Tough-en Sostengu-estrategietan, irakasleak nola laguntzen du?. a) Erronka kognitibo berriak jarriz. b) Feedback positiboa emanez entzute aktiboaren bidez eta esandakoa berresanez. c) Galdera ireki eta gidatuen bidez. d) Akats guztiak zuzenduaz. 3. 15. Zer da Inputa sorraraztea?. a) Ikasleak bere outputaz kontzientzia hartzea. b) Hiztunak elkarrizketan ekimena hartzea input linguistiko berria probokatzeko. c) Irakasleak inputa aldez aurretik moldatzea. d) Gaizki-ulertuak konpontzeko estrategia mekanikoak. 3. 16. Irakasleak eragin-trukean duen rol garrantzitsu bat da: a) Akats guztiak zuzendu. b) Segurtasun afektiboko giroa eskaintzea eta zeharkako feedbacka ematea. c) Inputaren kontrol osoa mantentzea. d) Ebaluazioari lehentasuna ematea. 3. 17. Zergatik dira garrantzitsuak Errutinak ahozkoan?. a) Sormena mugatzen dutelako. b) Testuinguru aurreikusgarriak eskaintzen dituztelako eta karga kognitiboa arintzen dutelako. c) Ebaluazio tresna direlako. d) Ahoskera lantzeko soilik. 3. 18. Aztarna metalinguistikoak ematea (Lister eta Ranta) zertan datza?. a) Erantzun zuzena berehala ematea. b) Forma zuzena eman gabe pistak ematea. c) Ez zuzentzea. d) Idatziz zuzentzea. 3. 19. Hizketaren kalitatea bermatzeko, irakasleak zer egin behar du?. a) Komunikazioa lehenetsi eta zehaztasun gramatikala modu orekatuan landu. b) Edukiari soilik erreparatu. c) Dena pasatzen utzi. d) Hizkera formala bakarrik baimendu. 3. 20. Zer da Translanguaging pedagogikoa?. a) Hizkuntzak bereiztea. b) Ikaslearen 1H erabiltzea kontraste-puntu gisa 2H ikasteko. c) Hizkuntza nahasketa naturala. d) Hitzez hitzeko itzulpena. 3. 21. Ahozko hizkuntza ebaluatzean, zer behatzen da Gaitasun estrategikoan?. a) Ahoskera eta gramatika. b) Erregistroa eta kortesia. c) Zailtasunen aurrean amore ez ematea eta parafraseatzea. d) Kohesioa. 3. 22. Hizketa sustatzen duen ikasgelan: a) Jarraibideak argiak dira eta ikasleek txandaka parte hartzen dute. b) Irakasleak hitz-denbora gehiena hartzen du. c) Ikasleek egiturarik gabe hitz egiten dute. d) Ariketa mekanikoak. 3. 23. Zentzuzko errepikapenak zer laguntzen du?. a) Hizkuntza-egiturak finkatzen. b) Gauzak memorizatzen. c) Denbora aurrezten. d) Pragmatika berenganatzen. 3. 24. Haurrak Isilaldian dagoenean, zer ari da egiten?. a) Blokeo afektiboa erakusten. b) Entzumen aktiboa eta prozesamendu sakona egiten ari da. c) Garapena fosilizatzen. d) 1H transferentzia mekanikoa. 3. 25. Grice-ren arauak ez badira betetzen, entzuleak zer egiten du?. a) Komunikazioa hautsi. b) Inferentziak egin solaskidearen asmoa atzemateko (elkarrizketa-inplikaturak aktibatu). c) Akats sintaktikoak zuzendu. d) Mezua literalki interpretatu. |




