option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

HKT II

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
HKT II

Descripción:
HKT II test

Fecha de Creación: 2025/11/07

Categoría: Universidad

Número Preguntas: 17

Valoración:(1)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

Beste pertsona baten ahozko eta ez ahozko komunikazioa interpretatzerakoan, zer hartu behar dugu kontuan?. Igorlearen testuingurua, kultura eta aurreko esperientziak eragiten duela mezuaren sorkuntzan. Keinu bakoitzak esanahi bakarra eta unibertsala duela, testuinguruaren eta bizi izandako esperientziaren arabera. Zalantzarik izanez gero, ez da igorlearekin zuzenean kontrastatu behar, bere etorkizuneko erreakzioak ez baldintzatzeko.

Álvarez-Nuñez (2012) irakurgaiaren arabera, zergatik jotzen da ez-ahozko komunikazioa irakaslearen “zuzendaritza–estiloaren” funtsezko elementutzat?. Irakaslearen eduki–menderatzea eta prestakuntza akademikoa nagusiki islatzen dituelako, eta horrek ikasleek irakasgaiaren balorazioa baldintzatzen duelako. Irakaslearen jarrerak, ideologia eta itxaropenak transmititzen dituelako, eta horrek, ikasleek irakaslearen, irakasgaiaren eta euren gogobetetasunaren inguruan duten pertzepzioan eragiten duelako. Gela antolatzerakoan espazioaren banaketa eta ikasleen kokapena zehazten duelako.

Zeintzuk dira komunikatze prozesua errazten duten trebetasunak?. Lengoai zuzena eta komunikazio ona. Proiekzio efektiboa, entzuten jakitea eta enpatizatzen jakitea. Ahozko eta ez ahozko komunikazioa.

“La palabra modifica el mundo” baieztapenak zein ondorio pedagogiko azpimarratzen du lengoiaren ikuspegi performatibo eta hezkuntza-eraldatzailearen arabera?. Hizkuntza irakaslearen komunikazio-tresna objektiboa eta balio neutroduna da, ikasleen garapen afektiboan eraginik gabea. Irakasleak saihestu behar du hitzen bidezko eragin emozional oro. Irakasleak bere diskurtsoaren eragin performatibo eta afektiboa modu kontziente eta arduratsuan erabili behar du, ikasleen autoirudia, motibazioa eta errealitate soziala eraikitzen laguntzeko.

Zein baieztapen islatzen du hobekien Álvarez Núñezen (2013) artikuluaren ikuspegi teorikoa?. Komunikazio ezberbala kontzienteki kontrolatu behar den fenomeno linguistikoa da. Irakasleen komunikazioa dimentsio anitzetatik aztertzen da: ahozkoa eta ez-ahozko komunikazioa barne. Hezkuntza-eredua gorputz-hizkuntzaren neutralitatean oinarritzen da interpretazio okerrak saihesteko.

Zelan egiten da egiaztapena?. Interferentziak aztertzen. Galderak egiten. Feedback-a ematen.

“Etiketek gure portaera baldintzatzen dute” baieztapenak zer azpimarratzen du?. Lengoiaren funtzio deskriptibo eta neutroa, errealitatea objektiboki irudikatzeko duen gaitasuna. Hizkuntza naturalen egitura sintaktiko eta morfologikoaren ezaugarri formalak. Lengoiaren ahalmen performatibo eta soziala, norbanakoaren identitatea eta jarrera sozialak diskurtsoaren bidez eraikitzeko eta baldintzatzeko duen eragina.

Zein da lengoaiaren eta ekintzaren arteko erlazioa?. Lengoaiak gure ekintzak deskribatzen ditu. Lengoaia ekintza-modu bat da. Lengoaiak ez du eraginik gure ekintzetan. Lengoaia eta ekintza independienteak dira.

Baieztapen hauetatik, zein da zuzena?. Lengoaia izaki bizidun orok mezu bat kodetzeko eta deskodetzeko duen gaitasuna da; komunikazioa, berriz, pertsona edo hizkuntza-komunitate baten estiloari edo adierazpen-moduari dagokio. Komunikazioak informazioa transmititzeko eta jasotzeko prozesu guztia hartzen du bere baitan; lengoaia, berriz, gizakien berariazko tresna bat da, eta hitz mintzatuen, idatzien edo keinu eta seinaleen bidez pentsatzeko, sentitzeko… erabiltzen dugu. Komunikazioa eta lengoaia trukagarriak dira eta gauza bera adierazten dute.

Nola eragiten du gure barne-elkarrizketak?. Gure harremanen funtzionamenduan eta lorpenetan eragina du. Gure erabakietan eragina du. Biak faltsuak dira. Biak zuzenak dira.

Álvarez-Nuñez (2012) irakurgaiaren arabera, zein da ez ahozko komunikazioaren funtzio nagusietako bat gelan?. Ikasleen arreta mantentzeko, eduki akademikoen transmisioan, ahozko komunikazioa ordezkatzea. Irakasle–ikasle arteko interakzioa sustatzea eta mezu linguistikoak indartzea, ikasleen arreta mantentzeko. Irakaslearen eta ikasleen arteko botere–aldeak ezabatzea, berdintasunezko giroa bermatuz.

Komunikatze prozesuan, hartzaile batek enpatia eta egiaztapena egitea oso garrantzitsua da. Zergatik?. Solaskidearen lekuan mentalki jartzeko eta asmo komunikatiboa sakonago ulertzeko. Gure balioak, iritziak edo ikuspegiak proiektatzeko. Solaskidearen lekuan mentalki jartzeko eta mundua berak ikusten duen bezala ikusteko.

Hezkuntza-testuinguruan, lengoiaren gaitasun sortzailearen erabilera desegokiak honakoa ekar dezake: Ikasleen autoestimua eta parte-hartzea murriztea. Komunikazio asertiboa eta irekiagoa sustatzea. Errealitate sozial berriak modu positiboan eraikitzea.

Zer gerta daiteke irakaslearen ahozko-komunikazioa eta ez-ahozko komunikazioa kontraesanean badaude?. Ikasleek komunikazio hitzezkoari gehiago erreparatuko diote. Ez du eraginik irakaskuntzan, garrantzitsuena edukiak baitira. Nahasmena eta mesfidantza sor ditzake ikasleengan.

Komunikatzaile on batek zer kontrolatu behar du?. Aurpegia, distantzia eta espazioa. Aurpegia eta eskuak. Espazioa, distantzia eta gorputza.

Zein da lengoaia eta hizkuntzaren arteko desberdintasun nagusia?. Hizkuntza gizaki guztien gaitasuna da; lengoaia, berriz, animaliena. Lengoaia komunikatzeko giza-gaitasuna da; hizkuntza, talde bakoitzaren adierazpidea. Hizkuntza komunikatzeko gaitasun unibertsala da; lengoaia, talde bakoitzaren adierazpidea.

Komunikatze prozesuan, interferentziak ekiditzeko zer egin dezakegu?. Enpatia izan. Enpatia izan eta egiaztapena egin. Egiaztapena egin.

Denunciar Test