option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

Kirol ekitaldiak

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Kirol ekitaldiak

Descripción:
Kirol ekitaldiak azterketa

Fecha de Creación: 2025/06/16

Categoría: Universidad

Número Preguntas: 19

Valoración:(1)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

Zein da diferentzia nagusia babesleen eta laguntzaileen artean ekitaldi baten finantzaketan?. a. Babesleek diruz laguntzen dute eta normalean ez da beharrezkoa justifikaziorik egitea, laguntzaileek baliabideak eskaintzen dituzte. b. Babesleak publikoa dira, laguntzaileak pribatuak. c. Laguntzaileek diru laguntza ematen dute, babesleek ez. d. Erantzun guztiak okerrak dira.

Hobekuntza jarraituko ikuspegian oinarrituta, zer esan nahi du “hazkunde eta berregituraketa konstantea” printzipioak proiektuen kudeaketan?. a. Egiturako edozein aldaketa saihestea egonkortasuna mantentzeko. b. Prozesuak eta baliabideak aldian behin birplanteatzea behar berrietara egokitzeko. c. Zerbitzuak murriztea kostuak jaisteko proiektua aldatu gabe. d. Berrikuntza prozesu errutinizatu eta finkatuekin ordezkatzea.

Klasean landutako ¿ES DEPORTE EL eSPORT? artikuluaren arabera, kirol ekitaldien hezkuntza balioaren ikuspegitik abiatuta, zein arrisku pedagogiko daude eSport ekitaldiak "kirol ekitaldi" gisa antolatzen badugu hezkuntza sistemetan?. a. Ez dutela partaidetza nahikorik bermatzen. b. Erantzun guztiak okerrak dira, momentuz, artikuluak dioen moduan hezkuntzan ezin diralako kirol ekitaldi digitalak landu, legediaren arabera ingurune ikas zentroetan izan beharreko kontrol digitalak oso zorrotzak direlako. c. Ez dela posible gamer moduan, taldeka jokatzea estrategia kolektiboak lantzeko aukera galduz. d. Ekintza motorra ez denez ezinbestekoa, helburua betetzeko, gorputzaren partehartze aktiboa eta horrekin batera, inplikazio hezitzailea desagertu egiten dela.

Zer adierazten du EBITDA adierazleak proiektuen finantza-kudeaketaren testuinguruan?. a. Finantza-gastuak kendu aurreko ustiapenaren irabazi gordinaren adierazle finantzarioa. b. Epe laburreko ordainketa-gaitasuna neurtzen duen likidezia-indizea. c. Zerga ondorengo diru-sarrera garbien adierazlea. d. Aktibo zirkulatzaileen eta epe luzeko pasiboen arteko diferentzia.

Zergatik da estrategikoki garrantzitsua babesleen ikusgarritasuna indartzea?. a. Ekitaldia nazioarteko zirkuituetan sartu ahal izateko beharrezkoa delako. b. Erantzun guztiak okerrak dira. c. Finantzaketa iturria sendotzeko eta babesleen interesa mantentzeko hurrengo edizioetarako. d. Parte-hartzaileen opariak bermatzeko.

Kirol ekitaldiaren giza baliabideen antolaketan, zer osagai da ezinbestekoa plangintza orokorrean?. a. Sare sozialetan promozio-kanpaina baten presentzia. b. Parte-hartzaileen adinaren banaketa. c. Babesle nagusiaren marka bermatzea. d. Giza baliabideen organigrama eta kanpo harremanen definizioa argi izatea.

Zer helbururekin erabiltzen da “benchmarking” prozesua kirol ekitaldien planifikazioan?. a. Aurrekontuaren murrizketak justifikatzeko. b. Izan ditzakegun parte-hartzaile kopurua aurreikusteko. c. Antzeko ekitaldietan erabilitako praktika onen azterketatik abiatuta ekitaldia hobetzeko. d. Baimen administratiboak errazago lortzeko.

Zein printzipio oinarrizko azpimarratzen du proiektuaren helburuak eta helburu horiek lortzeko erabilitako bitartekoak bereizteko garrantzia?. a. Bitarteko teknologikoen erabilera esklusiboa. b. Aurrekontuaren etengabeko gainbegiratzea. c. Helburuen eta kudeaketa-bitartekoen bereizketa. d. Giza baliabideen definizioa.

Phillips-en ereduan oinarrituta, zein da “ROI”-an (range of impact) egin beharrekoa oinarrizko urrats sekuentzia?. a. Inpaktu enpresarialaren balio monetarioa kalkulatu, kostuak kendu eta portzentajean adieraztea. b. Aisialdi espazioen erabilera aztertu eta kostuak kalkulatzea. c. Partaideenganako komunikazio kanpainaren eragina baloratzea. d. Ekitaldiaren aurrekontua osatu eta salmenta aurreikuspenen arabera ROI-a kalkulatzea.

Zein da Iker Apraiz-en kirol ekitaldietarako segurtasun protokoloaren “5 urrats”-en artean, bigarrena?. a. Oihu egin, mugi, erreakzionatzen duen ikusteko. b. Gorputzaren balorazio osoa egitea. c. Mugimenduak aztertzea. d. Larrialdi zerbitzuei deitzea.

Zer harreman dago ekitaldi publiko baten eta kirol ekitaldi baten artean Alberto Larrucearen hitzaldian aipatutakoaren arabera?. a. Kirol ekitaldi publikoetan, komunikabideen (batez ere telebista) bidezko zabalkundea da nagusi. b. Ekitaldi publikoak eta kirol ekitaldiak bateragarriak dira, baina finantzaketa iturriak ezberdinak dira. c. Ekitaldi publikoak ez dira kirol ekitaldi gisa kontsideratzen. d. Legez, ekitaldi publikoek ez dute ROI ebaluaziorik egin behar; kirol ekitaldiek ordea, bai.

“Manual de organización de eventos deportivos” gidan agertzen dena kontuan hartuta: Zer egitura jarraitzen da normalean kirol ekitaldietan boluntarioak antolatzeko?. a. Zirkularra, guztiak berdinak direlako. b. Banakako kudeaketa zuzena ekitaldiaren arduradun nagusiaren partetik. c. Piramidala: arduradun orokorra, arduradun eremukoak eta taldekoak. d. Sailka: maila eta adinaren arabera.

Zein dira kirol-eskaintzaren kalitatearen hiru esanahi nagusiak? Pregunta 13Respuesta. a. Estrategikoa, funtzionala eta arauemailea. b. Teknikoa, operatiboa eta finantzarioa. c. Subjektiboa, kuantitatiboa eta egiturazkoa. d. Ziurtatua, hautemana eta progresiboa.

Zer rol hartzen du kirol ekitaldi baten antolatzaileak irabazi ekonomikorik handiena lortu nahi duenean? Pregunta 14Respuesta. Erraztzaile. Babesle. Sustatzaile. Ekoizle.

Joseba Etxebarriaren hitzaldian ikusi genuen bezala, Eskola Kirola eta kirol federatuaren artean kontuan izan beharreko hainbat kontu direla eta (beste kirol ezberdinetako kirol federazioetan gertatzen den moduan), noiz hasten da Herri Kiroletako federatu mailako ekitaldien antolakuntza urteroko egutegian?. a. Gabonak aurretik. b. Gabonak ondoren. c. Irailaren 1ean. d. Aste Santuan.

Zer faktorek baldintzatzen dute, nagusiki, kirol ekitaldi baten kokapena?. a. Tokiko gobernuak emandako baimenak. b. Parte-hartzaile kopurua eta babesleen interesa. c. Komunikabideetako oihartzuna eta ROI-a. d. Instalazio mota eta honen erabilgarritasuna (indoor/outdoor).

Zer bereizten du egoera bat larrialdi edo emergentzia gisa sailkatzeko kirol ekitaldi batean?. a. Emergentziak soilik gertatzen dira lehiaketetan. b. Emergentziak ez du epe laburreko arriskurik dakarrenik. c. Larrialdietan ez dago bizitza arriskuan modu berehalakoan; emergentzietan, bai. d. Larrialdiak beti ekintza juridiko espezifikoak eskatzen ditu.

Zein kudeaketa-eredu lotzen da ekipamendu eta zerbitzuen plangintza publiko eta pribatuaren arteko lankidetzaren bidezko printzipioarekin?. a. Enpresa pribatuen kontratazio zuzena ikuskaritza publikorik gabe. b. Udal-kudeaketa esklusiboa kanpo-interbentziorik gabe. c. Proiektuen finantzaketa guztiz funts pribatuen bidez. d. Kanporatzeak, partzuergoak eta funtzio publikoen esleipenak.

“Manual de organización de eventos deportivos” gidan agertzen dena kontuan hartuta: Zein baldintza bete behar da voluntario batek ekitaldi batean parte hartzeko?. Gutxienez 18 urte izan behar dituzte. Kirol ekitaldietan parte-hartzeko oinarrizko titulazioa izan behar dute. Irabazi asmorik gabeko entitate batek koordinatu behar ditu eta ez dute kobratu behar. Antolakuntza pribatu batek ordainduta egon behar dira.

Denunciar Test