Cuestiones
ayuda
option
Mi Daypo

TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESEOSASUN PUBLIKOA 6-10 gaiak

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del test:
OSASUN PUBLIKOA 6-10 gaiak

Descripción:
galderak

Autor:
AVATAR

Fecha de Creación:
01/02/2023

Categoría:
Oposiciones

Número preguntas: 128
Comparte el test:
Facebook
Twitter
Whatsapp
Comparte el test:
Facebook
Twitter
Whatsapp
Últimos Comentarios
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
Zer da berdintasuna? 131a) Ordenamendu juridikoaren balio goren bat. 131b) Printzipio juridiko bat. 131c) Oinarrizko eskubide bat. 131d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
Erakunde hauetatik, zein arduratzen da esklusiboki berdintasun-politikak ezartzeaz? 132a) NBE (Nazio Batuen Erakundea) Emakumeak. 132b) LANE (Lanaren Nazioarteko Erakundea). 132c) NBGP (Nazio Batuen Garapenerako Programa). 132d) UNFPA (Nazio Batuetako Biztanleriaren Funtsa).
Istanbulgo Hitzarmenak (2011) helburu hauek ditu, besteak beste: 133a) Emakumea indarkeria mota guztietatik babestea. 133b) Lan egitea emakumearen aurkako diskriminazio mota guztiak ezabatzearen alde. 133c) Lan egitea emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde. 133d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak bere xedea azaltzen du 1. artikuluan. Eremu horretako baieztapen hauetatik, zein ez da zuzena? 134a) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan botere publikoen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak ezartzen ditu. 134b) Hainbat neurri arautzen ditu bizitzaren arlo guztietan emakumeek eta gizonek aukera eta tratu berdinak izan ditzaten sustatzeko eta bermatzeko. 134c) Haren aplikazio-eremua Espainiako estatua da. 134d) Emakumeen autonomia sustatu nahi du, eta haien posizio sozial, ekonomiko eta politikoa indartu.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasotako tratu-berdinaren printzipioa dela eta, beste printzipio hauekin batera doa: 135a) Aukera-berdintasuna. 135b) Dibertsitatea eta ezberdintasuna errespetatzea. 135c) Berdintasuna legea aplikatzean. 135d) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.1c) artikuluaren arabera, neurri hauetatik zein kontsideratzen da diskriminatzailea? 136a) Emakumeentzako ekintza positiboetan oinarritzen diren neurriak. 136b) Arrazoi biologikoengatik sexuei babes berezia emateko premian oinarritutako neurriak. 136c) Emakumeak sustatzeko edozein neurri. 136d) Gizonek etxeko lanetan eta pertsonen zainketan parte har dezaten sustatzeko neurriak.
Esaldi hauetatik, zeinek definitzen du ondoen aukera-berdintasunaren printzipioa? 137a) Pertsona guztiek —emakumeek nahiz gizonek— esparru publikoko eta pribatuko arlo guztietan modu aktibo eta ekitatiboan parte hartzeko duten eskubidea bermatu nahi da. 137b) Emakumeek eta gizonek antzeko baliabideak izan behar dituzte hasieran. 137c) Bi sexuentzako helburu berdinak lortzea da helburua. 137d) Pertsona bat, aukera bat.
Genero-ikuspegia integratzeak gizonen eta emakumeen artean dauden desorekak konpontzeko beharra planteatzen du. Horretarako, ekintza hauek proposatzen dira, besteak beste: 138a) Jarduerak sexuen artean modu ekitatiboan birbanatzea (arlo publikoan eta pribatuan). 138b) Emakumeek eta gizonek egiten dituzten lanak era justuan balioestea, batez ere seme-alaben hazkuntzari, gaixoen zaintzari eta etxeko lanei dagozkienak. 138c) Desberdintasuna erreproduzitzen duten gizarte-egiturak, mekanismoak, arauak, jardunbideak eta balioak aldatzea. 138d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
Zer esan nahi du «genero-ikuspegia txertatzeak»? 139a) Iraganeko politika publikoak genero-gaietara egokitzea. 139b) Emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sistematikoan kontsideratzea, eta, horretarako, politika eta ekintza guztietan, maila guztietan eta horien plangintza-, egikaritze- eta ebaluazio-fase guztietan, ezberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko xedea duten helburu eta jarduketa zehatzak txertatzea. 139c) Politika publikoetan diskriminazioak ezabatzeko bidea sendotzea. 139d) Erantzun guztiak okerrak dira.
Hauetatik, zein da emakumeen eta gizonen benetako berdintasunaren alde lan egiteko tresnarik eraginkorrenetako bat? 140a) Kasuan kasuko gaiari buruzko printzipio-politika egokia. 140b) Legeria eraginkorra. 140c) Ekintza positiboa. 140d) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
Zeren arabera legitimatzen da ekintza positiboa? 141a) Pertsona onuraduna nor den. 141b) Diskriminatutako kolektibo bateko kide izatea. 141c) Diskriminatutako kolektibo bateko kide izatea, emakumeena alegia. 141d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
Non dute jatorria ekintza positiboek? 142a) XX. mendearen 60ko hamarkadan, Ameriketako Estatu Batuetan. 142b) XX. mendearen 60ko hamarkadan, Erresuma Batuan. 142c) XX. mendearen 70eko hamarkadan, Ameriketako Estatu Batuetan. 142d) XX. mendearen 70eko hamarkadan, Erresuma Batuan.
Zer da genero-estereotipoa? 143a) Barneratutako ideia diskriminatzailea. 143b) Gizonek eta emakumeek dituzten edo eduki behar lituzketen ezaugarriei buruzko iritzia edo aurreiritzia. 143c) Globalki onartutako errealitatea. 143d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
Giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen arabera, betebehar hauetatik zein ezartzen zaie estatuei? 144a) Diskriminatutako kolektiboen aldeko politika publikoak gauzatzea. 144b) Emakumeak babesten aktiboki jardutea. 144c) Gizonen eta emakumeen aurkako diskriminazioa ezabatzea bizitzaren eremu guztietan. 144d) Beren agenda publikoetan, generoagatiko diskriminazioa jasotzea.
Teorikoki, nola defini daiteke gizonen eta emakumeen arteko ordezkaritza orekatua? 145a) Berdintasun zehatza, sexuen arteko ordezkaritzaren ehunekoetan. 145b) Parte-hartzearen ehunekoa zeinean sexu bakar bat ere ez baita beste sexuaren gainetik gailentzen. 145c) Sexuen arteko ehunekoen parekatzea. 145d) Erantzun guztiak okerrak dira.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluaren arabera, zein ehuneko behar da, gutxienez, pertsona anitzeko administrazio-organoetan ordezkaritza orekatutzat jo ahal izateko? 146a) % 50. 146b) % 40. 146c) % 30. 146d) Erantzun guztiak okerrak dira.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluak «pertsona anitzeko organoak» aipatzen dituenean, organo hauetaz ari da, besteak beste: 147a) Batzordeak. 147b) Kontseiluak. 147c) Epaimahaiak. 147d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.8 artikuluaren arabera, noren lankidetzarekin koordinatuta gauzatu behar dira berdintasunaren alorreko jarduketak? 148a) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztiekin, entitate guztiekin eta herritarrekin. 148b) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztiekin, entitate guztiekin, herritarrekin eta enpresekin. 148c) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko eta pribatu guztiekin, entitate guztiekin eta herritarrekin. 148d) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztiekin, entitate eta organismo publiko eta pribatu guztiekin eta herritarrekin.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak koordinazio-egiturak sortzea sustatzen du, besteak beste: 149a) Emakunde. 149b) Sailarteko Batzordea. 149c) Berdintasun-organoak. 149d) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
Egitura informalen artean, hauek nabarmentzen dira: 150a) Saileko talde teknikoa. 150b) Berdintasunerako unitateen sarea. 150c) Berdinsarea. 150d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
Genero-eraginari buruzko ebaluazioa egin ondoren, araua sustatzen duen organoak neurri zuzentzaileak hartu behar ditu antzemandako desberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko. Neurri orokor horien artean daude, besteak beste, hautaketa-probak edo sariak ematea erregulatzen duten arauetan klausula bat sartzea, bi sexuei gutxieneko ordezkaritza bat bermatzeko epaimahaietan. Zenbat da ehuneko hori? 151a) % 30. 151b) % 40. 151c) % 50. 151d) Erantzun guztiak okerrak dira.
Genero-eraginaren aurretiazko ebaluazioa eta, hala badagokio, neurri zuzentzaileak sartzea: 152a) Ez da salbuespen gisa egingo, txosten arrazoitu bidez eta organo eskudunak onartuta, non ez-egite hori justifikatuko den. 152b) Salbuespen gisa egingo da, txosten arrazoitu bidez eta organo eskudunak onartuta, non ez-egite hori justifikatuko den. 152c) Nahitaezkoa da, indarrean dagoen legeriaren arabera. 152d) Ez da nahitaezkoa, indarrean dagoen legeriaren arabera,.
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, 2012ko abuztuaren 21ean egindako bileran, dokumentu hau onartu zuen: «Jarraibideak, genero-eragina aurretiaz ebaluatzeko eta gizonen eta emakumeen desberdintasunak desagerrarazteko eta berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeko». Jarraibide horiek Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eta hari lotutako edo haren mendeko organismo eta erakundeei zuzenduta daude. Era berean, foru-administrazioen eremuetan, honako hauek onartu dira: 153a) Dekretuak. 153b) Foru-dekretuak. 153c) Foru-dekretuak eta -arauak. 153d) Foru-arauak.
Tokiko administrazioaren eremuan, zein urtetan hasi ziren «generoaren araberako eraginaren aurretiazko ebaluazioak»? 154a) 2016an. 154b) 2017an. 154c) 2018an. 154d) 2019an.
Zein lan argitaratu du Emakunde-k hizkuntza ororen erabilera ez-sexistari buruz? 155a) «Propuestas para un uso no sexista del lenguaje» (1987). 155b) «Euskararen erabilera ez sexista» (2008). 155c) «Guía de lenguaje para el ámbito del deporte» (2010). 155d) «Guía de lenguaje para el ámbito de la salud» (2010).
4/2005 Legearen ebaluazioa dela eta, Emakundek lan bat kontratatu zuen, EAEko administrazio publikoen kontratu, dirulaguntza eta hitzarmenetan berdintasun-klausulak aplikatzeari buruzko jarraipen- eta ebaluazio-azterlana egiteko. Noizkoa da? 156a) 2013koa. 156b) 2014koa. 156c) 2015ekoa. 156d) 2016koa.
Ezaugarri hauetako zein identifikatzen da administrazio elektronikoarekin, Administrazioaren ikuspuntutik? 157a) Kostuak murriztea. 157b) Efizientzia eta produktibitatea hobetzea. 157c) Paper gutxiago erabiltzea. 157d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
Ezaugarri hauetako zein identifikatzen da administrazio elektronikoarekin, herritarren ikuspuntutik? 158a) Azkartasuna eta erosotasuna. 158b) Paper gutxiago erabiltzea. 158c) Kostuak murriztea. 158d) Administrazioarekiko harremanak hobetzea.
Nori eragiten dio administrazio elektronikoa ezartzeak? 159a) Prozesuei. 159b) Teknologiari. 159c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. 159d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
Arau hauetatik, zein dago indarrean? 160a) 11/2007 Legea, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa. 160b) 59/2003 Legea, Sinadura Elektronikoari buruzkoa. 160c) 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. 160d) Erantzun guztiak okerrak dira.
Administrazio-egintzak idatziz emango dira, bitarteko elektronikoen bidez», eta, halaber, «Administrazio publikoek idatziz emango dituzte administrazio-dokumentuak, bitarteko elektronikoen bidez, ...». Zein legetan jasotzen dira baieztapen horiek? 161a) 39/2015 Legean (urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). 161b) 40/2015 Legean (urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena). 161c) 39/2015 eta 40/2015 Legeetan. 161d) 11/2007 Legean (Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa).
Zein artikulutan arautzen ditu eskubideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak? 162a) 12., 13., 14. eta 53. art. 162b) 9., 10. eta 11. art. 162c) 5. eta 6. art. 162d) Erantzun guztiak okerrak dira.
Zein artikulutan arautzen ditu erregistroak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak? 163a) 14. art. 163b) 15. art. 163c) 16. art. 163d) 17. art.
Zein da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen aplikazio-eremua? 164a) Estatuaren Administrazio Orokorra. 164b) Autonomia-erkidegoetako administrazioak. 164c) Sektore publiko instituzionala. 164d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
Zein artikulutan jasotzen ditu Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak kide anitzeko organoen funtzionamendua arautzen duten printzipioak? 165a) 1. art. 165b) 2. art. 165c) 3. art. 165d) Erantzun guztiak okerrak dira.
Nola laburtu daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezarri dituzten betebehar berriak? 166a) Tramitazio elektronikoaren segurtasuna bermatzea. 166b) Espedienteak elektronikoki tramitatzea. 166c) Tramitazioaren arintasuna bermatzea. 166d) Erantzun guztiak okerrak dira.
Zein elkarreragingarritasun mota bereizten dira elkarreragingarritasun eskema nazionalean (ENI)? 167a) Antolaketakoa. 167b) Lexikoa. 167c) Teknikoa. 167d) Aurreko a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
Zein lege-testuk arautzen dute datu pertsonalen babesa? 168a) 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Legeak (Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduak (Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa). 168b) Datuen Tratamendu Automatizatua Arautzeko Lege Organikoak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduak (Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa). 168c) Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduak (Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa). 168d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
Helburu hauetatik zein sartzen da Segurtasun Eskema Nazionalak (ENS) lortu nahi dituen helburuen artean? 169a) Prebentzioa, detekzioa eta zuzenketa sustatzea, zibermehatxuen eta zibererasoen kasuan erresilientzia hobea izateko. 169b) Segurtasunaren tratamendu homogeneoa bultzatzea, zerbitzu publiko digitalak ematean entitate batek baino gehiagok parte hartzen dutenean haien arteko lankidetza estutzeko. 169c) Jardunbide egokien eredu izatea. 169d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
Zer abantaila du paperik gabeko administrazioak, funtzionamendu erabat elektronikoan oinarritua dagoenak? 170a) Hobeto betetzen ditu efikazia- eta efizientzia-printzipioak. 170b) Kostuak aurrezten ditu. 170c) Interesdunen bermeak indartzen ditu. 170d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
Non jasotzen da administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra? 171a) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean. 171b) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 14. artikuluan. 171c) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 15. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean. 171d) Erantzun guztiak okerrak dira.
Pertsona fisikoek noiznahi erabaki dezakete beren eskubideak eta betebeharrak baliatzeko zein bitarteko erabili administrazio publikoekin komunikatzean; hauek, alegia: 172a) Bitarteko elektronikoak edo konbentzionalak. 172b) Bitarteko konbentzionalak. 172c) Bitarteko elektronikoak. 172d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
Nor dago behartuta administrazio publikoekin harremana bitarteko elektronikoz izatera, administrazio-prozedura baten edozein tramitetarako? 173a) Pertsona fisikoak eta juridikoak. 173b) Pertsona juridikoak. 173c) Nortasun juridikorik gabeko entitateak. 173d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
Eskubide hauetatik zein ez zaie aitortzen administrazio publikoarekin harremanak izango dituzten pertsonei, 39/2015 Legearen 13. artikuluan jasotakoaren arabera? 174a) Baliabide elektronikoak erabiltzeko laguntza jasotzea administrazio publikoekiko harremanetan. 174b) Edozein hizkuntza erabiltzeko eskubidea. 174c) Legean identifikaziorako eta sinadura elektronikorako aurreikusitako bitartekoak lortzea eta erabiltzea. 174d) Konstituzioak eta legeek aitortzen dizkieten gainerako guztiak.
Legegileek bazekiten biztanleria-segmentu batek ez dituela tramitazioa telematikoki egiteko beharrezko diren bitartekoak eta prestakuntza. Zein artikulutan jasotzen da kasu horretan laguntzeko kontzeptua? 175a) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 10. artikuluan. 175b) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 12. artikuluan. 175c) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 13. artikuluan. 175d) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 12. artikuluan.
Non definitzen dira «egoitza elektronikoa» eta «Interneteko ataria»? 176a) Urriaren 1eko 39/45 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). 176b) Urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena). 176c) Abenduaren 9ko 19/2003 Legean (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa). 176d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
Legean jasotako eduki hauetatik, zein ez da kontsideratuko herritarren eskura dagoen egoitza elektroniko baten gutxieneko eduki gisa? 177a) Dauden zerbitzuen zerrenda. 177b) Zerbitzu-karta eta zerbitzu elektronikoen karta. 177c) Espediente baten berezko dokumentazioa. 177d) Aldizkari ofizialen argitalpena.
Administrazio publikoek hauetarako bakarrik eskatuko diete interesdunei sinadura nahitaez erabiltzea: 179a) Eskaerak egiteko. 179b) Errekurtsoak jartzeko. 179c) Eskubideei uko egiteko. 179d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
Dokumentu elektroniko batek ezaugarri hauek ditu: 180a) Eskatzen diren gutxieneko metadatuak ditu. 180b) Dokumentu konbentzional baten berdin-berdina da. 180c) Atenporala da. 180d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
Zein legek jasotzen du artxibo elektronikoen funtzionamenduari eragiten dion araudia? 181a) Urriaren 1eko 39/45 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). 181b) Urriaren 1eko 40/2015 Legeak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena). 181c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. 181d) Espainiako ordenamendu juridikoan sakabanatuta dauden hainbat legek.
Aukeratu administrazio-espedientearen definiziorik onena: 182a) Dokumentu eta jarduketa administratiboen multzo ordenatua. 182b) Administrazio-prozeduraren zati garrantzitsu bat. 182c) Administrazio-prozeduraren dokumentu-euskarria. 182d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
183 Zer dio azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzkoak? 183a) Herritar guztiei aitortzen zaie, Autonomia Erkidegoaren lurraldean, Administrazio Publikoarekiko harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea. 183b) Herritar guztiei aitortzen zaie nahi duten hizkuntza ofizialean arreta jasotzeko eskubidea. 183c) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden botere publikoek emandako araugintza-xedapen edo ebazpen ofizial guztiek bi hizkuntzetan idatzita egon behar dute publizitate ofiziala egin behar denean. 183d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
Kontzeptu edo gai hauetatik, zein agertzen da Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean? 184a) Hizkuntza-eskakizuna. 184b) Hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data. 184c) Euskara meritu gisa baloratzea hautaketa-prozesuetan. 184d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
Hizkuntza-eskakizuna dela eta: 185a) Administrazio publikoetako lanpostu batzuei bakarrik esleituko zaie dagokien hizkuntza-eskakizuna. 185b) Administrazio publikoetako lanpostu guztiek dute hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data. 185c) Hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data lanpostu-zerrendetan agertzen dira. 185d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
Hizkuntza-eskakizuna dela eta: 186a) Lanpostu bat betetzeko eta bertan lan egiteko beharrezkoak diren gaztelaniaz bestelako hizkuntzetako gaitasun-mailak zehazten ditu. 186b) Derrigortasun-datatik aurrera, hizkuntza-eskakizuna betetzea derrigorrezkoa izango da dena delako lanpostua hartzeko eta bertan lan egiteko. 186c) Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez den bitartean, bakar-bakarrik balioko du gaztelaniaz bestelako hizkuntzetako jakintza-mailak merezimendu gisa baloratzeko, bai lanpostuak betetzeko, bai kanpoko aukeraketak egiteko. 186d) Funtzio Publikoari buruzko Legearen arabera, Eusko Legebiltzarrak erabakitzen ditu lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak, bai eta haiek aplikatzeko irizpideak ere, aurretik Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak proposatuta.
187 Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua dela eta: 187a) Funtsezko dekretua da euskararen normalizazioari begira. 187b) Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko 10/1982 Oinarrizko Legean eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legean xedatutakoa garatzen du. 187c) Dekretuaren artikuluetan, funtsean, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea eta lanpostuak betetzeko prozesuetan hizkuntza-eskakizunak kontuan hartzea, baliozkotzeak eta salbuespen-araubidea arautzen dira, besteak beste. 187d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
Zenbat hizkuntza-eskakizun daude Administrazioan? 188a) Bost. 188b) Lau. 188c) Hiru. 188d) Bi.
1. HE ohikoagoa da hauen artean: 189a) Mendeko langileen artean. 189b) Euskara-itzultzaileen eta hizkuntza-normalizazioko teknikarien artean. 189c) Alkateen artean. 189d) Unibertsitateko ikasleen artean.
«Nahitaez bete beharreko indizea» izenekoa dela eta: 190a) Administrazio jakin bateko lanpostu guztiak kontuan harturik derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna esleituta daukaten lanpostuen portzentajea zehazten du. 190b) Euskal Autonomia Erkidego osoko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta kalkulatzen da. 190c) Honela funtzionatzen du: zenbat eta euskaldun gehiago egon, orduan eta txikiagoa izango da nahitaez bete beharreko indizea. 190d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
Nola egiaztatzen da hizkuntza-eskakizuna, euskal administrazio publikoetako langileen kasuan? 191a) Lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan edo barne-sustapenerako deialdietan horretarako berariaz egiten diren proben bitartez. 191b) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) edo gure autonomia-erkidegoan dagoen edozein administrazio publikok helburu horrekin egiten dituen ezohiko deialdien bidez; proba horiek bi urtean behin egiten dira, gutxienez. 191c) Bi urtean behingo ohiko proben eta hiru urtean behingo berariazko proben bidez. 191d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
192 Egoera batzuetan lanpostu baten titularra hizkuntza-eskakizuna betetzetik salbuetsita gera daiteke? 192a) Ez, aukera hori ez dago inola ere. 192b) Bai; adibidez, titularrak 55 urte baino gehiago dituenean plangintzaldi bakoitzaren hasieran, betiere titularra ados badago. 192c) Bai; adibidez, titularrak lortutako ikasketa-maila unibertsitateko gradua edo lizentziatura denean. 192d) Bai; adibidez, minusbaliotasun fisiko edo psikikoak izanik, gaur egun helduen hizkuntza-prestakuntza eta -gaikuntzarako indarrean dauden programen bidez euskara ikastea eragozten edo zailtzen badute.
193 Hizkuntza-tituluen baliozkotzeak direla eta: 193a) Administrazio ezberdinek emandako tituluak ezin dira parekatu. 193b) Administrazio ezberdinek emandako tituluak Hezkuntza Ministerioak parekatu zituen 2002an. 193c) Administrazio ezberdinek emandako tituluak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1, B2, C1 eta C2 mailekin parekatuta geratzen dira, eta elkarren baliokideak dira. 193d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
194 Zer da ELEBIDE? 194a) Eusko Jaurlaritzako Itzulpen Zerbitzua. 194b) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2008an abian jarri zuen Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua. 194c) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak langile publikoei euskararen arloan prestakuntza emateko 2008an abian jarri zuen zerbitzua. 194d) Administrazio ezberdinek emandako tituluen baliozkotzeak tramitatzeaz arduratzen den zerbitzua.
195 Bikain ziurtagiria dela eta: 195a) Bikain ziurtagiriak hiru maila ditu: goi-maila, tarteko maila eta oinarrizko maila. 195b) Bikain ziurtagiriak bi ponderazio desberdin ditu ebaluazioa egiteko orduan: bat administrazioentzat (Osakidetza barne) eta beste bat enplegatu publikoentzat. 195c) Ebaluatuari kanpo-ikuspegia eskaintzen dio, euskararen kudeaketari dagokionez: ebaluazio-txostena. 195d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
196 Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak direla eta: 196a) Helburua da euskara eta gaztelania benetan maila berean jartzea Administrazioan, formalki aitorpen bera baitute; beraz, proposatzen den egitekoa da euskara benetan parekatzeko bidean aurrera egitea. 196b) Helburua da euskara eta gaztelania benetan maila berean jartzea Administrazioan; izan ere, nahiz eta inola ere ez izan aitorpen formal bera, gutxienez ahalegina egin behar da euskara Administraziotik kanpo gera ez dadin. 196c) Helburua da euskara eta gaztelania maila formal eta erreal berean kokatzea, Euskadiko eremu elebidunenetan gutxienez. 196d) Helburua da gaztelania euskarari gainjartzea Administrazioan.
Berariazko hizkuntza-prestakuntza» izenekoa dela eta: 197a) Ez da garrantzitsua; hizkuntza-prestakuntza generikoa da garrantzitsuena. 197b) Helburua du irakaskuntza orokorretik laneko eguneroko errealitatera jauzi egiten laguntzea. 197c) Helburua du enplegatu publikoak dagokion hizkuntza-eskakizuna lortzea. 197d) Enplegatu publikoen hizkuntza-maila hobetu nahi du.
198 «Berariazko hizkuntza-prestakuntza» izenekoan, zenbait prozedura daude aurreikusita: 198a) Bai, bi prozedura: ikastaroak eta trebakuntza-saioak. 198b) Bai, bi prozedura: ikastaro luzeak eta ikastaro laburrak. 198c) Bai, hiru prozedura: masterrak, graduondoak eta ikastaroak. 198d) Bai, prozedura bat: ikastaroak.
199 Berariazko hizkuntza-prestakuntzaren barruko ikastaroak direla eta: 199a) Aurrez aurreko ikastaroak eta online ikastaroak daude. 199b) Aurrez aurreko ikastaroak, online ikastaroak eta akademietan eta unibertsitate-zentro espezializatuetan egiten diren ikastaroak daude. 199c) Funtsean, eskola magistralak, trebakuntza-saioak eta jardunaldiak garatu behar dira. 199d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
Zein arlo lantzen dira Eusko Jaurlaritzak berariazko hizkuntza-prestakuntzaren barruan proposatutako ikastaroetan? 200a) Ahozko adierazpena. 200b) Dokumentuak. 200c) Administrazio-hizkera. 200d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
201 Zein da EAEko administrazio publikoetan hizkuntza-normalizazioaren prozesua sendotzeko tresnarik indartsuena? 201a) Bikain ziurtagiria. 201b) Euskararen erabilera normalizatzeko planak eta euskara erabiltzeko ekintza-programa orokorrak. 201c) ELEBIDE. 201d) Entitate bakoitzaren euskararen erabilera normalizatzeko planak.
Euskararen erabilera normalizatzeko planak: 202a) Urte bat irauten dute. 202b) Legegintzaldi bakoitzerako ezartzen dira, hau da, lau urte irauten dute. 202c) Bost urtekoak dira. 202d) Ez dute iraupen zehatzik; beharrezkotzat jotzen denean, indarrean dagoen plana ezabatu eta beste bat ezartzen da.
Azken urteotan, administrazioan euskararen normalizazioan aurrera egin dela esan daiteke? 203a) Bai; adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen euskarazko hizkuntza-gaitasuna nabarmen hobetu da. 203b) Bai, baina gaztelania da oraindik ere lan-hizkuntza nagusia. 203c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. 203d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
204 Zein da gaur egun indarrean dagoen Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren helburua? 204a) Neurri sorta bat da, Administrazioan nola idatzi eta komunikatu behar den jakiteko, itzulpenetara jo gabe testu elebidunak nola sortu behar diren, motibaziora bideratutako saioen aurreikuspena eta euskarazko baliabide eta tresna informatikoen garapena eta erabilera bultzatzeko. 204b) Eusko Jaurlaritzako sail guztiek, herritarrekin dituzten harremanetan hizkuntza-eskubideak erabat errespetatzeaz gain, lan-hizkuntzan gutxienez 15 puntuko aurrerapena lortzea plangintzaldiaren amaieran, euskararen erabileraren adierazle bakoitzean (hobetzeko tarterik balego) eta, nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren hasierako batez bestekoaren gainetik geratzea. 204c) Administrazioak euskararen inguruko kalitatearen kudeaketan ezartzen den balio erantsia har dezan saiatzea. 204d) Hizkuntza-eskakizun berriak sortzea eta derrigortasun-data orokorrak ezartzea.
205 Gaur egun indarrean dagoen Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak jarraibide hauek ezartzen ditu, besteak beste: 205a) Gutxi dira oraindik euskarazko programa eta aplikazio informatikoak instalatuta dauzkaten lanpostuak, eta nahi baino eskasagoa programa horien erabilera. 205b) Herritarrekiko ahozko harremanetan gabeziak antzeman dira. 205c) Beste administrazio publiko batzuekiko harremanetan interesgarria litzateke hizkuntza ofizialetako baten erabilera adostea ahozko eta idatzizko komunikazioetarako. 205d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
206 Eusko Jaurlaritzaren barruan, sailen erabilera-planak aurrera eramateko ohiko antolamendu-egiturak daude? 206a) Ez, sail bakoitzak bere bitartekoekin modu autonomoan jarduten du. 206b) Bai; adibidez, Normalizazioaren Jarraipenerako Batzorde Sektoriala. 206c) Bai; adibidez, Euskaltzaindia. 206d) Bai, ELEBIDE eta Elkarkidea.
207 Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ofizialen Batzorde Iraunkorra dela eta: 207a) Jaurlaritza mailako jarraipen-organo gorena da, eta hizkuntza-normalizazioaren prozesu osoaren arduraduna. 207b) IVAP ez da batzorde horretako kide. 207c) Bi urtean behin biltzen da, gutxienez. 207d) Ez dago halako batzorderik.
208 Hizkuntza Normalizazio Teknikarien Batzordea: 208a) Izaera teknikoa duenez, ezin du etorkizunerako proposamenik aurkeztu. 208b) Eusko Jaurlaritza mailako batzorde teknikoa da, tokian tokiko esperientziak elkarren artean trukatzeko eta proiektu bateratuak bideratzeko balio duena. 208c) IVAP ez da batzorde horretako kide. 208d) Ez dago halako batzorderik.
209 Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan, enplegatu publikoak zenbait kategoriatan sailkatzen dira, eta horietako bat hau da: 209a) Lan-kontratuko behin-behineko langileak. 209b) Bitarteko langileak. 209c) Behin-behineko funtzionarioak. 209d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
210 Karrerako funtzionarioen ezaugarriak dira: 210a) Administrazioarekin lotura iraunkorra dute. 210b) Administrazioarekin lotura dute, administrazio-egintza baten bidez («izendapena» esaten zaio). 210c) Administrazio-zuzenbidearen mende daude. 210d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
211 Bitarteko funtzionario bat egotea zirkunstantzia hauetakoren batek justifikatu behar du: 211a) Karrerako funtzionarioekin bete ezin diren plaza hutsak egotea. 211b) Plazen titularrak behin betiko ordezkatzea. 211c) Aldi baterako programak gauzatzea, gehienez ere hiru hilabete iraungo dutenak. 211d) Zeregin-kopuru handiegia edo zeregin-pilaketa dagoenean; gehienez ere 3 urteko epe baterako izango da, 36 hileko tarte batean.
212 Nola lotzen dira lan-kontratuko langileak Administrazioarekin? 212a) Aldebakarreko administrazio-egintza baten bidez. 212b) Aldebiko jarduketa baten bidez; alegia, bi aldeek sinatutako lan-kontratuaren bidez. 212c) Aldebakarreko jarduketa batez bidez; alegia, lan-kontratuko langileak sinatutako lan-kontratuaren bidez. 212d) Aldebakarreko jarduketa baten bidez; alegia, lanpostuaz jabetzearen bidez.
213 Behin-behineko langileen ezaugarriak dira: 213a) Iraunkorrak izatea. 213b) Konfiantzazkotzat edo aholkularitza berezikotzat berariaz kalifikatutako eginkizunak betetzea. 213c) Aldi baterako eginkizunak betetzea, urgentziak eta beharrak justifikatutako arrazoiak daudenean. 213d) Administrazioarekin duen lotura lan-kontratu bat sinatuz gauzatzen da.
214 Badago funtzionarioentzat gordetako lanposturik? 214a) Ez, hori berdintasun-printzipioaren aurka joatea litzateke. 214b) Ez, printzipio hori iraganari dagokio eta gaindituta geratu da. 214c) Bai, hala aitortzen du Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (11. art.). 214d) Bai; izan ere, nahitaez bete behar dituzte Administrazioko lanpostu guztiak.
215 Hauetatik, zein dira Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak aitortutako eskubide indibidualak (14. art.)? 215a) Karrerako funtzionarioaren izaerari dagokion mugiezintasunerako eskubidea. 215b) Karrera profesionalean aurrera egiteko eta barne-sustapena izateko eskubidea, betiere berdintasun-, merezimendu-, eta gaitasun-printzipio konstituzionalei jarraituz. 215c) Emandako zerbitzuari dagozkion ordainsariak eta kalte-ordainak jasotzeko eskubidea. 215d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
216 Barne-sustapen bertikala, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan aurreikusia, honetan datza: 216a) Gradu, kategoria, maila eta antzeko beste kontzeptu batzuetan aurrera egitea, lanpostuz aldatu beharrik izan gabe. 216b) Lanpostuen egituran gora egitea, lanpostuak betetzeko prozeduren bidez. 216c) Kidego batetik edo lanbide-sailkapeneko azpitaldeko eskala batetik (edo talde batekotik, baldin eta azpitalderik ez badu) goragoko beste batera igotzea. 216d) Azpitalde profesional bereko kidegoetara edo eskaletara iristea.
217 Jardunaren ebaluazioa dela eta: 217a) Ez da soilik enplegatu publikoen eskubidea; aldi berean, administrazio publikoen betebeharra ere bada. 217b) Helburua ez da jarduna baloratzea eta enplegatu publiko bakoitzaren jardunaren errendimendua edo emaitzak kontrolatzeko mekanismoak ezartzea. 217c) Enplegatu publikoak lortu beharreko helburuak eta xedeak ezartzeko prozedura da. 217d) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak ezabatu du.
218 Enplegatu publikoen negoziazio kolektiboa dela eta: 218a) Honela definitzen da: administrazio publikoko karrerako funtzionarioen lan-baldintzak eta gainerako lege-baldintzak negoziatzeko eginbeharra da. 218b) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan (33. art.) zehazten dira funtzionario publikoen lan-baldintzen negoziazio kolektiboa arautzen duten printzipioak. 218c) Aurrera eta bururaino eramango da, nahiz eta aurrekontu-estalduraren printzipioa, publizitatearena eta gardentasunarena bete ez, bestela negoziazio kolektiborako eskubidea bera ondoriorik gabe gera baitaiteke. 218d) Espainiako Konstituzioak negoziazio kolektiboa debekatzen du funtzionario publikoen kasuan.
219 Negoziazio-mahaia dela eta: 219a) Negoziazio-mahai mota bakarra dago. 219b) Sindikatuen eta langileen ordezkariek soilik osatzen dute negoziazio-mahaia. 219c) Funtzionario publikoen lan-baldintzen negoziazio kolektiboaz arduratzen den organoa da. 219d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
220 Zein dira akordioen eta itunen arteko diferentziak eta berdintasunak, eraginkortasunaren aldetik? 220a) Akordioak zuzenean aplika daitezke, eta ez dago haiek ondoren berretsi beharrik. 220b) Itunak, zuzenean aplika daitezke, eta ez dago haiek ondoren berretsi beharrik. 220c) Akordioak eta itunak zuzenean aplika daitezke, eta ez dago haiek ondoren berretsi beharrik. 220d) Akordioak eta itunak eraginkorrak izan daitezen, Administrazioko organo eskudunak berretsi beharko ditu.
221 Zein dira funtzionario publikoen ordezkaritza-organo espezifikoak? 221a) Langileen ordezkariak edo delegatuak eta langileen batzordeak. 221b) Langileen ordezkariak edo delegatuak eta enpresa-batzordeak. 221c) Liberatutako funtzionarioak eta enpresa-batzordeak. 221d) Funtzionario publikoek ez dute ordezkaritza-organo espezifikorik.
222 Biltzeko eskubidea dela eta: 222a) Espainiako Konstituzioaren 21. artikuluan du oinarria. 222b) Enplegatu publikoen borondatea zuzenean adierazteko legez aurreikusitako tresna da. 222c) Enplegatu publiko guztiek —funtzionarioek zein lan-kontratukoek— duten eskubide indibiduala da, taldean baliatzekoa. 222d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
223 Telelana dela eta: 223a) Figura hori 2008an sartu zen Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan, finantza-krisiaren ondorioz. 223b) Lanaldiaren modalitate bat da. 223c) Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera eskatzen du. 223d) Enplegatu publikoak bere gain hartu behar du urruneko zerbitzua emateko beharrezkoak diren ekipoak eskuratzeko eta mantentzeko obligazioa.
224 Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (48. art.) bizilekua aldatu gabe egoitza aldatzeagatiko baimena ezartzen du. 224a) Bai, eta egun batekoa da. 224b) Bai, eta bi egunekoa da. 224c) Bai, eta hiru egunekoa da. 224d) Ez, baimen bakarra aurreikusten du: bizilekua eta egoitza, biak batera aldatzeko baimena.
225 Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (48. art.) azterketetara eta gainerako gaitasun-probetara joateko baimena ezartzen du. 225a) Bai, eta azterketa-egunerako eta bezperarako da, hau da, azterketa edo proba bakoitzeko bi egun hartzen ditu. 225b) Bai, eta azterketa eta proba horiek egiten diren egunak hartzen ditu. 225c) Bai, baina baimen horrek zentro ofizialetan eta akademietan ikasle gisa egin beharreko azterketa partzialak eta praktikak ere hartzen ditu. 225d) Ez, baimen bakarra aurreikusten du: ikasketa ofizialak egiteagatik lortutako titulu ofiziala jasotzeko baimena.
226 Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (48. art.) ezkontzagatiko baimena ezartzen du. 226a) Bai, eta astebetekoa da. 226b) Bai, eta bi astekoa da. 226c) Bai, eta hamabost egunekoa da. 226d) Bai, eta adierazten du dibortzioa gertatuz gero ere baimen bera izateko eskubidea dagoela.
227 Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (49. art.) beste zenbait baimen ezartzen ditu: lan-arloko eta norberaren eta familiaren bizimoduak elkarri egokitzeko baimenak, genero-indarkeriagatikoak, eta terrorismoaren biktimentzako baimenak. 227a) Bai, besteak beste minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten seme-alaba adingabeak zaintzeagatiko baimena. 227b) Bai, besteak beste norberaren gauzetarako baimena, urtean sei egun hartzen dituena. 227c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. 227d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
228 Zenbat opor-egun ezartzen ditu Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (50. art.) egutegiko urte bakoitzean? 228a) Ordaindutako 22 egun baliodun. 228b) Ordaindutako 30 egun baliodun. 228c) Ordaindutako 30 egun. 228d) Ordaindutako hilabetea.
229 Zer dio Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak oporrei buruz? 229a) Urteko oporraldi ordainduaren ordez diru-kopuru bat eman ahal izango da. 229b) Funtzionario publikoen zerbitzu-harremana amaitzen denean, opor gehiago eskatzeko eskubidea izango dute; bereziki, erretiroa edo ezintasuna gertatzen denean. 229c) Amatasun-baimenak, aldi baterako ezintasunak eta antzeko egoerek oporrak urte naturalaren barruan hartzea eragozten badute, oporrak egutegiko hurrengo bost urteetan hartu ahal izango dira. 229d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
230 Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren arabera (53. art.), hauetatik zein da enplegatu publikoaren printzipio etiko bat? 230a) Enplegatu publikoek Konstituzioa eta antolamendu juridikoa osatzen duten gainerako arauak errespetatuko dituzte. 230b) Interes pertsonala duten gaietan abstenitu egingo dira. 230c) Enplegatu publikoek ez dute pertsona fisiko nahiz entitate pribatuengandik mesede-traturik onartuko, ezta arrazoirik gabeko pribilegioa edo abantaila dakarren egoerarik ere. 230d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
231 Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren arabera (54. art.), hauetatik zein da enplegatu publikoaren jokabide-printzipio bat? 231a) Arretaz eta begirunez tratatuko dituzte herritarrak, beren nagusiak eta gainerako enplegatu publikoak ere. 231b) Eguneratuta izango dute beren prestakuntza eta kualifikazioa. 231c) Laneko osasunari eta segurtasunari buruzko arauak beteko dituzte. 231d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
232 Zer dio Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak funtzionarioen ordainsariei buruz? 232a) Bi kontzepturen inguruan antolatzen dira: ordainsari arruntak eta aparteko ordainsariak. 232b) Soldata, lanbide-sailkapeneko talde bakoitzari esleitua, oinarrizko ordainsarietako bat da. 232c) Hirurtekoak desagertu egin dira funtzionario guztientzat. 232d) Aparteko ordainsaria oinarrizko ordainsari bat da, eta diru-zenbatekoa hiru urtean behin finkatu daiteke.
233 Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren arabera (94. art.), zein dira zehapen-araubideak errespetatu behar dituen printzipioak? 233a) Erruduntasun-presuntzioaren printzipioa. 233b) Errugabetasun-printzipioa. 233c) Proportzionaltasun-printzipioa, arau-hausteak eta zehapenak sailkatzerakoan nahiz aplikatzerakoan erabili beharrekoa. 233d) Falten atzeraeraginik ezaren printzipioa eta zehapenen atzeraeraginezko printzipioa.
234 Zer dio Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren diziplina-araubideak? 234a) Laneko jazarpena falta oso astuna da. 234b) Greba-egoeretan ezinbesteko diren zerbitzuak betetzeko obligazioa ez betetzea falta oso arina da. 234c) Falta oso astunek ez dute inoiz ekarriko funtzionarioak zerbitzutik kentzea. 234d) Ohartarazpena ez da lege-testu horretan aurreikusitako zehapena.
235 1978ko Espainiako Konstituzioa eta datuen babesa direla eta: 235a) Konstituzioak 18.4 artikuluan bermatzen du datuen babesa. 235b) Konstituzioak testu osoan zehar bermatzen du datuen babesa. 235c) Datuen babesaren bermea politika sozial eta ekonomikoaren printzipio gidaria da. 235d) Erantzun guztiak okerrak dira.
236 Euskadin, datuak babesteko araudia lege-arau hauetan dago jasota: 236a) 1978ko Espainiako Konstituzioan eta hura garatzen duen berariazko legeria organikoan. 236b) 1978ko Espainiako Konstituzioan, gai horri buruzko Europako erregelamenduan eta hura garatzen duen berariazko legeria organikoan. 236c) 1978ko Espainiako Konstituzioan, gai horri buruzko Europako erregelamenduan, hura garatzen duen berariazko legeria organikoan eta gai horren gaineko araudi autonomikoan. 236d) Erantzun guztiak okerrak dira.
237 Zein da, Espainian, datuak babesteko eskubidearen iturria? 237a) Konstituzioa. 237b) Jurisprudentzia. 237c) Legea. 237d) Erantzun guztiak okerrak dira.
238 Datu pertsonalak direla eta: 238a) Datu pertsonala da pertsona fisiko identifikatu edo identifikagarri bati buruzko informazio guztia. 238b) Babestu beharreko errealitatea da. 238c) Modu batean baino gehiagotan jaso daiteke. 238d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
239 Ekintza hauetatik, zein ez da sartzen datu pertsonalen tratamenduaren barruan? 239a) Bilketa. 239b) Erregistratzea. 239c) Babestea. 239d) Egituratzea.
240 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera, nor dira datuen tratamenduaren arduradun edo datuen babesaren arduradun? 240a) Pertsona fisikoak eta juridikoak. 240b) Agintaritza publikoak. 240c) Zerbitzuak edo beste organismo batzuk. 240d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
241 Nor izan daiteke datu pertsonalen tratamenduaren edo babesaren eragilea? 241a) Pertsona fisikoak eta juridikoak. 241b) Agintaritza publikoak. 241c) Zerbitzuak edo beste organismo batzuk. 241d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
242 Ezaugarri hauetatik, zein ez dator bat datu biometrikoen ezaugarriekin? 242a) Unibertsalak dira. 242b) Aldi baterako dira. 242c) Bakarrak dira. 242d) Iraunkorrak dira.
243 Datu hauetatik, zein dira osasunari buruzkoak? 243a) Osasun fisikoari buruzko datuak. 243b) Osasun mentalari buruzko datuak. 243c) Osasun-arretako zerbitzuak ematea barne hartzen duten datuak. 243d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
244 Aukeratu erantzun okerra. Datuen babeserako tratamendua zilegi izango da baldintza hauetakoren bat betetzen denean: 244a) Interesdunak adostasuna adierazi badu. 244b) Tratamendua beharrezkoa bada kontratu bat betearazteko. 244c) Fede onez egiten bada. 244d) Tratamendua beharrezkoa bada betebehar bat konplitzeko.
245 Leialtasunaren printzipioa: 245a) Printzipio etikoa da. 245b) Printzipio juridikoa da. 245c) Printzipio etikoa eta juridikoa da. 245d) Printzipio konstituzionala da.
246 Gardentasuna aipatzen dugunean, zertaz ari gara? 246a) Informazioaz. 246b) Datuez. 246c) Printzipioez. 246d) Erantzun guztiak okerrak dira.
247 Helburua mugatzearen printzipioari jarraituz, datu pertsonalak xede hauekin bilduko dira: 247a) Xede zehatzak. 247b) Xede esplizituak. 247c) Xede legitimoak. 247d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
248 Zein artikulutan dago jasota datuak minimizatzearen printzipioa? 248a) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 c) artikuluan. 248b) Datuak Babesteko Lege Organikoaren 5.1 c) artikuluan. 248c) Datuak Babesteko Lege Organikoaren 5.1 d) artikuluan. 248d) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 d) artikuluan.
249 Zein artikulutan dago jasota datuen zehaztasunaren printzipioa? 249a) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 c) artikuluan. 249b) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 d) artikuluan. 249c) Datuak Babesteko Lege Organikoaren 5.1 c) artikuluan. 249d) Datuak Babesteko Lege Organikoaren 5.1 d) artikuluan.
250 Zein artikulutan dago jasota kontserbazio-epea mugatzearen printzipioa? 250a) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 c) artikuluan. 250b) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 d) artikuluan. 250c) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 e) artikuluan. 250d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena.
251 Datu pertsonalak ez dira gorde behar: 251a) Lortu nahi den helburua betetzeko behar den denbora baino gehiago. 251b) Betiko. 251c) Denbora mugatu baterako. 251d) Erantzun guztiak okerrak dira.
252 Zertarako gorde daitezke datuak denbora luzeagoan? 252a) Interes publikoaren izenean artxibatzeko. 252b) Estatistikak egiteko. 252c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. 252d) Datuek informazio garrantzitsurik ez dutenean.
253 Aukeratu erantzun zuzena. Zein artikulutan dago jasota osotasun eta konfidentzialtasunaren printzipioa? 253a) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 c) artikuluan. 253b) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 d) artikuluan. 253c) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 e) artikuluan. 253d) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 f) artikuluan.
254 Osotasun eta konfidentzialtasunaren printzipioaren arabera, zein babes mota hartu behar du barnean behar bezalako datuen segurtasunak? 254a) Baimenik gabeko edo legez kontrako tratamenduaren aurkako babesa. 254b) Galtzearen aurkako babesa. 254c) Ustekabean suntsitu edo kaltetzearen aurkako babesa. 254d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
255 Datu pertsonalak seudonimizatzea da atributu jakin batzuen ordez beste hauek erabiltzea: 255a) Pseudonimoak. 255b) Kodeak. 255c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. 255d) Izengoitiak.
256 Datu hauetatik, zein sartzen dira datuen kategoria berezietan? 256a) Jatorri etnikoa eta arraza. 256b) Datu biometrikoak. 256c) Bizimodu sexualari buruzko datuak. 256d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
257 Pertsona ukituari eman beharreko oinarrizko informazioak hauek jaso behar ditu: 257a) Arduradunaren identitatea. 257b) Eragilearen identitatea. 257c) Tratamenduaren helburua. 257d) Aurreko a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
258 Eskubide hauetatik, zein ez da berariaz arautzen Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean? 258a) Irispide-eskubidea. 258b) Datuak zuzentzeko eskubidea. 258c) Datuak ezabatzeko eskubidea. 258d) Datuak ezerezteko eskubidea.
259 Datuen eramangarritasun-eskubidea aplikatu ahal izateko, tratamenduak izan behar du: 259a) Automatizatua, eta tratamenduaren oinarri juridikoa adostasuna edo kontratua da. 259b) Automatizatugabea, eta tratamenduaren oinarri juridikoa adostasuna edo kontratua da. 259c) Adostua eta informatua. 259d) Erantzun guztiak okerrak dira.
Denunciar test Consentimiento Condiciones de uso