Cuestiones
ayuda
option
Mi Daypo

TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESEEB-ren datuen erreg. orokorra

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del test:
EB-ren datuen erreg. orokorra

Descripción:
I titulua xedapen orokorrak

Autor:
matazza
(Otros tests del mismo autor)

Fecha de Creación:
21/05/2019

Categoría:
Otros

Número preguntas: 19
Comparte el test:
Facebook
Twitter
Whatsapp
Comparte el test:
Facebook
Twitter
Whatsapp
Últimos Comentarios
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
2. artikulua: Aplikazio-esparru materiala: Erregelamendu hau ... a) datu pertsonalen tratamendu erabat edo partez automatizatuari aplikatuko zaio b) fitxategi batean sartuta dauden edo sartzekoak diren datu pertsonalen tratamendu ez-automatizatuari aplikatuko zaio c) biei.
2. artikulua: Aplikazio-esparru materiala: Erregelamendu hau ez da aplikatuko datu pertsonalak honelakoetan tratatzen direnean:( aukeratu okerra) a) Pertsona juridikoek egiten dituzten jarduera pribatu edo etxeko jarduera hutsetan. b) Batasuneko zuzenbidearen aplikazio-esparrutik kanpoko jardueretan. c) Agintari eskudunek arau-hauste penalak prebenitzeko, ikertzeko, detektatzeko edo epaitzeko, edo zehapen penalak betearazteko d) segurtasun publikoaren aurkako mehatxuetatik babesteko eta mehatxuok prebenitzeko ere, egindako jardueretan.
3. artikulua Lurralde-eremua: .Erregelamendu hau datu pertsonalen tratamenduari aplikatuko zaio, a) tratamenduaren arduradunak edo eragileak Batasunean duen establezimendu baten jardueren esparruan, kontuan hartuta tratamendua Batasunean gertatzen den ala ez. b) tratamenduaren arduraduna ez dagoenean Batasunean kokatuta baizik eta nazioarteko zuzenbide publikoaren indarrez estatu kideetako zuzenbidea aplikagarria den toki batean. c) biak zuzenak.
3. artikulua Lurralde-eremua: .Erregelamendu hau datu pertsonalen tratamenduari aplikatuko zaio,interesdunak Batasunean bizi direnean eta tratamenduaren arduraduna edo eragilea Batasunetik kanpo kokatuta dagoenean, baldin eta tratamenduaren jarduerak alor hauekin lotuta badaude: a)Batasunean interesdun horientzat dagoen ondasun edo zerbitzuen eskaintza, interesdunek ordaindu behar duten ala ez alde batera utzita. b)Interesdun horien portaeraren kontrola, portaera hori Batasunaren barruan gertatzen den neurrian. c) biak zuzenak.
4. artikulua Definizioak: «datu pertsonalak»: pertsona fisiko identifikagarria da.... a) zuzenean edo zeharka, eta batez ere identifikatzaile baten bitartez, identifika daitekeen pertsona oro b) Administrazioen fitxategietan erregistratua dagoen pertsona oro.
4. artikulua Definizioak: «tratamendua»: a) datu-bilketa, erregistratzea, antolatzea, egituratzea, kontserbatzea, egokitzea edo aldatzea, ateratzea, kontsultatzea, erabiltzea, transmisioz lagatzea, hedatzea edo irispidean jartzeko beste edozein forma, datuak alderatzea edo interkonektatzea, mugatzea, ezabatzea edo suntsitzea. b) datu pertsonalen gainean edo datu pertsonalen multzoen gainean egiten den edozein eragiketa eta eragiketa-multzo, prozedura automatizatuak erabili gabe.
4. artikulua Definizioak: «tratamendua mugatzea»: a) kontserbatutako datu pertsonalak mugatzea, gerora haien tratamendua markatzeko . b) kontserbatutako datu pertsonalak markatzea, gerora haien tratamendua mugatzeko.
4. artikulua Definizioak: «profilak egitea»: a) datu pertsonalen tratamendu automatizatu oro, pertsona fisiko baten datu pertsonalak erabiliz haren alderdi pertsonal batzuk ebaluatzea bilatzen duena, batez ere pertsona fisiko horren errendimendu profesionala, egoera ekonomikoa, osasuna, lehentasun pertsonalak, interesak, fidagarritasuna, portaera, kokapena edo mugimenduak analizatzeko edo aurreikusteko. b)datu pertsonalen tratamendu automatizatu oro, pertsona fisiko baten datu pertsonalak erabiliz haren alderdi pertsonal batzuk ebaluatzea bilatzen duena, batez ere pertsona horren ezaugarri fisikoak, egoera zibila, lehentasun familiarrak , interesak, fidagarritasuna, portaera, kokapena edo mugimenduak analizatzeko edo aurreikusteko.
4. artikulua Definizioak: «seudonimizazioa»: a) informazio osagarria erabili ezean datu pertsonalak interesdun jakin bati ezin egoztea posible egiten duen datu pertsonalen tratamendua, b)betiere informazio osagarri hori bereiz kontserbatzen bada eta datu pertsonalak pertsona fisiko identifikatu edo identifikagarri bati ez zaizkiola egotziko bermatzen duten neurri tekniko eta antolamenduzkoak betetzen baditu. c) biak.
4. artikulua Definizioak: «fitxategia»: a) irizpide zehatz batzuen arabera irispidean dagoen datu pertsonalen multzo egituratu oro, izan dadin multzo zentralizatua, edo modu funtzional batean banatua. b) irizpide zehatz batzuen arabera irispidean dagoen datu pertsonalen multzo egituratu oro, izan dadin multzo zentralizatua, deszentralizatua edo modu funtzional nahiz geografiko batean banatua. c) biak.
4. artikulua Definizioak: «tratamenduaren arduraduna»: Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbideak erabakitzen baditu tratamenduaren helburuak eta bitartekoak... a) Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbide horrek berak ezarri ahalko du nor izango den tratamenduaren arduraduna edo zein izango diren hura izendatzeko irizpide espezifikoak. b) Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbide horrek berak ezarri ahalko du nor izango den tratamenduaren arduraduna baina ez zein izango diren hura izendatzeko irizpide espezifikoak. c) biak.
4. artikulua Definizioak:«datu biometrikoak»: a) pertsona fisiko batek heredatu edo eskuratu dituen ezaugarri genetikoei buruzko datu pertsonalak, pertsona horren fisiologia edo osasunaren gaineko informazio esklusiboa ematen dutenak, bereziki pertsona horren lagin biologiko baten analisitik atereak. b) tratamendu tekniko espezifiko baten bitartez lortutako datu pertsonalak,pertsona fisiko baten ezaugarri fisiko, fisiologiko edo portaerazkoei buruzkoak, eta pertsona horren identifikazio esklusiboa alhalbidetu edo berresten dutenak; esate baterako, aurpegiaren irudiak edo datu daktiloskopikoak. c) biak.
4. artikulua Definizioak:«establezimendu nagusia»:Establezimenduak estatu kide batean baino gehiagotan dituen tratamenduaren arduradunaren kasuan... a) Batasunean duen administrazio zentralaren kokapena, salbu eta tratamenduaren helburu eta bitartekoei buruzko erabakiak arduradunak Batasunean duen beste establezimendu batean hartzen badira eta azken establezimendu horrek erabakiok aplikarazteko boterea badu b) Batasunean duen administrazio zentralaren kokapena c) biak.
4. artikulua Definizioak:«establezimendu nagusia»:Establezimenduak estatu kide batean baino gehiagotan dituen tratamenduaren arduradunaren kasuan... a) Batasunean duen administrazio zentralaren kokapena, salbu eta tratamenduaren helburu eta bitartekoei buruzko erabakiak arduradunak Batasunean duen beste establezimendu batean hartzen badira eta azken establezimendu horrek erabakiok aplikarazteko boterea badu kasu horretan, erabakiak hartu diren establezimendu hori hartuko da establezimendu nagusitzat b) Batasunean duen administrazio zentralaren kokapena c) biak.
4. artikulua Definizioak:«establezimendu nagusia»:Establezimenduak estatu kide batean baino gehiagotan dituen tratamendu-eragilearen kasuan a) Batasunean duen administrazio zentralaren kokapena, salbu eta tratamenduaren helburu eta bitartekoei buruzko erabakiak arduradunak Batasunean duen beste establezimendu batean hartzen badira eta azken establezimendu horrek erabakiok aplikarazteko boterea badu kasu horretan, erabakiak hartu diren establezimendu hori hartuko da establezimendu nagusitzat b) Establezimenduak estatu kide batean baino gehiagotan dituen tratamendu-eragilearen kasuan , Batasunean duen administrazio zentralaren kokapena edo, Batasunean administrazio zentralik ez badu, eragileak bere establezimendu bateko jardueren testuinguruan tratamendu-jarduera nagusiak egiteko Batasunean duen establezimendua c) biak.
4. artikulua Definizioak:«arau korporatibo lotesleak»:Establezimenduak estatu kide batean baino gehiagotan dituen tratamendu-eragilearen kasuan a) Tratamenduaren arduradunak edo eragileak Batasuneko estatu kide batean baino gehiagotan baditu establezimenduak, establezimendu horien jardueren esparruan egindako datu pertsonalen tratamendua. b) estatu kide baten lurraldean tratamenduaren arduradun edo eragile batek datu pertsonalen babesaren gainean jarraitzen dituen politikak, datu pertsonalen transferentziak edo transferentzia-multzoak egiteko hirugarren herrialde bateko edo gehiagotako arduradun edo eragile bati, enpresa-talde baten barruan edo jarduera ekonomiko bateratua egiten duen enpresa-elkarte baten barruan. c) biak.
4. artikulua Definizioak:«kontrol-agintaritza interesduna»: arrazoi hauetako bat dela-eta, datu pertsonalen tratamenduak ukitzen duen kontrol-agintaritza: a)Tratamenduaren arduraduna edo eragilea kontrol-agintaritza horren estatu kidearen lurraldean kokatuta dagoelako. b)Tratamenduak nabarmen ukitzen dituelako (edo, beharbada, nabarmen ukituko dituelako) kontrol-agintaritza horren estatu kidean bizi diren interesdunak. c) biak.
4. artikulua Definizioak:«mugaz gaindiko tratamendua»: a)Tratamenduaren arduradunak edo eragileak Batasuneko estatu kide batean baino gehiagotan baditu establezimenduak, establezimendu horien jardueren esparruan egindako datu pertsonalen tratamendua. b)Tratamenduaren arduradunak edo eragileak Batasuneko estatu kide bakar batean badu establezimendua, establezimendu horren jardueren esparruan egindako datu pertsonalen tratamendua, baldin eta tratamenduak nabarmen ukitzen baditu (edo, beharbada, nabarmen ukituko baditu) estatu kide bat baino gehiagoko interesdunak. c) biak.
4. artikulua Definizioak:«eragozpen beharrezkoa eta arrazoitua»: a) transmititutako, kontserbatutako edo beste moduren batez tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra suntsitzea, galtzea edo aldatzea, edo datuok baimenik gabe lagatzea edo irispidean jartzea. b) erregelamendu hau urratzen duen arau-hauste bat dagoen ala ez edo tratamenduaren arduradun edo eragilearen inguruan aurreikusitako egintzak erregelamenduarekin bat datozen egintzak diren ala ez, erabaki-proiektu bati jarritako eragozpena, argi eta garbi frogatzen duena erabaki-proiektuak arrisku handiak dituela interesdunen eskubide eta askatasunetarako eta, hala badagokio, Batasunaren barruko datu pertsonalen zirkulazio askerako. c) biak.
Denunciar test Consentimiento Condiciones de uso