option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

2026ko EPEa: Administrari laguntzailea

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
2026ko EPEa: Administrari laguntzailea

Descripción:
Administrari laguntzailearen kategoriaren galdetegi espezifikoa

Fecha de Creación: 2026/04/25

Categoría: Oposiciones

Número Preguntas: 201

Valoración:(0)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

2026/04/08ko plantilla 𝗘𝘇 𝗱𝗶𝘁𝘂𝗴𝘂 𝗲𝗿𝗮𝗻𝘁𝘇𝘂𝗻𝗮𝗸 𝘀𝗮𝗹𝘁𝘇𝗲𝗻, 𝗲𝘀𝗸𝘂𝗯𝗶𝗱𝗲𝗮𝗸 𝗱𝗲𝗳𝗲𝗻𝗱𝗮𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗱𝗶𝘁𝘂𝗴𝘂. https://labur.eus/AdmLaguntzaile.

1.- .- Zeintzuek dute Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa osatzeko eskubidea?. a) Gipuzkoak eta Bizkaiak. b) Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak. c) Arabak, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Nafarroak. d) Arabak eta Bizkaiak.

2.- .- Euskal Herriko ikurrina: a) Gurutzebikoa da, hondo zurian zeharkako gurutze horia eta gainean gurutze gorria dituena. b) Gurutzebikoa da, hondo gorrian zeharkako gurutze berdea eta gainean gurutze zuria dituena. c) Gurutzebikoa da, hondo berdean zeharkako gurutze gorria eta gainean gurutze zuria dituena. d) Gurutzebikoa da, hondo zurian zeharkako gurutze beltza eta gainean gurutze gorria dituena.

3.- .- Euskara: a) Euskal herriaren hizkuntza propioa, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea. b) Euskal herriaren hizkuntza propioa, ez da hizkuntza ofiziala izango Euskadin, baina bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea. c) Euskal herriaren hizkuntza propioa, ez da hizkuntza ofiziala izango Euskadin, eta bertako biztanle guztiek ez dute eskubiderik bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko. d) Ez da Euskal herriaren hizkuntza propioa.

4.- .- Autonomia Erkidego osorako erakundeek, Euskal Herriaren aniztasun soziolinguistikoa kontutan hartuz: a) Ez dute hizkuntza bion erabilera bermatuko. b) Hizkuntza bion erabilera gomendatuko dute. c) Hizkuntza bion erabilera bermatuko dute soilik 65 urteko pertsonen artean. d) Hizkuntza bion erabilera bermatuko dute.

5.- .- Hizkuntza dela-eta: a) Inor ezin izango da diskriminatu. b) Zilegi da diskriminatzea. c) Kasu batzuetan zilegi da diskriminatzea. d) Adinaren arabera zilegi da diskriminatzea.

6.- .- Euskal herritar izaera politikoa izango dute: a) Estatuko lege orokorren arabera Autonomia Erkidegoaren lurraldeko udalerri jakin batzuetan administrazio-herrikidetasuna dutenek. b) Estatuko lege orokorren arabera Autonomia Erkidegoaren lurralde barruko 5.000 biztanletik gorako udalerritan administrazio-herrikidetasuna dutenek. c) Estatuko lege orokorren arabera Autonomia Erkidegoaren lurralde barruko edozein udalerritan administrazio-herrikidetasuna dutenek. d) Estatuko lege orokorren arabera Autonomia Erkidegoaren lurralde barruko 10.000 biztanletik gorako udalerritan administrazio-herrikidetasuna dutenek.

7.- .- Atzerrian bizi direnek, hala nola beren ondorengoek, hala eskatzen badute: a) Ez dituzte izango Euskal Herriko biztanleen eskubide politiko berberak baldin eta Euskadin izan badute azken administrazio-herrikidetasuna, Espainiako herritartasunari eutsi badiote, beti ere. b) Euskal Herriko biztanleen eskubide politiko berberak izango dituzte baldin eta ez badute Euskadin izan azken administrazio-herrikidetasuna, Espainiako herritartasunari eutsi badiote, beti ere. c) Euskal Herriko biztanleen eskubide politiko berberak izango dituzte baldin eta Euskadin izan badute azken administrazio-herrikidetasuna, Espainiako herritartasunari eutsi ez badiote, beti ere. d) Euskal Herriko biztanleen eskubide politiko berberak izango dituzte baldin eta Euskadin izan badute azken administrazio-herrikidetasuna, Espainiako herritartasunari eutsi badiote, beti ere.

8.- .- Euskal Herriko herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharrak hemen finkatutakoak dira: a) Udalean. b) Konstituzioan. c) Legebiltzarrean. d) Senatuan.

9.- .- Euskal herri-aginteek, beren eskumenen esparruan: a) Herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharren erabilera egokia zaindu eta bermatuko dute. b) Bizi- eta lan-baldintzen hobekuntzaren aldeko politika bultzatuko dute bereziki. c) Enplegua gehitzea eta ekonomiaren oreka sustatzeko neurri lagungarriak hartuko dituzte. d) a), b) eta c) zuzenak dira.

10.- .- Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera, beti ere Estatutu honen 37. artikuluan aipatutako erakundeen eskumenei kalterik eragin gabe, Eusko Legebiltzarrak: a) Legegintza-agintea du. b) Bere aurrekontuak onartzen ditu. c) Eusko Jaurlaritzaren ekintza sustatu eta kontrolatzen du. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

11.- .- Eusko Legebiltzarra hauek osatuko dute: a) Ordezkari-kopuru ezberdinak, lurralde historiko bakoitzean bizi diren biztanleen arabera, bozketa orokor, aske, zuzen eta isilpeko bidez hautatuak. b) Ordezkari-kopuru ezberdinak, lurralde historiko bakoitzean bizi diren biztanleen adinaren arabera, bozketa orokor, aske, zuzen eta isilpeko bidez hautatuak. c) Lurralde historiko bakoitzeko ordezkari-kopuru berdinak, bozketa orokor, aske, zuzen eta isilpeko bidez hautatuak. d) Lurralde historiko bakoitzeko ordezkari-kopuru berdinak, bozketa orokor bidez hautatuak. Hala ere, bozketa hori ez da izango askea, zuzena eta isilpekoa.

12.- .- Eusko Legebiltzarra zenbat denborarako hautatuko da?. a) 2 urterako. b) 4 urterako. c) Urte 1erako. d) 5 urterako.

13.- .- Legebiltzarrak bere kideen artean hautatutako ditu: a) Legebiltzarburua, Mahaia eta Batzorde Iraunkorra. b) Hiru legebiltzarburu eta Mahai bat. c) Bi legebiltzarburu eta bi Mahai. d) Legebiltzarburua, bi Mahai eta Batzorde Iraunkorra.

14.- .- Eusko Jaurlaritza egiteko hauek dituen kide anitzeko organoa da: a) Euskal Herriko betearazte- eta administrazio-egitekoak. b) Euskal Herriko prestakuntza-egitekoak. c) Euskal Herriko informazio-egitekoak. d) Euskal Herriko betearazte- eta antolakuntza-egitekoak.

15.- .- Jaurlaritzaren eginkizunak eta bere antolaketa, lehendakari bat eta zenbait sailburu izango dituena, eta baita Jaurlaritzako kideen estatutua, honek arautuko ditu: a) Erregeak. b) Langileen Estatutuak. c) Legebiltzarrak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

16.- .- Jaurlaritzako lehendakaria bere kideen artetik hautatuko du: a) Udalen ordezkaritzak, eta lehendakariak izendatuko du. b) Udalen ordezkaritzak, eta Erregeak izendatuko du. c) Eusko Legebiltzarrak, eta Erregeak izendatuko du. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

17.- .- Irailaren 18ko 149/2007 Dekretuaren arabera, Euskadiko Osasun Sistemaren eremuan bigarren iritzi medikoa jasotzeko eskubideaz baliatzea bermatzen da: a) Dekretu honetan adierazitakoaren arabera. Biziarentzat edo bizi-kalitatearentzat arriskutsuak ez diren gaixotasunen kasuan baliatu ahal izango da eskubide horretaz. b) Dekretu honetan adierazitakoaren arabera. Biziarentzat edo bizi-kalitatearentzat arriskutsuak diren gaixotasunen kasuan baliatu ahal izango da eskubide horretaz. c) Dekretu honetan adierazitakoaren arabera. 3 eguneko baja eragiten duten gaixotasunen kasuan baliatu ahal izango da eskubide horretaz. d) Dekretu honetan adierazitakoaren arabera. 5 eguneko baja eragiten duten gaixotasunen kasuan baliatu ahal izango da eskubide horretaz.

18.- .- Bigarren iritzi medikorako eskubideak honako helburua du: a) Lehenengo diagnostikoa egiaztatzea. b) Proposamen terapeutikoa egiaztatzea. c) Gizarte Segurantzako datuak egiaztatzea. d) a) eta b) zuzenak dira.

19.- .- Irailaren 18ko 149/2007 Dekretuaren arabera, bigarren iritzi medikorako eskubidea honako prozesu hauetan bermatuko da: a) Gaixotasun neoplasiko gaiztoa. b) Endekapenezko gaixotasun neurologikoak. c) Gaixotasun kardiobaskularrak. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

20.- .- Irailaren 18ko 149/2007 Dekretuaren arabera, bigarren iritzi medikoa eskatu ahal izango dute: a) Espainian bizi diren erabiltzaileek, baldin eta asistentzia sanitariorako eskubidea badute. b) Madrilen bizi diren erabiltzaileek soilik, baldin eta asistentzia sanitario publikorako eskubidea badute. c) Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren erabiltzaileek, baldin eta asistentzia sanitario publikorako eskubidea badute Euskadiko Osasun Sistemaren kontura. d) a), b) eta c) zuzenak dira.

21.- .- Nork emango du bigarren iritzi medikoa?. a) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko sare publikoko zentro batean diharduten administrariek; ezingo dira izan, ordea, gaixotasuna diagnostikatu duen zentroko profesionalak. b) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko sare publikoko zentro batean diharduten mediku profesionalek; ezingo dira izan, ordea, gaixotasuna diagnostikatu duen zentroko profesionalak. c) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko sare publikoko zentro batean diharduten mediku profesionalek; gaixotasuna diagnostikatu duen zentroko profesionalak izan beharko dira. d) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko sare publikoko zentro batean diharduten erizaintzako laguntzaileek; ezingo dira izan, ordea, gaixotasuna diagnostikatu duen zentroko profesionalak.

22.- .- Bigarren iritzi medikorako eskubideaz baliatzeak eskatzen duen ebaluazioa egingo duen zentroa, ahal dela, hauxe izango da: a) Eskatzailearen etxebizitzatik gertuen dagoen Euskal Autonomi Erkidegoko zentro bat, betiere, eskatutako espezialitatea baldin badauka. b) Eskatzailearen etxebizitzatik 20 kilometro baino urrunago dagoen Euskal Autonomi Erkidegoko zentro bat, betiere, eskatutako espezialitatea baldin badauka. c) Eskatzailearen etxebizitzatik 30 kilometro baino urrunago dagoen Euskal Autonomi Erkidegoko zentro bat, betiere, eskatutako espezialitatea baldin badauka. d) Eskatzailearen etxebizitzatik urrunen dagoen Euskal Autonomi Erkidegoko zentro bat, betiere, eskatutako espezialitatea baldin badauka.

23.- .- Teknika diagnostiko eta/edo terapeutiko baten egoera bereziagatik beharrezkoa gertatzen denean, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko beste osasun sistema publiko batekoak diren zentro itunduetan edo osasunzentroetan lortu ahal izango da bigarren iritzi medikoa, betiere: a) Osasun Sailaren baimenarekin. b) Osasun Sailaren baimenik gabe, baldin eta 15 egun lehenago eskatzen bada. c) Osasun Sailaren baimenik gabe, baldin eta 10 egun lehenago eskatzen bada. d) Osasun Sailaren baimenik gabe, baldin eta 7 egun lehenago eskatzen bada.

24.- .- Irailaren 18ko 149/2007 Dekretuaren arabera, bigarren iritzi medikoa: a) Xedeko zerbitzu-medikoak egindako proba diagnostiko eta terapeutikoetan eta txostenetan oinarrituko da. Halaber, diagnostiko bat lortzeko beharrezkoak diren proba osagarriak ere egin ahal izango dira. b) Xedeko zerbitzu-medikoak egindako proba diagnostiko eta terapeutikoetan eta txostenetan oinarrituko da. Hala ere, ezin izango dira egin diagnostiko bat lortzeko beharrezkoak diren proba osagarriak. c) Jatorrizko zerbitzu-medikoak egindako proba diagnostiko eta terapeutikoetan eta txostenetan oinarrituko da. Halaber, diagnostiko bat lortzeko beharrezkoak diren proba osagarriak ere egin ahal izango dira. d) a), b) eta c) okerrak dira.

25.- .- Irailaren 18ko 149/2007 Dekretuaren arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak beharrezko neurriak hartuko ditu: a) Proba diagnostikoak beharrik gabe errepikatzeko, eta osasun-informazioa dagokion historia klinikoan sartzea bermatzeko. b) Proba diagnostikoak beharrik gabe errepika ez daitezen, eta osasun-informazioa dagokion historia klinikoan sartzea bermatzeko. c) Proba diagnostikoak beharrik gabe errepikatzeko, eta osasun-informazioa edozein historia klinikotan sartzea bermatzeko. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

26.- .- Nork aurkeztu ahalko du bigarren iritzi medikorako eskabidea?. a) Pazienteak. b) Pazientearen legezko ordezkariak. c) Interesdunak berariaz baimendutako pertsonak. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

27.- .- Non aurkeztu ahalko da bigarren iritzi medikorako eskabidea?. a) Soilik eskatzailearen bizilekuari dagokion udalean. b) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren osasun-zentroen sareko PazienteaErabiltzailea Atenditzeko Zerbitzuaren edozein unitatetan. c) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren osasun-zentroen sareko PazienteaErabiltzailea Atenditzeko Zerbitzuaren unitateen barruan zure bizilekutik hurbilen dagoen horretan soilik. d) a), b) eta c) okerrak dira.

28.- .- Eskabidean bigarren iritzi medikoa eskatzera eramaten duten egoeren azalpena jasoko da. Non egingo dira izapideak?. a) Pazientea lehen aldiz artatu duen asistentzia-zentroan. b) Edozein asistentzia-zentrotan. c) Bizilekuari dagokion udalean. d) Bizilekutik hurbilen dagoen asistentzia-zentroan.

29.- .- Jatorrizko osasun-zentroan, Pazientea-Erabiltzailea Atenditzeko Zerbitzuak bigarren iritzi medikorako eskabidearen berri emango dio: a) Administrari laguntzaileari. b) Erizainari. c) Zuzendaritza Medikoari. d) Anestesistari.

30.- .- Pazientea-Erabiltzailea Atenditzeko Zerbitzuak, horretarako eskubiderik badu, bigarren iritzirako eskaerari erantzuna emateko eguna, ordua eta zerbitzu medikoa hitzartuko ditu, eskabidea dagokion erregistroan sartu eta zein epetan?. a) 12 egun balioduneko epean. b) 10 egun balioduneko epean. c) 15 egun balioduneko epean. d) 18 egun balioduneko epean.

31.- .- Irailaren 18ko 149/2007 Dekretuaren arabera, bigarren iritzi medikoa ematea, Dekretu honetan ezarritako irizpideen arabera, bidezkotzat jotzen ez bada: a) Zuzendaritza Medikoak txosten arrazoitu bat emango du, eta bertan irizpide klinikoak erabiliko dira pazientearen eskabidea baloratzeko. b) Zuzendaritza Medikoak txosten arrazoitu bat emango du, eta bertan irizpide subjektiboak erabiliko dira pazientearen eskabidea baloratzeko. c) Zuzendaritza Medikoak txosten arrazoitu bat emango du, eta bertan irizpide administratiboak erabiliko dira pazientearen eskabidea baloratzeko. d) Zuzendaritza Medikoak txosten arrazoitu bat emango du, eta bertan adinari lotutako irizpideak erabiliko dira pazientearen eskabidea baloratzeko.

32.- .- Irailaren 18ko 149/2007 Dekretuaren arabera, ezarritako epea bigarren iritzi medikoaren eskabidearen jakinarazpenik egin gabe igarotzen bada, pazienteak edo haren ordezkariak Osasun Saileko organo eskudunari jakinaraziko dio, eta organo horrek ebatziko du, jakinarazpena egin eta zein eperen barruan?. a) 5 eguneko epea. b) Egun 1eko epea. c) 3 eguneko epea. d) 7 eguneko epea.

33.- .- Behin bigarren iritzi medikoa lortuta, baldin eta bigarren diagnostikoak lehenengoa baieztatzen badu, osasun-asistentzia non emango da?. a) Bigarren iritzi medikoa eman zen osasun-zentroan. b) Edozein asistentzia-zentrotan. c) Jatorrizko osasun-zentroan. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

34.- .- Behin bigarren iritzi medikoa lortuta, baldin eta bigarren diagnostikoak lehenengoa baieztatzen ez badu, osasun-asistentzia non emango da? 𝔾𝕒𝕚𝕫𝕜𝕚 𝕒𝕕𝕚𝕖𝕣𝕒𝕫𝕚𝕥𝕒. a) Bigarren iritzi medikoa eman zen osasun-zentroan. b) Edozein asistentzia-zentrotan. c) Jatorrizko osasun-zentroan. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

35.- .- Bigarren iritzi medikoa lortzeak: a) Eskubidea emango du ebakuntza kirurgiko bererako bi itxaron-zerrendatan aldi berean egoteko. b) Inola ere ez du esan nahi ebakuntza kirurgiko bererako bi itxaron-zerrendatan aldi berean egoteko eskubiderik dagoenik. c) Eskubidea emango du pazienteak erabaki dezan ea aldi berean egon nahi duen ebakuntza kirurgiko bererako bi itxaron-zerrendatan. d) Eskubidea emango du administrari laguntzaileak erabaki dezan ea pazientea aldi berean egongo den ebakuntza kirurgiko bererako bi itxaron-zerrendatan.

36.- .- Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen xedea da: a) Langileen segurtasuna sustatzea, lanak eratorritako arriskuak prebenitzeko behar diren neurriak aplikatuz eta jarduerak gauzatuz. b) Langileen osasuna sustatzea, lanak eratorritako arriskuak prebenitzeko behar diren neurriak aplikatuz eta jarduerak gauzatuz. c) a) eta b) zuzenak dira. d) Pazienteen segurtasuna eta osasuna sustatzea, lanak eratorritako arriskuak prebenitzeko behar diren neurriak aplikatuz eta jarduerak gauzatuz.

37.- .- Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen arabera, lege hau EZ da aplikatuko jarduera batzuetan, jarduera horien berezitasunek lege hau aplikatzea eragozten duten ondoko eginkizun publikoen esparruan: a) Polizia. b) Segurtasuna. c) Indar armatuak. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

38.- .- “Prebentzioa” da: a) Enpresako jarduera-fase guztietan ezarritako jardueren edo hartutako neurrien multzoa, lanak eratorritako arriskuak saihesteko edo horiek murrizteko. b) Enpresako jarduera-fase batzuetan ezarritako jardueren edo hartutako neurrien multzoa, lanak eratorritako arriskuak areagotzeko. c) Enpresako jarduera-fase guztietan ezarritako jardueren edo hartutako neurrien multzoa, lanak eratorritako arriskuak areagotzeko. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

39.- .- “Lan-arriskua” da: a) Langile batek lanaren ondoriozkoa ez den kalteren bat izatea. b) Langile batek lanaren ondoriozkoa ez den kalteren bat izateko posibilitatea. c) Lanaren ondorioz langileak kalteren bat izateko posibilitatea. d) a), b) eta c) okerrak dira.

40.- .- “Lanak eratorritako kalteak” dira: a) Lanean edo lana dela-bide izandako gaixotasunak. b) Lanean edo lana dela-bide izandako patologiak. c) Lanean edo lana dela-bide izandako lesioak. d) a), b) eta c) zuzenak dira.

41.- .- “Lan-arrisku larria edo hur-hurrekoa” da: a) Laster gerta daitekeena. b) Langileen osasunari kalte handia eragin diezaiokeena. c) a) eta b) zuzenak dira. d) a), b) eta c) okerrak dira.

42.- .- “Arriskutsuak izan daitezkeen” prozesu, jarduera, eragiketa, ekipamendu edo produktuak dira: a) Prebentzio-neurri berezirik izan ezean, arriskuak eragiten dituztenak, halakoak gauzatzen edo erabiltzen dituzten langileen segurtasun eta osasunerako. b) Prebentzio-neurri berezirik izan ezean, arriskuak eragiten ez dituztenak halakoak gauzatzen edo erabiltzen dituzten langileen segurtasunerako baina bai osasunerako. c) Prebentzio-neurri berezirik izan ezean, arriskuak eragiten dituztenak, halakoak gauzatzen edo erabiltzen dituzten langileen segurtasunerako, baina ez osasunerako. d) a), b) eta c) okerrak dira.

43.- .- “Lan-ekipamendua” da: a) Lanean erabili ez den edozein makina. b) Lanean erabili ez den edozein tramankulu. c) Lanean erabilitako edozein tresna. d) Lanean erabili ez den edozein instalazio.

44.- .- “Lan-baldintza” da: a) Lantokiko lokalen, instalazioen, ekipamenduen, produktuen eta gainerako lanabesen ezaugarri orokorrak. b) Lan-inguruneko agente fisiko, kimiko eta biologikoen izaera, eta horien intentsitatea, kontzentrazioak eta presentzia-mailak. c) Langilearen arriskuen norainokoan eragina duten laneko gainerako ezaugarri guztiak, lana antolatzeko eta sailkatzeko ezaugarriak barne. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

45.- .- “Banakako babes-ekipamendua” da: a) Edozein ekipamendu, armairuan gorde behar dena apurtu ez dadin. b) Langileak aldean eramateko edo erabiltzeko edozein ekipamendu, langilea babesteko, laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkakoa izan daitekeen arriskutik edo arriskuetatik, bai eta helburu bera duen edozein osagarri edo gehigarri ere. c) Langileak aldean eramateko edo erabiltzeko ez den edozein ekipamendu, langilea babesteko, laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkakoa izan daitekeen arriskutik edo arriskuetatik. d) Langileak aldean eramateko edo erabiltzeko edozein ekipamendu, jantzita daraman arroparekin konbinatzeko.

46.- .- Prebentzio-arloko politikaren xedea izango da: a) Lan-baldintza hobeak sustatzea, langileen laneko segurtasunaren eta osasunaren babesa gehitzeko. b) Lan-baldintza hobeak sustatzea, langileen soldata igotzeko. c) Langileen aisialdi-baldintza hobeak sustatzea. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

47.- .- Prebentzio-politika gauzatzeko, nortzuek parte hartuko dute?. a) Bezeroek. b) Udalerriko alkateak. c) Enpresaburuek eta langileek, ordezkaritza handieneko enpresaburuen eta sindikatuen erakundeen bidez. d) Senideek.

48.- .- Prebentzioaren arloan, administrazio publikoek sustatuko dute: a) Heziketa hobetzea, hezkuntza-maila desberdinetan. b) Lan-arriskuak prebenitzeko behar besteko giza baliabideen prestakuntza egokia izatea. c) Heziketa hobetzea, lanbide-kualifikazioen sistema nazionalaren prestakuntzaeskaintzan. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.

49.- .- Lan-arriskuen prebentzioaren arloko politikak sustatu egin beharko du: a) Lan-arriskuen prebentzioa eraginkortasunez txertatzen dela sistema informatikoan. b) Lan-arriskuen prebentzioa eraginkortasunez txertatzen dela enpresaren kudeaketasisteman. c) Lan-arriskuen prebentzioa eraginkortasunez txertatzen dela adimen artifizialean. d) Pazienteekiko lan-arriskuen prebentzioa eraginkortasunez txertatzen dela.

50.- .- Gobernuak, kasuan kasuko erregelamenduen bidez eta ordezkaritza handieneko sindikatu-erakundeak eta enpresaburuen erakundeak kontsultatu ondoren, ondoko gaiak arautuko ditu: a) Lan-baldintzek bete behar dituzten gutxieneko betekizunak, langileen segurtasuna eta osasuna babesteko. b) Langileen segurtasun eta osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen eragiketa, prozesu eta agenteekin egindako lanen mugak eta debekuak. c) a) eta b) zuzenak dira. d) a) eta b) ez dira zuzenak.

51.- .- Lan-arloan eskumena duten administrazio publikoek: a) Prebentzio-arloko organo teknikoek gauzatu beharreko prebentzioa eta aholkularitza sustatuko dituzte. b) Lan-arriskuak prebenitzeko arautegia betetzen dela zainduko dute, ikuskatze- eta kontrol-jardunen bidez. c) Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen aplikazioesparruko subjektuek betetzen ez dutenean lan-arriskuak prebenitzeko arautegia, ezbetetze horiek zehatuko dituzte. d) a), b) eta c) zuzenak dira.

52.- .- Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren xedea da: a) Laneko segurtasuna eta osasuna aztertzea eta ikertzea, bai eta horien hobekuntza sustatzea eta bermatzea ere. b) Laneko segurtasuna eta osasuna aztertzea eta ikertzea oporretan zehar, bai eta horien hobekuntza sustatzea eta bermatzea ere. c) Laneko segurtasuna eta osasuna aztertzea eta ikertzea asteburuetan zehar, bai eta horien hobekuntza sustatzea eta bermatzea ere. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

53.- .- Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalak, helburu hori betetzeko, ondoko eginkizunak izango ditu: a) Aholkularitza teknikoa, legeak egitean eta normalizazioa aurrera ateratzean, estatuan zein nazioartean. b) Lan-arriskuak prebenitzeko arloan, prestakuntza-, informazio-, ikerketa-, azterketaeta zabalkunde-jarduerak sustatzea, eta, hala denean, gauzatzea. c) a) eta b) zuzenak dira. d) a) eta b) ez dira zuzenak.

54.- .- Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalak, bere eginkizunen esparruan: a) Administrazio publikoen arteko koordinazioaren ardura hartuko du. b) Administrazio publikoen artean informazioa eta esperientziak trukatzea bermatuko du. c) Bultzatu eta lagunduko ditu autonomia-erkidegoek segurtasuna eta osasuna sustatzeko gauzatu jarduerak. d) a), b) eta c) zuzenak dira.

55.- .- Europar Batasuneko erakundeei dagokienez, Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalak: a) Ez du jardungo erreferentzia-zentro nazional gisa. b) Erreferentzia-zentro nazional gisa jardungo du, nazio-mailan eman behar duen informazioaren koordinazioa eta transmisioa bermatuz, batez ere, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziari eta beraren Sareari begira. c) Erreferentzia-zentro nazional gisa jardungo du, baina ez du nazio-mailako informazioa koordinatu eta transmitituko, batez ere, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziari eta beraren Sareari begira. d) a), b) eta c) okerrak dira.

56.- .- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzari dagokio: a) Lan-arriskuak prebenitzeko arautegia zaindu eta kontrolatzeko eginkizuna. b) Pazienteei lan-arriskuak prebenitzeko arautegiari buruzko prestakuntza emateko eginkizuna. c) Pazienteei lan-arriskuak prebenitzeko arautegiari buruzko informazioa emateko eginkizuna. d) Pazienteei lan-arriskuak prebenitzeko arautegia komunikatzeko eginkizuna.

57.- .- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak EZ du eginkizun hau izango: a) Enpresak eta langileak aholkatu eta informatzea, ikuskatu behar dituen xedapenak modurik eragingarrienean bete ditzaten. b) Lanak astiroago egin ditzaten agintzea, ikuskatzaileak uste duenean arrisku larri eta hur-hurrekoa dagoela langileen segurtasun eta osasunerako. c) Lanak geldiaraztea agintzea, ikuskatzaileak uste duenean arrisku larri eta hurhurrekoa dagoela langileen segurtasun eta osasunerako. d) Lan-arloko epaitegiek eskatzen dituzten txostenak egitea, horiei lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen prozeduretan aurkeztu zaizkien demanden ondorioz.

58.- .- Osasunaren arloan eskumena duten administrazio publikoei dagokie, laneko osasunari lotuta: a) Tresna egokiak ezartzea, prebentzio-zerbitzu jarduleek enpresetan gauzatzen dituzten osasun-izaerako jardunak ebaluatu eta kontrolatzeko. b) Jarduteko jarraibideak eta protokoloak ezartzea, sozietate zientifikoak entzun ostean; prebentzio-zerbitzuek jarraibide eta protokolo horiek bete beharko dituzte. c) a) eta b) zuzenak dira. d) a) eta b) ez dira zuzenak.

59.- .- Laneko Segurtasun eta Osasunaren Batzorde Nazionala osatuko dute: a) Autonomia-erkidego bakoitzeko bi ordezkarik eta Estatuko Administrazio Orokorreko beste horrenbeste kidek, eta, horien guztien pareko, ordezkaritza handieneko enpresaburuen erakundeetako eta sindikatu-erakundeetako ordezkariek. b) Autonomia-erkidego bakoitzeko hiru ordezkarik eta Estatuko Administrazio Orokorreko beste horrenbeste kidek, eta, horien guztien pareko, ordezkaritza handieneko enpresaburuen erakundeetako eta sindikatu-erakundeetako ordezkariek. c) Autonomia-erkidego bakoitzeko ordezkari batek eta Estatuko Administrazio Orokorreko beste horrenbeste kidek, eta, horien guztien pareko, ordezkaritza handieneko enpresaburuen erakundeetako eta sindikatu-erakundeetako ordezkariek. d) Autonomia-erkidego bakoitzeko bost ordezkarik eta Estatuko Administrazio Orokorreko beste horrenbeste kidek, eta, horien guztien pareko, ordezkaritza handieneko enpresaburuen erakundeetako eta sindikatu-erakundeetako ordezkariek.

60.- .- Laneko Segurtasun eta Osasunaren Batzorde Nazionalak horrela hartuko ditu bere erabakiak: a) Gehiengoz. Horretarako, administrazio publikoetako ordezkari bakoitzak boto bat izango du, eta bina boto enpresaburuen erakundeetako eta sindikatu-erakundeetako ordezkariek. b) Aho batez. Horretarako, administrazio publikoetako ordezkari bakoitzak boto bat izango du, eta bina boto enpresaburuen erakundeetako eta sindikatu-erakundeetako ordezkariek. c) Gehiengoz. Horretarako, administrazio publikoetako ordezkari bakoitzak bosna boto izango ditu, eta hiruna boto enpresaburuen erakundeetako eta sindikatuerakundeetako ordezkariek. d) Gehiengoz. Horretarako, administrazio publikoetako ordezkari bakoitzak hamarna boto izango ditu, eta bina boto enpresaburuen erakundeetako eta sindikatuerakundeetako ordezkariek.

61.- .- Legearen ikuspegitik, lan-istripua da: a) Nahi den baina itxaroten ez den edozein gertakari, langileei osasun-kalteak edo lesioak dakarzkiena. b) Nahi ez den eta itxaroten ez den edozein gertakari, langileei osasun-kalteak edo lesioak dakarzkiena. c) Nahi ez den baina itxaroten den edozein gertakari, langileei osasun-kalteak edo lesioak dakarzkiena. d) Nahi den eta itxaroten den edozein gertakari, langileei osasun-kalteak edo lesioak dakarzkiena.

62.- .- Langileari eragindako lesioen arabera, honela sailkatzen dira lan-istripuak: a) Bajarik gabeko istripua. b) Bajadun istripua. c) a) eta b) zuzenak dira. d) a) eta b) ez dira zuzenak.

63.- .- Definizio hauetatik, zein EZ da zuzena: a) Bajarik gabeko istripua da langileari eragindako lesioak ez badio eragozten ohiko lanean jardutea. b) Bajadun istripua da langilearen lan-ezintasuna eragiten duenean. c) In-itinere istripuak bajadunak edo bajarik gabeak izan daitezke. d) Bajarik gabeko istripua da langileari eragindako lesioak ohiko lanean jardutea eragozten badio.

64.- .- Adierazi zein EZ den in-itinere istripua: a) Istripua etxetik lanera edo alderantziz gertatzen da eta lokomozio-baliabidea ohikoa da. b) Istripua etxetik lanera edo alderantziz gertatzen da eta denbora-margena ohiko mugen barruan dago. c) Istripua etxetik lanera edo alderantziz gertatzen da eta ibilbidea normaltzat jotzen da. d) Istripua oporretan gertatzen da eta lokomozio-baliabidea ohikoa da.

65.- .- Langile bati istripu, intzidente edo eraso bat gertatu bazaio edo horietako baten lekuko izan bada: a) Berehala jakinarazi behar dio ondoko arduradunari eta, ezin badu, Oinarrizko Prebentzio Unitateari. b) Bi egunera jakinarazi behar dio ondoko arduradunari eta, ezin badu, Oinarrizko Prebentzio Unitateari. c) Zazpi egunera jakinarazi behar dio ondoko arduradunari eta, ezin badu, Oinarrizko Prebentzio Unitateari. d) Hamabost egunera jakinarazi behar dio ondoko arduradunari eta, ezin badu, Oinarrizko Prebentzio Unitateari.

66.- .- Istripu edo intzidentziaren barneko jakinarazpen-partea da: a) Lan-istripu, intzidente edo eraso bat deklaratzeko beharrezkoa ez den erregistroa, betiere legeak horrela onartuta dagoenean. b) Lan-istripu, intzidente edo eraso bat deklaratzeko beharrezko erregistroa, betiere legeak horrela onartuta dagoenean. c) Lan-istripu, intzidente edo eraso bat deklaratzeko beharrezko erregistroa, betiere legeak horrela onartuta ez dagoenean. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

67.- .- Eraso baten aurrean, langilearen berehalako jokaera hauxe izango da: a) Ahalik eta azkarren emango dio erasoaren berri ondoko arduradunari. b) Asistentzia medikoa behar bada, dagokion Oinarrizko Prebentzio Unitatera joango da. c) I. Formatua, “Istripua / Intzidentea / Erasoa Jakinarazteko Erregistroa” beteko du, ondoko arduradunak, istripua izan duen pertsonak eta lekukoek (baleude) sinatuta, eta tratatu duen unitatera bidaliko du. Ondoko arduradunarekin batera egingo du txostena, ahalik eta zehatzen. d) a), b) eta c) zuzenak dira.

68.- .- Administrazio-organoak izango dira: a) Hirugarrenen aurrean ondorio juridikoak dituzten eginkizunak esleituta dituzten administrazio-unitateak, edo nahitaezko jarduerak egiten dituztenak. b) Hirugarrenen aurrean ondorio juridikorik EZ duten eginkizunak esleituta dituzten administrazio-unitateak, edo nahitaezko jarduerak egiten dituztenak. c) Hirugarrenen aurrean ondorio juridikoak dituzten eginkizunak esleituta dituzten administrazio-unitateak, edo hautazko jarduerak egiten dituztenak. d) Hirugarrenen aurrean ondorio juridikorik EZ duten eginkizunak esleituta dituzten administrazio-unitateak, edo hautazko jarduerak egiten dituztenak.

69.- .- 40/2015 Legearen arabera, administrazio publikoetako organoen eskumenari: a) Indarra kendu ahal zaio. b) Ezin zaio uko egin. c) Muzin egin dakioke. d) Uko egin dakioke.

70.- .- Xedapen baten bitartez eskumen bat administrazio bati esleitzen bazaio zein organok gauzatu behar duen zehaztu gabe, espedienteak instruitu eta ebazteko ahalmena norena dela ulertuko da?. a) Goragoko organo eskudunarena, gaia eta lurraldea kontuan hartuta. b) Beheragoko organo eskudunarena, gaia eta lurraldea kontuan hartuta. c) Organo zentralizatu eskudunarena, gaia eta lurraldea kontuan hartuta. d) a), b) eta c) okerrak dira.

71.- .- Eskumena bereganatzeko erabakiari: a) Akatsak zuzen dakizkio. b) EZIN zaizkio akatsak zuzendu. c) Errekurtsoak jar dakizkio. d) EZIN zaio errekurtsorik jarri.

72.- .- Kudeaketa-gomendioak: a) Titulartasuna eskualdatzea dakar. b) Titulartasunari uko egitea dakar. c) Eskumenaren titulartasuna lagatzea dakar. d) a), b) eta c) okerrak dira.

73.- .- Sinadura delegatzeari buruzko baieztapen hauetatik, adierazi zein den zuzena: a) Organo delegatzailearen eskumena aldatzen du. b) Baliozkoa izatekoa, argitaratu egin behar da. c) Delegazioz sinatutako ebazpen eta egintzetan, adierazi egin beharko da sinadura delegatu dela. d) Delegazioz sinatutako egintzetan, EZ da adierazi beharko zeinek duen jatorrizko eskumena.

74.- .- Ordezkotza bidez ematen diren ebazpen eta egintzetan: a) Ordezkotzaren inguruabar hori agerraraziko da. b) Zehaztu beharko da halako ebazpen eta egintzak zein organo ordeztuta ematen diren eta zein den organoko titularra. c) Adierazi beharko da nor egiten ari den ordezkotza. d) a), b) eta c) zuzenak dira.

75.- .- Kide anitzeko organoek: a) Idazkari bat izango dute. Idazkari hori organoko kideetako bat izan daiteke, edo dagokion administrazio publikoko langile bat. b) Idazkari bat izango dute. Idazkari hori organoko kideetako bat izan daiteke, eta dagokion administrazio publikoko bi langile. c) Idazkari bat izango dute. Idazkari hori organoko kideetako bat izan daiteke, edo dagokion administrazio publikoko hiru langile. d) Idazkari bat izango dute. Idazkari hori organoko kideetako bat izan daiteke, edo dagokion administrazio publikoko lau langile.

76.- .- Kide anitzeko organoek urrutitik egindako bilkuretan, baliabide elektronikotzat jotzen dira: a) Bide telefonikoak. b) Audiokonferentziak. c) Posta elektronikoa. d) a), b) eta c) zuzenak dira.

77.- .- Kide anitzeko organoaren bilkurak direla eta: a) Aktetan EZ da jaso behar gai-zerrenda. b) Bilkurak grabatu egin ahalko dira. c) Bilkura bakoitzeko akta EZIN da onartu bilkuran bertan edo hurrengo bilkuran. d) Idazkariak posta bidez bidaliko die akta kide anitzeko organoko kideei.

78.- .- Estatuaren Administrazio Orokorreko kide anitzeko organoen buruaren zeregina izango da: a) Organoaren jardueren legezkotasun formal eta materiala zaintzea. b) Hartzen diren erabakiak errespetatzen direla bermatzea. c) Organoaren ordezkaria izatea. d) Organoaren jarduerak ziurtatzea.

79.- .- Estatuaren Administrazio Orokorreko kide anitzeko organoko kideek hau egin beharko dute: a) Legeak betetzen direla ziurtatu. b) Bilkuretako eztabaidetan parte hartu. c) Eztabaidak moderatu. d) Bilkuren deialdia egitea erabaki.

80.- .- __________ helbide elektroniko bat da, herritarrek telekomunikazio-sareen bitartez balia dezaketena. Haren titulartasuna administrazio publiko bati dagokio, edo organismo publiko edo zuzenbide publikoko entitate bati edo batzuei, bere eskumenen egikaritzan. a) BaKQ ziurtagiria. b) Interneteko ataria. c) Egoitza elektronikoa. d) Izenpe.

81.- .- Administrazio publiko bakoitzak zehaztuko ditu egoitza elektronikoak eratzeko baldintzak eta tresnak, printzipio hauei jarraituz: erantzukizuna, kalitatea, segurtasuna, baliagarritasuna, irisgarritasuna, neutraltasuna eta elkarreragingarritasuna. a) Gardentasuna eta publikotasuna. b) Erantzukizuna eta kalitatea. c) Segurtasuna eta irisgarritasuna. d) a), b) eta c) zuzenak dira.

82.- .- Administrazio publikoek honakoak erabili ahalko dituzte identifikatzeko: a) Zigilu elektronikoak. b) Egiaztapen-kodeak. c) Interneteko gakoak. d) a), b) eta c) zuzenak dira.

83.- .- Zelan deitzen da edozein egintza edo jarduketa, administrazio publiko batek osorik bitarteko elektronikoz egina administrazio-prozedura baten barruan, enplegatu publiko baten zuzeneko esku-hartzerik gabea?. a) Truke digital autonomoa. b) Administrazio-jarduketa automatizatua. c) Dokumentuen kudeaketa sistematizatua. d) Administrazio-prozedura elektronikoa.

84.- .- Zein manuk ezarri nahi ditu administrazio publikoetako lan-kontratudun langileei dagokienez aplikatu beharreko arauak: a) 40/2015 Legeak. b) 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak. c) 106/2008 Dekretuak. d) 31/1995 Legeak.

85.- .- Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren jardun-oinarrien artean dago: a) Zerbitzuak etengabe berritu eta hobetzea. b) Enplegatu publikoen etika profesionala eta jardunbide egokiak. c) Gardentasuna. d) Ingurumen-jasangarritasuna eta zerbitzu publikoen gaineko eraginaren murrizketa.

86.- .- Adierazi zein langile arautzeko orduan izango diren oinarri, batetik, aplikatu beharreko estatu-legeria, estatutu hau berau ere horren osagai izanik, eta, bestetik, autonomia-erkidegoetako legeria, toki-administrazioen autonomia errespetatuta: a) Posta eta Telegrafoetako Estatu Sozietateko funtzionarioak. b) Tarifaz ordaindutako langileak. c) Inteligentzia Zentro Nazionaleko langileak. d) Toki-erakundeetako funtzionarioak.

87.- .- Zuzenean aplikatuko zaizkie Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren xedapenak honako langile hauei, baina beren berariazko legeriak horrela xedatzen badu eta ez bestela: a) Toki-erakundeetako funtzionarioei. b) Udaltzaingoari. c) Segurtasun Indar eta Kidegoetako funtzionarioei. d) Posta eta Telegrafoetako Estatu Sozietateko funtzionarioei.

88.- .- Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua ikertzaileei aplikatu behar zaienean: a) Estatuak ezarritako legedi espezifikoa bete beharko da. b) Legedi espezifiko propioa edukiko da. c) Autonomia-erkidegoetako legedia beteko da. d) Arau bereziak eman ahal izango dira haien ezaugarriei egokitzeko.

89.- .- Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutu hau garatzeko, Estatuko Administrazio Orokorraren Funtzio Publikoa arautzeko legeak onetsiko dituzte: a) Senatuak eta Zuzendaritza Nagusiek. b) Gorte Nagusiek eta autonomia-erkidegoetako legebiltzarrek. c) Gobernu Kontseiluak. d) Gobernuko presidenteak eta Ministroen Kontseiluak.

90.- .- Administrazio publikoetako langile lan-kontratudunek, jaiotzari, adopzioari, ama biologikoa ez den gurasoari, edoskitzaroari eta gurasotasunari buruz, honako honetan araututakoa beteko dute: a) Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutuan. b) Laneko legedian. c) Legedi espezifiko propioan. d) Arau berezietan.

91.- .- Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutuak honela sailkatzen ditu langile publikoak: a) Behin-behineko langileak, langile lan-kontratudunak (finkoak, mugagabeak nahiz aldi batekoak izan), karrerako funtzionarioak eta bitarteko funtzionarioak. b) Transferitutako funtzionario finkoak, langile lan-kontratudun mugagabeak eta aldi bateko langile lan-kontratudunak. c) Langile lan-kontratudun mugagabeak, transferitutako funtzionarioak eta zerbitzuko funtzionarioak. d) Karrerako funtzionarioak eta langile lan-kontratudun finkoak, mugagabeak nahiz aldi batekoak izan.

92.- .- _________ dira legezko izendapenaren bidez administrazio publiko bati lotuta daudenak, Administrazio Zuzenbideak araututako estatutu-harreman baten bidez, zerbitzu profesional ordainduak emateko, iraunkortasunez: a) Behin-behineko funtzionarioak. b) Karrerako funtzionarioak. c) Zerbitzu berezietako langileak. d) Obra eta zerbitzuko langileak.

93.- .- Bitarteko funtzionarioak hautatzeko prozedurak arautzen dituzten printzipioen artean dago honako hau: a) Lehia. b) Gardentasuna. c) Urgentzia. d) Merezimendua.

94.- .- Administrazioak bitarteko-harremanaren amaiera ofizioz formalizatzeko arrazoia da: a) Esleitutako lanpostuak kentzea edo amortizatzea eragiten duten antolaketaarrazoiak. b) Plazak hutsik jarraitzea eta ez egotea hautaketa-prozesurik. c) Modu arrazoituan uztea kargua, langilearen errendimenduarekin konforme ez egoteagatik. d) Izendapenean berariaz jasotako baimendutako eperako hilabete baino gutxiago geratzea.

95.- .- Bitarteko funtzionarioak karrerako funtzionarioei dagozkien zereginak egiteko izendatuko dira, behin-behinean, hauetako bat gertatzen denean: a) Plaza hutsak daudenean, eta horiek beren profilera egokitzen direnean, karrerako funtzionarioekin bete ahal badira ere. b) Aldi baterako programak betetzeko denean; programa horiek ezin izango dute bi urtetik gorako iraupena izan. c) Zeregin kopuru handiegia edo zeregin-pilaketa dagoenean; gehienez ere bederatzi hileko epe baterako izango da, hamazortzi hilabeteko tarte batean. d) Lantaldeak profil profesional berriekin indartu behar direnean.

96.- .- Lan-arloko legeriaren arabera langileak kontratatzeko edozein modalitate erabilita, idatziz formalizatutako lan-kontratu bati esker, administrazio publikoek ordaindutako zerbitzuak ematen dituzten langile publikoak dira: a) Karrerako funtzionarioak. b) Langile lan-kontratudunak. c) Bitarteko funtzionarioak. d) Behin-behineko langileak.

97.- .- Izendapen baten bidez eta iraupen ez iraunkorrez, espresuki konfiantzazkotzat edo aholkularitza berezikotzat jotzen diren eginkizunak bakarrik betetzen dituzten eta beren ordainsaria xede horretara bideratutako aurrekontu-kredituen kontura jasotzen duten langile publikoak dira: a) Behin-behineko langileak. b) Langile lan-kontratudunak. c) Zuzendaritzako langile profesionalak. d) Karrerako langileak.

98.- .- Behin-behineko langileei dagokienez: a) Izendatzea nahiz kargutik kentzea librea izango da. b) Behin-behineko langilea izatea merezimendutzat hartu ahalko da funtzio publikora iritsi behar denean. c) Beren izaeraren ezaugarriak aintzat hartuta egoki denean, bitarteko funtzionarioen araubide orokorra aplikatuko zaie. d) a) eta b) zuzenak dira.

99.- .- Zeintzuk dira administrazio publikoetan zuzendaritza-eginkizun profesionalak betetzen dituztenak? Administrazioetako bakoitzaren berariazko arauetan zehaztuta egongo dira eginkizun horiek. a) Behin-behineko langileak. b) Langile lan-kontratudunak. c) Langile exekutiboak. d) Zuzendaritzako langileak.

100.- .- Zuzendaritzako langileak izendatzeko, aintzat hartuko dira printzipio hauek: a) Berdintasuna eta azkartasuna. b) Egokitasuna eta urgentzia. c) Merezimendua eta gaitasuna. d) Efikazia eta efizientzia.

101.- .- Osakidetzako Osasunagatiko Lekualdatze Batzorde Korporatiboaren eginkizuna izango da: a) Lanpostuen arriskuak eta osasun arrazoiak direla eta egindako lekualdatze-eskariak ebaluatzea. b) Lan-baldintzak ikertu eta hobetzea, osasun arrazoiak direla eta egon daitezkeen lekualdaketak prebenitzeko. c) Osasun arrazoiak direla eta, zerbitzu-erakunde bakoitzean konpondu ezin diren lanpostuak egokitzeko eskabideak aztertzea. d) a), b) eta c) okerrak dira.

102.- .- 106/2008 Dekretuaren arabera, administrazioan enplegu finkorik ez duen pertsonalak, deialdiaren ebazpenetan ezarritako baldintza orokorrez gain, beste honako hau ere bete beharko du, besteak beste: a) Garapen profesionala eskatzen duen kategoria berean gutxienez 2 urtez zerbitzuak eskaintzea Osakidetzan. b) Deitutako Enplegu Publikoaren Eskaintzaren azken prozesuan parte hartzea, garapen profesionalerako aukeratutako kategoriako azterketa eginez. c) Administrazio publikoetako edozeinetan edo titulartasun pribatuko osasunerakundeetan lan egitea. d) Osakidetzako aldi baterako kontratazioko zerrendetan egotea gutxienez sei hilabeteez.

103.- .- Kontuan hartuta zer hartzen den egindako zerbitzutzat garapen profesionalaren ondorioetarako: a) Lan-harreman finkorik gabeko pertsonalari % 30ean konputatuko zaizkio beste administrazio batzuetan egindako zerbitzuak. b) Beste lanbide-talde batzuetan beste administrazio batzuetan egindako zerbitzuak % 20an konputatuko zaizkio pertsonal finkoari. c) Lanbide-talde berean beste administrazio batzuetan egindako zerbitzuak % 50ean konputatuko zaizkio pertsonal finkoari. d) Barne-sustapena eskuratu duen pertsonalari % 40an konputatuko zaizkio beste administrazio batzuetan egindako zerbitzuak.

104.- .- Garapen profesionalaren jarraipen-batzorde paritarioak funtzio hau izango du: a) Osakidetzako pertsonala barne-mailan sustatzeko irizpideak ezarri eta eguneratzea. b) Aldi baterako ezartze-aldirako deialdien datak zehaztea. c) Sindikatu-zentralei jakinaraztea deialdietarako ezarritako baremazio-irizpideak. d) Gradu-aitorpenaren eta ebaluazio-prozeduren garapenaren gaineko informazioa jasotzea.

105.- .- 2008ko martxoaren 14ko bileran Sanitateko Mahai Sektorialak lortutako Akordioa onartzen duen ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren arabera, familia eta lana bateratzeko garaian, eta, zehazkiago, haurduntza-lizentziari dagokionez, emakume guztiek (ez bakarrik pertsonal sanitarioak): a) EZINGO dute guardiarik egin erditze aurreko eta ondorengo lau hilabeteetan. b) Izango dute aukera guardiak egiteko erditze aurreko edo ondorengo bi hilabeteetan. c) EZINGO dute gaurik egin, baina bai guardiak, erditze aurreko edo ondorengo hiru hilabeteetan. d) Izango dute aukera erditze aurreko edo ondorengo hiru hilabetetan ez egiteko guardiak eta gauak.

106.- .- 106/2008 Dekretuan, 2007-2009 aldirako Osakidetzaren egiturazko plantilla handitzeko konpromisoa jasotzen da. Zein talde profesionaletan aurreikusten da plaza-igoerarik handiena?. a) LMTko medikuak eta pediatrak. b) Lehen Mailako Atentzioko EUD. c) Emaginak. d) Erizaintzako laguntzaileak.

107.- .- Euskalduntzeari dagokionez, 106/2008 Dekretuak hau ezartzen du: a) Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko urtean deialdi bat egitea. b) Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko urtean deialdi bi egitea. c) Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko urtean hiru deialdi egitea. d) Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko urtean lau deialdi egitea.

108.- .- 106/2008 Dekretuak, zerbitzuak kanporatzeari buruz, hau zehazten du: a) Zerbitzu bera berriro esleitzen denean, enpresa esleipendun berriek erabakiko dute langileak subrogatu edo ez. b) Zerbitzuak kanporatzeko eta azpikontratatzeko, beti aukeratu beharko dira autonomia-erkidegoko enpresa esleipendunak. c) Azpikontratatutako zerbitzuak esleitzen zaizkion enpresek zerbitzu horiek hirugarren enpresa bati esleitu ahal izango dizkiete. d) Plantilla egonkorreko indizerik altuena duten enpresak sarituko dira.

109.- .- 106/2008 Dekretuan jasotako 2007-2009 akordioaren gehigarrien artean sartzen da sei hilabeteko epean onartzea: a) Arrisku biologikoetarako protokoloa. b) Pazientearen segurtasunaren eta jardunbide egokien protokoloa. c) Koordinazio soziosanitarioaren protokoloa. d) Sexuagatiko bazterkeriari aurre egiteko protokoloa.

110.- .- 235/2007 Dekretuan, espreski gelditzen dira 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren aplikazioeremutik kanpo: a) Estatutupeko langile finkoak. b) EAP sanitario lokala. c) Karrerako funtzionarioak. d) Bitarteko funtzionarioaren lan-harremana duten langileak.

111.- .- Egiteko dagoen lan bati dagozkion ordainsarien kargura diru-kopuruak aldez aurretik onartzea da: a) Nomina-aurreratzea. b) Aurrerakina. c) Mailegua. d) Soldataz kanpoko ordainsaria.

112.- .- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorraren Akordioaren bidez onartutako urteko lanaldiaren arabera, Osakidetzan lanaldi-mota guztietan, gauekoan izan ezik, urtean ohiko lanaldi gisa benetan egin beharreko lanorduak hauek izango dira: a) Mila hirurehun eta berrogeita zortzi. b) Mila laurehun eta berrogeita hamasei. c) Mila bostehun eta laurogeita hamabi. d) Mila seiehun eta hogeita lau.

113.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren eremuko langileek idatziz eskatu beharko dituzte lizentziak. Non?. a) Dagokion zerbitzu-erakundean. b) Dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendaritzan. c) Unitate eskatzaileko arduradunaren aurrean. d) Zerbitzu-erakundeko gerentzian.

114.- .- 235/2007 Dekretuaren arabera, baimenak emateko arrazoia da: a) Edoskitzea. b) Ohiko etxebizitza aldatzea. c) Genero-indarkeria. d) Sindikatuen ordezkari-lanak egitea.

115.- .- 235/2007 Dekretuan langileentzat aurreikusten diren lizentzietan: a) Haur bat adoptatu edo hartzeagatiko kasuetan iraupena hogeita bi astekoa izango da. b) Langileak 20 egun naturaleko lizentzia izango du ezkontzeagatik. c) Haurdun dauden langileek jaio aurreko azterketak egiteko lizentziarako eskubidea izango dute, beharrezkoa den denbora hartuta, ordainsaririk jasotzeko eskubiderik gabe. d) Edoskitze lizentzian, ezingo da parte hartu Osakidetzak deitzen dituen ikastaroetan.

116.- .- Senideen gaixotasun larri, ospitalizazio edo heriotzagatiko lizentzian, lizentzia eragin duena ezkontidea, bikotekidea edo semea-alaba bada, iraupena hauxe izango da: a) Bi egun baliodun. 2 egun baliodun gehiago, lizentzia eskatzeko arrazoia eskatzailearen bizilekutik 110 km baino gehiagotara gertatzen bada. b) Lau egun natural. 2 egun baliodun gehiago, lizentzia eskatzeko arrazoia eskatzailearen bizilekutik 130 km baino gehiagotara gertatzen bada. c) Hiru egun baliodun. 2 egun baliodun gehiago, lizentzia eskatzeko arrazoia eskatzailearen bizilekutik 120 km baino gehiagotara gertatzen bada. d) 5 egun baliodun. 2 egun baliodun gehiago, lizentzia eskatzeko arrazoia eskatzailearen bizilekutik 150 km baino gehiagotara gertatzen bada.

117.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren aplikazio-eremuko langileak administrazioegoera honetan egon daitezke: a) Izendapen askea Osakidetzan. b) Destinoaren zain egotea. c) Sektore publikoan zerbitzuak egiteagatiko eszedentzia. d) a), b) eta c) zuzenak dira.

118.- .- Osakidetzaren helburua da: a) Osasuneko zerbitzu-erakundeak sustatu eta koordinatzea, osasuneko beste entitate batzuekin lankidetzan. b) Titulartasun publikoko instituzio sanitarioetako kontratazio-irizpide orokorrak betetzen direla gainbegiratzea. c) Osasun-zerbitzuak ematea, bere menpe dauzkan erakunde publikoen bitartez. d) Baliabideak koordinatzea eta itxaron-zerrendetan esku hartzeko neurriak proposatzea.

119.- .- “Osakidetzaren zerbitzuen erabiltzaileei beren eskubide eta eginbehar instrumental eta osagarriak erabat betetzeko behar dituzten baldintzak eskainiko zaizkie; batez ere informazioa etengabe hobetuko da, eta atentzioa pertsonalizatuagoa eta kalitate handiagokoa izan dadin ahalegina egingo da”. Zer da?. a) Osakidetzaren antolakunde orokorraren ahalmen bat. b) Osakidetzaren herri-onurako xede bat. c) Osakidetzaren zerbitzu-erakundeen ahalmen bat. d) Osasun sailburuaren eginkizun bat.

120.- .- Administrazio-egintza deusezak edo deuseztagarriak ofizioz berraztertzea, administrazio-errekurtso bereziak eta jurisdikzio zibilera edo lanjurisdikziora jo aurreko erreklamazioak (erantzukizunik eskatzen ez dutenak), nork eramango ditu?. a) Osakidetzako zuzendari nagusiak edo lehendakariak. b) Administrazio Kontseiluak edo Osakidetzako zuzendari-kudeatzaileek. c) Osakidetzako Administrazio Kontseiluak edo lehendakariak. d) Osakidetzako zuzendari nagusiak, edo zerbitzu-erakundeetako zuzendariak.

121.- .- Nori dagokio ondare-erantzukizuneko erreklamazioak ebaztea; zerbitzuen funtzionamendua dela-eta, Osakidetza Ente Publikoko edozein erakundetan aurkezturiko erreklamazioa ebaztea, barne direla interesdunek jurisdikzio zibilean edo lan-jurisdikzioan aurkezten dituzten erantzukizunerreklamazioak: a) Ente Publikoko zuzendari-kudeatzaileei. b) Ente Publikoko Administrazio Kontseiluari. c) Ente Publikoko zuzendari nagusiari. d) Ente publikoko lehendakariari.

122.- .- Osakidetza Ente Publikoan ematen diren administrazio-egintzen publizitatemota berariaz zehazten ez denean, oro har, hemen jakinaraziko dira: a) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. b) Estatu Aldizkari Ofizialean. c) Ente Publikoko erakundeen iragarki-oholetan. d) Ente Publikoaren Interneteko atarian.

123.- .- Osakidetza Ente Publikoko zuzendaritza-organo kolegiatua da, eta entearen ekintzak zuzentzeko eta kontrolatzeko ardura dauka: a) Kontseilu Teknikoak. b) Lehendakaritza. c) Administrazio Kontseilua. d) Zuzendaritza Medikoa.

124.- .- Osakidetza Ente Publikoko lehendakariaren eginkizuna da: a) Ente Publikoaren jardueren urteko memoria onartzea. b) Ente Publikoaren ordezkaritza eramatea eta bere eragiketak berraztertzea. c) Ente Publikoaren eta bere erakundeen kontuak likidatzea. d) a) eta c) zuzenak dira.

125.- .- Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseilua hauek osatuko dute: a) Ente Publikoko lehendakariak eta Autonomia Erkidegoko Administrazioko bost ordezkarik. b) Zuzendari nagusiak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko kide batek eta zuzendari mediko batek. c) Osasun sailburuak eta partaidetza profesionaleko kontseilu teknikoetako bi kidek. d) Osasun sailburuak, lehendakariak, bi zuzendari nagusik eta bi zuzendari medikok.

126.- .- Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseiluak idazkari bat izendatuko du kideen artetik. Idazkariak: a) Ez du zertan kontseilukide izan. b) Botoa emateko eskubidea izango du. c) Lehendakariordea ordezkatuko du, hura gaixo badago. d) Administrazio Kontseiluaren bilerak deituko ditu.

127.- .- Osakidetza Ente Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak _________ osaturiko taldea izango du: a) Bi ataleko zuzendariez. b) Hiru ataleko zuzendariez. c) Lau ataleko zuzendariez. d) Bost ataleko zuzendariez.

128.- .- Antolakunde orokorraren eginkizuna da Osakidetza Ente Publikoaren plan estrategikoa prestatzea, bai ente osorako bai zerbitzu-erakunde bakoitzeko. Planean: a) Helburu orokorrak eta espezifikoak, egin beharreko ekintzen denborak, gauzatuko diren inbertsioen deskribapen zehatza eta jarraipen-plana zehaztuko dira. b) Denbora-helburuak, jarrerak eta ekintzak proposatuko dira, eta estrategikotzat jotako inbertsioak ere zehaztuko dira. c) Helburuak eta horiekin lotutako ekintzak, egingo diren inbertsio estrategikoen planifikazioa eta plana ebaluatzeko adierazleen zerrenda zehaztuko dira. d) Epe luzerako helburu estrategikoak, helburuak lortzeko ekintza-planaren deskribapen zehatza eta beharrezkoak diren baliabide material eta pertsonalen zerrenda zehaztuko dira.

129.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, giza baliabideen kudeaketako arloan sartzen da: a) Itxaron-zerrendetan esku hartzeko neurriak proposatzea. b) Enteko langileen prestakuntza-programak kudeatzea. c) Interes orokorreko protokoloak sustatzea. d) Hizkuntza Normalkuntzarako Plana betetzen dela koordinatzea.

130.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, inbertsioen arloan sartzen da: a) Zorpetze-eragiketak baimentzea ente publiko osoan. b) Ente publikoaren kontrataziorako irizpide orokorrak taxutzea. c) Ente publikoaren aurrekontuaren eta urteko kudeaketa-planaren txostena egitea. d) Gailu teknologiko berriak sartzeko baimena ematea.

131.- .- Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakundeetan ________ bana egongo da: a) Zuzendari mediko. b) Zuzendari exekutibo. c) Zuzendari nagusi. d) Zuzendari-kudeatzaile.

132.- .- Zuzendaritza Medikoari hurrengo eginkizun hau dagokio eskuarki: a) Medikuen irakaskuntza eta ikerketa sustatzea eta begiratzea. b) Bere erakundean ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntza zuzendu eta bultzatzea. c) Ikerketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan ekintza-ildo berriak proposatzea. d) Estrategia asistentzial eta terapeutiko berriak ikertu eta koordinatzea.

133.- .- Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakundeetako Kontseilu Teknikoak dira: a) Profesionalek kudeaketarako izango dituzten aholkularitza eta partehartze organoak. b) Ente Publikoko Administrazio Kontseiluan profesionalak ordezkatzeko organoak. c) Etika profesional asistentzialari eta osasuneko jardunbide profesional egokiei buruzko kontsultak egiteko organoak. d) Jarduera kliniko-asistentzialak eta estrategia terapeutikoak koordinatu eta ebaluatzeko organoak.

134.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, adierazi zein zerbitzuerakunde EZ den sartzen autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuan: a) Transfusio eta Hemoderibatuen Euskal Zentroa. b) Ospitalez kanpoko Osasun Mentala. c) Larrialdiak (Larrialdietako Lurralde Unitateak). d) OSATEK – Euskadiko Teknologia Sanitarioa, S.A.

135.- .- 39/2015 Legearen arabera, haren xedea da: a) Administrazio-prozedura elektronikoa soilik arautzea. b) Administrazio-egintzak baliozko eta efikaz izateko betekizunak arautzea. c) Administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidea arautzea. d) Sektore publikoaren araubide juridikoa ezartzea.

136.- .- 39/2015 Legearen arabera, aplikazio-eremu subjektiboan sartzen dira: a) Soilik Estatuaren Administrazio Orokorra. b) 40/2015 Legearen 2. artikuluan definitutako administrazio publikoak. c) Sektore publikoko erakunde guztiak. d) Administrazio publikoak eta horien organismo autonomoak.

137.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio publikoen aurrean jarduteko gaitasuna dute: a) Adinez nagusiak diren pertsona fisikoek soilik. b) Pertsona fisiko edo juridikoek, lege-mailako arau batek hala ezartzen duenean. c) Pertsona fisikoek, juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek, legeak hala adierazten duenean. d) Legez eratutako pertsona juridikoek soilik.

138.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-prozeduran interesdun direla jotzen da: a) Eskubide edo interes legitimo indibidual nahiz kolektiboen titular modura prozedura sustatu dutenak. b) Prozeduraren berri duen edozein pertsona. c) Azken ebazpenak ukitzen dituenak soilik. d) Soilik bitarteko elektronikoen bidez ordezkatuta daudenak.

139.- .- 39/2015 Legearen arabera, interesdunek beren burua identifikatzean eta sinatzean: a) Eskaerak egiteko beti izango da nahitaezkoa sinatzea. b) Identifikatzeko, sinadura elektronikoko sistemak erabili ahalko dira. c) Sinatzeko eskatuko da, soilik borondatea eta adostasuna egiaztatzeko beharrezkoa bada. d) Identifikatzea eta sinatzea beti dira betekizun bereizezinak.

140.- .- 39/2015 Legearen arabera, hainbat pertsonak egiten badute agerraldia prozedura batean, beren interesek bat egiten dutelako: a) Nahitaez jardun beharko dute ordezkari baten bidez. b) Administrazioak ofiziozko ordezkari bat izendatuko du. c) Ordezkari bat izendatu ahalko dute edo helbide komun bat adierazi. d) Interesdun bakoitzak bere kabuz jardun beharko du.

141.- .- 39/2015 Legearen arabera, ordezkaritza egiaztatzeko: a) Notario-ahalordea baliatu beharko da, ez besterik. b) Hala dela sinesgarritasunez erakusten duen edozein bide erabili ahal izango da, zuzenbidean baliozkoa bada. c) Erregistro elektroniko batean eman beharko da izena, nahitaez. d) Beharrezkoa izango da norberak agerraldia egitea.

142.- .- 39/2015 Legearen arabera, prozeduran interesdun direla jotzen da: a) Interes legitimo bat dutenak, prozeduran agerraldia egin ez arren. b) Ekonomia-interesen ordezkari diren elkarteak. c) Ebazpenak uki ditzakeen interes edo eskubide legitimoak dituztenak. d) Soilik prozedura hasten dutenak.

143.- .- 39/2015 Legearen arabera, adingabeek: a) Beren eskubideak baliatu eta defendatu ahalko dituzte, ordenamenduak hala baimentzen badu, laguntzarik gabe. b) Administrazioaren aurrean jarduteko gaitasuna dute. c) Jarduteko gaitasuna dute, soilik epaileak hala baimentzen badu. d) Beti jardun beharko dute legezko ordezkari baten bidez.

144.- .- 39/2015 Legearen arabera, interesdunek beren burua identifikatzeko erabiltzen dituzten sistemetan: a) NAN elektronikoa onartuko da soilik. b) Ziurtagiri elektronikoetan oinarritutako sistemak onartuko dira bakarrik. c) Ziurtagirietan, gako itunduetan eta baliozkoak diren beste sistema batzuetan oinarritutako sistemak onartuko dira. d) a), b) eta c) okerrak dira.

145.- .- 39/2015 Legearen arabera, nortasun juridikorik gabeko entitateek: a) Ez dute gaitasunik administrazio publikoen aurrean jarduteko. b) Notario-ahalordea duten ordezkarien bidez soilik jardun ahalko dute. c) Jarduteko gaitasuna eduki ahalko dute, legeak espresuki hala adierazten duenean. d) Beren banakako kideen bidez soilik jardungo dute.

146.- .- 39/2015 Legearen arabera, hasieran ordezkaritza ez egiaztatzeak: a) Eskaera ez onartzea ekarriko du. b) Epe bat zabalduko du, egiaztatu beharrekoak egiaztatzeko. c) Prozedura artxibatzea eragingo du, beste izapiderik egin behar izanik gabe. d) a), b) eta c) okerrak dira.

147.- .- 39/2015 Legearen arabera, interesdunek sinatzeko eskatuko da: a) Administrazio-prozedurako izapide guztietan. b) Aurkeztutako kopia autentikoa dela egiaztatzeko beharrezkoa denean soilik. c) Interesdunaren borondatea eta adostasuna egiaztatzeko beharrezkoa denean. d) Interesdunak eskatuta hasi diren prozeduretan bakarrik.

148.- .- 39/2015 Legearen arabera, ofizioz hasitako prozeduretan, interesdun direla joko da: a) Soilik administrazio-organo eskudunak. b) Edozein unetan alegazioak aurkezten dituztenak. c) Ebazpenak uki ditzakeen interes edo eskubide legitimoak dituztenak. d) Soilik agerraldia ordezkari bidez egiten dutenak.

149.- .- 39/2015 Legearen arabera, interesdunaren identifikazio elektronikoa: a) Beti gauzatu behar da sinadura elektronikoa erabilita. b) Sinadura elektronikoko sistema mota desberdinak erabiliz gauzatu daiteke. c) Baliozkoa da, soilik baldin eta ziurtagiri elektroniko kualifikatu batean oinarritzen bada. d) Ordezkaritzaren ordezko da, automatikoki.

150.- .- 39/2015 Legearen arabera, pertsonek eskubidea dute administrazio publikoekin harremana izateko: a) Soilik bitarteko elektronikoen bidez. b) Bitarteko elektronikoen eta ez-elektronikoen bidez, aukeratzen dutenaren arabera. c) Soilik bitarteko ez-elektronikoen bidez, legez besterik ezarri ezean. d) Ordezkari baten bidez bakarrik.

151.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio publikoekin harremana bitarteko elektroniko bidez izateko betebeharra dute: a) Herritar guztiek. b) Pertsona fisikoek, administrazioak hala eskatzen duenean. c) Pertsona juridikoek. d) a) eta c) zuzenak dira.

152.- .- 39/2015 Legearen arabera, prozeduren izapidetzea nola doan jakiteko eskubidea: a) Aldeak eskatuta hasitako prozeduretara mugatzen da. b) Aurrez aurre soilik baliatzen da. c) Instrukzio-organoaren berariazko baimenarekin gauzatzen da. d) Prozeduretan jasotako dokumentuak eskuratzeko eta haien kopia lortzeko bidea ere bada.

153.- .- 39/2015 Legearen arabera, Estatuaren Administrazio Orokorrak izapidetutako prozeduren hizkuntza izango da: a) Lurraldeko hizkuntza koofiziala. b) Gaztelania edo interesdunak hautatutako hizkuntza koofiziala. c) Gaztelania soilik. d) Organo eskudunak zehazten duena.

154.- .- 39/2015 Legearen arabera, erregistro elektronikoek aukera emango dute: a) Agiriak soilik egun baliodunetan aurkezteko. b) Agiriak soilik bulegoko ordutegian aurkezteko. c) Agiriak urteko egun guztietan aurkezteko, eguneko hogeita lau orduetan. d) Administrazioaren beraren agiriak soilik erregistratzeko.

155.- .- 39/2015 Legearen arabera, baliabide elektronikoak erabiltzeko laguntza jasotzeko eskubidea daukate: a) Pertsona guztiek, administrazio publikoekiko harremanetan. b) Soilik harremanak elektronikoki egiteko betebeharra dutenek. c) Soilik ordezkari bidez jarduten dutenek. d) Soilik adinez nagusiek.

156.- .- 39/2015 Legearen arabera, pertsonek administrazio publikoetan agerraldia egiteko: a) Aurrez aurre egin ahalko dute soilik. b) Aurrez aurre edo bitarteko elektronikoen bidez egin ahalko dute, hala ezartzen denean. c) Beti identifikatu beharko dute beren burua sinadura elektroniko bidez. d) a), b) eta c) okerrak dira.

157.- .- 39/2015 Legearen arabera, pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan: a) Aurrez aurreko agerraldia egin beharko dute administrazio-prozedura guztietan. b) Administrazioari erraztu beharko dizkiete araudi aplikagarriak eskatzen dituen datuak. c) Lankidetzan aritu beharko dute, soilik legez espresuki hala ezartzen bada. d) Beti aurkeztu beharko dituzte jatorrizko agiriak.

158.- .- 39/2015 Legearen arabera, prozeduren izapideen erantzule da: a) Azken ebazpena ematen duen organoa. b) Hura hasteko eskumena esleituta duen organoa. c) Prozeduraren instrukzio-organoa. d) Hierarkian goragoko mailan dagoen organoa.

159.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio publikoak behartuta daude ebazpen espresua ematera: a) Interesdunak eskatuta hasi diren prozeduretan soilik. b) Lege-mailako arau batek hala ezartzen duenean bakarrik. c) Zehapen-prozeduretan, ez besterik. d) Prozedura guztietan, edozein dela ere prozedura hasteko modua.

160.- .- 39/2015 Legearen arabera, prozedura bat ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea eten egin ahalko da: a) Interesdunak espresuki hura eteteko eskatzen duenean. b) Proba tekniko edo azterlan kontraesanezkoak egin behar direnean. c) Organo eskudunean espedienteak metatu direnean. d) Prozedura ofizioz hasten denean.

161.- .- 39/2015 Legearen arabera, ebazteko gehieneko epea eteten bada: a) Interesdunei jakinarazi beharko zaie, arrazoia eta iraupena adierazita. b) Erabakia ofizioz hartu beharko du beti organo eskudunak. c) Dagokion aldizkari ofizialean argitaratu beharko da. d) Ukitutako interesdunak eskatuta etengo da.

162.- .- 39/2015 Legearen arabera, egunetan adierazitako epeak zenbatzeko: a) Lehen eguna egintza jakinarazten edo argitaratzen denaren biharamuna izango da. b) Beti hartuko dira kontuan larunbatak, igandeak eta jaiegunak. c) Lehen eguna egintza jakinarazten den eguna izango da. d) Egun naturalak soilik hartuko dira kontuan.

163.- .- 39/2015 Legearen arabera, epe bat egun baliodunetan adierazten bada: a) Larunbatak, igandeak eta jaiegunak egun balioduntzat hartuko dira. b) Larunbatak, igandeak eta jaiegunak ez dira egun balioduntzat hartuko. c) Igandeak ez dira egun balioduntzat hartuko. d) Urteko egun guztiak egun balioduntzat hartuko dira.

164.- .- 39/2015 Legearen arabera, epearen azken eguna baliogabea bada: a) Egun horretan bertan amaituko da epea. b) Epea zuzenean luzatuko da bost egun. c) Hurrengo egun baliodunera luzatuko da epea. d) Epea eten egingo da, besterik jakinarazi arte.

165.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-egintzak: a) Beti gauzatuko dira idatziz eta paperean. b) Eskumena duen organoak gauzatuko ditu, ezarritako prozedurari jarraituz. c) Bitarteko elektronikoen bidez gauzatuko dira soilik. d) Beti arrazoitu beharko dira.

166.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-egintzek ondorioak izango dituzte: a) Ematen diren egunetik. b) Jakinarazi eta hurrengo egunetik. c) Jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik, haietan besterik xedatzen ez bada. d) Dagokion aldizkari ofizialean argitaratzen direnetik aurrera soilik.

167.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-egintzak erabat deusezak izango dira, baldin eta: a) Ordenamendu juridikoaren edozein arau hausten badute. b) Epez kanpo egiten badira. c) Arrazoituta ez badaude. d) Konstituzioak babesten dituen eskubide eta askatasunei kalte egiten badiete.

168.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-egintzak deuseztagarriak izango dira, baldin eta: a) Ordenamendu juridikoaren edozein arau hausten badute, aginte-desbideratze direnak barne. b) Oinarrizko eskubideei kalte egiten badiete. c) Gaiagatik organo nabarmen eskumengaberen batek eman baditu. d) b) eta c) zuzenak dira.

169.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-egintzak arrazoitu egin behar dira: a) Kasu guztietan. b) Soilik interesdunak eskatzen duenean. c) Legez aurreikusitako kasuetan. d) Soilik delegazio bidez ematen direnean.

170.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-egintzak betekizun ezinbestekoak betetzen ez dituenean: a) Erabat deuseza izango da. b) Egintza deuseztagarria izan ahalko da, defentsa-gabezia eragiten duenean. c) Ez du ondorio juridikorik izango. d) Artxibatu egin beharko da, izapidetu gabe.

171.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-errekurtsoak printzipio honetan oinarritzen dira: a) Arauen hierarkia. b) Legezkotasuna eta efikazia. c) Egintzak administrazio-bidean berrikustea. d) Tutoretza juridiko eraginkorra.

172.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-bidea amaitzen ez duten egintzen aurka hauxe jarri ahalko da: a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa. b) Berrikuspen-errekurtso berezia. c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. d) Gora jotzeko errekurtsoa.

173.- .- 39/2015 Legearen arabera, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hauxe izango da: a) Hilabete, beti. b) Hilabete, egintza espresua bada, eta noiznahi, egintza espresua ez bada. c) Bi hilabete, jakinarazi zenetik. d) Hiru hilabete, argitaratu zenetik.

174.- .- 39/2015 Legearen arabera, aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzen da: a) Beti administrazioarekiko auzien bidera jo aurretik. b) Administrazio-bidea amaitzen ez duten egintzen aurka. c) Administrazio-bidea amaitzen duten egintzen aurka. d) Soilik ustezko egintzen aurka.

175.- .- 39/2015 Legearen arabera, aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeak: a) Automatikoki eteten du egintzaren betearazpena. b) Ez du uzten administrazioarekiko auzien bidera jotzen, harik eta hura ebatzi arte. c) Aldi berean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko aukera ematen du. d) Gora jotzeko errekurtsoa ordezkatzen du.

176.- .- 39/2015 Legearen arabera, gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena emateko eta jakinarazteko epea hauxe izango da: a) Hilabete. b) Bi hilabete. c) Hiru hilabete. d) Sei hilabete.

177.- .- 39/2015 Legearen arabera, gora jotzeko errekurtsoa ebazteko epea amaitu eta ebazpen espresurik eman ez bada: a) Uler daiteke errekurtsoa baietsi egin dela, administrazio-isiltasunaren zioz. b) Uler daiteke errekurtsoa ezetsi egin dela, administrazio-isiltasunaren zioz. c) Prozedura iraungi egingo da. d) Errekurtsoa zuzenean artxibatuko da.

178.- .- 39/2015 Legearen arabera, aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko epea hauxe izango da: a) Hilabete, egintza espresua bada. b) Bi hilabete, egintza espresua bada. c) Hiru hilabete, jakinarazi zenetik. d) Noiznahi.

179.- .- 39/2015 Legearen arabera, aukerako berraztertze-errekurtsoa ebazteko epea hauxe izango da gehienez: a) Hilabete. b) Bi hilabete. c) Hiru hilabete. d) Sei hilabete.

180.- .- 39/2015 Legearen arabera, berrikuspen-errekurtso berezia jartzen da: a) Egintza deuseztagarria bada. b) Akats material nabarmenak badaude. c) Funtsezko balioa duten eta egintza ematean kontuan hartu ez diren agiriak agertzen badira. d) Interesduna jakinaren gainean jarri ez bada.

181.- .- 39/2015 Legearen arabera, berrikuspen-errekurtso berezia jarri ahal da: a) Egintza epez kanpo eman bada. b) Egintza ematean egitezko okerren bat gertatzen bada, espedienteari erantsitako dokumentuei lotua. c) Egintza arrazoitu ez bada. d) Interesduna ez badago ebazpenarekin ados.

182.- .- 39/2015 Legearen arabera, egitezko okerren ondoriozko berrikuspenerrekurtso berezia jartzeko epea hauxe izango da: a) Aurkaratuko egintza jakinarazi ondorengo urtebeteko epea. b) Aurkaratuko egintza jakinarazi ondorengo bi urteko epea. c) Aurkaratuko egintza jakinarazi ondorengo lau urteko epea. d) Noiznahi.

183.- .- 39/2015 Legearen arabera, funtsezko balioa duten dokumentuak agertzean, berrikuspen-errekurtso berezia jartzeko epea hauxe izango da: a) Hilabetekoa, dokumentuen berri izaten denetik. b) Hiru hilabetekoa, dokumentuen berri izaten denetik. c) Lau hilabetekoa, dokumentuen berri izaten denetik. d) Noiznahi.

184.- .- 39/2015 Legearen arabera, berrikuspen-errekurtso bereziaren ebazpenaren aurka: a) Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke. b) Aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke. c) Beste berrikuspen-errekurtso berezi bat jar daiteke. d) Ezin da beste administrazio-errekurtsorik jarri.

185.- .- 39/2015 Legearen arabera, berrikuspen-errekurtso berezia honi aurkez dakioke: a) Hierarkian goragoko mailan dagoen organoari. b) Egintza aurkaratua eman zuen administrazio-organoari. c) Prozeduraren instrukzio-organoari. d) Gora jotzeko errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoari.

186.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-errekurtso bat ez onartzeko arrazoi izango da: a) Interesduna ez egotea ebazpenarekin ados. b) Errekurtsoak funtsik ez izatea, nabarmen. c) Errekurtsoa bitarteko elektronikoen bidez jartzea. d) Egintza deuseztagarria izatea.

187.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-errekurtso bat aurkezteak: a) Automatikoki etengo du aurkaratutako egintzaren betearazpena. b) Beti etengo du administrazio-bideko betearazpena. c) Ez du etengo aurkaratutako egintzaren betearazpena, arauren batean bestelakorik adierazten ez bada edo modu arrazoituan hori erabakitzen ez bada. d) Eragotzi egiten du egintza jakinaraztea.

188.- .- 39/2015 Legearen arabera, gora jotzeko errekurtsoa ebazteko eskumena honi dagokio: a) Egintza eman zuen organoari. b) Egintza eman zuen organoaren hierarkian goragoko mailakoa den organoari. c) Prozeduraren instrukzio-organoari. d) Interesdunak zehazten duen organoari.

189.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-egintzek forma-akatsak badituzte: a) Deuseztagarriak izango dira, betekizun ezinbestekoak betetzen ez dituztenean edo defentsa-gabezia eragiten dutenean. b) Erabat deusezak izango dira, beti. c) Ez dute ondorio juridikorik izango. d) Egintzarik ez dagoela ulertuko da.

190.- .- 39/2015 Legearen arabera, erabat deusezak diren egintzak: a) Edozein kasutan baliozkotu ahalko dira. b) Denboraren poderioz zuzendu ahalko dira. c) Ezingo dira baliozkotu. d) Deuseztagarriak izango dira, epe barruan aurkaratzen ez badira.

191.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-egintzek atzeraeragina izan ahalko dute: a) Inoiz ez. b) Lege-mailako arau batek hala ezartzen duenean. c) Aldeko ondorioak dakartzatenean edo ez badiete kalterik eragiten inoren eskubide edo interes legitimoei. d) Soilik zehapen-prozeduretan.

192.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-egintzak baliozkotu egin ahalko dira: a) Noiznahi, edozein organok. b) Egintza eman zuen organoak edo hierarkian goragoko mailakoa denak, haien akatsak zuzenduz. c) Bakarrik administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren bidez. d) Soilik interesdunak eskatzen duenean.

193.- .- 39/2015 Legearen arabera, epea luzatzeko aukera emango da: a) Ofizioz edo interesdunek eskatuta, komenigarritzat jotzen bada. b) Soilik interesdunak eskatuta. c) Automatikoki, prozedura konplexua bada. d) Nahiz eta hasieran emandako epea igaro.

194.- .- 39/2015 Legearen arabera, prozedurak metatzen badira: a) Beti metatu beharko dira. b) Soilik zehapen-prozedurak metatuko dira. c) Interesdunaren baimena beharko da. d) Oinarri bera edo lotura estua duten prozedurak metatu ahalko dira.

195.- .- 39/2015 Legearen arabera, legean ezarritako epe-mugak eta epeak: a) Bete beharrekoak dira soilik administrazioetako langileentzat. b) Bete beharrekoak dira soilik interesdunentzat. c) Bete beharrekoak dira administrazio publikoetako agintari eta langileentzat nahiz interesdunentzat. d) Ezin dira inoiz luzatu.

196.- .- 39/2015 Legearen arabera, interesdunak jakinarazpen bat baztertzen badu: a) Automatikoki errepikatuko da. b) Saiatu baina huts egin dela ulertuko da. c) Egintzat joko da, legezko ondore guztietarako. d) Prozedura artxibatu egingo da.

197.- .- 39/2015 Legearen arabera, jakinarazpena bitarteko elektronikoz egiten bada eta haren edukia ikusi ezin bada: a) Berehala joko da ez onartutzat. b) Ez onartutzat joko da haren edukia ez bada eskuratu jakinarazpena eskura jarri zenetik hamar egun natural igarotakoan. c) Ez onartutzat joko da haren edukia ez bada eskuratu jakinarazpena eskura jarri zenetik hamabost egun natural igarotakoan. d) Ez onartutzat joko da haren edukia ez bada eskuratu jakinarazpena eskura jarri zenetik hilabete igarotakoan.

198.- .- 39/2015 Legearen arabera, erabateko deuseztasuna aitortu ahalko da: a) Soilik interesdunak eskatuta. b) Ofizioz edo interesdunak eskatuta. c) Bide judizialetik nahitaez. d) Berrikuspen-errekurtso berezian bakarrik.

199.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-egintzak presuntzioz: a) Deuseztzat hartuko dira, baliozkoak direla aitortzen ez bada. b) Baliozkotzat hartuko dira eta ondorioak izango dituzte ematen diren egunetik, haietan besterik xedatzen ez bada. c) Deuseztagarritzat hartuko dira, legezkoak direla berresten ez bada. d) Ez-eraginkortzat hartuko dira, argitaratu arte.

200.- .- 39/2015 Legearen arabera, interesdunak eskatuta hasitako prozeduretan administrazio-isiltasuna: a) Negatiboa izan behar da beti. b) Positiboa izan behar da beti. c) Baieslea izango da, lege-mailako arauren batek edo Europar Batasuneko zuzenbideko arauren batek kontrakoa agintzen ez badu. d) Ezeslea izango da, lege-mailako arauren batek edo Europar Batasuneko zuzenbideko arauren batek kontrakoa agintzen ez badu.

Denunciar Test