2026ko EPEa: Administraria
|
|
Título del Test:
![]() 2026ko EPEa: Administraria Descripción: Administrariaren kategoriaren galdetegi espezifikoa |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
2026/04/08ko plantilla 𝗘𝘇 𝗱𝗶𝘁𝘂𝗴𝘂 𝗲𝗿𝗮𝗻𝘁𝘇𝘂𝗻𝗮𝗸 𝘀𝗮𝗹𝘁𝘇𝗲𝗻, 𝗲𝘀𝗸𝘂𝗯𝗶𝗱𝗲𝗮𝗸 𝗱𝗲𝗳𝗲𝗻𝗱𝗮𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗱𝗶𝘁𝘂𝗴𝘂. https://labur.eus/0Administraria. 1.- .- Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, enplegatu publikoak dira: a) Administrazio publikoetan ordaindu gabeko zereginak betetzen dituztenak, interes orokorren zerbitzura. b) Administrazio publikoetan zeregin ordainduak betetzen dituztenak, interes partikularren zerbitzura. c) Administrazio publikoetan zeregin ordainduak betetzen dituztenak, interes orokorren zerbitzura. d) Administrazio publikoetan ordaindu gabeko zereginak betetzen dituztenak, interes partikularren zerbitzura. 2.- .- Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, bitarteko funtzionarioak dira, hauetako bat gertatzen denean: a) Titularrak aldi baterako ordeztea, behar-beharrezkoa den denboran. b) Aldi baterako programak betetzeko denean; programa horiek ezin izango dute urtebetetik gorako iraupena izan, eta beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango dira, estatutu hau garatzeko ematen diren Funtzio Publikoko legeen bidez. c) Zeregin kopuru handiegia edo zeregin-pilaketa dagoenean; gehienez ere bederatzi hileko epe baterako izango da, 3 urteko tarte batean. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 3.- .- Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, Administrazioak ofizioz formalizatuko du bitarteko-harremanaren amaiera, 63. artikuluan jasotako arrazoiren bat dagoenean ez ezik, honako kasu hauetan, konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik gabe: a) Lanpostua karrerako funtzionarioek araututa betetzeagatik, legez ezarritako edozein prozeduraren bidez. b) Esleitutako lanpostuak kentzea edo amortizatzea eragiten duten antolaketaarrazoiengatik. c) Izendapena eragin zuen arrazoia indarrik gabe geratutakoan. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 4.- .- Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, langile lan-kontratudunak dira: a) Lan-arloko legeriaren arabera langileak kontratatzeko edozein modalitate erabilita, idatziz formalizatutako lan-kontratu bati esker, administrazio publikoek ordaindu gabeko zerbitzuak ematen dituztenak. b) Lan-arloko legeriaren arabera langileak kontratatzeko edozein modalitate erabilita, idatziz formalizatutako lan-kontratu bati esker, administrazio publikoek ordaindutako zerbitzuak ematen dituztenak. c) Lan-arloko legeriaren arabera langileak kontratatzeko edozein modalitate erabilita, ahoz formalizatutako lan-kontratu bati esker, administrazio publikoek ordaindutako zerbitzuak ematen dituztenak. d) Lan-arloko legeriaren arabera langileak kontratatzeko edozein modalitate erabilita, idatziz edo ahoz formalizatutako lan-kontratu bati esker, administrazio publikoek ordaindu gabeko zerbitzuak ematen dituztenak. 5.- .- Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, behin-behineko langileak dira: a) Izendapen baten bidez eta iraupen ez iraunkorrez, espresuki konfiantzazkotzat edo aholkularitza berezikotzat jotzen diren eginkizunak bakarrik betetzen dituzten eta beren ordainsaria xede horretara bideratutako aurrekontu-kredituen kontura jasotzen duten langileak. b) Izendapen baten bidez eta iraupen iraunkorrez, espresuki konfiantzazkotzat edo aholkularitza berezikotzat jotzen diren eginkizunak bakarrik betetzen dituzten eta beren ordainsaria xede horretara bideratutako aurrekontu-kredituen kontura jasotzen duten langileak. c) Izendapen baten bidez eta iraupen iraunkorrez, konfiantzazkotzat edo aholkularitza berezikotzat jotzen ez diren eginkizun batzuk betetzen dituzten eta beren ordainsaria xede horretara bideratutako aurrekontu-kredituen kontura jasotzen duten langileak. d) a), b) eta c) okerrak dira. 6.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, honela definitzen da Osakidetza ente publikoa: a) Zuzenbide publikoko ente publikoa. Bere helburua osasun-zerbitzuak ematea da, bere menpe dauzkan erakunde publikoen bitartez. b) Zuzenbide publikoko ente publikoa. Bere helburua osasun-zerbitzuak ematea da, bere menpe dauzkan erakunde pribatuen bitartez. c) Zuzenbide pribatuko ente publikoa. Bere helburua osasun-zerbitzuak ematea da, bere menpe dauzkan erakunde publikoen bitartez. d) Zuzenbide pribatuko ente publikoa. Bere helburua osasun-zerbitzuak ematea da, bere menpe dauzkan erakunde pribatuen bitartez. 7.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, Osakidetza ente publikoaren xedeen barruan hauxe zehazten da: a) Osakidetzaren zerbitzuen erabiltzaileei beren eskubide eta eginbeharrak erabat betetzeko behar dituzten baldintzak eskainiko zaizkie, zerbitzuaren kalitatea kontuan hartu gabe. b) Osakidetzaren zerbitzuen erabiltzaileei beren eskubide eta eginbeharrak erabat betetzeko behar dituzten baldintzak eskainiko zaizkie; batez ere informazioa etengabe hobetuko da, arreta hori pertsonalizatua ez bada. c) Osakidetzaren zerbitzuen erabiltzaileei beren eskubide eta eginbeharrak erabat betetzeko behar dituzten baldintzak eskainiko zaizkie; batez ere informazioa etengabe hobetuko da, eta atentzioa pertsonalizatuagoa eta kalitate handiagokoa izan dadin ahalegina egingo da. d) a), b) eta c) okerrak dira. 8.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, Osakidetza ente publikoaren xedea EZ da: a) Osasun-zientzietan irakaskuntza sustatzea. b) Enteko langile sanitarioen ezaguera eguneratzea eta prestakuntza sustatzea. c) Enteko langile ez sanitarioen ezaguera eguneratzea eta prestakuntza sustatzea. d) Enpresa pribatuen sorrera bultzatzea. 9.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, zuzendaritzaren barruan daude: a) Lehendakaria eta Administrazio Kontseilua. b) Zentroko zuzendaria eta Administrazio Kontseilua. c) Zuzendaritza eta Enpresa Batzordea. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 10.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, ente publikoko lehendakaria hauxe izango da: a) Jaurlaritzako lehendakaria. b) Osasun sailburua. c) Kutxa Fundazioa. d) Gobernuko presidentea. 11.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, lehendakariaren eginkizun hauetatik, zein da OKERRA?. a) Ente Publikoaren ordezkaritza eramatea. b) Ente Publikoaren eragiketak berraztertzea, eta egokitzat jotako txostenak Administrazio Kontseiluari aurkeztea. c) Administrazio Kontseiluaren ordezkaritza eramatea. d) Ez dauka eskumenik Ente Publikoaren eragiketak berraztertzeko. 12.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, Administrazio Kontseiluak ardura dauka: a) Beste enpresa batzuei aholkularitza emateko. b) Prestakuntza eta informazioa emateko. c) Komunikazioa eta sare sozialak zuzentzeko. d) Entearen ekintzak zuzentzeko eta kontrolatzeko. 13.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, Administrazio Kontseiluan hauek egongo dira: a) Autonomia Erkidegoko Administrazioko sei ordezkari. b) Autonomia Erkidegoko Administrazioko zortzi ordezkari. c) Ente publikoko lehendakariaz gain, Autonomia Erkidegoko Administrazioko bost ordezkari. d) Ente publikoko lehendakaria eta Jaurlaritzako lehendakaria. 14.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, ente publikoko lehendakariari dagokio: a) Administrazio Kontseiluaren bileretan deialdiak egitea, mahaiburu izatea, saioak bertan behera utzi eta amaitzea. b) Administrazio Kontseiluaren eztabaidak bideratzea. c) Administrazio Kontseiluaren bileretan berdinketa gertatuz gero, boto ebazlea ematea. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 15.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, Administrazio Kontseiluak honako eginkizun hauek ditu: a) Ente publikoaren eta bere erakunde guztien irizpideak eta ekiteko ildoak onartzea, lehendakariaren proposamenez. b) Ente publikoaren aurrekontuak, finantzen aurretiazko egoera-orriak eta jardueren urteko txostena biltzen dituen proposamena onartzea. c) Ente publikoaren Plan Estrategikoa onartzea, zuzendari nagusiaren proposamenez. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 16.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, zuzendari nagusiaren eginkizunen artean EZ da sartzen: a) Ente publikoko zerbitzu guztien eta langileriaren zuzendaritza eramatea. b) Administrazio Kontseiluetan, berdinketa gertatuz gero, boto ebazlea ematea. c) Administrazio Kontseiluaren akordioak betearaztea. d) Ente publikoko zerbitzu-erakundeetako zuzendari-kudeatzaileak izendatzea eta kargutik kentzea. 17.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, administrazioko eta korporazio-kudeaketako antolakunde orokorrak honako eginkizun hauek ditu bere esku: a) Jaurlaritzaren arauekin bat, ordezkaritza, komunikazio eta itxura ofizialari buruzko arau orokorrak ezartzea. b) Ente publikoaren plan estrategikoa prestatzea. c) Aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak ematea. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 18.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, antolakunde orokorrari ez dagokio, giza baliabideen kudeaketaren arloan: a) Langileria-erregistroa eramatea. b) Ente publikoaren plan estrategikoa prestatzea. c) Enteko langileriari buruzko politikak begiratu, kontrolatu eta ebaluatzea. d) Hautatzeko eta betetzeko prozesuak kudeatzea. 19.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, zerbitzu-erakundeen ahalmenei buruzko baieztapen hauetatik, zein da zuzena?. a) Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakunde bakoitzak bere egin dituen osasunzerbitzuak emateko behar diren kudeaketa zein administrazioko ahalmenak izango ditu; salbuespen gisa aipa daitezke kudeaketa zentralizatuko ahalmenak, estatutu hauetan berariaz aitortzen baitzaizkio ente publikoko antolakunde orokorrari. b) EZ da Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakunde bakoitzaren erantzukizuna bere egin dituen osasun-zerbitzuak emateko behar diren kudeaketa zein administrazioko ahalmenak gauzatzea; salbuespen gisa aipa daitezke kudeaketa zentralizatuko ahalmenak, estatutu hauetan berariaz aitortzen baitzaizkio ente publikoko antolakunde orokorrari. c) Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakunde berezi batzuen erantzukizuna da, eta SOILIK horiena, bere egin dituzten osasun-zerbitzuak emateko behar diren kudeaketa zein administrazioko ahalmenak gauzatzea; salbuespen gisa aipa daitezke kudeaketa zentralizatuko ahalmenak, estatutu hauetan berariaz aitortzen baitzaizkio ente publikoko antolakunde orokorrari. d) Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakunde bakoitzak bere egin dituen osasunzerbitzuak emateko behar diren kudeaketa zein administrazioko ahalmenak izango ditu, eta horren barruan aipa daitezke kudeaketa zentralizatuko ahalmenak, estatutu hauetan berariaz aitortzen baitzaizkio ente publikoko antolakunde orokorrari. 20.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, ente publiko zerbitzuerakundeetan ________ bana egongo da: a) Lehendakari. b) Zuzendari-kudeatzaile. c) Administrazio Kontseilu. d) Giza Baliabideen arduradun. 21.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, baieztapen hauetatik, zein da FALTSUA? Zuzendari-kudeatzailearen eginkizunak dira: a) Erakundearen ordezkaritza ofiziala eramatea, eta erakundean buru aritzea. b) Bere erakundean ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntza zuzendu eta bultzatzea. c) Kasuan-kasuko erakundearen ordezkaritzan kontratu-programa izenpetzea. d) Unibertsitate eta lanbide-heziketako zentro pribatuetako ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntza zuzendu eta bultzatzea. 22.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, Zuzendaritza Medikoari hurrengo eginkizun hauek dagozkio eskuarki: a) Kudeaketa administratiboko jarduerak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea. b) Zuzendaritza Nagusiaren jarduerak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea. c) Profesionalek parte hartzeko batzorde teknikoak zuzentzea, eta horien funtzionamendua bultzatzea. d) Giza baliabideen kudeaketa zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea. 23.- .- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, baieztapen hauetatik, zein da zuzena?. a) Osakidetza Ente Publikoa osatzen duten erakundeek ez dute ekonomi-finantzako informazioa eramango, osasun-laguntzako enpresetara egokituriko Kontabilitate Plan Orokorraren irizpideen arabera. b) Osakidetza Ente Publikoak eta menpeko erakundeetariko bakoitzak ekonomifinantzako informazioa eramango du, zeinek berea, baina ez osasun-laguntzako enpresetara egokituriko Kontabilitate Plan Orokorraren irizpideen arabera. c) Osakidetza Ente Publikoak eta menpeko erakundeetariko bakoitzak ekonomifinantzako informazioa eramango du, zeinek berea, osasun-laguntzako enpresetara egokituriko Kontabilitate Plan Orokorraren irizpideen arabera. Ekonomi-finantzako informazioa lotuko zaio, orobat, zuzenbide pribatuko ente publikoetarako ezarrita dauden kontrol eta kontabilitateko arauei. d) a), b) eta c) okerrak dira. 24.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera, lanpostu funtzionalak: a) Sailkapen-lanabesak dira langileen antolamendua, sustapena eta garapen integrala lortzeko. b) Sailkapen-lanabesak dira langileei prestakuntza emateko. c) Sailkapen-lanabesak dira, beren ezagutza informatikoen araberakoak. d) Sailkapen-lanabesak dira erretiroak eta erreleboak kudeatzeko. 25.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera, hau jotzen da lanpostu funtzionaltzat: a) Bost eremu funtzionali dagokienez elementu komun bat duten postuen taldea; entitate publikoaren egituran dagoen beste edozein taldetik bereizita dago, lanpostuan aritzeko lanbide-eskakizunei dagokienez edo hartzen dituzten erantzukizun hierarkiko edota kudeaketa-erantzukizunei dagokienez. b) Eremu funtzional bat edo gehiagori dagokionez elementu komun bat duten postuen taldea; entitate publikoaren egituran dagoen beste edozein taldetik bereizita dago, lanpostuan aritzeko lanbide-eskakizunei dagokienez edo hartzen dituzten erantzukizun hierarkiko edota kudeaketa-erantzukizunei dagokienez. c) Eremu funtzional bat edo gehiagori dagokionez elementu komun bat duten postuen taldea; ez dago bereizita entitate publikoaren egituran dagoen beste edozein taldetik, lanpostuan aritzeko lanbide-eskakizunei dagokienez edo hartzen dituzten erantzukizun hierarkiko edota kudeaketa-erantzukizunei dagokienez. d) Eremu funtzionalei dagokienez elementu komun bat duten postuen taldea; ez dago bereizita entitate publikoaren egituran dagoen beste edozein taldetik, lanpostuan aritzeko lanbide-eskakizunei dagokienez edo hartzen dituzten erantzukizun hierarkiko edota kudeaketa-erantzukizunei dagokienez. 26.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera, lanpostu funtzionalak alderdi hauen arabera identifikatuko dira: a) Jatorria. b) Adina. c) Eskatzen den lanbide-profila. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 27.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera, izendatutako ordainketaondorioak: a) Lanpostu funtzionalak identifikatzeko alderdietako bat dira. b) Kasu jakin batzuetan lanpostu funtzionalak identifikatzeko alderdietako bat dira. c) Ez dira lanpostu funtzionalak identifikatzeko alderdietako bat. d) a), b) eta c) okerrak dira. 28.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera, adina: a) Lanpostu funtzionalak identifikatzeko alderdietako bat da. b) Gipuzkoan lanpostu funtzionalak identifikatzeko alderdietako bat da. c) Bizkaian lanpostu funtzionalak identifikatzeko alderdietako bat da. d) a), b) eta c) okerrak dira. 29.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera, lanerako eskatzen den lanbide-profilaren osagaiak honako hauek dira: a) Titulazioa edo titulazioak, gida-baimena eta hizkuntza-eskakizuna. b) Titulazioa edo titulazioak, esperientzia eta jaiotze-data. c) Titulazioa edo titulazioak, esperientzia eta hizkuntza-eskakizuna. d) Titulazioa edo titulazioak, jatorria eta hizkuntza-eskakizuna. 30.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera: a) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Saileko arduradunak arautuko du lanpostuak betetzeko sistema, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan finkatutako printzipio orokorrekin bat etorriz. b) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak arautuko du lanpostuak betetzeko sistema, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan finkatutako printzipio orokorrekin bat etorriz. c) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Medikuen Batzordeak arautuko du lanpostuak betetzeko sistema, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan finkatutako printzipio orokorrekin bat etorriz. d) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko sindikatuak arautuko du lanpostuak betetzeko sistema, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan finkatutako printzipio orokorrekin bat etorriz. 31.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera: a) Administrazio Kontseiluak Erakunderako onartutako egiturazko plantillak mugatuko du plantilla funtzionalen postu kopurua. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua entitate publikoa osatzen duten zerbitzu-erakunde guztietan lanbidetaldeen arabera dauden postuek osatzen dute egiturazko plantilla. b) Administrazio Kontseiluak Erakunderako onartutako egiturazko plantillak mugatuko du plantilla funtzionalen postu kopurua. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua entitate publikoa osatzen duten zerbitzu-erakunde guztietan lanbidetaldeen arabera dauden postu jakin batzuek osatzen dute egiturazko plantilla. c) Administrazio Kontseiluak Erakunderako onartutako egiturazko plantillak mugatuko du plantilla funtzionalen postu kopurua. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua entitate publikoa osatzen duten zerbitzu-erakunde guztietan lanbidetaldeen arabera dauden postuen % 25ek osatzen dute egiturazko plantilla. d) Administrazio Kontseiluak Erakunderako onartutako egiturazko plantillak mugatuko du plantilla funtzionalen postu kopurua. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua entitate publikoa osatzen duten zerbitzu-erakunde guztietan lanbidetaldeen arabera dauden postuen % 50ek osatzen dute egiturazko plantilla. 32.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera: a) Zerbitzu-erakundeetako plantilla funtzionaletan sartutako postuak ezin daitezke aldatu lekualdatze, amortizazio eta plantilla funtzional horietako postuak sortzearen ondorioz. b) Zerbitzu-erakundeetako plantilla funtzionaletan sartutako postuen % 25 aldatu egin daitezke lekualdatze, amortizazio eta plantilla funtzional horietako postuak sortzearen ondorioz. c) Zerbitzu-erakundeetako plantilla funtzionaletan sartutako postuen % 50 aldatu egin daitezke lekualdatze, amortizazio eta plantilla funtzional horietako postuak sortzearen ondorioz. d) Zerbitzu-erakundeetako plantilla funtzionaletan sartutako postuak aldatu egin daitezke lekualdatze, amortizazio eta plantilla funtzional horietako postuak sortzearen ondorioz. 33.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera: a) Zerbitzu-erakundeetako postuak lekuz aldatu daitezke zerbitzu horien artean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez. b) Zerbitzu-erakundeetako postuak ezin dira lekuz aldatu zerbitzu horien artean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez. c) Zerbitzu-erakundeetako postuak lekuz aldatu daitezke soilik erakunde beraren barruan, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez. d) a), b) eta c) okerrak dira. 34.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera: a) Plantilla funtzionalean aldaketak egiten badira eta horien ondorioz zerbitzuerakundeko egiturazko plantillan ezer aldatzen ez bada, erakundeko zuzendarigerenteak onartu beharko du ebazpen baten bidez. b) Plantilla funtzionalean aldaketak egiten badira eta horien ondorioz zerbitzuerakundeko egiturazko plantillan ezer aldatzen ez bada, Administrazio Kontseiluak onartu beharko du ebazpen baten bidez. c) Plantilla funtzionalean aldaketak egiten badira eta horien ondorioz zerbitzuerakundeko egiturazko plantillan ezer aldatzen ez bada, Zuzendaritza Medikoak onartu beharko du ebazpen baten bidez. d) a), b) eta c) okerrak dira. 35.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera: a) Plantilla funtzionalean aldaketak egiten badira eta horien ondorioz zerbitzuerakundeko egiturazko plantilla aldatzen bada, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaileak aztertu eta onartu beharko du. Eta Entitate Publikorako lanbide-taldeen arabera ezarritako gehienezko postu-kopurua aldatzen bada, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu beharrekoa izango da. b) Plantilla funtzionalean aldaketak egiten badira eta horien ondorioz zerbitzuerakundeko egiturazko plantilla aldatzen bada, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak aztertu eta onartu beharko du. Eta Entitate Publikorako lanbide-taldeen arabera ezarritako gehienezko postu-kopurua aldatzen ez bada, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu beharrekoa izango da. c) Plantilla funtzionalean aldaketak egiten badira eta horien ondorioz zerbitzuerakundeko egiturazko plantilla aldatzen bada, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak aztertu eta onartu beharko du. Eta Entitate Publikorako lanbide-taldeen arabera ezarritako gehienezko postu-kopurua aldatzen bada, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu beharrekoa izango da. d) a), b) eta c) okerrak dira. 36.- .- Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera: a) Ez da nahitaezkoa plantillako aldaketen berri ematea aldatutako lanpostuan jarduten duten langileei. b) Plantillako aldaketen berri eman beharko zaie aldatutako lanpostuan jarduten duten langileei. c) Plantillako aldaketen berri eman beharko zaie, kasu batzuetan, aldatutako lanpostuan jarduten duten langileei. d) a), b) eta c) okerrak dira. 37.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, xedeak dira: a) Jarduera publikoaren gardentasuna zabaldu eta indartzea. b) Jarduera horri buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea arautu eta bermatzea. c) Arduradun publikoek bete beharreko gobernu onaren betebeharrak ezartzea eta horiek ez betetzearen ondoriozko ondorioak ezartzea. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 38.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, jarduera publikoaren gardentasunaren aplikazio-eremuan sartzen dira: a) Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoetako eta Ceutako Hiriko eta Melillako Hiriko administrazioak eta toki-administrazioko erakundeak. b) Soilik Gipuzkoako Administrazioa eta Donostiako Udala. c) Autonomia-erkidegoetako administrazioak, salbu Ceutako eta Melillako Hiriak eta Donostiako Udala. d) Soilik EAEko administrazioak, eta Toki Administrazioa osatzen duten entitateak. 39.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, jarduera publikoaren gardentasunaren aplikazio-eremuan sartzen dira: a) Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileak eta zerbitzu ez-komunak. b) Gizarte Segurantzarekin lankidetzan jarduten ez diren lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuak. c) Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileak eta zerbitzu komunak; Gizarte Segurantzarekin lankidetzan jarduten diren lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuak. d) a), b) eta c) okerrak dira. 40.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, jarduera publikoaren gardentasunaren aplikazio-eremuan sartzen dira: a) Independentzia funtzionala edo legeak aitortutako autonomia berezia duten erakunde autonomo eta estatu-agentziak, sektore edo jarduera jakin baten gaineko kanpo erregulazio- edo gainbegiratze-funtzioak esleituta badituzte. b) Independentzia funtzionala edo legeak aitortutako autonomia berezia duten enpresa-erakunde publikoak, sektore edo jarduera jakin baten gaineko kanpo erregulazio- edo gainbegiratze-funtzioak esleituta badituzte. c) Independentzia funtzionala edo legeak aitortutako autonomia berezia duten zuzenbide publikoko erakundeak, sektore edo jarduera jakin baten gaineko kanpo erregulazio- edo gainbegiratze-funtzioak esleituta badituzte. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 41.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, jarduera publikoaren gardentasunaren aplikazio-eremuan sartzen dira: a) Izaera juridiko propioa duten eta edozein administrazio publikori edo horien mendekoei –unibertsitate publikoak barne– lotuta ez dauden zuzenbide publikoko erakundeak. b) Izaera juridiko propioa duten eta edozein administrazio publikori edo horien mendekoei –unibertsitate publikoak barne– lotutako zuzenbide publikoko erakundeak. c) Izaera juridiko propioa duten eta edozein administrazio publikori edo horien mendekoei –unibertsitate pribatuak barne– lotuta ez dauden zuzenbide publikoko erakundeak. d) Izaera juridiko propioa duten eta edozein administrazio publikori edo horien mendekoei –unibertsitate pribatuak barne– lotutako zuzenbide publikoko erakundeak. 42.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, jarduera publikoaren gardentasunaren aplikazio-eremuan sartzen dira: a) Errege Etxea. b) Espainiako Bankua. c) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 43.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, jarduera publikoaren gardentasunaren aplikazio-eremuan sartzen dira: a) Merkataritza-sozietateak, artikulu honetako entitateek 100eko 50eko partizipazio zuzen edo zeharkakoa badute haien kapital sozialean. b) Merkataritza-sozietateak, artikulu honetako entitateek 100eko 50eko baino gutxiagoko partizipazio zuzen edo zeharkakoa badute haien kapital sozialean. c) Merkataritza-sozietateak, artikulu honetako entitateek 100eko 25eko baino gehiagoko partizipazio zuzen edo zeharkakoa badute haien kapital sozialean. d) a), b) eta c) okerrak dira. 44.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, obligaziodunak izango dira: a) Erakunde sindikalak. b) Enpresaburu-erakundeak. c) Paziente eta senideen elkarteak. d) a) eta b) zuzenak dira. 45.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, obligaziodunak izango dira: a) Urtebetez 100.000 euro baino gehiagoko laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten erakunde pribatuak, edo urteko sarreren % 40 –5.000 euroko minimoarekin–, gutxienez, laguntza edo diru-laguntza publikoetatik eskuratzen duten erakunde pribatuak. b) Urtebetez 35.000 euro baino gehiagoko laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten erakunde pribatuak, edo urteko sarreren % 30 –10.000 euroko minimoarekin–, gutxienez, laguntza edo diru-laguntza publikoetatik eskuratzen duten erakunde pribatuak. c) Urtebetez 55.000 euro baino gehiagoko laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten erakunde pribatuak, edo urteko sarreren % 20 –25.000 euroko minimoarekin–, gutxienez, laguntza edo diru-laguntza publikoetatik eskuratzen duten erakunde pribatuak. d) Urtebetez 45.000 euro baino gehiagoko laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten erakunde pribatuak, edo urteko sarreren % 10 –15.000 euroko minimoarekin–, gutxienez, laguntza edo diru-laguntza publikoetatik eskuratzen duten erakunde pribatuak. 46.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera: a) Gardentasun-betebeharren mendeko informazioa dagozkion egoitza elektroniko edo web-orrietan argitaratuko da, interesdunek zailtasunez ulertzeko moduan eta, ahal bada, berriz erabiltzeko moduko formatuetan. b) Gardentasun-betebeharren mendeko informazioa dagozkion egoitza elektroniko edo web-orrietan argitaratuko da, argi, era antolatuan eta interesdunek ulertzeko moduan eta, ahal bada, berriz erabiltzeko moduko formatuetan. c) Gardentasun-betebeharren mendeko informazioa dagozkion egoitza elektroniko edo web-orrietan argitaratuko da, argi, era antolatuan eta interesdunek ulertzeko moduan eta, ahal bada, berriz erabili ezin diren formatuetan. d) a), b) eta c) okerrak dira. 47.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera: a) Informazio guztia ulergarria, erraz eskuratzeko modukoa eta kostu txikikoa izango da, eta desgaituentzat eskuragarri egongo da bitarteko edo formatu egokien bidez, irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen, irisgarritasun unibertsalaren eta guztiontzako diseinuaren printzipioari jarraiki. b) Informazio guztia ulergarria, erraz eskuratzeko modukoa eta kostu txikikoa izango da, eta desgaituentzat eskuragarri egongo da bitarteko edo formatu egokien bidez, irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen. c) Informazio guztia ulergarria, erraz eskuratzeko modukoa eta doakoa izango da, eta desgaituentzat eskuragarri egongo da bitarteko edo formatu egokien bidez, irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen, irisgarritasun unibertsalaren eta guztiontzako diseinuaren printzipioari jarraiki. d) Informazio guztia ulergarria, erraz eskuratzeko modukoa eta doakoa izango da, eta desgaituentzat eskuragarri egongo da, irisgarritasuna eta ulermena zailtzen dituen modalitatean. 48.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera: a) Betetzen dituzten funtzioei, aplikatu beharreko araudiari eta antolamendu-egiturari buruzko informazioa argitaratu behar dute aplikazio-eremuan aipatzen diren subjektuek. b) Organoetako arduradunak jasotzen dituen organigrama eguneratua argitaratu behar dute aplikazio-eremuan aipatzen diren subjektuek. c) Haien profila eta ibilbide profesionala jasotzen dituen organigrama eguneratua argitaratu behar dute aplikazio-eremuan aipatzen diren subjektuek. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 49.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera: a) Administrazio publikoen betetze-maila eta emaitzak aldizka ebaluatu eta argitaratu beharko dira administrazio eskudunak zehaztutako eran, neurketa eta balorazioko adierazleekin batera. b) Administrazio publikoen betetze-maila eta emaitzak ebaluatu egin beharko dira, baina ez dira aldizka argitaratuko. c) Administrazio publikoek ez dituzte argitaratuko helburu zehatzak finkatzen dituzten urteko eta urte anitzeko plan eta programak. d) Administrazio publikoen betetze-maila eta emaitzak aldizka ebaluatu eta argitaratu beharko dira administrazio eskudunak zehaztutako eran, baina neurketa eta balorazioko adierazleak erantsi gabe. 50.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, herri-administrazioek, beren eskumenen barruan, honako hauek argitaratuko dituzte: a) Indarreko legeria sektorialaren arabera izapidetzean jendaurrean jarri behar diren dokumentuak. b) Jarraibideak, instrukzioak, erabakiak, zirkularrak edo partikularrek edo beste organo batzuek egindako kontsulten erantzunak, zuzenbidea interpretatzen badute edo ondorio juridikoak badituzte. c) Beren ekimenekoak diren lege-aurreproiektuak eta legegintza-dekretuen proiektuak, aholku-organoei irizpena eskatu bazaie. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 51.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, aplikazio-eremuan aipatzen diren subjektuek hauei buruzko informazioa argitaratu beharko dute, gutxienez: a) Kontratu guztiak, honako datu hauek adierazita: xedea eta iraupena. Ez da nahitaezkoa izango lizitazio- eta esleipen-zenbatekoa argitaratzea, ez eta zein prozeduraren bidez egin den ere. b) Kontratu guztiak, honako datu hauek adierazita: xedea, iraupena, lizitazio- eta esleipen-zenbatekoa, zein prozeduraren bidez egin den, zein bitartekoren bidez iragarri den –iragarri bada–, prozeduran parte hartu duten lizitatzaileen kopurua, esleipendunaren nortasuna eta kontratuaren aldaketak. c) Kontratu guztiak, honako datu hauek adierazita: xedea, iraupena, lizitazio- eta esleipen-zenbatekoa, zein prozeduraren bidez egin den, zein bitartekoren bidez iragarri den –iragarri bada– eta prozeduran parte hartu duten lizitatzaileen kopurua. Ez da nahitaezkoa izango esleipendunaren nortasuna eta kontratuaren aldaketak argitaratzea. d) Ez da nahitaezkoa izango kontratu guztiak argitaratzea, honako hauek adierazita: xedea, iraupena, eta lizitazio- eta esleipen-zenbatekoa. 52.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, aplikazio-eremuan aipatzen diren subjektuek hauei buruzko informazioa argitaratu beharko dute, gutxienez: a) Emandako diru-laguntza eta laguntza publikoak, baina zenbatekoa, xedea edo helburua adierazi gabe. b) Emandako diru-laguntza eta laguntza publikoak, zenbatekoa, xedea edo helburua adierazita, baina onuradunak zein izan diren adierazi gabe. c) Emandako diru-laguntza eta laguntza publikoak, zenbatekoa, xedea edo helburua eta onuradunak adierazita. d) Emandako diru-laguntza eta laguntza publikoak, baina zenbatekoa, xedea edo helburua eta onuradunak adierazi gabe. 53.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, aplikazio-eremuan aipatzen diren subjektuek hauei buruzko informazioa argitaratu beharko dute, gutxienez: a) Aurrekontuak, adierazita partida nagusiak eta gauzatzeari eta administrazio publikoen aurrekontu-egonkortasuneko eta finantza-iraunkortasuneko helburuen betetze-mailari buruzko informazio eguneratu eta ulergarria. b) Aurrekontuak, adierazi gabe partida nagusiak eta gauzatzeari eta administrazio publikoen aurrekontu-egonkortasuneko eta finantza-iraunkortasuneko helburuen betetze-mailari buruzko informazio eguneratu eta ulergarria. c) Aurrekontuak eta partida nagusiak, adierazi gabe gauzatzeari eta administrazio publikoen aurrekontu-egonkortasuneko eta finantza-iraunkortasuneko helburuen betetze-mailari buruzko informazio eguneratu eta ulergarria. d) a), b) eta c) okerrak dira. 54.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera: a) Kapitulu honetan araututako publikotasun aktiboko obligazioak behin eta berriz ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da, ez-betetze horien erantzuleei arauetan aurreikusitako diziplina-araubidea aplikatzeko orduan. b) Kapitulu honetan araututako publikotasun aktiboko obligazioak behin eta berriz ez betetzea arau-hauste arintzat hartuko da, ez-betetze horien erantzuleei arauetan aurreikusitako diziplina-araubidea aplikatzeko orduan. c) Kapitulu honetan araututako publikotasun aktiboko obligazioak behin eta berriz ez betetzea ez da arau-haustetzat hartuko, ez-betetze horien erantzuleei arauetan aurreikusitako diziplina-araubidea aplikatzeko orduan. d) Araututako publikotasun aktiboko obligazioak behin eta berriz ez betetzea saritu egingo da. 55.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera: a) Estatuko Administrazio Orokorrak Gardentasunaren Ataria garatuko du, Lehendakaritza Ministerioaren mende, bere jarduera-eremuari buruzko informazio guztia 50 urtetik gorako herritarrentzat eskuragarri jartzeko. b) Estatuko Administrazio Orokorrak Gardentasunaren Ataria garatuko du, Lehendakaritza Ministerioaren mende, bere jarduera-eremuari buruzko informazio guztia herritarrentzat eskuragarri jartzeko. c) Estatuko Administrazio Orokorrak Gardentasunaren Ataria garatuko du, Lehendakaritza Ministerioaren mende, bere jarduera-eremuari buruzko informazio guztia 65 urtetik gorako herritarrentzat eskuragarri jartzeko. d) Estatuko Administrazio Orokorrak Gardentasunaren Ataria garatuko du, Lehendakaritza Ministerioaren mende, bere jarduera-eremuari buruzko informazioaren zati bat herritarrentzat eskuragarri jartzeko. 56.- .- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, Gardentasunaren Atarian, erregelamenduz ezarritako baldintza teknikoen arabera argitaratuko da informazioa, eta honako printzipio hauen araberakoa izan beharko du informazio horrek: a) Irisgarritasuna. b) Elkarreragingarritasuna. c) Berrerabilera. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 57.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren arabera, adierazi zerrenda honetatik Osakidetzako zein langile EZ dituen hartzen aipatu akordioak: a) Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako karrerako funtzionarioak. b) Langile estatutario finkoak. c) Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 26.6 artikuluari jarraituz kontratatu diren aldi baterako lan-kontratua duten langileak. d) Egiturazko plantillaren mugen barruan baimenduta, beharrizanak betetzeko lanpostu interinoa duten langile estatutarioak edo funtzionarioak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeak ezartzen dituen sarbide-mekanismoen arabera ohiko jardunbideaz betetzen ez diren bitartean. 58.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuak hauxe dio laneko jantziari buruz: a) Osakidetzak laneko jantzi eta oinetako egokiz hornituko ditu langileak, berariaz ezarritako xedapenen arabera, horiek erabiltzea ezinbestekoa izango delarik. Jantzi eta oinetakoak aldian-aldian berrituko dira, bakoitzak ezarrita izango duen epearen arabera, nahiz eta, lehenago hondatzen den kasuetan, epea bukatu aurretik jantzi edo oinetako berria emango den. b) Osakidetzak laneko jantzi eta oinetako egokiz hornituko ditu langileak, berariaz ezarritako xedapenen arabera, horiek erabiltzea borondatezkoa izango delarik. Jantzi eta oinetakoak aldian-aldian berrituko dira, bakoitzak ezarrita izango duen epearen arabera, nahiz eta, lehenago hondatzen den kasuetan, epea bukatu aurretik jantzi edo oinetako berria emango den. c) Osakidetzak ez ditu laneko jantzi eta oinetako egokiz hornituko langileak, berariaz ezarritako xedapenen arabera, horiek erabiltzea ezinbestekoa izango delarik. d) Osakidetzak laneko jantzi eta oinetako egokiz hornituko ditu langileak, soilik asteburuetarako, berariaz ezarritako xedapenen arabera, horiek erabiltzea ezinbestekoa izango delarik. Jantzi eta oinetakoak aldian-aldian berrituko dira, bakoitzak ezarrita izango duen epearen arabera, nahiz eta, lehenago hondatzen den kasuetan, epea bukatu aurretik jantzi edo oinetako berria emango den. 59.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren arabera: a) Akordio honen menpeko langile estatutarioen eta funtzionarioen erretiroa administrazioaren kabuz deklaratuko da 65 urte betetzean, baina borondatez 67 urte bete arte, gehienez, zerbitzu aktiboan egon daiteke indarrean dauden legeei jarraituz. b) Akordio honen menpeko langile estatutarioen eta funtzionarioen erretiroa administrazioaren kabuz deklaratuko da 65 urte betetzean, baina borondatez 70 urte bete arte, gehienez, zerbitzu aktiboan egon daiteke indarrean dauden legeei jarraituz. c) Akordio honen menpeko langile estatutarioen eta funtzionarioen erretiroa administrazioaren kabuz deklaratuko da 64 urte betetzean, baina borondatez 77 urte bete arte, gehienez, zerbitzu aktiboan egon daiteke indarrean dauden legeei jarraituz. d) Akordio honen menpeko langile estatutarioen eta funtzionarioen erretiroa administrazioaren kabuz deklaratuko da 60 urte betetzean, baina borondatez 65 urte bete arte, gehienez, zerbitzu aktiboan egon daiteke indarrean dauden legeei jarraituz. 60.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren arabera: a) Oro har, eguneko arauzko lanaldia 8 ordukoa izango da, salbu txandaka lan egiten dutenena eta lehen mailako atentzioan larunbatetako lanaldia dutenena. b) Oro har, eguneko arauzko lanaldia 6 ordukoa izango da, salbu txandaka lan egiten dutenena eta lehen mailako atentzioan larunbatetako lanaldia dutenena. c) Oro har, eguneko arauzko lanaldia 7 ordukoa izango da, salbu txandaka lan egiten dutenena eta lehen mailako atentzioan larunbatetako lanaldia dutenena. d) Oro har, eguneko arauzko lanaldia 7,5 ordukoa izango da, salbu txandaka lan egiten dutenena eta lehen mailako atentzioan larunbatetako lanaldia dutenena. 61.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren arabera: a) Lanaldi osagarriak ez du inola ere edukiko aparteko orduetarako ezarritako izaera, ezta tratamendua ere. Hortaz, aparteko orduak egitearen inguruko beste arau edo xedapen batzuek ezartzen dituzten mugek ez dute eraginik izango lanaldi osagarrian. Eta horren konpentsazio edo ordaintze espezifikoa akordio honen dagokion eranskinean berariaz ezarri dira. b) Lanaldi osagarriak aparteko orduetarako ezarritako izaera eta tratamendua izango ditu. c) Kasu batzuetan, lanaldi osagarriak aparteko orduetarako ezarritako izaera eta tratamendua izango ditu. d) a), b) eta c) okerrak dira. 62.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren arabera: a) Urte osoa lanean emanez gero, 28 laneguneko oporrak hartzeko eskubidea izango dute langileek. Opor-egunei begira, larunbatak laneguntzat hartuko dira. b) Lanean urtebete osoa egin ez dutenek proportzioan dagozkion oporrak hartuko dituzte, hain zuzen ere, lanean hasi edo itzuli direnetik abenduaren 31 arteko epeari dagozkion opor-egunak. c) Oporrak ezingo dira konpentsatu dirutan, ez osorik, ezta zati batean ere. Salbuespenak honako 2 kasu hauek dira: langilearen kontratua urtea amaitu aurretik bukatzekoa denean, edo langilea eszedentzian edo eginkizun-gabetzearen egoeran egonda, oporrak osorik hartu ez baditu. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 63.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren arabera, honela definitzen dira lizentziak: a) Arauz onartu ez diren egoeretan, lanera joateko obligaziotik salbuesten dute. Idatziz eskatu behar dira, dagokion zerbitzu-erakundean, 10 egun aurretik, baldin eta dagokion arauan besterik esaten ez bada edo ezohiko egoeretan, eta halakoetan, geroago justifikatu beharko da. b) Arauz onartutako egoeretan, lanera joateko obligaziotik salbuesten dute. Idatziz eskatu behar dira, dagokion zerbitzu-erakundean, 30 egun aurretik, baldin eta dagokion arauan besterik esaten ez bada edo ezohiko egoeretan, eta halakoetan, geroago justifikatu beharko da. c) Arauz onartutako egoeretan, lanera joateko obligaziotik salbuesten dute. Idatziz eskatu behar dira, dagokion zerbitzu-erakundean, 10 egun aurretik, baldin eta dagokion arauan besterik esaten ez bada edo ezohiko egoeretan, eta halakoetan, geroago justifikatu beharko da. d) Arauz onartutako egoeretan, lanera joateko obligaziotik salbuesten dute. Ahoz eskatu behar dira, dagokion zerbitzu-erakundean, 15 egun aurretik, baldin eta dagokion arauan besterik esaten ez bada edo ezohiko egoeretan, eta halakoetan, geroago justifikatu beharko da. 64.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren arabera, senideen gaixotasun larri, ospitalizazio edo heriotzagatiko lizentzian sartzen dira: a) Ezkontidea, bikotekidea edo semea/alaba: 5 egun natural. 2 egun baliodun gehiago, lizentzia eskatzeko arrazoia eskatzailearen bizilekutik 150 km baino gehiagotara gertatzen bada. b) Ezkontidea, bikotekidea edo semea/alaba: 3 egun natural. 2 egun baliodun gehiago, lizentzia eskatzeko arrazoia eskatzailearen bizilekutik 150 km baino gehiagotara gertatzen bada. c) Ezkontidea, bikotekidea edo semea/alaba: Egun natural 1. 2 egun baliodun gehiago, lizentzia eskatzeko arrazoia eskatzailearen bizilekutik 150 km baino gehiagotara gertatzen bada. d) Ezkontidea, bikotekidea edo semea/alaba: 2 egun natural. 2 egun baliodun gehiago, lizentzia eskatzeko arrazoia eskatzailearen bizilekutik 150 km baino gehiagotara gertatzen bada. 65.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren arabera: a) Ospitaleratzerik behar ez duten operazio kirurgikoetan, baldin eta ezkontideak, bikotekideak, semeak/alabak edo odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko senideak badira, edo bigarren maila horretatik urrunagoko senideak, behar bezala egiaztaturiko bizikidetza egonkorra egonez gero, langileak 5 eguneko lizentzia izango du. b) Ospitaleratzerik behar ez duten operazio kirurgikoetan, baldin eta ezkontideak, bikotekideak, semeak/alabak edo odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko senideak badira, edo bigarren maila horretatik urrunagoko senideak, behar bezala egiaztaturiko bizikidetza egonkorra egonez gero, langileak egun 1eko lizentzia izango du. c) Ospitaleratzerik behar ez duten operazio kirurgikoetan, baldin eta ezkontideak, bikotekideak, semeak/alabak edo odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko senideak badira, edo bigarren maila horretatik urrunagoko senideak, behar bezala egiaztaturiko bizikidetza egonkorra egonez gero, langileak astebeteko lizentzia izango du. d) Ospitaleratzerik behar ez duten operazio kirurgikoetan, baldin eta ezkontideak, bikotekideak, semeak/alabak edo odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko senideak badira, edo bigarren maila horretatik urrunagoko senideak, behar bezala egiaztaturiko bizikidetza egonkorra egonez gero, langileak bi asteko lizentzia izango du. 66.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren arabera, nahitaezko eginkizun publiko edo pertsonalak betetzeko lizentzian EZ da sartuko: a) Epaitegi, polizia-etxe, gobernu zibil edo militarreko hitzorduak; ikuskapen militarrena edo armena; nortasun-agiria eta pasaportearen izapideak; eta egiaztagiri eta erregistroko izapideak herri-erakundeetan. b) Gida-baimena ateratzeko edo berritzeko azterketa. c) Zinegotzi, diputatu, Biltzar Nagusietako kide edo legebiltzarkide izateagatik, Jaurlaritzako organoen edo horien menpeko batzordeen bileretara joatea. d) Musika-kontzertu batera joatea. 67.- .- 2007., 2008. eta 2009. urteetarako Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren arabera, langile finkoek lanaldia laburtzeko baimena eska dezakete, baldintza batzuen arabera. Adierazi baieztapen hauetatik zein den OKERRA: a) Oro har, % 50 laburtuko da lanaldia. Hortik apartekoak direnean, zerbitzuerakundeko zuzendaritza eta eskatzailearen arteko akordioz egingo dira. b) Nolanahi ere den, zerbitzu-erakundearen antolaketa-egoerak baldintzatuko du baimena ematea edo ez, eta ez du ekarriko ematen den zerbitzuaren maila eta kalitatea jaistea. c) Baimena 6 hilabeterako izango da gutxienez, eta beste horrenbeste luza daiteke. Hala ere, aurretik amaitutzat jo daiteke ondoko bi egoeretan: bai antolaketako gorabeherek komenigarri jotzen dutenean, bai hitzartutako baldintzak betetzen ez direnean. d) Oro har, % 10 laburtuko da lanaldia. Hortik apartekoak direnean, zerbitzuerakundeko zuzendaritza eta eskatzailearen arteko akordioz egingo dira. 68.- .- Zeintzuek dute Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa osatzeko eskubidea?. a) Gipuzkoak, Arabak eta Bizkaiak. b) Gipuzkoak, Arabak, Bizkaiak eta Behe Nafarroak. c) Gipuzkoak, Arabak, Bizkaiak, Zuberoak eta Lapurdik. d) Gipuzkoak, Arabak, Bizkaiak eta Nafarroak. 69.- .- Euskal Herriko ikurrina: a) Hiru bandakoa da. b) Gurutze batekoa da. c) Gurutzebikoa da. d) Korneta formakoa da. 70.- .- Zein da euskarari dagozkionetan erakunde aholku-emaile ofiziala?. a) Euskaltzaindia. b) Euskal Kultur Erakundea. c) Terminologia Elkartea (UZEI). d) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. 71.- .- Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera: a) Euskal Herriko Autonomia Erkidegoari atxiki ahal izango zaizkio partzialki bere lurralde barruan kokaturiko beste lurralde eta udalerriak, baldintza jakin batzuk betez. b) Euskal Herriko Autonomia Erkidegoari atxiki ahal izango zaio harekin muga egiten duen edozein lurralde edo udalerri, baldintza jakin batzuk betez. c) Euskal Herriko Autonomia Erkidegoari atxiki ahal izango zaizkio guztiz bere lurralde barruan kokaturiko beste lurralde eta udalerriak, baldintza jakin batzuk betez. d) Ez da aurreikusten Euskal Herriko Autonomia Erkidegoari atxiki ahal izango zaizkionik bere lurralde barruan kokaturiko beste lurralde eta udalerriak, baldintza jakin batzuk betez. 72.- .- Euskal herri-aginteek, beren eskumenen esparruan, neurri lagungarriak hartuko dituzte: a) Herritarren osasuna hobetzeko politikak sustatzeko. b) Enplegua gehitzea eta ekonomiaren oreka sustatzeko. c) Euskal Herrian bizi diren atzerritarrak gizarteratzen direla bermatzeko. d) a), b) eta c) okerrak dira. 73.- .- Eusko Legebiltzarra zenbat denborarako hautatzen da?. a) Bi urterako. b) Hiru urterako. c) Lau urterako. d) Bost urterako. 74.- .- Eusko Legebiltzarkideak, beren kargualdian, Autonomia Erkidegoaren luresparruan egindako delituengatik: a) Atxilotu egin daitezke, baina ez atxiki. b) Atxiki ahal dira, gehienez 24 orduz. c) Ezingo dira atxilotu, delitua edozein izanda ere. d) Ezin izango dira atxilotu ez atxiki, delitu gori-goria izan ezik. 75.- .- Eusko Legebiltzarrak bere barne-araudia finkatuko du. Nola onartuko da?. a) Legebiltzarkideen gehiengo osoz. b) Kideen erdiak onartuta. c) Kideen gehiengo soil bidez. d) Kideen herenak eta lehendakariak onartuta. 76.- .- Eusko Legebiltzarrean, bilkuraldi arruntek zenbateko iraupena izango dute gutxienez?. a) Urtean zazpi hilabetekoa. b) Urtean zortzi hilabetekoa. c) Urtean bederatzi hilabetekoa. d) Urtean hamar hilabetekoa. 77.- .- Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera, Biltzarrak bilkura bereziak egin ahal izango ditu: a) Jaurlaritzaren eta Batzorde Iraunkorraren eskariz. b) Batzorde Iraunkorraren nahiz legebiltzarkideen herenaren eskariz. c) Jaurlaritzaren eta legebiltzarkideen erdiaren eskariz. d) Jaurlaritzaren, Batzorde Iraunkorraren nahiz legebiltzarkideen herenaren eskariz. 78.- .- Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Legebiltzarraren legeak “Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian” argitaratzeko aginduko du, zein epetan?. a) Onartu eta bederatzi eguneko epean. b) Onartu eta hamabi eguneko epean. c) Onartu eta hamabost eguneko epean. d) Onartu eta hamazortzi eguneko epean. 79.- .- Legebiltzarraren legeak “Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian” argitaratzean, legeok indarrean noiz jarriko diren jakiteko, zerk aginduko du?. a) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunak. b) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren hurrengoak. c) Legea onartu zen egunak. d) Legea onartu zen egunaren hurrengoak. 80.- .- Eusko Jaurlaritza bertan behera geldituko da: a) Legebiltzarraren babesa galduz gero. b) Lehendakaria hiltzen bada. c) Legealdia amaitzean soilik. d) a) eta b) zuzenak dira. 81.- .- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen xedea honako hauek arautzea da: a) Administrazio publikoetako administrazio-prozedurak. b) Administrazio-egintzak baliozko eta efikaz izateko betekizunak. c) Administrazio-prozesuetako ahalordeak. d) Administrazio-egintzetako identifikazio-bitartekoak. 82.- .- Adingabeek administrazio publikoen aurrean jarduteko gaitasuna izango dute, beren eskubideez baliatzeko eta interesen alde egiteko, ordenamendu juridikoaren arabera. Zein kasutan?. a) Gaitasuna izango dute SOILIK adingabeen guraso-ahala, tutoretza edo kuradoretza duten pertsonek. b) Guraso-ahala, tutoretza edo kuradoretza duen pertsona gabe egin dezaketen kasuetan. c) Edozein kasutan, baldin eta guraso-ahala duen pertsona adingabearekin batera badago. d) Adingabearen interesak ordezkatzen dituen edozein heldurekin batera daudenean. 83.- .- Administrazio-prozeduran, ordezkaritza ez egiaztatzeak edo nahikoa ez egiaztatzeak: a) Ez du eragotziko dena delako egintza gauzatutzat hartzea, baldin eta ordezkaritza egiaztatzen edo akatsa zuzentzen bada ezarritako epean. b) Eragotzi egingo du egintza gauzatzea, eta interesdunei eskatuko zaie berriz has dezatela administrazio-prozedura. c) Eragingo du kasuan kasuko egintza gauzatzea, interesdunen ordezkaritza onartu gabe. d) Eragingo du kasuan kasuko egintza indarrik gabe uztea, eta ezingo da akatsa zuzendu. 84.- .- Ahalordetzeen erregistro elektronikoak direla eta, adierazi zein informazio EZ duten jaso behar ahalordetze-erregistro orokor eta partikularretan egiten diren idazpenek: a) Inskripzioaren data. b) Zenbat denborarako ematen den ahalordea. c) Ahalorde mota, ematen dituen ahalmenen arabera. d) Ahalordea emateko arrazoia. 85.- .- Ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatutako ahalordeek, zenbat denborako baliozkotasuna izango dute, gehienez?. a) Urtebeterako, inskripzioa egiten den datatik aurrera. b) Hiru urterako, inskripzioa egin eta hurrengo egunetik aurrera. c) Bost urterako, inskripzioa egiten den datatik aurrera. d) Zazpi urterako, inskripzioa egin eta hurrengo egunetik aurrera. 86.- .- Administrazio-prozeduran identifikatzeko eta sinatzeko, eta, zehatzago, eskaerak egiteko bitartekoak erabiltzean: a) Sinatzea nahitaezkoa da. b) Nortasuna egiaztatzea hautazkoa da. c) Ez da sinatu behar. d) Nortasuna egiaztatzea eta sinatzea borondatezkoak dira. 87.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-prozedura bateko edozein izapide egiteko, notarioek, jabetzaren erregistratzaileek eta merkataritzaerregistratzaileek: a) Erabakiko dute nolako harremanak izan administrazio publikoekin. b) Harremana nahitaez izan behar dute aurrez aurre. c) Harremana nahitaez izan behar dute posta ziurtatu bidez. d) Harremana nahitaez izan behar dute bitarteko elektronikoz. 88.- .- Administrazio-isiltasunez baiestea: a) Ondore juridikorik gabeko egintza bat da. b) Akatsak zuzendu arte etenda dagoen administrazio-egintzatzat joko da. c) Baliagarria izango da soilik interesdunei bidezko administrazio-errekurtsoa jartzen uzteko. d) Ondorio guztietarako, prozedura amaitzen duen administrazio-egintzatzat joko da. 89.- .- Administrazio-agiri elektroniko bat baliozkotzat jotzeko, nahitaezkoa izango da: a) Elektronikoki sortutako kode bat izatea. b) Eman diren unearen denbora-erreferentzia bat izatea. c) Erregistro elektronikoaren ardura duen funtzionarioak zigilua jartzea. d) Online egiaztapen-sistema bat izatea. 90.- .- Zein prozesu teknologiko erabiltzen da paper-euskarria edo beste euskarri ezelektroniko bat duen dokumentu bat dokumentuaren irudi kodetu, leial eta osoa duen fitxategi elektroniko bihurtzeko?. a) Eskaneatzea. b) Kodifikazioa. c) Digitalizazioa. d) Indexazioa. 91.- .- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, paper-euskarriko kopien autentikotasuna kontrastatzeko, zer adierazi beharra daukate?. a) Kopia direla, eta kode elektronikoki sortu bat edo beste egiaztatze-sistema bat izan behar dute. b) Kopia egin duen funtzionarioaren sinadura eta egiaztapen-kode bat. c) Sarrera-zigilu bat, bertan adierazita erregistroaren data, ordua eta bulegoa. d) Administrazio publikoek egindako kopiek ez dute autentikotasuna kontrastatu behar. 92.- .- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, administrazioen esku dauden edo administrazioren batek eginak diren dokumentuen kasuen, interesdunek: a) Nahitaez aurkeztu behar dituzte. b) Eskubidea dute horiek ez ekartzeko. c) Kopia sinplea aurkeztu behar dute. d) Elektronikoki aurkeztu ditzakete. 93.- .- Erregistro elektronikoak aukera emango du dokumentuak aurkezteko: a) Egun baliodun guztietan, zortzi orduz. b) Urteko egun guztietan, hamabi orduz. c) Egun baliodun guztietan, hamabost orduz. d) Urteko egun guztietan, eguneko hogeita lau orduetan. 94.- .- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, jakinarazpena interesdunaren egoitzan egiten bada eta une horretan hura ez badago: a) Interesduna ez den inork ezingo du jakinarazpena hartu. b) Jakinarazpena har dezakete hamazortzi urtetik gorakoek, interesdunarekin odolahaidetasuna badute. c) Egoitzan dagoen hamalau urtetik gorako edozein pertsonak har dezake, nor den jasota utzirik. d) Egoitzan dagoen edozeinek har dezake, nor den jasota utzi behar izanik gabe. 95.- .- Bitarteko elektronikozko jakinarazpenak egintzat joko dira: a) Haien edukira sartzen den unean. b) Jakinarazpena bitarteko elektronikoan eskura jartzean. c) Interesdunak jakinarazpena bitarteko ez elektronikoen bidez ere jasotzean. d) Jakinarazpena entregatu zenetik hilabete igarotzean. 96.- .- Interesdunaren eskubidea da administrazio-prozedura batean: a) Kopia autentikatua eskuratzea, jatorrizko dokumentu bat aurkeztu behar badute. b) Noiznahi jakitea interesdun diren prozeduren izapidetzea nola doan. c) Prozeduraren edozein alditan, betiere entzunaldiaren izapidea egin aurretik, dokumentuak aurkeztea. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 97.- .- Prozedura hasitakoan, ebazteko eskumena duen administrazio-organoak har ditzakeen behin-behineko neurrietako bat da: a) Errentak behin betiko enbargatzea. b) Jarduera aldi baterako etetea. c) Funtzionario-izaera galtzea. d) Diru-zehapenak jartzea. 98.- .- __________ jardutea da prozedura hasteko eskumena esleitua duen organoak jardutea prozeduraren xede diren inguruabar, jokaera edo gertaeren berri izanda, zuzenean edo zeharka: a) Nagusiaren aginduz. b) Ofizioz. c) Norberaren ekimenez. d) Eskari arrazoitu bidez. 99.- .- Prozedura salaketa baten ondorioz hasten denean, salatzaileak parte hartu badu halako arau-hauste batean eta beste arau-hausle batzuk baldin badira, prozedura ebazteko eskumena duen organoak: a) Diru-zehapenak jarri beharko dizkie arau-hausle guztiei. b) Diziplinaz kaleratu beharko ditu arau-hausleak eta salatzaileari isuna ordainarazi. c) Salbuetsi egin beharko du salatzailea legokiokeen isuna ordaintzetik edo diruzkoa ez den beste zehapenen batetik. d) Diruzkoa ez den zehapen bat jarri beharko die arau-hausleei eta salatzaileari kaltea leheneratu diezaioten eskatuko zaie. 100.- .- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, ondare-erantzukizuna erreklamatzeko eskubidea: a) Ez da preskribatuko. b) Urtebeteren buruan preskribatuko da, kalte-ordaina ekarri duen egitate edo egintza izan zenetik. c) Administrazio-prozedura hasi eta bi urtera preskribatuko da. d) Kalte fisikoak sendatu eta hiru urtera preskribatuko da. 101.- .- 39/2015 Legearen arabera, nola deitzen da interesdunak sinatutako dokumentu bat, zeinean adierazten baitu, bere erantzukizunaren pean, betetzen dituela indarrean den araudiak eskubide edo ahalmen bat aitortzeko edo hura baliatzeko ezarritako betekizunak, baduela hori egiaztatzen duen dokumentazioa eta Administrazioaren esku jarriko duela hark hala eskatzen dionean?. a) Adostasun-adierazpena. b) Administrazio-adierazpena. c) Erantzukizunpeko adierazpena. d) Zinpeko adierazpena. 102.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-espedientea da: a) Dokumentu eta jarduketen multzo ordenatu bat, administrazio-ebazpenaren aurrekari eta oinarri izateko balio duena eta hura betearazteko eginbideak ere jasotzen dituena. b) Interesdunak administrazio-prozeduran bitarteko elektronikoen bidez igorritako agirien multzoa. c) Administrazioko organoen eta entitateen arteko fitxategi, datu-base, ohar, komunikazio, laburpen, iritzi, zirriborro eta barne-txostenen multzoa. d) b) eta c) zuzenak dira. 103.- .- Arau baten ondorioz espediente elektroniko bat bidali beharra dagoenean, zein dokumentutan aurreikusitakoaren arabera bidaliko da?. a) Interkonektibitatearen Eskema Autonomikoa eta Elkarreragingarritasunari buruzko Arau Teknikoak. b) Elkarreragingarritasunaren Eskema Autonomikoa eta Elkarreragingarritasunari buruzko Arau Teknikoak. c) Interkonektibitatearen Eskema Nazionala eta Elkarreragingarritasunari buruzko Arau Teknikoak. d) Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala eta Elkarreragingarritasunari buruzko Arau Teknikoak. 104.- .- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, txostenak egitean, espresuki kontrakoa xedatzen ez bada, txostenak honakoak izango dira: a) Nahitaezkoak eta lotesleak. b) Nahitaezkoak eta ez lotesleak. c) Aukerakoak eta lotesleak. d) Aukerakoak eta ez lotesleak. 105.- .- Administrazio-prozedura amaitzeko aukerak dira: a) Atzera egitea. b) Iraungitzat deklaratzea. c) Jakinarazpen hutseginak. d) a) eta b) zuzenak dira. 106.- .- 39/2015 Legearen arabera, zehapen-prozeduren amaieran, zehapena diruzkoa soilik baldin bada, prozedura ebazteko eskumena duen organoak honakoak aplikatuko ditu: a) Gutxienez % 5eko murriztapenak, proposatutako zehapenaren gainean. b) Gutxienez % 10eko murriztapenak, proposatutako zehapenaren gainean. c) Gutxienez % 15eko murriztapenak, proposatutako zehapenaren gainean. d) Gutxienez % 20ko murriztapenak, proposatutako zehapenaren gainean. 107.- .- Administrazio-prozedura amaitutakoan, diruzko zehapen bat ordaintzeko betebeharra sortzen denean, Ogasun Publikoari ordaindu beharrekoa, zein bitarteko EZ da aurreikusten 39/2015 Legean?. a) Banku-transferentzia. b) 120 eguneko zor-agiria. c) Banku-helbideratzea. d) Kreditu- eta zorduntze-txartela. 108.- .- Administrazio-prozedura erkidearen izapidetze sinplifikatuari buruzko baieztapen hauetatik, zein da OKERRA?. a) Interes publikoa tartean badago edo prozedura ez bada konplexua, modu sinplifikatuan izapidetzea erabaki dezakete administrazio publikoek. b) Izapidetze sinplifikatua jakinaraztean interesdunen bat kontra agertzen bada espresuki, izapidetze arruntari jarraitu beharko dio Administrazioak. c) Zehapen-prozeduren kasuan, prozeduraren izapidetze sinplifikatua hautatu ahal izango da, baldin eta arau-haustea larritzat jotzeko irizpide-elementuak badaude. d) Hogeita hamar eguneko epean ebatzi beharko dira modu sinplifikatuan izapidetutako prozedurak, prozeduraren izapidetze sinplifikaturako erabakia interesdunari jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbaturik epea. 109.- .- 39/2015 Legearen arabera, egintzak administrazio-bidetik berrikustean, prozedura hasi denetik sei hilabeteko epea betetzen bada ebazpenik eman gabe, iraungo egingo da, baldin eta: a) Prozedura ofizioz hasi bada. b) Prozedura interesdunek eskatuta hasi bada. c) Prozedura ofizioz edo interesdunek eskatuta hasi bada. d) Autonomia-erkidegoko organo aholku-emaileak irizpena eman badu. 110.- .- Kaltegarritasun-deklarazioa ezin egingo da eman: a) Administrazio-egintza eman zenetik bi urte igaro badira. b) Administrazio-egintza eman zenetik hiru urte igaro badira. c) Administrazio-egintza eman zenetik lau urte igaro badira. d) Administrazio-egintza eman zenetik bost urte igaro badira. 111.- .- Kaltegarritasun-deklarazioari: a) Errekurtsoa jarri ahalko zaio jakinarazi zenetik sei hilabeteko epean. b) Errekurtsoa jarri ahalko zaio jakinarazi zenetik zortzi hilabeteko epean. c) Errekurtsoa jarri ahalko zaio jakinarazi zenetik hamabi hilabeteko epean. d) Ezin izango zaio errekurtsorik jarri, baina jakinarazi ahal izango da informazioondorio hutsetarako. 112.- .- Estatuaren Administrazio Orokorrean, adierazi zein EZ den eskuduna administrazio-xedapen eta -egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko: a) Estatu Kontseilua. b) Estatu-idazkariak. c) Ministroak. d) Ministro Kontseilua. 113.- .- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, kasu eta arlo sektorial jakin batzuetan, eta gaiaren berezitasunak hala eskatzen duenean, gora jotzeko errekurtsoaren ordez beste prozedura batzuk ezar ditzakete legeek: a) Negoziazioa. b) Bitartekotza. c) Erreklamazioa. d) b) eta c) zuzenak dira. 114.- .- Administrazio-prozeduran, gora jotzeko errekurtsoen ebazpenek: a) Administrazio-bidea eteten dute. b) Administrazio-bidea indargabetzen dute. c) Administrazio-bidea amaitzen dute. d) Administrazio-bidea iraungitzen dute. 115.- .- 39/2015 Legearen arabera, errekurtso bat jartzean EZ dira datu hauek adierazi behar: ℂ 𝕖𝕥𝕒 𝔻 𝕖𝕣𝕒𝕟𝕥𝕫𝕦𝕥𝕖𝕜𝕠𝕒𝕜 𝕕𝕚𝕣𝕒. 𝔸𝕟𝕦𝕝𝕒𝕥𝕫𝕖𝕜𝕠𝕒. a) Errekurtso-jartzailearen izen-abizenak. b) Zergatik jartzen den errekurtsoa. c) Errekurtsorako erantsi diren agirien zerrenda. d) Administrazioko zer organo, erakunde edo unitateri zuzentzen zaion, eta zein den haren identifikazio-kodea. 116.- .- 39/2015 Legearen arabera, administrazio-errekurtso bat ez onartzeko arrazoi da: a) Errekurtso-jartzailearen sinadurarik ez izatea. b) Errekurtsoa jartzeko epea igaro izana. c) Errekurtsoak formazko akatsak izatea. d) a) eta c) zuzenak dira. 117.- .- 39/2015 Legearen arabera, edozein errekurtso aurkezteak: a) Ez du INOIZ etengo aurkaratutako egintzaren betearazpena. b) EZ du etengo aurkaratutako egintzaren betearazpena, interes publikokoa bada. c) BETI etengo du aurkaratutako egintzaren betearazpena. d) Aurkaratutako egintzaren betearazpena eten ahalko du, baldin eta horrek kalte erreparaezin edo erreparagaitzak ekartzen baditu. 118.- .- Jatorrizko espedientean jaso ez diren beste egitate edo dokumentu batzuk hartu behar badira kontuan, interesdunek zein epe izango dute alegazioak egin eta egoki deritzoten dokumentu eta egiaztagiriak aurkez ditzaten?. a) Gutxienez bost egun eta gehienez hamar iraungo duen epea. b) Gutxienez hamar egun eta gehienez hamabost iraungo duen epea. c) Gutxienez hamabost egun eta gehienez hogei iraungo duen epea. d) Gutxienez hogei egun eta gehienez hogeita hamar iraungo duen epea. 119.- .- Egintzak edo ebazpenak eman zituen organoaren hierarkian goragoko mailakoan errekurtsoa jar daiteke, administrazio-bidea amaitu gabe. Zelan deitzen da errekurtso hori?. a) Gora jotzeko errekurtsoa. b) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa. c) Berrikuspen-errekurtso berezia. d) Aurkaratze-errekurtso arrunta. 120.- .- Berrikuspen-errekurtso berezia zeren aurka har daiteke?. a) Administrazio-bidea amaitzen duten administrazio-egintzen aurka. b) Administrazio-bidean irmoak diren egintzen aurka. c) Administrazio-bidea amaitzen ez duten egintzen aurka. d) Akats formalak dituzten administrazio-egintzen aurka. 121.- .- Berrikuspen-errekurtso berezi baten ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea hauxe da: 𝔼𝕡𝕖𝕒 𝕙𝕚𝕣𝕦 𝕙𝕚𝕝𝕒𝕓𝕖𝕥𝕖𝕒𝕜𝕠𝕒 𝕕𝕒. a) Hamar egun. b) Hamabost egun. c) Hogei egun. d) Hilabete. 122.- .- Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, administrazio-organo bat sortzeko, betekizun hau bete beharko da: a) Lehendik dagoen administrazio-organoren bat bikoizten ez dela egiaztatu behar da. b) Txosten bat igorri behar da, administrazio-organo berriaren funtzionamendu autonomoa bermatzeko. c) Dagokion administrazio publikoan nola integratuko den eta hierarkikoki zeinen mendean egongo den zehaztu behar da. d) Aurrekontu zehatz bat egin behar da organoa martxan eta funtzionamenduan egoteak eragingo dituen gastuen inguruan. 123.- .- 40/2015 Legearen arabera, eskumen-delegatzeak, kudeaketa-gomendioek, sinadura-delegatzeak edo ordezkotzak: a) Ez dute eskumenaren titulartasuna aldatzen; aldiz, aldatzen dituzte eskumen horretaz baliatzeko kasuan-kasuan aurreikusten diren elementuak. b) Eskumenaren titulartasuna aldatzen dute, eta, beraz, baita eskumen horretaz baliatzeko kasuan-kasuan aurreikusten diren elementuak ere. c) Ez dute eskumenaren titulartasuna aldatzen, ez eta eskumen horretaz baliatzeko aurreikusten diren elementuak ere. d) Sinadura-delegatzeak aldatzen du eskumenaren titulartasuna. 124.- .- Xedapen orokorrak emateko eskumenak: a) Delegatu egin daitezke. b) Delegatu egin daitezke, baldin eta organo delegatzaileak ontzat ematen badu. c) Ezin dira inolaz ere delegatu. d) a) eta b) zuzenak dira. 125.- .- Kudeaketa-gomendioak berekin dakar: a) Administrazio-organoen edo zuzenbide publikoko entitateen eskumeneko jarduera materialak edo teknikoak egitea. b) Administrazio-organoen edo zuzenbide publikoko entitateen eskumeneko titulartasuna lagatzea. c) Sektore publikoko kontratuen legerian araututako kontratuen berezko prestazioez arduratzea. d) Egintza edo ebazpen juridikoak igortzea, kudeaketaren xedeko jarduerari babesa emateko. 126.- .- Kudeaketa-gomendioan, datu pertsonalen tratamenduaren arduradun hauxe izango da: a) Eskumena delegatzen duen organoa. b) Gomendioa jasotzen duen organoa. c) Bai gomendioa jasotzen duen organoa bai eskumena delegatzen duen organoa. d) Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. 127.- .- Gaixorik daudenean, administrazio-organoetako titularrak ordeztu ahalko dira: a) Behin betiko. b) Epe mugagabean. c) Aldi baterako. d) Partzialki. 128.- .- 40/2015 Legearen arabera, eskuduntza-gatazkak BAKAR-BAKARRIK sor daitezke: a) Hainbat administraziotakoak izanik hierarkia-lotura duten organoen artean. b) Hainbat administraziotakoak izanik hierarkia-loturarik ez duten organoen artean. c) Administrazio berekoak izanik hierarkia-lotura duten organoen artean. d) Administrazio berekoak izanik hierarkia-loturarik ez duten organoen artean. 129.- .- Administrazio publikoetako kide anitzeko organoak behar bezala eratzeko, batzarrak egiteko, eztabaidak izateko eta erabakiak hartzeko: a) Buruak eta idazkariak –edo hala dagokionean ordezkoek– gutxienez egon beharko dute, aurrez aurre edo urrutitik. b) Idazkariak –edo hala dagokionean ordezkoek– eta organoko kide-kopuruaren erdiak gutxienez egon beharko dute, aurrez aurre. c) Buruak eta idazkariak –edo hala dagokionean ordezkoek– eta organoko kidekopuruaren herenak gutxienez egon beharko dute, aurrez aurre. d) Buruak eta idazkariak –edo hala dagokionean ordezkoek– eta organoko kidekopuruaren erdiak gutxienez egon beharko dute, aurrez aurre edo urrutitik. 130.- .- Estatuaren Administrazio Orokorreko kide anitzeko organoen buruaren zeregina izango da: a) Aktak eta organoaren erabakien ziurtagiriak ikus-onestea. b) Galderak eta eskariak egitea. c) Norberari emandako eginkizunak betetzeko behar den informazioa lortzea. d) Kontsulten, irizpenen eta hartutako erabakien ziurtagiriak egitea. 131.- .- Estatuaren Administrazio Orokorreko kide anitzeko organoen idazkariari dagokio: a) Bilkuretako eztabaidetan parte hartzea. b) Gaiak bideratzeko prestatzea, bilkurako aktak idaztea eta akta horien fede ematea. c) Eztabaidak moderatzea eta, kausa justifikaturik izanez gero, bilkurak bertan behera uztea. d) Ohiko bilkuretarako deialdia egitea erabakitzea eta gai-zerrenda finkatzea. 132.- .- Administrazioetako agintari edo langileak prozeduran esku hartzetik abstenituko dira, arrazoi hau tartean bada: a) Interesdunetako edozeinekin ikusiezin nabarmena izatea. b) Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian. c) Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzuharremana izatea. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 133.- .- Zer da irispide-puntu elektroniko bat, administrazio publiko baten, erakunde publiko baten edo zuzenbide publikoko entitate baten titulartasunekoa, interneten bidez irispidea ematen duena argitaratutako informaziora?. a) Web-orria. b) Interneteko ataria. c) Egoitza elektronikoa. d) Ziurtagiri digitala edo Cl@ve. 134.- .- Osasun Sistema Nazionaleko erabiltzaileen datuak erregistratzeko informazioeta komunikazio-sistemen kokapena hauxe izan beharko da: a) Europar Batasuneko lurraldearen barruan. b) Europar Batasunetik kanpoko lurraldean. c) Estatu Batuetan. d) Erresuma Batuan. 135.- .- 149/2007 Dekretuaren arabera, bigarren iritzi medikorako eskabidea: a) Baliabide telematikoetatik aurkeztu beharko da nahitaez. b) Administrazioaren edozein erregistro ofizialetan aurkeztu ahalko da. c) Osasun-zentroen edo Osasun Sailaren Pazientea-Erabiltzailea Atenditzeko Zerbitzuetan aurkeztu ahalko da. d) Lehen diagnostikoa igorri zuen zentroan soilik aurkeztu ahalko da. 136.- .- 149/2007 Dekretuaren arabera, bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubidea ezingo da baliatu: a) Asistentzia sanitario pribatuan. b) Aldi berean profesionala aldatzeko eskatu bada. c) Behin betiko diagnostiko bat igorri bada. d) Prozedura judizial bat izapidetzen ari bada. 137.- .- 149/2007 Dekretuaren arabera, bigarren iritzi medikoak lehenengoa baieztatzen badu, pazienteak: a) Asistentzia jatorrizko osasun-zentroan jarraitu beharko du nahitaez. b) Asistentzia bigarren iritzi hori eman zuen zentroan jarraitzeko aukeratu ahalko du. c) Eskabide gehiago egiteko eskubidea galduko du. d) Hirugarren balorazio bat eskatu beharko du. 138.- .- Nortzuek eska dezakete bigarren iritzi mediko bat, 149/2007 Dekretuaren arabera?. a) Soilik adinez nagusi diren pazienteek. b) Pazienteak edo edozein profesional sanitariok. c) Pazienteak, bere legezko ordezkariak edo berariaz baimendutako pertsonak. d) Soilik pazientearen senide zuzenek. 139.- .- Bigarren iritzi medikorako eskubidea honako hauekin lotutako prozesuetan bermatuko da, besteak beste: a) Gaixotasun infekzioso arruntak. b) Behin-behineko patologia arinak. c) Endekapenezko gaixotasun neurologikoak. d) Nahasmendu psikologiko iragankorrak. 140.- .- Zein da bigarren iritzi medikorako eskubidearen helburu nagusia, 149/2007 Dekretuaren arabera?. a) Osasun-sistemak emandako lehen diagnostikoa ordezkatzea. b) Lehenengo diagnostiko edo proposamen terapeutikoa egiaztatzea, erabakiak hobeto hartzeko. c) Osasun-langilea aldatzeko aukera bermatzea, pazienteak hala eskatzen duenean. d) Itxaron-zerrenda kirurgikoak murriztea. 141.- .- Bigarren iritzi medikoa emateko, profesional sanitarioak: a) Lehen diagnostikoa eman zuen zentro berekoak izan beharko dira. b) Sare publikoko zentro bateko langileak izan behar dira, baina ez jatorrizko zentrokoak. c) Pazienteak izendatuko ditu, askatasunez. d) Zentro pribatu itunduen parte izango dira, esklusiboki. 142.- .- Zein epetan hitzartu behar da bigarren iritzi medikorako hitzordua, eskabidea erregistroan sartu zenetik?. a) Gehienez 5 egun naturaleko epean. b) Gehienez 10 egun balioduneko epean. c) Gehienez 15 egun naturaleko epean. d) Gehienez hilabeteko epean. 143.- .- Bigarren iritzi medikoak EZ badu lehenengoa baieztatzen, pazienteak: a) Nahitaez jarraitu beharko du asistentzia jatorrizko osasun-zentroan jasotzen. b) Galdu egingo du osasun-asistentzia publikorako eskubidea. c) Bigarren iritzi medikoa eman zen osasun-zentroan lortu ahal izango du osasunasistentzia. d) Berriz ere hasi beharko du asistentzia-prozedura osoa. 144.- .- Bigarren iritzi mediko bat ematea bidezkotzat jotzen EZ bada: a) Erabakia ahoz jakinarazi beharko zaio pazienteari. b) Jatorrizko zerbitzu medikoak hartu beharko du erabakia, justifikaziorik gabe. c) Zuzendaritza Medikoak txosten arrazoitu bat emango du. d) Osasun Sailak ebatzi beharko du gaia, aurretiazko txostenik gabe. 145.- .- Zein kasutan lortu daiteke bigarren iritzi mediko bat Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko osasun-zentroetan?. a) Pazienteak berariaz hala eskatzen duenean. b) Lehenengo diagnostikoa lehen mailako arretan eman denean. c) Lurraldean zentro publiko eskuragarririk ez dagoenean. d) Teknika diagnostiko eta/edo terapeutiko baten egoera bereziagatik beharrezkoa gertatzen denean, Osasun Sailaren baimenarekin. 146.- .- Zein unitate arduratzen dira bigarren iritzi medikoaren eskabideak izapidetzeaz, 149/2007 Dekretuaren arabera?. a) Lehenengo diagnostikoa eman zuen zentroko zerbitzu medikoak. b) Osakidetzako Zuzendaritza Medikoak bakarrik. c) Osasun-zentroetako paziente eta erabiltzaileei arreta eskaintzeko zerbitzuak eta jatorrizko Zuzendaritza Medikoak. d) Osasun-zentroetako paziente eta erabiltzaileei arreta eskaintzeko zerbitzuak eta Osasun Sailaren unitateak. 147.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, protokoloa zenbatean behin berrikusiko da?. a) Lau urtean behin. b) Bost urtean behin. c) Urtero eta, lehenengo lau urteak igarotakoan, lau urtean behin. d) Urtero, lehenengo lau urteetan eta, une horretatik aurrera, 2 urtean behin. 148.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, prozedura informala noiz erabiliko da?. a) Sexu-jazarpeneko eta/edo sexuan oinarritutako jazarpeneko kasutzat jotzeko adinako izaera ez duten baina desegokiak izan daitezkeen ekintzen kasuan. b) Sexu-jazarpeneko eta/edo sexuan oinarritutako jazarpena ez diren baina laninguruan ondoeza sortzen duten jokabideen kasuan. c) Sexu-jazarpeneko eta/edo sexuan oinarritutako jazarpeneko kasu gisa katalogatzeko bezain larriak ez diren ekintzen kasuan. d) Deskribatutako jarduerak ezingo dira jazarpentzat jo, baina esku-hartze prebentiboa egin ahalko da. 149.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, Aholkularitza Konfidentzialtasunaren eginkizunetako bat da: a) Jazarpen-prozeduraren ondoriozko diziplina-zehapenak ezarri eta betearaztea. b) Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena behin betiko konpontzea. c) Balizko jazarpen-egoerekin lotutako kexak eta salaketak jaso, aztertu eta izapidetzea. d) Langileen Zuzendaritzari langileen kudeaketaren arloan esleitutako eginkizunak bereganatzea. 150.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, Osakidetzak zainduko du lan-ingurunea horrelakoa izatea: a) Arriskurik gabeko lan-ingurunea izatea, eta, ondorioz, sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko egoeretatik libre egotea, mota guztietan, ziberjazarpena barne. b) Arriskuetatik libre dagoen lan-ingurunea izatea, eta, beraz, sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko egoerarik ez izatea, ziberjazarpena barne. c) Arriskurik gabeko lan-ingurunea izatea, eta, ondorioz, sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko egoeretatik libre egotea, ziberjazarpena alde batera utzita. d) Arriskurik gabeko lan-ingurunea izatea eta sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko egoeretatik libre egotea, edozein motatan. 151.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, Osakidetzak konpromisoa hartzen du eskubide hauek babesteko: a) Langileen eskubideak, diziplina-araubidea aplikatzen dela bermatuta. b) Ukitutako pertsonen eskubideak, behar bezalako bermeekin. c) Ukitutako pertsonen eskubideak, baldintza beretan. d) Osakidetzako langileen eskubideak, prebentzio-neurrien bidez. 152.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, protokoloa hauei aplikatuko zaie: a) Osakidetzako estatutupeko langile finko guztiei. b) Osasun-zentroetara atxikitako langile guztiei. c) Osakidetzari atxikitako langile guztiei, baita zuzendariei ere. d) Osakidetzari atxikitako langile guztiei, baita zuzendariei, prestakuntza jasotzen ari diren langileei eta kanpoko enpresei ere. 153.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, sexu-jazarpena hauxe da: a) Sexu-izaera duen jokabide bat behin eta berriz egitea, eta, ondorioz, lan-ingurune bortitza sortzea. b) Pertsonaren sexuarekin lotutako edozein jarrera sexual. c) Sexu-izaerako jokabide bat sortzea, ahozkoa, ahozkoa ez dena edo fisikoa, xede nahiz ondore izateagatik pertsonaren duintasunaren aurka egitea. d) Sexu-izaerako edozein jarduera, lan-ingurunean iraingarria izan badaiteke. 154.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, jazarpen-egoera bat jasaten duen edo ezagutzen duen edozein pertsonak: a) Jakinarazi ahalko du, baina soilik ordezkaritza sindikala duten organoen bidez. b) Jakinarazi ahalko du, baina soilik Osakidetzako langile finkoa bada. c) Langileen Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio. d) Egoera hori salatzeko eskubidea izango du. 155.- .- Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, lege honen xedea da: a) Laneko osasuneko lan-baldintzak hobetu daitezen sustatzea. b) Lan-baldintzak hobetu daitezen sustatzea, langileen segurtasunaren eta osasunaren babes-maila igotzeko. c) Lan-arriskuen prebentzioaren gaineko obligazioak ezartzea. d) Lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak arautzea. 156.- .- Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, laneko segurtasun- eta osasun-neurrien kostua: a) Partzialki ezarri ahal izango zaie langileei. b) Enpresariaren eta langileen artean ordainduko da. c) Soldata-hobekuntzen bidez ordainaraziko da. d) Ezin izango zaie inola ere ezarri langileei. 157.- .- 31/1995 Legearen arabera, prebentzio-ekintzaren printzipioetan sartzen da: a) Lana pertsonarentzat moldatzea. b) Pertsona lanpostuari egokitzea. c) Arrisku larriak soilik ezabatzea. d) Banakako babesari garrantzi handiagoa ematea babes kolektiboari baino. 158.- .- Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, langileek eskubidea dute prebentzioaren arloan: a) Laneko segurtasun- eta osasun-arloan benetako babesa izateko. b) Laneko segurtasun eta osasunerako arriskuei buruzko informazioa jasotzeko. c) Prebentzio-arloan prestakuntza jasotzeko. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira. 159.- .- Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, noiz egin beharko da lan-arriskuen ebaluazioa?. a) Lan-jardueraren hasieran soilik. b) Lan-baldintzak aldatzen direnean edo osasunari eragindako kalteak direla bide. c) Langileen ordezkariek hala eskatzen dutenean. d) Soilik lan-istripu larrietan. 160.- .- Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, langileak eskubidea izango du bere jarduera geldiarazi eta lan egiten duen lekua uzteko: a) Uste duenean jarduera horrek arrisku larria dakarrela bere segurtasun eta osasunerako. b) Enpresariak ez badu prebentzio-prestakuntzarik eman. c) Lantokian edozein gorabehera dagoenean. d) Arriskuen ebaluaziorik egin ez denean. 161.- .- Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen 2. artikuluaren arabera, lege honen aplikazio-eremuan sartzen dira: a) Soilik Langileen Estatutuak araututako lan-harremanak. b) Soilik administrazio publikoaren zerbitzupean dauden langileak. c) Langileen Estatutuak araututako lan-harremanak eta administrazio publikoen zerbitzupean dauden langileak. d) a), b) eta c) erantzunak zuzenak dira. 162.- .- Osakidetzako langileen arrisku orokorrei buruzko informazio-gidaren arabera, lan-arriskua da: a) Lanaldian zehar istripu bat gertatzeko probabilitatea. b) Langile bati lanetik eratorritako kalteren bat gertatzeko posibilitatea. c) Lan-istripu baten ondorioz (eta ez beste ezergatik) sortutako edozein kalte. d) Lan-ingurunean antzemandako edozein egoera arriskutsu. 163.- .- Osakidetzako langileen arrisku orokorrei buruzko informazio-gidaren arabera, lan-istripua da: a) Lanaldian zehar gertatutako edozein lesio. b) Lan-ingurunetik kanpo langileak gorputzean jasandako edozein kalte. c) Pertsonengan osasun-galerak edo lesioak eragin ditzakeen nahi eta espero gabeko gertaera. d) Lantokian gertatutako ezusteko gertaera. 164.- .- Osakidetzako langileen arrisku orokorrei buruzko informazio-gidaren arabera, lanaldian istripuren bat izanez gero, langileak: a) Goi-hurrengo arduradunari eta Prebentzioko Oinarrizko Zerbitzuari eman behar die horren berri ahalik azkarren. b) Prebentzioko Oinarrizko Zerbitzuari soilik eman behar dio horren berri. c) Zuzenean jo behar du osasun-zentrora, komunikatu gabe. d) Hurrengo egunean joan behar du Prebentzioko Oinarrizko Zerbitzura. 165.- .- Osakidetzako langileen arrisku orokorrei buruzko informazio-gidaren arabera, zamak eskuz erabiltzean, gomendagarria da: a) Bizkarra lerrokatzea eta ahalegina batez ere bizkarraldeko muskuluekin egitea. b) Bizkarra zuzen edukitzea eta belaunak tolestea zama jaso bitartean. c) Bizkarra zuzen edukitzea eta ahalegina gorputz-enborrarekin egitea, hankak ez tolesteko saiakera eginda. d) Bizkarra zuzen edukitzea eta ahalegina bizkarraren eta besoen artean banatzea, lekualdaketak murriztuz. 166.- .- Osakidetzako langileen arrisku orokorrei buruzko informazio-gidaren arabera, arrisku biologiko gehien duten langileak hauek dira: a) Osasun-zentroko langile guztiak, bereizi gabe. b) Osasun-zentroetan lan egiten duten administrariak. c) Garbiketa-lanak egiten dituzten langileak. d) Gaixoei asistentzia ematen dieten profesionalak, laborategiko langileak eta animaliekin lan egiten dutenak. 167.- .- Osakidetzako langileen arrisku orokorrei buruzko informazio-gidaren arabera, produktu kimikoak erabiltzean: a) Ez da komeni produktu kimikoak zuzenean usaintzea, zer diren jakiteko beharrezkoa ez bada. b) Produktu kimikoak ontziz aldatu ahalko dira, baldin eta ontzi berria ondo itxita badago. c) Inoiz ere ez usaindu produktu kimikorik, ez eta probatu ere, bere etiketa edo ohiko erabilera edozein izanda ere. d) Aski da produktu kimikoak ontzi itxietan gordetzea, arriskuak saihesteko. 168.- .- Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuei buruzko informazio-gidaren arabera, DIP erabiltzailea da: a) Benetako lan-denborari dagokionez, egunean 4 ordu edo astean 20 ordu baino gehiago egiten duen langilea. b) Benetako lan-denborari dagokionez, egunean 5 ordu edo astean 25 ordu baino gehiago egiten duen langilea. c) Benetako lan-denborari dagokionez, egunean 6 ordu edo astean 30 ordu baino gehiago egiten duen langilea. d) Benetako lan-denborari dagokionez, egunean 7 ordu edo astean 35 ordu baino gehiago egiten duen langilea. 169.- .- Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuei buruzko informazio-gidaren arabera, datuak ikusteko pantailak erabiltzearekin lotutako arriskuetako bat da ikusmen-nekea. Zer dago horren atzean?. a) Behartutako posturak izatea luzaroan, pantailarekin lan egin bitartean. b) Aldizkako atsedenik ez hartzea ordenagailuarekin etengabe lan egin bitartean. c) Lanpostuko argi desegokia eta pantailan distirak, islak eta itsualdiak. d) Sarrera-gailuak etengabe erabiltzea, hala nola teklatua eta sagua. 170.- .- Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuei buruzko informazio-gidaren arabera, ordenagailua duen lanpostuaren inguruneko baldintzetan, gomendagarria da: a) Pantaila leihoekiko paraleloan jartzea. b) Lanpostuaren argi orokorra murriztea. c) Pantaila leihoekiko perpendikularrean jartzea, itsualdiak saihesteko. d) Argi artifiziala soilik erabiltzea. 171.- .- Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuei buruzko informazio-gidaren arabera, gomendagarria da laneko aulkiaren altuera erregulatzea: a) Oinak lurrean guztiz jarri arte. b) Bizkar guztia bermatuta egon arte. c) Belaunak aldaken mailaren gainetik geratu arte. d) Besaurrea mahai gainean jarrita 90º-ko angelua sortu arte. 172.- .- Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuei buruzko informazio-gidaren arabera, ordenagailua duen lanpostu batean pertsonak atenditu behar badira, pantaila biratuta jarri behar da: a) Baina ez 35º baino gehiago. b) Baina ez 45º baino gehiago. c) Baina ez 55º baino gehiago. d) Baina ez 65º baino gehiago. 173.- .- Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuei buruzko informazio-gidaren arabera, ordenagailua duten lanpostuetan eragozpenik sor ez dadin muskulu eta hezurretan, jarri teklatua eta sagua: a) Soilik eskuak mahai gainean jarri ahal izateko moduan. b) Eskumuturrak eta besaurreak mahai gainean modu egokian jarri ahal izateko moduan. c) Besoak eskegita izateko moduan. d) Mahaiaren ertzetik ahalik eta urrunen. 174.- .- Lehen atentzioko lan-arriskuen prebentzioari buruzko informazio-gidaren arabera, dokumentu horren xedea da: a) Osasunaren eremuko Arrisku Orokorren Eskuliburua ordeztea. b) Osasun-langile guztiei arrisku orokorren berri ematea. c) Langileei beren lanpostuetako lan-arrisku berezien berri ematea. d) Bezeroaren arreta-arloko langileen betebeharren berri ematea. 175.- .- Lehen atentzioko lan-arriskuen prebentzioari buruzko informazio-gidaren arabera, istripuetako prebentzio-neurrien artean gomendatzen da: a) Maiz erabiltzen diren objektuak gainazal egonkorretan jartzea, eskura. b) Objektuak egonkortasunez jartzea armairu, apal, beira-arasa eta horrelakoen gainean, eta behar ez dena erretiratzea. c) Pasoko lekuetan eguneroko jarduerarako beharrezkoak diren objektuak soilik edukitzea. d) Laneko materialak mantendu eta antolatzea, batez ere azkartasunaren eta funtzionaltasunaren arabera. 176.- .- Lehen atentzioko lan-arriskuen prebentzioari buruzko informazio-gidaren arabera, entxufe eta erregeletak erabiltzean: a) Saihestu entxufe eta erregeletak gainkargatzea, bereziki etengabe erabiltzen direnean. b) Ez da gomendagarria erregeletak erabiltzea, babes-sistema osagarriak eduki ezean. c) Ez gainkargatu entxuferik, ez erregeletarik, eta ez erabili kable zuriturik. d) Entxufe anizkunak soilik kontsumo elektriko baxuko gunetara mugatuko dira. 177.- .- Lehen atentzioko lan-arriskuen prebentzioari buruzko informazio-gidaren arabera, ekipo, instalazio edo altzarietan anomaliak edo akatsak antzemanez gero, langileak: a) Berehala konpondu beharko ditu, arrisku larririk ez badago. b) Prebentzio Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, baloratu dezan. c) Arduradunari jakinarazi beharko dio, matxura-parte baten bidez. d) Anomalia seinaleztatu eta ohiko jarduerarekin jarraituko du. 178.- .- Lehen atentzioko lan-arriskuen prebentzioari buruzko informazio-gidaren arabera, Bezeroa Atenditzeko Eremuko langileei zuzendutako gomendio orokorren artean dago: a) Lanpostuan soilik izatea ohiko lanerako behar-beharrezkoa den materiala. b) Lanpostua ordenatuta izatea, aldian-aldian erabiltzen den materiala metatu ahalko den arren. c) Lanpostuko elementu guztiak eskura izateari lehentasuna ematea, maiztasunez erabili ez arren. d) Lanpostua ongi ordenatuta eta garbi mantentzea eta bertan behar dena baino ez izatea. 179.- .- Prebentzioko Karpeta Gorriaren arabera, istripu bat in-itinere dela ulertzen da, baldin eta, etxetik lanera edo alderantziz gertatzen denean, eta, gainera: a) Ibilbidea ahalik eta laburrena denean eta lan-ordutegian egiten denean. b) Lokomozio-baliabidea ohikoa denean eta ibilbidea normaltzat jotzen denean. c) Istripua lantokiaren udalerrian gertatzen denean. d) Langileak ez badu ibilaldia eteten, justifikatutako arrazoiak medio. 180.- .- Prebentzioko Karpeta Gorriaren arabera, istripua, intzidentea edo erasoa jakinarazteko barne-partea: a) Barneko agiri bat da, eta bere helburu bakarra informazioa ematea da. b) Istripua jasan duen langileak soilik bete behar du. c) Lan-istripu, intzidente edo eraso bat deklaratzeko beharrezko erregistroa da, betiere legeak horrela onartuta dagoenean. d) Mutualitateak igorritako osasun-asistentziaren partearen parekoa da. 181.- .- Prebentzioko Karpeta Gorriaren arabera, EZ dira jakinarazpeneko barnepartearen bidez deklaratuko: a) Lantokiko langileek jasandako istripuak edo intzidenteak, beren larritasuna zeinahi dela ere. b) Lantokiko langileek jasandako istripu edo intzidente larriak. c) Kanpoko enpresetako edo Osakidetzak azpikontratatutako enpresetako langileek izandako istripu edo intzidente arinak. d) Kanpoko enpresetako edo Osakidetzak azpikontratatutako enpresetako langileek izandako istripu edo intzidente larriak. 182.- .- Prebentzioko Karpeta Gorriaren arabera, orratz batez edo bestelako objektu zorrotz batez sastatzean, istripua izan duen langileak hauxe egin behar du berehala: a) Zauria garbitu, ura eta xaboia erabiliz, eta berehala estali. b) Garbitu zauria ur korrontearekin igurtzi gabe, utzi odolari isurtzen 2-3 minututan, eta antiseptiko bat eman. c) Zauria berehala estali, odolustu ez dadin. d) Zuzenean larrialdietara joan, kaltetutako gunea manipulatu gabe. 183.- .- Prebentzioko Karpeta Gorriaren arabera, mukosetako odol edo fluido zipriztinak egonez gero, langileak hauxe egin beharko du berehala: a) Kaltetutako gunea lehortu, material esterila erabiliz, eta zuzenean larrialdietara joan. b) Xaboi antiseptikoa eman eta, ondoren, antiseptikoa kentzeko ura botatzea saihestu. c) Kaltetutako gunea antiseptiko kontzentratuarekin garbitu eta berehala estali. d) Kaltetutako gunea ur ugarirekin edo serum fisiologikoarekin garbitu hainbat minutuz. 184.- .- Prebentzioko Karpeta Gorriaren arabera, azaleko odol edo fluido zipriztinak egonez gero, langileak hauxe egin beharko du berehala: a) Kaltetutako gunea antiseptiko batekin garbitu, baina ondoren antiseptikoa kentzeko urik bota gabe. b) Kaltetutako gunea ur eta xaboiez garbitu, bortizki igurtzi gabe. c) Kaltetutako gunea berehala estali, apositu iragazgaitz bat erabiliz. d) Alkoholdun desinfektatzaileak erabili eta zuzenean mutualitatera joan. 185.- .- 149/2007 Dekretuaren arabera, bigarren iritzi medikoaren prozedura: a) Ofizioz hasiko du Zuzendaritza Medikoak. b) Osasun-langileak eskatuta hasiko da. c) Pazienteak, haren legezko ordezkariak edo baimendutako pertsonak eskatuta hasiko da. d) Pazientea Atenditzeko Zerbitzuak eskatuta hasiko da. 186.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, konfidentzialtasun-printzipioak hauxe esan nahi du: a) Informazioa epailearen baimenarekin baino ezingo dela partekatu. b) Informazioa eskuragarri egongo dela inplikatutako alde guztientzat. c) Informazioa mugatuta egongo dela izapidetzeko behar-beharrezkotzat duten pertsonentzat. d) Informazioa ordezkaritza sindikala duten organoei helaraziko zaiela. 187.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, ezarritako prozedurak erabili ondoren jokabide iraingarriak errepikatzea: a) Ezinbesteko baldintza da jazarpena egon dadin. b) Protokolotik kanpoko kasu bat da. c) Inguruabar aringarri bat da. d) Inguruabar astungarri bat da. 188.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, noiz hasiko da prozedura formala?. a) Aldeek prozedura informalean adostasunik lortzen ez dutenean. b) Langileak ahoz eskatzen duenean. c) Zigor-zantzuak daudenean. d) Arduradun zuzenari egokia iruditzen zaionean. 189.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari buruzko prestakuntzaren xede nagusia da: a) Salaketen aurreko sentsibilizazioa lantzea. b) Jazarpen-egoeren gaineko sentsibilizazioa eta prebentzioa lantzea. c) Diziplina-prozedura ordezkatzea. d) Zuzendariei soilik informazioa ematea. 190.- .- 31/1995 Legearen arabera, langileen osasuna zainduko da: a) Beti, nahitaez. b) Soilik langileak eskatzen badu. c) Lanaren berezko arriskuen arabera. d) Lan-istripu baten ondoren bakarrik. 191.- .- 31/1995 Legearen arabera, prebentziorako eskuordeak dira: a) Prebentzio Zerbitzuko teknikariak. b) Segurtasun eta Osasuneko Batzordeko kideak. c) Langileen ordezkariak, prebentzioan eginkizun bereziak dituztenak. d) Langileen ordezkariak, enpresariak izendatuak. 192.- .- 31/1995 Legearen arabera, noiz planifikatu behar da prebentzio-jarduera?. a) Lan-jarduera hasi baino lehen. b) Arriskuen hasierako ebaluaziotik aurrera. c) Soilik osasunari eragindako kalteak direla bide. d) Administrazio-zehapenak jarri ondoren. 193.- .- Prebentzioko Karpeta Gorriaren arabera, intzidenteak: a) Bajadun lesioak eragiten ditu beti. b) Kalte materialak eragin ditzake soilik. c) Ez du lesiorik eragiten, ezta materialei edo ingurumenari kalte egiten ere. d) Pertsonei lesiorik eragin ez arren, materialei edo ingurumenari kalte eragin diezaioke. 194.- .- 149/2007 Dekretuaren arabera, bigarren iritzi medikorako eskabidea ebaztean, kontuan hartu beharko da: a) Prozedura horrek lehentasuna duela beste edozein asistentzia-prozesuren aldean. b) Bigarren iritzia emateak eten egiten duela martxan den tratamendua. c) Osasun-asistentzia jatorrizko zentroan emango dela, harik eta bigarren iritzia jaso arte. d) Eskabideak automatikoki eragiten duela asistentzia-zentroa aldatzea. 195.- .- 31/1995 Legearen arabera, enpresaburuak neurriak hartu beharko ditu langileek prebentzio-arloko prestakuntza jaso dezaten: a) Soilik kontratua egiteko unean. b) Bakarrik lan-istripu bat gertatzen denean. c) Lan-harremanaren hasieran eta eginkizunak edo teknologiak aldatzen direnean. d) Langileen ordezkariek eskatuta baino ez. 196.- .- Osakidetzan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloaren arabera, prozedura informala erabiltzearen helburu nagusia hauxe da: a) Dagokion diziplina-espedientea hastea. b) Ustezko jokabide sexistak arin konpontzea, jazarpen bihur ez daitezen. c) Kasu guztietan prozedura formala ordezkatzea. d) Diziplina-erantzukizunak zehaztea. 197.- .- Osakidetzako langileen arrisku orokorrei buruzko informazio-gidaren arabera, maila berean erorketak saihesteko oinarrizko neurria da: a) Pasaguneak garbi eta libre izatea. b) Joan-etorriko guneetatik kentzea beharrezkoak ez diren objektuak eta oztopoak. c) Zorura erortzen diren likidoak berehala garbitzea. d) a), b) eta c) zuzenak dira. 198.- .- Prebentzioko Karpeta Gorriaren arabera, ageriko lesiorik eragin ez duen istripu bat gertatuz gero, langileak: a) Berehala jakinarazi beharko du, soilik lanean baja eragiten badu. b) Jakinarazi egin beharko du, eta barne-partea bete. c) Jakinarazi egin beharko du, arduradunak beharrezkotzat jotzen badu. d) Jakinarazi eta erregistratu egin beharko du, soilik eraso bat da. 199.- .- Lehen atentzioko lan-arriskuen prebentzioari buruzko informazio-gidaren arabera, Bezeroa Atenditzeko Eremuko jarrera behartuetan, gomendagarria da: a) Arreta ematean beti jarrera berean egotea, mugimendu errepikakorrak saihesteko. b) Arreta ematean azkartasunari lehentasuna ematea, jarrera zuzentzea albo batera utzita. c) Lanpostua langilearen ezaugarri fisikoen arabera egokitzea, aulkia eta pantaila erregulatuz. d) Lanpostua egokitzea, soilik pantailaren altuera egokituz, hartara eragozpenak saihesteko. 200.- .- Prebentzioko Karpeta Gorriaren arabera, istripu baten ondorioz arrisku biologiko baten aurrean egonez gero, langileak: a) Itxaron egin behar du arduradunak zer esango, ezer egin gabe. b) Berehalako neurriak aplikatu eta istripua jakinarazi behar du. c) Barne-partea soilik beteko du. d) Zuzenean jo beharko du larrialdietara, jakinarazi gabe. |





