2026ko EPEa: Erizain laguntzailea
|
|
Título del Test:
![]() 2026ko EPEa: Erizain laguntzailea Descripción: Erizain laguntzailearen kategoriaren galdetegi espezifikoa |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
2026/04/08ko plantilla 𝗘𝘇 𝗱𝗶𝘁𝘂𝗴𝘂 𝗲𝗿𝗮𝗻𝘁𝘇𝘂𝗻𝗮𝗸 𝘀𝗮𝗹𝘁𝘇𝗲𝗻, 𝗲𝘀𝗸𝘂𝗯𝗶𝗱𝗲𝗮𝗸 𝗱𝗲𝗳𝗲𝗻𝗱𝗮𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗱𝗶𝘁𝘂𝗴𝘂. . 1.- .- Zein da lehen mailako arretaren lurralde-eremua?. a) Osasun-arloa. b) Oinarrizko osasun-eremua. c) Osasun-zentroa. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 2.- .- Zer izen du osasun-zerbitzuen arteko eta haien eta administrazioaren arteko koordinazio, lankidetza eta informaziorako organo iraunkorrak?. a) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseilua. b) Arloko Zuzendaritza Kontseilua. c) Osasun Sistema Nazionaleko Eskualde Batzordea. d) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Batzordea. 3.- .- Zer eskatzen da kontsultarteko orrian?. a) Beste espezialista baten iritzia. b) Behar diren erradiodiagnostiko-probak. c) Lehen Mailako Arretako medikuaren iritzia. d) Pazientearen baimena. 4.- .- Zein da espainiako sistema sanitarioko oinarrizko egitura?. a) Osasun-arloa. b) Osasun-zentroa. c) Ospitalea. d) Oinarrizko osasun-eremua. 5.- .- Osasun komunitarioak funtsezko ezaugarri bat du, osasun publikotik bereizten duena. Zein da ezaugarri hori?. a) Ikuspegi prebentziozkoagoa du. b) Autoritateen mende dago guztiz. c) Komunitatean aktiboki parte hartzen du. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 6.- .- Batez ere, zer lantzen du osasun komunitarioak?. a) Komunitateko behar sanitarioak baloratzen ditu. b) Osasunaren sustapenean. c) Osasun publikoa zaintzen du. d) Osasun publikoaren inguruko politikak garatzen ditu. 7.- .- Definizio hauetatik zein dagokio erizaintzako arreta-prozesuari?. a) Erizaintzako eredu teorikoak praktika errealean aplikatzen diren metodoa da. b) Erizaintzako zainketen emaitza da. c) Pazienteak erabiltzen dituen metodoak dira. d) Lortutako helburuen eta egindako jardueren sekuentzia da. 8.- .- Ondorengo zein EZ da ospitaleko historia klinikoaren ezaugarri bat?. a) Datuak noizean behin jasotzen dira. b) Sendaketa prozesura dago bideratuta. c) Medikuaren eta pazientearen arteko erlazioa noizbehinkakoa da. d) Inguru sozialak garrantzia handia du. 9.- .- Ondorengo esaldietatik zein da GEZURRA bizi-itxaropenaren inguruan?. a) Neuketa hipotetiko bat da, ez baititu biziraute probabilitate errealak neurtzen. b) Bere kalkulua heriotza egungo heriotza-tasetan dago oinarrituta. c) Ezin da eskualde edo herrialde ezberdinak konparatzeko erabili. d) Denak dira egiak. 10.- .- Nola deritzo hezetasunarekiko sentikorra den materialari?. a) Hidrosentikor. b) Higroskopiko. c) Esteril. d) Termolabil. 11.- .- Lan hauetatik zein EZ dago biltegiko lanen artean?. a) Artikuluak ikuskatzea aldian behin. b) Behar den merkantzia eskatzea. c) Produktu garestiak erretiratzea. d) Material guztien sarrerak eta irteerak erregistratzea. 12.- .- Zer izen du enpresa batean mugimenduak dituzten produktuen multzoak?. a) Gordailu aktibo. b) Segurtasun-gordailu. c) Gordailu maximo. d) Eskabide-puntu. 13.- .- Zein urtetan sortzen da Erizaintzako Zainketa Osagarrietako Teknikariaren irudia?. a) 1975. b) 1984. c) 1986. d) 1995. 14.- .- Zer motatakoa da klinikoa ez den dokumentazioa?. a) Ez-sanitarioa. b) Sanitarioa. c) Klinikoa. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 15.- .- Zein ez da EZOTaren funtzioetako bat?. a) Medikua esku-hartze kirurgikoetan laguntzea. b) Intrumentala jaso eta garbitzea. c) Pixontziak jarri, kendu eta beren garbiketa. d) Beira-arasak, matriala eta instrumentalaren garbiketa. 16.- .- Zein urtetan ezarri ziren espainian klinikako laguntzaile tituluaren ikasketak adar sanitarioko lanbide heziketan?. a) 1986. b) 1970. c) 1975. d) 1947. 17.- .- Dokumentazio motez ari bagara, ondorengoetako zein da dokumentazio ez klinikoa?. a) Dietak eskatzeko formulario bat. b) Odol-analitika bat. c) Historia klinikoa. d) Gela-zenbakia. 18.- .- Zer materialek behar ditu biltegiratze baldintza bereziak higroskopikoa izateagatik?. a) Txertoek. b) Ur destilatuak. c) Konprimatu eferbeszenteek. d) Beirazko anpoiletan ontziratutako injektagarriek. 19.- .- EZOT-a: a) Langile ez fakultatiboa da. b) Langile fakultatiboa da. c) Teknikari fakultatiboa da. d) Goi-mailako langilea da. 20.- .- Zein denbora-tartetan gorde beharko da dokumentazio klinikoa?. a) 10 urtez, asistentzia-prozesuan alta eman denetik. b) 5 urtez, asistentzia-prozesuan alta eman denetik. c) 2 urtez, asistentzia-prozesuan alta eman denetik. d) 12 hilabetez, asistentzia-prozesuan alta eman denetik. 21.- .- Ondorengoetako zein da dira Erizaintzako Zaintza Osagarrietako Teknikariaren zeregina kirofano edo esterilizazio unitatean?. a) Toalla, mantalen eta beste material batzuen zaintza, mantentzea eta birjarpena. b) Eskularruak konpontzea eta gasa aposituak prestatzea. c) a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Erantzunetako bat ere ez da zuzena. 22.- .- Morbilitate-adierazleak. Zer da prebalentzia?. a) Gaixotasun batek eragindako pertsonen proportzioa, populazio jakin batean eta denbora jakin batean. b) Populazio jakin batean gaixotasun zehatz bat garatzen duten pertsonen proportzioa, aldez aurretik osasuntsu zeudenak. c) Bizi-itxaropen osasungarriaren adierazle bat, populazio jakin bati egokitua. d) Populazio osasuntsu batek gaixotasuna garatzen duen denbora, normalean urtebete. 23.- .- Nork proposatu zuen erizaintzako eredu gehigarri eta osagarria?. a) F. Nightingalek. b) V. Hendersonek. c) I. Rogersek. d) D. Oremek. 24.- .- Ospitaleez kanpoko dokumentuak. Zer da NABGen partea?. a) Amatasunagatiko aldi baterako ezintasunaren parte medikoa. b) Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunen osasun-komunikazioa. c) Osasun Sistema Nazionalaren erabiltzaileak identifikatzen dituen administraziodokumentua. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 25.- .- Osasun-biltegian, Paretoren printzipioa aplikatzeari dagokionez, B motako produktuak: a) Kostu handiko produktuak dira. b) Kostu ertaineko produktuak dira. c) Kostu txikiko produktuak dira. d) Kantitate handian behar diren produktuak dira. 26.- .- Biltegiratzeko baldintzen inguruan, hauetako zein jotzen da material termosentikortzat?. a) Sendagai eferbeszenteak. b) Txertoak. c) Ur distilatua. d) Kotoi hidrófiloa. 27.- .- Osasun komunitarioan: a) Gobernuek abiarazten dute zonaldeko osasun-beharren balorazioa. b) Erabiltzaileek modu aktiboan hartzen dute parte osasun-programetan. c) Ekintzak osasun-agintariek ezartzen dituzte, eta norbanakoek modu pasiboan jasotzen dituzte. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 28.- .- Zer metodo erabiltzen da biltegiko izakinak balioztatzeko?. a) FIFO. b) LIFO. c) a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 29.- .- Erizaintzako zer ereduren arabera da gizakia ingurunearekin etengabeko elkarreraginean dagoen izaki biopsikosozial bat?. a) Rogersen eredua. b) Callista Royren eredua. c) Penderren eredua. d) Denak dira okerrak. 30.- .- Ondorengo kasuetako zeinetan erabiliko ditugu eskularru esterilak?. a) Fistula arteriobenosoaren kateterizazio edo maneiua. b) Analisirako lagienak jasotzea. c) Kolostomia poltsak aldatzea. d) Orofaringea aspiratzea. 31.- .- Ondorengo kasuetatik, zeinetan EZ da eskularrurik erabili behar?. a) Arropa zuri zikinaren maneuia. b) Agente zitostatikoan manipulatzea. c) Fluidoterapiaren maneuia. d) Ospitaleko kontaktuzko aislamendua. 32.- .- Zer egin behar da sexu-eraso edo -abusuarengatik izandako lesioen partea bete ondoren?. a) Familiari irakurriko zaio partea. b) Lehenbailehen bidaliko da guardiako epaitegira. c) Lesioen kopia emango zaio Ertzaintzari. d) Biktimari ez zaio aholkurik emango gizarte- eta babes-neurriei buruz. 33.- .- Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean EAE-ko osasuneko profesionalek nola jardun jakiteko gidaren arabera, prebentzio tertziarioaz ari garela, zein da FALTSUA?. a) Kasu baten hasierako oinarrizko erantzuna kasu bat detektatzen duen edozein profesionalentzat diseinatuta dago. b) Hasierako oinarrizko jarduketak ordena honetan egin behar dira: entzun; harrera egin eta enpatia izan; arriskuen balorazioa egin; jarraitutasuna eta bideratzea bermatu; erregistratu; jakinarazpen judiziala egin. c) Jakinarazpen judiziala asistentziaren ardura duen profesionalak egingo du, soilik emakumeak eskatu edo baimendu badu, dagoen arrisku-maila edozein dela ere. d) Kasua detektatu ondoren, modu egituratu eta homogeneoan jardungo da. 34.- .- Hauetatik zein da kantiar etikaren (Immanuel Kant) ezaugarria?. a) Kontuan hartzen du etika unibertsala, gizaki arrazional guztientzat baliagarria, eta ez zirkunstantziek eta helburu aldakorrek baldintzatua: sorburua arrazoimenean dago. b) Printzipio, betebehar edo justiziaren ikuskeraren batekin bat datozen ekintzak jotzen ditu etikotzat: horren arabera dira ekintzak egokiak edo desegokiak. c) Ondorioek bakarrik, beste ezerk ez, esango dute ekintza bat ona edo txarra den. d) Gauza guztiek ontasunerako joera dute; ontasuna da giza izaeraren betetasuna eta perfekzioa. 35.- .- Zer da baimen informatua?. a) Eskakizun etiko bat eta herrialde garatu guztietako legeek onartzen duten eskubide bat. b) Interbentzio mediko bat egiteko, paziente batek modu askean, boluntarioan eta kontzientean emandako oniritzia, arriskuen, onuren eta ordezko aukeren inguruan informazioa jaso ondoren. c) Giza eskubide indibidual bat, bizitzeko, aske izateko eta osasunerako eskubideekin batera. d) Aukera guztiak zuzenak dira. 36.- .- Printzipio edo irizpide hauetatik zein aplikatu behar da osasun-justizia lortzeko?. a) Egoera onenean daudenei lehentasuna ematea. b) Gutxiegitasuna. c) Erabateko ongizatea maximizatzea. d) Desparekotasuna. 37.- .- 32.- Abortuari buruzko egungo eztabaidari dagokionez, esaldi hauetatik, zein EZ da haurdunaldia etetea alegatzeko arrazoietako bat?. a) Bidegabekeria larriak zuzentzea, hala nola bortxaketa bat. b) Emakumeak bere ugaltzeko gaitasuna erregulatzeko duen eskubidea aitortzea. c) Arazo ekonomikoak, soziologikoak edo demografikoak arintzea. d) Baldintza higieniko txarretan edo berme osoz egiten ez dakiten pertsonek gauzatutako abortu klandestinoak sustatzea. 38.- .- Hauetako zeini dagokio ongintza-printzipioa?. a) Nurenbergeko kodeari. b) Helsinkiko adierazpenari. c) Belmont txostenari. d) Aurreko erantzun guztiei. 39.- .- Garuneko heriotza duten emaileen organoak eskuratzea: a) Dohaintza ukatzeko arrazoien artean antolakuntzakoak daude. b) Ustezko adostasuna: ezinbestekoa da dohaintza-emaileak nahia adierazi izana idatziz edo ahoz bizirik dagoela. c) Emailearen anonimotasuna gordeko da; ez, ordea, hartzailearena. d) Adostasun esplizitua: dohaintza-emailetzat joko da aldez aurretik ezezkoa adierazi ez duen subjektu oro. 40.- .- Oro har, abortuaren lege despenalizatzaileak: a) Epeenak eta/edo kasuenak dira. b) Balioenak eta/edo sinbolikoak dira. c) Absolutuak eta/edo arrazoituak dira. d) a) eta b) zuzenak dira. 41.- .- Pazienteak mobilizatzeari dagokionez, zein da oinetarako gomendatzen den posizioa, eusteko oinarri seguru eta egonkorra bermatzeko?. a) Oinak elkarrekin eta paraleloak, indarra erdiko ardatzean kontzentratzeko. b) Oinak bananduta, bata bestea baino aurreratuago jarrita mugimenduaren norabidean. c) Oinak 90 graduko angeluan, enborra errazago biratzeko. d) Puntetan oinarrituta, azkar mugitu ahal izateko. 42.- .- Mukosak zipriztintzeagatik istripu biologikoa izanez gero, zein da garbiketaprotokoloa?. a) Eremua urarekin eta xaboi neutroarekin garbitu 2-3 minutuz. b) Odol-jarioa eragin eta ur korrontearekin garbitu, igurtzi gabe. c) Urarekin bakarrik garbitu, beste substantziarik gehitu gabe. d) Antiseptiko alkoholiko bat aplikatzea kontaktua izan eta berehala. 43.- .- Lentzeria ohetik kentzerakoan, zer arreta kritiko hartu behar du EZOT-ak arropa garbitegira bidali aurretik istripu biologikoak saihesteko?. a) Arropa ehun moten arabera bereiztea, errazago garbitzeko. b) Arropen artean objektu zorrotzik ez dagoela egiaztatzea. c) Arropa desinfektatzaile lurrunkorrekin lainoztatzea, poltsikoratu aurretik. d) Erabilitako orratzak lentzeria-poltsetan sartzea, babestuta badaude. 44.- .- Zer epe gomendatzen da istripu biologiko baten berri emateko arloko arduradunari edo Prebentzio Zerbitzuari?. a) Lanaldia amaitu baino lehenago. b) Istripuaren ondorengo lehen 24-48 orduetan. c) Istripuaren ondorengo 5 egun naturalen barruan. d) Objektu zorrotza nabarmen kutsatuta bazegoen bakarrik jakinarazi behar da. 45.- .- Produktu kimiko baten etiketako nahitaezko informazioa nahikoa EZ bada langilearentzat, zein dokumentu kontsultatu behar du informazio-iturri aurreratu gisa?. a) Ontziaren fabrikatzailearen jarraibideen eskuliburua. b) POUren istripu biologikoen erregistroa. c) Produktuaren segurtasun-datuen fitxa. d) Ospitaleko farmaziaren katalogo orokorra. 46.- .- Lan hauetatik zein ez dago EZOT-aren egin beharrekoen artean?. a) Solairuko arropa zuria ezartzea eta ordenatzea. b) Tratamenduak aplikatzea bide parenteraletik. c) Pazienteen oheak egitea. d) Paziente batzuk garbitzea. 47.- .- Zein autorerena da haurtzaroko estadio-sail honen deskribapena: oldarkor puru, emozional, sentsomotor?. a) Sigmund Freud. b) Albert Bandura. c) Jean Piaget. d) Henry Wallon. 48.- .- Nortasunaren zein teoriak azpimarratzen dituzte inkontzientearen funtzionamendua, motibazio inkontzientea eta senezko bizitzaren, errealitatearen eta gizarteak ezartzen dituen mugen arteko talka?. a) Teoria psikoanalitikoek. b) Teoria humanistikoek. c) Ikaskuntzaren teoriek. d) Nortasun-ezaugarrien teoriak. 49.- .- Nortasunaren zein babes-mekanismo erabiltzen dugu gure kontzientziatik gauza desatseginak edo mingarriak baztertzen ditugunean?. a) Proiekzioa. b) Errepresioa. c) Identifikazioa. d) Erreakziozko eraketa. 50.- .- Pertsona batek bere benetako sentimenduak eta usteak adierazten EZ dituenean, eta beti besteen iritziak onartzen dituenean, zer motatako harreman-komunikazio da hori?. a) Sumisoa. b) Erasokorra. c) Asertiboa. d) Zuzena. 51.- .- Zer da disemia?. a) Hitzik gabeko komunikaziorako erraztasuna. b) Elkarrekin jarduten (interaktuatzen) ari diren bi pertsonaren arteko distantzia. c) Egoera bakoitzean hizkera egokia erabiltzeko erraztasuna. d) Pazientearen seinale emozionalak interpretatzeko zailtasuna. 52.- .- Nola esaten zaie pertsona batek modu jakin batean jokatzeko dituen aldez aurreko joerei?. a) Gaitasun. b) Jarrera. c) Adeitasun. d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira. 53.- .- Farmakoak ahotik emateko zereginean, EZOT-ak zer funtzio mota du?. a) Teknikoa. b) Harremanezkoa. c) Teknikoa eta harremanezkoa. d) Erantzun bat ere ez da zuzena. 54.- .- Hauetatik zein jotzen da gaixotasuna bizitzeko moduan eragina duen barneko faktoretzat?. a) Pazientearen familia. b) Gaixotasun mota. c) Gaixotasunaren inguruan aurretik izan diren esperientziak. d) Giro soziokulturala. 55.- .- Zer defentsa-mekanismo da gaixoak logikara jotzen duenean bere egoera onartzen saiatzeko?. a) Ukoa. b) Errepresioa. c) Arrazionalizazioa. d) Erregresioa. 56.- .- Zer izen dute autoagresio-pentsamenduek?. a) Autolisi. b) Heterolisi. c) Hemolisi. d) Homolisi. 57.- .- Zer prozesu da ahalbidetzen duena norbanakoak eta komunitatea beren osasunean eragina duten elementuetan kontrol handiagoa izatea?. a) Osasungintzaren sustapena. b) Osasunaren sustapena. c) Bizitzeko erak. d) a) eta c) erantzunak zuzenak dira. 58.- .- Osasun-heziketarako jarduerak programatzeko, lehenengo: a) Egoera zein den aztertu behar da. b) Helburuak zehaztu behar dira. c) Lehentasunak zehaztu behar dira. d) Jarduera ebaluatu behar da. 59.- .- Zein dira nahasmendu emozionalak pentsaera eta atribuzio okerrekin edo irrazionalekin lotuta daudela dioten terapiak?. a) Terapia sistemikoak. b) Terapia konduktistak. c) Terapia kognitiboak. d) Terapia psikodinamikoak. 60.- .- Amnesia anterogradoaz ari garela, zein da ZUZENA?. a) Pazientea ez da gai eduki berriak finkatzeko. b) Ebokaziozko amnesia ere esaten zaio. c) Pazientea ez da iraganeko gertaerak edo edukiak gogoratzeko gai. d) Guztiak dira zuzenak. 61.- .- Piaget-en arabera, zenbat aldi bereizten ditu nerabezarora arteko pentsamenduaren eta mekanismo intelektualaren eraketaren teoriak: a) Hiru aldi. b) Bi aldi. c) Aldi bakarra. d) Lau aldi. 62.- .- Gaixotasunaren bizipenaren barruan, zein EZ da barne-faktore bat?. a) Aurretiazko esperientziak. b) Gaixotasun mota. c) Ezaugarri fisikoak. d) Pazientearen baliabide ekonomikoak. 63.- .- Zer da konbertsio-nahasmendua?. a) Dismorfofobiari lotutako antsietate-nahasmendu mota bat da. b) Pazientearen simulazioak ezaugarritzen duen nahasmendu bat da. c) Nahasmendu somatomorfo bat da, lesio organikorik gabea. d) Nahasmendu horren ezaugarri dira gaixoak ekidin nahi dituen objektu edo egoera zehatz batzuekiko ideiak, pentsamendu errepikakorrak eta beldurra. 64.- .- Zein EZ da gaixotasun kronikoaren ezaugarri bat?. a) Hasiera: bat-batekoa eta maltzurra. b) Iraupena: konstantea. c) Pronostikoa: txarra. d) Tratamendua: eraginkorra. 65.- .- Zein EZ da Alzheimer motako dementzia duen pazientearen ezaugarria?. a) Agnosia. b) Anorexia. c) Afasia. d) Apraxia. 66.- .- Nahasmendu mentaletan, zer motatako nahasmenduren sintomak dira errealitatearekiko lotura galtzea, haluzinazioak, eldarnioak, ideien ihesa, eta pentsamenduaren eta psikomotrizitatearen asaldurak?. a) Psikotikoa. b) Neurotikoa. c) Oligofrenikoa. d) Nortasunaren nahasmendua. 67.- .- Nork proposatu zuen nortasunaren barruan hiru faktore (Zera, Nia eta Supernia) bereizten dituen teoria psikoanalitikoa?. a) S. Freud. b) A. Adler. c) G. W. Allport. d) B. F. Skinner. 68.- .- Elisabeth Kübler-Ross-en arabera, hauetatik zein EZ da heriotzaren onarpenaren etapa bat?. a) Ukoa. b) Negoziazioa. c) Onarpena. d) Itzulera. 69.- .- Haurrak ospitaleratuta egotean igarotzen dituen faseen artean protesta-fasea dago. Aukeratu enuntziatu ZUZENA: a) Protesta-fasean gurasoak agertzen badira, haiekiko mendekotasun-jarrerak gehitzen dira haurrarengan. b) Ezaugarrietako bat gurasoekiko aldentze-jarrerak dira. c) Ingurune berriarekiko interes handiagoa du. d) Besteen laguntza onartzen hasten da. 70.- .- Zein EZ da gaixotasun kronikoaren ezaugarri bat?. a) Iraupen etengabea. b) Pronostiko txarra. c) Hasiera aldakorra, bat-batekoa eta/edo maltzurra. d) Krisiaren bizipen goratua eta laburra. 71.- .- Zer esan nahi du errefortzu positiboak erizaintzako zaintza osagarrietako teknikarien zainketetan?. a) Subjektuaren jokabide bat beretzat atsegina den zerbaitekin bat etorraraztea, jokabide hori errepikatzeko joera izan dezan. b) Subjektuaren jokabide bat beretzat atsegina den zerbaitekin bat etorraraztea, jokabide hori errepikatzeko joera izan ez dezan. c) Subjektuaren jokabide bat beretzat desatsegina den zerbaitekin bat etorraraztea, jokabide hori errepikatzeko joera izan ez dezan. d) Subjektuaren jokabide bat beretzat desatsegina den zerbaitekin bat etorraraztea, jokabide hori errepikatzeko joera izan dezan. 72.- .- Gaixotasun-egoeran, paziente batek EZ badu onartzen beretzat mingarria edo gatazkatsua dena, zer prozesu da?. a) Sublimazioa. b) Ukapena. c) Erregresioa. d) Arrazionalizazioa. 73.- .- Zein dira psikosiaren sintomarik ohikoenak?. a) Haluzinazioak. b) Eldarnioak. c) a) eta b) zuzenak dira. d) Aurreko erantzunenetako bakar bat ere ez da zuzena. 74.- .- Zer da pertsona baten borondatearen kontra, bere buruan behin eta berriz agertzen den ideia finko eta errepikakorra?. a) Obsesioa. b) Fobia. c) Konpultsioa. d) Larritasun-krisia. 75.- .- Sintoma hauetako zein EZ da agertzen antsietate orokorreko nahasmenduan?. a) Kontzentratzeko zailtasunak. b) Loaren nahasmenduak. c) Nahasmen-egoerak. d) Gehiegizko kezka. 76.- .- Zein dira erizaintzako zaintza osagarrietako teknikariaren osasunhezkuntzako zereginak?. a) Irakastea ohitura osasungarriak eta pazientearen oinarrizko autozaintza-teknikak. b) Pazienteari laguntzea gaixotasuna onartzen eta ahal den neurrian babestea. c) a) eta b) zuzenak dira. d) Aurreko erantzunenetako bakar bat ere ez da zuzena. 77.- .- Zer da nortasunaren garapenari buruzko teoria psikologiko kognitiboen ardatza?. a) Pertzepzio-mailan gizabanakoa munduarekin nola erlazionatzen den: egoerak nola interpretatzen dituen, nola prozesatzen dituen, erabakiak nola hartzen dituen, etab. b) Gizabanakoaren funtzionamendu inkontzientea. c) Gizabanakoaren jokabidean hauteman daitezkeen nortasunaren ezaugarri nagusiak. d) Gizabanakoaren jokabidea eta horren ondorioak. 78.- .- Zein da lipotimiak edo sinkopeak dituzten pazienteentzako aukerako jarrera?. a) Morestin. b) Roser. c) Trendelemburg. d) Fowler. 79.- .- Laguntzen ez duen pertsona bat ohetik aulkira segurtasunez aldatzeari dagokionez, aukera hauetatik zein da ZUZENA?. a) Nahikoa da erizaintzako laguntzaile bat. b) Gutxienez erizaintzako hiru laguntzaile behar dira. c) Erizaintzako bi laguntzaile behar dira. d) Berdin dio zenbat erizaintzako laguntzailek parte hartzen duten. 80.- .- Non amaitzen da, birika-benen bidez, birika-zirkulazioa?. a) Ezkerreko aurikulan. b) Eskuineko birikan. c) Ezkerreko birikan. d) Eskuineko aurikulan. 81.- .- Zer izen du eskuineko zulo aurikulobentrikularra ixten duen balbulak?. a) Sigmoideoa. b) Mitrala. c) Semilunarra. d) Trikuspidea. 82.- .- Zertarako erabiltzen da sudurreko kanula?. a) Oxigenoa emateko bi sudur-zuloetatik. b) Oxigenoa emateko ahotik eta sudurretik. c) Oxigenoa emateko sudur-zulo batetik. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 83.- .- Nola prebeni daitezke beheko gorputz-adarretako barizak?. a) Sedentarismoa alde batera utzita, eta ariketa eginda erregulartasunez. b) Ordu asko zutik ez egonda. c) Gehiegizko pisua eta tabakoa alde batera utzita. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 84.- .- Dieta idortzaileari dagokionez, baieztapen hauetatik zein da egia?. a) Proteinen ehunekoa handitzen ari da. b) Zuntz askoko elikagaiak gutxitu edo kendu egiten dira. c) Digeritzeko errazak diren elikagaiak ditu, eta gluzido gutxikoa da. d) Gatza guztiz edo neurri batean kentzen da. 85.- .- Dieta absolutuari dagokionez, baieztapen hauetatik zein da EGIA?. a) Proteinen ehunekoa jaitsi egiten da. b) Zuntz askoko elikagaiak sartzen dira. c) Ez da ezein elikagairik ez likidorik hartu behar. d) Kaloria gutxikoa da. 86.- .- Elementu hauetatik zein EZ da nefrona baten atala?. a) Henleren lakioa. b) Bowmanen kapsula. c) Glitzurrunetako glomerulua. d) Giltzurrunetako muina. 87.- .- Zunda hauetatik zein EZ da erabiltzen gernua drainatzeko?. a) Foley. b) Levin. c) Robinson. d) Pezzer. 88.- .- Gernuaren osagai hauetatik zein dira osagai anormalak?. a) Solutu inorganikoak. b) Solutu organikoak. c) Pigmentuak. d) Proteinak. 89.- .- Kontziente dagoen heldu bati eztarriko trabamendua gertatuz gero, hauetatik zein maniobra da baliozkoa?. a) Bekokia-kokotsa. b) Heimlich. c) Wallace. d) Barailako trakzioa. 90.- .- Pertsona heldu batean, bihotz-masajean, zenbat sakatu behar da bularrezurra?. a) 2cm. b) 3cm. c) 7cm. d) 5cm. 91.- .- Non ezarri behar ditugu kanpoko desfibriladore erdiautomatiko bateko palak-elektrodoak heldu batengan?. a) Bat, eskuineko klabikula edo lepauztaiaren azpian, eta bestea, besapetik 10 cm behera. b) Gizonei, titien gainean, eta emakumeei, titien alboetan. c) Bat bizkarrean, eta bestea paparrean. d) Bat sorbalda batean, eta bestea beste sorbaldan. 92.- .- BBB-a egiteko orduan, erreanimatzaileak nola jokatu beharko luke, bakarrik badago, eta ikusten badu pazientea konorterik gabe dagoela, ez duela arnasarik hartzen eta pultsurik ez duela?. a) Ukabil-perkusioa, eta, ez badu erantzuten, bihotz-masajea: 80 sakada toraziko minutuko. b) Arnasbidea ireki ondoren, bentilazioa (12 arnasaldi/minutu), eta 100 sakaldi toraziko minutuko.Laguntza eskatu. c) Bihotz-masajea hasi: 30 sakaldi jarraian eta bi bentilazio, eta sakaldiak eta bentilazioak txandakatu: 30/2-ko erritmoan eta 100/min-ko maiztasunez. d) Ukabil-perkusioa eta bentilazioa. 93.- .- Pertsona zaharraren aparatu eta sistemei dagokienez, hauetatik zein dira konpentsazio-estrategiak?. a) Urtero immunizatzea gripearen kontra. b) Harreman eta jarduera sexualak saihestea. c) Kaltzioa hartzea esnekien bidez. d) a) eta c) erantzunak zuzenak dira. 94.- .- Zenbatekoa da pertsona heldu baten 24 orduko diuresia?. a) 1500ml. b) 2000ml. c) 900ml. d) Erantzun bat ere ez da zuzena. 95.- .- Elikagai natural hauetatik, zeinek du B12 bitamina kantitate handiena?. a) Zerealek. b) Fruitu lehorrek. c) Animalia-jatorriko elikagaiek. d) Frutek eta barazkiek. 96.- .- Laguntza teknikoarekin ibiltzean: a) Hiru puntuko ibileran, lehenik bi makuluak eta hanka sendoena aurreratu behar dira. b) Bi aldiko ibilerak ez du uzten gorputz-adar lesionatua inola ere deskargatzea. c) Hiru aldiko ibilera, pazienteak pisua hanka baten gainean erabat eta bestearen gainean partzialki jasan dezakenean erabiltzen da. d) Oszilazio ibilera gorputzeko pisua besoetan jasan ezin denean baina hanka batean indarra dagoenean erabiltzen da. 97.- .- Zein da ZUZENA?. a) Hipoxemia da oxigeno-presio arteriala gutxitzea eta odol arterialeko hemoglobinaasetasuna % 100etik beherakoa izatea, pulsioximetria bidez neurtuta. b) Oxigenoterapiarekin, aire atmosferikoko oxigeno kantitate txikiagoak ematen dira. c) Oxigenoterapia indikatuta dago arnasteko zailtasunak eragiten dituzten gaixotasun guztietan, sintomak disnea, ortopnea, zianosia eta espektorazioa badira, arnas gutxiegitasunaren adierazle izan baitaitezke. d) b) eta c) erantzunak zuzenak dira. 98.- .- Oxigenoa emateko gailuei dagokienez, zein EZ da ZUZENA?. a) Pazienteak arnasa bere kabuz har dezakeenean erabiltzen diren gailuak dira. b) Sudurreko betaurrekoak eta sudurreko zunda % 40tik beherako oxigeno- kontzentrazioak emateko erabiltzen dira. c) Traqueostomiadun pazienteentzat maskara bereziak daude estomara egokitzen direnak. d) Maskararekin, pazienteari % 5-80 arteko oxigeno-kontzentrazioak eman dakizkioke. 99.- .- Nefronan sodio-birxurgapena eta potasio-iraizpena erregulatzen ditu. Zein hormona da?. a) Hormona antidiuretikoa. b) Aldosterona. c) Somatotrofina. d) Kortisola. 100.- .- Azido-base orekari dagokionez, zein da erantzun OKERRA?. a) Pertsona osasuntsu baten odoleko pH-a 7,10-7,25 artekoa da. b) Arnas aparatuak pH-aren kontrolean esku hartzen du, CO2 ezabatzeko duen gaitasunari esker. c) Giltzurrunak baseak birxurgatzea eta ezabatzea erregulatzen du. d) Sistema indargetzaileek, tanpoi ere deituek, pH-aren aldaketa kontrolatzen dute. 101.- .- Nutrizio enterala ematean, zerk adieraz dezakete goragaleak eta gorakoek?. a) Perfusio-abiadura handiegia da. b) Azidotasun gastrikoa. c) Mantenugaien urritasuna. d) Guztiak dira zuzenak. 102.- .- Bularreko haur batean, zenbat erreskateko aireztatze egin behar dira oharkabeko asfixian?. a) 5 erreskateko aireztapen. b) 15 erreskateko aireztapen. c) 5 erreskateko konpresio. d) Ez da inoiz aireztapenik egiten, oka egiteko arriskuagatik. 103.- .- Zein da erantzun ZUZENA?. a) Sinkopea burmuineko odol-ekarpena bortizki gutxitzearen ondorioz gertatzen den kontzientzia-galera da. b) Lipotimiaren kasuan, ez da komeni biktimaren burua albo batera jartzea. c) Sinkope kasuetan, ez da komeni pazienteak antishock jarreran jartzea. d) Sinkopea beheko gorputz-adarretan odola pilatzeagatik gertatzen da. 104.- .- Hauetako zein EZ da erditze aurreko zainketetan egin beharreko prozedura bat?. a) Baimen informatuaren orria jasotzen dela ziurtatzea. b) Pertsonari lagun egitea. c) Amaren eta fetuaren monitorizazio biofisikoan laguntzea. d) K bitamina bidezko profilaxia aplikatzea. 105.- .- Erdiberriaroaren berezko aldaketei dagokienez, EGIA da: a) Angiotentsinak esne jarioa eragiten du. b) Erditu osteko minak erditzetik 40 egunera agertu ohi dira. c) Lokioak umetoki-drainatzea dira, eta hasieran odolez osatuta daude. d) Perineoa ez da zaindu behar, urradurak edo episiotomia egon arren. 106.- .- Zein da zahartzearen aldaketa funtzional bat?. a) Arterien elastikotasuna handitzea. b) Eztularen efikazia handitzea. c) Egarriaren erantzun gutxitua. d) Jariaketa gastrikoa handitzea. 107.- .- Gorputz arrotzek arnasbidea oztopatzen badute helduetan eta urtebetetik gorako haurretan, nola jokatu behar da?. a) Biktimak arnasa hartzen badu eta hitz egin badezake, 5 kolpe lehor eman behar zaizkio omoplatoen artean. b) Biktimak arnasa hartzen badu eta hitz egin badezake, eztula egiteko eskatu behar zaio. c) Biktimak ezin badu hitz egin, baina konortea galdu ez badu, 15 kolpe lehor eman behar zaizkio omoplatoen artean. d) Biktimak ezin badu hitz egin, baina konortea galdu ez badu, Heimlichen maniobra egin behar zaio ahoz gorako etzaneran jarrita. 108.- .- Nola deitzen zaio pixa egiteko etengabeko nahiari?. a) Disuria. b) Piuria. c) Maskuriko tenesmoa. d) Oliguria. 109.- .- Bularreko anginaren ezaugarri orokorretako bat da: a) Miokardioaren nekrosiaren ondorioz gertatzen da, erabateko odol-ekarpen faltagatik. b) Toraxeko mina eragiten du, zapaltzailea edo konstriktiboa, bularrezurraren atzean, irradiatu daitekeena sorbaldetan, besoetan, masailezurrean, lepoan eta epigastrioan. Atsedenarekin arintzen da. c) Etengabeko bularraldeko mina eragiten du, irradiatu daitekeena besoetan, sorbaldan, lepoan, hortzetan, masailezurrean eta bizkarrean. Ez da arintzen atsedenarekin. d) Aurreko erantzunenetako bat ere ez da zuzena. 110.- .- Zein EZ da nutrizio enteralaren konplikazio bat?. a) Sudurreko lesioak. b) Bronkoaspirazioa. c) Beherakoa. d) Tronbosi benoso sakona. 111.- .- D bitaminaren edo kaltziferolaren defizita zerekin lotzen da?. a) Helduen osteomalaziarekin. b) Umeen errakitismoarekin. c) a) eta b) zuzenak dira. d) Aurreko erantzunenetako bakar bat ere ez da zuzena. 112.- .- Larruazalaren zein egituratan daude odol-hodiak?. a) Geruza korneoan. b) Dermisean. c) Geruza basal germinatiboan. d) Epidermisean. 113.- .- Funtzio hauetatik zein EZ dagokio sistema muskuloeskeletikoari?. a) Mugimendua. b) Erregulazio termikoa. c) Hematopoiesia. d) Gordailua. 114.- .- Heldu batengan, zein da arnas maiztasun normala?. a) 12-18 arnasaldi minutuko. b) 20-40 arnasaldi minutuko. c) 60-80 arnasaldi minutuko. d) 7-9 arnasaldi minutuko. 115.- .- Zerk du eragina paziente baten tentsio arterialean?. a) Erresistentzia baskularrak eta katabolismoak. b) Gastu kardiakoak eta erresistentzia periferikoak. c) Odol-biskositateak eta odol-zelulen guztizko zifrak. d) Gastu kardiakoak eta metabolismoak. 116.- .- Zer izen du farmakoaren eragin terapeutikoa duen substantziak?. a) Koadjubante. b) Eszipiente. c) Printzipio aktibo. d) Eragile nagusi. 117.- .- Nola eman behar dira kolirioak?. a) Konjuntibako zakuaren kanpoaldeko ertzean. b) Konjuntibako zakuaren barrualdeko ertzean. c) Konjuntibako zakuan zehar. d) Betazaletan zehar. 118.- .- Organo hauetatik zein EZ dago digestio-aparatukoen artean?. a) Ahoa. b) Esofagoa edo hestegorria. c) Laringea. d) Faringea. 119.- .- Zer izen du ostomietako zulo artifizialak?. a) Zulo ostomiko. b) Kolostomia. c) Estoma. d) Zulo gastriko. 120.- .- Noiz erabiliko dugu Sengstaken-Blakemore zunda?. a) Erretentzio-enema bat jartzeko. b) Elikadura enterala emateko. c) Haizeak kanporatzeko. d) Hestegorriko barizeak edo barize gastrikoak odoletan baldin badaude. 121.- .- Hauetatik zein EZ dago agoniaren seinaleen artean?. a) Zurbiltasuna eta izerdi itsaskorra. b) Arnasketa motela eta agonia-estertoreak. c) Sentikortasunaren galera. d) Biot arnasketa. 122.- .- Hauetatik zein da heriotzaren seinale berantiar bat?. a) Algor mortisa. b) Ustelketa. c) Livor mortisa. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 123.- .- Amagandiko edoskitzean, hauetatik zein arau hartu behar da kontuan?. a) Amaitu ondoren, haurrari korrokada botatzen lagundu. b) Haurrak eskatu besteko edoskitzea bultzatu. c) Haurraren ahoa areolaren inguruan jartzen lagundu. d) Aurreko guztiak zuzenak dira. 124.- .- Edoskitze artifizialean, biberoiak prestatzeko orduan, hauetatik zein EZ da gomendio egokia?. a) Zenbait ordu lehenago prestatuta utzi. b) Hautsa dosifikatzailearekin neurtu, eta arrasean bete. c) Ur irakina eta epeltzen utzia erabili. d) Etxe komertzialaren jarraibideak bete. 125.- .- Operazio ondoko tarteko aldiari dagozkion erizaintzako interbentzio hauetatik zein EZ dago lotuta pazientearen arnas egoerarekin?. a) Aspirazioa, behar izanez gero. b) Jarrera-aldaketak. c) Enboliaren kontrako galtzerdiak. d) Arnas maiztasuna erregulartasunez baloratzea. 126.- .- Forma farmazeutiko hauetatik zein ematen da bide topikotik?. a) Nebulizagailuak. b) Farmako intraartikularrak. c) Tabletak. d) Tanta oftalmikoak. 127.- .- Hauetatik zein EZ da farmakoak emateko bide parenterala?. a) Larruazalpeko bidea. b) Arteria barneko bidea. c) Bide endotrakeala. d) Muskulu barneko bidea. 128.- .- Birsorkuntza eragozten eta infekzio bakterianoa errazten dutelako ehun debitalizatuak erauzteari, nola deritzo?. a) Epitelizatzea. b) Desbridatzea. c) Bitalizatzea. d) Desbitalizatzea. 129.- .- Zer zunda mota da Nutrisoft zunda?. a) Zunda nasogastrikoa. b) Ondesteko zunda. c) Gastrostomiako zunda. d) Piloro atzeko zunda. 130.- .- Higiene eta garbiketa orokorra egitean, honako hauek hartu behar dira kontuan: a) Uraren tenperatura 36-40 ºC artean izan beharko da. b) Ingurugiro temperatura 21ºC-tan mantendu behar da. c) Pazientearen independentzia, autozaintza eta harekiko komunikazioa sustatuko ditugu. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira. 131.- .- Pazientearen higienea ohean egiteari dagokionez, zein da erantzun OKERRA?. a) Lehortu gorputz-adarrak, eskuoihalarekin ukitu txikiak eginez, behetik gorantz, zainetako zirkulazioa estimulatzeko. b) Lehenik burua garbitu behar da. Aurpegian, lehenik, begiak, esponja xaboituarekin. c) Eman hidratatzeko krema larruazalean, eta eman masajea, presio-ultzera bat sortzearen zeinurik ez badago. d) Egiaztatu eskuetako eta oinetako azazkalen egoera. 132.- .- Hauetatik, zein da presio-ultzerak agerrarazten dituen kanpoko faktorea?. a) Alterazio immunologikoa. b) Larruazalaren osotasuna. c) Mugikortasun urria. d) Hezetasuna. 133.- .- Alboko etzaneraren posizio anatomikoan, zein dira presio-ultzerak agertzeko arriskua duten eremuak?. a) Okzipuzioa, eskapulak, bizkarrezur dortsala, olekranona, sakroa, ipurmasailak eta orpoak. b) Belarri-hegala, masailak, akromioa, olekranona, trokanter nagusia, kondiloak eta oinetako behatzak. c) Okzipuzioa, masailak, belarri-hegala, eskapulak, saihetsak, maleoloak eta behatzak. d) Belarri-hegala, omoplatoak, olekranona, sakroa, tuberositate iskiatikoa, belaunpea, orpoak eta metatartsianoak. 134.- .- Bizi-konstanteei dagokienez, zein da erantzun OKERRA?. a) Tinpanoko eta uzkiko tenperatura normalak besapeko tenperatura baino 0,5 ºC altuagoak dira. b) Bizitzaren etapa zein, hauek dira arnasketa-maiztasunak: jaio berritan, 80-100 arnasketa minutuko; bizitzako lehen urtean, 40-50 arnasketa minutuko; eta helduaroan, 10-14 arnasketa minutuko. c) Heldu baten tentsio arterialaren balio normalak honako hauen artekoak dira: TAS 120- 140 mmHg eta TAD 60-90 mmHg. d) Bihotz-maiztasunari dagokionez, minutuko 60 taupada baino gutxiago izateari bradikardia esaten zaio, eta 100dik gora izateari, takikardia. 135.- .- Zein da ahotik emandako farmako baten bilakaeraren ordena farmakozinetikoa?. a) Askatzea, xurgatzea, banatzea, metabolizatzea eta iraiztea. b) Xurgatzea, askatzea, banatzea, metabolizatzea eta iraiztea. c) Metabolizatzea, xurgatzea, askatzea, banatzea eta iraiztea. d) Banatzea, iraiztea, askatzea, metabolizatzea eta xurgatzea. 136.- .- Jaioberriaren ezaugarri antropometrikoei dagokienez, zein da ZUZENA?. a) Gure inguruneko jaioberrien batez besteko pisua 2.000-2.400 g artean da. b) Batez besteko luzera 40-47 cm da. c) Garezur-perimetroaren batez besteko balioak 37-40 cm dira. d) Parametro horien balioak aztertutako biztanleriaren hazkunde-kurben 10-90 pertzentilen barruan egon behar dira. 137.- .- Noiz egiten da Apgar-en balorazioa?. a) Jaio eta minutura, 2 minutura, eta batzuetan 15 minutura. b) Jaio eta minutura, 3 minutura, eta batzuetan 8 minutura. c) Jaio eta minutura, 5 minutura, eta batzuetan 10 minutura. d) Jaio eta minutura, 10 minutura, eta batzuetan 15 minutura. 138.- .- Ostomia-poltsa aldatzeari dagokionez, zein EZ da zuzena?. a) Poltsa zikina beti goitik behera kentzea. b) Eremua ondo lehortzea, presio-mugimenduekin. c) Poltsa garbia jartzean, doitu estomaren inguruan eta utzi 4-5 cm-ko tartea. d) Estoma urez eta xaboi neutroz garbituko da, mugimendu zirkularrekin. 139.- .- Nola deitzen zaio hezurra zati txikitan apurtzen den eta odoljarioa eta giharretako lesioa eragin ditzakeen haustura motari?. a) Irekia. b) Zurtoin berdekoa. c) Zati anitzekoa. d) Zeiharra. 140.- .- Luxazioei dagokienez, hauetako zein da OKERRA?. a) Izotza jarriko da mina eta hantura txikitzeko. b) Artikulazioa immobilizatuko da. c) Erasandako gorputz-adarra dagokion posizio anatomikoan jartzen saiatuko gara. d) Ospitale batera bidaliko da. 141.- .- Hezur-hausturei dagokienez, hauetatik zein da OKERRA?. a) Haustura patologikoan hezurra berez hausten da, indar arrotz baten eraginik gabe. b) Zurtoin berdeko hausturan, hezurra tolestu eta erabat hausten da. c) Conminuta hausturan hezurra zenbait zati txikitan hausten da. d) Haustura itxi batekin batera, lesio muskularra eta barne-odoljarioa izango dira. 142.- .- Zer zeinu EZ da baloratzen Apgarren indizean?. a) Bihotz-maiztasuna. b) Tentsio arteriala. c) Estimuluekiko erantzun erreflexua. d) Larruazalaren kolorea. 143.- .- Zer da sialorrea?. a) Elikadura-boloa bularrezurraren atzean gelditu delako sentsazioa. b) Irenste mingarria. c) Eduki gastrikoaren errefluxuagatiko bihotzerre-sentsazioa. d) Listu kantitate handia botatzea. 144.- .- Zein EZ da jaioberriaren ezaugarri orokor bat?. a) Fontanela nagusia eta txikia. b) Erreflexu errotulianoa. c) Vernix kaseosoa. d) Epsteinen perlak. 145.- .- Glukokortikoideei buruz, adierazi zein den erantzun OKERRA: a) Gibeleko glukoneogenesia eta gluzemia areagotzea. b) Bere funtzioetako bat koipeen etabolismoa da. c) Bere funtzioetako bat karbohidratoen etabolismoa da. d) Muin suprarrenalean sortzen dira. 146.- .- Zein EZ da adenohipofisiak sortutako hormona bat?. a) Oxitozina. b) Tirotropina. c) Prolaktina. d) Kortikotropina. 147.- .- Adierazi zein den erantzun OKERRA hipersentikortasun motei dagokienez: a) 4 hipersentikortasun mota daude. b) Transfusioetako erreakzioak II hipsersentikortasunarekin lotuta daude. c) Transplanteen errefusak IV hipersentikortasunarekin lotuta daude. d) Sentsibilizazio atopikoa V hipersentikortasunarekin lotuta dago. 148.- .- Etileno oxido bidez esterilizatzea: a) Material termoerresistenteekin erabiltzen da. b) Material termosentikorrekin erabiltzen da. c) Nekez sartzen da gomazko eta plastikozko materialetan. d) Ingurune segurua da, toxikotasunik gabea. 149.- .- Esterilizazio-prozesuan, Bowie-Dicken testa: a) Esterilizagailuko lurrun asea kuantifikatzeko balio du. b) Ez da prozesuaren adierazle bat. c) Astero egin behar da autoklabeak esterilizazioa abiarazi aurretik. d) Irakurketa balioztatu behar da kolore-aldaketa homogeneoa adierazlearen kontrolarekin. 150.- .- II. taldeko hondakinentzako edukiontziak: a) Hondakin traumatikoak badira, edukiontzi zurrun, iragazgaitz eta zulaketarekiko erresistenteetan biltzen dira. b) Autonomia-erkidegoek homologatutako koloretako poltsetan, betiere kanpoko identifikazioarekin. c) Ospitaleko SIGRE puntuan uzten dira. d) Denak dira okerrak. 151.- .- IV. KLASEKO hondakinen kanpoz kanpoko kudeaketari buruz (garraioa, tratamendua eta ezabatzea), ZUZENA da: a) Hondakin kimikoen kudeaketak ez du araudi espezifikorik behar. b) Iraungitako sendagaiak farmazia-banatzaileek biltzen dituzte errausteko, SIGRE eta ENRESA erakundeen bidez. c) Hondakin zitostatikoak instalazio egokietara bidaltzen dira, errausketaren bidez ezabatzeko. d) Guztiak zuzenak dira. 152.- .- Zer manipulatzeko erabiltzen dira dosimetro pertsonalak?. a) Hondakin kimikoak eta aerosolak. b) III. TALDEKO hondakin sanitarioak. c) Hondakin erradioaktiboak. d) Sendagai zitostatikoak. 153.- .- Gernuaren ezaugarriak: a) Kolore horikoa izan ohi da, zeharrargia eta maskurian sortzen da. b) Kolorea irentsitako elikagaien arabera alda daiteke. c) a) eta b) zuzenak dira. d) Gibeleko patologiak izanez gero, gernuak kolore gorri nabarmena du. 154.- .- Diuresi-kontrola. 24 orduko gernu-bilketaren prozedura: a) Bilketa gosaldu ondoren hasiko da, eta oheratu aurreko mikzioa eta hurrengo goizeko lehen gernua jaso behar dira. b) Eguneko lehen gernua eta oheratu aurreko azkena bota eta beste guztiak jaso behar dira. c) Jaikitzen denetik hurrengo egunera arteko gernu guztia jaso behar da, 24 orduz. d) Goizeko lehen gernua bota behar da, eta, ondoren, gernu guztia jaso behar da, hurrengo goizeko lehena barne. 155.- .- Zein da erizaintzako zaintza osagarrietako teknikariaren zeregina esterilizazio- zentral bateko prestakuntza- eta paketatze-eremuan?. a) Beste unitate batzuetako material lehorra edo aurretratamendua duena jasotzea. b) Material-paketeak esterilizatzeko prestatzea, baita kontrol kimikoak eta biologikoak prestatzea ere. c) Esterilizazio-aparatuak martxan jartzen eta ondoren kontrolatzen laguntzea. d) Ebakuntza-geletarako eta ospitalizazio-solairuetarako eskaerak prestatzea. 156.- .- Zer prozesu egiten dira eremu zikinean?. a) Materiala berrikustea, hautatzea, paketatzea eta esterilizatzea. b) Materiala deskargatzea, sailkatzea, biltegiratzea eta banatzea. c) Materiala jasotzea, berrikustea, garbitzea, lehortzea, lubrifikatzea, sailkatzea eta egiaztatzea. d) Materiala biltzea, garbitzea eta disoluzio desinfektatzaileak dituzten ontzietan sartzea. 157.- .- Noiz egiten da desinfekzio konkomitantea isolamenduan?. a) Isolamendu-indikazioa amaitzen denean. b) Pazientea ingresatuta dagoen bitartean. c) Pazientea ingresatu aurretik. d) Bat ere ez da zuzena. 158.- .- Karkaxa hematikoa edo hemoptisia: a) Odoltsua edo marroixka da. b) Hori berdexka da. c) Urre-kolore eta hori gorrixkaren artekoa da. d) Mukosoa, serosoa eta zurixka da. 159.- .- Bioflmaren inguruan. Hondakin baten substantzia kimikoa edo organikoa: a) Erraz deusezta daiteke garbiketa-agenteekin. b) Agente desinfektatzaileei pasatzen laguntzen die. c) Horren gainazalean mikroorganismoak bizi dira. d) Guztiak dira zuzenak. 160.- .- Material kirurgikoa garbitzeko prozesua: a) Aldez aurretik serum fisiologikoarekin garbitzen da. b) Detergenteek bakterio-karga murriztea zailtzen dute. c) Detergente entzimatikoek substantzia koipetsuak disolbatzen dituzte. d) Detergente entzimatikoak ez dira urberritu behar. 161.- .- Hauetako zein da maila baxuko desinfektatzaile bat?. a) Ur oxigenatua. b) Etanola. c) Klorhexidina. d) Formaldehidoa. 162.- .- Iododun konposatuen DESABANTAILA bat: a) Birizidak, fungizidak eta bakterizidak dira. b) Xaboi-disoluzioan erabiltzen dira. c) Larruazalaren sentikortasuna eragin dezakete. d) Substantzia tentsoaktiboekin, gainazaleko tentsioa gutxitzen dute. 163.- .- Zeri EZ zaio aplikatzen isolamendu zorrotza?. a) Erredura mugatuei. b) Zoster herpes barreiatuari. c) Barizelari. d) Ebola birusari. 164.- .- Zer prebentzio-neurri da kimioprofilaxia pertsona zaurgarrientzat?. a) Immunizazio pasiboko bitarteko bat. b) Immunizazio aktiboko bitarteko bat. c) Farmakoak ematea. d) Isolamendu-prozedura bat. 165.- .- Kate epidemiologikoari dagokionez, zer erantzun da OKERRA?. a) Hiru mailaz osatuta dago. b) Erreserborioa agente infekziosoaren habitat naturala eta ohikoa da. c) Gizakiak erreserborio gisa jardun dezake. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 166.- .- Gaixotasuna transmititzeko mekanismoei dagokienez, zer dira elikagaiak?. a) Zeharkako transmisio-mekanismoa. b) Transmisio-mekanismo mistoa. c) Zuzeneko transmisio-mekanismoa. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 167.- .- Infekzio nosokomialen prebentzio eta kontrolerako neurri orokorren barruan, osasun-heziketako kanpainek honako hauetan eragiten dute: a) Infekzio-iturrian bakarrik. b) Transmisio-mekanismoan bakarrik. c) Infekzio-iturria eta ostalari sentikorra. d) Guztiak egiazkoak dira. 168.- .- Zoonosietako transmisioak: a) Ospitaleko pazienteen artekoak dira. b) Animalietatik gizakietara dira. c) Beti birusek eragindakoak dira. d) Gaixotasunetan gertatzen dira eragile kausalik gabe. 169.- .- Gaixotasun infekziosoen barruan, “iceberg fenomenoa” honako hau da: a) Infekzioa egon daiteke, itxurazko gaixotasun-formarik gabe. b) Gaixotasun infekziosoaren sintoma bereizgarriak bakarrik agertzen dira. c) Diagnostiko erraza izateagatik bereizten dira. d) Guztiak gezurra dira. 170.- .- Zerk ezaugarritzen du gaixotasun transmitigarrien aldi prodromikoa?. a) Gaixotasunaren berezko sintomak eta zeinuak agertzeak. b) Agente eragilea ostalarian sartzen denetik gaixotasunaren lehen sintomak agertzen diren arteko denborak. c) Diagnostiko batera eraman dezaketen datu analitikoak, zeinuak eta sintomak lortzeko aukerak. d) Zeinu ez-espezifikoak eta orokorrak agertzeak. 171.- .- Gaixotasun transmitigarrietan, balizko ostalarien gaineko prebentzioneurriei dagokienez, zein da zuzena?. a) Kimioprofilaxia da gaixotasuna ez agertzeko farmakoak ematea. b) Immunizazio aktiboa beste gizabanako immune batzuek sintetizatutako antigorputzak ematean lortzen da. c) Immunizazio pasiboa mekanismo naturalen bidez lortzen da, ostalariak bere erantzun immunitarioa sortzen duenean antigenoaren aurrean. d) Immunizazio pasiboa txertoen bidez eskuratzen da eta berehalako eragina du. 172.- .- Zein dago infekzio nosokomialak prebenitzeko neurrien eraginkortasunmailaren II. kategoriaren barnean?. a) Aireztapen mekanikoko eta oxigenoterapiako ekipoak zaintzea. b) Jario laminarreko sistemak. c) Isolatze-prozedurak. d) Istripuz izandako ziztadetan jarduteko protokoloa. 173.- .- Zein araudian oinarritzen da hondakin sanitarioen sailkapena, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionalaren arabera?. a) NTP 372. b) NTP 571. c) NTP 810. d) NTP 11. 174.- .- Erabilera anitzeko instrumentuen mantentze-lanean, EZ da higaduraren kausa: a) Esterilizagailuaren lurrun-hondakinak. b) Eskuzko lubrifikazioa. c) Sendagaien hondakinak. d) Uraren kalitatea. 175.- .- Batik bat zerk eragiten du tentsopitzaduraren ondoriozko material kirurgikoaren korrosioa?. a) Material herdoilduekin edo kobrea edo zilarra duten altzairu herdoilgaitzezko tresnekin kontaktua izateak. b) Materialaren gainesfortzuak. c) Kloruroekin eta gatzekin kontaktuan egoteak eragindako herdoilak. d) Lubrifikazio eskasak eragindako marruskadura. 176.- .- Detergente baten propietatea, gainazalen arteko ura hobeto kontaktatzeko eta garbitzea errazteko tentsio-surfiziala murrizten duena, hau da: a) Disolbagarritasun ahalmena. b) Garbitzeko ahalmena. c) Hezetasun ahalmena. d) Banatze ahalmena. 177.- .- Detergente entzimatikoez ari bagara, zein EZ da egia?. a) Gantzak saponifikatzen dituzte. b) Surfaktanteak dira. c) pH azidokoak dira. d) Entzimak dituzte. 178.- .- Alderantzizko isolamendua paziente hauetan aplikatzen da…. a) Biriketako tuberkulosia, elgorria edo errubeola duten pazienteekin. b) Erredura zabalak edo agranulozitosia duten pazienteekin. c) Gastroenteritisa, kolera edo A hepatitisa duten pazienteekin. d) Ebola, sarna edo kandidiasia duten pazienteekin. 179.- .- UNE-EN ISO 15883/2006 Europako araudiaren arabera, tresna kirurgikoen garbiketaren eraginkortasuna baloratzeko, zer erabiltzen da?. a) Kabitazioa egiaztatzeko adierazle kimikoa. b) TOSI testa. c) Espora-test biologikoa. d) DART proba. 180.- .- Ospitaleetan eta lehen mailako arretako zentroetan, eremuek arrisku-maila desberdina dute, kutsadura-maila zein den. Lehen mailako arretako unitate batean, non dago erdi-mailako arriskua?. a) Erizaintzako kontsultan. b) Odontologiako kontsultan. c) Medikuntza orokorreko kontsultan. d) Kirurgia txikiko ebakuntza-gelan. 181.- .- Pazienteei zuzeneko arreta emateko ospitaleko artikuluen Spaulding sailkapena kontuan hartuta, hauetatik, zein dagokio material erdikritikoari?. a) Desinfekzio-maila ertaina izan behar da. b) Larruazal kaltetuak edo mukosak ukitzen dituzten materialak dira. c) Hortzetako tresneria eta endoskopio malguak. d) Barrunbe antzuak ukitzen dituzte. 182.- .- Desinfektatzaileak eta antiseptikoak. Aukeratu erantzun ZUZENA: a) Desinfektatzaileak mikrobioen aurka diharduten toxikotasun gutxiko edo batere ez duten substantziak dira, giza larruazalean edo ehunetan erabiltzen direnak. b) Desinfektatzaileak mikrobioen aurka diharduten substantziak dira, eta bakterioen, onddoen eta birusen forma begetatibo guztiak suntsitzeko gai, hepatitisaren birusa barne. c) Antiseptikoak eta desinfektatzaileak erabiltzeko indikazioa haien kontzentrazioaren araberakoa da. d) Guztiak dira okerrak. 183.- .- Zer esango zenuke goi-mailako desinfektatzaileez?. a) 2 ordutik gorako esposizioetan esporizidak izan daitezke. b) Osagai merkurikoak, alkoholikoak eta fenolikoak dituzten substantziak dira. c) Eraginkorrak dira Koch-en baziloa deuseztatzeko. d) Guztiak dira zuzenak. 184.- .- Zein eragozpen komun dute konposatu iodatuek eta alkoholek?. a) Ekipo optikoen zementu optikoa kaltetu dezake. b) Erabilera kontraindikatuta dago bularreko haurretan. c) Argitik babestu behar da, inaktibatzea ekiditeko. d) Absortzio sistemikoa izan dezake. 185.- .- Esterilizazio-metodoak ebaluatzeko, mikroorganismoen heriotza-kurbak zehazten dira, bi parametroren bidez. Zein da “Z balioa”ren definizioa?. a) Objektu jakin baten gaineko mikroorganismoen karga % 90ean eta denbora jakin batean murrizteko behar den tenperatura. b) Objektu jakin bateko mikroorganismoen % 90 suntsitzeko behar den denbora, tenperatura jakin batean. c) Mikrobio-karga guztia 121 ºC-tan suntsitzeko behar den denbora. d) Mikrobio-kargaren % 100 60 minututan suntsitzeko behar den tenperatura. 186.- .- Esterilizazio-sistema hauetako zein ez da gasen metodo kimiko bat?. a) Lurrun-autoklabea. b) Hidrogeno peroxidozko plasma. c) Formaldehidoa. d) Etileno oxidoa. 187.- .- Zein da etileno oxidoaren bidezko esterilizazio- metodoaren eragozpenetako bat?. a) Ezin da erabili material termosentikorrak esterilizatzeko. b) Tenperatura altuak behar dira, 75 ºC-tik gorakoak. c) Hondar-toxikotasuna du eta harekiko esposizioa kontrolatu behar da. d) Ez da ziurtagarria. 188.- .- Lagin biologikoak lortzean, zer egin behar da analisiaren osteko fasean?. a) Lortutako emaitzak biltzen dituen txostena egitea barne hartzen du. b) Mediku medikoaren analisi-txostenaren balorazioa barne hartzen du. c) Laginak laborategira garraiatzea barne. d) Lagin biologikoa hartzea barne. 189.- .- Zer da piuria?. a) Mikroorganismoak egotea gernuan. b) 5.000 leukozito/mm3-tik gora egotea. c) Milioi bat leukozito/mm3-tik gora egotea. d) Proteinak egotea, egunean 50 mg baino gehiago. 190.- .- 24 orduko gernu-lagina hartzean, zein da prozedura zuzena?. a) Goizeko lehen gernua botatzea, eta, ondoren, hurrengo goizeko lehenera arteko gernu guztia jasotzea, hori barne. b) Goizeko lehen gernua jasotzea, eta, ondoren, hurrengo goizeko lehenera arteko gernu guztia jasotzea, hori barne. c) Goizeko lehen gernua botatzea, eta, ondoren, hurrengo goizeko lehenera arteko gernu guztia jasotzea, hori salbu. d) Gernua jasotzen hastea adierazitako eguneko 20:00etan, biharamuneko goizeko 8ak arte. 191.- .- Oxiuroak aztertzeko laginak hartzea: a) Torunda esteril batekin egin behar da. b) Lagina ondoz ondokoak ez diren hiru egunetan jasoko da. c) Eguneko edozein unetan jaso daiteke, ingurua garbitu ondoren. d) Lagina hartzeko erabilitako materialetako bat porta da. 192.- .- Laginak kontserbatzea eta garraiatzea: a) Karkaxak giro-tenperaturan kontserbatu behar dira. b) Elementu formadunik gabeko plasma eta seruma 18 ºC-ko tenperaturan kontserbatu behar dira. c) Likido zefalorrakideoaren laginak 0 ºC eta 4 ºC arteko tenperaturan mantendu behar dira, ezin badira berehala aztertu. d) Guztiak dira okerrak. 193.- .- Nahi ez diren sendagaiak, zitostatikoak izan ezik, ospitalean gaika biltzeko, nola egin behar da bilketa?. a) SIGRE puntua izeneko edukiontzi espezifikoa. b) III. motako hondakinentzako edukiontzietan. c) "Iraungitako sendagai" gisa identifikatutako edukiontzi espezifikoak. d) Konposizioaren eta/edo aurkezpenaren arabera, hainbat ontzitan botako dira, kudeatzeko. 194.- .- Esterilizazio-zentralean: a) Eremu zikina jasotako materiala berrikusteko, garbitzeko, lehortzeko, lubrifikatzeko, sailkatzeko, egiaztatzeko eta paketatzeko erabiltzen da. b) Eremu garbiak bi eremu ditu: gune garbia eta gune aseptikoa. c) Biltegiratze-eremuan, materiala horizontalean jarriko da sareta itxien apaletan. d) Esterilizazio-zentralaren diseinu arkitektonikoak norabide anitzeko zirkuitua ahalbidetzen du, eta, horri esker, eremu guztietara sar daiteke. 195.- .- Bizitza baliagarria: zein EZ da egia?. a) Esterilizazioko zentraleko kalitate-programen barruko balidazio-prozesuaren parte da. b) Materiala esterilizatzen denetik erabiltzen den arte irauten du. c) Esterilizatutako produktuaren bizitza baliagarri ere esaten zaio. d) Guztiak dira zuzenak. 196.- .- Zein da gelak eta espazioa garbitzeko oinarrizko arauetako bat?. a) Paziente immunodeprimituen objektuak azkena garbituko dira. b) Paziente infekziosoen edo isolamenduan daudenen gelak aurrena garbituko dira. c) Garbiketa-orga geletan sartuko da, korridoreetako igaroa ez eragozteko. d) Guztiak dira okerrak. 197.- .- Erradioaktibitateari buruzko nazioartreko sinboloetan, zer esan nahi du kolore gorrikoak?. a) Kanpoko erradiazio-arriskua. b) Zaintzapeko eremua. c) Sarrera debekatua. d) Kutsatzeko arriskua. 198.- .- Baldintza atmosferikoek eragina dute pazientearen egoeran; beraz: a) Hezetasun-maila handitzeak arnas-sistemari eragiten dioten mikroorganismoak barreiatzen laguntzen du. b) Hezetasun-maila jaisteak patologia kardiakoak eta zirkulazio-sistemakoak larriagotzen ditu. c) Hezetasun-maila optimoaren balioak % 40tik % 60ra bitartekoak dira, eta higrometroen bidez neurtzen dira. d) Ospitaleko hozte-sistemak ez dira arriskutsuak pazientearen osasunerako. 199.- .- Aukeratu erantzun ZUZENA: a) Garbiketa desinfekzio-teknika bat da. b) Antisepsia germen patogenorik ez egotea da. c) Garbiketa bitarteko mekaniko eta fisikoen bidez egingo da. d) Garbiketak biofilmeak ezabatzen ditu. 200.- .- Doyen pintza zer motatako materiala da?: a) Eremukoa. b) Hemostaziakoa. c) Esposiziokoa. d) Atzematekoa. |





