2026ko EPEa: Goi mailako administrazio eta gestio tek.
|
|
Título del Test:
![]() 2026ko EPEa: Goi mailako administrazio eta gestio tek. Descripción: Goi mailako teknikariaren kategoriaren galdetegi espezifikoa |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
2026/04/21ko plantilla 𝗘𝘇 𝗱𝗶𝘁𝘂𝗴𝘂 𝗲𝗿𝗮𝗻𝘁𝘇𝘂𝗻𝗮𝗸 𝘀𝗮𝗹𝘁𝘇𝗲𝗻, 𝗲𝘀𝗸𝘂𝗯𝗶𝗱𝗲𝗮𝗸 𝗱𝗲𝗳𝗲𝗻𝗱𝗮𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗱𝗶𝘁𝘂𝗴𝘂. https://labur.eus/TSAG-GMAGT. 1.- . Gobernu-izendapenari dagokionez, baieztapen hauetatik zein da zuzena?. a) Diputatuen Kongresuak izendatzen du Gobernuko presidentea. b) Gobernuko presidenteak izendatzen ditu gobernuko gainerako kideak. c) Erregeak izendatzen ditu Gobernuko presidentea eta Gobernuko gainerako kideak. d) Erregeak izendatzen du Gobernuko presidentea, eta Gobernuko presidenteak, berriz, Gobernuko gainerako kideak. 2.- . 1978ko Konstituzioaren arabera, honako hauek dira ordenamendu juridikoaren balio nagusiak: a) Askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa. b) Askatasuna, segurtasun juridikoa, berdintasuna eta aniztasun politikoa. c) Askatasuna, justizia, berdintasuna eta arau-hierarkia. d) Justizia, berdintasuna, aniztasun politikoa eta legezkotasuna. 3.- . 1978ko Konstituzioak ezarritakoaren arabera, adierazi baieztapen hauetako zein EZ da zuzena: a) Gobernuak aginte boterea eta arauzko ahalmena erabiliko ditu Konstituzioaren eta legeen arabera. b) Gobernua hauek osatzen dute: Lehendakariak, lehendakariordeak, Ministro eta legeak ezartzen dituen beste kideak. c) Gobernuko lehendakaritzarako hautagarria lehendakari izendatuko da, lehen botazioan diputatuen gehiengo osoaren botoa lortzen badu. d) Estatu Kontseilua Gobernu gorengo organo kontsultiboa da. 4.- . 1978ko Espainiako Konstituzioaren arabera: a) 14. artikuluan baino ez da aitortzen espainiar guztien berdintasun formala. b) Botere publikoen esku-hartzea eskatzen da, berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izan dadin. c) 14. artikuluan espainiar guztien berdintasun formala eta berdintasun materiala aitortzen dira. d) 14. artikuluan aurreikusitako berdintasun formalarekin batera, espainiar guztien legearen aurreko berdintasuna aitortzen da 9.2 artikuluan. 5.- . 1978ko Espainiako Konstituzioak ezarritakoaren arabera: a) Espainiako hizkuntza guztiak, gaztelaniarekin batera, estatuko hizkuntza ofizial izango dira, eta espainiar guztiek dute hizkuntza horiek jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea. b) Autonomia-estatutuek autonomia-erkidegoen bandera eta ikur berezkoak onartuko dituzte, eta beren eraikin publiko eta ekintza ofizialetan jarriko dira. c) Espainiako estatuaren eredu politikoa parlamentu-monarkia da. d) Espainiarra denari ezin zaio bere naziotasuna kendu. 6.- . 1978ko Espainiako Konstituzioak ezarritakoaren arabera, aurreneurrizko atxilotzeak gehienez iraun dezakeen epea: a) Hirurogeita hamabi ordu. b) Berrogeita zortzi ordu. c) Agintaritza judizialak zehazten duena. d) Legeak zehazten duena. 7.- . 1978ko Espainiako Konstituzioak ezarritakoaren arabera, adierazi zer erantzun EZ den zuzena gobernuko presidentearen inbestidura-prozedurari dagokionez: 𝕆𝕤𝕒𝕜𝕚𝕕𝕖𝕥𝕫𝕒𝕜 𝟚𝟘-𝟚𝟙-𝟚𝟚𝔼 𝔼ℙ𝔼𝕒𝕟 𝔹 𝕠𝕟𝕥𝕫𝕒𝕥 𝕖𝕞𝕒𝕟 𝕫𝕦𝕖𝕟. a) Erregeak Gobernuaren lehendakaritzarako hautagaia proposatuko du, Kongresuko lehendakariaren bidez. b) Erregeak Gobernuaren lehendakaritzarako hautagaia proposatuko du, Kongresuko lehendakariaren bidez; horretarako, Erregeak aldez aurretik kontsulta egingo die alderdi politikoek izendatutako ordezkariei. c) Diputatuen Kongresuko kideen erabateko gehiengoaren botoa lortzen duena izendatuko du Erregeak lehendakari. d) Inbestidurarako lehenengo botaziotik bi hilabete igaro ondoren, hautagai batek ere ez baldin badu jaso Kongresuaren konfiantza, Erregeak ganbera biak desegingo ditu, eta hauteskundeetarako deialdia egingo du. 8.- . 1978ko Espainiako Konstituzioak ezarritakoaren arabera, inbestidurarako lehenengo botaziotik bi hilabete igaro ondoren, hautagai batek ere ez baldin badu jaso kongresuaren konfiantza: a) Erregeak ganbera biak desegingo ditu, eta hauteskundeetarako deialdia egingo du, Kongresuko lehendakariaren berrespenarekin. b) Erregeak Kongresua desegingo du, eta hauteskundeetarako deialdia egingo du, kargua uzten duen Gobernuko lehendakariaren berrespenarekin. c) Erregeak Kongresua desegingo du, eta hauteskundeetarako deialdia egingo du Kongresuko lehendakariaren berrespenarekin. d) Erregeak ganbera biak desegingo ditu, eta hauteskundeetarako deialdia egingo du kargua uzten duen Gobernuko presidentearen berrespenarekin. 9.- . Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera, zein da autonomia erkidegoaren izena?. a) Euskal Herria. b) Euskadi zein Euskal Herria. c) País Vasco Estatutuaren gaztelaniazko bertsioan. d) Euskal Autonomia Erkidegoa. 10.- . Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera, nola finkatuko da Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeen egoitza?. a) Lehendakariari dagokio. b) Eusko Legebiltzarraren lege baten bidez. c) Euskal Herria osatzen duten lurralde historikoetako bakoitzari dagokio. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 11.- . Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera, aukera hauetatik zein ez da zuzena?. a) Euskal Herriko ikurrina gurutzebikoa da, hondo gorrian zeharkako gurutze berdea eta gainean gurutze zuria dituena. b) Euskara hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala. c) Euskal herritar izaera politikoa izango dute Estatuko lege orokorren arabera Autonomia Erkidegoaren lurralde barruko edozein udalerritan administrazioherrikidetasuna dutenek. d) Zati batean edo osorik Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean dauden beste lurralde edo udalerri batzuk ere atxiki ahal izango zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoari, baldin eta Eusko Legebiltzarrak eta Gorte Nagusiek horrela onartzen badute. 12.- . Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera, Euskal Herriko biztanleen eskubide politiko berberak izango dituzte: a) Atzerrian bizi direnek hala eskatzen badute, baldin eta Euskadin izan badute azken administrazio-herrikidetasuna, Espainiako nazionalitateari eutsi badiote, beti ere. Eskubide hori ezin izango zaie zabaldu ondorengoei. b) Automatikoki atzerrian bizi direnek, baldin eta Euskadin izan badute azken administrazio-herrikidetasuna eta Espainiako nazionalitatea badute. c) Atzerrian bizi direnek, hala nola beren ondorengoek, hala eskatzen badute, baldin eta Euskadin izan badute azken administrazio-herrikidetasuna, nazionalitatea edozein dela ere. d) Atzerrian bizi direnek, hala nola beren ondorengoek, hala eskatzen badute, baldin eta Euskadin izan badute azken administrazio-herrikidetasuna, Espainiako nazionalitateari eutsi badiote, beti ere. 13.- . Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera, adierazi baieztapen zuzena: a) Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoa osatzeko eskubidea aitortzen dio Nafarroari, bertan ezarritako prozeduraren arabera. b) Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoa osatzeko eskubidea aitortzen die Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziei, eta ez Nafarroari. c) Espainiako Konstituzioaren 4. Xedapen Iragankorrak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko prozedura ezartzen du, baldin eta Nafarroak Euskal Autonomia Erkidegoan sartzea erabakitzen badu. d) Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak ez du aipatzen Nafarroak Euskal Autonomia Erkidegoa osatzeko duen eskubidea. 14.- . Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan guztiz bere lurralde barruan kokaturiko beste lurralde edo udalerri batzuk Euskal Autonomia Erkidegoari gehitzeko baldintza hauetako zein EZ da zuzena?. a) Delako Udalerri edo lurralde horretako biztanleek hala erabaki dezatela, gehiengo osoz onartutako erreferendum bidez. b) Estatuko Gorte Nagusiek Lege Organiko bidez onar dezatela. c) Eusko Legebiltzarrak onar dezala. d) Doakion udalak edota udalen gehiengoak atxikimendua eskatu dezala. 15.- . Euskal herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharrei dagokienez, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak ez du honako baieztapen hau jasotzen: a) Euskal herri-aginteek bizi- eta lan-baldintzen hobekuntzaren aldeko politika bultzatuko dute. b) Euskal Herriko herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharrak Estatutu honetan finkatutakoak dira. c) Euskal herri-aginteek, beren eskumenen esparruan, enpleguaren hazkundea eta egonkortasun ekonomikoa sustatzeko neurri lagungarriak hartuko dituzte. d) Euskal herri-aginteek herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharren erabilera egokia zaindu eta bermatuko dute. 16.- . Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera, adierazi erantzun hauetako zein den zuzena: a) Euskara hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko betebeharra eta erabiltzeko eskubidea. b) Eusko Legebiltzarraren lege baten bidez finkatuko da Euskal Herriko Autonomia Erkidego osorako erakundeen egoitza, ondoren Espainiako Gorte Nagusiek berretsita. c) Euskal Herriko ikurrina gurutzebikoa da, hondo berdean zeharkako gurutze gorria eta gainean gurutze zuria dituena. d) Orobat onartzen dira Autonomia Erkidegoa osatzen duten herrialdeen bandera eta ezaugarri bereziak. 17.- . Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera, nork du euskal herritar izaera politikoa?. a) Autonomia Erkidegoaren lurralde barruko edozein udalerritan jaiotako pertsonek. b) Autonomia Erkidegoaren lurralde barruko edozein udalerritan administrazioherrikidetasuna dutenek. c) Gutxienez urtebetez Autonomia Erkidegoaren lurralde barruko edozein udalerritan administrazio-herrikidetasuna egiaztatzen duten pertsonek. d) Hala eskatu eta dagokien udal erregistroan inskribatzen diren pertsona guztiek. 18.- . Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera, barne-osasunaren arloan, Euskal Herriari dagokio: a) Estatuko oinarrizko legeria lege bidez garatu eta betearaztea. b) Estatuko legeria betearaztea. c) Estatuko oinarrizko legeria betearaztea. d) Bakarreko eskumena. 19.- . Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren erreformari dagokionez, baieztapen hauetatik, zein da zuzena?. a) Espainiako Estatuko Gorte Nagusiei, Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari, legebiltzarkideen gehiengo soilaren proposamenez, dagokie erreformaren ekimena. b) Eusko Legebiltzarrak onartu behar du erreforma-proposamena, legebiltzarkideen bi herenek osatutako gehiengo kalifikatuz. c) Eusko Legebiltzarrak onartu ostean, Gorte Nagusiek onartuko dute erreforma lege organiko baten bidez. d) Gorte Nagusietara bidali aurretik, Euskadiko hautesleek onartu beharko dute erreferendum batean. 20.- . Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren arabera, adierazi gai hauetako zeinetan ez duen Euskadik bakarreko eskumena: a) Barne-uretako arrantza, itsaski-bilketa eta arrain-hazkuntza, ehiza eta ibai eta aintziretako arrantza. b) Gizarte-laguntza. c) Zientzia- eta teknika-ikerketa, Estatuarekin koordinaturik. d) Barne-osasuna. 21.- . Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren erreformari buruzko honako baieztapenen artean, zein da zuzena?. a) Erreforma-ekimena Eusko Legebiltzarrari, Eusko Jaurlaritzari ala Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiei dagokie. b) Estatuak esku eman ahal izango dio Eusko Jaurlaritzari, esanbidezko eskuordetza emanez, Estatutua erreformatzeko beharrezkoa den erreferendumerako deia egiteko. c) Erreforma-proposamena, Eusko Legebiltzarrak onartu ondoren, Gorte Nagusietara eraman behar da, lege arrunt bidez onar dezaten, eta, azkenik, erreferendum bidez onartu beharko da. d) Erreforma-proposamena Eusko Legebiltzarrari, Eusko Jaurlaritzari ala Gorte Nagusiei dagokie, eta, behin Eusko Legebiltzarrak onartu ondoren, erreferenduma egin daiteke. 22.- . Autonomia Estatutuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumena du Estatuaren oinarrizko legeria lege bidez garatu eta bere lurraldean betearazteko gai honetan: a) Kredituaren antolamendua, bankuak eta aseguruak. b) Jabetza intelektuala eta industria-jabetza. c) Produktu farmazeutikoei buruzko Estatuko legeria. d) Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren kudeaketa. 23.- . Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuari guztizko kupo bat ematen dio (bere gain hartzen ez dituen Estatuaren karga guztietarako ekarpen gisa), eta guztizko kupo hori osatzen duten lurralde historiko bakoitzari dagokion kupoa finkatzeko sortutako Bitariko Batzordea honako hauek osatuko dute: a) Foru Aldundi bakoitzaren ordezkari batek eta Eusko Jaurlaritzaren beste ordezkari batek. b) Alde batetik, Foru Aldundi bakoitzaren ordezkari batek eta Eusko Jaurlaritzaren beste horrenbestez osatuta, eta, beste aldetik, Estatuaren Administrazioaren ordezkari-kopuru berak. c) Alde batetik, Foru Aldundi bakoitzaren ordezkari batek eta, beste aldetik, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari-kopuru berak. d) Foru Aldundi bakoitzaren ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari batek, eta Estatuaren Administrazioaren ordezkari batek. 24.- . Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren III. Tituluaren arabera, adierazi hauetako zein ez diren Euskadiko Ogasun Orokorraren sarrerak: a) Kreditu-eragiketen eta zor-jaulkipenen emaitza. b) Bere ondarearen etekinak. c) Lurraldearteko Berdinketa-funtsetik jasotako eskuraketak eta Estatuko aurrekontu orokorraren konturako gainerako emaitzak. d) Eusko Jaurlaritzak herritarrei zuzenean egindako zerga-bilketa. 25.- . Adierazi, Euskal Autonomia Erkidegoko Ondareari dagokionez, ondorengo baieztapenetatik zein den OKERRA: a) Eusko Legebiltzarraren lege batek arautuko du Euskal Herriaren ondarearen administrazioa, babesa eta iraunaraztea. b) Eusko Jaurlaritzak erabakiko du Euskal Herriko zein organoren esku jarri ondasun eta eskubideon jabetza edo erabilera. c) Euskal Autonomia Erkidegoak berenganatutako zerbitzu eta eskumenei lotutako Estatuaren ondasun eta eskubideak Erkidegoaren ondarean sartuko dira. d) Euskal Herriaren ondarearen etekinak bere Ogasun orokorraren sarrerak izango dira. 26.- . Euskal Herriko Autonomia Estatutuarekin bat etorriz, Autonomia Erkidegoak hitzarmenak egin ditzake beste autonomia-erkidegoekin beren bakarreko eskumeneko zerbitzu propioak kudeatu eta emateko. Hitzarmen hauek (adierazi erantzun zuzena): a) Egiten direnean sartuko dira automatikoki indarrean. b) Gorte Nagusiei jakinarazi behar zaizkie, baimena eman dezaten. c) Gorte Nagusiei jakinarazi behar zaizkie, eta indarrean sartuko dira 15 egun igaro ondoren eragozpenik agertu ez bada. d) Gorte Nagusiei jakinarazi behar zaizkie indarrean sartu aurretik. 27.- . Arartekoari dagokionez, aukera hauetatik zein da OKERRA?. a) Eusko Legebiltzarrak izendatzen du Arartekoa. b) 8 urterako izendatzen da Arartekoa, eta ezin daiteke berriz hautatu. c) Arartekoak urteko txosten baten bidez emango dio bere jardunaren berri Legebiltzarrari. d) Arartekoaren jarduna Herriaren Defendatzailearen jardunarekiko independentea eta buruaskia da. 28.- . Herri-kontuen Euskal Epaitegiari dagokionez, aukera hauetatik zein da zuzena?. a) Eusko Jaurlaritzaren mendeko organoa da, eta sektore publikoko jarduera ekonomiko- finantzarioak ikuskatzen ditu. b) Eusko Jaurlaritzak izendatzen ditu Herri-kontuen Euskal Epaitegiko kideak, Ogasuneko eta Finantzetako sailburuak proposatuta. c) Herri-kontuen Euskal Epaitegiaren jarduketak oztopatzea arau-haustetzat hartuko da. d) Euskal sektore publikoak egindako kontratuen fiskalizazioak ez die eragingo Espainiako Kontu Auzitegiaren fiskalizazioaren mende egongo diren obra publikoen kontratuei. 29.- . Herri-kontuen Euskal Epaitegiari dagokionez, aukera hauetatik zein da zuzena?. a) Egokitzat jotzen dituen prekauzio-neurriak hartu ahal izango ditu, ondasun eta efektu publikoak babesteko eta zaintzeko. b) Jaurlaritzak ikuskatuko ditu haren kontuak. c) Ezingo ditu jurisdikzio-prozedurak instruitu ustezko kontabilitate-erantzukizunak epaitzeko. d) Epaitegiaren beraren egoitzan egingo ditu kontrolak. 30.- . Arartekoa erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legeak ezartzen duenaren arabera, adierazi baieztapen hauetatik zein den zuzena: a) Espainiako Konstituzioan aurreikusitako erakundea da, Herriaren Defendatzailearenarekin batera, eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuan garatzen da. b) Eusko Legebiltzarrak izendatuko du, Legebiltzarraren hiru bostenen gehiengoaren aldeko botoarekin. c) Beste partikular batzuek egindako urraketen aurrean herritarren eskubideak babesteko eginkizunak betetzen ditu, legeekin bat etorriz, Herriaren Defendatzailearekin koordinatuta. d) Arartekoa alderdi politiko bateko bazkide izan ahalko da, baina ezingo ditu zuzendaritza-funtzioak gauzatu. 31.- . Arartekoa erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legearen arabera: a) Lau urterako izendatzen da, eta hori halako beste aldi bakar baterako berrizendatu daiteke. b) Lau urterako izendatzen da, eta beste aldi baterako berrizendatu daiteke. c) Bost urterako izendatzen da, eta ezin da berrizendatu. d) Bost urterako izendatzen da, eta hori halako beste aldi bakar baterako berrizendatu daiteke. 32.- . Arartekoa erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legearen arabera, doakiokeen ezein elkartuezin izatea gertatuz gero, arartekoak utzi egin beharko du: a) Bere izendapena egin zen egunetik hasi eta hurrengo bost egunen barruan eta karguaz jabetu baino lehen. b) Bere izendapena egin zen egunetik hasi eta hurrengo hamabost egunen barruan eta karguaz jabetu baino lehen. c) Bere izendapena egin zen egunetik hasi eta gehienez hilabeteko epean eta karguaz jabetu baino lehen. d) Bere izendapena egin zen egunetik hasi eta hurrengo hamar egunen barruan eta karguaz jabetu baino lehen. 33.- . Arartekoa erakundea sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legearen arabera, arartekolaguna: a) Arartekoak izendatuko du, Legebiltzarraren onarpena jaso ondoren. b) Legebiltzarrak izendatuko du, bere erregelamenduak zehazten duen moduan. c) Arartekoak izendatuko du, eta ez da beharrezkoa izango Legebiltzarraren aldez aurreko onarpenik. d) Arartekoak izendatuko du, eta Legebiltzarrak kenduko du. 34.- . Herri-kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen arabera, kideak aukeratuko dira goren-mailako titulu akademikoaren jabe diren eta epaitegiaren jardute-eremuan gaitasuna aitortzen zaienetakoen artetik, eta lanbide-jardun hau izan behar dute gutxienez: a) Hamabi urte. b) Hamar urte. c) Hamabost urte. d) Zortzi urte. 35.- . Adierazi Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean funtzioak eskuordetzeari buruz ezarritako erantzun hauetako zein den zuzena: a) Eskuordetza lehendakariaren dekretu bidez egin beharko da. b) Eskuordetzan emandako eginkizunak ezin dira errebokatu eman ondoren, salbuespen gisa izan ezik. c) Eskuordetza erabiliz emandako egintzak organo eskuordetza-emaileak berak emandakotzat joko dira. d) Eskuordetzan emandako eginkizuna azpieskuordetua izan daiteke, baldin eta eskuordetze-dekretuan edo -aginduan aukera hori aurreikusita badago. 36.- . Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarraren aurrean duen erantzukizunari dagokionez, erantzun hauetako zein da zuzena?. a) Eusko Legebiltzarrak zentsura-mozio bat onartzen badu, lehendakariak dimisioa aurkeztuko du, eta zentsura-mozioan proposatutako hautagaia Legebiltzarrak hautatutzat joko du, erregeak izendatu dezan. b) Eusko Legebiltzarrak erantzukizuna eskatu ahal izango dio Jaurlaritzari, zentsuramozio bat onartuz. Legebiltzarkideen bostenak gutxienez egin beharko du zentsuramozioaren proposamena. c) Eusko Legebiltzarrak lehendakariak aurkeztutako konfiantza-arazoa ukatzen badu, lehendakariak hauteskundeak deitu beharko ditu lehendakari berria hautatzeko. d) Lehendakariak, Jaurlaritzak aztertu ondoren, bere programari edo politika orokorreko adierazpen bati buruzko konfiantza-arazo bat proposa dezake Legebiltzarrean. Konfiantza eman zaiola ulertuko da legebiltzarkideen erabateko gehiengoak aldeko botoa ematen badu. 37.- . Eusko Jaurlaritzak legegintzako dekretuak emateko duen ahalmenari dagokionez, erantzun hauetako zein da zuzena?. a) Eusko Legebiltzarrak lege-mailako arauak emateko ahalmena eman diezaioke Jaurlaritzari eskuordetzan, legegintzako dekretu izenekoak, baina aparteko eta presazko beharrizana dagoenean bakarrik. b) Legegintzarako eskuordetza lege arrunt baten bitartez ebatzi behar da helburua testu artikulatu bat egitea bada, eta oinarri-lege baten bitartez helburua hainbat legetesturen testu bategina egitea bada. c) Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskuordetu ahal izango dio oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen garapenari eragiten dioten legegintzako dekretuak emateko ahalmena. d) Eusko Legebiltzarrak ezin dio Jaurlaritzari eman Jaurlaritzaren oinarrizko antolamenduari edo Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren araubide juridikoari eragiten dioten legegintzako dekretuak emateko ahalmena. 38.- . Lehendakariaren kargu-uzteari dagokionez, adierazi zein den erantzun zuzena, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen arabera: a) Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde orokorrak egiten direnean bakarrik utziko du kargua. b) Lehendakariak kargua utziko du Legebiltzarrak gehiengo soilez zentsura-mozioa onartzen badu. c) Lehendakariak kargua utziko du dimisioa emanez gero, Legebiltzarraren konfiantza galdu izanagatik, edo heriotzagatik. d) Lehendakariak automatikoki uzten du kargua Eusko Legebiltzarra desegiten denean, salbuespenik gabe. 39.- . Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen arabera, Eusko Jaurlaritzari: a) Dagokio Gobernu-egitasmoa finkatzea. b) Legebiltzarrera bidaltzeko lege-proposamenak onartzea edo baztertzea dagokio, Legebiltzarraren araudiak ezarritako baldintzen arabera. c) Dagokio legegintzarako eskuordetza, legegintzako dekretuen bidez, lege honek ezarritako moduan. d) Dagokio legegintzarako eskuordetza, lege-dekretuen bidez, lege honek ezarritako moduan. 40.- . Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak lehendakariaren eginkizunak etetea aurreikusten du. Horri dagokionez, nolakoa izango da lehendakariak bere eginkizunak betetzeko ezintasunari buruzko Jaurlaritzaren erabakia?. a) Kideen hiru bosteneko gehiengoaz. b) Kideen lau bosteneko gehiengoaz. c) Kideen hiru laurdeneko gehiengoaz. d) Jaurlaritzak ez du eskumenik lehendakariak bere eginkizunak betetzeko duen ezintasuna erabakitzeko. 41.- . Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen arabera, Lehendakaritzako titularra (lehendakaria): a) Legebiltzarrak hautatuko du eta Estatuko Gobernuko presidenteak izendatuko du. b) Legebiltzarrak hautatuko du legebiltzarkideen artetik eta Erregeak izendatuko du errege-dekretu baten bitartez. c) Legebiltzarrak hautatuko du legebiltzarkideen artetik eta Erregeak izendatuko du lege baten bitartez. d) Legebiltzarrak hautatu eta izendatuko du legebiltzarkideen artetik errege-dekretu baten bitartez. 42.- . Adierazi, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen arabera, erantzun hauetatik zein EZ den zuzena: a) Lehenengo bozketan Legebiltzarreko botoen erabateko gehiengoa lortu duen hautagaia hautatuko da lehendakari. b) Eusko Legebiltzarraren legegintzaldi bakoitzaren hasieran, Legebiltzarreko lehendakariak Legebiltzarra biltzeko deia egingo du lehendakaria hautatzeko, Legebiltzarraren Erregelamenduak horretarako finkatzen duen prozedurarekin bat. c) Legebiltzarrak Lehendakaria hautatu ondoren, Legebiltzarreko lehendakariak izendatuko du. d) Lehenengo bozketan hautagai bakar batek ere erabateko gehiengoa lortzen ez badu, beste bozketa bat egingo da, eta hautagaien artean baliozko boto gehien daukana izendatuko da lehendakari. 43.- . Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren arabera, adierazi Jaurlaritzaren erregelamendu-ahalari buruzko baieztapen hauetatik zein den OKERRA: a) Sailetako titularrek dekretu bidez gauzatuko dute erregelamenduak egiteko ahala. Dekretu horiek saileko titularrak berak sinatuko ditu. b) Erregelamenduzko arauek zehapenik edo isunik ezin izango dute ezarri, legeak berariaz onartutako kasuetan izan ezik. c) Izaera orokorreko administrazio-xedapenak dekretu gisa joango dira, bai eta lehendakariaren xedapenak ere. d) Erregelamenduzko arauak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta argitaratu eta hogei egunera jarriko dira indarrean. 44.- . Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren egitura orokorra kontuan hartuta, adierazi ondoko zuzendaritza hauetatik zein EZ dagoen Osasun Sailburuordetzan: a) Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza. b) Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza. c) Farmazia Zuzendaritza. d) Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza. 45.- . 319/2024 Dekretua, urriaren 29koa, Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena, kontuan hartuta, adierazi ondokoen artean zein egiteko EZ dagokion Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari: a) Sailburuaren lan-programa eta -jarduna antolatzea eta horri jarraipena egitea. b) Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza alor soziosanitarioan. c) Saileko ekitaldi ofizialak eta protokolokoak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Lehendakaritzari dagozkionak. d) Sailak Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Batzordearekin izaten dituen harremanak bideratzea. 46.- . Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren arabera, nori dagokio izendapen libreko lanpostuak betetzea, aurretiaz deialdi publikoa eginda, eta behin-behineko langileak izendatzea ere?. a) Osasun Sailburuordetzari. b) Sailburuari. c) Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzari. d) Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde-ordezkaritzei. 47.- . 319/2024 Dekretuak, urriaren 29koa, proposatzen duen Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalak orientazio berri bat hartzen du, eta euskal osasun-sistemaren nortasun-ezaugarriak bezala honako hauek finkatzea du helburua (adierazi erantzun OKERRA): a) Unibertsaltasuna. b) Jasangarritasuna. c) Kalitatea. d) Eraginkortasuna. 48.- . Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalaren barruan, zeini dagokio zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea?. a) Sailburuari. b) Sailburuordetza bakoitzaren titularrari. c) Osasuneko sailburuordeari, beti. d) Zuzendaritza bakoitzaren buru den zuzendariari. 49.- . Urriaren 29ko 319/2024 Dekretuak ezartzen duen Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalarekin bat etorriz, Osasun Sailaren lurraldeordezkaritzak, dekretu honetan xedatzen diren egitekoak burutzeko, honako jardun-arlo hauetan egituratzen dira (adierazi erantzun OKERRA): a) Arreta Soziosanitarioaren Arloa. b) Zerbitzu Orokorren Arloa. c) Osasun Publikoaren eta Adikzioen Arloa. d) Antolamendu eta Kontratazio Sanitarioaren Arloa. 50.- . Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren arabera, Osasun Sailaren lurralde-ordezkaritzak zeinen mende egongo dira hierarkikoki?: a) Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzaren mende. b) Osasun Sailburuordetzaren mende. c) Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzaren mende. d) Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuaren mende. 51.- . Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren arabera, ondorengo egitekoetatik zein EZ dagokio Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzari?. a) Azterketak eta txosten juridikoak lantzea, Osasun Sailari eragiten dioten gaietan. b) Lege-aurreproiektuen eta izaera orokorreko xedapenen lanketa zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, Osasun Sailari edo horren mendeko nahiz horri atxikitako edo loturiko erakundeei dagozkien gaietan. c) Prestazio sanitarioak kudeatzearekin zerikusia duten administrazio-jarduketak egitea. d) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluan landu behar diren gaiak koordinatu eta izapidetzea. 52.- . Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren arabera, honako egiteko eta jardun-arlo hauetatik zein EZ dagokio Osasun Sailari?. a) Adikzioen prebentzioa. b) Berrikuntza eta ikerketa sanitarioa. c) Jarduera fisikoa sustatzea. d) Osasun publikoa: osasuna zaintzea, babestea eta sustatzea. 53.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, epe bat egunez adierazten denean, honako hau ulertuko da: a) Egun naturalak direla, arauak besterik xedatzen ez badu. b) Egun baliodunak direla, eta zenbaketatik kanpo geratuko direla larunbatak, igandeak eta jaiegunak. c) Egun naturalak direla, larunbatak eta igandeak barne, baina jaiegunak kanpo. d) Egun baliodunak direla, larunbatak barne eta igandeak eta jaiegunak bakarrik kanpo utzita. 54.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, administrazio-espediente elektronikoak: a) Prozedura izapidetzen den bitartean soilik gorde behar dira. b) Interesdunek aurkeztutako dokumentuak bakarrik jaso behar ditu. c) Hura osatzen duten dokumentuen zerrenda ordenatua eduki behar du, dokumentuen formatua edozein dela ere. d) Beste administrazio-organo batzuek emandako txostenak baztertu ditzake. 55.- . Administrazio-prozedura batean, ebazpena eman aurretik, Administrazioak entzunaldi-izapidea eman behar die interesdunei. Adierazi zein kasutan baztertu daitekeen izapide hau: a) Prozedura premiazko bidetik izapidetzen denean. b) Ebazpenak administrazio-bidea amaitzen duenean. c) Prozedurak izaera zehatzailea duenean. d) Ebazpenean interesdunak alegatutako egitate eta alegazioez gain beste ezer kontuan hartzen ez denean. 56.- . Administrazio-prozedurako interesdunei dagokienez, baieztapen hauetatik zein da FALTSUA: a) Administrazio-prozeduran interesduntzat joko dira, prozedura hasi ez badute ere, bertan hartzen diren erabakiek eragin diezazkieketen eskubideak dituztenak. b) Administrazio-prozeduran interesduntzat joko dira interes ekonomiko eta sozialen ordezkari diren elkarte eta erakundeak, prozeduran pertsonatzen badira, behin betiko ebazpena eman arte. c) Jarduteko gaitasuna duten interesdunek administrazio-prozeduretan ordezkari baten bidez jardun dezakete. d) Eskaera batean hainbat interesdun agertzen direnean, egin beharreko jarduketak berariaz adierazitako ordezkariarekin edo interesdunarekin egingo dira, eta, halakorik ezean, lehenengo agertzen denarekin. 57.- . Prozedura bateko interesdunen eskubideei dagokienez, baieztapen hauetatik zein da FALTSUA: a) Interesdunek eskubidea dute prozeduretan jasotako dokumentuetara sartzeko eta horien kopiak eskuratzeko. b) Interesdunek eskubidea dute jatorrizko dokumentuak ez aurkezteko, salbuespenez aplikatu beharreko araudiak kontrakoa ezartzen duenean izan ezik. c) Interesdunek eskubidea dute dokumentuak prozeduraren edozein unetan aurkezteko, ebazpena eman ondoren ere. d) Interesdunek eskubidea dute prozedura izapidetzen ari den administrazio publikoaren zerbitzuko langilea identifikatzeko. 58.- . Hainbat interesdunek parte hartzen duten jarduketei dagokienez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Jarduketak beti interesdun guztiekin egingo dira. b) Jarduketak berariaz adierazitako ordezkariarekin edo interesdunarekin egingo dira, eta, halakorik ezean, lehenengo agertzen denarekin. c) Jarduketak azken tokian agertzen den interesdunarekin egingo dira. d) Jarduketak ordezkari legalarekin soilik egingo dira. 59.- . Administrazio Publikoekin harreman elektronikoak izateko betebeharrari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Pertsona fisiko guztiak behartuta daude harreman elektronikoak izatera. b) Enplegatu publikoak behartuta daude harreman elektronikoak izatera interesdun gisa jarduten dutenean soilik. c) Elkargoko kide izatea nahitaezkoa duten profesionalak behartuta daude harreman elektronikoak izatera beren jarduera profesionaletik eratorritako izapideetan. d) Pertsona juridikoak salbuetsita daude betebehar horretatik. 60.- . Arauak ofizialki argitaratzeari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Egoitza elektronikoan argitaratzeak ez du inoiz izaera ofizialik. b) Egoitza elektronikoan argitaratzeak izaera ofiziala eta benetakoa izango du, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan. c) Izaera ofiziala izango du soilik administrazio-ebazpen batek hala xedatzen badu. d) Ez du inoiz izaera benetakorik izango. 61.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluari dagokionez, adierazi zein kasutan SALBUETSI daitezkeen kontsulta, entzunaldi eta jendaurreko informazioizapideak: a) Hiri-plangintzako arauetan soilik. b) Aurrekontu- edo antolaketa-arloko arauetan, edo interes publiko larriko arrazoiak daudenean. c) Edozein motatako arauetan. d) Prozedura hauek ezin dira inoiz baztertu. 62.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, izapidetze sinplifikatuaren bidez izapidetzen den prozedura batean ebazpena emateko gehieneko epea honakoa izango da: a) 15 egun. b) 30 egun. c) 2 hilabete. d) 3 hilabete. 63.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, administrazio-isiltasunak EZESPEN-ondorioa izango du interesdunak eskatuta hasitako prozeduretan, honako kasu honetan: a) Prozeduraren xedea aurrez dauden eskubideak baliatzea denean. b) Prozedura administrazio publikoen ondare-erantzukizunari buruzkoa denean. c) Erregelamendu-arau batek hala ezartzen duenean. d) Prozedurak ondorio ekonomikorik ez duenean. 64.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, ofizioz hasitako prozeduretan, kaltegarriak edo kargazko ondorioak sortzeko modukoak direnean, gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, ondorioa honakoa izango da: a) Administrazio-isiltasun bidezko onarpena. b) Prozeduraren iraungipena. c) Arau-haustearen preskripzio automatikoa. d) Egindako jarduketen erabateko deuseztasuna. 65.- . Administrazio-prozedurak ebazteko betebeharrari dagokionez, prozedura arautzen duten arauek ebazteko gehieneko eperik ezartzen ez dutenean, baieztapen hauetatik zein da zuzena?. a) Berariazko ebazpena emateko gehieneko epeak ezingo du 6 hilabete gainditu, legemailako arau batek handiagoa ezartzen badu edo Europar Batasuneko Zuzenbidean hala aurreikusten bada izan ezik. b) Prozedura arautzen duten arauek ebazteko gehieneko epea ezartzen ez dutenean, epe hori 3 hilabetekoa izango da. c) Ebazpena emateko epeen zenbaketa beti hasiko da eskaera administrazioaren erregistroan sartu den egunetik. d) Aurreko baieztapenetako bat ere ez da zuzena. 66.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, administrazio-isiltasunak ondorio onartzailea izango du: a) Eskaera-eskubidea baliatzeari buruzko prozeduretan. b) Onarpenak jabari publikoari edo zerbitzu publikoari lotutako ahalmenak eskualdatzea dakarren prozeduretan. c) Ondare-erantzukizuneko prozeduretan. d) Interesdunak eskatuta hasitako prozeduretan, lege-mailako arau batek edo Europar Batasuneko Zuzenbideko arau batek kontrakoa ezartzen ez badu. 67.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, interesdunek alegazioak egin eta dokumentuak edo beste balio-judizio elementu batzuk aurkeztu ahal izango dituzte: a) Ebazpen-proposamenaren izapidea egin aurreko edozein unetan. b) Ebazpenaren izapidea egin aurreko edozein unetan. c) Frogak egiteko izapidea egin aurreko edozein unetan. d) Entzunaldi-izapidea egin aurreko edozein unetan. 68.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, izapidetze-akatsak eta, bereziki, geldiaraztea, epeen urraketa edo zuzen daitezkeen izapideen omisioa dakartenak alegatu ahal izango dira: a) Entzunaldi-izapidea egin aurretik. b) Ebazpena eman aurretik. c) Edozein unetan. d) Frogak egin aurretik. 69.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, uko egitea prozedura amaitzeko arrazoi gisa: a) Prozedura guztietan amaiera automatikoa eragingo du. b) Antolamendu juridikoak debekatu dezake. c) Organo ebazleak modu diskrezionalean debekatu dezake. d) Organo izapidetzaileak modu diskrezionalean debekatu dezake. 70.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, ofizioz hasitako prozedura batean, kaltegarriak edo kargazko ondorioak sortzeko modukoa denean, iraungipena deklaratzen bada, egindako jarduketek: a) Beti ondorio osoak izango dituzte. b) Ez dute ondoriorik izango, preskripzioa gertatu ez bada, prozedura berri bat has daitekeen kalterik gabe. c) Preskripzioa automatikoki eragingo dute. d) Edozein kasutan prozedura berri bat hastea eragotziko dute. 71.- . Administrazio batek administrazio-egintza bat erabateko deuseztasuna dela antzematen badu, zer jarduketa egin dezake indarreko araudiaren arabera (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena)?. a) Ofizioz berrikuspen-prozedura hastea, organo aholku-emaile eskudunaren aurretiazko irizpena eskuratuta. b) Deuseztasuna zuzenean deklaratzea, inolako prozedurarik egin gabe. c) Deuseztasuna interesdunak eskatuta soilik deklaratzea. d) Egintza baliogabetzea egokitasun-arrazoiengatik. 72.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, Administrazio Publikoek interes publikoarentzat kaltegarritzat deklaratu ahal izango dituzte baliogabetzeko moduko egintza onuragarriak: a) Edozein unetan. b) Administrazio-egintza eman zenetik lau urteko epean. c) Egintza eman zenetik urtebeteko epean. d) Interesdunak hala eskatzen duenean soilik. 73.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea honakoa izango da: a) Hilabete bat. b) Bi hilabete. c) Hiru hilabete. d) Sei hilabete. 74.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, gora jotzeko errekurtso baten ebazpenaren aurka: a) Berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke. b) Berrikuspeneko errekurtso berezia jar daiteke kasu guztietan. c) Ez da beste administrazio-errekurtsorik onartzen. d) Beti jar daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa. 75.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, administrazio-egintza baten ofiziozko berrikuspenprozedura interesdunak eskatuta hasi bada eta sei hilabete igaro badira berariazko ebazpenik eman gabe: a) Ekintza preskribatuko da. b) Eskaera ezetsitzat joko da administrazio-isiltasunaren bidez. c) Prozedura iraungitzat joko da. d) Eskaera onetsitzat joko da administrazio-isiltasunaren bidez. 76.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, Administrazio Publikoek: a) Xedapen orokorrak ofizioz berrikusteko, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkaratu beharko dituzte, kaltegarritasun-deklarazioa egin ondoren. b) Ofizioz berrikusi ahal izango dituzte baliogabetzeko moduko egintza onuragarriak. c) Aldeko egintza deuseztagarriak administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkaratu ahal izango dituzte, kaltegarritasun-deklarazioa egin ondoren. d) Edozein egintza onuragarri ofizioz berrikusi ahal izango dute, epe-mugarik gabe. 77.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, berraztertzeko errekurtsoa: a) Nahitaezkoa da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik. b) Aukerakoa da eta egintza eman zuen organo beraren aurrean jartzen da. c) Hierarkian goragoko organoaren aurrean jartzen da. d) Izaera berezia du. 78.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, berraztertzeko errekurtsoa jartzeko epea honakoa izango da: a) Hilabete bat, egintza berariazkoa bada. b) Hiru hilabete, egintza berariazkoa bada. c) Bi hilabete, egintza berariazkoa bada. d) Hilabete bat kasu guztietan. 79.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, berrikuspeneko errekurtso berezia jarri ahal izango da: a) Espedientean jasotako dokumentuetatik ondorioztatzen den egitatezko errorea dagoenean. b) Administrazioak egindako balorazio juridikoarekin desadostasuna dagoenean. c) Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea igaro denean. d) Izapide-egintza kualifikatuak direnean. 80.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, ondoko eskumen hauetatik zein EZIN da izan eskuordetzaren xede?. a) Administrazio-errekurtso arrunten ebazpena. b) Kudeaketa-egintzak emateko eskumena. c) Administrazio-prozeduren instrukzioa. d) Erregelamendu-ahalmena. 81.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, erregelamendu-ahalmena erabiltzean, Administrazio Publikoek honako printzipio hauen arabera jardungo dute: a) Hierarkia, deszentralizazioa eta koordinazioa. b) Beharra, eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia. c) Legezkotasuna, erantzukizuna eta kontrol jurisdikzionala. d) Eraginkortasuna eta efizientzia soilik. 82.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, erregelamenduek ondorio juridikoak izango dituzte: a) Organo eskudunak onartzen dituenetik. b) Dagokion saileko titularrak sinatzen dituenetik. c) Dagokion aldizkari ofizialean argitaratzen direnetik. d) Interesdunei jakinarazten zaizkienetik. 83.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, erregelamenduak emateko ahalmenari dagokionez, baieztapen hauetatik zein da FALTSUA?. a) Erregelamendu-ahalmena erabiltzean, Administrazioek printzipio hauen arabera jardungo dute: premia, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia. b) Legeen erregelamendu bidezko garapenerako gaikuntzak, oro har, kasuan kasuko Gobernuari edo Gobernu-Kontseiluari emango zaizkio. c) Erregelamenduek ondorio juridikoak izango dituzte argitalpen ofizialik gabe. d) Erregelamendu-proposamen batek gastu edo diru-sarrera publikoetan eragina badu, haren ondorio ekonomikoak baloratu beharko dira. 84.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, arauak egiteko prozeduran aurretiazko kontsulta publikoari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Inoiz ezin da baztertu. b) Aurrekontu- edo antolaketa-arloko arauetan baztertu daiteke, edo interes publiko larriko arrazoiak daudenean. c) Hiri-plangintzako arauetan soilik baztertu daiteke. d) Diskrezioz baztertu daiteke, motibaziorik gabe. 85.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoaren arabera, kontsulta, entzunaldi eta informazio publikoko izapideak alde batera utzi ahal izango dira lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran: a) Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoko administrazioaren, toki-administrazioaren edo haien mendeko edo haiei lotutako erakundeen tributuedo antolaketa-arauen kasuan, edo osasun publikorako arrisku-arrazoiak daudenean. b) Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoko administrazioaren, toki-administrazioaren edo haien mendeko edo haiei lotutako erakundeen aurrekontu- edo antolaketa-arauen kasuan, edo hori justifikatzen duten interes publikoko arrazoi larriak daudenean. c) Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoko administrazioaren, toki-administrazioaren edo haien mendeko edo haiei lotutako erakundeen tributuedo antolaketa-arauen kasuan, edo hori justifikatzen duten interes publikoko arrazoi larriak daudenean. d) Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoko administrazioaren, toki-administrazioaren edo horien mendeko edo haiei lotutako erakundeen tributueta aurrekontu-arauen kasuan, edo osasun publikorako arrisku larriko arrazoiak daudenean. 86.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, arau-ebaluazioari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Ez dago aurreikusita 39/2015 Legean. b) Beti eta salbuespenik gabe nahitaezkoa da. c) Aplikatzekoa den araudian eta urteko arau-planaren arabera egingo da. d) Lege-mailako arauei bakarrik aplikatzen zaie. 87.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, urteko arau-planari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Aukerakoa da. b) Hurrengo urtean onartzea aurreikusten diren erregelamendu-ekimenak jasotzen ditu. c) Lege-mailako arauak soilik jasotzen ditu. d) Ez du publizitaterik behar. 88.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, arauak argitaratzeari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Egoitza elektronikoan argitaratzeak ez du izaera ofizialik. b) Dagokion aldizkari ofizialean argitaratzea baliozkotasunerako eta eraginkortasunerako baldintza da. c) Nahikoa da organo eskudunak onartzea. d) Argitalpena zehapen-arauei soilik aplikatzen zaie. 89.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, adierazi hitzarmen baten gutxieneko edukian EZ dagoen elementua: a) Sinatzaile diren alderdien identifikazioa eta jarduteko duten eskumena. b) Hitzarmenaren xedea eta alderdiek egin beharreko jarduketak. c) Hitzarmena aldatzeko araubidea. d) Alderdiek ez-betetze kasuan aplikatu beharreko zehapen-araubidea. 90.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, kide anitzeko organoek urrutiko saioak egin ahal izango dituzte baldin eta: a) Presidentea eta idazkaria fisikoki toki berean badaude. b) Bermatzen bada kideen identitatea, haien adierazpenen edukia eta denbora errealean elkarrekintza. c) Deialdi bakoitzean hierarkian goragoko organoaren berariazko baimena badago. d) Saioak posta elektroniko bidez soilik egiten badira. 91.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, sinadura-eskuordetzari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Sinadura-eskuordetzeak eskuordetzailea den organoaren eskumena aldatzen du. b) Sinadura-eskuordetzeak aldizkari ofizialean argitaratzea eskatzen du baliozkoa izateko. c) Sinadura-eskuordetzearen bidez erregelamendu-ahalmena eskuordetu daiteke. d) Sinadura-eskuordetzeak ez du aldatzen eskuordetzailea den organoaren eskumena eta ez du argitalpenik behar baliozkoa izateko. 92.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, eskumen-eskuordetzari dagokionez, adierazi zein baieztapen den zuzena: a) Eskuordetzea hierarkikoki mendeko organoen artean soilik egin daiteke. b) Eskuordetzeak eta haren errebokatzeak ez dute argitalpenik behar. c) Inola ere ezin da eskuordetu errekurtsoen ebazpena, errekurtsoa jartzen den egintza eman duen organoan. d) Hiru baieztapenak faltsuak dira. 93.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, kide anitzeko organoei dagokienez, adierazi zein baieztapen den zuzena: a) Posta elektronikoa nahikoa bitartekoa da urrutiko saioak egiteko. b) Presidentea eta idazkaria fisikoki bertan egon behar dira kasu guztietan. c) Aktak hurrengo saioan onartu beharko dira. d) Ezin izango da gai-zerrendan jasota ez dauden gaiei buruz eztabaidatu, salbu eta kide guztiak bertan badaude eta premia aho batez deklaratzen bada. 94.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, xedapen zehatzaileen atzeraeraginari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Inoiz ez dute atzeraeraginik. b) Atzeraeragina izango dute arau-hauslearentzat mesedegarriak direnean, baita oraindik betearazteke dauden zehapenei dagokienez ere. c) Atzeraeragina tipifikazioari soilik aplikatzen zaio. d) Beti dute atzeraeragina. 95.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, Administrazio Publikoen ondare-erantzukizunari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Administrazio-xedapen bat baliogabetzeak automatikoki kalte-ordaina jasotzeko eskubidea sortzen du. b) Kalteak benetakoa, ekonomikoki ebaluagarria eta pertsona jakin bati dagokiona izan behar du. c) Nahikoa da arriskuaren existentzia. d) Administrazioaren doloa dagoenean soilik aplikatzen da. 96.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, kalte bat sortzeko hainbat Administraziok parte hartzen dutenean: a) Beti modu solidarioan erantzungo dute. b) Erantzukizuna izango dute kaltea eragin duen egitatean izan duten parte-hartzearen arabera. c) Ez du inork erantzungo parte-hartze zehatza zehaztu ezin bada. d) Azken egintza eman duen Administrazioak bakarrik erantzungo du. 97.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, Administrazio-hitzarmenen iraupenari dagokionez: a) Ezin dute urtebete baino gehiago iraun. b) Ezin dute lau urte baino gehiago iraun, eta beste lau urtez luzatu ahal izango dira. c) Iraupen mugagabea izango dute. d) Ez dute luzatzeko aukerarik. 98.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, ondare-erantzukizuneko prozedurak ebazteko eskumena honako organo honi dagokio: a) Beti Ministroen Kontseiluari. b) Kaltea eragin duen gaiaren gaineko eskumena duen organoari. c) Kaltea materialki eragin duen organoari. d) Kaltetutako Administrazioaren goi-mailako organo aholku-emaileari. 99.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, non bis in idem printzipioak honako hau dakar: a) Ezin direla egitate desberdinak zehatu, ondasun juridiko bera babesten badute ere. b) Ezin direla administrazio-zehapenak ezarri edozein jarduketa judizial dagoenean. c) Ezin direla egitate berberak zehatu subjektu, egitate eta oinarriaren identitatea dagoenean. d) Ezin direla administrazio-zehapenak ezarri arau-hauslea enplegatu publikoa denean. 100.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, adierazi zein den administrazioaren zehatzeko ahalmena egikaritzean proportzionaltasun-printzipioa behar bezala deskribatzen duen baieztapena: a) Zehapena arau -haustearen larritasunera egokitu behar da. b) Zehapena beti gehieneko mailan ezarri behar da intentzionalitatea dagoenean. c) Zehapena dagokion arau penaleko tipifikazioarekin bat etorri behar da. d) Zehapena arau-hauslearen berrerortzera soilik egokitu behar da. 101.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, Administrazio Publikoetako agintarien eta zerbitzuko langileen erantzukizunari dagokionez, adierazi zein baieztapen den zuzena: a) Erantzukizun penalak beti baztertzen du administrazio-erantzukizuna. b) Erantzukizun zibila zuzenean enplegatu publikoari bakarrik eskatu ahal zaio. c) Erantzukizuna eskatzeko aukera independentea da Administrazioaren ondareerantzukizunarekiko. d) Administrazio-erantzukizuna epai irmoa eman ondoren bakarrik eskatu ahal da. 102.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, xedapen zehatzaileen atzeraeraginari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Inoiz ez dute atzeraeraginik. b) Atzeraeragina izango dute arau-hauslearentzat mesedegarriak direnean, baita ebazteke dauden zehapenei dagokienez ere. c) Atzeraeragina tipifikazioari soilik aplikatzen zaio. d) Beti dute atzeraeragina. 103.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, zehapen-arloko tipikotasun-printzipioari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Zehapenak analogiaz ezarri ahal izango dira. b) Arau-hausteak lege-mailako arau batek aldez aurretik definituta egon behar dira. c) Tipifikazioa barne-jarraibideen bidez ezarri daiteke. d) Zehapenak printzipio orokorren erreferentzia soilarekin ezarri daitezke. 104.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, Administrazio-arloko arau-hausteen konkurrentziari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Dagozkien zehapen guztiak ezarriko dira beti. b) Arau-hauste baten ondorioz nahitaez beste bat gertatzen bada, arau-hauste larrienari dagokion zehapena bakarrik ezarriko da. c) Beti zehapen arinena ezarriko da. d) Doloa dagoenean bakarrik ezarriko da zehapena. 105.- . Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, legeek administrazio-arloko arau-hausteen preskripzio-epeak ezartzen EZ badituzte: a) Arau-hauste oso larriak bi urteren buruan preskribatuko dira, larriak urtebetean eta arinak sei hilabetetan. b) Arau-hauste oso larriak hiru urteren buruan preskribatuko dira, larriak bi urteren buruan eta arinak urtebetean. c) Arau-hauste oso larriak hiru urteren buruan preskribatuko dira, larriak bi urteren buruan eta arinak sei hilabetetan. d) Arau-hauste oso larriak lau urteren buruan preskribatuko dira. 106.- . Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera, Administrazio Publikoen ondare-erantzukizunari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Nahikoa da arriskuaren existentzia. b) Kalteak benetakoa, ekonomikoki ebaluagarria eta pertsona jakin bati dagokiona izan behar du. c) Egintza baten baliogabetzeak automatikoki kalte-ordaina jasotzeko eskubidea sortzen du. d) Administrazioaren doloa dagoenean soilik aplikatzen da. 107.- . Sektore publikoarekin kontratatzeko, enpresaburuek jarduteko gaitasuna izan beharko dute. Zein da ondoko baieztapenetatik zuzena, 9/2017 Legearen arabera?. a) Jarduteko gaitasuna, nolanahi ere, pertsona fisikoentzat da. b) Merkataritza Erregistroan inskribatutako pertsona juridikoek bakarrik kontratatu dezakete. c) Jarduteko gaitasuna aplikagarriak diren arau zibil edo merkatarien arabera egiaztatzen da. d) Jarduteko gaitasuna soilik eskatzen da arauketa harmonizatuaren mende dauden kontratuetan. 108.- . 9/2017 Legearen arabera, ondoko egoeretatik zein da sektore publikoarekin kontratatzeko debeku-egoera bat?. a) Arau-hauste administratibo arin batengatik zehatua izatea. b) Borondatezko administrazio-erregistro batean inskribatuta ez egotea. c) Ustelkeriako delituengatik epai irmoz kondenatua izatea. d) Aurretik Administrazio Publiko batekin kontraturik egin ez izana. 109.- . 9/2017 Legearen arabera, sektore publikoarekin kontratatzeko eskatzen den kaudimen ekonomiko eta finantzarioari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Urteko negozio-bolumenaren bidez soilik egiaztatu daiteke. b) Legean eta pleguetan aurreikusitako bitartekoetako edozeinen bidez egiaztatu ahal izango da, proportzionaltasun-printzipioa errespetatuz. c) Arauketa harmonizatuaren mende dauden kontratuetan soilik da nahitaezkoa. d) Zerbitzu-kontratuetan ezin da eskatu. 110.- . Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen arabera, lizitazioaurrekontuari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Beti bat dator kontratuaren balio zenbatetsiarekin. b) BEZa barne hartu gabe kalkulatutako zenbateko osoa da. c) Kontratazio-organoak konprometitu dezakeen gehieneko gastu-muga da, kontrakoa xedatu ezean. d) Kontratazio-organoak libreki zehazten du, araurik bete gabe. 111.- . Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen arabera, kontratuaren balio zenbatetsiari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) BEZa barne hartzen du. b) Adjudikazio-prezioaren arabera soilik zehazten da. c) Legean ezarritako arauen arabera kalkulatzen da, BEZa barne hartu gabe. d) Beti bat dator lizitazio-aurrekontuarekin. 112.- . 9/2017 Legearen arabera, sektore publikoko kontratuak burutzeari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Kontratua formalizatzen denean burutzen da. b) Kontratuaren esleipenaren bidez burutzen da. c) Kontratua gastua onartzearekin burutzen da. d) Kontratua kontratatzailearen profilean argitaratzearekin burutzen da. 113.- . Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen arabera, kontratu txikiei dagokienez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Urtebetetik gorako iraupena izan dezakete, behar bezala justifikatuz gero. b) Ez dira luzagarriak eta haien iraupena ezingo da urtebete baino handiagoa izan. c) Ez dute gastua onartzea eskatzen. d) Ez dute beharraren justifikazio-txostena behar. 114.- . 9/2017 Legearen arabera, kontratazio publikoan konfidentzialtasunbetebeharrari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: 𝔼𝕫 𝕕𝕒𝕘𝕠 𝕖𝕣𝕒𝕟𝕥𝕫𝕦𝕟 𝕫𝕦𝕫𝕖𝕟𝕚𝕜. a) Sekretu teknikoei soilik eragiten die. b) Eskaintzaren eduki osoari hedatu ahal zaio, hala dagokionean. c) Gehienez urtebeteko iraupena du. d) Kontratistari bakarrik lotzen zaio. 115.- . 9/2017 Legearen arabera, kontratazio-organoak behin-behineko bermea eskatzen badu, haren zenbatekoa EZ da izango honako hau baino handiagoa: a) Kontratuaren balio zenbatetsiaren %1, BEZa barne. b) Lizitazio-aurrekontuaren %3, BEZa kanpo. c) Lizitazio-aurrekontuaren %5, BEZa barne. d) Kontratuaren balio zenbatetsiaren %3, BEZa kanpo. 116.- . Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen arabera, kontratuaren balio zenbatetsiak: a) BEZa barne hartzen du eta ez ditu luzapenak jaso ahal. b) BEZa barne hartzen du eta aurreikusitako aldaketak jasotzen ditu. c) Ez du BEZa barne hartzen eta pleguetan aurreikusitako luzapen eta aldaketak jasotzen ditu. d) Beti bat dator lizitazio-aurrekontuarekin. 117.- . 9/2017 Legearen arabera, sektore publikoko kontratu batean behin betiko bermea eskatzen denean, zein da haren zenbatekoari buruzko arau orokorra?. a) Lizitazio-aurrekontuaren %3, BEZa kanpo. b) Adjudikaziodunak eskainitako azken prezioaren %5, BEZa kanpo. c) Kontratuaren balio zenbatetsiaren %10, BEZa barne. d) Lizitazio-aurrekontuaren %5, BEZa barne. 118.- . 9/2017 Legearen arabera, sektore publikoko kontratuen formalizazioari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Kontratua formalizazioarekin burutzen da. b) Arauketa harmonizatuaren mende dagoen kontratuetan ez da beharrezkoa formalizazioa. c) Kontratua administrazio-dokumentu batean formalizatu beharko da, adjudikazioaren ondoren legez ezarritako epean. d) Formalizazioa aukerakoa da, adjudikaziodunak behin betiko bermea jarri badu. 119.- . 9/2017 Legearen arabera, kontratu txikietako kontratazio-espedienteari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Gastua onartzea soilik eskatzen du. b) Beharra justifikatzen duen txostena eta kontratuaren xedea ez dela zatitzen arau orokorrak saihesteko egiaztatzen duen txostena behar ditu. c) Ez du inoiz publizitaterik behar. d) Beti proiektu tekniko aurretiazkoa behar du. 120.- . 9/2017 Legearen arabera, klausula administratibo partikularren pleguen gutxieneko edukiari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Edozein unetan onartu ahal izango dira, baita adjudikazioaren ondoren ere. b) Gastua baimendu aurretik edo harekin batera onartu beharko dira, eta beti lizitazioa egin aurretik, edo, lizitaziorik ez badago, adjudikazioaren aurretik. c) Ezin dute adjudikazio-irizpiderik jaso. d) Ezin dira akats materialagatik zuzendu. 121.- . 9/2017 Legearen arabera, sektore publikoko kontratuen iraupenari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Iraupen mugagabea izan dezakete, kontrakoa berariaz xedatu ezean. b) Ezingo dute iraupen mugagabea izan, eta prestazioen izaeraren arabera ezarri beharko da iraupena. c) Obra-kontratuek bakarrik gaindi dezakete lau urteko epea. d) Iraupena pleguaren mende egongo da soilik, lege-mugarik gabe. 122.- . 9/2017 Legearen arabera, sektore publikoko kontratuen aldaketari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Kontratazio-organoak edozein unetan libreki erabaki dezake. b) Pleguetan aurreikusita dagoenean edo legez zehaztutako kasuetan bakarrik erabaki ahal izango da. c) Mugarik gabe erabaki daiteke kontratu txikietan. d) Ez du motibaziorik behar. 123.- . 9/2017 Legearen arabera, sektore publikoko kontratuen luzapenari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Alderdien isilbidezko adostasunaren bidez gerta daiteke. b) Beti da nahitaezkoa kontratistarentzat. c) Kontratazio-organoak erabaki behar du, eta kontratistarentzat nahitaezkoa izango da pleguan aurreikusita badago. d) Zerbitzu-kontratuetan soilik erabaki daiteke. 124.- . 9/2017 Legearen arabera, kalitate-prezio erlaziorik onenean oinarritutako esleipen-irizpideei dagokienez, adierazi zein den baieztapen zuzena: a) Kontratazio-organoari erabaki-askatasun mugagabea emateko moduan formulatu behar dira. b) Eskaintzak modu objektiboan alderatzeko aukera eman behar dute eta kontratuaren xedearekin lotuta egon behar dute. c) Eskaintzen prezioari soilik erreferentzia egin ahal izango diote. d) Ezin dute ingurumen- edo gizarte-irizpiderik jaso. 125.- . 9/2017 Legearen arabera, pleguetan aurreikusitako kontratu-aldaketek: a) Ministroen Kontseiluaren baimena behar dute beti. b) Pleguetan modu argi, zehatz eta zalantzarik gabean definituta egon behar dute. c) Ezin dute inola ere kontratuaren prezioan eraginik izan. d) Obra-kontratuetan soilik egin daitezke. 126.- . 9/2017 Legearen arabera, esleipen-irizpideak aplikatu ondoren bi edo gehiagoren artean berdinketa gertatzen bada, kontratazio-organoak: a) Kontratua eskaintza ekonomikorik baxuenari esleitu beharko dio. b) Zozketa publiko bat aplikatu beharko du soilik. c) Pleguan aurreikusitako berdinketa hausteko irizpideak aplikatuko ditu, eta, halakorik ezean, legean ezarritakoak. d) Prozedura hutsik deklaratuko du. 127.- . 9/2017 Legearen arabera, prozedura mugatuari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Interesa duen edozein enpresaburuk proposamen bat aurkez dezake. b) Parte hartzeko eskaera aurkezteko aurretiazko fase baten ondoren hautatutako enpresaburuek bakarrik aurkez dezakete proposamena. c) Nahitaezko negoziazioa eskatzen du. d) Obra-kontratuetan soilik erabil daiteke. 128.- . 9/2017 Legearen arabera, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Kontratazio-organoak egokitzat jotzen duenean libreki erabil daiteke. b) Legean berariaz aurreikusitako kasuetan bakarrik erabil daiteke. c) Zerbitzu-kontratuetan nahitaezkoa da. d) Ez du motibaziorik behar. 129.- . 9/2017 Legearen arabera, obra-kontratuari dagokionez, adierazi zein den baieztapen zuzena: a) Obra material baten exekuzioa bakarrik du xede. b) Proiektuaren idazketa ere barne har dezake, hala aurreikusten denean. c) Prozedura irekiaren bidez soilik egin daiteke. d) Ez du zuzendaritza fakultatiborik behar. 130.- . 9/2017 Legearen arabera, hornidura-kontratuari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Ondasun higigarriak eskuratzea bakarrik du xede. b) Erosketa-aukerarekin errentamendu finantzarioa barne har dezake. c) Zerbitzu-kontratuaren parekoa da. d) Ez du entrega jarraiturik onartzen. 131.- . 9/2017 Legearen arabera, zerbitzu-kontratuari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Prestazio intelektualak barne hartzen ditu, besteak beste, azterlanak eta aholkularitza. b) Beti enpresen sailkapena eskatzen du. c) Ezin du bi urtetik gorako iraupena izan. d) Ez du luzapena onartzen. 132.- . 9/2017 Legearen arabera, kontratistaren ez-betetzeagatik kontratua suntsiarazteari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Epailearen epai bidez soilik erabaki daiteke. b) Kontratistaren erruzko ez-betetzeak kontratuaren funtsezko betebeharrak urratzen dituenean bidezkoa izango da. c) Ez da aplikagarria hornidura-kontratuetan. d) Inola ere ez du kalte-ordainak eskatzeko aukerarik uzten. 133.- . 19/2013 Legearen arabera, gardentasun-printzipioak honako hau dakar: a) Administrazio-informazio guztia automatikoki publikoa dela, inolako mugarik gabe. b) Jarduera publikoa publizitate aktiboaren eta informazioa eskuratzeko eskubidearen mende egon behar dela, legean ezarritako baldintzetan. c) Estatuko Administrazio Orokorrari soilik aplikatzen zaiola. d) Interesdunak berariaz eskatzen duenean soilik aplikatzen dela. 134.- . 19/2013 Legearen aplikazio-eremu subjektiboari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Lurraldeko Administrazio Publikoei soilik aplikatzen zaie. b) Legean aurreikusitako baldintzetan, zenbait laguntza publiko jasotzen dituzten erakunde pribatuetara ere hedatzen da. c) Ez zaie aplikatzen sektore publikoko enpresa-erakundeei. d) Konstituzio-organoei soilik aplikatzen zaie. 135.- . 19/2013 Legearen arabera, publizitate aktiboari dagokionez, ondoko informazioetatik zein argitaratu behar da nahitaez?. a) Lege-mailako arauak soilik. b) Kontratuei, hitzarmenei eta dirulaguntzei buruzko informazioa, legean ezarritako baldintzetan. c) Antolaketa-egitura oinarrizkoa soilik. d) Epai irmoak soilik. 136.- . 19/2013 Legearen arabera, publizitate aktiboaren xede izan behar duen informazio instituzional eta antolaketa-informazioari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Barne-araudia soilik argitaratu behar da. b) Organoen antolaketa-egitura, eginkizunak eta arduradunak argitaratu behar dira. c) Organigrama orokorra soilik argitaratu behar da. d) Ez da nahitaezkoa argitaratzea webgune instituzionala badago. 137.- . 19/2013 Legearen arabera, informazio ekonomiko, aurrekontu- eta estatistikoari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Hasierako aurrekontuak soilik argitaratu behar dira. b) Formalizatutako kontratuak argitaratu behar dira, zenbatekoa eta adjudikazioduna adierazita. c) Arauketa harmonizatuaren mende dauden kontratuak soilik argitaratu behar dira. d) Ez dira argitaratu behar emandako dirulaguntzak. 138.- . 19/2013 Legearen arabera, informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen mugei dagokienez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Ez dago inolako mugarik informazioa eskuratzeko eskubidean. b) Sarbidea mugatu ahal izango da segurtasun nazionalari edo defentsari kalte egiten badio. c) Sarbidea arrazoitu gabe ukatu ahal izango da. d) Sarbidea edozein arrazoi diskrezionalengatik mugatu ahal izango da. 139.- . 19/2013 Legearen arabera, eskatutako informazioak datu pertsonalak baditu: a) Sarbidea automatikoki ukatu behar da. b) Datuen babesari buruzko araudia aplikatu behar da, interes gatazkatsuak ponderatuz. c) Beti lehentasuna izango du informazioa eskuratzeko eskubideak. d) Beti lehentasuna izango du intimitaterako eskubideak, ponderaziorik gabe. 140.- . 19/2013 Legearen arabera, informazio publikoa eskuratzeko prozedurari dagokionez, adierazi zein den aukera zuzena: a) Ebazteko gehieneko epea hilabete batekoa da. b) Administrazio-isiltasunak ondorio onartzailea du. c) Ebazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa da. d) Sarbideak nahitaezko entzunaldia eskatzen du ukitutako guztiei. 141.- . 19/2013 Legearen arabera, informazio publikoa eskuratzeko arloan berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka: a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa soilik jar daiteke. b) Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseiluaren aurrean erreklamazioa jar daiteke, aukerakoa eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehenagokoa. c) Ez da inolako errekurtsorik onartzen. d) Berraztertzeko errekurtsoa soilik jar daiteke. 142.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren arabera, nomina-aurrerapenei dagokienez, baieztapen hauetatik zein da zuzena?. a) Itzultzeko gehieneko epea 30 hilabetekoa izango da. b) Urte bat igaro beharko da nomina-aurrerapen bat kitatzen denetik eta beste bat eskatzen denetik. c) Bitarteko langileen artean, egiturazko efektiboak baimentzeko mugen barruan dauden beharrak betetzeak nominaren aurrerakina jasotzeko eskubidea izango du. d) Nomina aurreratzeko eskaerak aurkezteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, eskaera eragin duen gertaeraren egunetik zenbatzen hasita. 143.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren arabera, gehiegizko orduengatiko konpentsazioari dagokionez, baieztapen hauetatik zein da okerra?. a) Gauez egindako soberako orduak bi ordurekin konpentsatuko dira lan egindako ordu bakoitzeko. b) Lanegun batean egunez egindako gehiegizko orduak honela konpentsatuko dira: ordu eta erdi lan egindako ordu bakoitzeko. c) Ordu-konpentsazioa hiru hilean behin egingo da, eta zenbaketa egin eta hurrengo hilabetean hartu ahal izango da. d) Dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendaritzarekin adostu beharko da noiz hartu. 144.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren arabera, lizentzia eta baimenei dagokienez, baieztapen hauetatik zein da zuzena?. a) Baimenak langileen eskubidetzat hartzen dira, arrazoi eta iraupen jakin batzuengatik lanera ez joateko. b) Garaiz eta behar bezala eskatutako baimenak ezin izango dira ukatu. c) Baimen bat emateak oporraldia etengo du baimen horrek irauten duen bitartean. d) Bateragarriak dira, eta, ondorioz, edoskitzeagatiko lizentzia eta adingabeak zaintzeko lanaldi-murrizketa aldi berean egin daitezke. 145.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko plantillari dagokionez, baieztapen hauetatik zein da egia?. a) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak onartuko du zerbitzu-erakunde bakoitzaren plantilla funtzionala. b) Zerbitzu-erakunde bakoitzeko plantilla funtzionalak onartzen dituzten ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren intranet korporatiboan argitaratuko dira. c) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren egiturazko plantilla Ente Publikoa osatzen duten zerbitzu-erakunde guztietako langile guztiek osatzen dute. d) Zerbitzu-erakunde bakoitzeko plantilla funtzionala onartzeko, langileen ordezkaritzarekin adostu behar da aldez aurretik. 146.- . Lanpostu funtzionalen ordainsariei dagokienez, baieztapen hauetatik zein da GEZURRA?. a) Lanpostu funtzionalen ordainsari-egitura oinarrizko ordainsariek eta ordainsari osagarriek osatzen dute. b) Lanpostu funtzionalen ordainsarien zenbatekoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak ezartzen ditu, langileen ordezkariekin negoziatu ondoren. c) Lanpostu funtzional bakoitza lortzeak lanpostu horri esleitutako ordainsariak jasotzea dakar. d) Lanpostu funtzionalak, besteak beste, esleitutako ordainsari-ondorioen arabera identifikatuko dira. 147.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren arabera, 2007., 2008. eta 2009. urteetarako, lanaldi mota guztietarako, gauekoa izan ezik, lanaldi arrunt gisa egin beharreko urteko benetako lana honako hau izango da: a) 1.592 ordu. b) 1.593 ordu. c) 1.200 ordu. d) 1.300 ordu. 148.- . Osakidetzako langileen 2007., 2008. eta 2009. urteetarako lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren arabera, norberaren eginkizunetarako emandako baimenak: a) Ez dute inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik emango, eta haien iraupen metatua ezin izango da bi hilabetetik gorakoa izan bi urtean behin. b) Ez dute inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik emango, eta haien iraupen metatua ezin izango da lau hilabetetik gorakoa izan bi urtean behin. c) Ikasketa ofizialak egiteko badira, urtean bi hilabete jarraian eman ahal izango dira, behin bakarrik. d) Ikasketa ofizialak egiteko badira, gehienez lau hilabete jarraian eman ahal izango dira, behin bakarrik eta urtean behin. 149.- . Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren arabera (abenduaren 18ko 2/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretua), lokalizazio-zerbitzuek: a) Bertaratze fisikoko guardietarako ezarritako zenbatekoaren % 35arekin konpentsatuko dira, eta lantokira joan beharko dute hala eskatzen zaienean. b) Bertaratze fisikoko guardietarako ezarritako zenbatekoaren % 20rekin konpentsatuko dira, eta lantokira joan beharko dute hala eskatzen zaienean. c) Bertaratze fisikoko guardietarako ezarritako zenbatekoaren % 50arekin konpentsatuko dira, eta lantokira joan beharko dute hala eskatzen zaienean. d) Bertaratze fisikoko guardietarako ezarritako zenbatekoaren % 25arekin konpentsatuko dira, eta lantokira joan beharko dute hala eskatzen zaienean. 150.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren arabera (abenduaren 18ko 2/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretua): a) Ezin izango da ezkontzagatiko edo bizikidetza egonkorra hasteagatiko beste lizentziarik hartu bost urte igaro arte, eta inola ere ez bikotea osatzen duten kideak berberak direnean. b) Ezin izango da ezkontzagatiko edo bizikidetza egonkorra hasteagatiko beste lizentziarik hartu lau urteko aldia igaro arte, bikotea osatzen duten kideak berberak direnean izan ezik. c) Ezin izango da ezkontzagatiko edo bizikidetza egonkorra hasteagatiko beste lizentziarik hartu bost urte igaro arte, bikotea osatzen duten kideak berberak direnean izan ezik. d) Ezin izango da ezkontzagatiko edo bizikidetza egonkorra hasteagatiko beste lizentziarik hartu lau urteko aldia igaro arte, eta inola ere ez bikotea osatzen duten kideak berberak direnean. 151.- . Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legearen arabera, euskal enplegu publikoaren zer printzipiok bermatzen du karrerako funtzionarioek lanpostuan jarraitzea?. a) Aukera-berdintasuna. b) Karrerako funtzionarioen mugiezintasuna. c) Enplegurako sarbide unibertsala. d) Sustapen horizontal automatikoa. 152.- . Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legearen arabera, zein da Eusko Jaurlaritzaren atribuzio bat?. a) Udal guztietako konfiantzazko langileak izendatzea. b) Estatuko Administrazio Orokorreko hautaketa-prozesuak arautzea. c) Hautaketa-prozedura komunetarako irizpideak ezartzea. d) Euskal enpresa pribatuen soldata-politika ezartzea. 153.- . Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legearen arabera, zer ahalmen eskuordetu dakioke sail eskudunari Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez?. a) Oposizio guztien oinarriak ezartzea. b) Diziplina-kasuetan epaiak ematea. c) Lanpostuen azterketaren jarraibideak zehaztea. d) Aurrekontuen legea onartzea. 154.- . Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legearen arabera, zein da Enplegu Publikoaren Euskal Kontseiluaren helburu espezifiko bat?. a) Diziplina-zehapenak ezartzea. b) Erretiro-adina zehaztea. c) Langileak euskalduntzeko neurriak proposatzea. d) Bitarteko langileak izendatzea. 155.- . Honako hauetatik, zein EZ da euskal enplegu publikoaren printzipio orokor bat, Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legearen arabera?. a) Efizientzia kudeaketan. b) Kontratazio-erakunde pribatuekiko lankidetza. c) Hizkuntza-normalizazioarekiko konpromisoa. d) Gardentasuna kudeaketan. 156.- . Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legearekin bat etorriz, zuzendari publiko profesionalei dagokienez, haien izendapenak printzipio hauek bete beharko ditu, besteak beste: a) Izendapen askea eta diskrezionalitate teknikoa. b) Merezimendua, gaitasuna, egokitasuna, publizitatea eta lehia. c) Antzinatasuna eta aukera politiko askea. d) Jardunaren ebaluazioa. 157.- . Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legearen arabera, arlo funtzionalak enplegu publikoa antolatzeko tresna gisa: a) Nahitaezkoak dira EAEko administrazio publiko guztietan. b) Lanpostuen zerrenda ordezkatzen dute. c) Lanpostuak funtzio homogeneoen arabera taldekatzeko aukera ematen dute. d) Eusko Legebiltzarraren lege bidez baino ezin dira sortu. 158.- . Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legearen arabera, espezialitateak sortzeko, ezinbestekoa da: a) Eusko Jaurlaritzaren dekretua. b) Lege formala. c) Akordio sindikal loteslea. d) Izena, eskatzen diren ezagutzak eta egiaztatzeko prozedura zehaztea. 159.- . Estatutupeko pertsonalaren esparru-estatutuari dagokionez, baieztapen hauetatik zein da GEZURRA?. a) Estatuko Administrazio Orokorraren zentro eta erakunde sanitarioetan lan egiten duten estatutupeko langileei aplikatzen zaie. b) Autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako zentro eta erakunde sanitarioetan lan egiten duten estatutupeko langileei aplikatzen zaie. c) Ez zaie aplikatuko Osasun Sare Militarreko osasun-zentro eta -zerbitzuetan lan egiten duten militarrei. d) Ez zaie aplikatuko Itsasoko Gizarte Institutuko estatutupeko langileei. 160.- . Hurrengoetako zein EZ da estatutu-araubidea antolatzeko printzipio eta irizpideetako bat?. a) Estatutupeko langileen zirkulazio askea Osasun Sistema Nazional osoan. b) Zerbitzu publikoari lehentasuna ematea. c) Erakunde sindikalekin lan-baldintzak zehazteko akordioa lortzea, dagozkien mahaietan negoziatuz. d) Estatutupeko langile izatera iristeko berdintasuna, merezimendua, gaitasuna eta publizitatea. 161.- . Estatutupeko langileen eskubideei dagokienez, baieztapen hauetatik zein da GEZURRA?. a) Garapen profesionalerako eskubidea du, aplikatzekoak zaizkion xedapenek aurreikusten duten moduan. b) Pazientearen onurarako, osasun-zerbitzuetako baliabideak, tresnak eta instalazioak erabiltzeko eskubidea du. c) Jarduera sindikalerako eskubidea du. d) Bere unitateari esleitutako funtzio, zeregin, eginkizun, programazio funtzional eta helburuen berri izateko eskubidea du. 162.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera: a) Estatuko Osasun Sistemaren Giza Baliabideen Batzordeak sistema horren giza baliabideen politika koordinatzeko irizpideak aztertu, eztabaidatu eta, hala badagokio, gomendioak emango ditu. b) Estatuko Osasun Sistemaren Lurralde arteko Kontseiluak sistema horretako giza baliabideak planifikatzeko, prestatzeko eta modernizatzeko jarduerak garatuko ditu. c) Elkarrizketa Sozialerako Esparru Foroaren helburuen artean dago Osasun Sistema Nazionaleko giza baliabideen garapen harmonikoa sustatzea. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 163.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, giza baliabideak antolatzeko planak: a) Plangintza orokorraren oinarrizko tresna dira, eta, nahitaez, dagokion osasunzerbitzuaren arlora hedatzen dira. b) Langileen arloan lortu beharreko helburuak zehaztu behar dituzte, baita helburu horiek betetzeko egokitzat jotzen diren langileak eta giza baliabideen egitura ere. c) Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. d) Elkarrizketa Sozialerako Esparru Foroan negoziatuko dira aldez aurretik. 164.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, osasun-zerbitzuetako lanbidekategorien baliokidetasunak ezartzen dituen katalogo homogeneo bat egongo da. Nori dagokio katalogo hori onartzea?. a) Osasun Sistema Nazionaleko Giza Baliabideen Batzordeari. b) Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluari. c) Elkarrizketa Sozialerako Esparru Foroari. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 165.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legean eta lege hori garatzeko arauetan berariazko erregulaziorik ez badago, estatutupeko langileei honako hauek aplikatuko zaizkie: a) Arau autonomikoak bakarrik. b) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua. c) Dagokion administrazioaren funtzio publikoari buruzko xedapen eta printzipio orokorrak. d) Osasunari buruzko Lege Orokorra. 166.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearekin bat etorriz, estatutupeko langileen araubidea, besteak beste, printzipio hauen arabera antolatzen da: a) Administrazio-hierarkia zorrotza. b) Estatutupeko langileen zirkulazio askea Estatuko Osasun Sistema osoan. c) Autonomia-erkidegoaren lurralde-esklusibotasuna. d) Jatorrizko zentroari behin betiko atxikitzea. 167.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, estatutupeko langileak honela sailkatzen dira: a) Antzinatasuna eta esperientzia. b) Egindako eginkizuna, titulazio-maila eta izendapen mota. c) Ordainsarien araubidea. d) Osasun-zentro mota. 168.- . Estatutupeko langileak hautatzeko deialdiei dagokienez, baieztapen hauetatik zein da egia?. a) Estatuko Aldizkari Ofizialean eta dagokion administrazio publikoaren aldizkari ofizialean edo egunkari ofizialean iragarriko dira. b) Deialdiak eta haien oinarriak epai irmoaren bidez baino ezin dira aldatu. c) Deialdiak eta horien oinarriak lotesleak dira deialdia egin duen administrazioarentzat, probak epaitu behar dituzten epaimahaientzat eta probetan parte hartzen dutenentzat. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira. 169.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, estatutupeko langile izateari uko egiteko, interesdunak gutxieneko aurrerapenarekin eskatu beharko du (hori gauzatu nahi den eguna baino lehen): a) Bost egunekoa. b) Hamar egunekoa. c) Hamabost egunekoa. d) Hogei egunekoa. 170.- . Osasun-zerbitzuen estatutupeko pertsonalaren esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legeak xedatutakoaren arabera, mugikortasunprozedura baten ondorioz destinoko osasun-zerbitzua aldatzen denean, zein izango da lanpostuaz jabetzeko epea?. a) Hogeita hamar egun, aurreko destinoa uzten denetik; hori esleitutako destino berria jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hiru egunetan egingo da. b) Hogeita hamar egun, aurreko destinoa uzten denetik; hori esleitutako destino berria jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hamar egunetan egingo da. c) Hilabete, aurreko destinoa uzten denetik; hori esleitutako destino berria jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hiru egunetan egingo da. d) Hilabete, aurreko destinoa uzten denetik; hori esleitutako destino berria jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hamar egunetan egingo da. 171.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, estatutupeko langileak zerbitzueginkizunetan destinatu ahal izango dira, aldi baterako, lanpostu edo lanpostu huts batera edo aldi baterako langilerik gabe. Kasu horretan, eraginpeko pertsonak honako hauek jasoko ditu: a) Benetan betetako lanpostuari dagozkion ordainsariak. b) Jatorrizko lanpostuari dagozkion ordainsariak. c) Benetan betetako plazari edo lanpostuari dagozkion ordainsariak, salbu eta jatorrizko lanpostuari dagozkionak baino txikiagoak badira; kasu horretan, ordainsari horiek jasoko dira. d) Aurreko (a, b, c) aukeretako bat ere ez da zuzena. 172.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, aldi baterako estatutupeko langile gisa egoteko gehieneko epea ez betetzeak konpentsazio ekonomiko hau ekarriko du: a) Zerbitzu-urte bakoitzeko ordainsari finkoen hogei egunen baliokidea izango da, aplikatu beharreko araudi espezifikoaren arabera, eta urtebetetik beherako aldiak hilabeteka hainbanatuko dira, gehienez ere hamabi hileroko. b) Zerbitzu-urte bakoitzeko ordainsari finkoen berrogei egunen baliokidea izango da, aplikatu beharreko araudi espezifikoaren arabera, eta urtebetetik beherako aldiak hilabeteka hainbanatuko dira, gehienez ere hamabi hileroko. c) Zerbitzu-urte bakoitzeko ordainsari finkoen hogei egunen baliokidea izango da, aplikatu beharreko araudi espezifikoaren arabera, eta urtebetetik beherako aldiak hilabeteka hainbanatuko dira, gehienez ere hamalau hileroko. d) Zerbitzu-urte bakoitzeko ordainsari finkoen berrogei egunen baliokidea izango da, aplikatu beharreko araudi espezifikoaren arabera, eta urtebetetik beherako aldiak hilabeteka hainbanatuko dira, gehienez ere hamalau hileroko. 173.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, estatutupeko langilearen izaera galtzea ekarriko du: a) Eginkizun-gabetzeko zigorrak, betiere bi urtetik gorakoa bada. b) Eginkizun-gabetzeko zigorrak, betiere hiru urtetik gorakoa bada. c) Dagokion lanbiderako desgaikuntza bereziko zigorrak, betiere hiru urtetik gorakoa bada. d) Dagokion lanbiderako desgaikuntza bereziko zigorrak, betiere sei urtetik gorakoa bada. 174.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, estatutupeko langilearen izaera berreskuratuko da ezintasunaren ondorioz galdu bada, baldin eta berau berrikusten bada Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra arautzen duten arauen arabera. Interesdunak eskubidea izango du bere zerbitzuak ematen zituen kategoria eta osasun-barruti bereko plazan sartzeko: a) Baldin eta berrikuspena egiten bada ezintasuna deklaratu eta hurrengo bost urteetan. b) Baldin eta berrikuspena egiten bada ezintasuna deklaratu eta hurrengo hiru urteetan. c) Baldin eta berrikuspena egiten bada ezintasuna deklaratu eta hurrengo bi urteetan. d) Baldin eta berrikuspena egiten bada ezintasuna deklaratu eta hurrengo lau urteetan. 175.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, estatutupeko langileen borondatezko mugikortasun-prozedurak, lehentasunez, honela egingo dira: a) Urtean behin. b) Bi urtean behin. c) Hemezortzi hilean behin. d) Hiru urtean behin. 176.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearekin bat etorriz, estatutupeko langile finkoen izaera lortzen da ondoz ondo gertatzen direnean: a) Hautaketa-prozesua gainditzea eta lanpostuaz jabetzea. b) Hautaketa-prozesua gainditzea, izendapena eta lanpostuaz jabetzea epe barruan. c) Izendapena eta BOEn argitaratzea. d) Lehiaketa-oposizioa gainditzea soilik. 177.- . Osasun-zientzietako espezialistak prestatzeko egoiliarraren lan-harreman berezia arautzen duen urriaren 6ko 1146/2006 Errege Dekretuarekin bat etorriz, egoiliarraren ohiko lanaldiaren gehieneko iraupena honako hau izango da: a) Zentro sanitarioak ezartzen duena. b) Langileen Estatutuan ezarritakoa. c) Hitzarmen kolektiboan zehaztutakoak, astean batez beste 37,5 ordu gainditu gabe seihileko zenbaketan. d) Astean 48 ordukoa izango da. 178.- . Osasun-zientzietako espezialistak prestatzeko egoiliarraren lan-harreman berezia arautzen duen urriaren 6ko 1146/2006 Errege Dekretuarekin bat etorriz, etenik gabeko 24 lanorduren ondoren, egoiliarraren atsedenaldia honako hau izango da: a) 12 ordukoa, salbuespenik gabe. b) 12 ordukoa, asistentzia-larrialdiko egoeretan izan ezik. c) 10 ordukoa kasu guztietan. d) Nahitaezko 24 ordukoak. 179.- . Osasun-zientzietako espezialistak prestatzeko egoiliarraren lan-harreman berezia arautzen duen urriaren 6ko 1146/2006 Errege Dekretuarekin bat etorriz, egoiliarrak honako hauek egin beharko ditu: a) Lantokiak zehazten dituen guardia guztiak. b) Hilean gutxienez zazpi guardia. c) Prestakuntza-programak ezartzen dituen lanaldi osagarriko orduak baino ez. d) Guardia mugagabeak, asistentzia emateko beharrezkoak badira. 180.- . Osasun-zientzietako espezialistak prestatzeko egoiliarren lan-harreman berezia arautzen duen urriaren 6ko 1146/2006 Errege Dekretuaren arabera, egoiliarraren lanaldi partzialari dagokionez: a) Baimenduta dago, baldin eta prestakuntza-arrazoiengatik justifikatzen bada. b) Egoitzaren lehen urtean baimenduta dago. c) Tutorearen baimenarekin bakarrik dago baimenduta. d) Ezin da lanaldi partzialeko egoiliarren-kontraturik egin. 181.- . Osasun-zientzietako espezialistak prestatzeko egoiliarraren lan-harreman berezia arautzen duen urriaren 6ko 1146/2006 Errege Dekretuaren arabera, hauetako zein EZ da egoiliarraren eskubide espezifiko bat?. a) Espezialitatearen prestakuntza-programa ezagutzea. b) Irakaskuntza- eta ikerketa-jardueretan parte hartzea. c) Egoitza eta beste lan-jarduera bat bateragarri egitea. d) Objektibotasun osoz ebaluatua izatea. 182.- . Osasun-zientzietako espezialistak prestatzeko egoiliarraren lan-harreman berezia arautzen duen urriaren 6ko 1146/2006 Errege Dekretuarekin bat etorriz, egoiliarrak bere lanbidean jardun ahal izango du: a) Modu autonomoan, kontratua hasten denetik. b) Zuzenean eta erantzukizunik gabe gainbegiratuta bakarrik. c) Erantzukizun-maila progresiboa izatea, prestakuntza-programak aurrera egin ahala. d) Egiaztatutako unitateak parte hartzen duen irakaskuntza- eta ikerketa-jardueretan parte hartzeko eskubidea izango du, kudeaketa klinikoko jardueretan izan ezik. 183.- . Osasun-zientzietako espezialistak prestatzeko egoiliarren lan-harreman berezia arautzen duen urriaren 6ko 1146/2006 Errege Dekretuaren arabera, urteko ebaluazio negatiboa lortzeak honako hau dakar: a) Kontratua hiru hilabetez etetea. b) Kontratua urtebetez automatikoki luzatzea. c) Berreskuratze-plan bat luzatzeko aukera, ebaluazio-batzordeak hala erabakitzen badu. d) Kontratua sei hilabetez etetea. 184.- . Osasun-zientzietako espezialistak prestatzeko egoitzaren lan-harreman berezia arautzen duen urriaren 6ko 1146/2006 Errege Dekretuaren arabera, prestakuntza-programa azken urtean ebaluazio positiboarekin amaitzea: a) Kontratua amaitzeagatiko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ematen du. b) Kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ematen du, hitzarmenak hala ezartzen badu. c) Ez du kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ematen. d) Hilabeteko soldataren pareko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ematen du. 185.- . Osasun-zientzietako espezialistak prestatzeko egoitzaren lan-harreman berezia arautzen duen urriaren 6ko 1146/2006 Errege Dekretuaren arabera, diziplinazko kaleratze bidegabeagatik kontratua azkentzeak aukera ematen dio egoiliarrari: a) Kalte-ordaina bakarrik. b) Berrartzea bakarrik. c) Berrartzearen edo kalte-ordainaren artean aukeratzea. d) Lanera automatikoki itzultzea. 186.- . Diziplina-ahalaren printzipioei dagokienez, baieztapen hauetatik zein da GEZURRA?. a) Izendatu zuten administrazioko organo eskudunek baliatuko dute diziplina-ahala. b) Falta egiten den unean interesduna lanean ari den osasun-zerbitzuari dagokio diziplina-ahala. c) Hala badagokio, ezartzen den zehapenak osasun-zerbitzu guztietan izango du balioa. d) Diziplina-espediente baten instrukziotik ondorioztatzen bada kriminalitate-zantzu oinarridunak daudela, eten egingo da izapidetzea, eta Fiskaltzari jakinaraziko zaio. 187.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko 55/2003 Legearen arabera, hutsegite hauetatik zein da oso larria?. a) Sexu-jazarpeneko ekintza oro. b) Baimenik gabe eta arrazoi justifikaturik gabe bi egun baino gehiagotan lanera ez joatea. c) Greba-kasuan ezarritako funtsezko zerbitzuak betetzeko betebeharra ez betetzea. d) Guztiak (a, b eta c) dira oso larriak. 188.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, bost egunez baino gehiagoz lanera ez joatea edo bi hilabetean zazpi absentzia metatzea, horretarako baimenik edo arrazoi justifikaturik izan gabe: a) Falta astuna da. b) Falta arina da. c) Falta oso astuna da. d) Ez da diziplina-falta. 189.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, zentro edo erakundeari edo erabiltzaileen intimitate pertsonalari buruzko datuez eta erakunde edo zentro sanitarioetako prozesu eta egonaldiari buruzko informazioaz gorde beharreko erreserba urratzea: a) Falta oso astuna da. b) Falta astuna da. c) Falta arina da. d) Ordenamendu juridikoaren ez-betetzea da, falta gisa tipifikatu gabea. 190.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, sexu-jazarpena, jazarpenaren subjektu aktiboak bere jarrerarekin lanean beldur-giroa, giro txarra edo iraingarria sorrarazten badu jazarriarenganako: a) Falta oso astuna da. b) Falta astuna da. c) Falta arina da. d) Ordenamendu juridikoaren ez-betetzea da, falta gisa tipifikatu gabea. 191.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko 55/2003 Legearen arabera, estatutupeko langileen diziplina-erantzukizunari dagokionez, adierazi zein den erantzun zuzena: a) Diziplina-erantzukizuna baino ez du izango, oso larritzat tipifikatutako faltengatik. b) Diziplina-erantzukizuna du bere eginkizunak betetzean egindako faltengatik, hargatik eragotzi gabe beste erantzukizun batzuk. c) Diziplina-erantzukizunak erantzukizun penal oro baztertzen du. d) Langile finkoei bakarrik eska dakieke diziplina-erantzukizuna. 192.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuari buruzko 55/2003 Legearen arabera, diziplina-ahalaren printzipioei dagokienez: a) Zehapena ezar daiteke, aldez aurretik falta berariaz tipifikatu gabe. b) Diziplina-ahala legezkotasun- eta tipikotasun-printzipioen arabera gauzatzen da. c) Zehapen bikoitza ezar daiteke egintza berberengatik, ondasun juridiko desberdinei eragiten badiete. d) Preskripzioa ez da aplikagarria diziplina-arloan. 193.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko 55/2003 Legearen arabera, diziplina-faltei dagokienez: a) Falta arinak eta larriak baino ez daude. b) Hutsegiteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke. c) Faltak epe berean preskribatzen dira, edozein izanik ere haien larritasuna. d) Falten sailkapena autonomia-erkidego bakoitzari bakarrik dagokio. 194.- . Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuari buruzko 55/2003 Legearen arabera, diziplina-prozedurako behin-behineko neurriei dagokienez: a) Espedientearen ebazpen irmoaren ondoren bakarrik har daitezke. b) Behin-behineko neurriak har daitezke eman daitekeen ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko. c) Behin-behineko etendura ezin da inoiz erabaki. d) Behin-behineko neurriek behin betiko izaera zehatzailea dute. 195.- . Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren arabera, enplegatu motei dagokienez, baieztapen hauetatik zein da egia?. a) Enplegatu publikoak honela sailkatzen dira:a) Funtzionarioak. b) Behin-behineko langileak. b) Enplegatu publikoak honela sailkatzen dira:a) Karrerako funtzionarioak. b) Bitarteko funtzionarioak. c) Langile lan-kontratudunak, finkoak, mugagabeak edo aldi baterakoak izan. d) Behin-behineko langileak. c) Behin-behineko langileak ez dira enplegatu publikoak. d) Administrazioko goi-kargudunek eta behin-behineko langileek enplegatu publikoen mota bat osatzen dute. 196.- . Negoziazio-mahaiak, dagokion administrazioaren ordezkaritzaz gain, honako hauek osatuko dituzte: a) Langileen batzordeak eta ordezkariak aukeratzeko hauteskundeetan, berariazko eraketa-eremuan dauden hauteskunde-unitateetan, ordezkarien % 5eko ordezkaritza edo handiagoa lortu duten sindikatuak. b) Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalek. c) Estatuan ordezkaritza handiena duten erakundeek eta Autonomia-erkidegoa. d) Estatuan ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalek, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena dutenek, eta beren eraketa-eremu espezifikoko hauteskunde-unitateetan langileen ordezkari eta batzordeetarako hauteskundeetan ordezkarien % 10 edo gehiago lortu duten sindikatuek. 197.- . Enplegatu publikoek bilerak egiteko duten eskubideari dagokionez, aukera hauetatik zein da egia?. a) Lantokiko bilerak lanorduetan egin ahal izango dira, berariazko debekurik ez badago. b) Erakunde sindikalek bakarrik, beren ordezkari sindikalen bitartez, dute bilera bat deitzeko legitimazioa. c) Administrazioetako enplegatu publikoek, gutxienez, eragindako kolektiboaren %40a izanda, legitimatuta daude bilera bat deitzeko. d) Aurreko hiru erantzunak (a, b eta c) okerrak dira. 198.- . Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren arabera, baieztapen hauetatik zein da zuzena?. a) Diziplina-prozeduraren instrukzio-fasea eta zehapen-fasea organo desberdinen esku utzi behar dira. b) Zehapen-prozedura orok, dela falta oso astunak, astunak edo arinak egiteagatik, instrukzio-fase bat eta zehapen-fase bat izan behar ditu. c) Funtzionarioak, behin-behineko etendura jasaten badu, ez du inolako ordainsaririk jasoko egoera horretan dagoen bitartean. d) Diziplina-espediente bat izapidetzean kautelazko neurri gisa hartutako behinbehineko etendura ezin izango da 15 egunetik beherakoa izan, ezta 3 hilabetetik gorakoa ere. 199.- . Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenaren arabera: a) Falta oso astunak hiru urteren buruan preskribatuko dira; astunak, bi urteren buruan; eta arinak, berriz, hiru hilabeteren ostean. b) Falta oso astunak lau urteren buruan preskribatuko dira; astunak, bi urteren buruan; eta arinak, berriz, sei hilabeteren ostean. c) Arau-hauste oso astunak bi urteren buruan preskribatuko dira; astunak, urtebeteren buruan eta arinak, berriz, sei hilabeteren ostean. d) Falta oso astunak hiru urteren buruan preskribatuko dira; astunak, bi urteren buruan; eta arinak, berriz, sei hilabeteren ostean. 200.- . Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, negoziazio kolektiboaren nahitaezkotasunetik KANPO geratzen dira: a) Enplegu publikora iristeko eta lanbide-sustapena egiteko sistemak, irizpideak, organoak eta prozedurak finkatzeko erregulazioa eta mugapen zehatza, kasuankasuan. b) Gizarte-aurreikuspen osagarrirako planak. c) Funtzionarioen lan-baldintzetan eta ordainsarietan eragina dutenak, baldin eta horiek arautzeko lege-mailako arauak izatea beharrezkoa bada. d) Hauei dagozkienak: lan-egutegia, ordutegiak, lanaldiak, oporrak, baimenak, mugigarritasun funtzionala eta geografikoa. 201.- . Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak izaera osagarria du honako hauentzat: a) Funtzionario guztientzat, salbuespenik gabe. b) Lan-kontratuko langileentzat bakarrik. c) Bere aplikazio-eremuan sartuta ez dauden Administrazio Publikoetako langile guztientzat. d) Berariazko legeria propioa duten langileentzat bakarrik. 202.- . Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, Administrazio Publikoaren defentsa juridikorako eta babeserako eskubidea edozein jurisdikzio-ordenatako prozeduretan: a) Aitortzen da prozedura bere eginkizun edo kargu publikoak legitimoki betetzearen ondorio denean. b) Goi-organoaren berariazko eskuordetzaz jarduten duten enplegu publikoei soilik onartzen zaie. c) Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan baino ez da bidezkoa. d) Justizia Ministerioaren aldez aurreko baimenaren mende dago. 203.- . Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, behin-behineko langilea izateak: a) Barne-sustapenerako merezimendua izan daiteke. b) Jarduera jarraituaren bidez finka daiteke. c) Hautaketa-prozesu arruntaren bidez eskuratzen da. d) Ezin da merezimendutzat hartu funtzio publikoan sartzeko, ezta barnesustapenerako ere. 204.- . Lanpostu funtzionaletako ordainsariei dagokienez, esan zein den erantzun OKERRA: a) Lanpostu funtzionalen ordainsari-egitura oinarrizko ordainsariek eta ordainsari osagarriek osatzen dute. b) Lanpostu funtzionalen ordainsarien zenbatekoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak ezartzen ditu, langileen ordezkariekin negoziatu ondoren. c) Lanpostu funtzional batera iristeak lanpostu horri dagozkion ordainsariak jasotzea dakar. d) Lanpostu funtzionalak, besteak beste, esleitutako ordainsari-ondorioekin identifikatuko dira. 205.- . Osakidetzako lanpostu funtzionalei buruzko 186/2005 Dekretuaren arabera, zein da langileen antolaketa, sustapena eta garapen osoa helburu duen langileak sailkatzeko tresna?. a) Lanbide-taldea. b) Kategoria. c) Lanpostu funtzionala. d) Titulazio-taldea. 206.- . Osakidetzako lanpostu funtzionalei buruzko 186/2005 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, zein elementu EZ da “erantzukizun funtzionala” bereizteko irizpideetako bat?. a) Taldeak antolatzeko erantzukizun hierarkikoa. b) Ezagupen espezializatu tekniko edo praktikoak. c) Baliabide materialak kudeatzeko ardura. d) Lanpostuari esleitutako euskara-maila. 207.- . Osakidetzako lanpostu funtzionalei buruzko 186/2025 Dekretuaren arabera, zein da zerbitzu-erakunde bakoitzeko plantilla funtzionala onartzeko eskumena duen organoa?. a) Zerbitzu Erakundeko zuzendari gerentea. b) Osasun sailburua. c) Osakidetzako Administrazio Kontseilua. d) Jaurlaritzaren Kontseilua. 208.- . Osakidetzako lanpostu funtzionalei buruzko 186/2025 Dekretuaren arabera, plantilla funtzionala aldatzeak antolakundeko egiturazko plantilla aldatzea badakar: a) Eusko Legebiltzarrak zuzenean onartu behar du. b) Zuzendari gerenteak bakarrik onar dezake. c) Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren onarpena behar du. d) Automatikoki aplikatzen da negoziazio kolektiboaren ondoren. 209.- . Osakidetzako lanpostu funtzionalei buruzko 186/2025 Dekretuaren arabera, hizkuntza-eskakizunari dagokionez, lanpostu funtzionaletan hasierako zehaztapenerako irizpideak arautzen dituen araudia hau da: a) 67/2003 Dekretua. b) 255/1997 Dekretua. c) Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea. d) Osasun Antolamenduko 8/1997 Legea. 210.- . Osakidetzako lanpostu funtzionalei buruzko 186/2025 Dekretuaren arabera, zein da ordainsari-ondorioa ofizioz egokitu den lanpostu baten titularrarentzat, haren ordainsari finkoetan gutxiagotzea gertatzen denean?. a) Urteko ordainsari baten baliokidea den konpentsazio-ordainketa bakar bat. b) Osagarri pertsonal eta iragankor bat esleitzea. c) Lansarien arteko aldea behin betiko galtzea. d) Hurrengo deialdian lehiaketan parte hartzeko betebeharra. 211.- . Osakidetzako lanpostu funtzionalei buruzko 186/2025 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren arabera, lanpostu funtzional baterako gaitzen duten titulazio berriak sar ditzake, kategoria berririk sortu gabe: a) Eusko Legebiltzarrak, legegintzako bidetik. b) Hezkuntza Ministerioak. c) Osakidetzako Administrazio Kontseiluak. d) Giza Baliabideen Zuzendaritzak. 212.- . Osakidetzako lanpostu funtzionalei buruzko 186/2005 Dekretuaren arabera, “talde profesionala” honela definitzen da: a) Ikasketa-mailan bakarrik oinarritutako sailkapena. b) Sektorean aritutako urteetan oinarritutako banaketa. c) Destino geografiko bera duten langileak. d) Gaitasun profesionalak eta zereginen eduki espezifikoa multzo bakar batean biltzea. 213.- . Datuak Babesteko Euskal Agintaritza arautzen duen Legearen arabera, lege hori ez zaie aplikatuko honako hauen ardurapeko datu pertsonalen tratamenduei: a) Diputatuen Kongresuan euskal alderdi batek duen talde parlamentarioa. b) Arartekoa. c) Udalerri bizkaitar bat. d) Lehiaren Euskal Agintaritza. 214.- . Datuak Babesteko Euskal Agintaritza arautzen duen Legearen arabera: a) Datuak Babesteko Euskal Agintaritza Eusko Jaurlaritzaren mendeko administrazioagintaritza da. b) Datuak Babesteko Euskal Agintaritza Eusko Legebiltzarraren mendeko administrazio-agintaritza da. c) Datuak Babesteko Euskal Agintaritza autoritate independentea da. d) Datuak Babesteko Euskal Agintaritza independentea da, Lehendakariak erabakitakoaren mende dagoelarik. 215.- . Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak: A) Elaborará su propio presupuesto final. b) Bere aurrekontua egin eta onartuko du. c) Bere aurrekontuaren aurreproiektua egingo du, eta azken onespena Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da. d) Indarrean dagoen legeriaren arabera, aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 216.- . Ez da beharrezkoa Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakaritzan diharduen pertsona kargutik kentzearen berrespenik: a) Bateraezintasun kasuan. b) Norberaren eskariz egiten bada. c) Karguari dagozkion eginkizunak betetzeko ezgaitasun eratorria gertatuz gero. d) Bere betebeharretan ez-betetze oso larria eginez gero. 217.- . Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakaria honako epealdirako izendatuko da: a) 7 urte. b) 6 urte. c) 5 urte. d) 4 urte. 218.- . Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakaritzak: a) Bere jarduerei buruzko bi urteko txostena egingo du, eta txosten hori Eusko Legebiltzarrari jakinaraziko zaio berehala. b) Bere jarduerei buruzko urteko txostena egingo du, eta Eusko Jaurlaritzari jakinaraziko dio berehala. c) Bere jarduerei buruzko urteko txostena egingo du, eta txosten hori Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari soilik jakinarazi beharko die. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 219.- . 7/2021 Lege organikoan tipifikatutako arau-hausteak, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak larritzat jotakoak: a) 5 urtera preskribatuko dira. b) 4 urtera preskribatuko dira. c) 3 urtera preskribatuko dira. d) 2 urtera preskribatuko dira. 220.- . Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak Datuak Babesteko Europako araudia aplikatuz ezartzen dituen 50.000 euroko zigor ekonomikoak: a) 5 urtera preskribatuko dira. b) 4 urtera preskribatuko dira. c) 3 urtera preskribatuko dira. d) 2 urtera preskribatuko dira. 221.- . Gizarte Segurantzako kotizazioari dagokionez, baieztapen hauetatik zein da egia?. a) Eliza Katolikoko apaizak eta erlijiosoak, eta erlijiosoak Gizarte Segurantzari kotizatzeko betebeharretik salbuetsita daude. b) Kotizatzeko betebeharra kasuan kasuko jarduera hasi eta hurrengo hilaren lehen egunean sortzen da. c) Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarrien gehieneko muga finkatutako zenbatekoak izango dira bosturteko bakoitzerako, Gorte Nagusiek onartutako lege baten bidez. d) Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarrien gutxieneko muga une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa gehi seiren bat izango da, kontrakoa xedatu ezean. 222.- . 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, gizarte-segurantzaren sistemako kotizaziopeko prestazioak jasotzeko eskubidearen ondorioetarako, baieztapen hauetatik zein da egia?. a) Enpresaburuaren seme-alabak ez dira besteren konturako langiletzat hartuko, haien etxean bizi ez badira ere eta haien kargura egon ez arren. b) Enpresaburua langile autonomoa bada, besteren konturako langile gisa kontratatu ahal izango ditu haren ezkontidea eta harekin bizi diren seme-alabak. c) Enpresaburua langile autonomoa bada, besteren konturako langile gisa kontratatu ahal izango ditu 30 urtetik beherako seme-alabak, nahiz eta langilearekin bizi. d) Aurreko hiru erantzunak (a, b eta c) okerrak dira. 223.- . Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, honako talde hauek berariazko legeen bidez arautuko diren araubide berezietan sartuta daude, eta haien erregulazioan araubide orokorrarekiko homogeneotasunera jo beharko dute: a) Norberaren konturako langileak edo autonomoak eta funtzionario publikoak, zibilak eta militarrak. b) Itsasoko langileak eta funtzionario publikoak, zibilak eta militarrak. c) Funtzionario publikoak, zibilak eta militarrak eta ikasleak. d) Norberaren konturako langileak edo autonomoak eta itsasoko langileak. 224.- . Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriek, kasuan kasuko araubidean, gutxieneko muga gisa izango dute, berariaz kontrakorik xedatu ezean: a) Une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa, heren bat gehituta. b) Une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa, laurden bat gehituta. c) Une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa, bosten bat gehituta. d) Une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa, seiren bat gehituta. 225.- . Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, honako talde hauetako batzuk araubide berezien barruan daude eta berariazko legeen arabera arautuko dira, eta haien erregulazioan homogeneotasunera jo beharko da. Adierazi zein diren: a) Itsasoko langileak eta funtzionario publikoak, zibilak eta militarrak.. b) Norberaren konturako langileak edo langile autonomoak eta ikasleak. c) Norberaren konturako langileak edo langile autonomoak eta itsasoko langileak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 226.- . 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (GSLO 2015) arabera, enpresaburuak alta eskatzen ez badu: a) Langileak eskubidea galtzen du. b) Ikuskaritzari itxaron behar diozu. c) Langileak zuzenean eska dezake alta. d) Langileak judizialki erreklamatu beharko luke. 227.- . 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (GSLO 2015) arabera, Administrazioak altak eta bajak egin ditzake honako kasu hauetan: a) Langileak eskatzen duenean. b) Enpresaburuaren eta langilearen arteko akordioa dagoenean. c) Ez-betetzeak egiaztatzea, ikuskapen-datu edo -jarduketen bidez. d) Langileak urtebete baino gehiago badarama kotizatu gabe. 228.- . 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (GSLO 2015) arabera, altak eta bajak honako hauei dagozkie: a) Araubide jakin batean sartzea edo baztertzea. b) Sistemaren behin betiko sarrera eta irteera. c) Hasierako afiliazioa. d) Afiliatu-izaera galtzea. 229.- . 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuarekin (GSLO 2015) bat etorriz, ezintasun iraunkorra egon dadin, murrizketa hauek egin behar dira: a) Aldi baterakoak. b) Larriak eta behin betikotzat eta mugagabetzat jotakoak. c) Larriak, objektiboki zehazteko modukoak eta aurreikuspenen arabera behin betikoak. d) Absolutuak edozein lanbidetarako. 230.- . Euskadiko Osasun Sistemako herritarren parte-hartzea, beste tresna batzuen artean, honako hauen bidez artikulatzen da: a) Osasun Kontseiluen bidez. b) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren bidez. c) Kontratazio Mahaiaren bidez. d) Zerbitzu-erakundeen zuzendaritzen bidez. 231.- . 8/1997 Legearen arabera, Euskadiko Osasun Sistemaren zuzendaritza, plangintza eta programazioa honako honi dagokio: a) Eusko Legebiltzarrari, gehiengo osoz onartutako lege formal baten bidez. b) Foru Aldundiei, beren lurralde historikoen eremuan. c) Eusko Jaurlaritzari, osasun-arloan eskumena duen sailaren bitartez. d) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluari. 232.- . 8/1997 Legearen arabera, osasun-arloan eskumena duen sailaren eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren arteko kontratu-programak honako izaera juridikoa du: a) Kontratu administratibo berezia. b) Zerbitzu-emakidaren kontratua. c) Izaera bereziko hitzarmena. d) Kudeaketa-agindua. 233.- . 8/1997 Legearen arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua: a) Administrazio-erakunde autonomoaren izaera juridikoa du. b) Nortasun juridiko propioa eta bere xedeak betetzeko jarduteko gaitasun osoa ditu. c) Ez du nortasun juridiko bereizirik osasun-arloan eskumena duen sailarekiko. d) Merkataritza-sozietate publikoaren izaera du. 234.- . 8/1997 Legearen arabera, Euskadiko Osasun Sistemaren zuzendaritza, plangintza eta programazioa honako honi dagokio: a) Eusko Legebiltzarrari. b) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari. c) Eusko Jaurlaritzari. d) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluari. 235.- . 8/1997 Legearen arabera, kontratu-programa honako hau artikulatzeko tresna juridikoa da: a) Eusko Jaurlaritzaren eta lehen mailako arretako osasun-zentroen arteko harremanak. b) Osasun-arloan eskumena duen sailaren eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeen arteko harremanak, zuzenean. c) Osakidetzaren eta toki-erakundeen arteko harremanak. d) Eusko Legebiltzarraren eta osasun-arloan eskumena duen sailaren arteko harremanak. 236.- . 8/1997 Legearen arabera, adierazi ondoko printzipioetatik zein EZ den Euskadiko Osasun Sistemaren printzipio gidarien artean aipatzen: a) Unibertsaltasuna. b) Ekitatea. c) Herritarren arteko elkartasuna. d) Hierarkia administratiboa. 237.- . 8/1997 Legearen arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Kontseilua honela osatzen da: a) Presidentea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari diren gehienez bost kide. b) Presidentea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari diren gehienez hiru kide. c) Presidentea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari diren gehienez sei kide. d) Presidentea, osasun-arloan eskumena duen sailburua eta beste hiru kide. 238.- . 8/1997 Legearen arabera, Osakidetzako lan-baldintzen zehaztapenari dagokionez: a) Akordioak baliozkoak izan daitezen, Gobernu Kontseiluak berariaz eta formalki onartu behar ditu. b) Desadostasuna badago, Administrazio Kontseiluari dagokio lan-baldintzak alde bakarrez zehaztea. c) Osakidetzan beti negoziazio kolektiborako esparru bakarra mantenduko da. d) Gatazken ebazpena Eusko Legebiltzarrari dagokio soilik. 239.- . 8/1997 Legearen arabera, zerbitzu sanitarioen hornidurako egitura publikoak honela eratzen dira: a) Autonomia funtzionalik gabeko administrazio-organo gisa. b) Plangintza sanitarioaren esparruan kudeaketa-autonomia duten egitura deszentralizatu gisa. c) Kapital guztiz publikoko merkataritza-sozietate gisa. d) Eusko Legebiltzarraren menpe zuzenean dauden organo gisa. 240.- . 8/1997 Legearen arabera, zerbitzu sanitarioen hornidurako egitura publikoen antolaketa honetara bideratu behar da: a) Kudeaketa erabat zentralizatzera. b) Zerbitzuen banaketa funtzionalera. c) Euskadiko Osasun Sistemaren barruan integrazio funtzionala eta arretajarraitutasuna bermatzera. d) Foru Aldundiekiko erakundeen menpekotasun hierarkikora. 241.- . 8/1997 Legearen arabera, zerbitzu sanitarioen hornidura honela egin ahal izango da: a) Administrazio-kudeaketa zuzenaren bidez soilik.. b) Erakunde pribatuekin egindako itunen bidez soilik. c) Baliabide propio edo besteen bidez, publiko zein pribatu, plangintza sanitarioaren arabera. d) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren bidez soilik, kanpoko lankidetzarik gabe. 242.- . 8/1997 Legearen arabera, zerbitzu sanitarioen egiturek zerbitzu publikoko interes orokorreko izaera dutenez: a) Publiko-pribatu lankidetza oro baztertzen da. b) Haien araubide juridikoak edozein kudeaketa-autonomia eragozten du. c) Sistemaren esparruan osasun-prestazioetarako sarbide ekitatiboa bermatu behar dute. d) Zuzenbide pribatuaren arabera soilik arautzen dira. 243.- . 8/1997 Legearen arabera, zerbitzu sanitarioen hornidurako egitura publikoak honela antolatu beharko dira: a) Eusko Legebiltzarraren menpekotasun hierarkikoan geratuz. b) Euskadiko Osasun Sisteman funtzionalki integratzea, asistentziaren jarraitutasuna bermatuz. c) Plangintza sanitarioarekin koordinaziorik gabe modu independentean jardunez. d) Autonomia kudeaketarik gabeko administrazio-organo gisa eratuz. 244.- . 8/1997 Legearen arabera, zerbitzu sanitarioen hornidurako egitura publikoen kudeaketa-autonomia: a) Plangintza sanitarioarekiko lotura oro baztertzen du. b) Plangintzak eta osasun-arloan eskumena duen sailarekin harremanak arautzen dituzten tresnek ezarritako helburuen esparruan gauzatzen da. c) Erakunde Publikoaren kontrola eragozten du. d) Zuzenbide pribatuaren aplikazio esklusiboa dakar. 245.- . 8/1997 Legearen arabera, zerbitzu sanitarioen egiturek zerbitzu publikoko interes orokorreko izaera dutenez: a) Administrazio-kudeaketa zuzenaren bidez soilik kudeatu daitezke. b) Baliabide propio edo besteen bidez artikulatu daitezke, plangintza sanitarioaren arabera. c) Erakunde pribatuekin edozein lankidetza baztertzen da. d) Ezin dute administrazio-ahalmenik erabili. 246.- . 8/1997 Legearen arabera, zerbitzu sanitarioen egiturek zerbitzu publikoko interes orokorreko izaera izateak honako hau dakar: a) Jardueran Zuzenbide pribatuaren aplikazio esklusiboa. b) Sistemaren barruan osasun-prestazioetarako sarbide ekitatiboa bermatzeko betebeharra. c) Antolaketa-autonomiarik eza. d) Foru Aldundien mendekotasun funtzionala. 247.- . 8/1997 Legearen arabera, zerbitzu sanitarioen hornidurako egitura publikoak: a) Administrazio-kudeaketa zuzenaren bidez soilik jarduten dute. b) Kudeaketa-autonomia duten egitura deszentralizatu gisa antola daitezke. c) Ez dute esleitutako baliabideen kudeaketan erantzukizunik. d) Foru Aldundien menpekotasun hierarkikoan daude. 248.- . 255/1997 Dekretuaren arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoak: a) Ez du nortasun juridiko propiorik. b) Nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa du bere xedeak betetzeko. c) Osasun arloan eskumena duen Sailaren barruan integratutako administrazioorganoa da. d) Merkataritza-sozietate publikoaren izaera du. 249.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, Osakidetzaren Administrazio Kontseilua: a) Eginkizun exekutiboak dituen kide bakarreko organoa da. b) Ente Publikoaren kide anitzeko organo zuzendaria da. c) Erabakitzeko eskumenik gabeko organo aholku-emailea da. d) Zerbitzu-erakunde bakoitzaren menpekotasun hierarkikoan dagoen organoa da. 250.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, Ente Publikoaren Zuzendaritza Nagusia: a) Kide anitzeko organoa da. b) Erakundearen eguneroko zuzendaritza eta eginkizun exekutiboak betetzen ditu. c) Ez du berezko eskumenik. d) Administrazio Kontseilua ordezkatzen du bere eginkizun guztietan. 251.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, Administrazio Kontseiluaren Idazkaritza: a) Nahitaez boto-eskubidea duen Kontseiluko kide bati egokitu behar zaio. b) Kontseiluko kide ez den pertsona bati egokitu dakioke, eta boto-eskubiderik ez izan. c) Zuzendari Nagusiak betetzen du beti. d) Berdinketa gertatuz gero, kalitatezko botoa du. 252.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, Administrazio Kontseiluaren funtzionamendu-araubidea: a) Erabakiak aho batez hartzea eskatzen du. b) Sektore publikoko kide anitzeko organoei aplikatzen zaizkien arau orokorren arabera arautzen da. c) Ez du aurretiazko deialdirik behar. d) Aktarik gabe erabakiak hartzea ahalbidetzen du. 253.- . 255/1997 Dekretuaren arabera, Ente Publikoaren antolaketa zentralaren xedea honako hau da: a) Zerbitzu-erakundeak ordezkatzea zerbitzuen zuzeneko prestazioan. b) Erakundearen koordinazioa, homogeneotasuna eta zuzendaritza estrategikoa bermatzea. c) Eginkizun aholku-emaileak soilik betetzea. d) Erakundearen ondarea soilik kudeatzea. 254.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, zerbitzu-erakundeek: a) Ezin dute administrazio-ahalmenik erabili inola ere. b) Administrazio-ahalmenak erabil ditzakete, antolamendu juridikoaren arabera hala esleitzen bazaizkie. c) Beti merkataritza-sozietate gisa jarduten dute. d) Foru Aldundien menpekotasun hierarkikoan daude. 255.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, Osakidetzaren kudeaketa-araubidea: a) Zuzenbide pribatuaren arabera soilik arautzen da. b) Zuzenbide publikoaren arabera soilik arautzen da. c) Administrazio-ahalmenak erabiltzen direnean Zuzenbide publikoaren mende dago, eta gainerako jardueretan dagokion araubide juridikoaren arabera. d) Hirugarrenen aurrean ondare-erantzukizuna baztertzen du. 256.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, zerbitzu-erakundeek: a) Kide anitzeko organoak dira. b) Zerbitzu sanitarioak hornitzeko kudeaketa-egitura deszentralizatuak dira. c) Ezin dute kontraturik egin. d) Ez daude Erakunde Publikoaren menpe funtzionalki. 257.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko euskara-plana onartzeko eskumena honi dagokio: a) Hizkuntza Politikarako Sailordetzari. b) Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, Hizkuntza Politikarako Sailordetzari jakinarazi beharko zaiolarik. c) Hizkuntza Politikarako Sailordetzari; horretarako, aurretik Osasun arloko Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuei kontsulta egin beharko zaielarik. d) Euskadiko Osasun Kontseiluari, Hizkuntza Politikarako Sailordetzari jakinarazi beharko zaiolarik. 258.- . Lehen mailako atentzioko euskararen erabilerarako gutxieneko helburuei dagokienez, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak xedatzen du eskainitako zerbitzu asistentzialak eta erabiltzaileak artatzeko eremuetakoak elebidunak izango direla zentro sanitarioen eragin- edo jarduera-eremuetako euskaldunen portzentajea: a) % 45etik gorakoa denean. b) % 45etik % 70era bitartekoa denean. c) % 50etik gorakoa denean. d) % 70etik gorakoa denean. 259.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko 67/2003 Dekretuaren helburua da: a) Osakidetzako Euskara Plana onartzea. b) Lanpostu funtzionalen hizkuntza-eskakizunak onartzea. c) Osakidetzako Euskara Planean arautu beharreko oinarriak ezartzea. d) Lanpostu funtzionalen hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak onartzea. 260.- . Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen atariko tituluaren arabera, zein da euskararen legezko kontsiderazioa Euskal Herriari dagokionez?. a) Lehentasunez erabiltzen den hizkuntza da, baina ez ofiziala. b) Hizkuntza ofizial bakarra da lurralde osoan. c) Euskal Herriko berezko hizkuntza da. d) Espainiako ondarearen aldaera dialektala da. 261.- . Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5. artikuluaren arabera, honako hauetatik zein da Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren hizkuntza-eskubide bat?. a) Gaztelania ikastetik erabat salbuesteko eskubidea. b) Publizitate pribatu guztia euskara hutsean izatea eskatzeko eskubidea. c) Atzerriko zentroetan gaztelania hutsez artatua izateko eskubidea. d) Administrazioarekin harremanak euskaraz edo gaztelaniaz izateko eskubidea. 262.- . Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 8. artikuluaren arabera, nola idatzi behar dira botere publikoen administrazio-jakinarazpen eta -komunikazioak Euskal Autonomia Erkidegoan?. a) Funtzionarioek egokitzat jotzen duten hizkuntzan. b) Euskara hutsean, euskararen normalizazio mailakatua sustatzeko. c) Bi hizkuntzetan, interesdunek hizkuntza bat berariaz aukeratzen dutenean izan ezik. d) Gaztelaniaz bakarrik, legearen ulermena ziurtatzeko. 263.- . Zein funtzio betetzen du Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 29. artikuluan aipatzen den elkarguneorganoak?. a) Errotulazioan euskara erabiltzen ez duten enpresa pribatuak zigortzea. b) Euskararen Errege Akademiaren arauzko funtzioak ordezkatzea. c) Testuliburu guztiak euskara batura itzultzea. d) Euskararen normalkuntzan erakundeek egiten dituzten ahaleginak bideratzea eta koordinatzea. 264.- . 67/2003 Dekretuaren arabera (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko plana onesten duena), zein langilebaldintza bete behar du administrazio-unitate batek elebiduntzat hartzeko?. a) Langileen % 100 jatorrizko elebidun egiaztatuak izatea. b) Lanpostuen %50ek, gutxienez, 4. hizkuntz eskakizuna esleituta izatea. c) Arduradunak eta unitateko lanpostuen % 80k derrigortasun-data duen hizkuntzaeskakizuna izatea. d) Unitatearen arduradunak Euskal Filologiako unibertsitate-titulua izatea. 265.- . Lan-arriskuen prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, lanaren ondoriozko kalteei dagokienez, baieztapen hauetatik zein da zuzena?. a) Lanaren ondoriozko kaltetzat hartuko dira lanean edo lana dela-eta izandako gaixotasunak, patologiak edo lesioak. b) Lanetik eratorritako kaltetzat hartuko dira lanean edo lanaren ondorioz berehala jasandako edo gerta daitezkeen lesioak. c) Lanetik eratorritako kaltetzat hartuko dira prebentzio-neurririk gabe sortu diren edo sor daitezkeen kalte guztiak. d) Ez dira lanetik eratorritako kaltetzat hartuko langileak prebentzio-neurri espezifikoak hartzean ez-betetze larriagatik gertatutakoak. 266.- . Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, segurtasun- eta osasun-arloan babes eraginkorra izateko eskubidea: a) Eskubide kolektiboa baino ez da. b) Enpresaburua laneko arriskuetatik babesteko betebeharra dakar. c) Istripu bat gertatzen denean bakarrik aktibatzen da. d) Hitzarmen kolektiboan dago eskuragarri. 267.- . Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko neurrien kostua: a) Partzialki jasanaraz dakioke langileari. b) Soldatatik ken daiteke, langileak onartu ondoren. c) Ez da inola ere langileen gain jarri behar. d) Enpresaburuaren eta langilearen artean banatzen da. 268.- . Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, prebentzio-ekintzaren printzipioen artean EZ dago: a) Banakako babesa babes kolektiboaren aurretik jartzea. b) Arriskuak saihestea. c) Arriskuen jatorriari aurre egitea. d) Lana pertsonari egokitzea. 269.- . Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, arriskuen hasierako ebaluazioa: a) Enpresa-jardueraren hasieran behin bakarrik egiten da. b) Lan-baldintzak aldatzen direnean eguneratu egin behar da. c) Borondatezkoa da 10 langile baino gutxiagoko enpresetan. d) Lan-istripuaren ondoren bakarrik gertatzen da. 270.- . Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, ebaluazioak arrisku-egoerak agerian uzten baditu: a) Enpresaburuak ikuskapen-jardunaren zain egon ahal izango du neurri egokiak hartzeko. b) Enpresaburuak beharrezko prebentzio-jarduera planifikatu beharko du. c) Arriskua eragiten duen jarduera automatikoki geldiarazten da. d) Enpresa-jarduera langileei eta lan-ikuskaritzari informazioa ematera mugatzen da, eta azken horrek berehala jardun beharko du. 271.- . Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, prebentzioaren arloko prestakuntza: a) Borondatezkoa da langilearentzat. b) Lanaldiaren barruan eman behar da, ahal den guztietan, edo emandako denbora deskontatuta. c) Langileak ordain dezake, lan-denboraren barruan egiten bada. d) Kontratuaren hasieran bakarrik ematen da. 272.- . Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, langileak arrisku larri eta hur-hurrekoa badu: a) Bere jarduerarekin jarraitu behar du dagokion enpresa-agindua jaso arte. b) Enpresa-batzordeak hala erabakitzen badu bakarrik eten dezake jarduera. c) Lan-ikuskaritzaren baimena eskatu behar du lan-jarduera eten ahal izateko. d) Jarduera eten eta lantokitik alde egin dezake. 273.- . Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen arabera, langilearen osasuna zaintzea: a) Nahitaezkoa da beti langilearentzat. b) Borondatezkoa da, legez aurreikusitako salbuespenetan izan ezik. c) Langilearen baimenik gabe egin daiteke, kasu guztietan. d) Emaitza medikoak enpresaburuari mugarik gabe jakinarazteko aukera ematen du. 274.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, adierazi nortzuk/zerk osatzen duten/duen Ogasun Nagusia: a) Autonomia Erkidegoko tributu-sarrerek bakarrik. b) Lurralde Historikoen eskubide eta betebehar ekonomikoen multzoak. c) Euskal Autonomia Erkidegoaren eskubide eta betebehar ekonomiko guztiek. d) Euskadiri lagatako Estatuaren ondare ekonomikoa. 275.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, adierazi noren eskumena den aurrekontuak egiteko eta kudeatzeko prozedura: a) Jaurlaritzarena. b) Ogasun eta Finantza arloen ardura duen Sailarena. c) Legebiltzarrarena. d) Batzar nagusiena. 276.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, Euskadiko Ogasun Nagusiaren berezko gaiak hauek dira: a) Hezkuntza-politikak. b) Bermeak emateko araubidea. c) Funtzionarioen lan-harremanak. d) Lurraldearen antolamendua. 277.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, Euskadiko Ogasun Nagusiaren berezko gaiak hauek dira: a) Ondarearen araubidea. b) Kontratazio-araubidea. c) Zorpetze-araubidea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 278.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, Euskadiko Ogasun Nagusia berezko araudien bidez arautzen da. Adierazi zein/zeintzuk den/diren: a) Estatuko legeen bidez bakarrik. b) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretu bidez bakarrik. c) Estatuko legeen, EAEtik datozen gainerako arauen eta aplikatu beharreko beste arau batzuen bidez. d) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretu bidez, baita EAEtik datozen gainerako arauen eta aplikatu beharreko beste arau batzuen bidez ere. 279.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, adierazi nori dagokion Ogasun Nagusia arautzen duten arauak interpretatzeko edo argitzeko xedapenak ematea: a) Lehendakariari. b) Eusko Legebiltzarrari. c) Ogasunaren eta finantzen arloan ardura duen Saileko Sailburua. d) EAEko Zerga Administrazioko Zuzendaritza. 280.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, Euskadiko Ogasun Nagusiaren gaietan printzipio hauen arabera jardungo dela esaten da: a) Kudeaketarako erabateko autonomia. b) Aurrekontu-neutraltasuna. c) Gardentasun fiskala. d) Kutxa bakarra. 281.- . Euskal Autonomia Erkidegoak bere Ogasun Nagusiaren berezko gaietan, printzipio hauen arabera jardungo du: a) Legezkotasuna, objektibotasuna, ekonomia, efikazia, kontrola eta gardentasuna. b) Legezkotasuna, objektibotasuna, ekonomia, efikazia, kontrola, kutxa-batasuna eta koordinazioa. c) Legezkotasuna, subjektibotasuna, ekonomia, efikazia, kontrola, kutxa-batasuna eta koordinazioa. d) Legezkotasuna, subjektibotasuna, efikazia, kontrola eta gardentasuna. 282.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, plangintza ekonomikoaz gain, zein funtzio betetzen dute Euskadiko Aurrekontu Orokorrek?. a) Zerga-eredu berriak sortzea automatikoki. b) Euskal kanpo-politika ezartzea. c) Baliabideak behar bezala administratzen direla kontrolatzeko tresna izatea. d) Erkidegoko Hauteskundeak arautzea. 283.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, adierazi Aurrekontuen Legeek zer gai gehigarri arau ditzaketen: a) EAEko Ogasun Nagusiari dagozkion gaiak. b) Funtzionarioen ordainsariak bakarrik. c) Ingurumen-politika bakarrik. d) Gizarte Segurantzako gastuak bakarrik. 284.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, adierazi Aurrekontuen Lege-proiektua nork onartu behar duen, Legebiltzarrera bidali aurretik: a) Herri-kontuen Epaitegiak. b) Eusko Jaurlaritza. c) Foru Aldundia. d) Eusko Legebiltzarra. 285.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, adierazi zein den Aurrekontuen Lege-proiektua Legebiltzarrean aurkezteko azken eguna: a) Aurreko ekitaldiko irailaren 1a. b) Aurreko ekitaldiko urriaren 15a. c) Aurreko ekitaldiko abenduaren 31. d) Aurreko ekitaldiko azaroaren 1a baino lehen. 286.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, adierazi hauetatik zein den Eusko Legebiltzarraren eskumen bat: a) Euskadiko Aurrekontu Orokorrak onartzea, haien jarraipena egitea eta kontrolatzea. b) Ondarearen araubidea egitea. c) Zorpetze-araubidea egitea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 287.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, adierazi hauetatik zein den Jaurlaritzaren eskumen bat: a) Aurrekontu orokorren lege-proiektuak onartzea. b) Autonomia-erkidegoaren berezko tributuak ezartzea edo aldatzea. c) Kontratazio-araubidea egitea. d) Zorpetze-araubidea egitea. 288.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, adierazi hauetatik zein den ogasunaren eta finantzen arloetako ardura duen Sailaren eskumen bat: a) EAEko sektore publikoko erakunde instituzionalen aurrekontu-likidazioa baimentzea. b) Aurrekontuak onartzea eta, ondoren, Sailei atxikitako gastu eta sarrerak kontrolatzea. c) EAEko ekonomia-jardueraren kontabilitateko eta kontu-hartzailetzako kontrol ahalmenak jardutea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 289.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legearen arabera, adierazi zein den EAEko sektore publikoa osatzen duten beste erakunde batzuen eskumena: a) Erakunde bakoitzak bere jarduera ekonomikoaren kontabilitaterako eta kontuhartzailetzaren kontrolerako ahalmenak ditu. b) Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen kasuan: aurrekontu-likidazioa onartzea. c) Erakunde autonomoen kasuan: aurrekontu-likidazioa onartzea. d) Gastuak baimentzea, aurrekontuetan onartutako zuzkiduren arabera, eta dagozkien ordainketak agintzea. 290.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legeak aitortzen dituen izaera publikoko eskubideak honako hauek dira: a) Zuzenbide pribatuko sarrerak, baina EAEko sektore publikoko erakundeenak direnak. b) Zuzenbide publikoko sarrerak eta beste eskubide batzuk. c) Zuzenbide publikoko sarrerak eta gastuak. d) Zuzenbide publikoko sarrerak bakarrik. 291.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legeak honako sarrera hau jasotzen du zuzenbide publikoko sarrera gisa: a) Foru-aldundien ekarpenak, tributuen etekinen ondorioz sortutakoak. b) Herentzia eta dohaintzak. c) Izaera publikoa duten eskubideei eragindako kalte-galeren kalte-ordainak. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 292.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legeak, tributuei dagokionez, honakoa dio: a) Foru-aldundiek kudeatzen dituztela. b) Tasak baino ezin direla izan. c) Hauek sortzeko ez dela legerik behar. d) Izaera fiskala dutela eta aurrekontuetan islatzen direla. 293.- . Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Arauei buruzko Legeak, zergen gaineko errekarguei dagokionez, honakoa dio: a) Sortzeko eta ezabatzeko, legea behar da. b) Dekretu bidez onartu behar dira. c) Epai bidezko onespena behar dute. d) Lurralde historikoek bakarrik alda ditzakete. 294.- . Adierazi aurrekontu hauetatik zein EZ den Aurrekontu Orokorretan sartzen, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen arabera: a) Erakunde autonomoen Aurrekontuak. b) Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen Aurrekontuak. c) Sozietate publikoen Aurrekontuak. d) Udalen aurrekontuak. 295.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen arabera, adierazi zer informazio jaso beharko den aurrekontu orokorretan: a) Udalerrien informazio fiskal xehea. b) Herri-dirubideen Euskal Kontseiluak emandako zerga-onuren inguruko informazioa. c) Herri-dirubideen Euskal Kontseiluak emandako Estatuaren PFEZaren salbuespenak. d) Europar Batasuneko zerga-onurak. 296.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenek unibertsaltasun printzipioa ezartzen dute. Zer esan nahi du?. a) Likidatzea aurreikusten diren eta bete behar diren eskubide eta obligazio guztiak, inolako salbuespenik gabe, jasoko direla. b) Aurrekontuak Administrazioaren erakunde guztientzat orekatuta egon beharko direla. c) Likidatzea aurreikusten diren eta bete behar diren gastu beharrezkoak soilik sartuko direla. d) Aitortutako obligazioak, eta bete behar direnak, bakarrik sartuko direla. 297.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenek finantzaoreka eskatzen dute. Zer esan nahi du?. a) Aurrekontu orokorretan sarrerak eta gastuak estaltzen dituzten aktiboak eta pasiboak sartuko direla. b) Aurrekontu orokorretan eskubide eta betebehar guztiak jasoko direla, inolako salbuespenik gabe. c) Aurrekontuak, denboran zehar mantendu beharko den kontabilitate-irizpide baten arabera egingo direla. d) Aurrekontuak, sarrera guztiek gastuen zenbatekoa estaltzeko moduan egingo direla. 298.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenek adierazten dute EAEko Administrazioaren aurrekontuetan honako hauek sartzen direla: a) Gastuen egoera-orri bat, bilketari lotutako beharrezko gastuei aurre egiteko beharrezkoak diren kredituak barne. b) Sarreren egoera-orri bat, ekitaldian likidatu behar diren etorkizuneko inbertsioak jasoko dituena. c) Sarreren egoera-orri bat, ekitaldian likidatu behar diren etorkizuneko eskubide ekonomikoak jasoko dituena. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 299.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen arabera, Merkataritzako Erakunde Autonomoen aurrekontuek: a) Ekitaldiko gastuen eta sarreren zuzkidurak jasoko dituzte. b) Ekitaldiko inbertsioen eta finantzaketaren zuzkidurak jasoko dituzte. c) Etorkizuneko konpromisoen egoera-orria jasoko dute. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 300.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen arabera, adierazi zer jaso behar duten sarreren egoera-orriek baliabide finantzarioei dagokienez: a) Benetan biltzen diren sarrera finantzarioak soilik. b) Ekitaldian likidatu beharreko finantza-baliabide guztiak. c) Zuzeneko zergen ondorioz lortutako sarrera finantzarioak soilik. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 301.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen arabera, adierazi zein kasutan izan dezaketen behin betiko balioa sarreren egoera orriko zenbatekoek: a) Kudeaketa sailek hala erabakitzen dutenean. b) Aurreko ekitaldiko likidazioa positiboa denean. c) Gobernuak dekretuz hala ezartzen duenean. d) Egoera-orrietan berariaz behin-betikotzat kalifikatzen direnean. 302.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen arabera, adierazi zer esan nahi duten Foru Aldundien ekarpenek, sarreren egoera-orrian agertzen direnak: a) Lurralde Historikoek EAEren zorrari egiten dioten ekarpena. b) Lurralde Historikoek EAEren aurrekontu-gastuei egiten dioten ekarpena. c) Lurralde Historikoek EAEren aurrekontu-sarrerei egiten dioten ekarpena. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 303.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen arabera, EAEk ezarritako zerga propioak eta errekarguak erregistratu behar dira: a) Autonomia-erkidegoko sektore publikoko entitatearen gastuen egoera-orrian. b) Autonomia-erkidegoko sektore publikoko entitatearen sarreren egoera-orrian. c) Merkataritza-entitatearen aurrekontuaren gastuen egoera-orrian. d) Merkataritza-entitatearen aurrekontuaren sarreren egoera-orrian. 304.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenek, Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura jasotako esleipenak honela sartzea eskatzen dute: a) Erakunde hartzailearen aurrekontuko konpromiso kreditu gisa. b) Aurrekontuz kanpoko sarreren gisa. c) Baldintzarik gabeko transferentzia gisa. d) Erakunde hartzailearen aurrekontuen sarreren egoera-orrian. 305.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenek adierazten dutenez, sarreren egoera-orriek, zorpetzeari dagokionez, hau/hauek jaso beharko dute/dituzte: a) Metatutako zor historikoa. b) Maileguen amortizazioak. c) Zorpetze bidez lortzea aurreikusten diren baliabideak. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 306.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenek, EAEko sektore publikoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek jasotzen dituzten transferentzia eta dirulaguntza arruntak honako hauen parte izatea eskatzen dute: a) Erakunde horren jardueren garapena adierazten duten gastuen egoera-orriena. b) Erakunde horren jardueren garapena adierazten duten sarreren egoera-orriena. c) Ezin dira administrazio orokorraren aurrekontu orokorretan sartu. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 307.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen arabera, sektore publikoko entitateek jasotzen dituzten transferentzia eta diru-laguntza arruntak honakoak dira: a) Urte anitzeko konpromiso kredituak. b) Gastu administratiboak. c) Bere jardueren garapenari buruzko sarreren egoera-orrien zati bat. d) Inbertsioetarako soilik bideratutako baliabideak. 308.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen arabera, EAEko sektore publikoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek jasotzen dituzten transferentziak eta kapital dirulaguntzak honakoak dira: a) Gastu arruntak. b) Udal-sarrerak. c) Zuzeneko bilketa. d) Kapital- edo finantza-eragiketak finantzatzeko baliabideak. 309.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenetan zehaztutako aurrekontuetako gastuen egoera-orriek honako hauek jasoko dituzte: a) Ordainketa-kredituak eta konpromiso-kredituak. b) Kreditu orokorra eta ordainketa-kredituak. c) Kreditu zabalgarriak. d) Ordainketa-kredituak. 310.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenetan ezarritakoaren arabera, adierazi zein ordainketa-kreditu jotzen diren zabalgarritzat, berariaz hala agertu beharrik gabe: a) Ondasun arruntetarako kredituak. b) Langileen nahitaezko gizarte-aurreikuspeneko kotizazioetara bideratutakoak. c) Borondatezko diru-bilketako zergei lotutakoak. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 311.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenetan ezarritakoaren arabera, adierazi zerk bereizten duen kreditu aldakorra: a) Urte anitzeko konpromiso-kreditua izateak. b) Zuzkidurarik gabeko behar berrietara zuzenduta egoteak. c) Zenbatekoa aurrekontu-soberakinen mende egoteak. d) Behin betiko zenbatekoa, aplikatu beharreko moduluen balioaren araberakoa izateak. 312.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenetan ezarritakoaren arabera, oraindik eratu gabe dauden erakundeei funtsak transferitzeko kredituak honela sailkatzen dira: a) Kreditu zabalgarri gisa. b) Etendako kreditu gisa. c) Kreditu orokor gisa. d) Kreditu aldakor gisa. 313.- . Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenetan ezarritakoaren arabera, hauek dira baimenik behar ez duten konpromiso-kredituak: a) Ez dago baimenik behar ez duen konpromiso-krediturik, denek behar baitute indarrean dagoen ekitaldian baimenduak izatea. b) Hurrengo ekitaldietara zabaldu beharreko gastuetarako direnak, indarrean dauden xedapenen arabera egindako zorpetzearen ondoriozko finantza-kargei dagozkienean. c) Hurrengo ekitaldietara zabaldu beharreko gastuetarako direnak, zorpetzearen ondoriozko finantza-kargei dagozkienean, finantza-kargaren zenbateko osoaren % 5eko mugarekin. d) Administrazioaren ohiko funtzionamendurako beharrezkoak diren ondasun edo zerbitzuen ohiko eskuraketei dagozkienak, finantza-kargaren zenbateko osoaren % 5eko mugarekin. 314.- . Hauetatik zein kostu ez dago enpresak erositako materialen kostu barruan?. a) Stocka eskuratzearen kostua. b) Erosketaren kostua. c) Aukera-kostua. d) Stocka edukitzearen kostua. 315.- . Segurtasun stocka: a) Beti da beharrezkoa. b) Nahitaez erabili behar da kontsumoa normala bada, baita entrega-epean atzerapenak badaude ere. c) Ez da nahitaez erabili behar kontsumoa ohikoa bada eta entrega-epean atzerapenik ez badago. d) Eskaera-puntua da. 316.- . Kudeaketa-plana modu operatiboan abian jartzeko eta helburuak betetzera bideratutako jarraibideak betetzeko, zein da premisa?. a) Arrakastarako funtsezkoak diren helburu gutxi batzuetan jarri behar da arreta, kudeaketakalitateko alderdiak kontuan hartuta. b) «Zer» eta «zenbat» galderen inguruan elkarreragina sortzeaz gain, «nola» galderaren inguruan ere sortu behar da. c) Enpresaren politikak guztiei jakinaraztea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 317.- . AMIA matrizeari dagokionez, adierazi baieztapen hauetatik zein den OKERRA: a) AMIA azterketaren barruan, aurrez aurre jarri edo elkarren artean lotu behar ditugu indarrak eta aukerak, ahuleziak eta aukerak, indarguneak eta mehatxuak eta ahuleziak eta mehatxuak. b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko erabiltzen den tresna bat da. c) Besteak beste, enpresaren indarguneak eta mehatxuak jasotzen ditu. d) Besteak beste, enpresaren indarguneak eta mehatxuak jasotzen ditu. 318.- . Curso de economía de la empresa. Introducción. EBITDAri dagokionez, adierazi baieztapen hauetatik zein den OKERRA: a) Honela kalkulatzen da: EBIT gehi amortizazioak gehi hornidurak. b) Honela kalkulatzen da: EBIT gehi amortizazioak gehi hornidurak gehi interesak. c) Honela kalkulatzen da: EBIT gehi amortizazioak gehi hornidurak gehi interesak gehi zergak. d) Honela kalkulatzen da: EBIT ken amortizazioak ken hornidurak. 319.- . Curso de economía de la empresa. Introducción. Balio-tasa eguneratuari dagokionez, adierazi baieztapen hauetatik zein den ZUZENA: a) Inbertsio baten hasierako ordainketa kutxa-fluxuen bidez berreskuratzeko behar den denboratartea da. b) Inbertsio baten hasierako ordainketa enpresaren kontabilitate-mozkinen bitartez berreskuratzeko behar den denbora-tartea da. c) Konprometitutako moneta-unitate bakoitzeko, inbertsioarekin lortzen den balio eguneratu garbia da. d) Konprometitutako moneta-unitate bakoitzeko, inbertsioarekin lortzen den balio eguneratu gordina da. 320.- . Curso de economía de la empresa. Introducción. Egitura mota bat hautatzeko faktore erabakigarriei dagokienez, adierazi baieztapen hauetatik zein den OKERRA: a) Erakundearen ingurunea. b) Erakundeak lortu nahi duen estrategia mota. c) Teknologia. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 321.- . Zuzendaritza Estrategikoa. Norabide estrategikoko misioa honela definitzen da nagusiki: a) Enpresak urte amaieran erabiliko dituen finantza-adierazleen multzoa. b) Erakundearen funtsezko helburua eta izateko arrazoia. c) Marketin operatiboko hurrengo hiruhilekorako plana. d) Dibidenduen politika. 322.- . Zuzendaritza Estrategikoa. AMIA matrize batean, zer konbinatzen du barneko eta kanpoko analisiak?. a) Helburuak eta aurrekontuak. b) Aukerak/mehatxuak, indarguneekin/ahuleziekin. c) Likidezia eta kaudimen ratioak, apalankamendu finantzarioarekin. d) Errotazioak eta marjina garbia. 323.- . Erabakitzeko irizpideak eta tresnak. Savage-ren (edo atsekabearen) irizpideak honakoa bilatzen du: a) Espero den onura maximizatzea. b) Arrisku osoa minimizatzea. c) Ahalik eta atsekabe gehien minimizatzea. d) Egungo balio garbia maximizatzea. 324.- . Erabakitzeko irizpideak eta tresnak. Informazioaren teorian, sistemaren entropia honakoa da: a) Negatiboa, gertaerak probabilitate berekoak direnean. b) Nulua, gertaera guztiak probabilitate berekoak direnean. c) Maximoa gertaera bat segurua denean. d) Maximoa, gertaera guztiak probabilitate berekoak direnean. 325.- . Finantza erabakiak. EBITDA honela definitzen da: a) EBIT + amortizazioak + hornidurak. b) Mozkin garbia + interesak + zergak. c) Sarrerak – gastu finantzraioak. d) EBIT – amortizazioak – hornidurak. 326.- . Finantza erabakiak. Errentagarritasun ekonomikoak hau neurtzen du: a) Mozkin garbia baliabide propioen unitate bakoitzeko. b) Mozkin likidoa pasibo osoaren unitate bakoitzeko, interesak kenduta. c) EBITDA salmenta-unitateko. d) Mozkin ekonomikoa, aktibo osoko unitate bakoitzeko. 327.- . Finantza erabakiak. Maniobra-fondoa/Errotazio-fondoa (EF). Zer da?. a) Interesik gabeko pasibo korrientearekin finantzatzen den aktibo finkoaren zatia da. b) Aktibo zirkulatzailearen gaineko pasibo korrientearen soberakina da. c) Kapital iraunkorrekin finantzatutako aktibo zirkulatzailearen zatia da. d) Enpresaren kanpoko baliabide guztien batura da. 328.- . Finantza erabakiak. Zerk interpretatzen du ondoen maniobra-fondo/errotazio-fondo positibo bat?. a) Enpresak bere aktibo finkoa epe laburreko zorrarekin finantzatzen duela, interesak erregistratuz. b) Epe laburreko ordainketei erantzuteko segurtasun-marjina duela. c) Aktibo zirkulatzailea pasibo korrientea baino txikiagoa dela. d) Batez besteko heltze-aroa negatiboa dela. 329.- . Finantza erabakiak. Finantza-orekaren irizpide kontserbadorearen arabera, maniobrafondoak/errotazio-fondoak honako hau izan beharko luke: a) Negatiboa, finantza-errentagarritasuna handitzeko. b) Zero, horrela gehiegizko baliabideak ez direlako mugitu gabe geratzen. Mugitu gabeko baliabideek ez diote errentagarritasunik ematen enpresari. c) Positiboa, aktibo zirkulatzailearen zati bat kapital iraunkorrekin finantzatuta egon dadin. d) Ez dago, aktibo finkoak bakarrik axola baitu. 330.- . Finantza erabakiak. Adierazpen hauetako zein da maniobra fondoaren/errotaziofondoaren baliokidea?. a) Kapital iraunkorrak – Epe laburreko pasiboa. b) Aktibo finkoa – Kapital iraunkorrak. c) Aktibo osoa – Aktibo zirkulatzailea. d) Kapital iraunkorrak – Aktibo finkoa. 331.- . Finantza erabakiak. Adierazi oreka ekonomiko-finantzario kontserbadorean, zer den gomendagarria: a) Aktibo finkoa epe laburreko pasiboarekin finantzatzea. b) Zirkulatzaile osoa epe laburreko zorrarekin finantzatzea. c) Aktibo finkoa kapital iraunkorrekin finantzatzea, eta zirkulatzailearen zati bat ere kapital iraunkorrarekin finantzatzea. d) Maniobra-fondoa/Errotazio-fondoa ez mantentzea. 332.- . Finantza erabakiak. Batez besteko heltze-aroak (BHA) hau adierazten du: a) Produkzioan erabilitako makineria amortizatzen den denbora. b) Moneta-unitate bat berreskuratzeko behar diren egunak ustiapen-zikloan. c) Hornitzaileei ordaintzeko egunak. d) Enpresaren ibilgetu produktiboen kontabilitateko balio-galeraren batez besteko denbora. 333.- . Finantza erabakiak. Batez besteko finantza-aldia (BFA) honela lortzen da: a) Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeari, batez besteko aldi ekonomikoa kenduta. b) Batez besteko aldiari, ordaintzeko epea batuz. c) Bataz besteko epea zati produkzioan erabilitako aktibo ez-korrientearen errotazioa eginez. d) Batez besteko epea bide marjina garbia eginez. 334.- . Inbertsio sinpleetan, eskatutako errentagarritasuna BET (Barne Errentagarritasun Tasa) baino txikiagoa bada, esan nolakoa izango den BEG (Balio Eguneratu Garbia): a) Positiboa. b) Negatiboa. c) Ez dago horren mende. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 335.- . Adierazi zein den berreskuratze epea edo pay-backa: a) Inbertsioa edo hasierako ordainketa berreskuratzeko epea. b) Enpresa baten kaudimena berreskuratzeko epea. c) Batez besteko heltze-aroa. d) Ustiapen-zikloan inbertitutako unitate bat berreskuratzeko batez besteko denbora. 336.- . A inbertsioa hobea izango da B inbertsioa baino, baldin eta: a) A Pay-backa eta B Pay-backa berdinak badira. b) A Pay-backa B Pay-backa baino handiagoa bada. c) A Pay-backa B Pay-backa baino txikiagoa bada. d) A BEGa B BEGa baino txikiagoa bada. (BEG: Balio Eguneratu Garbia). 337.- . Inbertsioak hautatzea. Proiektu baten BEG (Balio Eguneratu Garbia) honakoa izango da: a) Etorkizuneko fluxuen batuketa aritmetikoa. b) Kutxako fluxuen balio eguneratua ken hasierako ordainketa. c) Ekitaldi ekonomikoan inbertsioa berreskuratzeko behar duen denbora. d) Kontabilitate-mozkinaren tasa. 338.- . Inbertsioak hautatzea. BEGaren (Balio Eguneratu Garbia) erabaki araua: a) Onartu BEG < 0 bada. b) Onartu BET (Barne Errentagarritasun Tasa) < k bada. c) Onartu BEG > 0 bad. d) Onartu pay‑back > bizitza erabilgarria bada. 339.- . Inbertsioak hautatzea. BET (Barne Errentagarritasun Tasa) honakoa da: a) BEG-a (Balio Eguneratu Garbia) maximizatzen duen tasa. b) BEG=0 (Balio Eguneratu Garbia) lortzen duen deskontu-tasa. c) Kapitalaren batez besteko kostu haztatua. d) Arrisku eguneraturik gabeko interes-tasa. 340.- . Inbertsioak hautatzea. Inbertsio sinpleetan, k < BET (Barne Errentagarritasun Tasa) bada, orduan: a) BEG (Balio Eguneratu Garbia)< 0. b) Inbertsioak berdin dio. c) Pay‑backa handitu egiten da. d) BEG > 0. 341.- . Inbertsioak hautatzea. Inbertsioak aztertu baino lehen, ohar praktiko bat honakoa da: a) Fluxuen batuketa aritmetikoa (S) < hasierako ordainketa (A) den aztertzea ez du merezi. b) Proiektuk aztertzea, nahiz eta deskontatu gabeko Σ fluxuak < ordainketa izan. c) Inflazioa ez da inoiz aintzat hartuko. d) BEG-a (Balio Eguneratu Garbia) baztertu eta pay-back bakarrik erabili. 342.- . Apalankamendu finantzarioaren azterketa: a) Irabazi garbiak etekin ekonomikoarekiko duen sentsibilitatea aztertzeko lanaren bidez egiten da. b) Apalankamendu operatiboa aztertuz egiten da. c) Ustiapen-mozkinaren eta salmenten aldaketaren arteko erlazioa aztertuz egiten da. d) Zorpetzea aztertuz egiten da. 343.- . Enpresak baloratzeko metodoak. Zein da enpresa baten funtzionamenduan zuzeneko eta zeharkako balorazio-metodoen arteko funtsezko aldea?. a) Metodo zuzenak aktibo materialak bakarrik baloratzen ditu; zeharkakoak, berriz, ukiezinak ere. b) Metodo zuzenak kontabilitate-mozkinak erabiltzen ditu; zeharkakoak, berriz, diruzaintzako fluxuak bakarrik. c) Metodo zuzenak enpresak baloratzen ditu jarduerak zuzenean sortutako kutxa-fluxuak kontuan hartuz; zeharkako metodoak, berriz, kontabilitate-mozkina doituz lortzen ditu, kutxa-fluxu bihurtzeko. d) Zeharkako metodoa likidazioan dauden enpresei bakarrik aplikatzen zaie. 344.- . Arriskua eta enpresen balorazioa. Puntu hila (errentagarritasun-atalasea) honela lortzen da: a) Prezioa/unitateko kostu aldakorra. b) Kostu finkoa/(Prezioa – Unitateko kostu aldakorra). c) (Prezioa – Kostu finkoa)/ Unitateko kostu aldakorra. d) Guztizko kostu aldakorra/Prezioa. 345.- . Arriskua eta enpresen balorazioa. Apalankamendu operatiboak honakoa adierazten du: a) Salmenten elastikotasuna ekitaldi ekonomikoko irabazi garbiarekiko. b) BEGaren (Balio Eguneratu garbia) elastikotasuna deskontu-tasarekiko. c) Finantza-kostuak zorrarekiko duen sentsibilitatea, interesak kenduta. d) Mozkin operatiboaren elastikotasuna salmentekiko. 346.- . Arriskua eta enpresen balorazioa. Errentagarritasun finantzarioaren (EF) eta errentagarritasun ekonomikoaren (EE) arteko erlazioa, L = D/K zorrarekin eta zorraren kᵢ kostuarekin: a) EF = EE – (EE – kᵢ)·L. b) EF = EE + (EE – kᵢ)·L. c) EF = EE · (1 – L). d) EF = kᵢ + L/EE. 347.- . Enpresak baloratzeko metodoak. Enpresa baten likidazio-balioespena honetan oinarritzen da: a) Enpresak produkzio-unitate gisa espero dituen kutxa-fluxuetan. b) Ondasun, eskubide eta zor bakoitzaren merkatu-balioan, bereizita hartuta. c) Ekitaldi ekonomikoan lortutako etorkizuneko batez besteko mozkinen balio eguneratuan. d) Sektoreko antzeko enpresekin alderatzean. 348.- . Enpresak baloratzeko metodoak. Zer islatzen du enpresa baten funtsezko balio garbiak?. a) Kutxa-fluxuen balio eguneratua, eskatutako errentagarritasunera deskontatuta. b) Zergen ondorengo kontabilitate-balioa. c) Erosle bat ordaintzeko prest egongo litzatekeen guztizko prezioa, merkataritza-fondoa barne. d) Aktiboen birjarpen-balio eguneratua ken zorrak. 349.- . Enpresak baloratzeko metodoak. Errendimendu-balioak normalean hau dakar: a) Etekinak etengabe haztea, urtero, ekitaldi ekonomikoan zehar, tasa bizkortu eta progresibo batekin. b) Enpresak urte kopuru jakin batera mugatutako iraupena du. c) Iraupen mugagabeko enpresa dela esan daiteke, eta urteko batez besteko mozkina konstantea dela. d) Fluxuak urteko batez besteko EBITDArekin berdintzen dira. 350.- . Adierazi nola zehazten den ondarearen balioa: a) Aktiboaren eta kanpo-baliabideen arteko diferentzia da. b) Aktiboaren eta barne-baliabideen arteko diferentzia da. c) Pasiboaren eta kanpo-baliabideen arteko diferentzia da. d) Pasiboaren eta barne-baliabideen arteko diferentzia da. 351.- . Adierazi zeri deritzogun inbertsio baten balio eguneratu garbia: a) Uneko balioaren eta hasierako ordainketaren arteko diferentziari. b) Uneko merkatu-balioari. c) Hasierako ordainketaren balioari. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 352.- . Adierazi nola deritzon enpresa batek etorkizunean sortuko dituen errenten balio eguneratuari: a) Birjarpen-balioa. b) Funtsezko balioa. c) Errendimendu-balioa. d) Inbertitutako kapitalen balioa. 353.- . Nola deritzo enpresa batek gaur aktibo bat saltzeagatik lortzea espero duen zenbatekoari, kontuan hartuta aktiboa bere balio-bizitzaren amaieran izan beharreko antzinatasunera eta bestelako baldintzetara heldu dela?. a) Hondar-balioa. b) Balio-eguneratua. c) Liburuetako kontabilitate-balioa. d) Arrazoizko-balioa. 354.- . Adierazi zein den ekitaldiko sarrerez eta gastuez osatutako emaitza jasotzen duen kontua: a) Balantzea. b) Galdu-irabazien kontua. c) Ondare garbiaren aldaketen egoera-orria. d) Diruzaintzako fluxuen egoera-orria. 355.- . «Gertatzen direnean erregistratuko dira eragiketa edo egite ekonomikoen eraginak, eta urteko kontuei dagokien ekitaldiari egotziko zaizkio, haien ordainketa- edo kobrantzadata edozein dela ere». Zertaz ari gara?. a) Uniformetasun-printzipioaz. b) Sortzapen-printzipioaz. c) Zuhurtzia-printzipioaz. d) Konpentsazio ezaren printzipioaz. 356.- . Zein agiritan daude jasota ekitaldiko ordainketak eta kobrantzak, ustiapen, inbertsio edo finantzaketa motako jarduerak diren arabera sailkatuta?. a) Diruzaintzako fluxuen egoera-orria. b) Ondare garbiaren aldaketen egoera-orria. c) Balantzea. d) Galdu-irabazien kontua. 357.- . Zein dira urteko kontuak osatzen dituzten dokumentuak?. a) Balantzea eta galdu-irabazien kontua. b) Balantzea, galdu-irabazien kontua eta ondare garbiaren aldaketen egoera-orria. c) Balantzea, galdu-irabazien kontua, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria, diruzaintzako fluxuen egoera-orria eta memoria. d) Balantzea, galdu-irabazien kontua, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria, diruzaintzako fluxuen egoera-orria, memoria eta txostena. 358.- . Zein kontabilitate-tratamendu eman behar zaie asistentzia sanitarioko enpresek maiz jasotzen dituzten diru-laguntzei, dohaintzei eta legatuei?. a) Oro har, aparteko emaitzatzat hartuko dira. b) Oro har, sarrera arruntatzat hartuko dira. c) Kudeaketako beste sarrera batzuen atalekotzat hartzen dira. d) Diru-laguntza arruntatzat hartzen dira. 359.- . Eragiketetatik erator daitekeen kontabilitate-erregistroa dela eta, adierazi baieztapen hauetatik zein den OKERRA: a) Bankuak mailegu bat ematen badu, pasibo bat erregistratzen da. b) Hornitzaile atzerritar bati salgaiak erosten zaizkionean ordainketa geroratuarekin, gastu bat sor daiteke. c) Urte amaieran, enpresak aztertu behar du izakinek narriadurarik duten, eta, hala bada, galera berreskuragarria erregistratu. d) Amortizazioa galera itzulgarria da, eta, besteak beste, denboraren igarotzeagatik eta horrek eragiten duen balio-galeragatik sortzen da. 360.- . Kontabilitate-esparru kontzeptualak urteko kontuetako elementuen erregistroa eta balorazioa nola egin adierazten du. Horrekin lotuta, adierazi baieztapen hauetatik zein den OKERRA: a) Elementuak erregistratu eta baloratzeko, nahitaezkoa da kontabilitate-printzipioak aplikatzea. b) Uniformetasun-printzipioak ezartzen du irizpide bat hartu ondoren, irizpide horri eutsi eta modu uniformean aplikatu behar dela antzeko transakzioetan eta egoeretan. c) Garrantzi erlatiboaren printzipioak aukera ematen du printzipio batzuk ez aplikatzeko, baldin eta eraginak ez badu irudi fidela aldatzen. d) Printzipioen aplikazioaren helburua ondare garbiaren balioa zehaztea da transmisiorako. 361.- . Enpresa bat biltegi gisa erabiliko den eraikin bat eraikitzen ari denean, ohiko jardueraren barruan, produkzio-kostuaren arabera baloratzen da. Adierazi baieztapen hauetatik zein den OKERRA: a) Lehengaien eta beste gai kontsumigarrien erosketa-prezioa sartzen da. b) Kostu zeharkako egozgarrien zatia sartzen da. c) Obra-zuzendaritzaren ordainsariak sartzen dira. d) Obra finantzatzen bada, epe laburreko zein epe luzeko finantza-gastu guztiak sartzen dira. 362.- . Enpresak garraio-elementuetarako aseguru bat kontratatu du 12 hilabeterako (X0ko ekainaren 1etik X1eko ekainaren 1era). Zenbatekoa aldez aurretik ordaindu da. Adierazi baieztapen hauetatik zein den OKERRA: a) X0n gastu bat sortzen da. b) X1ean gastu bat sortzen da. c) Diruzaintzako irteera X0n gertatzen da eta aktibo bat sortzen da. d) Diruzaintzako irteera X0n gertatzen da eta pasibo bat sortzen da. 363.- . Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, sarrera bat aitortuko da ondorioz, adierazi baieztapen hauetatik zein den ZUZENA: a) Enpresaren ondare garbia handitzen denean, eta haren zenbatekoa fidagarritasunez zehaztu daitekeenean, betiere kobratuta badago. b) Enpresaren ondare garbia handitzen denean, eta haren zenbatekoa fidagarritasunez zehaztu ezin bada ere, kobratu den ala ez kontuan hartu gabe. c) Enpresaren ondare garbia handitzen denean, eta haren zenbatekoa fidagarritasunez zehaztu daitekeenean, kobratu den ala ez kontuan hartu gabe. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 364.- . Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, adierazi baieztapen hauetatik zein den ZUZENA: a) Aktiboak enpresaren jabetzako ondasun, eskubide eta beste baliabide dira, eta soilik jabetza dagoenean aitortzen dira. b) Aktiboak enpresak kontrolatzen dituen ondasun, eskubide eta beste baliabide dira, eta soilik kontrola dagoenean aitortzen dira. c) Pasiboak etorkizunean gerta litezkeen betebeharrak dira, iraganeko gertakarien ondoriozkoak, eta haien kitapenerako enpresak etorkizunean errendimendua emango duen baliabide bat laga beharko du, tartean hornidurak. d) Pasiboak etorkizunean gerta litezkeen betebeharrak dira, iraganeko gertakarien ondoriozkoak, eta haien kitapenerako enpresak etorkizunean errendimendua emango duen baliabide bat laga beharko du, tartean hornidurak eta kontingentziak. 365.- . Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, eragin esangarria dagoela ulertuko da noiz: adierazi baieztapen hauetatik zein den ZUZENA: a) Taldeko enpresa batek edo batzuek, baita entitate edo pertsona fisiko meperatzaileek ere, beste sozietate baten boto-eskubideen %20 gutxienez badute. b) Enpresa parte-hartzailearen administrazio kontseiluan edo baliokide den organoan ordezkaritza badago, betiere taldeko enpresa edo pertsona fisiko meperatzaileek partaidetza badute. c) Enpresa parte-hartzailearen administrazio kontseiluan edo baliokide den organoan ordezkaritza badago, nahiz eta ez taldeko enpresek ez pertsona fisiko meperatzaileek partaidetzarik izan. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 366.- . Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, adierazi baieztapen hauetatik zein den ZUZENA: a) Enpresak aktibo ez korriente bat saltzeko mantendua gisa sailkatuko du haren balioa salmentaren bidez berreskuratuko bada, nahiz eta salmenta hori ez izan oso probablea. b) Aktibo bat kategoria horretan sailkatuta dagoen bitartean, aurretik bezala amortizatzen jarraitu behar da. c) Saltzeko mantentzen diren aktibo ez korrienteak baloratuko dira sailkapena egiten den unean: kontabilitate balioaren eta salmenta-kostuak kendutako arrazoizko balioaren artean txikiena hartuta. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 367.- . Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, urteko kontuak osatzen dituzte. Adierazi baieztapen hauetatik zein den ZUZENA: a) Balantzea, galerak eta irabaziak, ondare garbiaren aldaketen egoera, diruzaintzako fluxuen egoera, memoria eta auditoretza-txostena. b) Balantzea, galerak eta irabaziak, ondare garbiaren aldaketen egoera, diruzaintzako fluxuen egoera eta memoria. c) Balantzea, galerak eta irabaziak, ondare garbiaren aldaketen egoera, diruzaintzako fluxuen egoera, memoria eta kudeaketa-txostena. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 368.- . Noiz gertatzen da aktibo baten kontabilitate-aintzatespena Kontabilitate Plan Orokorraren Kontzeptu Eremuaren arabera?. a) Etorkizunean onura edo errendimendu ekonomikoak lortzeko probabilitatea dagoenean eta haren balioa fidagarritasunez zehaztu daitekeenean. b) Aktiboa ordaindu denean bakarrik. c) Enpresaren izenean jabetza-titulu formala dagoenean, nahiz eta ekonomiaren ikuspegitik kontrolik ez egon. d) a) eta c) zuzenak dira. 369.- . Kontabilitate Plan Orokorrean, oro har, bazkide edo jabe ez diren hirugarrenek emandako itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak nola kontabilizatzen dira?. a) Sarreratzat hartzen dira zuzenean ondare garbian eta galeren eta irabazien kontuan sartuko dira modu sistematiko eta arrazionalean, gastuekin korrelazioan. b) Ohiz kanpoko sarreratzat hartzen dira zuzenean galeren eta irabazien kontuan kobratzeko unean. c) Pasibotzat hartzen dira beren epemugara arte, nahiz eta itzuli beharrik ez izan. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 370.- . 1996ko abenduaren 23ko Aginduaren arabera (Kontabilitate Plan Orokorraren egokitzapen sanitarioa), itzuli beharrik gabeko diru-laguntzetan, dohaintzetan eta legatuetan jasotako ondare-elementuak nola baloratuko dira, oro har?. a) Haien balio venala, merkatu-balioaren mugarekin. b) Haien kostu historikoa, merkatu-balioa kontuan hartu gabe. c) Haien arrazoizko balioa, inolako mugarik gabe. d) Haien balio garbi gauzagarria. 371.- . Zer da maniobra-fondoa/errotazio-fondoa?. a) Aktibo zirkulatzailearen eta epe laburreko pasiboaren arteko diferentzia. b) Aktibo ez-zirkulatzailearen eta epe luzeko pasiboaren arteko diferentzia. c) Etekin ekonomikoa zati salmenta bolumena. d) Aktiboek sortutako etekina. 372.- . Zer da berehalako diruzaintzaren ratioa?. a) Epe luzeko finantza-orekaren ratioa. b) Epe laburreko finantza-orekaren ratioa. c) Berme-ratioa. d) Zirkulazioko kapital propioaren ratioa. 373.- . Adierazi baieztapen hauetatik zein den ZUZENA: a) Apalankamendu operatibo eta finantzarioa biderketa moduan konbinatzen dira. b) Zorpetzeak apalankamendu finantzarioa sortzen du. c) Ibilgetu eta kostu finko handiak dituzten enpresek apalankamendu operatibo handia izango dute. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 374.- . Adierazi baieztapen hauetatik zein den OKERRA: a) Enpresa batek likidezia ona izan dezake, kapital korriente negatiboa izanagatik. b) Likidezia-ratioek kontuan hartzen dute pasibo korriente bakoitzaren mugaegun zehatza. c) Likidezia-ratioen bidez, nolabait jakin daiteke enpresak epe laburreko zorrei aurre egiteko aktibo likido nahikoak dituen. d) Gehiegizko likideziak enpresaren errentagarritasuna gutxitzea ekar dezake. 375.- . Nola deritzo inbertitutako moneta-unitate bat berreskuratzeko behar den batez besteko denborari?. a) Batez besteko heltze-aro finantzarioa. b) Batez besteko heltze-aro ekonomikoa. c) Batez besteko kobrantza-epea. d) Batez besteko ordainketa-epea. 376.- . Apalankamendu finantzarioaren azterketan: a) Etekin garbiak etekin ekonomikoarekiko zenbateko sentsibilitatea duen aztertzen da. b) Apalankamendu operatiboa aztertzen da. c) Ustiapen-etekinaren eta salmenten aldaketaren arteko lotura aztertzen da. d) Zorpetzea aztertzen da. 377.- . Enpresa bat kaudimengabezia teknikoko egoeran dago…. Adierazi baieztapen hauetatik zein den ZUZENA: a) Bere aktiboek sortzen duten etekina ez bada nahikoa zorraren interesei aurre egiteko. b) Bere etekin garbia negatiboa bada. c) Enpresa saneatua izan daiteke, eta gaitasun ekonomiko nahikoa izan dezake. d) Kaudimengabezia-probabilitateak behera egiten badu zorpetu ahala. 378.- . Zer lotzen du enpresa baten errentagarritasun ekonomikoak?. a) Lortutako mozkinak, enpresaren pasibo galdagarriarekin. b) Lortutako mozkinak, enpresaren guztizko inbertsioekin. c) Lortutako mozkinak, azken urteetako galerekin. d) Lortutako mozkinak, enpresaren epe laburreko kanpo-kapitalekin. 379.- . Finantza-errentagarritasunaren azterketa arlo honetakoa da: a) Analisi ekonomikoa. b) Finantza-analisia. c) Analisi operatiboa. d) Ondarearen analisia. 380.- . Berme-ratioa (aktiboa/pasiboa) unitatearen berdina bada: a) Enpresa ordainketa-etenduran dago. b) Enpresak finantza-egonkortasunik handiena du. c) Enpresak maniobra-fondo/errotazio-fondo positiboa du. d) Enpresak zorpetze-maila oso handia du. 381.- . Nola deitzen zaio enpresak bere inbertsioak ordainbide erabat likido bihurtzeko duen gaitasunari?. a) Apalankmendu finantzarioa. b) Likidezia. c) Errentagarritasuna. d) Kaudimena. 382.- . Finantza- eta kontabilitate-terminoetan, likideziaren kontzeptua honela definitzen da: a) Atzerriko monetari aplikatu beharreko kanbio-tasa. b) Diruak ondasun jakin batzuk erosteko duen gaitasuna. c) Aktiboen eskuragarritasuna produkzio-prozesuan sartzeko. d) Aktibo bat diru bihurtzeko erraztasuna. 383.- . Enpresaren ondare-azterketa honako hauen bidez egiten da: a) Egoera-balantzea. b) Diruzaintzako fluxuen egoera-orria. c) Galdu-irabazien kontua. d) Memoria. 384.- . Kontuan hartuta Análisis de estados contables. Elaboración e interpretación de la información financiera. Pascual Garrido Miralles, Raúl Íñiguez Sánchez. Pirámide arg. Diruzaintza-ratioa edo berehalako likidezia, adierazi baieztapen hauetatik zein den ZUZENA: a) Hauen arteko ratio gisa definitzen da: aktibo korrientea zati pasibo korrientea. b) Hauen arteko ratio gisa definitzen da: aktibo ez-korrientea zati pasibo ez-korrientea. c) Hauen arteko ratio gisa definitzen da: aktibo ez-korrientea ken izakinak zati pasibo ezkorrientea. d) Hauen arteko ratio gisa definitzen da: eskudirua eta eskudiruaren baliokidea zati pasibo korrientea. 385.- . Kontuan hartuta Análisis de estados contables. Elaboración e interpretación de la información financiera. _Pascual Garrido Miralles, Raúl Íñiguez Sánchez. Pirámide arg. Merkataritza-enpresetako Batez besteko heltze-aroa, adierazi baieztapen hauetatik zein den ZUZENA: a) Honela kalkulatzen da: salgaiak biltegiratzeko aldia gehi bezeroei kobratzeko aldia. b) Honela kalkulatzen da: salgaiak biltegiratzeko aldia gehi bezeroei kobratzeko aldia ken hornitzaileei ordaintzeko aldia. c) Bezeroei kobratzeko aldia ken hornitzaileei ordaintzeko aldia. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 386.- . Kontuan hartuta Análisis de estados contables. Elaboración e interpretación de la información financiera. Pascual Garrido Miralles, Raúl Íñiguez Sánchez. Pirámide arg. Finantzaketaren Oinarrizko koefizientea (aukeratu baieztapen zuzena): a) (Ondare garbia + Pasibo ez-korrientea) / (Aktibo ez-korrientea + Kapital korriente beharrezkoa). b) (Ondare garbia + Guztizko pasiboa) / (Aktibo korrientea + Aktibo ez-korrientea). c) (Ondare garbia + Pasibo korrientea) / (Kapital korriente beharrezkoa). d) (Ondare garbia + Pasibo ez-korrientea) / (Kapital korriente beharrezkoa). 387.- . Kontuan hartuta Análisis de estados contables. Elaboración e interpretación de la información financiera. Pascual Garrido Miralles, Raúl Íñiguez Sánchez. Pirámide arg. Price to book ratioa honela kalkulatzen da, adierazi baieztapen hauetatik zein den ZUZENA: a) Dibidendu gordina zati ekitaldiko emaitza. b) Dibidendu garbia zati ekitaldiko emaitza. c) Kotizazio-prezioa zati akzioaren kontabilitate-balioa. d) Kotizazio-prezioa zati dibidendu garbia. 388.- . Kontuan hartuta Análisis de estados contables. Elaboración e interpretación de la información financiera. Pascual Garrido Miralles, Raúl Íñiguez Sánchez. Pirámide arg. Adierazi baieztapen hauetatik zein den ZUZENA: a) Hornidurak pasiboak dira, zenbatekoari dagokionez bakarrik badira zehaztugabeak. b) Hornidurak pasiboak dira, zenbatekoari edo ezereztuko diren datari dagokionez badira zehaztugabeak. c) Kontingentziak pasiboak dira, zenbatekoari edo ezereztuko diren datari dagokionez badira zehaztugabeak. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 389.- . Zein ratiok neurtzen du enpresak bere zorraren kostua, interes eta zergen aurreko emaitzarekin estaltzeko duen gaitasuna?. a) Interesen estaldura-ratioa. b) Berehalako diruzaintza-ratioa. c) Berme-ratioa. d) Aktiboaren errotazio-ratioa. 390.- . Zer ezaugarri du nagusiki finantzaketa espontaneoak pasibo korrientean?. a) Kreditu-erakundeekin izandako zorretatik sortzen da eta beti interes esplizitua dakar. b) Ohiko jardueratik eratorritako ordainketa-atzerapenek sortzen dute, kostu espliziturik gabe. c) Epe laburreko hornidurez soilik osatuta dago. d) Zerga geroratuen pasiboz bakarrik osatzen da. 391.- . Oinarrizko finantzaketa-koefizientea 1 baino handiagoa bada, honek adierazten du: a) Enpresak behar dituen baliabide iraunkorrak zehazki erabiltzen dituela aktibo ez-korrientea eta gutxieneko kapital korrientea finantzatzeko. b) Enpresak behar dituenak baino baliabide iraunkor gehiago erabiltzen dituela aktibo ezkorrientea eta gutxieneko kapital korrientea finantzatzeko. c) Enpresak behar dituenak baino baliabide iraunkor gutxiago erabiltzen dituela, eta horregatik kapital korrientea beti negatiboa izango dela. d) Enpresa nahitaez porrot teknikoan dagoela. 392.- . Oro har, irmotasun-ratioa 1 baino txikiagoa izateak zer egoera iradokitzen du?. a) Aktibo ez-korrienteak epe luzeko zorrak sobera estaltzen dituela. b) Pasibo ez-korrientea aktibo ez-korrientea baino handiagoa dela. c) Enpresak derrigorrez errotazio-fondo positiboa duela. d) Enpresa epe laburreko finantza-orekan dagoela. 393.- . Zergatik korriente-ratioak (aktibo korrientea / pasibo korrientea) enpresa baten benetako likidezia gainetik estima dezake?. a) Aktibo korrientean, epe laburrean diru bihurtzeko errazak ez diren partidak sartzen dituelako, hala nola izakinak edo baldintzatutako kobragarria. b) Dirua eta baliokide likidoak kanpo uzten dituelako. c) Epe luzeko partidekin kalkulatzen delako. d) Bataz besteko heltze-aro finantzarioaren analisia ordezkatzen duelako. 394.- . Izakinen bolumena handitzen bada eta gainerako partidak konstante mantentzen badira, zer eragin du, oro har, froga-garratza/azido-probaren ratioan?. a) Handitu egiten da, izakinek berehalako likidezia handitzen dutelako. b) Txikitu egiten da, izakinek pasibo korrientea handitzen dutelako. c) Ez da aldatzen, froga garratzak izakinak zenbakitzailetik kanpo uzten dituelako. d) Bakarrik da, berme-ratioaren araberakoa. 395.- . Herri-kontuen Euskal Epaitegiarentzat nahitaezko lanak dira, fiskalizazio-lanei dagokienez: adierazi zein den baieztapen OKERRA: a) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien kontuak. b) Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak onartutako eskaera espezifikoak. c) Euskal Autonomia Erkidegoaren kontua. d) Osakidetzaren kontuak. 396.- . Herri-kontuen Euskal Epaitegiaren fiskalizazio-eginkizuna: a) Euskal Sektore Publikoko erakundeen eragiketa ekonomiko-finantzarioak baimentzeari buruzko dokumentazioa aztertu eta egiaztatzen du. b) Euskal Sektore Publikoko erakundeen ekonomia- eta finantza-jardueraren efikazia eta efizientzia aztertzen ditu. c) Euskal Sektore Publikoko erakundeen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzea du helburu. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 397.- . Herri-kontuen Euskal Epaitegiari dagokionez, adierazi zein den baieztapen ZUZENA: a) Ezingo ditu jurisdikzio-prozedurak instruitu ustezko kontabilitate-erantzukizunak epaitzeko. b) Egokitzat jotzen dituen prekauzio-neurriak hartu ahal izango ditu, ondasun eta efektu publikoak babesteko eta zaintzeko. c) Epaitegiaren beraren egoitzan egingo ditu kontrolak. d) Jaurlaritzak ikuskatuko ditu haren kontuak. 398.- . Herri-kontuen Euskal Epaitegiko kideak goi-mailako titulazio akademikoa duten pertsonen artean aukeratuko dira, baldin eta Epaimahaiaren eremu funtzionalari dagokionez gaitasun bermatua badute eta, kasu guztietan, gutxienez honako esperientzia profesional hau badute: a) Zortzi urte. b) Hamar urte. c) Hamabi urte. d) Hamabost urte. 399.- . Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko AGINDUAREN arabera (EAEko zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan ekonomia- eta finantza-kontrola eta kudeaketa-kontrol iraunkorra gauzatzeari buruzkoa), bere helburua honakoa da: a) EAEn zuzenbide pribatuko erakunde publiko berriak sortzea. b) Administrazio Orokorraren kontrol ekonomiko-finantzarioa eta etengabeko kudeaketakoa ezartzea. c) Zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan (besteak beste, Osakidetzan) ekonomia- eta finantza-kontrola eta etengabeko kudeaketa-kontrola ezartzea. d) Osakidetzaren kontratazio publikoa arautzea. 400.- . Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko AGINDUAREN arabera (EAEko zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan kontrol ekonomiko-finantzarioa eta kudeaketa-kontrol iraunkorra gauzatzeari buruzkoa), honako printzipio honek gidatu behar du kontrol ekonomiko-finantzarioko jarduerak egitea: a) Urterokotasun-printzipioa, urte naturalarekin bat etorriz. b) Eraginkortasun-printzipioa. c) Kontrolatutako egintzekiko denbora-hurbiltasunaren printzipioa. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 401.- . EAEko Administrazio Publikoaren esparruan barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen Dekretuak honako hauek arautzen ditu: a) Kanpo-kontrola, modalitate ekonomiko-administratiboan. b) Kontu-hartzailetzako kontrola, modalitate ekonomiko-administratiboan. c) Aldez aurreko eta barruko fiskalizazioa, modalitate ekonomiko-administratiboan. d) Aldez aurreko eta kanpoko fiskalizazioa, modalitate ekonomiko-administratiboan. 402.- . EAEko Administrazio Publikoaren esparruan barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen Dekretuak, kontabilitate-eragiketek idatzizko oharrak egiten dituztela ezartzen du. Zer motatakoak?. a) Agregatua, baldin eta gai bera bada. b) Banakakoa eta ordena kronologikoaren arabera. c) Organo kudeatzailearen aginduaren arabera. d) Ekitaldiaren amaieran bakarrik. 403.- . EAEko Administrazio Publikoaren esparruan barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen Dekretuak, kontabilitateko egiaztagiriak aldi batez gorde behar direla ezartzen du. Adierazi zein den aldi hori: a) 3 urte, dagokien ekitaldi ekonomikoa amaitzen denetik. b) 6 urte, dagokien ekitaldi ekonomikoa amaitzen denetik. c) 10 urte, dagokien ekitaldi ekonomikoa amaitzen denetik. d) Mugarik gabe kontserbatzen dira. 404.- . EAEko Administrazio Publikoaren esparruan barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen Dekretuak, baliabideak behar bezala kudeatzeko kontabilitate-informazioa eskuratzeko aukera nork duen ezartzen du. Adierazi nork: a) Edozein herritarrek. b) Administrazioaren zuzendaritza- eta kudeaketa-organoek. c) Ogasun sailburuak bakarrik. d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak bakarrik. 405.- . Adieraz ezazu zein den Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren erantzukizuna kontabilitateari dagokionez, EAEko Administrazio Publikoaren esparruan barneko kontrol ekonomikoa eta kontabilitatea garatzen dituen Dekretuan adierazitakoaren arabera: a) Aurrekontuak onartzea. b) Langileen nominak igortzea, zerga- eta kontabilitate-kontrolak gainditu ondoren. c) Zerga-sarrerak kudeatzea. d) Datuak erregistratzea, zerga eta kontabilitate kontrolak gainditu ondoren. 406.- . EAEko Administrazio Publikoaren esparruan barneko kontrol ekonomikoa eta kontabilitatea garatzen dituen Dekretuan adierazitakoaren arabera, adierazi zer egiaztatzen duen kontabilitate-kontrolak: a) Printzipioetara egokitzea. b) Dokumentuen egozpen, balorazio eta korrespondentzia zuzena. c) Kontabilitate-dokumentuaren eta harekin batera doazen egiaztagirien edo euskarridokumentuen arteko elkarrekikotasuna, eragiketaren baimena barne. d) Gastuaren beharra eta ondorengo eraginkortasuna. 407.- . EAEko Administrazio Publikoaren esparruan barneko kontrol ekonomikoa eta kontabilitatea garatzen dituen Dekretuan adierazitakoaren arabera, kontabilitate-saldoa justifikatzeko daturik ez badago, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak honako hauek egin ahal izango ditu: a) Idazpena ezeztatzea, informazioa 15 egunetan bidaltzen ez bada. b) Sail kudeatzailearen esku uztea. c) Ekitaldia itxi arte itxaron. d) Ez du ezer egingo. 408.- . EAEko Administrazio Publikoaren esparruan barneko kontrol ekonomikoa eta kontabilitatea garatzen dituen Dekretuan adierazitakoaren arabera, adierazi zein erakunde dauden ekonomia- eta finantza-kontrolaren eta kudeaketaren mende: a) Administrazio Orokorreko sailak eta zerbitzuak eta erakunde autonomoak. b) Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak. c) ) EAEko Aurrekontu Orokorren edo Erkidegoko funtsen kontura dirulaguntzak edo laguntzak jasotzen dituzten erakunde eta enpresa publiko edo pribatuak eta partikularrak. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 409.- . EAEko Administrazio Publikoaren esparruan barneko kontrol ekonomikoa eta kontabilitatea garatzen dituen Dekretuan adierazitakoaren arabera, kontrol ekonomikonormatiboari dagokionez, adierazi zein den baieztapen ZUZENA: a) Horren helburua da kontrolpeko organoen eta enteen kontabilitatea eta informazio ekonomiko- finantzarioa egiaztatzea. b) Edozein erakunde edo enpresa publiko edo pribaturi aplikatu ahal izango zaio. c) Horren helburua da lege-aurreproiektuak eta arauak ezartzeko proiektuak fiskalizatzea. d) Horren helburua da izaera ekonomikoko lege-aurreproiektuak eta arauak ezartzeko proiektuak fiskalizatzea. 410.- . EAEko Kontrol Ekonomikoa eta Kontabilitatea arautzen dituen Legegintzako Dekretuaren arabera, nork egiten du Administrazio Publikoaren kanpoko kontrol ekonomikoa?. a) Eusko Legebiltzarrak. b) Herri-kontuen Euskal Epaitegiak. c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak. d) Kasuan kasuko kontu-hartzaileek. 411.- . EAEko Kontrol Ekonomikoa eta Kontabilitatea arautzen dituen Legegintzako Dekretuaren arabera, nor arduratzen da kontabilitateaz eta barne-kontrol ekonomikoko funtzioez?. a) Kontrol Ekonomikoko Bulegoa. b) Kontuen Auzitegia. c) Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde autonomoak. d) Aurrekontu Zuzendaritza. 412.- . EAEko Kontrol Ekonomikoa eta Kontabilitatea arautzen dituen Legegintzako Dekretuak, sektore publikoaren barneko kontrol ekonomikoa honela definitzen du: a) Kontabilitate-kontrola, kontu-hartzailetzako kontrola eta erreklamazio ekonomikoadministratiboen bidez egiten den kontrola. b) Legebiltzarraren kontrola. c) Legebiltzarraren kontrola, alderdi politikoek eskatuta. d) Eusko Jaurlaritzako sailek eta erakunde autonomoek egindako kontrola. 413.- . EAEko Kontrol Ekonomikoa eta Kontabilitatea arautzen dituen Legegintzako Dekretuaren arabera, kontabilitate-kontrola honela definitzen da: a) EAEko sektore publikoaren jarduera ekonomikoaren jarraipena egitea, eragiketa guztiak kontabilitatean behar bezala jasota daudela ziurtatzeko eta bermatzeko. b) Bermatzea, ezarritako baldintzetan, EAEko sektore publikoa osatzen duten erakundeen jarduera ekonomikoa bat datorrela aplikagarri zaizkion ekonomia-, finantza-, aurrekontu- , ogasun- eta kontabilitate-arloko lege-xedapenekin. c) EAEko sektore publikoaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hura osatzen duten erakunde, organo, zerbitzu eta unitateen jokabide ekonomiko-finantzarioa arautzen duten xedapen eta jarraibideetara eta hura informatzen duten erregulartasun-, legezkotasun-, eraginkortasun-, efizientzia- eta ekonomia-printzipioetara egokitzen dela egiaztatzea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. 414.- . EAEko Kontrol Ekonomikoa eta Kontabilitatea arautzen dituen Legegintzako Dekretuaren arabera, adierazi zein den baieztapen ZUZENA: a) Enpresa-kontabilitateko araubideari atxikirik egongo dira zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak eta sektore publikoko fundazioak. b) Enpresa-kontabilitateko araubideari atxikirik egongo dira zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, eta sektore publikoko partzuergoak eta sektore publikoko fundazioak. c) Kontabilitate publikoaren araubideari atxikirik egongo dira EAEko Administrazio orokorra, erakunde autonomoak, sektore publikoko partzuergoak eta sektore publikoko fundazioak. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 415.- . EAEko Kontrol Ekonomikoa eta Kontabilitatea arautzen dituen Legegintzako Dekretuaren arabera, Kontabilitate eta kontabilitateko erantzukizunetan eskuduna duen Eusko Jaurlaritzako sailburuaren eskumenak honako hauek dira: adierazi zein den baieztapen OKERRA: a) Euskal Autonomia Erkidegoko Kontabilitate Publikoaren Plana onestea. b) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakunde eta organoek aurkeztu beharreko urteko kontuak eta gainerako dokumentazioa zehaztea, bai eta haien egitura eta ereduak ere, merkataritza-araudiarekin eta Kontabilitate Plan Orokorrarekin bat etorriz, enpresa-kontabilitateari dagokionez. c) EAEko sektore publikoko erakunde guztiei aplikatuko zaien kontabilitate-araubidea zehaztea, haien arauetan gai horretaz ezer agintzen ez den kasuetan. d) Kontabilitate-arauak onartzea. Haien bidez, kontabilitate publikoko araubidera atxikita dauden erakundeek bete beharreko kontabilitate-arauak ezarriko dira. 416.- . Zer da eskaera-puntua?. a) Ekitaldi batean inbentarioa zenbat aldiz kontsumitzen den. b) Enpresa baten izakinak erosteko momentua, stocka ez hausteko. c) Stock-haustura gertatzen den unea. d) Eskariaren, horniduraren edo ekoizpenaren aldaketei aurre egiteko biltegian eduki behar diren izakinen aparteko maila. 417.- . Inbentarioak kudeatzeko ABC ereduari dagokionez, adierazi zein den baieztapen OKERRA: a) ABC ereduaren arabera, stock-kategoria bakoitzari bere kontrol-maila dagokio. b) ABC ereduak hiru kategoriatan sailkatzen ditu stockak. c) ABC ereduak piezen garrantzia aztertzeko balio du, piezen kontsumoak dakarren urteko bolumen ekonomikoaren arabera. d) A taldeko artikuluak kontrolatzeko, erreserba-kutxa erabiltzen da beste eskaera bat egiteko adierazle gisa. 418.- . Biltegia % 100 betetzea ahalbidetzen duen biltegiratze-sistema bakarra honakoa da: a) Biltegiratze automatizatua. b) Apal mugikorren gaineko blokeko biltegiratzea. c) Bloke trinkoan biltegiratzea. d) Korridore bidezko biltegiratzea, pilagailuak erabilita. 419.- . Kontuan hartuta Gestión de la logística de la empresa: Planificación de la cadena de suministros. Logistika-sistemako inbertsioaren etekinei dagokienez, adierazi zein den baieztapen ZUZENA: a) ROLA honela kalkulatzen da: (Sarrerarako ekarpena - Logistika-eragiketaren kostuak)/ Logistika-aktiboaren kapitalaren kostua. b) ROLA honela kalkulatzen da: Sarrerarako ekarpena / Logistika-aktiboaren kapitalaren kostua. c) ROLA honela kalkulatzen da: (Sarrerarako ekarpena - Logistika-eragiketaren kostuak/ Logistika-aktiboaren kapitalaren kostua) / Logistika-aktiboaren kapitalaren kostua. d) ROLA honela kalkulatzen da: Sarrerarako ekarpena / Logistika-eragiketaren kostua. 420.- . Kontuan hartuta Gestión de la logística de la empresa: Planificación de la cadena de suministros. Materialak ezaugarri logistiken arabera sailkatzeko orduan, adierazi zein den baieztapen ZUZENA: a) Garraio-ezaugarriak dira, besteak beste: bidalketa-baldintzak eta enbalaje bakoitzeko unitate kopurua. b) Maneiuaren ezaugarriak dira, besteak beste: erresistentzia eta zurruntasuna. c) Biltegiratze-ezaugarriak dira, besteak beste: pisua eta erregaitasuna. d) Trafikoaren ezaugarriak dira, besteak beste: bidalketa-baldintzak. 421.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. Definizio modernoaren arabera, logistikak biltzen du, besteak beste: a) Irteten den garraioa bakarrik. b) Saltzeko prest dagoen produktu amaitua biltegiratzea bakarrik, biltegietan behar bezala prestatuta dagoena. c) Ondasun/zerbitzuen fluxu eta biltegiratze eraginkorra eta horrekin lotutako informazioa, jatorritik kontsumora. d) Operazio militarrak bakarrik. 422.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. Harreman logistikoan – SCM, Hornidura Katearen Kudeaketa edo Supply Chain Management (SCM): a) Marketinaren, logistikaren eta ekoizpenaren arteko eta kanaleko enpresen arteko elkarrekintzak biltzen ditu. b) Marketina eta ekoizpena alde batera uzten ditu. c) Enpresaren logistika mantentzeko eta gainbegiratzeko erreserbatutako barne-eragiketetara mugatzen da. d) Garraioaren baliokidea da. 423.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. Zein EZ da logistikari laguntzeko jarduera bat?. a) Erosketak. b) Babes masiboko enbalajea. c) Materialak maneiatzea. d) Publizitate masiboa (ATL). 424.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. “Hornidura-katearen edo Supply Chain Management (SCM) delakoaren kudeaketarako bilakaerak” honako hau ekarri zuen: a) Zatiketa funtzional gero eta handiagoa. b) Jarduera logistikoak pixkanaka integratzea eta beste funtzio batzuekin lotzea. c) Enpresak lan egiten duen sektoreko organo erregulatzaileek gainbegiratutako egitura militarretara itzultzea. d) Banaketa fisikoa bertan behera uztea. 425.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. Ohiko interfaze logistikoa–marketinekoa honakoa da: a) Mantentze-lana. b) Banaketa-kanala. c) Planta-plana. d) Prozesuaren kalitate-kontrola. 426.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. Negozioen logistikaren eta, hornidura-katearen edo Supply Chain Management (SCM) delakoaren kudeaketaren helburu orokorra honakoa da: a) Kontrolak eta aldaketak maximizatzea. b) Ekoizpen guztia zentralizatzea. c) Erantzun azkarra eta berrikuntza, kostuak nahi den zerbitzu-mailara murriztuz. d) Malgutasuna murriztea. 427.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. "Ezaugarri logistikoen araberako sailkapena" atalaren arabera, zer da maneiua?. a) Bidaltzeko baldintzak. b) Erresistentzia eta zurruntasuna; edukiontziak/paletak/kakoak erabiltzea. c) Lotearen tamaina/maiztasuna. d) Lurrunkortasuna/errekortasuna eta espazio fisikoa/paleten bolumena. 428.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. "Ezaugarri logistikoen araberako sailkapena" atalaren arabera, zer sartzen da biltegiratzean?. a) Lotearen tamaina, behar bezala ordenatutako eskaera eta prestatutako apalategiak. b) Bidaltzeko baldintzak. c) Ontziak, dimentsioak eta lurrunkortasuna/errekortasuna bezalako ezaugarriak. d) Txandakatzea. 429.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. Hornidura-katearen kostuen artean, zein agertzen da?. a) Merkataritza-kostua bakarrik. b) Aktibo ukiezin gisa kontabilizatzen den osagai ukiezina den markaren kostua. c) Salmenta-kostua bakarrik. d) Inputen, manufakturaren, inbentarioaren, garraioaren eta komunikazioen kostuak. 430.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. Aktibo Logistikoen Errendimenduak edo Return On Logistics Assetak (ROLA) honakoak erlazionatzen ditu: a) (Guztizko aktiboa – salmenta garbiak)/(Baliabide propioak – ekoizpenean erabilitako epe ertain/luzeko zorren kostua). b) (Sarrerarako ekarpena – eragiketa logistikoaren kostuak)/aktibo logistikoaren kapitalaren kostua. c) Marjina gordina/salmentak. d) EBIT/zorra. 431.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. Urtaroko enpresetan, produktu bukatuen biltegia beharrezkoa da honako kasuan: a) Ekoizpena < beherantzako salmentak denean. b) Ekoizpena > behe-denboraldiko salmentak (pilatzeko eta puntan zerbitzatzeko) denean. c) Dropshipping-a badago bakarrik. d) Inoiz ez. 432.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. Biltegi bat ezartzean, zein da eraikuntza-kostuaren faktorea?. a) Instalazio elektrikoa eta sanitarioa. b) Trenbideko garraioa. c) Lurraren kostua. d) Enpresari aplikatutako hirigintza-arauak. 433.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. Biltegiko lan-eremuen ordena logikoa honakoa da: a) Eskaerak prestatzea → Jasotzea → Biltegiratzea → administrazioa → Bidalketa. b) Harrera → Eskaerak prestatzea → Bidalketa → Biltegiratzea. c) Biltegiratzea → Jasotzea → Eskaerak prestatzea → administrazioa → Bidalketa. d) Jasotzea → Biltegiratzea → Eskaerak prestatzea → Bidalketa. 434.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. Biltegiratze-sistema aukeratzeko funtsezko irizpidea honakoa da: a) Perimetroa maximizatzea. b) Erabilgarri dauden azaleraren eta bolumenaren erabilera optimizatzea. c) Altuera erabilgarria minimizatzea. d) Mekanizazioa saihestea, aseguruak behar bezala estali gabe. 435.- . Logistikaren kudeaketa enpresan. % 100 betetzen duen sistema bakarra honakoa da: a) Apalategi mugikorrak. b) Hiru aldeko korridoreak. c) Bloke trinkoa. d) Transjasogailuz automatizatua. 436.- . Erosketen kudeaketa enpresan. Erosketen balioaren ekarpena: oreka bilatua honakoa da: a) Inolako finantzaketarik gabe eskura ordaintzen duen hornitzaile-kopurua maximizatzea. b) Hornitzaileak emandako onura maximizatzea, arriskuak minimizatuz. c) Prezioak igotzea egonkortasunerako. d) Kategoriak 1era murriztea. 437.- . Erosketen kudeaketa enpresan. Erosketen konplexutasuna areagotzen duen faktore bat honakoa da: a) Urtean kontsumitutako lehengaien egonkortasun osoa. b) Lokal oro. c) Kontratu indexatuak eta bide-monetaren arriskuak. d) Nazioarteko logistika ezabatzea. 438.- . Erosketen kudeaketa enpresan. Erosketa-funtzioaren "lau esparruek" EZ dute barne hartzen: a) Produktuaren kudeaketa. b) Kontratuaren kudeaketa. c) Prozesu/hornikuntza kudeaketa. d) Salmenten kudeaketa. 439.- . Erosketen kudeaketa enpresan. "Erosketa-taldea"-k (prozesukako integrazioa) honakoa dakar: a) Silo funtzionalak. b) Zeharkako lana I+Grekin, produkzioarekin, logistikarekin, LNPrako eta CPSrako. c) Faktura elektronikoen kontrola bakarrik, betiere zenbatekoa 300 €-tik gorakoa bada. d) Hornitzaileen murrizketa. 440.- . Erosketen kudeaketa enpresan. Erosketen antolaketan, zentralizazioaren abantailetako bat honakoa da: a) Estandarizazio txikiagoa. b) Epe ertain eta luzera ikuspegi estrategikoa galtzea. c) Tokiko arintasun muturrekoa eta gainbegiratu gabea. d) Eskala- eta espezializazio-ekonomiak. 441.- . Erosketen kudeaketa enpresan. Erosketa-estrategiaren hedapenak (adibidez, KATAIA) honakoa lotzen du: a) Diagnostikorik gabeko eta controllerraren gainbegiratzerik gabeko ekintza solteak. b) Helburu estrategikoak ("zer") estrategiekin ("nola"), metrikak eta kategorien araberako garapena. c) AMIA bakarrik. d) Spot erosketak bakarrik. 442.- . Erosketen kudeaketa enpresan. Zertarako balio du "Merkatu hornitzailearen segmentazioa"-k familien arabera?. a) Publikoarentzako azken salmenta-prezioa zehazteko. b) Erosketa globala ezabatzeko eta erosketa mugagabeak eta alternatiboak bultzatzeko. c) Homologazioa ordezteko. d) Errekerimenduak lehenesteko, non/nori erosi erabakitzeko eta familiaren araberako politikak definitzeko. 443.- . Erosketen kudeaketa enpresan. Hornitzaileekin "integrazio-ibilbide" batek honakoa bilatzen du: a) Jardunaren funtsezko adierazlea edo Key Performance Indicator-a (KPI) zerora murriztea. b) Informazioa partekatzea saihestea. c) Baterako jarduna handitzea (kostua, kalitatea, epea), lankidetza handiagoarekin. d) Hornitzailearen kalitatea ahalik eta gehien bermatzea (SQA). 444.- . Erosketen kudeaketa enpresan. "Kategoria-arriskuaren kudeaketan" honako hauek hartzen dira kontuan: a) Kategoriaren, hornitzailearen eta herrialdearen arriskuak, besteak beste. b) Tokiko eta estatuko meteorologia bakarrik. c) Kanpo baliabideen epe ertain eta luzeko finantza-arriskua baino ez. d) Legezko arriskua bakarrik. 445.- . Erosketen kudeaketa enpresan. "Erosketak kudeatzeko planak" kontuan hartzen ditu: a) Kudeaketan enpresari leial zaizkion bezeroen marketina soilik. b) Kategorien araberako kudeaketa, lehenespena eta aginte-taula. c) Metrikak baztertzea. d) Esparru-kontratua bakarrik. 446.- . Erosketen kudeaketa enpresan. Kontratua ez betetzearen aurrean erreklamazio eraginkor batek honakoa behar du: a) Hitzezkoa izatea eta etorkizuneko eskaeren aurrean grabatzea. b) Itxi arte itxaron beti, eta enpresaren irudia nabarmen kaltetu dezakeen erreklamazio garrantzitsurik dagoen egiaztatzea. c) Komertzialarengana soilik joatea. d) Kontratuarekin lerrokatzea, ez-betetzea dokumentatzea eta prozedura aktibatzea (epeak, zigorrak, konponbideak). 447.- . Erosketen kudeaketa enpresan. Erosketetako negoziazio profesionala “regateoa”rekin alderatuz, honetan zentratzen da: a) Inolako loturarik gabeko prezio puntualetan. b) Prestaketarik gabe eta malgutasun handiagoa ahalbidetzen duen arintasun eta ziurgabetasunarekin. c) Balio-akordioak eta harreman iraunkorrak sortzen. d) Inprobisazio osoa. 448.- . Erosketen kudeaketa enpresan. Erosle bat hornitzaile batekin biltzen da, eta, bere posizioan tematu beharrean, zer behar eta muga dituen galdetzen dio, bientzako emaitza hobetuko duen akordio baten bila. Zer ikuspegi mota aplikatzen ari da?. a) Posizioen araberako negoziazio gogorra. b) Alde bakarreko presio-taktikak, gero berrikusiko direnak. c) Interesetan oinarritutako negoziazioa. d) Ohiko erregateoa. 449.- . Erosketen kudeaketa enpresan. Zer negoziazio motak bilatzen du balio erabilgarria handitzen duten akordioak lortzea, zuzeneko konfrontazioaren bidez banatu beharrean?. a) Posizioen araberako lehiakortasunak. b) Erregateatzeak. c) Emakida sekuentzialak. d) Interesen araberako lankidetzak. 450.- . Erosketen kudeaketa enpresan. Erosle batek posizio ona du merkatuan, negoziatzeko motibatuta dago eta galderak, isiluneak eta birformulazioak bezalako teknikak menderatzen ditu. Zer faktore konbinatzen ari da?. a) Salmentak, logistika eta marketina. b) Boterea eta intuizio apur bat baino ez. c) Boterea, nahi izatea eta jakitea. d) Esperientzia eta halabeharra. GALDERA PRAKTIKOAK. 451.- . Duela gutxi egindako Hauteskunde Orokorren ondoren hautatutako Gorte Nagusi berriak eratu dira. Horien emaitzen ondorioz, parlamentua nahiko atomizatuta dago, eta parlamentu horretan ez dago Gobernuko presidente izateko hautagaia inbestitzeko adinako eserleku kopurua lortu duen indar politikorik. Konstituzioan bertan ezarritakoaren arabera, Gobernuko presidente berria izango dena hautatzeko prozesu osoa hasi da. Emaitzarik gabeko gestioen ondoren, hautagai bat proposatzea lortu da, zeinak aldeko 133 boto lortu dituen lehenengo bozketan, eta beste horrenbeste bigarrenean, bere alderdiarenak baino babes gehiago lortu ez duelako. Gobernuko presidente izateko proposatutako hautagaiak ez du Konstituzioaren 99.3 artikuluak eskatzen duen gehiengoa lortzen, ez lehen bozketan, ez bigarrenean. Ondorioz: a) Azken inbestidura-bozketatik bi hilabete baino gehiago igaro badira eta beste hautagai batek Kongresuaren konfiantza lortu ez badu, Kongresuko lehendakariak bi ganberak desegingo ditu. b) Lehenengo inbestidura-bozketatik bi hilabete baino gehiago igaro badira eta hautagai berak edo beste batek Kongresuaren konfiantza lortu ez badu, Kongresuko lehendakariak bi ganberak desegingo ditu. c) Lehen inbestidura-bozketatik hilabete baino gehiago igaro eta hautagaiek Kongresuaren konfiantza lortzen ez badute, Kongresuko presidenteak bi ganberak desegingo ditu. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 452.- . Pertsona bat Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren bulego batera joan da administrazio-eskaera bat izapidetzeko, eta berariaz eskatu du arreta euskaraz jasotzea. Funtzionarioak arreta euskaraz ematea ukatzen dio, langile gaiturik ez duela argudiatuta, eta izapidea gaztelaniaz bakarrik jarraitzera behartzen du. Pertsonak kexa aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua aipatuz. Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 6. artikuluaren arabera, adierazi zein den OKERRA Administrazio Publikoan euskaraz ematen den arretari dagokionez: a) Biztanle guztiek dute eskubidea euskara ezagutzeko eta erabiltzeko Administrazioko harremanetan. b) Erakunde komunek euskararen erabilera bermatuko dute, Euskal Herriko aniztasun soziolinguistikoa kontuan hartuta. c) Administrazioak oro har ukatu dezake euskarazko arreta, langileak direla-eta. d) Hizkuntzagatik ezin da diskriminatu Administrazio-prozeduruetan. 453.- . Alderdi politiko batzuk Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren erreforma orokorra egiteko prozesua hastea aztertzen ari dira, Europar Batasunaren erabakietan Euskadik izango duen parte-hartzeari buruzko titulu berri bat sartzeko. Horrek eragin zuzena izango du Euskadik Espainiako Estatuarekin dituen harreman instituzionaletan, Bruselarekiko elkarrizketari dagokionez. Euskal Herriaren Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 46. artikuluaren arabera, adierazi erreforma izapidetzeari buruzko baieztapen hauetatik zein EZ DEN ZUZENA: a) Erreformak Estatuko Gorte Nagusien onarpena beharko du, nolanahi ere, lege organiko bidez. b) Eusko Legebiltzarrari dagokio ekimena, legebiltzarkideen bostenaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzari ala Espainiako Estatuko Gorte Nagusiei. c) Eusko Legebiltzarrari dagokio ekimena, legebiltzarkideen gehiengo osoaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzari ala Espainiako Estatuko Gorte Nagusiei. d) Hautesleen onarpena beharrezkoa izango da, erreferendum bidez. 454.- . Arartekoaren titularraren agintaldia amaitu ondoren, Eusko Legebiltzarrak Ararteko berria izendatzeko prozedurari ekin dio, erakundea arautzen duen 3/1985 Legearen arabera. Hautagaitzak aurkezteko epea amaituta, baliozko proposamen bakarra formalizatu da, hainbat legebiltzar-taldek aurkeztua. Hauteskunde egunean, bozketa sekretua egiten da. Aurkezten den hautagaiak: a) Eusko Legebiltzarraren 3/5-eko gehiengoa lortu behar du, eta ez du denboramugarik horretara iristeko. b) Ezinbestean Eusko Legebiltzarraren 3/5-eko gehiengoa lortu behar du, eta gehienez ere bi hilabeteko epea dago hortara iristeko. c) Eusko Legebiltzarraren 2/3-eko gehiengoa lortu behar du ezinbestean, eta gehienez ere bi hilabeteko epean lortu behar du gehiengo hori. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 455.- . Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bat-batean dimisioa aurkeztu du arrazoi pertsonalengatik. Eusko Legebiltzarrak ez du lortu hautagai berri bat inbestitzea lehen bozketan, ezta bigarrenean ere. Behin-behinekotasun presidentzialeko aldi bat ireki da krisi betearazlea konpondu bitartean. Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen arabera, adierazi zein den Lehendakaritzaren bitarteko egoeraren gehieneko muga: a) Lau hilabetekoa da. b) Bi hilabetekoa da. c) Hiru hilabetekoa da. d) Hilabete batekoa da. 456.- . Urriaren 29ko 319/2024 Dekretua indarrean sartu berritan, Osasun Sailak administrazio-egitura sendotzeko prozesua hasi du. Kide anitzeko organoen inbentarioa eguneratzeko lan-saio tekniko batean, desadostasun bat sortu da zenbait aditu-batzorderen izaera juridikoari eta atxikipenari buruz. Lantalde teknikoak zehaztu behar du zein organok osatzen duten Sailaren zuzeneko aholkularitza-egitura, eta, aitzitik, zein diren beste kudeaketa-eremu batzuetakoak edo ez dauden egitura-dekretu honen zerrenda ofizialean. 319/2024 Dekretuan jasotako kide anitzeko aholkularitza-organoen katalogoa berrikusi ondoren, identifikatu da hauetako bat EZ dela agertzen Osasun Sailari atxikitako organo aholkulari gisa. Zein da?. a) Euskadiko Txertaketarako Aholku Batzordea. b) Erabilera Terapeutikoko Baimenen Euskal Batzordea. c) Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordea. d) Euskadiko Medikuntza Pertsonalizatua Planifikatu eta Kudeatzeko Batzordea. 457.- . X-ko Udalak ofizioz hasi du higiezin bat aurri-egoeran deklaratzeko prozedura. Izapidetzean zehar: Luisek, ondoko etxebizitzako bizilagunak, idazki bat aurkeztu du, bere etxebizitzak izan ditzakeen kalteen inguruko kezka adieraziz. Udalak egintza bat eman du eraikinaren ikuskapen teknikoa egiteko erabakia hartuz. Ondoren, ebazpena eman du eraikina aurri-egoeran deklaratuz eta eraisteko aginduz. Ebazpena eraikinaren jabeari bakarrik jakinarazi zaio, baina ez Luisi. Luisek errekurtsoa aurkeztu du, prozeduran interes legitimoa duelako ebazpena jakinarazi behar zitzaiola alegatuz. Badauka Luisek prozeduran interesdun izaera eta, ondorioz, ebazpena jakinarazteko eskubidea?. a) Ez, interesdun izaera prozedura hasi dutenek soilik baitute. b) Ez, ondoko bizilagunek ez baitute inoiz interesdun izaera eskuratzen administrazioprozeduretan. c) Bai, ebazpenak eragin diezaiokeen interes legitimoa duelako. d) Bai, baina soilik Udalak izapidetzean zehar berariaz interesduntzat aitortu balu. 458.- . 2024ko otsailaren 3an, Autonomia-erkidegoko Administrazioak ofizioz hasi zuen zehapen-prozedura bat enpresa baten aurka, administrazio-arloko arauhauste larri bat egiteagatik. Hasiera-erabakia behar bezala jakinarazi zen 2024ko otsailaren 10ean. Prozedura ez zen konplexutzat jo, eta ez zen ebazteko gehieneko epea luzatzeko erabakirik hartu. Prozedura ebazteko legez ezarritako gehieneko epea sei hilabetekoa da. Hala ere, Administrazioak ez zuen ebazpena eman eta jakinarazi 2024ko irailaren 20ra arte. Zehapena jaso duen enpresak alegatzen du prozedura iraungi dela. 39/2015 Legearen arabera, zer ondorio juridiko gertatzen da?. a) Zehapena baliozkoa da, Administrazioak edozein unetan ebatz dezakeelako arauhaustea preskribatu ez den bitartean. b) Administrazio-isiltasun bidezko onarpena gertatzen da, gehieneko epea igaro delako. c) Prozeduraren iraungipena gertatzen da, ofizioz hasitako eta ondorio kaltegarriak dituen prozedura delako. d) Prozedurak baliozkoa izaten jarraitzen du, atzerapenak ez duelako eraginik azken egintzaren baliozkotasunean. 459.- . Carmen Sánchezek 2010ean Osasun Sailak Osasun Ekintza Estrategikoaren esparruan egindako laguntza-deialdira bere proiektua aurkeztu ondoren, 100.000 euroko laguntza jaso zuen. Carmen Sánchez andreak une oro bide elektronikoen bidez komunikatu da Administrazioarekin. Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak, onuradunaren proiektuaren betetze-maila proiektuaren helburuen %50era (ezarritako gutxienekoa) iritsi ez zela egiaztatu ondoren, jasotako zenbateko osoa itzultzeko erabakia hartu zuen, deialdiaren oinarriak ez betetzeagatik. Carmen Sánchez andreak uste du itzulketa-prozedura iraungi dela, prozedura hasi zen egunetik zenbatzen hasita, 12 hilabeteko gehieneko epea gainditu delako ebazpena eman eta jakinarazteko; epe hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 42.4 artikuluan ezarrita dago. Artikulu horrek xedatzen du: itzulketa-prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea 12 hilabetekoa izango dela hasiera-erabakiaren datatik zenbatuta. Carmen Sánchezek epe barruan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu du Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariaren aurrean, eta aurkaratutako egintzaren exekuzioa eteteko eskatu du. Zer ondorio ditu ebazteko eskumena duen organoak etete-eskaerari buruz ebazpenik eman eta jakinarazpenik ez egiteak?. a) Etete-eskaera ebazteko eskumena duen Administrazioaren erregistro elektronikoan sartu denetik hilabete bat igarotzen bada, aurkaratutako egintzaren exekuzioa etenda dagoela ulertuko da. b) Etete-eskaera ebazteko eskumena duen Administrazioaren erregistro elektronikoan sartu denetik bi hilabete igarotzen badira, etete-eskaera ezetsitzat joko da. c) Etete-eskaera ebazteko eskumena duen Administrazioaren erregistro elektronikoan sartu denetik hamabost egun igarotzen badira, aurkaratutako egintzaren exekuzioa etenda dagoela ulertuko da. d) Etete-eskaera ebazteko eskumena duen Administrazio edo Erakundearen erregistroan sartu denetik hilabete bat igarotzen bada, etete-eskaera ezetsitzat joko da. 460.- . Autonomia-erkidego bateko Osasun Sailak dekretu-proiektu bat prestatu du zenbait osasun-zentro pribaturen baimen-araubidea arautzeko. Proiektua: ✓ Ez zegoen Urteko Arau Planean jasota. ✓ Ez zen aurretiazko kontsulta publikora atera. ✓ Kontsulta ez egitea premiazko arrazoiengatik justifikatu zen. ✓ Ez zen entzunaldi-izapiderik ezta informazio publikoaren izapiderik egin. ✓ Gobernu Kontseiluak onartu zuen. ✓ Sailaren webgunean bakarrik argitaratu zen, baina ez Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean. Elkarte profesional batek Dekretua aurkaratu du, haren izapidetzean akatsak eta arauaren eraginkortasun eza alegatuz. 39/2015 Legearen arabera, ondoko baieztapenetatik zein da juridikoki zuzena?. a) Dekretua guztiz baliozkoa eta eraginkorra da Gobernu Kontseiluak onartzen duen unetik, nahiz eta aldizkari ofizialean argitaratu ez. b) Aurretiazko kontsulta publikoa ez egiteak Dekretua automatikoki baliogabetzen du kasu guztietan. c) Aldizkari ofizialean argitaratu ez izanak Dekretuak ondorio juridikoak sortzea eragozten du. d) Urteko Arau Planean ez jasotzeak, berez, Dekretuaren erabateko deuseztasuna eragiten du. 461.- . Autonomia-erkidego bateko Osasun Sailak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du fundazio pribatu batekin, ikerketa biomedikoko programa bat garatzeko. Hitzarmenak: ✓ Ez du aldaketa-araubiderik jasotzen. ✓ Ez du iraupen-eperik ezartzen. ✓ Ez da hitzarmenen Erregistroan inskribatu. ✓ Sailaren webgunean bakarrik argitaratu da. ✓ Osasun Publikoko Zuzendari Nagusiak sinatu du, sailburuak ahoz egindako eskuordetzan oinarrituta. Ondoren, elkarte profesional batek hitzarmena aurkaratu du, izapidetzean eta sinaduran akats formalak daudela alegatuz. 40/2015 Legearen arabera, ondoko baieztapenetatik zein da juridikoki zuzena?. a) Hitzarmena baliozkoa da, eskuordetze ahozkoa nahikoa delako kudeaketa arrunteko egintza denean. b) Erregistroan inskribatu ez izanak ez du eragiten hitzarmenaren eraginkortasunean. c) Iraupen-epea ez jasotzeak hitzarmenaren baliogabetasuna dakar, legeak eskatzen duen gutxieneko edukia ez betetzeagatik. d) Webgunean argitaratzea nahikoa da haren eraginkortasun juridikorako. 462.- . 2016ko abuztuaren 4an, Carmen andrea Osakidetzako osasun-zentro bateko ginekologia-kontsultara joan zen, eta Carlos doktorearekin egon zen kontsultan. Bisitaren arrazoia proba osagarri bat egitea zen, zitologia batean lortutako emaitza anormalaren ondorioz balizko gaiztotasuna baztertzeko. VPHaren aurkako txertoa hartzeko aukeraz informatu ondoren, Carlos doktoreak Carmen andreari profilaxia bere kontsulta pribatuan jartzeko aukera eskaini zion, eta harekin harremanetan jarriko zela adierazi zion hitzordua adosteko. Bost egun geroago, Carlos doktoreak Carmen andrearen telefono-zenbaki pertsonala hartu zuen haren historia klinikotik, interesdunaren baimenik gabe, txertoa bere kontsulta pribatuan jartzeko hitzordua adosteko helburuarekin. Gertaera horien ondorioz, 2018ko irailaren 3an diziplina-espedientea ireki zitzaion Carlos doktoreari. Prozedura 2019ko martxoaren 30eko ebazpen bidez amaitu zen, ospitaleko zuzendari gerenteak emandakoa, eta honako zehapen hauek ezarri zitzaizkion: ✓ Pazientea bere kontsulta pribatura bideratzeagatik, hogeita lau hilabeteko eginkizun-etetea. ✓ Pazientearen telefono-zenbakia historia klinikotik hartu eta Osakidetzako asistentziatik kanpo erabiltzeagatik, hiru hilabeteko eginkizun-etetea. Era berean, ebazpen berean, ebazpen arrazoitu bidez, Carlos doktoreari eginkizunen behin-behineko etetea ezarri zitzaion sei hilabeteko epean. Prozedura izapidetzen ari den bitartean, organo eskudunak Carlos doktorearen eginkizunen behin-behineko etetea ezarri al dezake?. a) Ez, 55/2003 Legeak, osasun-zerbitzuetako langile estatutarioen Estatutu Markoak, berariaz debekatzen duelako. b) Bai, falta larria edo oso larria denean, kautelazko neurri gisa eginkizunen behinbehineko etetea erabaki ahal izango du; etete horrek ezingo du sei hilabete baino gehiago iraun, salbu eta prozeduraren geldialdia interesdunari egoztekoa bada. c) Bai, falta larria edo oso larria denean, kautelazko neurri gisa eginkizunen behinbehineko etetea erabaki ahal izango du; etete horrek ezingo du zortzi hilabete baino gehiago iraun, salbu eta prozeduraren geldialdia interesdunari egoztekoa bada. d) Ez, 55/2003 Legeak aukera hori zerbitzua uztearen faltan bakarrik aurreikusten duelako. 463.- . Autonomia-erkidegoko sektore publikoko fundazio batek, kapitalaren %80an administrazio autonomikoaren partaidetza duenak eta gehienbat funts publikoekin finantzatuta dagoenak, enpresa bati osasun-materialez hornitzeko 250.000 euroko kontratu bat zuzenean esleitzea erabaki du, kaudimen ekonomikoa egiaztatzea eskatu gabe eta kontratatzeko debekurik dagoen egiaztatu gabe. Fundazioak bere jarduna justifikatzen du honako hau argudiatuz: ✓ Ez dela Administrazio Publikoa. ✓ Nortasun juridiko pribatua duela. ✓ Zuzenbide pribatuaren arabera arautzen dela. Sektoreko enpresa batek esleipena aurkaratu du, 9/2017 Legea urratu dela alegatuz. 9/2017 Legearen Atariko Tituluaren arabera, ondoko baieztapenetatik zein da juridikoki zuzena?. a) Fundazioa ez dago 9/2017 Legearen mende, nortasun juridiko pribatua duelako. b) Fundazioa botere esleitzailea da eta kontratua esleitzean publizitate- eta lehiaprintzipioak aplikatu behar ditu. c) Administrazio Publikoa ez denez, kontratua libreki esleitu dezake, kaudimenarauak aplikatu eta kontratatzeko debekurik dagoen egiaztatu beharrik gabe. d) Lurraldeko Administrazio Publikoak bakarrik daude 9/2017 Legearen mende. 464.- . Osasun Sailak osasun-zentroetarako garbiketa-zerbitzuen kontratu bat lizitatu du. Kontratuaren balio zenbatetsia 3.173.246,28 eurokoa da, eta zerbitzu-kontratuaren xedea hiru lotetan banatu da. Proposamenak aurkezteko epearen barruan, A, B eta C enpresek hiru proposamen aurkeztu zituzten. A merkataritza-sozietateko ordezkariak, bere proposamenak enpresa adjudikaziodunak baino balorazio txikiagoa lortu duenez, uste du esleipena ez dela Zuzenbidearen araberakoa, lizitatzen den kontratua hainbat esleipen-irizpide behar dituen zerbitzu-kontratu bat denez, kalitatearekin lotutako irizpideek lehentasuna izan behar dutela iritzita. Horregatik, kontratazio-arloko errekurtso berezia aurkeztu du Kontratazio Arloko Errekurtsoen Administrazio Auzitegiaren aurrean, pleguak baliogabetzea eta irizpideak berridaztea eskatzeko. Kontratazio Arloko Errekurtsoen Administrazio Auzitegiaren aurrean errekurtso berezia aurkezteko modukoa al da osasun-zentroetarako garbiketa-zerbitzuen kontratua?. a) Ez, kontratuko Klausula Administratibo Partikularren Pleguak ez direlako kontratazio-arloko errekurtso bereziaren xede izan daitezkeen egintzak. b) Ez, kontratuaren balio zenbatetsiak ez duelako gainditzen 9/2017 Legean ezarritako gutxieneko zenbatekoa kontratazio-arloko errekurtso berezia aurkezteko. c) Bai, kontratuko Klausula Administratibo Partikularren Pleguak errekurtso bereziaren xede izan daitezkeelako eta balio zenbatetsiak 9/2017 Legeak ezarritako gutxienekoa gainditzen duelako kontratazio-arloko errekurtso berezia aurkezteko. d) Ez, nahiz eta kontratuko Klausula Administratibo Partikularren Pleguak errekurtso bereziaren xede izan daitezkeen, balio zenbatetsiak ez duelako gainditzen 9/2017 Legeak ezarritako gutxienekoa kontratazio-arloko errekurtso berezia aurkezteko. 465.- . Udal batek kontratu bat lizitatu du honako xede hauekin: ✓ Proiektu teknikoa idaztea. ✓ Udal liburutegi berri baten exekuzio materiala. ✓ Altzarien hornidura eta instalazioa. ✓ Eraikinaren mantentze integrala hiru urtez. Kontratua zerbitzu-kontratu gisa esleitu da. Prestazio nagusia eta ekonomikoki nagusiena liburutegiaren exekuzio materiala da. Exekuzioan zehar: ✓ Adjudikaziodunak obra gauzatzeko epeak ez ditu bete. ✓ Udalak kontratua aldatzea erabaki du, hasierako aurrekontua %35 handituz, nahiz eta aldaketa hori pleguetan aurreikusita ez egon. ✓ Ondoren, kontratua suntsiaraztea erabaki du kontratistaren erruzko ez-betetzeagatik. Kontratistak erabakia aurkaratu du, kontratuaren kalifikazio okerra eta aldaketa legez kanpokoa direla alegatuz. 9/2017 Legearen arabera (Bigarren Liburua), ondoko baieztapenetatik zein da juridikoki zuzena?. a) Kontratua behar bezala kalifikatuta dago zerbitzu-kontratu gisa, proiektuaren idazketa eta mantentzea barne hartzen dituelako. b) Kontratua obra-kontratu gisa kalifikatu behar zen, eraikin baten exekuzio materiala barne hartzen duelako. c) %35eko aldaketa baliozkoa da, nahiz eta pleguetan aurreikusita ez egon, kontratazio-organoak kontratua libreki alda dezakeelako. d) Ez-betetzeagatik kontratua suntsiaraztea epai judizial irmo baten bidez bakarrik erabaki daiteke. 466.- . Merkataritza-sozietate baten kapital soziala %100ean autonomia-erkidego baten jabetzakoa da, eta ospitale-kudeaketako jarduerak garatzen ditu. Erakundeak urteko finantzaketa publikoa jasotzen du autonomia-erkidegoko aurrekontutik, eta osasun-zerbitzu publikoen kudeaketa-funtzioak betetzen ditu. Elkarte batek erakundeari eskatzen dio bere webgunean honako informazio hau argitaratzeko: ✓ Formalizatutako kontratuen zerrenda. ✓ Emandako dirulaguntzak. ✓ Bere goi-kargudunen ordainsariak. Merkataritza sozietateak uko egiten dio eskaerari, honako hau alegatuz: ✓ Nortasun juridiko pribatua duela. ✓ Ez dela Administrazio Publikoaren parte. ✓ Zuzenbide pribatuaren arabera arautzen dela. Elkarteak erreklamazioa aurkeztu du gardentasunaren arloan eskumena duen organoaren aurrean. 19/2013 Legearen arabera, ondoko baieztapenetatik zein da juridikoki zuzena?. a) Merkataritza-sozietatea publizitate aktiboko betebeharren mende dago, sektore publikoaren parte delako eta Administrazio Publiko baten partaidetza baitu osoosorik. b) Sozietate merkantila ez dago 19/2013 Legearen mende, nortasun juridiko pribatua duelako. c) Banakako sarbide-eskaera badagoenean soilik dago informazioa ematera behartuta, baina ez publizitate aktiboko betebeharrak betetzera. d) Administrazio-ahalmen propioak erabiltzen baditu bakarrik egongo litzateke behartuta. 467.- . Miren Osakidetzako erizaina da, eta hainbat urte daramatza osasun-sistema publikoan lanean. Bere karreran zehar, hainbat kontratazio-modalitate izan ditu, karrerako funtzionario gisa hasi zen, gero estatutupeko langile finko gisa eta, batzuetan, bitarteko gisa, lan egiten duen zentroaren beharren arabera. Gaur egun, eguneko txandan ari da lanean lehen mailako arretan. Asistentziaeginkizunaz gain, aktiboki parte hartzen du osasun komunitarioko proiektuen koordinazioan, eta, horri esker, etengabeko prestakuntza jaso ahal izan du kudeaketa eta eguneratze profesionalean. Duela gutxi, osasun-zentroak lanaldia eta baimen baldintzak berregituratzeko jarraibideak jaso ditu. Zentroan, lanaldiko aldaketez gain, Mirenek gonbidapena jaso du osasun-langileen lanaldia eta lan-baldintzak hobetzeko lan-batzorde batean parte hartzeko. Miren apur bat kezkatuta dago, ez baitago ziur aldaketek bere kontratuari, lanaldiari eta baimenak edo prestakuntza gehigarria bezalako onurak lortzeari eragingo dioten. Indarrean dagoen araudiaren arabera, zer aldaketek eragin liezaiekete Mirenen lan-baldintzei, bere kontratua egiturazko beharrei erantzuteko bitarteko modalitate batera igarotzen bada, honako egoera hauek kontuan hartuta?. a) Bere kontratua bitarteko bihurtzen bada egiturazko beharrei erantzuteko, Mirenek karrerako funtzionario baten baimen eta onura berberak eskuratu ahal izango ditu, baina urteko lanaldia 1463 ordukoa izango da gaueko txandetarako. b) Kontratua bitartekoa izatera igarotzen bada, norberaren gauzetarako 3 eguneko baimena izango du, baina urtean 1610 orduko lanaldia bete beharko du, eta ez du inolako kenkaririk izango baimenengatik edo prestakuntzagatik. c) Kontratua egiturazko premien esparruan bitarteko bihurtzen bada, Mirenek norberaren gauzetarako eta prestakuntzarako baimenak hartu ahal izango ditu, baina urteko lanaldia 1587 ordu efektibora murriztuko zaio eguneko eta gaueko txandak egiten baditu, gaueko txandetan faktore biderkatzailea izanik. d) Bere kontratua behin-behineko modalitate batera igarotzen bada, Mirenek galdu egingo luke norberaren kontuetarako baimen eta lizentzietarako eskubidea, bai eta etengabeko prestakuntzarako eskubidea ere, baina nomina-aurrerapena eska dezake gastu pertsonalak estaltzeko. 468.- . Eneritzek funtzionario gisa lan egiten du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean duela 5 urtetik. Denbora horretan, administrazio-lanak egin ditu hainbat lanpostutan, baina duela hilabete unitate-buru lanpostu batera igo zuten. Rol berri horretan, Eneritzek karrera profesionala berrikusteko prozesu bati egin behar dio aurre, eta euskal enplegu publikoan prestakuntza- eta mugikortasun-plan bat dagoela jakinarazi zaio, haren garapenaren zati gisa. Eneritz Toki Administrazioaren barruan beste lanpostu batera mugitzeko eskaera egiten ari da, uste baitu aldaketa horrek aukera emango diola bere karrera profesionalarekin jarraitzeko eta beste arlo batzuetan duen esperientzia hobetzeko. Hala ere, ez daki bere eskaera bideragarria izango ote den eta prozesu horretan zer eskubide izango lituzkeen. Euskal Enplegu Publikoaren Legearen arabera, nola jokatu behar du Eneritzek toki-administrazioko beste lanpostu batera mugitzeko eskatzeko? Zein dira prozesu horren inplikazioak eta zein eskubide izango lituzke prozesu horretan?. a) Eneritzek mugarik gabeko mugikortasuna eska dezake; izan ere, Euskal Enplegu Publikoaren Legeak bermatzen du mugikortasuna langile funtzionario guztientzako baldintzarik gabeko eskubidea dela, haien egungo lanpostua edozein dela. b) Eneritzek lehiaketa edo izendapen askeko prozesu batetik igaro behar du, Enplegu Publikoa Koordinatzeko Batzordeak erabakitzen duenaren arabera, eta lanpostu bakoitzerako baldintza espezifikoak bete behar ditu. 11/2022 Legeak ere bermatzen du ez duela lanpostua galduko mugikortasuna ezinezkoa bada. c) Eneritzek administrazio publikoen arteko berariazko lehiaketa-prozesu baten bidez mugitzeko eskatu behar du, Euskal Enplegu Publikoaren Legean ezarritakoaren arabera, eta bere eskaera merezimendu- eta gaitasun-irizpideen arabera ebaluatu behar da. Mugigarritasuna ematen bazaio, Eneritzek bere ordainsariei eta lanbaldintzei eutsiko die. d) Mugikortasuna ez dago baimenduta 11/2022 Legearen arabera zuzendaritzapostuetako funtzionarioentzat, hala nola Eneritzena, lanpostu horiek bateraezinak baitira administrazio publikoen arteko mugikortasun-prozesuarekin. Eneritzek bere egungo lanpostuan jarraitu beharko luke erretiroa hartu arte. 469.- . Juan Pérez Osasun Sistema Nazionaleko estatutupeko langile finkoa da, eta mediku gisa lan egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko ospitale publiko batean. Karguan hainbat urte eman ondoren, lanaldi-murrizketa eskatzea erabaki du, lana graduondoko ikasketekin bateratu ahal izateko. Gainera, zailtasunak ditu lanean, uste baitu lankide eta nagusi batzuek ez dituztela errespetatzen haren duintasuna eta intimitatea. Egoera horren aurrean, kexa bat aurkeztu dio zuzeneko nagusiari. Araudi aplikagarriaren arabera, eskubide hauetatik zein du Juan Pérezek bere egoerari dagokionez?. a) Juan Pérezek lanaldi-murrizketa eskatzeko eskubidea du, eta, lan-gatazkaren bat izanez gero, errespetuz eta behar bezala tratatua izateko eskubidea, justifikazio gehigarririk behar izan gabe, eta, gainera, ospitalean barne-sustapenerako eskubidea du. b) Juan Pérezek lanaldia murrizteko eskubidea du; hala ere, bere eskaera zerbitzuaren beharrekin bateragarria dela justifikatu behar du, eta etengabeko prestakuntza jaso ahal izateko, nagusiak horretarako baimena eman beharko du. c) Juan Pérezek lanaldia murrizteko eta etengabeko prestakuntza murrizketarik gabe jasotzeko eskubidea du, baita lan-ingurunean duen duintasuna eta intimitatea errespetatzekoa ere, eskubide horiek estatutupeko langile guztiei aitortzen baitzaizkie. d) Juan Pérezek ez du lanaldia murrizteko eskubiderik; izan ere, baimendutako prestakuntza-programa batean izena emanda egonez gero bakarrik eska dezake txanda edo lanaldia aldatzea. 470.- . Aitor Eusko Jaurlaritzako funtzionario bat da, eta Kultura Sailean administrari lanpostua betetzen du duela 10 urte baino gehiagotik. Denbora horretan, barne-deialdi baten ondoren, kultura-proiektuen arduradun izateko sustapena jaso du. Lanpostu horrek goi-mailako prestakuntza eta esperientzia eskatzen ditu ekitaldien kudeaketan. Duela gutxi, Aitorrek jakinarazpen bat jaso du bere saileko langileen plangintzaren berrikuspenean parte hartzeko, eta adierazi zaio aldaketak egon daitezkeela langileen sailkapenetan, Eusko Jaurlaritzaren antolaketapremia berrietara hobeto egokitzeko. Plangintza-bileran, saileko zuzendariak adierazi zuen ezarriko diren aldaketen helburua estatutupeko langileen antolamendua hobetzea izango dela, lanpostuen banaketa eraginkorragoa sustatuz, enplegatu publikoen egungo sailkapenaren arabera. Estrategiak, halaber, aukera ematen du lanpostuak eskakizun berrietara egokitzeko eta merezimendu- eta gaitasun-irizpideak sartzeko eta mailaz igotzeko funtsezko printzipio gisa mantentzen direla bermatzeko. Aitorrek zalantzak ditu langileen plangintzan eta sailkapenean aldaketa horiek nola egiten diren, eta langileak sailkatzeko eta Euskal Administrazio Publikoaren barruan antolatzeko legeak ezarritako irizpideak zein diren. Jarraian, funtsezko zenbait gai sortarazten zaizkio. Euskal Enplegu Publikoaren Legearen arabera, baieztapen hauetatik zeinek deskribatzen du hobeto estatutupeko langileak sailkatzeko prozesua eta Euskal Administrazio Publikoan duten antolamendua?. a) Estatutupeko langileen sailkapena langileen titulu akademikoetan soilik oinarritu behar da, aurreko lanpostuetan izandako lan-esperientzia edo jarduna kontuan hartu gabe. b) Estatutupeko langileak lanpostuen konplexutasun- eta erantzukizun-mailen arabera sailkatzen dira, eta sailkapen-prozesua langileen merezimenduak, prestakuntza eta esperientzia kontuan hartuta egiten da. c) Estatutupeko langileak sailkatzeko prozesuak ez ditu kontuan hartzen esperientzia edo merezimendu pertsonalak, baizik eta soilik lanpostuak eskuratzeko deialdietan ezarritako betekizun formalak betetzen direla. d) Estatutupeko langileen sailkapena prozesu automatiko bat da, langileek Administrazioan duten antzinatasunean soilik oinarritua, eta ez du beste aldagairik esku hartzen. 471.- . Carlosek 2021ean Donostiako Unibertsitate Ospitalean egoiliar gisa espezializazio-prestakuntza hasi zuen. Prestakuntza hasi zuenetik, lanharreman bereziko erregimenean aritu da lanean, 1146/2006 Errege Dekretuaren arabera. Prestakuntzaren bigarren urtean, beste ospitale egiaztatu batean kanpoko errotazio bat egitea proposatzen zaio, eta hori bere prestakuntza-programaren parte da. Hala ere, Carlos kezkatuta dago errotazio horrek izan ditzakeen ondorioengatik; izan ere, lantokia eta irakaskuntza-unitatea aldatzea ekarriko luke, eta horrek bere prestakuntzan eta ordainsarietan eragina izan dezake. Carlosek galdetu du ea kanpo-errotazioa egoiliar-araubidearen barruan bermatutako eskubidea den, eta zein baldintzatan egin dezakeen. Halaber, zalantzak ditu ea ordainsariak eta lan-eskubideak bere horretan mantentzen diren halako errotazioetan. 1146/2006 Errege Dekretuaren arabera, zer baldintza eta eskubide ditu Carlosek prestakuntzan dagoen egoiliar gisa egiten duen kanpoko errotazioan zehar?. a) Karlosek kanpoko errotazioak egiteko eskubidea du soilik errotazioa egingo den ospitalea egiaztatuta badago, baina prozesuan zehar ez zaizkio bermatuko ez ordainsariak ez lan-baldintzak. b) Carlosek kanpoko errotazioak egin ditzake, baldintza jakin batzuk betetzen badira, hala nola jatorrizko zentroaren baimena izatea eta errotazioak jarraian lau hilabete ez gainditzea. Aldi horretan bere ordainsariak eta lan-eskubideak mantendu egingo dira. c) 1146/2006 Errege Dekretuaren arabera, kanpoko errotazioak ez dira onartzen prestakuntzan dauden egoiliarrentzat; beraz, Carlosek bere prestakuntza jatorrizko irakaskuntza-unitatean soilik jarraitu behar du. d) Carlosek ezin du kanpoko errotaziorik egin bere prestakuntza-programan aldez aurretik adostutako zati bat ez bada, eta egitea erabakitzen badu, bere ordainsariak proportzioan murriztuko dira, errotazio-denboraren arabera. 472.- . Paul karrerako funtzionarioa da, eta 12 urteko antzinatasuna du administrazio publikoan, finantza-sail batean auditoretza-teknikari gisa lanean. Indarrean dagoen araudiaren arabera, Paulek urtean 30 egun naturaleko oporrak hartzeko eskubidea du. Urteko lehen hilabeteetan, Paulek uztailerako oporrak eskatu zituen eta baimena jaso zuen; aldez aurretik planifikatutako epea zen, atseden hartzeko eta familiarekin denbora pasatzeko. Hala ere, ekainaren hasieran, Paulek istripu bat izan zuen lan-ordutegitik kanpo, eta horrek aldi baterako ezintasuna eragin zion besoko lesio baten ondorioz. Medikuak adierazi zion 4 asteko atsedenaldia behar zuela, eta epe hori bat zetorren, hein batean, uztailean eskatutako oporraldiarekin. Aldi baterako ezintasunaren parte medikoa jaso ondoren, Paulek egoeraren berri eman zion bere nagusiari eta galdetu zion nola kudeatu zitzakeen bere oporrak. Nagusiak erantzun zion, oporrak onartuta bazituen ere, aztertu beharko zela aldi baterako ezintasun-egoerak eragina zuen ala ez ezarritako opor-egunetan; izan ere, ezin zirela oporraldiak eta ezintasunagatiko bajak metatu. Gainera, bere nagusiak ohartarazi zion administrazioak baloratu zezakeela, epe horretan aldi baterako ezintasunean egoteagatik, Paulek aurreikusitako opor-egunak gal zitzakeela. Indarrean dagoen araudiaren arabera, nola kudeatu behar dira aldi baterako ezintasunak eta oporrak Paulen kasuan, eta zer eskubide ditu?. a) Paulen oporrak erabat eten ahal izango dira aldi baterako ezintasunak irauten duen bitartean, eta berriz programatzeko aukera egongo da, betiere oporrak urte natural berean hartzen badira. b) Paul aldi baterako ezintasun-egoeran badago oporraldian zehar, atseden-egunak berriz programatu ahal izango dira, beste une batean har ditzan opor-egunak, bajan dagoen bitartean dagozkion ordainsariak jasotzeko eskubidea alde batera utzi gabe. c) Paulek ezin ditu oporrak hartu aldi baterako ezintasunean badago, eta oporrak automatikoki deuseztatuko dira, beste atseden-egun batzuk eskatzeko aukerarik gabe. d) Paulen oporrak erabat eten ahal izango dira aldi baterako ezintasunak irauten duen bitartean, eta berriz programatzeko aukera egongo da, betiere oporrak gehienez 18 hilabeteko epean hartzen badira. 473.- . Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), barneprozesu bat deitzen da Kudeaketa Ekonomikoko Goi Mailako Teknikari lanpostu funtzional bat betetzeko. Deialdian ezartzen da baldintza gisa Zuzenbidean, Ekonomian edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatura edo Gradua izatea, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen horretan, jasotako lanpostuaren definizioaren arabera. Administrari (C1 taldea) izendapena duen langile batek, Zuzenbideko Gradua duena, prozesuan parte hartzea eskatzen du, bere titulazioak eskatutako baldintza betetzen duela eta 10 urte baino gehiago daramatzala kudeaketa ekonomikoaren arloko eginkizunak betetzen argudiatuz. Giza Baliabideen Zuzendaritzak bere eskaera ezetsi egiten du, argudiatuz 186/2005 Dekretuaren arabera lanpostu funtzionalak ez direla soilik titulazioaren arabera definitzen, baizik eta dagokion lanbide-taldean duten kokapenaren arabera ere bai, eta sarbidea izateko beharrezkoa dela deitutako lanposturako eskatzen den sailkapen-taldekoa izatea. Osakidetzako lanpostu funtzionalei buruzko 186/2005 Dekretuaren arabera, lanpostu funtzional batera sartzea honako honek zehazten du: 𝔾𝕒𝕚𝕫𝕜𝕚 𝕒𝕕𝕚𝕖𝕣𝕒𝕫𝕚𝕥𝕒. a) Deialdian eskatutako titulazio akademikoagatik bakarrik. b) Erakundean duen antzinatasunagatik, baldin eta antzeko eginkizunak egiaztatzen badira. c) Lanpostu funtzionalaren erregelamenduzko definizioagatik, talde profesionala, titulazioa eta funtzioak barne. d) Zerbitzu Erakundeko Zuzendaritzaren erabakiz bakarrik. 474.- . Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak, partikular batek aurkeztutako salaketaren bidez, jakin du euskal unibertsitate-zentro batean, haren zuzendariak, datu pertsonalen babesaren arloan zenbait arau-hauste egin dituela; horrenbestez, dagokion diziplina-jarduketa hastea erabaki du. Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lege arautzaileak ezartzen duenaren arabera, agintaritzak unibertsitate-zentro hori zigortzea erabakitzen badu: a) Ebazpena Eusko Legebiltzarrari jakinarazi behar zaio. b) Ebazpena Arartekoari jakinarazi behar zaio. c) Ebazpena Eusko Jaurlaritzari jakinarazi behar zaio. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. 475.- . Paul Euskadiko erakunde autonomo baten administrazio-arloan lan egiten duen funtzionario publikoa da. Apirilean eta maiatzean, Paulek lan-istripu bat izan zuen, eta aldi baterako ezintasun-egoera hasi behar izan zuen. Medikuaren bajan zegoela, aurreko urteko metatutako oporrak hartzea erabaki zuen, orain arte ez zituenak hartu. Aldi baterako ezintasun-egoeran, hainbat faktore administratibok eragiten diote bere egoerari, eta Paulek galdetzen du ea aldi baterako ezintasuneko eta oporretako aldiek eraginik duten Gizarte Segurantzako araubidean. Paul tratamendu medikoa jasotzen aritu denez eta aldi baterako ezintasun-egoeran dagoenez, galdetzen du nola aitortu beharko litzatekeen aldi hori Gizarte Segurantzako kotizazioen ondorioetarako, bereziki erretiroagatik, ezintasun iraunkorragatik eta beste prestazio batzuetarako eskubideetan. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginean ezarritakoaren arabera, zer eragin du Paulen aldi baterako ezintasun-egoerak, bere oporraldiarekin konbinatuta, Gizarte Segurantzako alta ematean eta prestazioetarako eskubideetan?. a) Aldi baterako ezintasun-aldia Gizarte Segurantzan alta emanda egotearekin parekatutako egoeratzat hartzen da, eta horrek aukera ematen dio kotizaziopeko prestazioetarako kotizatzen jarraitzeko, lanean ariko balitz bezala. b) Aldi baterako ezintasun-egoerak prestazio kontributiboak jasotzeko eskubidea eteten du, kotizatu gabeko lan-etenalditzat hartzen baita. c) Paulen hartu gabeko oporrek ez diote eragingo aldi baterako ezintasun-egoerari, eta erregimen orokorrean kotizatzen jarraituko du etenik gabe, baita medikuaren baja luzea bada ere. d) Paul bere oporretan aldi baterako ezintasunagatik bajan badago, aldi baterako etete gisa tratatu behar dira opor horiek, kotizazioetan eraginik izan gabe, eta ez dira konputagarriak pentsioen edo erretiroaren ondorioetarako. 476.- . Osasun-arloan jarduten duen elkarte profesional batek errekurtsoa aurkeztu du Osasun Sailaren Agindu baten aurka; agindu horren bidez zenbait eskualdetan osasun-zerbitzu jakin batzuen prestazioa berrantolatzen da. Elkarteak honako hau dio: ✓ Euskadiko Osasun Sistemaren antolakuntzari buruzko erabaki egiturazkoak hartzeko eskumena Osakidetzari dagokiola esklusiboki. ✓ Osasun Sailak ezin duela asistentzia-plangintza aldatu Eusko Legebiltzarraren aurretiazko onespenik gabe. ✓ Berrantolakuntzak herritarren parte-hartzearen printzipioa urratzen duela, Osasun Kontseiluei aurretiazko kontsulta egin ez zaielako. Osasun Sailak defendatzen du erabakia Euskadiko Osasun Sistemaren zuzendaritza eta plangintzarako dituen eskumenen esparruan hartua izan dela. 8/1997 Legearen arabera, ondoko baieztapenetatik zein da juridikoki zuzena?. a) Euskadiko Osasun Sistemaren zuzendaritza, plangintza eta programazioa Eusko Jaurlaritzari dagokio, osasun-arloan eskumena duen sailaren bidez. b) Osasun-zerbitzuak berrantolatzeko eskumena esklusiboki Osakidetzari dagokio, ente publiko prestazio-emaile gisa. c) Euskadiko Osasun Sistemaren egiturazko edozein aldaketak Eusko Legebiltzarraren aurretiazko onespena behar du. d) Osasun Kontseiluek izaera erabakigarria eta loteslea dute plangintza sanitarioan. 477.- . Osasun Sailak Osakidetzan integratutako hainbat zerbitzu-erakunde sanitario berrantolatzea erabaki du, giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketan autonomia handiagoa emanez. Era berean, zenbait osasunprestazio baliabide propioez zein kanpoko baliabideez artikulatu ahal izango direla erabaki du, betiere onartutako plangintza sanitarioaren esparruan. Sindikatu batek erabakia aurkaratu du, honako hau alegatuz: ✓ Zerbitzu sanitarioen hornidurako egitura publikoek ez dutela benetako kudeaketa-autonomiarik. ✓ Zerbitzu publiko funtsezkoa denez, administrazio-kudeaketa zuzenaren bidez bakarrik kudeatu daitekeela. ✓ Kanpoko baliabideekin lankidetzak zerbitzuaren izaera publikoa urratzen duela. Sailak defendatzen du 8/1997 Legean aurreikusitako araubidearen arabera jarduten duela. 8/1997 Legearen arabera, ondoko baieztapenetatik zein da juridikoki zuzena?. a) Zerbitzu sanitarioen hornidurako egitura publikoek ez dute kudeaketaautonomiarik, Euskadiko Osasun Sistemaren parte direlako. b) Zerbitzu publikoko interes orokorreko izaerak edozein kanpoko lankidetza mota eragozten du. c) Zerbitzu sanitarioen egiturak administrazio-kudeaketa zuzenaren bidez bakarrik kudeatu daitezke. d) Zerbitzu sanitarioen hornidurako egitura publikoek kudeaketa-autonomia izan dezakete eta prestazioa baliabide propio zein kanpoko baliabideen bidez artikulatu dezakete, plangintza sanitarioaren arabera. 478.- . Osakidetzako zerbitzu-erakunde bateko Zuzendari Gerenteak honako erabaki hauek hartu ditu: ✓ Zentroaren barne-egitura alde bakarrez aldatzea. ✓ Enpresa pribatu batekin lankidetza-kontratu bat sinatzea. ✓ Betetzeko nahitaezkoa den asistentzia-protokolo bat onartzea. ✓ Langile estatutario baten aurrean zehapen-ahalmena erabiltzea. Sindikatu batek erabaki horiek aurkaratu ditu, honako hau alegatuz: ✓ Zerbitzu-erakundeek ez dutela benetako autonomiarik. ✓ Antolaketa Zentralak bakarrik erabil ditzakeela administrazioahalmenak. ✓ Osakidetzaren kudeaketa-araubidea erabat Zuzenbide pribatuaren araberakoa dela. Zuzendari Gerenteak defendatzen du Erakunde Publikoaren Estatutu Sozialetan aitortutako eskumenen arabera jarduten duela. 255/1997 Dekretuaren arabera, ondoko baieztapenetatik zein da juridikoki zuzena?. a) Zerbitzu-erakundeek ez dute berezko erabakitzeko gaitasunik eta autonomia gabeko administrazio-unitate huts gisa jarduten dute. b) Osakidetzaren kudeaketa-araubidea erabat Zuzenbide pribatuaren araberakoa da bere jarduera guztian. c) Zerbitzu-erakundeek administrazio-ahalmenak erabil ditzakete, baldin eta antolamendu juridikoaren arabera hala esleitzen zaienean. d) Antolaketa Zentralak bakarrik sinatu ditzake kontratuak eta hartu kudeaketa arrunteko erabakiak. 479.- . Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak deialdia egin du, oposizio-lehiaketa bidez, erizain lanpostu baterako, pazienteei zuzeneko eta ohiko arreta ematen dien osasun-zentro baterako. Indarrean dagoen lanpostu funtzionalen zerrendan, lanpostu horrek 2. hizkuntza-eskakizuna du ezarrita eta derrigortasun-data beteta duela bi urte, 67/2003 Dekretua aplikatuz onartutako hizkuntza-plangintzaren arabera. Deialdiaren oinarrietan berariaz ezartzen da ezinbesteko baldintza dela hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean. Oinarri horiek ofizialki argitaratu ziren eta ez zen errekurtsorik aurkeztu. Izangai batek oposizio-fasea gainditu du eta puntuazio nahikoa lortu du lehiaketan, baina ez du eskatutako profila egiaztatu eta, izendapena egin aurretik, baztertua izan da. Bere bazterketaren aurkako errekurtsoa jarri du, argudiatuz hizkuntza-eskakizunak berdintasun-printzipioa urratzen duela eta bere gaitasun profesional sanitarioa bakarrik lehenetsi beharko litzatekeela. Aurkeztutako kasuan, izangaiak egindako inpugnazioa honela ebatzi behar da, 67/2003 Dekretua aplikatuz: a) Errekurtsoa baietsi egin behar da, merituak eta gaitasun profesionalak lehentasuna izan behar baitute osasun-arloan edozein hizkuntza-eskakizunen aurrean. b) Errekurtsoa baietsi egin behar da, hizkuntza-eskakizunaren eskakizuna merezimendutzat baino ezin delako baloratu, eta ez eskakizun baztertzailetzat. c) Errekurtsoa ezetsi egin behar da, baldintza hori oinarri irmoetan ezarrita baitago eta derrigorrezko hizkuntz eskakizuna muga eguneratua duen lanpostuari baitagokio. d) Bidezko da hautaketa prozesu osoa deuseztatzea, berdintasun printzipioa automatikoki urratzen delako. 480.- . Makineria astuna fabrikatzen duen X enpresan, lan-istripuen tasa handia antzeman da, langileak etengabe egoten direlako arrisku-baldintzen eraginpean. Enpresak 200 langile baino gehiago ditu, eta hainbat esku-hartze egin ditu segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzeko, baina ez du lanarriskuen prebentziorako plan egokirik ezarri. Ignacia lan-baldintzak ebaluatzeko eta hobetzeko kontratatu berri duten lanarriskuen prebentzioko teknikaria da. Bere eginkizun nagusia da langileek jasaten dituzten arriskuei buruz behar bezala informatuta egotea, prestakuntza egokia jasotzea eta laneko segurtasunaren etengabeko hobekuntzan aktiboki parte hartzea bermatzea. Horrez gain, lankidetza estuan jardun behar du langileen ordezkaritzarekin eta prebentzioordezkariekin; izan ere, gaur egun ez dute beren eginkizunak behar bezala betetzeko beharrezko prestakuntzarik. Lan-arriskuen prebentzioaren arloan enpresak dituen erantzukizunei eta langileek dituzten eskubideei dagokienez, baieztapen hauetatik zein da zuzena?. a) Enpresak nahitaez bermatu behar du langileen segurtasuna eta osasuna, langileei kontsulta egin beharrik gabe edo prebentzioari buruzko erabakiak hartzen parte hartu beharrik gabe. b) Langileek eskubidea dute beren lan-jarduera eteteko eta lantokia uzteko osasunerako arrisku larria eta berehalakoa dagoenean, inolako kalterik jasan gabe. c) Enpresak prebentzio-neurrien kostua langileei ezar diezaieke langileei, betiere ekonomikoki justifikatzen bada. d) Langileek eskubidea dute beren lan-jarduera eteteko eta lantokia uzteko osasunerako arrisku larria eta berehalakoa dagoenean, betiere aldez aurretik Lan Ikuskaritzari jakinarazten badiote. 481.- . FAN S.A. sozietateak erizaintzako 20.000 bata erosten ditu, unitateko 10€ko prezioan; hornitzaileak, gainera, 2.000€ko garraio-gastua sartzen du fakturan. Produktua jaso ondoren, enpresak adierazten du ez dagoela ados baten kotoiaren kalitatearekin eta jakinarazten dio hornitzaileari eragiketa ez duela onartuko, hitzartutako prezioa berrikusten ez bada. Ondoren, hornitzaileak unitateko 0,2€ko prezio-murrizketa ematen du, eta, gainera, fakturan 6.000€ko murrizketa gehigarria egiten du, zorra berehala kitatzearen baldintzarekin. Zenbateko guztiak BEZik gabe ulertzen dira. Zenbatekoa da unitateko eskuratze prezioa?. a) 9,6 €. b) 10 €. c) 9,8 €. d) 10,1 €. 482.- . FAN S.A. sozietateak erizaintzako 20.000 bata erosten ditu, unitateko 10€ko prezioan; hornitzaileak, gainera, 2.000€ko garraio-gastua sartzen du fakturan. Produktua jaso ondoren, enpresak adierazten du ez dagoela ados baten kotoiaren kalitatearekin eta jakinarazten dio hornitzaileari eragiketa ez duela onartuko, hitzartutako prezioa berrikusten ez bada. Ondoren, hornitzaileak unitateko 0,2€ko prezio-murrizketa ematen du, eta, gainera, fakturan 6.000€ko murrizketa gehigarria egiten du, zorra berehala kitatzearen baldintzarekin. Zenbateko guztiak BEZik gabe ulertzen dira. Zenbatekoa da produktuen erosketengatik gastua (600)? 𝔼𝕫 𝕕𝕒𝕘𝕠 𝕖𝕣𝕒𝕟𝕥𝕫𝕦𝕟 𝕫𝕦𝕫𝕖𝕟𝕚𝕜. a) 100.000 €. b) 96.000 €. c) 101.000 €. d) 98.000 €. 483.- . FAN S.A. sozietateak erizaintzako 20.000 bata erosten ditu, unitateko 10€ko prezioan; hornitzaileak, gainera, 2.000€ko garraio-gastua sartzen du fakturan. Produktua jaso ondoren, enpresak adierazten du ez dagoela ados baten kotoiaren kalitatearekin eta jakinarazten dio hornitzaileari eragiketa ez duela onartuko, hitzartutako prezioa berrikusten ez bada. Ondoren, hornitzaileak unitateko 0,2€ko prezio-murrizketa ematen du, eta, gainera, fakturan 6.000€ko murrizketa gehigarria egiten du, zorra berehala kitatzearen baldintzarekin. Zenbateko guztiak BEZik gabe ulertzen dira. Eskuratutako faktura eskudirutan ordaintzeagatik jasotako deskontua zein kontutan erregistratzen da?. a) (606) Epe-laburreko ordainketengatiko erosketa deskontuak. b) (608) Erosketen itzulketak eta antzeko eragiketak. c) (609) Erosketengatiko «rappel»ak. d) (693) Izakinen balio-narriaduragatik galerak. 484.- . Ordainketa egin eta egun batzuetara, hornitzaileak FAN S.A.ri 500€ko konpentsazioa ordaintzen dio baten botoietan atzemandako akats gehigarriengatik, eta zenbatekoa enpresaren bankuko kontuan sartzen du zuzenean. Zein kontu erabiltzen da 500 €ko konpentsazioa erregistratzeko?. a) (693) Izakinen balio-narriaduragatik galerak. b) (712) produktu bukatuen izakinen aldaketa. c) (793) Izakinen balio-narriaduraren itzulera. d) (608) Erosketen itzulketak eta antzeko eragiketak. 485.- . 2025eko ekitaldian, SAKI S.A. enpresak, ospitale zentroetarako makineria fabrikatzen duenak, beherakada nabarmena izan zuen osasun arlorako aurrekontuen murrizketaren ondorioz. Horrek eraginda, 2026ko urtarrilaren 31n desinbertsio‐ eta ekoizpen‐lerroen birbideratze plan bat abiarazi zuen. Plan horren barruan, enpresak erabaki zuen ekarpen txikiagoa egiten duten zenbait ibilgetu inorenganatzea eta errentagarritasun handiagoko jardueretan kontzentratu. Hartutako erabakien artean honakoak daude: i. zenbait makinen salmenta, SAKI S.A.ren instalazioen inguruan kokatutako enpresa bati; eta ii. sozietatea eratu zenean (2000. urte amaieran) eskuratutako lur batzuk saltzea, higiezinen enpresa bati. 2025/12/31ko Balantzean datu hauek ematen dira, kontabilitate balio garbian balioetsita: • Makinak: 1.776.000€ • Lurrak: 2.440.000€ Makinak 2023ko urtarrilaren 1ean jarri ziren martxan, zuzeneko amortizazio metodoa erabili izan da eta 8 urteko bizitza erabilgarria eta hondar‐balio nulua aurreikusi zitzaien. Bestalde, lurrak enpresaren ondarean egon dira 2000. urte amaieratik. Salmenta eragiketak 2026ko urtarrilaren 31n formalizatu ziren, erosleek onartutako merkataritza‐letren bidez, honako zenbatekoetan: • Makinak: 1.776.000€ • Lurrak: 1.280.000€ OHARRA: Eragiketa guztiak BEZetik salbuetsita daudela ulertuko da kalkuluetarako. Zein izan da lurraren salmentak sortutako kontabilitate galera?. a) 2.440.000€. b) 1.280.000€. c) 1.776.000€. d) 1.160.000€. 486.- . 2025eko ekitaldian, SAKI S.A. enpresak, ospitale zentroetarako makineria fabrikatzen duenak, beherakada nabarmena izan zuen osasun arlorako aurrekontuen murrizketaren ondorioz. Horrek eraginda, 2026ko urtarrilaren 31n desinbertsio‐ eta ekoizpen‐lerroen birbideratze plan bat abiarazi zuen. Plan horren barruan, enpresak erabaki zuen ekarpen txikiagoa egiten duten zenbait ibilgetu inorenganatzea eta errentagarritasun handiagoko jardueretan kontzentratu. Hartutako erabakien artean honakoak daude: i. zenbait makinen salmenta, SAKI S.A.ren instalazioen inguruan kokatutako enpresa bati; eta ii. sozietatea eratu zenean (2000. urte amaieran) eskuratutako lur batzuk saltzea, higiezinen enpresa bati. 2025/12/31ko Balantzean datu hauek ematen dira, kontabilitate balio garbian balioetsita: • Makinak: 1.776.000€ • Lurrak: 2.440.000€ Makinak 2023ko urtarrilaren 1ean jarri ziren martxan, zuzeneko amortizazio metodoa erabili izan da eta 8 urteko bizitza erabilgarria eta hondar‐balio nulua aurreikusi zitzaien. Bestalde, lurrak enpresaren ondarean egon dira 2000. urte amaieratik. Salmenta eragiketak 2026ko urtarrilaren 31n formalizatu ziren, erosleek onartutako merkataritza‐letren bidez, honako zenbatekoetan: • Makinak: 1.776.000€ • Lurrak: 1.280.000€ OHARRA: Eragiketa guztiak BEZetik salbuetsita daudela ulertuko da kalkuluetarako. 2026/01/31n, makinaren kontabilitate balio garbia honakoa izan da: a) 1.746.400€. b) 1.776.000€. c) 2.960.000€. d) 1.280.000€. 487.- . 2025eko ekitaldian, SAKI S.A. enpresak, ospitale zentroetarako makineria fabrikatzen duenak, beherakada nabarmena izan zuen osasun arlorako aurrekontuen murrizketaren ondorioz. Horrek eraginda, 2026ko urtarrilaren 31n desinbertsio‐ eta ekoizpen‐lerroen birbideratze plan bat abiarazi zuen. Plan horren barruan, enpresak erabaki zuen ekarpen txikiagoa egiten duten zenbait ibilgetu inorenganatzea eta errentagarritasun handiagoko jardueretan kontzentratu. Hartutako erabakien artean honakoak daude: i. zenbait makinen salmenta, SAKI S.A.ren instalazioen inguruan kokatutako enpresa bati; eta ii. sozietatea eratu zenean (2000. urte amaieran) eskuratutako lur batzuk saltzea, higiezinen enpresa bati. 2025/12/31ko Balantzean datu hauek ematen dira, kontabilitate balio garbian balioetsita: • Makinak: 1.776.000€ • Lurrak: 2.440.000€ Makinak 2023ko urtarrilaren 1ean jarri ziren martxan, zuzeneko amortizazio metodoa erabili izan da eta 8 urteko bizitza erabilgarria eta hondar‐balio nulua aurreikusi zitzaien. Bestalde, lurrak enpresaren ondarean egon dira 2000. urte amaieratik. Salmenta eragiketak 2026ko urtarrilaren 31n formalizatu ziren, erosleek onartutako merkataritza‐letren bidez, honako zenbatekoetan: • Makinak: 1.776.000€ • Lurrak: 1.280.000€ OHARRA: Eragiketa guztiak BEZetik salbuetsita daudela ulertuko da kalkuluetarako. Makinaren salmenta idazpenak honakoa sortzen du: a) 1.100.000 €ko irabazia. b) 1.160.000 €ko galera. c) 29.600 €ko irabazia. d) 1.776.000 €ko irabazia. 488.- . 2017ko abenduaren 10ean, OPETZA S.A. enpresak administrazio-espediente bat jaso zuen, ekoizpen-prozesuan zehar instalazioek CO₂ isuriak baimendutako mugen gainetik sortu zituztelako, Durango inguruko nekazaritza eremuetan eragin nabarmena izanik. Enpresaren aholkularitza zerbitzuak egoera aztertu zuen eta ondorioztatu zuen litekeena zela zigor administratiboa ezartzea. Hasierako kalkuluen arabera, isuna 50.000 €koa izango litzateke, eta gutxi gorabehera bi urte barru ordaindu beharko litzateke. Balio eguneratua kalkulatzeko, %4ko urteko deskontu-tasa aplikatzen da. Ondoren, ingurumenaren erantzukizunengatik horniduraren zenbateko eguneratuak ematen dira, ekitaldi bakoitzeko itxiera-datari dagozkionak: 2017/12/10→46.278,11€ - 2018/12/31→48.076,92€ - 2019/12/31→50.000,00€. Geroago, 2020ko urtarrilaren 21ean, enpresaren aurkako epai irmoa eman zen, eta ezarritako zigor ekonomikoa 52.000 €koa izan zen. 2019ko abenduaren 31n horniduraren eguneratze finantzarioa (48.076,92 € → 50.000 €) nola kontabilizatu behar da?. a) Langile gastu gisa (64 taldea). b) Gastu finantzario gisa (660), Horniduren eguneratze finantzarioengatiko gastuak kontuan. c) Ustiapen gastu gisa (62 kontua). d) Ezohiko gastu gisa, zuzenean erreserben kontra. 489.- . 2017ko abenduaren 10ean, OPETZA S.A. enpresak administrazio-espediente bat jaso zuen, ekoizpen-prozesuan zehar instalazioek CO₂ isuriak baimendutako mugen gainetik sortu zituztelako, Durango inguruko nekazaritza eremuetan eragin nabarmena izanik. Enpresaren aholkularitza zerbitzuak egoera aztertu zuen eta ondorioztatu zuen litekeena zela zigor administratiboa ezartzea. Hasierako kalkuluen arabera, isuna 50.000 €koa izango litzateke, eta gutxi gorabehera bi urte barru ordaindu beharko litzateke. Balio eguneratua kalkulatzeko, %4ko urteko deskontu-tasa aplikatzen da. Ondoren, ingurumenaren erantzukizunengatik horniduraren zenbateko eguneratuak ematen dira, ekitaldi bakoitzeko itxiera-datari dagozkionak: 2017/12/10→46.278,11€ - 2018/12/31→48.076,92€ - 2019/12/31→50.000,00€. Geroago, 2020ko urtarrilaren 21ean, enpresaren aurkako epai irmoa eman zen, eta ezarritako zigor ekonomikoa 52.000 €koa izan zen. Estimatutako balioaren (50.000 €) eta epai irmoan ezarritako azken zenbatekoaren (52.000 €) arteko diferentziagatik, zer kontabilizatzen da?. a) Gastu bat. b) Epe laburreko hornidura berri bat. c) Sarrera bat. d) Ez da ezer kontabilizatzen. 490.- . 2017ko abenduaren 10ean, OPETZA S.A. enpresak administrazio-espediente bat jaso zuen, ekoizpen-prozesuan zehar instalazioek CO₂ isuriak baimendutako mugen gainetik sortu zituztelako, Durango inguruko nekazaritza eremuetan eragin nabarmena izanik. Enpresaren aholkularitza zerbitzuak egoera aztertu zuen eta ondorioztatu zuen litekeena zela zigor administratiboa ezartzea. Hasierako kalkuluen arabera, isuna 50.000 €koa izango litzateke, eta gutxi gorabehera bi urte barru ordaindu beharko litzateke. Balio eguneratua kalkulatzeko, %4ko urteko deskontu-tasa aplikatzen da. Ondoren, ingurumenaren erantzukizunengatik horniduraren zenbateko eguneratuak ematen dira, ekitaldi bakoitzeko itxiera-datari dagozkionak: 2017/12/10→46.278,11€ - 2018/12/31→48.076,92€ - 2019/12/31→50.000,00€. Geroago, 2020ko urtarrilaren 21ean, enpresaren aurkako epai irmoa eman zen, eta ezarritako zigor ekonomikoa 52.000 €koa izan zen. 2019/12/31n hornidura eguneratzearen zenbatekoa zein da?. a) 1.923,08 €. b) 1.798,81. c) 50.000. d) Ez da ezer kontabilizatzen. 491.- . Erakunde sanitario bateko ekonomia- eta finantza-arduradunak txosten bat egin behar du erakundearen ekonomia- eta finantza-egoera aztertzeko. Horretarako, finantza-egoerari eta kostuen egiturari buruzko kalkulu batzuk egitea erabaki du. Kalkulatu ustiapen-eragiketen diru-fluxuak. Informazio hau kontuan hartuta, adierazi zein den baieztapen ZUZENA: • Ekitaldiko emaitza zergen aurretik: 20.000 euro • Hasierako izakinak: 15.000 euro • Bukaerako izakinak: 25.000 euro • Hasierako bezeroak: 15.000 euro • Bukaerako bezeroak: 1.000 euro • Hasierako epe luzeko banku-zorrak: 45.000 euro • Bukaerako epe luzeko banku-zorrak: 35.000 euro • Ekitaldiko amortizazioak: 10.000 euro • Mozkinen gaineko zergen ordainketa: 1.500 euro • Interesen ordainketa: 1.000 euro. a) Ustiapen-eragiketen diru-fluxuak honako hauek dira: 31.500 euro. b) Ustiapen-eragiketen diru-fluxuak honako hauek dira: 21.500 euro. c) Ustiapen-eragiketen diru-fluxuak honako hauek dira: 23.500 euro. d) Ustiapen-eragiketen diru-fluxuak honako hauek dira: 13.500 euro. 492.- . Erakunde sanitario bateko ekonomia- eta finantza-arduradunak txosten bat egin behar du erakundearen ekonomia- eta finantza-egoera aztertzeko. Horretarako, finantza-egoerari eta kostuen egiturari buruzko kalkulu batzuk egitea erabaki du. Kalkulatu finantzaketaren oinarrizko koefizientea. Datu hauek kontuan hartuta, adierazi zein den baieztapen ZUZENA: • Ondare garbia: 200.000 euro • Pasiboak guztira: 200.000 euro • Pasibo ez-korrienteak: 150.000 euro • Pasibo korrienteak: 50.000 euro • Aktiboak guztira: 400.000 euro • Aktibo ez-korrienteak: 250.000 euro • Aktibo korrienteak: 150.000 euro • Kapital korriente beharrezkoa: 80.000 euro. a) Finantzaketaren oinarrizko koefizientea: 1,52. b) Finantzaketaren oinarrizko koefizientea: 1,21. c) Finantzaketaren oinarrizko koefizientea: 1,06. d) Finantzaketaren oinarrizko koefizientea: 4,38. 493.- . Erakunde sanitario bateko ekonomia- eta finantza-arduradunak txosten bat egin behar du erakundearen ekonomia- eta finantza-egoera aztertzeko. Horretarako, finantza-egoerari eta kostuen egiturari buruzko kalkulu batzuk egitea erabaki du. Kalkulatu apalankamendu operatiboa. Datu hauek kontuan hartuta, adierazi zein den baieztapen ZUZENA: • Kostu finkoak: 100.000 euro • Kostu finko unitarioa: 3,33 euro • Kostu aldakor unitarioa: 30 euro • Zerbitzuaren prezio unitarioa: 35 euro • Saldutako zerbitzuak: 30.000 unitate. a) Apalankamendu operatiboa: 1,5. b) Apalankamendu operatiboa: 3. c) Apalankamendu operatiboa: −1,004. d) Erantzun guztiak okerrak dira. 494.- . Erakunde sanitario bateko ekonomia- eta finantza-arduradunak txosten bat egin behar du erakundearen ekonomia- eta finantza-egoera aztertzeko. Horretarako, finantza-egoerari eta kostuen egiturari buruzko kalkulu batzuk egitea erabaki du. Kalkulatu sendotasun-ratioa. Datu hauek kontuan hartuta, adierazi zein den baieztapen ZUZENA: • Aktibo korrientea: 50.000 euro • Aktibo ez-korrientea: 250.000 euro • Ondare garbia: 200.000 euro • Pasibo ez-korrientea: 150.000 euro • Pasibo korrientea: 150.000 euro. a) Sendotasun-ratioa: 1,66. b) Sendotasun-ratioa: 0,8. c) Sendotasun-ratioa: 1,4. d) Sendotasun-ratioa: 1,25. 495.- . LUMIER S.A. enpresak, ekipamendu optikoa fabrikatzen duenak, honako kontabilitate-datu hauek aurkeztu zituen 2025/12/31n (eurotan): • Aktibo arrunta: 62.480.000 • Pasibo arrunta: 45.360.000 • Aktibo ez-korrientea: 98.200.000 • Ondare garbia: 70.000.000 • Pasibo ez-arrunta: 40.000.000 • Interesen eta zergen aurreko emaitza (RAII):18.900.000 • Ekitaldiko emaitza: 11.340.000 • Zerga: 6.300.000 • Salmenta garbiak: 136.500.000.LUMIER S.A.ren kapital korrientea edo Maniobra-fondoa/Errotazio-fondoa honakoa da: a) 17.120.000 €. b) 62.480.000 €. c) 45.360.000 €. d) –17.120.000 €. 496.- . LUMIER S.A. enpresak, ekipamendu optikoa fabrikatzen duenak, honako kontabilitate-datu hauek aurkeztu zituen 2025/12/31n (eurotan): • Aktibo arrunta: 62.480.000 • Pasibo arrunta: 45.360.000 • Aktibo ez-korrientea: 98.200.000 • Ondare garbia: 70.000.000 • Pasibo ez-arrunta: 40.000.000 • Interesen eta zergen aurreko emaitza (RAII):18.900.000 • Ekitaldiko emaitza: 11.340.000 • Zerga: 6.300.000 • Salmenta garbiak: 136.500.000. Enpresaren epe laburreko kaudimen-ratioa honakoa da: a) 0,72. b) 1,12. c) 1,38. d) 2,04. 497.- . LUMIER S.A. enpresak, ekipamendu optikoa fabrikatzen duenak, honako kontabilitate-datu hauek aurkeztu zituen 2025/12/31n (eurotan): • Aktibo arrunta: 62.480.000 • Pasibo arrunta: 45.360.000 • Aktibo ez-korrientea: 98.200.000 • Ondare garbia: 70.000.000 • Pasibo ez-arrunta: 40.000.000 • Interesen eta zergen aurreko emaitza (RAII):18.900.000 • Ekitaldiko emaitza: 11.340.000 • Zerga: 6.300.000 • Salmenta garbiak: 136.500.000. LUMIER S.A.k lortutako errentagarritasun ekonomikoa honakoa da: 𝔼𝕫 𝕕𝕒𝕘𝕠 𝕖𝕣𝕒𝕟𝕥𝕫𝕦𝕟 𝕫𝕦𝕫𝕖𝕟𝕚𝕜. a) % 9,86. b) % 12,45. c) % 18,90. d) % 7,24. 498.- . LUMIER S.A. enpresak, ekipamendu optikoa fabrikatzen duenak, honako kontabilitate-datu hauek aurkeztu zituen 2025/12/31n (eurotan): • Aktibo arrunta: 62.480.000 • Pasibo arrunta: 45.360.000 • Aktibo ez-korrientea: 98.200.000 • Ondare garbia: 70.000.000 • Pasibo ez-arrunta: 40.000.000 • Interesen eta zergen aurreko emaitza (RAII):18.900.000 • Ekitaldiko emaitza: 11.340.000 • Zerga: 6.300.000 • Salmenta garbiak: 136.500.000. Errentagarritasun finantzarioa, zergen aurreko emaitza erabiliz, honakoa da: a) % 25,20. b) % 27,00. c) % 10,50. d) % 30,75. 499.- . LUMIER S.A. enpresak, ekipamendu optikoa fabrikatzen duenak, honako kontabilitate-datu hauek aurkeztu zituen 2025/12/31n (eurotan): • Aktibo arrunta: 62.480.000 • Pasibo arrunta: 45.360.000 • Aktibo ez-korrientea: 98.200.000 • Ondare garbia: 70.000.000 • Pasibo ez-arrunta: 40.000.000 • Interesen eta zergen aurreko emaitza (RAII):18.900.000 • Ekitaldiko emaitza: 11.340.000 • Zerga: 6.300.000 • Salmenta garbiak: 136.500.000. LUMIER S.A.ren zorpetze-ratioa honakoa da: a) 1,00. b) 0,85. c) 1,22. d) 0,57. 500.- . LUMIER S.A. enpresak, ekipamendu optikoa fabrikatzen duenak, honako kontabilitate-datu hauek aurkeztu zituen 2025/12/31n (eurotan): • Aktibo arrunta: 62.480.000 • Pasibo arrunta: 45.360.000 • Aktibo ez-korrientea: 98.200.000 • Ondare garbia: 70.000.000 • Pasibo ez-arrunta: 40.000.000 • Interesen eta zergen aurreko emaitza (RAII):18.900.000 • Ekitaldiko emaitza: 11.340.000 • Zerga: 6.300.000 • Salmenta garbiak: 136.500.000. Zein da enpresaren marjina-konomikoa (Marjina = RAII / Salmenta Garbiak)?. a) % 8,7. b) % 13,8. c) % 5,2. d) % 16,4. |





