option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

2026ko EPEa: Zelaria

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
2026ko EPEa: Zelaria

Descripción:
Zelariaren kategoriaren galdetegi espezifikoa

Fecha de Creación: 2026/04/24

Categoría: Oposiciones

Número Preguntas: 201

Valoración:(0)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

2026/04/08ko plantilla 𝗘𝘇 𝗱𝗶𝘁𝘂𝗴𝘂 𝗲𝗿𝗮𝗻𝘁𝘇𝘂𝗻𝗮𝗸 𝘀𝗮𝗹𝘁𝘇𝗲𝗻, 𝗲𝘀𝗸𝘂𝗯𝗶𝗱𝗲𝗮𝗸 𝗱𝗲𝗳𝗲𝗻𝗱𝗮𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗱𝗶𝘁𝘂𝗴𝘂. .

1.- .- Osakidetzan, lanaldi-mota guztierako-gauekoa izan ezik, ohiko lanaldi gisa urtean benetan egin beharreko lanorduak zenbat dira?. a) 1592 ordu. b) 1433 ordu. c) 1447 ordu. d) 1492 ordu.

2.- .- Zenbat urtez gorako langileek eska dezakete gaueko lanetik salbuetsita egotea?. a) 60 urtez gorakoek. b) 55 urtez gorakoek. c) 50 urtez gorakoek. d) 62 urtez gorakoek.

3.- .- 60 urtetik gorakoa izanik txandakako erregimenean lan egiten duen pertsonalari, gaueko orduan, ondorengo faktore biderkatzailea aplikatuko zaio, adinaren arabera: a) 1,15. b) 1,25. c) 1,20. d) 1,10.

4.- .- Oro har, eguneko arauzko lanaldia izango da: a) 6 ordu. b) 6 ordu eta 30 minutu. c) 7 ordu. d) 7 ordu eta 30 minutu.

5.- .- Osakidetzaren eremuan, langileak arauzko oporraldiak hartzen dituztenean: a) Ezingo dira lizentziak baliatu, baina bai baimenak. b) Lizentziak baliatu ahalko dira, ezarritako kasuetan. c) Ezingo dira lizentziak eta baimen ordainduak baliatu. d) Ordaindu gabeko lizentziak eta baimenak balia daitezke.

6.- .- Noiz gomendatzen da pazientea zutik edukitzea?. a) Ziztada lunbarra egitean. b) Proba ginekologikoak egitean. c) Erradiologia-probak egitean. d) Jarrera aldatzean.

7.- .- Deskribatu belaun-bularreko jarrera (genupektorala): a) Belauniko, eta aurrerantz makurtuta. b) Ahuspez. c) Albo batera entzanda, fetu-jarreran. d) Ahoz gora eta eskuak bularretan.

8.- .- Pazienteekin erabiltzeko arnesak: a) Bota egiten dira erabili eta gero. b) Pazientea immobilizatzeko erabiltzen dira. c) Pazientearekin erabili eta gero garbitegira bidaltzen dira. d) Neurri bakarrekoak dira.

9.- .- Ekografoak, miaketak egiteko, zertaz baliatzen da?. a) Uhin elektromagnetikoak. b) Ultrasoinuak. c) X izpiak. d) Aurreko erantzunetako bat ere ez da zuzena.

10.- .- Zein da sutze-tenperatura?. a) Substantzia bat, konbustioari eusteko, behar beste lurrun kantitate askatzen hasten den tenperatura. b) Ingurugiro-baldintza jakin batzuetan substantzia bat sutan has daitekeen tenperatura. c) Substantzia bat automatikoki bere kasa sutan hasten den tenperatura. d) Aurreko baieztapenetako bat ere ez da zuzena.

11.- .- Ura da itzaltze-agente nagusia, baina zein da haren arazoetako bat?. a) Gehiegizko kalteak eragiten ditu eraikinetako egituran eta altzarietan. b) Ponpaketa-ekipoak behar ditu. c) Ez da egokia material solidoen suteak itzaltzeko. d) Elektrizitatearen eroalea da.

12.- .- Istripu biologikoa gertatuz gero, zauria urez zenbat denbora garbitzea gomendatzen da?. a) 2 edo 3 minutuz, odoljarioa eraginez. b) Zauriak, odola botatzeari utzi arte. c) 2 edo 3 minutuz, zauria leunki igurtziz. d) Ez da gomendatzen urez garbitzea.

13.- .- Gaixotasun-lizentziak irauten duen bitartean: a) Langileak irabazi-jarduerak egin ditzake. b) Langileak legean ezarritako ehunekoen araberako ordainketak jasoko ditu. c) Langileak hitzartutako kontratazio-aldia gainditu ahal izango du. d) Langilea kaleratu daiteke.

14.- .- EPI aurrizkiak zer posizio adierazten du?. a) Gainekoa. b) Azpikoa. c) Albokoa. d) Beheragokoa.

15.- .- Konbustioa gerta dadin, beharrezkoa da. a) Hezetasun erlatibo txikia. b) Ozonoa. c) Erregaia. d) Hezetasun erlatibo handia.

16.- .- Lanean eraso bat pairatuz gero, zer EZ da egin behar?. a) Erasotzailea identifikatu, eta polizia iritsi arte atxiki. b) Erasoaren berri eman zur zuzeneko arduradunari. c) Asistentzia sanitarioa behar baduzu, joan Prebentzioko Oinarrizko Unitatera. d) Bete dagokion eskabide-inprimakia.

17.- .- Hautatu Roser posizioari buruzko erantzun zuzena: a) Ahoz gora etzandako pertsona. b) Ahoz behera etzandako pazientea, burua okertuta duela. c) Ahoz gora jarritako pazientea, burua ohearen goiko aldetik zintzilik duela. d) Ahoz gora etzandako pazientea, 45 graduko plano zeihar batean, burua oinak baino beherago duela.

18.- .- Zein da posizio-indikazioa bihotzeko eta arnasketako arazoak dituen paziente baten kasuan?. a) Tremdelemburg. b) Fowler. c) Ahoz gorako etzanera. d) Alboko etzanera.

19.- .- Nola esaten zaio pazientea oinen gainean bertikalki dagoen posizioari?. a) Ahoz gorako etzanera. b) Etzanera frontala. c) Tremdelemburg. d) Bipedestazioa.

20.- .- Zein posiziotan jarri behar da konorterik gabe dagoen paziente bat?. a) Sims. b) Genupectoral. c) Decúbito supino. d) Decúbito lateral.

21.- .- Alboko etzanerako posizioan badago, nola egongo da pazientea?. a) Konorterik gabe. b) Etzanda eta fetu-posizioan. c) Belauniko eta aurrerantz makurtuta. d) Alde batera etzanda eta goiko hanka angelu zuzenean flexionatuta.

22.- .- Orokorrean, zein posiziotan aurkituko dugu ohean oxigenoterapia jasotzen ari den paziente kontziente bat?. a) Ahoz gorako etzanera. b) Ahoz beherako etzanera. c) Eserita. d) Bipedestazioa.

23.- .- Hautatu Morestin posizioari buruzko erantzun zuzena. a) Ahoz gorako etzaneran den pazientea, burua oinak baino beherago duela. b) Ahoz gorako etzaneran den pazientea, burua oinak baino gorago duela. c) Ahoz beherako etzaneran den pazientea. d) Ahoz gorako etzaneran den pazientea, hankak goratuta eta flexionatuta dituela.

24.- .- Zeintzuk daude paziente bat mugitu ondorengo urratsen artean?. a) Pazientea eroso uztea, serumak berriz ere beren lekuan jartzea eta pazientearen segurtasuna egiaztatzea. b) Pazientea posizio egokian jarri eta enbarazu egin diezaioketen objektuak kentzea. c) Ohea frenatu eta pazientea informatzea. d) Guztiak dira zuzenak.

25.- .- Traumatismo anitzak dituen pertsona bat mugitzearekin lotutako hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?. a) Pazienteak lagundu dezakeen ala ez erabakigarria izango da. b) Besapeetatik helduta mugitu behar da pazientea. c) Transfer bat erabilita mugitu behar da pazientea, betiere, bi pertsona edo gehiagoren artean. d) Blokean mugitu behar da pazientea.

26.- .- Pazientea konorterik gabe eta ahoz gora etzanda badago, eta bi pertsonaren artean mugitu behar badugu ohearen albo baterantz, zer egingo dugu?. a) Pertsona batek besoak besapeen azpitik pasatuko dizkio eta besteak belaunetatik eta izterretatik hartuko du pazientea. b) Biraketa-noranzkoaren kontrako pazientearen belauna tolestuko dugu. c) Biraketa-noranzkoaren aldeko pazientearen belauna tolestuko dugu. d) Guztiak dira zuzenak.

27.- .- Pazientea planotik planora bi pertsonaren artean mugitzearekin lotutako hurrengo baieztapenetatik, zein da OKERRA?. a) Alde banatan pertsona bat jarri behar da, eta bakoitzak pazientearengandik ahalik eta hurbilen heldu behar du izara. b) Plano baten burua bestearen oinean jarri behar da, edo alderantziz, betiere biak angelu zuzenean eta perpendikularki geratzeko moduan. c) Pazientearengandik urrunen dagoen pertsonak plano hutsean bermatuko du belauna, pazientea mugitzerakoan laguntza izateko. d) Bi planoak altuera berean jarri, ahal bada. Biak immobilizatu eta bien arteko hutsunea estali.

28.- .- Pazientea ohebururantz pazientearen laguntzarik gabe mugitzen dugunean, zenbat pertsonaren artean egin beharko dugu gutxienez?. a) Pertsona bakarra. b) Bi pertsona. c) Hiru pertsona. d) Lau pertsona.

29.- .- Pazientea ohetik besaulkira mugitzen dugunean, bi pertsonaren artean eta pazientearen laguntzarik gabe, hurrengoetatik zeintzuk daude egin beharreko urratsen artean?. a) Pazientea sorbalda eta belaunetatik heltzea, eta, jarraian, pazientea ohearen ertzean eseri arte biratzea. b) Belaunak tolestu eta pazientea gerritik leunki heltzea, zutik jartzen laguntzeko; behin zutik jarritakoan, aulki edo besaulkian eserarazi bira laurden bat eginda. c) a) eta b) zuzenak dira. d) Pertsona bat oheburuaren ondoan jarriko da, albo batean. Bestea, saihetsean, pazientearen gerrialdearen parean.

30.- .- Hurrengoetatik zeintzuk daude mobilizazio gailuen eta materialen artean? Adierazi erantzun zuzena: a) Disko birakariak. b) Bastoiak. c) Ohea edo ohatila. d) Gurpil aulkiak.

31.- .- Zer garabi mota aurki ditzakegu?. a) Elektrikoa, mekanikoa eta hidraulikoa. b) Elektriko entxufagarria eta elektrikoa bateriarekin. c) Hidraulikoa eta eskuzkoa. d) Mekanikoa eta eskuzkoa.

32.- .- Nola jarri behar zaio pazienteari garabi bateko arnesa, alboko etzanerako posizioan badago?. a) Gaixoa alboko etzaneran jarri eta pasatu arnesa tarteko izararen azpitik. b) Gaixoa ahoz gorako etzaneran jarri, eta arnesa goitik behera pasatu tarteko izararen atzetik eta azpitik. c) Gaixoa ahoz beherako etzaneran jarri, eta arnesa behetik gora pasatu tarteko izararen atzetik eta azpitik. d) Guztiak dira zuzenak.

33.- .- Zertarako erabiltzen da giro-arazgailua?. a) Likido bat partikula oso finetan lurruntzeko edo sakabanatzeko erabiltzen da, inhalatua izan dadin. b) Gailu hau airetik substantzia kutsagarriak desagerrarazteko erabiltzen da. c) Pazienteak ospitaleratu aurretik haien oheak berotzeko erabiltzen den aparatua. d) Kirurgia-materiala bero lehorraren bidez esterilizatzeko soilik erabiltzen den ekipoa.

34.- .- Garabiei buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da OKERRA?. a) Arnesa dute. b) Pazienteak mugitzeko erabiltzen dira. c) Pazienteari segurtasun handiagoz ibiltzeko aukera ematen diete. d) Modelo batzuek ohatila zintadunen sistema bat dute pazientea horizontalki jasotzeko.

35.- .- Arnesa garabian behar bezala jartzeko, zer egin behar da bandak lotzeko?. a) Lehendabizi gorputza lotu behar da, eta, ondoren, hankak. b) Lehendabizi hankak lotu behar dira, eta, ondoren, gorputza. c) Lehendabizi nagusi ez den alboa lotu behar da, eta, ondoren, nagusi dena. d) Lehendabizi nagusi den alboa lotu behar da, eta, ondoren, nagusi ez dena.

36.- .- Behin pazientea garabian emeki-emeki jaso ondoren, garabiaren hankak ireki behar ditugu. Zer helbururekin?. a) Egonkortasuna handitzea. b) Garabiaren hankak ez ditugu ireki behar, itxi baizik, leku gutxiago okupa dezan eta errazago maneiatzeko. c) Lekualdatzean segurtasun handiagoa izatea. d) a) eta c) zuzenak dira.

37.- .- Arnesen gaineko hurrengo arau orokorretatik, zein da OKERRA?. a) Berraztertu erabili baino lehen. b) Ez erabili zirpilduta badago. c) Behin pazienteari alta eman ondoren, garbitegira bidali. d) Pazientea arnesarekin zuzenean kontaktuan izan behar da, zikindu dezakeela ikusten badugu ere.

38.- .- Arnesaren kokapenari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da OKERRA?. a) Ospitalizazioko solairua. b) Gela bakoitzean bana. c) Biltegia. d) Erakunde bakoitzak zehaztutako lekua.

39.- .- Pazientea plano batetik bestera pasarazteko balio du eta pazientea ohetik taula kirurgikora eramateko erabiltzen da, edo alderantziz: a) Artazi-ohatila. b) Arnesa. c) Transferra. d) Eusteko uhala.

40.- .- Transfer motak dira: a) Transfer finkoa. b) Arrapala edo txapa. c) Rollbord-a. d) Guztiak dira zuzenak.

41.- .- Bi planoren arteko lekualdaketa batean, zein da transferra erabiltzerakoan egin beharreko lehen urratsa?. a) Transferra izararen eta pazientearen artean sartzea. b) Transferra pazientearen izararen azpian sartzea. c) Pazientea transferrean zentratzea. d) Pazientea transferrarekin pasaratzea.

42.- .- Transfer finkoak, zerekin maneiatzen dira?. a) Pedala. b) Biradera. c) Mandoa. d) Guztiak zuzenak dira.

43.- .- Oihal batekin estalitako xafla bat da, amaierarik gabeko zinta baten lanak egiten dituena: a) Rollbord-a. b) Arnesa. c) Transfer finkoa. d) Arrapala edp txapa.

44.- .- Ohearen atalez ari garenean, nola deitzen zaio pazienteak ohean mugitzeko laguntza gisa erabiltzen duen gailuari?. a) Alboko hesiak. b) Trapezioa edo potentzia. c) Hesi kengarriak. d) Oheburukoa.

45.- .- Oheko balaztei dagokienez: a) Ohearen beheko aldean, albo batean eta erdian izan daitezke. b) Balazta-palankak ez du uzten gurpilen norabidea finkatzen. c) Ez dugu inoiz gurpil bat kontrako noranzkoan dela ibili behar, ohea kulunkatu egiten baita. d) Gurpilak kontrako noranzkoan direla ibil daiteke.

46.- .- Oheko zein pieza ken daiteke medikuak pazientea intubatu beharra badu?. a) Buru kengarria. b) Hesi kendarriak. c) Trapezioa. d) Seruma eramateko buruan jartzen den gailua.

47.- .- Zer funtzio du ohatilaren erdiko 5. gurpilak?. a) Pazientearen mugikortasuna errazten du. b) Norabidea eta biraketa errazten ditu. c) Luzatzen dugunean, ohea mugitzeko aukera ematen digu. d) Egonkortasuna handiagoa izateko aukera ematen digu.

48.- .- Zein kasutan EZ da pazientearen oheko lekualdatzea oinetik abiatuta egingo?. a) Igogailuetan sartzeko. b) Oxigenoterapia duten pazienteen kasuan. c) Pazientea ekografia bat egitera eramaten dugunean. d) Monitorea oinean jarrita dagoen monitorizatutako pazienteen kasuan.

49.- .- Non izaten dira ohatilak ospitalean?. a) Sarrera nagusian bakarrik. b) Pediatriako larrialdietan eta helduen larrialdietan bakarrik. c) Ebakuntza-gelak, larrialdiak, kontsultetako miaketak... bezalako zerbitzu berezietan. d) Kontsultetan bakarrik.

50.- .- Miaketa-ohatilak buru altxagarria du, zenbat posiziotan?. a) Burua finkoa da. b) Bi posiziotan. c) Hiru posiziotan. d) Lau posiziotan.

51.- .- Lekualdatze-ohatilen ezaugarriei buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da OKERRA?. a) Erradiografiak egiteko txasisa izan dezakete. b) Ez dute seruma eramateko gailuak jartzeko aukerarik ematen. c) Alboko hesi kengarriak dituzte. d) Oxigeno-bonbona eramateko gailuak dituzte.

52.- .- Artazi-ohatila erabiltzen dugunean, zer izan behar dugu kontuan?. a) Gutxienez lau pertsonaren artean jarri behar da, immobilizatzeko balio baitu. b) Pazientea dagoen planoak horizontalki jarrita egon behar du. c) Pazienteak, dagoen planoan, erdi eserita egon behar du. d) Nahitaez erabili behar da eusteko uhalekin batera.

53.- .- Eusteko uhalak erabiltzen ditugunean, alboko euste batean: a) Ahoz gorako etzaneran bakarrik ahalbidetzen dute pazientearen gorputza finkatzea. b) Ez dute eragozten pazientearen gorputzak alboka bira egin ahal izatea. c) Pazientearen gorputza ahoz gorako etzaneran eta alboko etzaneran finkatzea ahalbidetzen dute, baina ez ahoz beherako etzaneran. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.

54.- .- Gurpil-aulkiekin lotutako hurrengo baieztapenetatik, zein da OKERRA?. a) Pazientea eserita eta kamisoiarekin doanean, aurretik estali. b) Pazientea aulkiko larruarekin zuzenean kontaktuan jarri, irrist egin dezan saihesteko. c) Zutik jartzen denean, saihestu pazientea oin-euskarrien gainetik mugitzea. d) Kontuz ibili zundekin, gurpiletan trabatu baitaitezke.

55.- .- Igogailuan gurpil-aulkiarekin sartzean eta irtetean izan beharreko jokabidearekin gaineko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?. a) Aurrera begira sartuko gara igogailuan, eta, irten, berriz, ateari begira. b) Aurrera begira sartuko gara igogailuan, eta, irten, berriz, ateari bizkarra emanda. c) Aurrera begira sartuko gara igogailuan, eta, irten, berriz, bizkarra emanda. d) Bizkarra emanda sartuko gara igogailuan, eta, irten, berriz, ateari begira.

56.- .- Non izaten dira gurpil-aulkiak ospitalean?. a) Sarrera nagusian bakarrik. b) Ospitaleko sarreretan eta ospitalizazio-unitateetan. c) Pediatriako larrialdietako eta helduen larrialdietako sarreretan bakarrik. d) Ebakuntza-gelen eremuan, ZIUetan eta larrialdietan soilik.

57.- .- Hurrengoetatik, zer elementu EZ dago gurpil-aulki batek eraman ditzakeen osagarrien artean?. a) Pazienteek besoa tolesteko aukera ez izateko balio duen taula. b) Oxigeno-bonbona eramateko gailuak. c) Seruma eramateko gailuak. d) Dokumentuak eramateko poltsa.

58.- .- Zer berezitasun du ebakuntza-gelako mahaiak?. a) Artikulatua izan daiteke, eta burua kendu egin daiteke medikuak pazientea intubatu ahal dezan. b) Desmuntagarria da, lasai garbitu eta desinfektatu ahal izateko. c) Pazientearen gorputz-adar guztiak mugitzeko aukera ematen du, betiere, dagokion ebakuntzaren arabera. d) Guztiak dira zuzenak.

59.- .- Oxigeno-bonbona eramangarri batean, non konektatzen da sudurreko kanulen hodia?. a) Aurrealdean oxigeno-irteerako hargune bat dago. b) Atzealdean irteerako hargune bat dago. c) Hormako konexioan, hezegailuan. d) Goiko aldean, emari-erreguladorearen ondoan.

60.- .- Zertarako balio du intsuflazio-baloi batek (AMBU)?. a) Arnasteko arazo larriak dituzten pertsonak aireztatzeko. b) Arnasketa-arazo arinak dituzten pertsonak aireztatzeko. c) Bizkortze beharrean diren pazienteak eskuz aireztatzeko. d) Antsietate-atake bat izaten ari diren pazienteak eskuz aireztatzeko.

61.- .- Zertarako balio du perfusio-ponpa batek?. a) Elikagaiak bide nasogastrikotik sartzeko. b) Sendagai bat zain barnetik modu motel eta jarraituan sartzeko. c) Elikagaiak zain barnetik sartzeko. d) Sendagai bat bide nasogastrikotik modu motel eta jarraituan sartzeko.

62.- .- Nola deitzen da presio-ultzerak agertzea saihesten duen koltxoia?. a) Egonaldi luzeetarako koltxoia. b) Airezko koltxoia. c) Presioaren aurkako koltxoia. d) Eskaren aurkako koltxoia.

63.- .- Nola deitzen zaio ohe traumatologikoetan erabiltzen den armazoi metalikoari?. a) Babes arkua. b) Stryker bastidorea. c) Koadro balkanikoa. d) Ohe-estalkien arkua.

64.- .- Zer ferula mota erabiltzen da, pisuekin batera, beheko gorputz-adarretan trakzioa egiteko?. a) Trakzio bimodaleko ferula. b) Matrix ferula. c) Brown ferula. d) Ferula zurruna.

65.- .- Zertarako balio du bihotz-biriketako geldialdietarako taulak?. a) Pazientea ohatila baten gainean etzateko gainazal gogor bat da. b) Pazientea aulki baten gainean jartzeko gainazal gogor bat da. c) Traumatismo ugari dituzten pertsonekin erabiltzen den gainazal gogor bat da. d) Pazientea lurrean etzateko gainazal gogor bat da.

66.- .- Nola deitzen da barrunbe pelbiko-abdominaleko arazoak ikusi, diagnostikatu eta tratatzeko erabiltzen den aparatua?. a) Eskopia-aparatua. b) Electrokardiografoa. c) Laparoskopia dorrea. d) Ekografoa.

67.- .- Zeri egiten dio erreferentzia hipergluzemia terminoak?. a) Odolean glukosa gutxiegi izateari. b) Odolean glukosa gehiegi izateari. c) Odolean glukosa maila egokia izateari. d) Guztiak dira zuzenak.

68.- .- Zeri egiten dio erreferentzia hemiplegia terminoak?. a) Gorputzaren alde bateko paralisiari. b) Gorputz osoaren paralisiari. c) Goiko gorputz-adar baten paralisiari. d) Beheko gorputz-adar baten paralisiari.

69.- .- Zer aurrezki erabiltzen da gibelari erreferentzia egiteko?. a) Bio-. b) Bradi-. c) Endo-. d) Hepat-.

70.- .- Zer aurrezki erabiltzen da hezurrei erreferentzia egiteko?. a) Intra-. b) Nekro-. c) Osteo-. d) Poli-.

71.- .- Zeri egiten dio erreferentzia -ITIS atzizkiak?. a) Sendagaiei. b) Hantura edo inflamazioari. c) Minari. d) Zelulei.

72.- .- Zer atzizki erabiltzen da bular edo titiari erreferentzia egiteko?. a) -grafía. b) -mastia. c) -algia. d) -megalia.

73.- .- Gaztelerazko zer sigla dagozkio elektrokardiogramaren probari?. a) A.F.G. b) T.A.C. c) E.C.G. d) E.M.G.

74.- .- Gaztelerazko zer sigla dagozkio anestesia ondoko bizkorketarako unitateari?. a) S.R.P.A. b) R.P.A. c) U.R.P.A. d) R.P.A.N.

75.- .- Gaztelerazko zer sigla dagozkio biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoari?. a) Ε.Ρ.Ο.Τ. b) D.O.B. c) P.O.C.D. d) E.P.O.C.

76.- .- Bihotzeko eta zirkulazio-aparatuko afekzioez arduratzen den espezialitate medikoa: a) Kardiologia. b) Neurologia. c) Nefrologia. d) Endokrinologia.

77.- .- Zein da gorputzaren forma normaltasun funtzional eta anatomikora eramatea eginkizun duen espezialitate medikoa?. a) Kirurgia plastikoa. b) Kirurgia baskularra. c) Kirurgia kardiobaskularra. d) Kirurgia orokorra.

78.- .- Zer espezialitate arduratzen da odoleko gaixotasunen azterketaz eta tratamenduaz?. a) Nefrologia. b) Dermatologia. c) Obstetrizia. d) Hematologia.

79.- .- Nola deitzen zaio uzki artifizial edo estoma baten formazio kirurgikoari, sabelaldean barrena, hesteetako edukia husteko?. a) Edema. b) Ultzera. c) Melena. d) Kolostomia.

80.- .- Nola deitzen zaio pazienteak ahoz gorako etzanerako posizioan iraizteko erabiltzen duen ertz lau eta zabaleko ontziari?. a) Cuña edo pixontzia. b) Azpitila. c) Botila. d) Orinala.

81.- .- Zer probak aztertzen du arnas funtzioa?. a) Elektrokardiograma. b) Espirometria. c) Endoskopia. d) Ekografia.

82.- .- Hurrengo zein definizio dagokio paraplegia terminoari?. a) Beheko gorputz-adarren paralisia (gerritik behera). b) Lau gorputz-adarren paralisia. c) Eskuineko hemigorputzaren paralisia. d) Ezkerreko hemigorputzaren paralisia.

83.- .- Nola deitzen zaio meatutik sartuta maskuriraino heltzen den hodiari?. a) Zunda nasogastriko. b) Maskuri-zunda. c) a) eta b) okerrak dira. d) a) eta b) zuzenak dira.

84.- .- Nola deitzen zaio dermisa, epidermisa eta hipodermisa hartzen dituen eta substantzia galera eragiten duen azaleko lesio sekundario oso sakonari?. a) Zauria. b) Ultzera. c) Makula. d) Pustula.

85.- .- Nola deitzen zaio langileengan osasun galera edo lesioaren bat eragiten duen espero gabeko edo nahi gabeko edozein gorabeherari?. a) Laneko istripua. b) Gertakaria. c) a) eta b) zuzenak dira. d) a) eta b) okerrak dira.

86.- .- Nola jarri behar zaio pazienteari garabi bateko arnesa, aulki batean eserita badago?. a) Arnesa behetik gora jarri behar zaio, tarteko izaren atzetik eta azpitik, gerriraino. b) Arnesa goitik behera jarri behar zaio, tarteko izararen atzetik eta azpitik, gerriraino. c) Arnesa goitik behera jarri behar zaio, tarteko izararen aurretik eta gainetik, gerriraino. d) Arnesa behetik gora jarri behar zaio, tarteko izararen aurretik eta gainetik, gerriraino.

87.- .- Zeri egiten dio erreferentzia takikardia terminoak?. a) Bihotz-erritmoaren azelerazioari. b) Bihotz-erritmoa mantsotzeari. c) Arnasketa-maiztasunaren azelerazioari. d) Arnasketa-maiztasuna mantsotzeari.

88.- .- Hurrengo zein definizio dagokio disnea terminoari?. a) Irensteko zailtasuna izatea. b) Hitz egiteko zailtasuna izatea. c) Arnasa hartzeko zailtasuna izatea. d) Hitzak artikulatzeko zailtasuna izatea.

89.- .- Nola deitzen da pazienteei sendaketak egiteko beharrezkoa den material sanitarioa gordetzeko erabiltzen den orga?. a) Sendaketa-orga. b) Material-orga. c) Orga sanitarioa. d) Farmazia-orga.

90.- .- Eusteko uhalen eusgailu abdominalari lotutako hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?. a) Pazientea etzan aurretik edo ondoren instalatu daiteke. b) Pazientea etzan aurretik instalatu behar da beti. c) Pazientea etzan ondoren instalatu behar da beti. d) Ohea hutsik dagoela instalatu behar da.

91.- .- Rollbord-aren erabilerarekin lotutako hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?. a) Desplazamenduetan ez dugu buruaren eta oinaren arteko ardatza zuzen mantendu behar. b) Desplazamenduetan buruaren eta oinaren arteko ardatza mantendu behar dugu. c) Pazientea erabat alboratu behar da, rollbord-aren erdian bermatu ahal izateko. d) b) y c) okerrak dira.

92.- .- Oxigeno-bonbonak hainbat zati ditu, eta horien artean honako hauek daude: a) Manometro bat, botilan dagoen presioa neurtzen duena. b) Irekitzeko tiradera bat. c) Alboko alde batean, erabilera eta segurtasunari buruzko jarraibideen legenda bat dago. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

93.- .- Pazienteen mobilizazioari buruzko arau orokorren arabera, honako jarduketa hauetatik zein da nahitaezkoa?. a) Pazientearen lekualdaketa ahalik eta azkarren egitea lehenestea. b) Une oro pazientearen intimitatea errespetatzea. c) Pazienteari bakarrik informatzea aktiboki laguntzen badu. d) Pazienteak mina badu, mobilizazioa beti saihestea.

94.- .- Pazientearen mobilizazioaren aurreko urratsei dagokienez, zer ekintza egin behar da mobilizazioa egin aurretik?. a) Pazientea Fowler posizioan jartzea ahal den guztietan. b) Ohea balaztatzea. c) Medikuaren baimen idatzia eskatzea. d) Pazientearen bizi-konstanteak egiaztatzea.

95.- .- Pazientea gurpil-aulkian lekualdatzean, adierazi baieztapen OKERRA: a) Erabili aurretik aulkiaren funtzionamendu egokia egiaztatzea. b) Egingo den prozedurari buruz pazienteari informatzea. c) Pazientea eseri aurretik oin-euskarriak jartzea. d) Transferentzietan balaztak jarrita daudela ziurtatzea.

96.- .- Istripu/gertakari baten barne-jakinarazpen partea hau da: a) Gertakari bat ahoz jakinarazteko aukerako dokumentua. b) Lan-istripu, gertakari edo eraso bat deklaratzeko eta legez aitortua izan dadin beharrezko erregistroa. c) Mutuak emandako txosten medikoa. d) Baja dakarten istripuetarako soilik den dokumentua.

97.- .- Suteen prebentziorako eskuliburuaren arabera, hauts polibalentea da: a) Erabiltzeko agente itzaltzaile seguruena. b) Material solidoen (A) suteetarako soilik egokia. c) Material solidoen (A) suteetarako eraginkortasunagatik eta ugaritasunagatik agente itzaltzaile nagusia. d) Txingarretan eraginkorra ez dena.

98.- .- Sute bati lotutako larrialdi-egoera baten aurrean, langileak honako hau egin behar du: a) Zentroa berehala uztea abisurik eman gabe. b) Larrialdia baieztatu, arduradunari jakinarazi eta su-hasierari su-itzalgailuarekin aurre egiten saiatzea. c) Esku hartu gabe jarraibideak itxarotea. d) Beti ura lehen aukera gisa erabiltzea.

99.- .- Emango diren nominaren aurrerakinen gehieneko zenbatekoa hau izango da: a) 3.000 euro. b) 6.000 euro. c) 3.500 euro. d) 4.500 euro.

100.- .- Lanaldia sei ordu jarraitu baino luzeagoa denean, atsedenaldi hau egongo da: a) Hamar minutu. b) Hogeita hamar minutu. c) Hamabost minutu. d) Hogei minutu.

101.- .- Euskara ikasteko liberatutako langileek honako hau jaso dezakete: a) Ordainsari finkoen %50. b) Karteleraren arabera esleituta dituen ordainsari guztien %75, bai finkoak bai aldakorrak. c) Ordainsari finkoen % 100. d) Karteleraren arabera esleituta dituen ordainsari guztien %100, bai finkoak bai aldakorrak.

102.- .- Eraso kasuan, langileak honako hau egin beharko du: a) Mutuari soilik jakinarazi. b) Ahalik eta eperik laburrenean bere berehalako arduradunari jakinarazi. c) Zuzendaritzak espedientea ireki arte itxaron. d) Prebentzioko ordezkariei soilik jakinarazi.

103.- .- C motako suteak honako hauetan gertatzen dira: a) Txingarrak uzten dituzten material solidoetan. b) Likido sukoietan. c) Gas sukoietan. d) Metal erregaietan.

104.- .- 255/1997 Dekretuaren arabera, zer es Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa?. a) Kapital mistoko sozietate anonimo bat. b) Estatuko erakunde autonomo bat. c) Autonomia Erkidegoko erakunde instituzionala, izaera publikokoa eta Zuzenbide Pribatuko Ente Publiko gisa kalifikatua. d) Fundazio sanitario pribatu bat.

105.- .- Zein posizio erabiltzen da bereziki ilea garbitzeko eta BBB egiteko?. a) Fowler. b) Roser. c) Sims. d) Antitrendelemburg.

106.- .- Ohe-siloira mugimenduan, pazienteak laguntzen badu, zer egin behar da pazientea ohearen ertzean eseri aurretik?. a) Aulkia 90º-tan jartzea. b) Burualdea Fowler posizioan igotzea. c) Azpiko oihala kentzea. d) Trapezioa doitzea.

107.- .- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde bakoitzari dagokio: a) Funtzio asistentzial klinikoak soilik. b) Esleitutako osasun-zerbitzuak emateko beharrezkoak diren kudeaketa- eta administrazio-ahalmen guztiak baliatzea. c) Entearen Plan Estrategikoa onartzea. d) Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak egitea.

108.- .- Zer ekintzak laguntzen du ordena eta garbitasunagatik istripuak prebenitzen?. a) Materiala pasabideetan uztea. b) Objektuak gertu edukitzea eskura izateko. c) Objektuak pasabideetan ez uztea. d) Material astuna soilik gordetzea.

109.- .- Zein baldintza da ezinbestekoa erradiazio ionizatzailea duten eremuetan sartu aurretik?. a) Arropa zuria eramatea. b) Dosimetro pertsonala erabiltzea. c) Objektu metalikorik ez eramatea. d) Aurretik jan izana.

110.- .- Zer ekintza saihestu behar da orratzak maneiatzean?. a) Edukiontzietan botatzea. b) Segurtasun handiagoz botatzeko, berriro tapoia jartzea. c) Eskularruak erabiltzea. d) Guztiak zuzenak dira.

111.- .- Arnesa honako honekin batera erabiltzen da: a) Aulki arrunta. b) Makila. c) Garabia. d) Ohiko kamila.

112.- .- 255/1997 Dekretuaren arabera, Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-entea da, honako kalifikazio hau duena: a) Zuzenbide pribatuko ente pribatua. b) Zuzenbide publikoko ente pribatua. c) Zuzenbide publikoko ente publikoa. d) Zuzenbide pribatuko ente publikoa.

113.- .- Zein EZ da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren interes orokorreko xedeetako bat?. a) Zerbitzu publiko sanitarioa ematea, eta, hartara, segurantza eta kontratazio publikokoak izan daitezkeen lehen asistentzia eta asistentzia espezializatua eskainiko ditu. b) Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonen tratu ekitatiboa bermatzea, eta, hartara, soilik osasun-txartelak ematea. c) Osakidetzaren zerbitzuen erabiltzaileei beren eskubide eta eginbehar instrumental eta osagarriak erabat betetzeko behar dituzten baldintzak eskainiko zaizkie. d) Osasun-zientzien arloko irakaskuntza sustatzea.

114.- .- Honako hauek osatzen dute Osakidetzako zuzendaritza-antolamendua: a) Lehendakaria eta Administrazio Kontseilua. b) Lehendakaria, idazkaria eta Administrazio Kontseilua. c) Sailburuordea, gerentea eta Administrazio Kontseilua. d) Zuzendari exekutiboa, idazkaria eta Administrazio Kontseilua.

115.- .- Osakidetzaren organigramaren barruan, zer funtzio dagokio Osasuneko sailburuari?. a) Gerentea. b) Lehendakaria. c) Zuzendari exekutiboa. d) Idazkaria.

116.- .- Osakidetzako Administrazio Kontseiluko kideak: a) Sailburuordea eta Ogasuneko sailburuak izendatutako hiru ordezkari. b) Gerentea eta Estatuko Administrazioaren bost ordezkari. c) Ogasuneko sailburua eta Osasuneko sailburuak proposatutako hiru ordezkari. d) Lehendakaria eta Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkari.

117.- .- 255/1997 Dekretuaren arabera, Osakidetza ente publikoaren menpeko zerbitzu- erakundeek osasun-zerbitzuak eskainiko dituzte. Bada, horretarako, zer printzipio hartuko dute aintzat?. a) Ekitate-printzipioa. b) Elkarrekikotasun-printzipioa. c) Ekonomi-finantza autonomiaren eta kudeaketaren printzipioa. d) Berdintasun-printzipioa.

118.- .- Ente publikoko Administrazio Kontseiluak, kudeaketa eraginkorra bermatzea xede, zerbitzu-erakundeetan esku hartzeko beharrezko neurriak hartuko ditu. Honako hauek izan daitezke neurriak: a) Ente publikoko zerbitzu-erakundeek berenganaturik dauzkaten kudeaketa- ahalmenak eten ahal izango ditu aldi baterako, erabat edo hein batean. b) Ezingo ditu inola ere kudeaketa-ahalmenak eten. c) Ente publikoko zerbitzu-erakundeek berenganaturik dauzkaten kudeaketa- ahalmenak eten ahal izango ditu aldi baterako, hein batean esklusiboki. d) Ente publikoko zerbitzu-erakundeek berenganaturik dauzkaten kudeaketa- ahalmenak eten ahal izango ditu aldi baterako, erabat esklusiboki.

119.- .- Hurrengoetatik, zein EZ da Kontseilu Teknikoak erakundearen plan estrategikoko aurreikuspenen barruan garatu beharreko eginkizunetako bat?. a) Ikerketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan ekintza-ildoak proposatzea. b) Estrategia asistentzialak, diagnostikoak eta terapeutikoak balioestea. c) Asistentzia-kalitatea, antolamendua eta funtzionamendua jorratzen dituzten politikak taxutzea. d) Tokiko osasun-plana ezagutzea eta bertan parte hartzea.

120.- .- Ezarritakoaren arabera, nolakoa izan behar da atsedenaldia?. a) Eguneko atsedenaldia, etenik gabeko 12 ordukoa gutxienez, eta, asteko atsedenaldia, etenik gabeko 24 ordukoa gutxienez. b) Eguneko atsedenaldia, etenik gabeko 8 ordukoa gutxienez, eta, asteko atsedenaldia, etenik gabeko 36 ordukoa gutxienez. c) Eguneko atsedenaldia, etenik gabeko 8 ordukoa gutxienez, eta, asteko atsedenaldia, etenik gabeko 24 ordukoa gutxienez. d) Eguneko atsedenaldia, etenik gabeko 12 ordukoa gutxienez, eta, asteko atsedenaldia, etenik gabeko 32 ordukoa gutxienez.

121.- .- Ordaindutako zenbat opor egun hartzeko eskubidea izango dute langileek zerbitzuko urte oso bakoitzeko?. a) 30 lanegun, larunbatak lanegun gisa zenbatu gabe. b) 30 lanegun, larunbatak lanegun gisa zenbatuta. c) 28 lanegun, larunbatak lanegun gisa zenbatu gabe. d) 28 lanegun, larunbatak lanegun gisa zenbatuta.

122.- .- Aldi baterako ezintasun egoera bat langile bat oporretan den bitartean hasten den kasuetan, zer gertatzen da oporraldiarekin?. a) Oporraldia eten egiten da. b) Ordezkapen-kontratuen kasuan, oporraldia galdu egiten da. c) Soilik estatutupeko langileei eteten zaie oporraldia. d) Oporraldia ez da eteten.

123.- .- Aldez aurreko negoziazio baten ostean, zerbitzu-erakunde guztietan urtero ezarri behar dira bai urteko lanegunen egutegiak bai lan-ordutegiak. Nork hartzen du parte negoziazioan?. a) Estatutupeko langileek eta langileen ordezkariek. b) Zuzendaritzak eta Osasuneko Sailburuordetzak. c) Estatutupeko langileek eta bitarteko langileek. d) Zuzendaritzak eta langileen ordezkariek.

124.- .- Unitate bakoitzean negoziatutako hurrengo bi hilabeteetako lan-karteldegi espezifikoak betetzea derrigorrezkoa da. Zein kasutan alda daitezke?. a) Zerbitzuburuak, langileek aldez aurretik eskatu ondoren, hala erabikitzen duenean. b) Zerbitzuburuak hala erabikitzen duenean, unitateko langileek eskatu beharrik gabe. c) Behar larriak, premiazkoak edo ustekabekoak daudenean bakar-bakarrik. d) Lan-eskaerak gora egiten duenean, izan bajengatik edo izan oporrengatik.

125.- .- Lizentzia bat eskatu nahi baldin baduzu, non egin behar duzu eskaera?. a) Dagokion zerbitzu-erakundeko Giza Baliabideen Zuzendaritzan. b) Dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendaritzan. c) Erakundeko idazkaritzan. d) Lehenik eta behin, zerbitzuaren buruzagitzan, eta, ondoren, dagokion zerbitzuaren Antolaketako Zuzendaritzan.

126.- .- Adingabe bat harrera sinplean hartuz gero, zertarako eskubidea dut?. a) Norberaren gauzetarako baimen bat. b) Ordaindutako lizentzia bat. c) Harrera kasuetan ez dira erditze kasuetako eskubide berberak izaten. d) Adingabeak zaintzeko baimen bat.

127.- .- Giltzurrun egituraz eta funtzioaz arduratzen den espezialitate medikoa: a) Kardiologia. b) Neurologia. c) Nefrologia. d) Endokrinologia.

128.- .- Lanorduetan zentro ofizial batera azterketa akademiko bat egitera joan beharra izanez gero, baimen bat lortzeko eskubidea dugu. Zenbat egunekoa da baimena?. a) Egun natural bat azterketa bakoitzeko. b) Lanegun bat azterketa bakoitzeko. c) Lanegun bat, azterketa kopurua edozein dela ere. d) Ez dago egunik hartzeko eskubiderik.

129.- .- Lanaldian zehar medikuaren kontsultara joan beharra izanez gero, zer hartzeko eskubidea dut?. a) Lizentzia bat. b) Ordaindu gabeko baimen bat, gehienez ere lau ordukoa, salbuespen gisa aldatu ahal izango dena. c) Ordaindutako baimen bat, gehienez ere lau ordukoa, salbuespen gisa aldatu ahal izango dena. d) Ordaindu gabeko baimen bat, gehienez ere bi ordukoa, salbuespen gisa aldatu ahal izango dena.

130.- .- «Ahoz gora etzandako pazientea, 45 graduko plano zeihar batean, burua oinak baino beherago jarrita» deskribapenak, zer posiziorekin egiten du bat?. a) Sims. b) Litotomia. c) Anti-trendelemburg. d) Trendelemburg.

131.- .- Hautatu OKERRA. Zeladore lanpostua betetzeko beharrezkoak diren gaitasunen artean honako hauek daude: a) Arazoak konpontzea. b) Pazientea orientatzea. c) Kalitatezko zaintzak emateko beharrezko gaitasunak. d) Aldaketetara moldatzea eta hobetzen laguntzea.

132.- .- Zein da erditze batean jarrera egokia?. a) Roser. b) Fowler. c) Sims edo semiprona. d) Litotomia.

133.- .- Pazienteak mobilizatzeko arau orokorrak dira: a) Enbarazu egiten duten objektuak kentzea. b) Pazientea posizio egokian uztea. c) Pazientea mobilizatzean mugimendu zakarrak saihestea. d) b) eta c) erantzunak zuzenak dira.

134.- .- Hautatu erantzun OKERRA. Mobilizazio ororen aurreko urratsak dira: a) Pazientearen segurtasuna egiaztatzea. b) Ohea pazientea mobilizatzeko orduan lagungarrien gertatuko zaigun posizioan jartzea. c) Enbarazu egiten duten objektuak kentzea. d) Mekanika posturala hartzea.

135.- .- Hautatu erantzun OKERRA. Mobilizazioan laguntzeko gailuak eta materialak dira: a) Oinazpikoa. b) Rolón-a. c) Potentzia. d) Brown-en ferula.

136.- .- Laguntzen EZ duen paziente bat ohearen albo baterantz mugitu eta ezkerreko alboko etzaneran jartzean: a) Eskuineko besoa gorputzaren azpian presionatuta geratzen ez dela egiaztatuko dugu. b) Ezkerreko besoa gorputzaren azpian presionatuta geratzen ez dela egiaztatuko dugu. c) Eskuineko hanka gorputzaren azpian presionatuta geratzen ez dela egiaztatuko dugu. d) Ezkerreko hanka gorputzaren azpian presionatuta geratzen ez dela egiaztatuko dugu.

137.- .- Pazientea planotik planora mugitzen dugunean, bi pertsonak edo gehiagok parte hartzen duten prozedura batean: a) Pertsonak mugimendua egingo dugun planoaren kontrako aldean kokatu behar dira. b) Plano baten burua bestearen oinean jarri behar da, edo alderantziz, betiere biak angelu zuzenean eta perpendikularki geratzeko moduan. c) Bi planoetako buruak paraleloki jartzen dira. d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.

138.- .- Garabiekin lotutako hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena?. a) Garabi modelo batzuek zintazko ohatilen sistema bat dute, pazientea horizontalki jasotzeko eta garbiketa edota sendaketak egiteko aukera ematen duena. b) Garabiek arnes bat dute, pazientea mugitzeko lagungarria zaiguna. c) Ospitalizazio-unitateetan erabiltzen dira, ezinduta dauden edo astunegiak diren pazienteak mugitzeko. d) Hiru garabi mota daude: hidraulikoa, elektrikoa eta elektrohidraulikoa.

139.- .- Transferra plano arteko zubi gisa erabiltzean: a) Pazientearen izararen azpitik sartzen da, transferraren erdia pazientearen azpian utziz eta beste erdia ohatilatik kanpo. b) Pazientearen izararen azpitik sartzen da, transferra oso-osorik pazientearen azpian utziz. c) Pazientearen izararen azpitik sartzen da, transferraren bi heren pazientearen azpian utziz eta beste herena ohatilatik kanpo. d) Aurreko erantzunenetako bakar bat ere ez da zuzena.

140.- .- Zer esan nahi du "TAK" siglak?. a) Tomografia Axial Konputatua. b) Tratamendu Lagundua. c) Gorputz Analisiaren Teknika. d) Tomografia Aurreratua Kontrasteduna.

141.- .- Transfer finkoari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?. a) Transfer finkoa, berez, rolón elektriko bat da, desplazamendu bertikalekin. b) Transfer finkoa, berez, rolón elektriko bat da, desplazamendu horizontalekin. c) a) eta b) zuzenak dira. d) a) eta b) okerrak dira.

142.- .- Gurpil-aulkia egoki erabiltzeko moduari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena?. a) Aldapetan, igotzeko, aurrez aurre egingo dugu. b) Igogailutik ateratzeko, ateari begira aurrez aurre egingo dugu. c) Igogailuan sartzeko, ateari bizkarra emanda egingo dugu. d) Aldapetan, jaisteko, aurrez aurre egingo dugu.

143.- .- Oxigenoari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da OKERRA?. a) Ez da oso gas erreaktiboa. b) Manipulatzeko beharrezkoa da neurriak hartzea. c) Gas koloregabea eta zaporegabea da. d) Gas usaingabea da.

144.- .- Oxigeno-botila jarrita duen paziente baten maneiuarekin lotutako hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena?. a) Oxigeno-botila pazientearen ohean zintzilikatu behar dugu. b) Lekualdaketa hezegailuarekin egiten bada, ez da oxigeno-botila etzanda jarri behar. c) Lekualdatzean zehar ihesak saihesteko, emari-neurgailua itxi behar dugu. d) a) eta b) zuzenak dira.

145.- .- Nola deitzen da odol-bidezko nutrizioa erregulatzen duen aparatua?. a) Nutrizio enteraleko ponpa. b) Perfusio-ponpa. c) Nutrizio parenteraleko ponpa. d) Nutrizio jarraituko ponpa.

146.- .- Mikrodifusore elektrotermikoari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena?. a) Aire bidezko desinfekzioan (DVA gazteleraz) oinarritutako tratamenduek murrizketa handiak lortzen dituzte puntu guztietako kutsadura mikrobiologikoko mailetan, urrutien daudenetan edo iristeko zailak direnetan salbu. b) Airearen bidez gainazalak erabat desinfektatzea ahalbidetzen duen sistema da. c) Aireak aerosol biozidaren transmisio-bektore gisa jarduten duen prozesu bat da. d) b) eta c) zuzenak dira.

147.- .- Nola deitzen da bihotzeko korronte elektrikoak erregistratzea xede duen aparatua?. a) Elektrokardiografoa. b) Ekokardiografoa. c) Ekografoa. d) a) eta b) zuzenak dira.

148.- .- Oinazpikoari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena?. a) Ohera igotzeko laguntza gisa erabil daiteke. b) Eserita dauden pazienteek erabiltzen dute, oinek atseden har dezaten. c) Izaren marruskadura saihesteko erabiltzen da. d) a) eta b) zuzenak dira.

149.- .- Zer atzizki dagokio «bolumena handitzea» esanahiari?. a) -megalia. b) -logia. c) -tomia. d) -osis.

150.- .- Trapezioa edo potentzia: a) Ohe traumatologikoetan erabiltzen den metalezko armazoi bat da. b) Buruaren eta lepoaren mugimenduak mugatzea ahalbidetzen duen gailu bat da. c) Laginak garraiatzeko ontzi bat da, bai eta hondakin organikoak zein sendaketetako hondakinak jasotzeko ere. d) Pazienteak ohean mugitzeko laguntza gisa erabiltzen duen gailu bat da.

151.- .- Gaixotasuna sendatzeko asmoz egiten den tratamendu aktiboari erantzuten ez dioten pazienteen erabateko zaintzaz arduratzen den espezialitatea da: a) Etengabeko zainketak. b) Zainketa aringarriak. c) Zainketa terminalak. d) Zainketa intentsiboak.

152.- .- Odolaren osagaiak banatzeko teknika, medikuntzan erabiltzeko beharrezkoak direnak hautatzean eta gainontzekoak odol-fluxura itzultzean oinarritzen dena. Nola deitzen da?. a) Frotisa. b) Amniozentesia. c) Aferesia. d) Desbridazioa.

153.- .- Nola deitzen da odol-hodiak konpontzeko kirurgia?. a) Angioplastia. b) Bronkoskopia. c) Kolangiografia. d) Profilaxia.

154.- .- Nola jarri behar zaio pazienteari arnesa, alboko etzanerako posizioan badago?. a) Arnesa tarteko izararen gainetik pasatu behar dugu, pazientea kontrako alboko etzanerako posiziorantz mugitu, eta arnesa eta tarteko izara zabaldu. b) Arnesa tarteko izararen gainetik pasatu behar dugu, pazientea kontrako alboko etzanerako posiziorantz mugitu, eta arnesa eta tarteko izara zabaldu, ahoz gorako etzanerako posizioan amaitu arte. c) Arnesa tarteko izararen azpitik pasatu behar dugu, pazientea ahoz gorako etzanerako posiziorantz mugitu, eta arnesa eta tarteko izara zabaldu, alboko etzanerako posizioan amaitu arte. d) Arnesa tarteko izararen azpitik pasatu behar dugu, pazientea alboko etzanerako posiziorantz mugitu, eta arnesa eta tarteko izara zabaldu, ahoz gorako etzanerako posizioan amaitu arte.

155.- .- Zertarako balio du ohatilen bosgarren gurpilak?. a) Biraketak errazteko. b) Aurreko gurpilen direkzioa martxaren noranzkoan finkatzeko. c) Alboetako desplazamenduak errazteko. d) a) eta c) zuzenak dira.

156.- .- Eraso baten aurrean egin beharreko berehalako jarduketa hau izango da: a) Laguntza medikoa behar bada ere, lehenik eta behin dagokion salaketa jarri behar da polizia-agintaritzaren aurrean. b) Laguntza medikoa behar izanez gero, joan dagokion Prebentzioko Oinarrizko Unitatera (POU). Laguntza POUtik kanpo jasotzen bada, zentroan bertan edo Osakidetzako beste edozein zentrotan, laguntza jasotzeko arrazoiak eta antzemandako lesioak jasotzen dituen mediku-txostena eska ezazu. c) Laguntza medikoa behar bada ere, lehenik eta behin, zuzeneko arduradunarekin batera, ahalik eta txosten zehatzena egin behar da, egoeraren inguruko datuak, ikusitako gertaerak edo lekukoen adierazpenak jasoz. d) Bete ezazu Istripua Jakinarazteko Erregistroa (“I formatua”), zuzeneko arduradunak sinatuta, larrialdi-zerbitzura joan aurretik.

157.- .- Su klase bat baino gehiago daude, eta su guztiak ez dira agente-itzaltzaile berdina erabilita itzaltzen. Horregatik, su klase bakoitzerako agente- itzaltzaile mota desberdinak daude: a) B klaseko suetan ura erabil daiteke. b) ABC klaseko suetan balio anitzeko hautsezko itzalgailuak erabil daitezke. c) ABC klaseko suetan lainoztatutako ura edo karbono dioxidoa (CO2) erabil daiteke. d) C klaseko suetan karbono dioxidozko (CO2) itzalgailuak erabil daitezke.

158.- .- Karbono dioxidozko itzalgailuak erabiltzean, zer izan behar da kontuan?. a) C klaseko suetan bakarrik dira egokiak, eta kanpora irtetean karbono dioxidoa gorputzeko zatiekin kontaktuan jartzeak erredurak eragin ditzake beroaren ondorioz. b) A eta B klaseko suetan bakarrik dira egokiak, eta kanpora irtetean karbono dioxidoa gorputzeko zatiekin kontaktuan jartzeak erredurak eragin ditzake beroaren ondorioz. c) C klaseko suetan bakarrik dira egokiak, eta kanpora irtetean karbono dioxidoa gorputzeko zatiekin kontaktuan jartzeak erredurak eragin ditzake hotzaren ondorioz. d) A eta B klaseko suetan bakarrik dira egokiak, eta kanpora irtetean karbono dioxidoa gorputzeko zatiekin kontaktuan jartzeak erredurak eragin ditzake hotzaren ondorioz.

159.- .- Istripu biologiko bat agente biologikoekiko ustekabeko esposizioagatik gertatzen da. Zergatik gerta daiteke?. a) Osorik ez dagoen azalarekin kontaktua. b) Osorik dagoen azalarekin kontaktua. c) Odolarekin edo beste fluido biologiko batzuekin kontaktua, ebakien edo ziztaden bidez. d) a) eta c) zuzenak dira.

160.- .- Pertsonei osasun-galerarik edo lesiorik eragin gabe, erabiltzen ari garen ekipoan kalteak eragin ditzakeen espero gabeko eta nahi gabeko gertaera. Nola deitzen da?. a) Laneko istripua. b) Bajarik gabeko istripua. c) In itinere istripua. d) Gertakaria.

161.- .- Oporrei dagokienez: a) Oporrak diruarekin ordaindu ahal izango dira, notario-idazki baten bidez horrela eskatuz gero oporraldi bakoitza baino 15 egun lehenago. b) Arau orokor gisa, oporrak ezin dira dirutan ordaindu, ez osorik ez zati batean. c) Kontratazio aldia amaitzean zati bat dirutan ordaintzea nahi badu, langileak lan- prestazioaren hasieran egin behar du eskaera. d) Kasu bakar batean ere ezin da eskatu oporrak ordaintzeko.

162.- .- Banakako Babes Ekipoari (BBE) dagokionez erantzun zuzena aukeratu: a) Lanerako erabilitako edozein makina, aparatu, tresna edo instalazio. b) Arduradun zuzenak langileari bere zeregina azkar egiteko ematen dion edozein tresna edo gailu. c) Osasun-ingurunean ingurumen-arriskuak ezabatzeko diseinatutako neurri kolektiboen multzoa. d) Lanean diharduen bitartean, bere segurtasuna edo osasuna mehatxa dezakeen arriskuren batetik edo batzuetatik babesteko, eraman edo eutsi beharreko edozein ekipamendu.

163.- .- Abdomeneko euskailu batean, eusteko uhalak: a) Beheko zatia oheari lotzen zaio eta goikoa pazientearen gerriaren inguruan jartzen da. b) Abdomeneko zatia oheari lotzen zaio eta behekoa pazientearen beheko gorputz-adarren inguruan jartzen da. c) Ohean dagoen pazientea erabat immobilizatzea errazten du. d) a) eta c) zuzenak dira.

164.- .- Peto-uhaletan, 1. zenbakidun kita, abdomeneko kortserako, zenbat botoi izango ditugu?. a) Itxitura magnetikoko lau botoi. b) Itxitura magnetikoko bost botoi. c) Itxitura magnetikoko hiru botoi. d) Itxitura magnetikoko sei botoi.

165.- .- Zer egiaztatu behar da beti pazientea mugitu ondoren?. a) Ohea Trendelemburg posizioan dagoela. b) Pazienteak seruma beteta duela. c) Pazientearen segurtasuna. d) Pazientea ahoz gora dagoela.

166.- .- Zein tresna erabiltzen da ultrasoinuen bidezko esplorazioak egiteko?. a) Ekokardiografoa. b) Ekografoa. c) Endoskopioa. d) Monitorea.

167.- .- Zein material erabiltzen da bizkarrezurra guztiz immobilizatzeko politraumatizatuetan?. a) Gelditzeko taula. b) Brown ferula. c) Bizkarrezurra immobilizatzeko taula. d) Eskopia.

168.- .- Karpeta Gorriaren arabera, Zein baieztapen da OKERRA Prebentzio Kontsulta Orriari buruz?. a) Langileak berehala arduradunari ematen dio. b) Hobekuntza-iradokizunak bidaltzeko balio du. c) Kexa formaletarako soilik erabil daiteke. d) Osasun-zaintzari buruz kontsultatzeko erabil daiteke.

169.- .- Zein baieztapen da OKERRA arrisku ergonomikoei buruz?. a) Jarrera berean denbora tarte batean egoteak nekea saihentzen du. b) Enborraren mugimendua oinekin batera egitea. c) Hankak tolestu eta bizkarra zuzen mantentzea. d) Jarrera-aldaketa maiz egitea.

170.- .- Zein ekintza da zuzena su-itzalgailua erabiltzeko prozeduran?. a) Suaren erdira zuzenean apuntatzea. b) Suaren oinarria estaltzea abaniko mugimenduekin. c) Itzalgailua okertuta edukitzea distantzia handitzeko. d) Itzalgailua probatzea gorantz apuntatuz.

171.- .- Osakidetzako Langileen Arrisku Orokorrak informazio gidaren arabera, zein da produktu kimikoak erabiltzeko arau orokor zuzena?. a) Produktu kimikoak manipulatzen diren lekuetan edariak edan daitezke, ontziak itxita badaude. b) Produktu kimikoak usaindu daitezke identifikatzeko, etiketa ondo irakurtzen ez bada. c) Produkturen bat ontziz aldatzen baduzu, identifikatu zer aldatu duzun eta etiketa ipini ontzi berrian. d) Produktu hegazkorrak (glutaraldehidoa) dituzten ontziak irekita eduki behar dira gasak metatu ez daitezen.

172.- .- Adierazi su-itzalgailuaren erabilerari buruzko erantzun OKERRA: a) Apuntatu suaren oinarrirantz. b) Jarri itzalgailua posizio bertikalean. c) Jarri itzalgailua posizio horizontalean. d) Apurtu prezintoa eta kendu asegurua.

173.- .- Nola deitzen zaio substantzia batek konbustioari eusteko behar beste lurrun kantitate askatzen hasten den tenperaturari?. a) Konbustio prozesua. b) Autoinflamazioko tenperatura. c) Su hartzeko puntua. d) Beroa.

174.- .- Zer neurri ezartzen da Osakidetzako zentroetan lanaldiaren jarraipena ziurtatzeko?. a) Ordutegia kontrolatzeko sistema bat egongo da, eta nahitaez bete beharko da erakunde publikoaren mendeko zerbitzu-erakunde guztietan. b) Unitateko arduradunek egunero gainbegiratuko dute langileen sarrera eta irteera. c) Eskuz sinatzeko erregistro bat ezarriko da fitxatzeko sistema informatikorik ez duten zentroetan soilik. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

175.- .- Umetokitik datorren odoljarioari, hilekoarekin zerikusirik ez duenari, nola deitzen zaio?. a) Metrorragia. b) Melena. c) Aftak. d) Amniozentesia.

176.- .- Nola deitzen zaio ekografia kardiakoak egiteko erabiltzen den aparatuari?. a) Ekokardiografoa. b) Eskopia. c) Elektrokardiografoa. d) Hemofiltroa.

177.- .- Zer adierazten du Esplenomegalia terminoak?. a) Zulo baten estutzea. b) Likido baten ezohiko metaketak sortzen duen hantura. c) Barea handitzea. d) Gaixotasun akutu honen oinarrian gibelaren hantura dago.

178.- .- Nola esaten zaio linfa-gongoil baten hanturari?. a) Adenoma. b) Aferesia. c) Adenitisa. d) Abzesua.

179.- .- Likido amniotikoa duen barne mintzari, nola deitzen zaio?. a) Amniozentesia. b) Amniosa. c) Anamnesia. d) Anemia.

180.- .- Bizitzari buruzko definizioari zein aurrizki dagokio?. a) Bio-. b) Hidro-. c) Inter-. d) Logia-.

181.- .- 255/1997 Dekretuaren arabera, nor da konpetentea Osakidetza Ente Publiko- Euskal osasun zerbitzuaren helbidea finkatzeko edo aldatzeko?. a) Eusko Jaurlaritza, Dekretu bidez. b) Autonomia Erkidegoko Osasun Saila. c) Ente Publikoaren Administrazio Kontseilua. d) Ente Publikoko Ekonomia eta Finantza Erregimeneko Zuzendaria.

182.- .- Suteen sailkapenaren arabera, likidoek eragindako sutea honela katalogatzen da: a) A motako suak. b) B motako suak. c) C motako suak. d) D motako suak.

183.- .- Txingarrak dituen eremu batean sua sortzen bada, agentze itzaltzaile hauetako zein EZ da erabili behar?. a) Hauts polibalentea. b) Ura. c) Karbono dioxidoa. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

184.- .- Erradiazio ionizatzaileari dagokionez, adierazi erantzun zuzena: a) Erradiazio ionizatzailea erabiltzen den eremuetarako sarbidea baimendutako pertsonetara mugatuta dago. b) Erradiazio ionizatzailea mota askotakoa izan daiteke: infragorria eta laserra, elektromagnetiko, etab. c) Osasunerako frogatutako ondorioak eskasak dira (tokiko beroa, azalaren gorritzea). d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

185.- .- Datuak bistaratzeko pantailak (DBPak) erabiltzean, nola jarri behar da pantaila begien aldean?. a) Begiak pantailaren goiko ertzaren parean egon daitezen. b) Begiak pantailaren beheko ertzaren parean egon daitezen. c) Ahalik eta altuen, lepoa luzatzeko. d) Mahaiaren mailaren azpitik.

186.- .- Goizeko lanaldian, berehalako asistentzia medikua behar duen lan istripu bat izanez gero (08:00-15:00), nora joan beharko du langileak lehentasunez?. a) Bere osasun zentroko familiako medikuarengana. b) Bere erakundeko Prebentzio Unitate Basikora. c) Zuzenean Mutualiako bulegoetara. d) Erantzun guztiak okerrak dira.

187.- .- Lan-istripu bat in itinere kontsideratua izan dadin, beharrezkoa da: a) Erabilitako garraiobidea ohikoa izatea. b) Ibilbidea borondatez aldatu edo eten ez izana. c) Denbora-tartea muga arrunten barruan egotea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

188.- .- Guedel hodiari buruzko erantzun zuzena adierazi: a) Mihia atzera ez erortzeko erabiltzen den kanula, arnasbidearen blokeoa sahiesteko. b) Hodi malgua, gorputzeko hodi edo barrunbe batean sar daitekeena, likidoak barneratu edo ateratzeko. c) Mayo kanula ere esaten zaio. d) a eta c erantzunak zuzenak dira.

189.- .- Zer adierazten du hematuria terminoak?. a) Urdail-hesteetatik datorren odol-gorakoa. b) Larruazalaren kolorazio horixka. c) Gernuan odola agertzea. d) Arnasbideetan sortutako odola kanporatzea.

190.- .- Kolelitiasia terminoa honela definitzen da: a) Gernu-maskuriaren hantura, bakterioek sortutako infekzioagatik. b) Behazun-bideak ikusi eta aztertzea, X izpien bidez eta prestakin erradiopaku bat injektatuta. c) Harriak behazun-besikulan. d) Erantzun guztiak okerrak dira.

191.- .- Zer adierazten du aneurisma terminoak?. a) Odol-hodi baten pareta ahulduaren dilatazioa. b) Hodi-egiturak teknika erradiologikoekin aztertzea. Helburu diagnostiko eta terapeutikoekin erabiltzen da. c) Odoleko oxigeno-falta dela-eta, larruazalaren eta mukosen kolorazio urdinmorea. d) Erantzun guztiak okerrak dira.

192.- .- Espezialitate mediko hau guruin endokrinoen funtzio normala, anatomia eta euren alterazioek eragindako desordenak aztertzeaz ardurartzen da: a) Dermatologia. b) Hematologia. c) Endocrinologia. d) Nefrologia.

193.- .- Minari buruzko definizioari dagokion atzizkia honako hau da: a) -grafia. b) -algia. c) -itis. d) -zitosia.

194.- .- Benei (zaineei) buruzko definizioari dagokion aurrizkia honako hau da: a) Hemi-. b) Endo-. c) Hidro-. d) Flebo-.

195.- .- Zer adierzten du histerektomia terminoak?. a) Umetokia erauztea. b) Umetokiko odoljarioa. c) Umetokia eortzea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.

196.- .- Adierazi zein den erantzun zuzena ohiko etxebizitzaz aldatzeko lizentziari dagokionez: a) Egun bateko lizentzia hartzeko eskubidea izango du, etxebizitza berrian erroldatzen den egunetik kontatzen hasita hilabete naturaleko epean. b) Egun bateko lizentzia hartzeko eskubidea izango du, urte natural bateko epean, bizileku berrian erroldatzen den egunetik zenbatzen hasita. c) Bi egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango du, etxebizitza berrian erroldatzen denetik hilabete naturaleko epean. d) Bi egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango du, bizileku berrian erroldatzen den egunetik kontatzen hasita urte natural bateko epean.

197.- .- Adierazi zein den erantzun zuzena gaixotasun oso larria duen lehen mailako senide bat zaintzeko lizentziari dagokionez: a) Langileak lanaldia ehuneko berrogeita hamarreraino murrizteko eskubidea izango du, ordainsariak jasoz, gehienez 2 hilabeteko epean. b) Langileak lanaldia ehuneko berrogeita hamarreraino murrizteko eskubidea izango du, ordainsariak jasoz, gehienez hilabete bateko epean. c) Langileak lanaldia ehuneko ehunera arte murrizteko eskubidea izango du, ordainsariak jasoz, gehienez hilabete bateko epean. d) Erantzun guztiak okerrak dira.

198.- .- Osakidetzako Arau-Akordioaren arabera, zenbateko iraupena du berezko ezkontzagatiko ordaindutako lizentziak?. a) Langileek 20 egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute; ospakizunaren aurretik zein ondoren hartu ahal izango dute, data hori epealdi horren barruan sartuta. b) Langileek 25 egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute; ospakizunaren aurretik zein ondoren hartu ahal izango dute, data hori epealdi horren barruan sartuta. c) Langileek 20 egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute; ospakizunaren ondoren bakarrik hartu ahal izango dute. d) Langileek 25 egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute; ospakizunaren ondoren bakarrik gozatu ahal izango dute.

199.- .- Nola deitzen zaio urgentziazko immobilizazioa behar duten pazienteentzako oholari?. a) Bizkarrezurra immobilizatzeko taula. b) Gelditzeeetako taula. c) Transpalet elektrikoa. d) Miaketarako ohatila.

200.- .- 255/1997 Dekretuaren 4. artikuluak (nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna) dioenez, Osakidetza Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoak: a) Nortasun juridiko pribatuarekin eta osasun eremura mugatutako ahalmenarekin jarduten da. b) Nortasun juridiko berezia eta jarduteko gaitasun osoa dauzka, bereak dituen helburuak eta xedeak betetzeko. c) Ez du berezko nortasun juridikorik, eta organikoki Osasun Sailaren menpe dago. d) Erantzun guztiak okerrak dira.

Denunciar Test