admi laguntzailea hainabt galdera zail IV
![]() |
![]() |
![]() |
Título del Test:![]() admi laguntzailea hainabt galdera zail IV Descripción: 500 eta xx bitartekoak |




Comentarios |
---|
NO HAY REGISTROS |
500. Herri Administrazioaren erantzukizun gaiei dagokienez, Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak hauxe adierazten du: a.Beti exijituko da, Lege horren 139. eta ondorengo artikuluetan aurreikusitakoari jarraiki. b.Jurisdikzio Zibilaren aurrean exijituko da, Zuzenbide pribatuko erlazioetan diharduenean. c.Partikularrek zuzenean ekin beharko dute kaltea eragin duten agintari eta funtzionarioen kontra. d.Herri Administrazioaren kontrako egintza, haren zerbitzura diharduten agintari eta langileek eragindako kalte-galerengatik, subsidiarioa izango da kaltearen eragilearen kontra jarritakoarekiko. 501. Adieraz ezazu aukera okerra. Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen araberako administrazio xedapenak: a.Legeek ezartzen duten hierarkia ordenari egokituko zaizkio. b.Ezingo dute Konstituzioak edo Autonomia Erkidegoek Gorte Nagusien edo Autonomia Erkidegoetako Legebiltzarren eskumenekotzat jotzen dituzten gaiak erregulatu. c.Eraginkorrak izateko, dagokion Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira. d.Deuseztagarriak izango dira Legeari dagozkion gaiak erregulatzen dituztenean. 502. Honek, Eusko Legebiltzarreko kideek -agintean jardun bitartean- egindako delituzko ekintzen gainean erabakitzeko eskumena du: a.Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, delitua non izan den kontuan hartu gabe. b.Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Salak, beti ere. c.Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, beti ere, Autonomia Erkidegoaren lurraldean izandako delituak direla eta. d.Gertaerak izan diren lekuko Probintzia Auzitegiak. 503. Eusko Legebiltzarraren barne erregelamendua honek onartu beharko du: a.Eusko Jaurlaritzak, Lehendakariaren proposamenez. b.Kideen gehiengo osoz. c.Kideen hiru bostenaren gehiengoz. d.Kideen gehiengo soilez. 506. Espainiako Konstituzioaren 16. artikuluak erlijio askatasuna aitortzen du. Hortik ondorioztatzen da espainiar Estatua zera dela: a.Estatu laikoa. b.Estatu katolikoa. c.Estatu konfesionala. d.Estatu ez-konfesionala. 509. Ganberak bi bilkura alditan bilduko dira urtean; bigarren aldiak tarte hau hartzen du: a.Irailetik abendura. b.Irailetik urtarrilera. c.Otsailetik ekainera. d.Otsailetik uztailera. 512. Euskadiko Autonomia Estatutuaren arabera, Eusko Legebiltzarrari dagokio: a.Konstituziokontrakotasuneko errekurtsoak aurkeztea deliberatu eta erabakitzea. b.Konstituziokontrakotasuneko errekurtsoak jartzea. c.Autonomia Estatutuak eskatzen dituen izapideak bete ondoren, erreferendum deialdiak baimentzea. d.Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak lantzea. 513. Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak zehazten duenez, kasu honetan posible da eskumenak eskuordetzea: a.Estatuko Buruzagitza, Nazioko Gobernuaren Presidentetza, Gorte Nagusi, Autonomia Erkidegoetako Gobernu Kontseiluetako Presidentetza eta Autonomia Erkidegoetako Legebiltzarrekiko erlazioekin lotutako gaiak. b.Xedapen orokorrak hartzea. c.Errekurtsoa jarri zaien egintzak eman dituzten administrazio organoetan errekurtsoak ebaztea. d.Eskuordetzaz egikaritzen diren eskumenak, lege batek, esanbidez, hala egitea baimentzen badu. 517. Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak zehazten duenaren arabera, honako hauek egintza deuseztagarriak dira: a.Ordenamendu juridikoan edozein arau-hauste dakarten Administrazio egintzak, baita botere desbideratzea ere. b.Konstituzioaren babesa izan dezaketen eskubide eta askatasunak kaltetzen dituztenak. c.Ezinezko edukia daukatenak. d.Legez ezarritako prozedura edo kide anitzeko organoen borondatea eratzeko funtsezko erregelak dauzkaten arauak erabat alboratuta ematen direnak. 518. Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak zehazten duenaren arabera, jakinarazpen oro honela bideratuko da: a.Jakinarazi beharreko agiriaren irteera erregistratzen den egunaren ondorengo egun baliodunean. b.Jakinarazi beharreko agiriaren irteera erregistratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, hamar egun balioduneko epe barruan. c.Hamar eguneko epe barruan, egintza hori eman den datatik zenbatzen hasita. d.Hilabeteko gehienezko epe barruan, egintza hori eman den datatik zenbatzen hasita. 519. Administrazio bideari amaiera ematen ez dioten ebazpen eta administrazio egintzen kontra, gorako errekurtsoa jar daiteke: a.Egintzok eman zituen hierarkian goragoko organoaren aurrean. b.Egintzok eman zituen organoaren aurrean bertan. c.Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean. d.Aukeran, egintzok eman zituen organoaren aurrean bertan edo hierarkian goragoko organoaren aurrean. 520. Berrikuspeneko administrazio errekurtso berezia, honela jartzen da: a.Administrazio bidea agortzen ez duten egintzen kontra. b.Administrazio bidea agortzen duten egintzen kontra. c.Administrazio bidean diren egintza irmoen kontra. d.Erreklamazio ekonomiko-administratiboen esparruan. 522. Herri Administrazioaren ondare erantzukizunaren prozeduraren amaiera konbentzionala, kalte-ordainen akordio bidez, honako une honetan adostu daiteke: a.Entzuna izateko izapidearen aurretiko prozeduran zehar, edozein unetan. b.Entzuna izateko izapidearen ondorengo prozeduran zehar, edozein unetan. c.Prozeduraren edozein unetan. d.Ebazpen proposamenari alegazioak jartzeko fasean. 523. Administrazioaren ondare erantzukizuna eskatu ahal izateko, hau da baldintza bat: a.Kalte erreal bat edo aurreikus daitekeen kalte bat egotea. b.Kaltea, enplegatu publiko baten diziplinarik gabeko jarduera baten ondorio izatea. c.Kaltea ezinbestez gertatu izana. d.Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira. 524. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, interesduna ez den pertsona bati datuak erakusteari honela esaten zaio: a.Datuen interkomunikazioa. b.Datuen transmisioa. c.Datuen disoziazioa. d.Datuak lagatzea. 525. Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenez, datu pertsonalak interesdunarengandik jaso ez badira, orduan, fitxategiaren arduradunak edo haren ordezkariak interesdunari informazioa eman beharko dio espresuki, zehazki eta zalantzarik gabe, epe honen barruan: a.Datuak erregistratzen diren unetik, hurrengo hamar egunen barruan. b.Datuak erregistratzen diren unetik, hurrengo hilabete barruan. c.Datuak erregistratzen diren unetik, hurrengo bi hilabeteen barruan. d.Datuak erregistratzen diren unetik, hurrengo hiru hilabeteen barruan. 526. Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenez, osasunari buruzko datu pertsonalen tratamendua hemen xedatutakoaren bidez arautuko da: a.Sanitateko Lege Orokorrean. b.Intimitaterako eskubidea babesteko Lege organikoan. c.Sanitateari buruzko estatuko edo autonomiako legerian. d.Ideologia eta afiliazio sindikalari erreferentzia egiten dieten datuetarako. 528. Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko 2/2004 Legeak zehazten duenez, hau da tratamenduaren arduraduna: a.Tratatu behar diren datuen jabe diren pertsona fisikoak. b.Tratamenduaren arduraduna den pertsona fisiko edo juridikoa. c.Pertsona fisiko edo juridiko, agintari publiko, zerbitzu edo bestelako edozein erakunde, zeinak, beste batzuekin batera, tratamenduaren arduradunaren kontura datu pertsonalak tratatzen dituen. d.Fitxategia atxikia dagoen administrazioko pertsona, erakunde, entitate, korporazio edo organoa, tratamenduaren xede, eduki eta erabileraz erabakitzen duena. 529. Adieraz ezazu aukera okerra. Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2006ko ekainaren 19ko Akordioaren -zeinaren bidez Osakidetzak gestionatutako fitxategi pertsonalak arautzen diren- ondoriozko fitxategiek, dagokion eranskinean bakoitzerako adierazten diren xedeetarako balio izateaz gainera, helburu hau daukate: a.Azterketa epidemiologikoak egitea. b.Efizientzia kostuen azterketa egitea. c.Ikerketa sanitarioa. d.Erabilpen estatistikoa. 533. Osakidetza Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluari laguntzeko zuzendaritza egitura, batez ere kontrol, koordinazio estrategiko, laguntza eta gestio ahalak gauzatzeko zuzendaritza eskumenak dituena, Ente Publikoaren mende dauden osasun zerbitzuen erakundeekiko, honelakoa da. a.Administrazio eta gestio korporatiboko erakunde zentrala. b.Administrazio batzorde zentrala. c.Zuzendaritza batzordea. d.Laguntza batzordea. 535. Funtzio hau Osakidetza Ente Publikoko Presidenteari dagokio: a.Zuzendari Nagusiaren proposamenez, Ente Publikoaren Plan Estrategikoa onartzea. b.Ente Publikoaren eragiketak ikuskatzea. c.Zuzendari Nagusia izendatu eta bereiztea. d.Ente Publikoari atxikitako baliabideak berrantolatzeko neurriak, dagokionean, onartu edo proposatzea, osasun zerbitzuen erakundeen konfigurazioari dagokionez. 536. Euskadiko Lehen Mailako Atentzioko Osasun Eskualdeetan, asistentzia prozesuaren efizientzia, kalitatea eta efikaziara bideratutako pertsona, zerbitzu, teknologia eta azpiegiturak honela definitzen dira: a.Osasun Barrutiak. b.Lehen Mailako Atentzioko barrutiak. c.Laguntza gailuak. d.Lehen Mailako Atentzioko unitateak. 550. Estatutu Markoak zehazten duenez, berezitzat jotzen diren zerbitzuak emateko, Osasun Zerbitzuetako Erakunde Sanitarioetan zera emango da: a.Bitarteko estatutupeko izendapena. b.Behin-behineko estatutupeko izendapena. c.Estatutupeko ordezkotza izendapena. d.Iraupen jakineko izendapena. 555. Merkataritza edo industria erakunde batek ekoitzitako dokumentu-funtsak biltzen dituen artxiboa, mistoa nahiz pribatua izan, honela deitzen da: a.Enpresako artxiboa. b.Familia artxiboa. c.Artxibo orokorra. d.Artxibo zentrala. 557. Artxiboen oinarrizko funtzioak hauek dira: a.Hainbat entitatetan metaturik dauden dokumentu guztiak biltzea, ondoren, ikertzaile adituek kontsulta ditzaten. b.Entitate batek edo hainbatek ekoitzitako dokumentuak bildu eta gordetzea, ondoren, eta ahal denean, erabiltzaileen kontsulta errazteko.*. c.Entitate batek ekoitzitako edo metatutako dokumentu guztiak bildu eta gordetzea, haien edukiak zuzenean eragiten dien pertsonak edo bulegoek erabiltzeko. d.Entitate batek ekoitzitako dokumentu guztiak bildu eta gordetzea, bulego ekoizleek edo Estatuko Administrazioak erreferentzia gisan erabiltzeko. |