option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

admini laguntzailea hainabt galdera zail III

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
admini laguntzailea hainabt galdera zail III

Descripción:
417 eta 497 artekoak

Fecha de Creación: 2009/03/28

Categoría: Otros

Número Preguntas: 28

Valoración:(0)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

417. Behin-behineko pertsonalari dagokionez, hau faltsua da: a.Berariaz konfiantzakotzat edo aholkularitza berezikotzat jotzen diren funtzioak betetzen ditu. b.Haiek izendatzea eta kargu uztea libreak izango dira. c.Haien izaerari egokitzen zaion hartan, aplikagarri izango zaie karrerako funtzionarioen erregimen orokorra. d.Herri Administrazioetan zuzendaritza funtzio profesionalak garatzen ditu, kontuan hartuta funtzio horiek Administrazio bakoitzeko arau espezifikoetan jotzen direla halakotzat.

418. Euskadiko Antolamendu sanitarioaren Legea hau da: a.30/1992 Legea, azaroaren 26koa. b.8/1997 Legea, ekainaren 26koa. c.3/2005 Legea, otsailaren 18koa. d.7/2007 Legea, apirilaren 12koa.

422. Osakidetza ente publikoari dagokionez, hau faltsua da: a.Langileen zerrendak bertako administrazio kontseiluak onartuko ditu. b.Entearen erakunde bakoitzak bere giza baliabideetako beharren barne plangintza eta zehaztapena ezarriko du, plan estrategikoen eta gestio planen bidez. c.Iraupen zehatzeko zereginak bete ahal izateko langile beharrek, diru hornidura behar bestekoa denean beti ere, behin-behineko estatutupeko enplegu erlazio bat ekarri ahal izango dute. d.Espezializazio handiko kasu berezietan, lan kontratu iraunkorreko erregimenean dauden profesionalak, entearen mende dauden osasun zerbitzuen erakundeekin lotu ahal izango dira.

424. Faltsua da Osakidetza Ente Publikoak, bere xedea garatzeko, bere erakunde guztien bitartez, dituen interes orokorreko helburuen artean, hauxe bilatuko duenik: a.Euskadiko Autonomia Erkidegoan osasun zerbitzu publikoaren eskaintza gauzatzea. b.Bertako pertsonal sanitarioaren eta ez-sanitarioaren prestakuntza sustatzea; baita pertsonal horrek behar dituen ezagutza espezializatuen eguneratzea ere. c.Zerbitzuetara jotzen duten pertsonei, izaera instrumental edo osagarriko euren eskubide eta betebeharrak osoki erabiltzeko behar diren baldintzak eskaintzea. d.Euskadiko Autonomia Erkidegoan asistentzia soziosanitarioaren eskaintza gauzatzea.

431. Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen Karta onartzen duen uztailaren 18ko 175/1989 Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoari jarraiki, faltsua da pazienteek eta erabiltzaileek eskubide hau dutenik: a.Diagnostiko, tratamendu edo antzeko tankerako prozedurei uko egiteko eskubidea, salbuespenik gabe. b.Beren Historia Klinikoaren konfidentzialtasuna ziurtatzeko eskubidea, eta Historia hori erabilia ez izateko eskubidea, salbu-eta xedea ikerketa sanitario anonimoa edo zerbitzuen kalitatearen ebaluazioa denean, eta horretarako pazienteak edo erabiltzaileak esanbidezko adostasuna ematen duenean. c.Agintari Sanitarioekin bat eginik, Osakidetzari laguntzeko eta borondatezko jardueretan aritzeko eskubidea. d.Itxaron zerrendetan -baleude-, ekitate irizpideei jarraituz, urgentzia medikoari eta itxaron denborari loturiko lehentasunak soilik azaltzeko eskubidea.

432. Faltsua da pazienteek, erabiltzaileek eta familiartekoek, Osakidetzako osasun zerbitzuak erabiltzen dituztenean, eta Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen Karta onartzen duen uztailaren 18ko 175/1989 Dekretuaren 4. artikuluari jarraiki, obligazio hau bete behar dutenik: a.Tratamendurako metodoak onartu ezik, borondatezko alta agiria izenpetzea. b.Zentroen funtzionamenduan ikusitako irregulartasunak Osasun Erakundeetako arduradunei jakinaraztea. c.Osasun zerbitzuak behar diren aldiro, Osasun Txartel Indibiduala aldean eramatea. d.Larrialdietako zerbitzuak premiazkoak diren xedeetarako erabiltzea, horretarako sortuak baitaude, batez ere zerbitzu arrunten zirkuituetara joz.

433. Faltsua da neskatila, mutiko eta nerabeek, osasun zentroetan ospitaleratuta geratzen direnean -zentro horiek publikoak edo pribatuak izan-, eskubide hau dutenik: a.Ospitalean dauden bitartean, aita-amen edo horiek ordezkatzen dituztenen ondoan ahalik eta luzaroen egoteko eskubidea. Edozelan ere, pertsona horiek ikusle pasibo gisan egongo dira bertan. b.Jarri zaizkien tratamendu mediko osoari buruzko eta tratamendu horrek eskaintzen dituen itxaropen positiboei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea. c.Hala harreran nola jarraipenean, indibidualki hartuak izateko eskubidea eta, ahal dela, beti profesional talde berarekin. d.Ospitalean dauden bitartean euren adinari dagozkion jostailu, liburu eta ikus-entzunezko baliabideak edukitzeko eskubidea.

435. Euskadin, pertsona hauek eska dezakete ONA txartela: a.Osasun Txartel Indibiduala daukaten 12 urtetik gorako pertsonek. b.Osasun Txartel Indibiduala daukaten 14 urtetik gorako pertsonek. c.Osasun Txartel Indibiduala daukaten 16 urtetik gorako pertsonek. d.Osasun Txartel Indibiduala daukaten adinez nagusiek.

437. Osakidetzako pertsonalaren lan baldintzak arautzen dituen akordioaren arabera, hau egia da: a.Osakidetzan, erregimen iraunkorreko gaueko txandetarako, urteko lanordu efektiboak 1.592 izango dira. b.Pertsonalak eskubidea izango du zerbitzuan emandako urte oso bakoitzeko, ordaindutako 22 laneguneko oporraldia izateko. c.Oporraldia, nahitaez, ekainean, uztailean, abuztuan edota irailean hartuko da. d.Lanaldi osagarriak ez du, inola ere, aparteko orduetarako ezarritako ez izaera ez tratamendua.

438. 2007, 2008 eta 2009. urteetarako Osakidetzako pertsonalaren lan baldintzen Akordio arautzailean dauden oporrei buruzko xedapenak honako hauei aplikatu ahal izango zaizkie: a.Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoari atxikitako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko pertsonal funtzionarioari. b.Aldi baterako lan kontratudun pertsonalari, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen 26.6 artikuluari jarraiki. c.Osakidetzako zerbitzuen Erakundeetako lan kontratudun pertsonal finkoari. d.Tokiko Etxe Asistentzia Publikoko pertsonal sanitarioari eta Kupoko eta Zonako pertsonalari.

439. Osakidetzako pertsonalaren lan baldintzak arautzen dituen akordioaren arabera, hau egia da: a.Osakidetzak, euren lanposturako egokiak diren laneko arropa eta oinetakoak emango dizkie langileei, dauden xedapenei jarraituz. Horiek erabiltzea borondatezkoa izango da. b.Nomina aurrerakinak itzultzeko gehienezko epea hamabi hilekoa izango da. c.Nomina aurrerapenek interesak sorraraziko dituzte. d.Nomina aurrerapena da egin gabeko lan bati dagozkion ordainsarien kargura ordaindutako kantitatea.

441. Osakidetzako pertsonalaren lizentziak: a.Pertsonalaren eskubide gisan konfiguratuta daude, lan absentzia ordaindu gabeko bati dagokiona, arauan sailkatuta dauden kausak eta iraupena kontuan hartuta. b.Ezingo dira inola ere ukatu. c.Lan absentziak dira, dagokion arauan sailkaturik eta justifikaturik daudenak. d.Dagokion Zerbitzuen Erakundeko Giza Baliabideetako Zuzendaritzari idatziz eskatu behar zaizkio, gutxienez 15 egun lehenago.

446. Abenduaren 16ko 55/2003 Legearen helburua hau da: a.Haren aplikazio eremuan dauden funtzionario publikoen estatutupeko erregimenaren oinarriak ezartzea. b.Osasun Sistema Nazionala osatzen duten osasun zerbitzuetako estatutupeko pertsonalaren funtzionariotza erlazio bereziaren oinarri arautzaileak ezartzea, aipatutako pertsonalaren Estatutu Markoaren bidez. c.Herri Administrazioen zerbitzura dagoen lan kontratudun pertsonalari aplika dakizkiokeen arauak zehaztea. d.Osakidetza zuzenbide pribatuko Ente Publikoan zerbitzuak ematen dituen pertsonalaren lan baldintzak arautzea, aplikazio eremu pertsonalaren eremu barruan.

449. Elkarrizketa Sozialerako Foro Markoari dagokionez, hau faltsua da: a.Bere helburua da elkarrizketarako eta laneko informaziorako esparrua eratzea; baita Osasun Sistema Nazionaleko giza baliabideen garapen harmonikoa sustatzea ere. b.Bertan, osasun sektoreko erakunde sindikal guztiak egongo dira ordezkatuta. c.Osasun sektoreko mahai sektorialek hartutako akordioen gaineko informazioa eman beharko zaio. d.Mahai orokorrek hartutako akordioen gaineko informazioa eman beharko zaio, akordio horiek osasun sektoreari eragiten badiote.

453. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoak: a.Dibisioko hiru Zuzendari izango ditu. b.Bost zuzendaritza kargu izango ditu. c.Gehienez ere, bost zuzendaritza kargu eduki ahal izango du.*. d.Gehienez ere, hiru zuzendaritza kargu eduki ahal izango du.

457. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren ebazpenen kontra: a.Gorako errekurtsoa jarri ahal izango da. b.Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da. c.Administrazioarekiko auzi errekurtsoa eta, aldi berean, hautazko birjartze errekurtsoa jarri ahal izango da. d.Ezin izango da inolako errekurtsorik jarri.

458. Konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa honen kontra aurkez daiteke: a.Konstituzioa urratzen duen estatuko edozein arauren kontra. b.Autonomia Erkidegoek ematen dituzten egintza eta xedapen arautzaileen kontra, lege balioa badute. c.Soilik legeen kontra, bai Estatuaren bai Autonomia Erkidegoek emandakoen kontra.*. d.Autonomia Erkidego baten edozein egintza edo xedapen arautzaileren kontra, baldin eta Konstituzioan xedatutakoa urratzen badu.

459. Konstituzioak 54. artikuluan ezartzen duenez, Arartekoa: a.Gobernuaren ordezkari bat da. b.Diputatuen Kongresuko ordezkari bat da. c.Diputatuen Kongresuko goi-komisario bat da. d.Gorte Nagusietako goi-komisario bat da.

465. Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legean xedatutakoari jarraiki, honako printzipio hauek osatzen dute Euskadiko sistema sanitarioa: a.Unibertsaltasuna, elkartasuna, zerbitzuen kalitatea eta hiritarren parte hartzea. b.Unibertsaltasuna, plangintza, elkartasuna, ekitatea eta zerbitzuen kalitatea. c.Unibertsaltasuna, elkartasuna, ekitatea, zerbitzuen kalitatea eta hiritarren parte hartzea. d.Unibertsaltasuna, elkartasuna, ekitatea, plangintza, zerbitzuen kalitatea eta hiritarren parte hartzea.

467. Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legean xedatutakoaren arabera, buruzagitzako lanpostu funtzionalek, plantillan hala zehaztuta badago eta hierarkia, erantzukizun berezi edo konplexutasun funtzionalari loturiko irizpideen arabera, aldi baterako izendapena ekarriko dute, eta epea hauxe izango da: a.Lau urte, luza daitekeena. b.Lau urte, ezin luzatu dena. c.Hiru urte, luza daitekeena. d.Hiru urte, ezin luzatu dena.

468. Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legean xedatutakoari jarraiki, adieraz ezazu zein den erantzun okerra: a.Titulazio taldea, langileak sailkatzeko tresna da, langileoi lanean hasteko eskatzen zaien titulazio mailan oinarritua. b.Talde profesionala, langileak sailkatzeko tresna da, gaitasun profesionalen eta prestazioari dagozkion zereginen eduki espezifikoaren taldekatze unitarioan oinarritua. c.Plantilla, hainbat lanpostu funtzionaletan egituratuko da. Lanpostu funtzional horiek langileen antolaketa, sustapen eta garapenera bideratutako tresnatzat hartuko dira. d.Talde nahiz kategoriak sortu, aldatu edo kentzeko, Osasun Sailburuaren Agindua beharko da.

469. Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bitartez, Osakidetza Ente Publikoaren Estatu Sozialak ezartzen dira. Dekretu horren arabera, proposamen eta aholkularitza funtzioak egiteko, eta baita zerbitzu erakundeetan parte hartzeko funtzioak garatzeko ere, erakunde bakoitzean zera egongo da: a.Zuzendaritza Mediko bat. b.Kontseilu Tekniko bat. c.Zuzendari-Gerente bat. d.Zuzendaritza Kontseilu bat.

475. Osakidetzako pertsonalaren lan baldintzen Akordio arautzailea onartzen duen Abenduaren 28ko 235/2007 Dekretuaren arabera, adieraz ezazu zein den erantzun okerra: a.Norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia egoera, ofizioz edo interesdunaren eskariz adieraziko da. b.Norberaren interesagatiko borondatezko eszedentziara pasatzeko, beharrezkoa izango da aurreko ondoko bi urteetan zerbitzu efektiboak eman izana Herri Administrazioetako edozeinetan. c.Norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia ematea, zerbitzuaren beharren mende geratuko da. d.Norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia ezingo zaio eman diziplina espediente baten pean dagoen inori.

478. Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen Karta, gaur egun, honen bidez onartzen da: a.Ebazpen bidez. b.Dekretu bidez. c.Errege Lege-Dekretu bidez. d.Lege bidez.

479. Atentzio espezializaturako Osakidetzari atxikitako baliabideen antolamendu egiturari buruzko 194/1996 Dekretuan xedatutakoaren arabera, hau ez da Ospitaleko Gerentearen funtzio bat: a.Ospitalea ordezkatuz, urtero Programa Kontratua izenpetzea. b.Ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntza gidatu eta bultzatzea. c.Ospitaleko Kontseilu Teknikoko buru izatea. d.Dagokien osasun zentroetako ordezkaritza ofiziala izatea.

483. Abenduaren 28ko 235/2007 Dekretuak Osakidetzako pertsonalaren lan baldintzen Akordio arautzailea onartzen du. Dekretu horrek ezartzen duenez, eguneko lanaldi normalizatua, oro har, hauxe izango da: a.Zazpi ordu, salbu-eta txandakako sistemetan diharduten langileentzat; eta salbuetsiz, halaber, Lehen Mailako Atentzioan larunbatetan zerbitzua emateagatik dagokiona. b.Zazpi ordu, salbu-eta txandakako sistemetan diharduten langileentzat. c.Zortzi ordu, salbu-eta txandakako sistemetan diharduten langileentzat; eta salbuetsiz, halaber, Lehen Mailako Atentzioan larunbatetan zerbitzua emateagatik dagokiona. d.Zortzi ordu, salbu-eta txandakako sistemetan diharduten langileentzat.

484. Osakidetzako pertsonalaren lan baldintzen Akordio arautzailea onartzen duen Abenduaren 28ko 235/2007 Dekretuaren arabera, adieraz ezazu zein den erantzun okerra: a.Langileek, egunak hartzen hasi baino 20 egun balioduneko aurrerapenez eskatu beharko dute norberaren kontuengatiko lizentzia. b.Langileek, oro har, urtean sei lanegun hartzeko eskubidea izango dute norberaren kontuengatik. c.Lizentzia horren gehienezko muga urtean 42 ordukoa izango da. d.Norberaren kontuengatiko lizentziaren ebazpena, denbora barruan eta behar den moduan eskatuz gero, ezingo da ez atzeratu ez ukatu; soilik arrazoi larri, urgentziazko eta ezin aurreikusizkoek justifikatuko dute ezezkoa ematea.

497. Langileak ohiko etxez aldatu behar izanez gero, eskubidea izango du lizentzia hau izateko: a.2 egun natural, hilabete natural bateko epe barruan, bizileku berrian erroldatzen den egunetik hasita zenbatzeko. b.3 egun natural, bi hilabete naturaleko epe barruan, bizileku berrian erroldatzen den egunetik hasita zenbatzeko. c.2 egun natural, hilabete natural bateko epe barruan, bizileku berrian erroldatzen den egunaren biharamunetik hasita zenbatzeko. d.2 egun natural, bi hilabete naturaleko epe barruan, bizileku berrian erroldatzen den egunetik hasita zenbatzeko.

Denunciar Test