option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php
TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESE: Administrari laguntzailea Osakidetza 20,21,22+E
COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Administrari laguntzailea Osakidetza 20,21,22+E

Descripción:
165 galderak

Autor:
AVATAR
LAB Osakidetza
OTROS TESTS DEL AUTOR

Fecha de Creación:
02/04/2023

Categoría: Oposiciones

Número Preguntas: 166
COMPARTE EL TEST
COMENTARNuevo Comentario
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
Galdera Sorta, Gaitegi Komuna, Administrari Laguntzailea OSAKIDETZA EPE 20,21,22+E .
1.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, honako hauek dira adierazpen horretan jasotako eskubideen eta betebeharren titularrak: a) Euskadiko osasun-sistemak ematen dituen prestazioak eta osasun-zerbitzuak eskuratu eta erabiltzen dituzten pertsona guztiak. b) Euskadin jaiotako pertsona guztiak. c) Euskadin erroldatutako pertsona guztiak. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
2.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, ezarritako eskubide eta betebehar guztiak eska daitezke: a) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten titulartasun publikoko edo pribatuko osasun-zentroetan, -zerbitzuetan edo -establezimenduetan nahiz hitzartuetan garatzen diren osasun-ekintza guztiei lotutako egoeretan, irakaskuntza barne. Ikerketa biomedikoari buruzko ekintzak adierazpen horretatik kanpo geratzen dira, eta beren araudi espezifikoaren arabera arautzen dira. b) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten titulartasun publikoko osasun-zentroetan, -zerbitzuetan edo -establezimenduetan nahiz hitzartuetan garatzen diren osasun- ekintza guztiei lotutako egoeretan, irakaskuntza barne. Ikerketa biomedikoari buruzko ekintzak adierazpen horretatik kanpo geratzen dira, eta beren araudi espezifikoaren arabera arautzen dira. c) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten titulartasun publikoko edo pribatuko osasun-zentroetan, -zerbitzuetan edo -establezimenduetan nahiz hitzartuetan garatzen diren osasun-ekintza guztiei lotutako egoeretan, ikerkuntza eta irakaskuntza barne. d) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten titulartasun publikoko osasun-zentroetan, -zerbitzuetan edo -establezimenduetan nahiz hitzartuetan garatzen diren osasun- ekintza guztiei lotutako egoeretan, ikerkuntza eta irakaskuntza barne.
3.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, hauek dira Euskadiko osasun-sisteman garatzen diren osasun-ekintzen multzoa jakinarazi eta inspiratzen duten printzipioak: a) Pertsonaren askatasuna eta autonomia errespetatzea, haren osasunari eragiten dioten erabakietan. b) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten profesional guztiak errespetatzea. c) Euskadiko osasun-sistemaren esparruan ikerketa zientifikoa sustatzea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
4.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuak honako eremu hauekin lotutako eskubide multzoak bereizten ditu: a) Laguntza-harremanak; norbere osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; haurrei eta nerabeei lotutako osasun-laguntza espezifikoa; sexu- eta ugalketa-osasunari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; adintsuei lotutako osasun- laguntza espezifikoa; bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; ikerketa biomedikoan parte hartzea; osasun-txartel indibiduala lortzea. b) Laguntza-harremanak; norbere osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; haurrei eta nerabeei lotutako osasun-laguntza espezifikoa; sexu- eta ugalketa-osasunari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; adintsuei lotutako osasun- laguntza espezifikoa; bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; profesional sanitarioen irakaskuntzarekin lotutako eskubideak; osasun-txartel indibiduala lortzea. c) Laguntza-harremanak; norbere osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; haurrei eta nerabeei lotutako osasun-laguntza espezifikoa; sexu- eta ugalketa-osasunari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; adintsuei lotutako osasun- laguntza espezifikoa; bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; osasun publikoaren esparruko neurriak; osasun-txartel indibiduala lortzea. d) Laguntza-harremanak; norbere osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; haurrei eta nerabeei lotutako osasun-laguntza espezifikoa; sexu- eta ugalketa-osasunari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; adintsuei lotutako osasun- laguntza espezifikoa; bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; osasun-txartel indibiduala lortzea.
5.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteak edo Euskadiko osasun-sistemako erabiltzaileak eskubide hau du: a) Informazio klinikoa bere hizkuntzara itzulita egotea bermatzeko arrazoizko baliabideak erabili direlako eskubidea, ulertzen duela bermatzeko. b) Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko dauden bideei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea. c) Amak eta aitak, erditu aurretik, ikuspegi klinikotik beharrezkoak ez diren esku- hartzeei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, baldin eta esku-hartze horiek ez egiteak ez badakarkio arriskurik jaioko den haurraren osasunari. d) Medikuntza orokorreko, pediatriako eta arreta espezializatuko profesional fakultatiboa hautatzeko eskubidea.
6.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteek edo erabiltzaileek dituzten eskubideei dagokienez: a) Eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, Euskadiko osasun-sistemako jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta haren kalitateari eta haiek eskuratzeko betekizunei buruzko informazioa jasotzekoa ere. b) Eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, Euskadiko osasun-sistemako jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta haren kalitateari eta haiek eskuratzeko betekizunei buruzko informazioa jasotzekoa ere, banaka edo herritar guztien eskuragarri egotea bermatzen duten bitartekoen bidez. c) Eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, Euskadiko osasun-sistemako jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta haren kalitateari eta haiek eskuratzeko betekizunei buruzko informazioa jasotzekoa ere, bai eta beste osasun-sistema batzuetan eskuragarri daudenei buruzkoa ere, Euskadiko osasun-sistematik kanpo ere eskatu ahal izan ditzaten. d) Eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, Euskadiko osasun-sistemako jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta haren kalitateari, kostuari eta haiek eskuratzeko betekizunei buruzko informazioa jasotzekoa ere.
7.- Euskadiko osasun-sistemaren jarduketetan parte-hartze aktiboa izateko eskubidea: a) Ez dago onartuta Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan. b) Onartuta dago Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan, elkarteen bitartez gauzatutako eskubide kolektibo gisa. c) Onartuta dago Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan, eta jaso egiten du hala zuzeneko parte-hartzearen modalitatean nola elkarteen bitartez. d) Onartuta dago Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan, eta jaso egiten du hala zuzeneko parte-hartzearen modalitatean nola elkarteen eta sindikatuen bitartez.
8.- Uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan jasotako Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpenaren ondoreetarako, bizitzaren fase hauek eratu dira, premia espezifikoak zehaztuta: a) 1. Neonatologia, haurrak eta nerabeak. 2. Sexu- eta ugalketa-osasuna, haurdunaldia eta erditzea. 3. Lan-osasuna. 4. Adintsuak eta bizitzaren amaiera. b) 1. Haurrak eta nerabeak. 2. Sexu- eta ugalketa-osasuna. 3. Lan-osasuna. 4. Adintsuak. c) 1. Haurrak. 2. Nerabeak, sexu- eta ugalketa-osasuna. 3. Adintsuak. 4. Bizitzaren amaiera. d) 1. Haurrak eta nerabeak. 2. Sexu- eta ugalketa-osasuna. 3. Adintsuak. 4. Bizitzaren amaiera.
9.- Uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan jasotako Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpenean kolektibo ahul hauek identifikatzen dira: a) Adingabeak. b) Homosexualak eta transexualak. c) Migratzaileak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
10.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, haurrek eta nerabeek, Euskadiko osasun-sistemako pazienteak eta erabiltzaileak diren aldetik, honako eskubide hauek dituzte: a) Behar dituen zainketak jasotzeko ziurtasuna izateko eskubidea, justiziak parte hartzea beharrezko balitz ere, gurasoak edo horiek ordezkatzen dituen pertsona, erlijio-askatasunerako funtsezko eskubidea baliatuz, aurka egon ezean. b) Behar dituen zainketak jasotzeko ziurtasuna izateko eskubidea, Osasun Sailak parte hartzea beharrezko balitz ere, betiere jarduketa ez bada haurraren edo nerabearen erlijio- edo kultura-ingurunearen aurkakoa eta, horrenbestez, baita haren ustezko borondatearen aurkakoa. c) Behar dituen zainketak jasotzeko ziurtasuna izateko eskubidea, justiziak parte hartzea beharrezko balitz ere, gurasoek edo horiek ordezkatzen dituen pertsonak, erlijio-arrazoiak, kultura-arrazoiak edo beste edozein direla bide, zainketa horiek jasotzea ukatzen diotenean. d) Behar dituen zainketak jasotzeko ziurtasuna izateko eskubidea, Osasun Sailak parte hartzea beharrezko balitz ere, gurasoek edo horiek ordezkatzen dituen pertsonak, erlijio-arrazoiak, kultura-arrazoiak edo beste edozein direla bide, zainketa horiek jasotzea ukatzen diotenean.
11.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan berariaz aitortzen da honako eskubide hau: a) Ikuspegi klinikotik hertsiki beharrezkoak ez diren eta emakumearen edo haurraren osasunerako kalterik gabe saihets daitezkeen interbentzioak planteatzen direnean informatua izateko eta erabakitzeko eskubidea, esaterako, episiotomia; eta erditzearen aurretik eta erditzean, bere bikoteak edo bere konfiantzako pertsonak lagunduta egoteko eskubidea. b) Seme-alabei bularra edozein lekutan emateko eskubidea egikaritzeko eskubidea. c) a eta b erantzunak zuzenak dira. d) a eta b erantzunak okerrak dira.
12.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, Euskadiko osasun-sistemako paziente eta erabiltzaileek, bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoari dagokionez, honako eskubide hau dute: a) Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eskubidea, eta aukera horietako edozein onartzeko edo ukatzeko borondatea errespetatzea eta onartzea, baldin eta zuzenean edo aurretiko borondateen bidez adierazten bada. b) Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eskubidea, eta aukera horietako edozein onartzeko edo ukatzeko borondatea errespetatzea eta onartzea, hala zuzenean jakinarazten denean nola aurretiko borondateen edo ordezkari baten bidez egiten denean. c) Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eskubidea, eta aukera horietako edozein onartzeko edo ukatzeko borondatea errespetatzea eta onartzea, baldin eta zuzenean, aurretiko borondateen bidez edo senideen edo hurbilekoen bitartez adierazten bada. d) Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eskubidea, eta aukera horietako edozein onartzeko edo ukatzeko borondatea errespetatzea eta onartzea, baldin eta zuzenean, aurretiko borondateen bidez, ordezkari baten bidez edo senideen edo hurbilekoen bitartez adierazten bada.
13.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, Euskadiko osasun-sistemako paziente eta erabiltzaileek, bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoari dagokionez, honako eskubide hau dute: a) Senideak eta gertuko pertsonak ospitalizazioan ondoan izateko eskubidea. b) Oro har banakako logela bat erabiltzeko eskubidea. c) Laguntza espirituala izateko eskubidea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
14.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, osasun- txartel indibiduala izateak honako eskubide hau ematen du: a) Bigarren iritzi medikoa lortzea edozein prozesu klinikotan. b) Bigarren iritzi medikoa lortzea osasun-laguntza espezializatuan. c) Profesional mediko orokorra eta pediatra hautatzea, baina lehen mailako arretako zentroa osasun-administrazioak zuzenean esleitutakoa izango da. d) Profesional mediko orokorra eta pediatra hautatzea, bai eta lehen mailako arretako zentroa ere, eta hala badagokio, ospitalea hautatzea, indarreko araudiarekin bat.
15.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuak betebeharrak ezartzen ditu eremu hauetan: a) Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; norberaren osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; eta Euskadiko osasun-sistemarekiko laguntza-harremanak. b) Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; norberaren osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemarekiko laguntza-harremanak; eta osasun publikoa. c) Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; norberaren osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemarekiko laguntza-harremanak; osasun publikoa; eta Euskadiko osasun-sisteman ikerketa zientifikoan parte hartzea. d) Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; norberaren osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemarekiko laguntza-harremanak; osasun publikoa; Euskadiko osasun-sisteman ikerketa zientifikoan parte hartzea; eta Administrazio Sanitarioarekin elkarlanean aritzea.
16.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteak edo erabiltzaileak: a) Erabakiak idatzita utzi behar ditu, legez eskatzen denean edo gomendagarria denean. b) Erabakiak idatzita utzi behar ditu, arreta ematen dioten profesionalek hala eskatzen diotenean. c) Erabakiak idatzita utzi behar ditu, zentro sanitarioaren politikak hala ezartzen duenean. d) Erabakiak idatzita utzi behar ditu, legezko erantzukizunaren ondoreetarako garrantzitsuak direnean.
17.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteak edo erabiltzaileak honako betebehar hauek izango ditu: a) Leial eta egiati ematea beren identifikazioari eta beren egoera fisikoari edo osasunari buruzko datuak, bai eta datu horiek lortzen laguntzea ere, osasun- laguntza emateko beharrezkoak direnean nahiz behar bezala arrazoituriko interes orokorreko arrazoiak tartean daudenean, betiere agindu judizial batek bermatzen badu. b) Leial eta egiati ematea beren identifikazioari eta beren egoera fisikoari edo osasunari buruzko datuak, bai eta datu horiek lortzen laguntzea ere, osasun- laguntza emateko beharrezkoak direnean nahiz behar bezala arrazoituriko interes orokorreko arrazoiak tartean daudenean, betiere idatziz eskatzen bada. c) Leial eta egiati ematea beren identifikazioari eta beren egoera fisikoari edo osasunari buruzko datuak, bai eta datu horiek lortzen laguntzea ere, osasun- laguntza emateko beharrezkoak direnean nahiz behar bezala arrazoituriko interes orokorreko arrazoiak tartean daudenean, betiere informazioa babesteko ezarritako bermeen berri idatziz ematen bada. d) Leial eta egiati ematea beren identifikazioari eta beren egoera fisikoari edo osasunari buruzko datuak, bai eta datu horiek lortzen laguntzea ere, osasun- laguntza emateko beharrezkoak direnean nahiz behar bezala arrazoituriko interes orokorreko arrazoiak tartean daudenean.
18.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuei dagokienez: a) Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakundeek, hitzartutako osasun-zentroek, zentro pribatuek eta osasunaren esparruan eskumena duen sailak izango dituzte. b) Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakundeek, hitzartutako osasun-zentroek eta osasunaren esparruan eskumena duen sailak izango dituzte, baina ez dago aurreikuspenik zentro pribatuei dagokienez. c) Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakundek izango dituzte, baina ez dago aurreikuspenik ez hitzartutako zentroei dagokienez, ez zentro pribatuei dagokienez, ezta osasunaren esparruan eskumena duen sailari dagokionez ere. d) Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakundek eta hitzartutako osasun-zentroek eta zentro pribatuek izango dituzte, baina ez dago aurreikuspenik osasunaren esparruan eskumena duen sailari dagokionez.
19.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, honako hauek dira pazienteak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuen eginkizunak: a) Erabiltzaileek eta haien senideek aurkeztutako ekimenak eta iradokizunak izapidetzea eta haiei erantzutea. b) Bitartekaritza-proposamenak egitea, erreklamazioaren ardatz den gaiak ahalbideratzen duenean. c) Osasun-zentroko, -zerbitzuko edo -establezimenduko zuzendaritzari jakinaraztea erabiltzaileen eskubideen eta betebeharren ez-betetzea berekin ekar dezaketen egintzak edo jokabideak gertatu direla. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
20.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuek: a) Aurkezten zaizkien erreklamazio eta eskaera guztiak erregistratuko dituzte, edozein dela ere haien hartzaile den zentroa, zerbitzua nahiz establezimendua. b) Aurkezten zaizkien erreklamazio eta eskaera guztiak erregistratuko dituzte, baldin eta erreklamazio eta eskaera horien hartzailea atxikita dauden zentroa, zerbitzua edo establezimendua bada. c) Aurkezten zaizkien eskaera guztiak erregistratuko dituzte, edozein dela ere haien hartzaile den zentroa, zerbitzua nahiz establezimendua; eta erreklamazio guztiak ere erregistratuko dituzte, baldin eta erreklamazio horien hartzailea atxikita dauden zentro, zerbitzu edo establezimendua bada. d) Aurkezten zaizkien erreklamazio guztiak erregistratuko dituzte, edozein dela ere haien hartzaile den zentroa, zerbitzua nahiz establezimendua; eta eskaera guztiak erregistratuko dituzte, baldin eta erreklamazio horien hartzailea atxikita dauden zentroa, zerbitzua edo establezimendua bada.
21.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, osasun- zentroetako, -zerbitzuetako eta -establezimenduetako erabiltzaileen aurkako erreklamazioak honela izapidetuko dira: a) Erreklamazioa aurkezten duen pertsonak aukeratutako prozedurari jarraikiz. b) Horretarako indarrean dagoen prozedurari jarraikiz. c) Pertsonalaren jarduketen aurkako erreklamazioetarako ezarritako prozedura berari jarraikiz. d) Galderaren enuntziatua ez da zuzena, aipatutako arauak ez baitu erabiltzaileen aurkako erreklamaziorik aurreikusten, baina bai profesional sanitarioen aurkakoak.
22.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, langileen jarduketen aurkako erreklamazioak: a) Diziplinazko arau espezifikoak aintzat hartuz ebatziko dira, hala egokituz gero informazio-espedientea ireki eta gero. Gainera, egintzetatik eratorritako erantzukizunak beteko dira. b) Diziplinazko arau orokorrak aintzat hartuz ebatziko dira, hala egokituz gero informazio-espedientea ireki eta gero. Gainera, egintzetatik eratorritako erantzukizunak beteko dira. c) Diziplinazko arau espezifikoak aintzat hartuz ebatziko dira, hala egokituz gero informazio- eta bitartekaritza-espedienteak ireki eta gero. Gainera, egintzetatik eratorritako erantzukizunak beteko dira. d) Diziplinazko arau orokorrak aintzat hartuz ebatziko dira, hala egokituz gero informazio- eta bitartekaritza-espedienteak ireki eta gero. Gainera, egintzetatik eratorritako erantzukizunak beteko dira.
23.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuetan erreklamazioak aurkezteak: a) Eten egingo du salatutako egintzaren aurkako beste edozein erreklamazio-bide aurkezteko legez ezarritako epearen zenbaketa. b) Eten egingo du bide zibilean erreklamazioak aurkezteko legez ezarritako epearen zenbaketa. c) Eten egingo du bide penalean erreklamazioak aurkezteko legez ezarritako epearen zenbaketa. d) Ez du etengo salatutako egintzaren aurkako beste edozein erreklamazio-bide aurkezteko legez ezarritako epearen zenbaketa.
24.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legearen xedea da: a) Pertsonek medikuntzako zenbait esku-hartzeren aurrean beren borondatea aldez aurretik agertzeko duten eskubidea gauzatzeko bidea ematea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, horretarako, osasun arloko aurretiazko borondateen agiria arautzea. b) Pertsonek medikuntzako zenbait esku-hartzeren aurrean beren borondatea aldez aurretik agertzeko duten eskubidea erregulatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, horretarako, osasun arloko aurretiazko borondateen agiria arautzea. c) Pertsonek medikuntzako zenbait esku-hartzeren aurrean beren borondatea aldez aurretik agertzeko duten eskubidearen Euskal Autonomia Erkidegoko berezitasunak erregulatzea. d) Pertsonek medikuntzako zenbait esku-hartzeren aurrean beren borondatea aldez aurretik agertzeko duten eskubidea gauzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan Aurretiazko Borondateen Erregistroa sortzea.
25.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, eskubidea du bere bizi-helburuak eta balioak nahiz medikuntzako tratamenduen inguruko jarraibideak adierazteko: a) Hamasei urtetik gorako pertsona orok, epai bidez gaitasuna kendu ez bazaio eta askatasunez ari bada. b) Adinez nagusi den pertsona orok, epai bidez gaitasuna kendu ez bazaio eta askatasunez ari bada. c) Adinez nagusi den pertsona orok, askatasunez ari bada, bai eta epai bidez gaitasuna kenduta dutenen legezko ordezkariek ere. d) Hamasei urtetik gorako pertsona orok, askatasunez ari bada, bai eta epai bidez gaitasuna kenduta dutenen legezko ordezkariek ere.
26.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, norberaren bizi-helburu eta balioak adierazteak xede hau du: a) Pazienteak sedazioa hartzeari buruz duen borondatea ezagutzea. b) Pazienteak bizi-euskarriko tratamenduak amaitzeari buruz duen borondatea ezagutzeko. c) Jarraibideak interpretatzen laguntzea eta gida gisa baliatu ahal izatea, unea iristen denean erabaki klinikoak hartzeko. d) Profesional sanitarioen jarduna dokumentatzea, pazienteak bere borondatea bere kabuz adierazi ezin duen egoeretako legezko erantzukizunaren ondorioetarako.
27.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agirian: a) Eskubidea du ordezkari bat edo batzuk izendatzeko, medikuaren edo osasun- taldearen solaskide baliozko izan daitezen. b) Eskubidea du ordezkari bakarra izendatzeko, medikuaren edo osasun-taldearen solaskide baliozko izan daitezen. c) Eskubidea du ordezkari bat edo batzuk izendatzeko, medikuaren edo osasun- taldearen solaskide baliozko izan daitezen, pazientea adingabea bada. d) Eskubidea du ordezkari bat edo batzuk izendatzeko, medikuaren edo osasun- taldearen solaskide baliozko izan daitezen, eta ordezkari horri edo horiei bere balio eta jarraibideak interpretatzeko gaitasuna emateko, pazienteari epai bidez gaitasuna kendu ez bazaio.
28.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, adinez nagusi den pertsona oro izan daiteke ordezkari, legezko gaitasuna kendu ez bazaio, honako pertsona hauek IZAN EZIK: a) Ezkontide ohia. b) Agiria egiteko aukeratu diren lekukoak. c) Pertsonal sanitarioa. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
29.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, ordezkaritzat aurretiazko borondateen agiria egin duenaren ezkontidea edo izatezko bikotekidea izendatu bada: a) Ordezkaritza hori amaitu egingo da ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa eskatzeko demanda jartzen den unean bertan, edo izatezko bikotea edo elkartze librea era formalean desegiten den unean bertan. Izendapenak indarrik gal ez dezan, epaileak horretarako emandako ebazpenean hala adierazi behar da, ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero. b) Ordezkaritza hori amaitu egingo da ezkontza-deuseztasunaren, banantzearen edo dibortzioaren unean bertan, edo izatezko bikotea edo elkartze librea era formalean desegiten den unean bertan. Izendapenak indarrik gal ez dezan, epaileak horretarako emandako ebazpenean hala adierazi behar da, ezkontza- deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero. c) Ordezkaritza hori amaitu egingo da ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa eskatzeko demanda jartzen den unean bertan, edo izatezko bikotea edo elkartze librea era formalean desegiten den unean bertan. Izendapenak indarrik gal ez dezan, aurretiazko jarraibideen agirian hala adierazi behar da, ezkontza- deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero. d) Ordezkaritza hori amaitu egingo da ezkontza-deuseztasunaren, banantzearen edo dibortzioaren unean bertan, edo izatezko bikotea edo elkartze librea era formalean desegiten den unean bertan. Izendapenak indarrik gal ez dezan, aurretiazko jarraibideen agirian hala adierazi behar da, ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero.
30.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, tratamenduari buruzko jarraibideak izan daitezke: a) Agiria egiten duen pertsonak dagoeneko badaukan eritasun edo lesio baten ingurukoak zein gero izan ditzakeenen ingurukoak. b) Agiria egiten duen pertsonak dagoeneko badaukan eritasun edo lesio baten ingurukoak bakarrik. c) Agiria egiten duen pertsonak gero izan ditzakeen eritasun edo lesio baten ingurukoak bakarrik. d) Agiria egiten duen pertsonak gero izan ditzakeen eritasun edo lesio baten ingurukoak bakarrik, betiere larria bada.
31.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agiria: a) Idatziz formalizatuko da, eta agiria egiten duen pertsonaren esku dago ondoko prozeduretako zein erabili behar den erabakitzea: Notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean, edo bi lekukoren aurrean. b) Idatziz formalizatuko da, eta agiria egiten duen pertsonaren esku dago ondoko prozeduretako zein erabili behar den erabakitzea: Notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean, edo hiru lekukoren aurrean. c) Idatziz formalizatuko da, eta agiria egiten duen pertsonaren esku dago ondoko prozeduretako zein erabili behar den erabakitzea: Notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren edo Euskal Autonomia Erkidegoko zentro sanitario bateko dokumentazio-zerbitzuaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean, edo bi lekukoren aurrean. d) Idatziz formalizatuko da, eta agiria egiten duen pertsonaren esku dago ondoko prozeduretako zein erabili behar den erabakitzea: Notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren edo Euskal Autonomia Erkidegoko zentro sanitario bateko dokumentazio-zerbitzuaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean, edo hiru lekukoren aurrean.
32.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, lekukoek: a) Hamasei urtetik gorakoak izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta ezin dute izan aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo elkartze libre zein izatezko bikotekidearen bidezko loturarik, ezta bigarren mailako odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez. b) Hamasei urtetik gorakoak izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta ezin dute izan aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo elkartze libre zein izatezko bikotekidearen bidezko loturarik, ezta hirugarren mailako odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez. c) Adinez nagusi izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta ezin dute izan aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo elkartze libre zein izatezko bikotekidearen bidezko loturarik, ezta bigarren mailako odol- edo ezkontza- ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez. d) Adinez nagusi izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta ezin dute izan aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo elkartze libre zein izatezko bikotekidearen bidezko loturarik, ezta hirugarren mailako odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez.
33.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agiria egin duen pertsonak edozein unetan alda, ordezka edo ezezta dezake: a) Baldin eta jarduteko gaitasuna edukitzen jarraitzen badu edo legezko ordezkariaren laguntzarekin jarduten badu eta askatasunez jarduten badu. b) Baldin eta jarduteko gaitasuna edukitzen jarraitzen badu edo epailearen baimena badu. c) Baldin eta askatasunez jarduten badu. d) Baldin eta jarduteko gaitasuna edukitzen jarraitzen badu eta askatasunez jarduten badu.
34.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, agiriaren aldaketa, ordezkapena edo ezeztapena honela formalizatuko da: a) Idatziz edo ahoz, eta notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean edo hiru lekukoren aurrean. b) Idatziz eta notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean edo hiru lekukoren aurrean. c) Idatziz edo ahoz, eta hasierako agiria erregistratuta dagoen Borondateen Euskal Erregistroko funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean. d) Idatziz, eta hasierako agiria erregistratuta dagoen Borondateen Euskal Erregistroko funtzionario edo langile publikoaren aurrean.
35.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, edozein esku-hartze klinikoren aurrean pertsonaren borondatea lehenago izango da agirian jarritako jarraibideak baino, baldin eta: a) Agiria egin duen pertsonak gaitasuna eta jarduteko askatasuna. b) Agiria egin duen pertsonak gaitasuna, jarduteko askatasuna eta adierazpenak egiteko modua eduki dauzkan artean. c) Agiria egin duen pertsonak gaitasuna, jarduteko askatasuna eta adierazpenak argi eta garbi egiteko modua eduki dauzkan artean. d) Agiria egin duen pertsonak gaitasuna, jarduteko askatasuna eta adierazpenak argi eta garbi egiteko modua edo horretarako izendatutako solaskide baten bidez eduki dauzkan artean.
36.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agirian honako hauek EZ jarritzat joko dira: a) Aplikatzerakoan antolamendu juridikoaren aurkakoak diren jarraibideak. b) Ematerakoan antolamendu juridikoaren aurkakoak diren jarraibideak. c) a) eta b) zuzenak dira. d) Aplikatzerakoan zentroko etika-batzordeak onartzen ez dituen jarraibideak.
37.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agirian honako hauek EZ jarritzat joko da: a) Jarraibideak desegokiak badira jasaten duen patologiarako. b) Aplikatzerakoan antolamendu juridikoaren aurkakoak diren jarraibideak. c) Agiria egiterakoan egileak aurreikusi zituen baldintzekin bat ez datozen jarraibideak. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
38.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa: a) Estatuan bakarrik sortuko da, eta Osasun Ministerioari atxikita egongo da. b) Estatuaren eremuan bakarrik sortuko da, eta Justizia Ministerioari atxikita egongo da. c) Euskal Autonomia Erkidegoan sortuko da, eta Osasun Sailari atxikita egongo da. d) Euskal Autonomia Erkidegoan sortuko da, eta Justizia Sailari atxikita egongo da.
39.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Erregistroan: a) Osasun arloko aurretiazko borondateen agiria egiten duten pertsonek agiria bera edo haren aldaketa, ordezkapena edo ezeztapena inskribatu ahal izango dute. b) Osasun arloko aurretiazko borondateen agiria egiten duten pertsonek agiria bera edo haren ordezkapena edo ezeztapena soilik inskribatu ahal izango dute. Aldaketa ez da erregistro horretan inskribatuko, baizik eta historia klinikoan. c) Osasun arloko aurretiazko borondateen agiria egiten duten pertsonek agiria bera edo haren ezeztapena soilik inskribatu ahal izango dute. Aldaketa eta ordezkapena ez dira erregistro horretan inskribatuko, baizik eta historia klinikoan. d) Osasun arloko aurretiazko borondateen agiria egiten duten pertsonek agiria bera soilik inskribatu ahal izango dute. Aldaketa, ordezkapena eta ezeztapena ez dira erregistro horretan inskribatuko, baizik eta historia klinikoan.
40.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroak printzipio honen arabera jardungo du: a) Aurretiazko borondateen edo aurretiazko jarraibideen beste erregistro batzuekin soilik lotuta egongo da. b) Aurretiazko borondateen edo aurretiazko jarraibideen beste erregistro batzuekin lotuta egongo da, bai eta osasun-laguntza ematea helburu duten beste erregistro batzuekin ere. c) Aurretiazko borondateen edo aurretiazko jarraibideen beste erregistro batzuekin lotuta egongo da, bai eta osasun-laguntza ematea helburu duten beste erregistro batzuekin ere, Estatuan bakarrik. d) Aurretiazko borondateen edo aurretiazko jarraibideen beste erregistro batzuekin lotuta egongo da, bai eta osasun-laguntza ematea helburu duten edo ezintasun judizialak erregistratzen dituzten beste erregistro batzuekin ere.
41.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroak printzipio hauen arabera jardungo du: a) Autonomia, ongintza, txarkeria eza eta justizia. b) Autonomia, txarkeria eza eta justizia. c) Autonomia eta justizia. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
42.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren eta beste batzuen arteko lotura egiteko: a) Datuak benetan komunikatzeko, agiria egin duen pertsonen baimena beharko da agiria erregistratzeko garaian, eta komunikatzeko izendatutako pertsonarena. b) Datuak komunikatzeko, agiria egin duen pertsonen baimena beharko da. c) Datuak komunikatzeko, ez da beharko agiria egin duen pertsonen baimenik. d) Datuak komunikatzeko, ez da beharko agiria egin duen pertsonen baimenik; bai, ordea, Datuak Babesteko Euskal Bulegoarena.
43.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agiria EZ bada inskribatu Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroan: a) Egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan utzi beharko da. b) Egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan utzi beharko da eta epaile batek baliozkotu beharko du. c) Ez du eraginkortasunik. d) Ez du eraginkortasunik, baldin eta egileak une horretan ezin badu bere kabuz baliozkotu.
44.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Aurretiazko borondateen agiria Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroan inskribatu bada: a) Ez da entregatuko egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan, erregistro horren eta zentroan asistentzia sanitarioa emateko dagoenaren arteko lotura bermatuta baitago. b) Nahierakoa izango da agiri hori egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan uztea. c) Egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan utzi beharko da. d) Egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan utzi beharko da, Erregistroan jasotako edukia aldatu baldin bada.
45.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, honi dagokio agiria osasun-zentroan uztea: a) Aurretiazko borondateen agiriaren egileari dagokio. Berak ezin badu, haren senitartekoek egin beharko dute, edo legezko ordezkariak nahiz agirian bertan izendatutako ordezkariak, edo, agiria inskribatuta badago, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroak berak. b) Aurretiazko borondateen agiriaren egileari dagokio. Berak ezin badu, haren senitartekoek egin beharko dute, edo legezko ordezkariak nahiz agirian bertan izendatutako ordezkariak. c) Aurretiazko borondateen agiriaren egileari dagokio. Berak ezin badu, haren senitartekoek egin beharko dute, edo legezko ordezkariak. d) Aurretiazko borondateen agiriaren egileari dagokio edo, agiria inskribatuta badago, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroari.
46.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Xede du herritarren eskubide digitalak bermatzea, Konstituzioak 18.4 artikuluan jasotako aginduan xedatutakoaren arabera. b) Oro har, hildakoen datuen tratamenduei aplikatuko zaie. c) Sailkatutako gaiak babesteari buruzko araudiaren mende dauden tratamenduei aplikatuko zaie. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
47.- Hilaren datu pertsonaletara irispidea izan ahalko dute: a) Hilarekin familia-lotura edo izatezkoa dutenek, edo haren jaraunsle direnek, edozein kasutan. b) Hilarekin familia-lotura dutenek bakarrik, betiere hilak berariaz baimendu badu. c) Hilarekin familia-lotura edo izatezkoa dutenek, edo haren jaraunsle direnek, salbu hilak berariaz debekatu badu. d) Hila adingabea denean, irispidea egikaritu ahalko dute haren ordezkari legalek edo Ministerio Fiskalak ere; Ministerio Fiskalak beti ofizioz jardungo du.
48.- EZ zaio tratamenduaren arduradunari egotziko datuen zehaztasun falta, baldin eta arrazoizko neurri guztiak –zein helburu duen tratamenduak, horretarako arrazoizko neurriak– hartu baditu datuak luzamenik gabe ezereztu edo zuzentzeko, zehaztasunik gabeko datu horiek honako baldintza hauek betetzen badituzte: a) Arduradunak ukituarengandik zuzenean lortu baditu datuak. b) Arduradunak tratatzen baditu, beste arduradun batengandik jasoak, ukituak eramangarritasun-eskubidea egikaritu duelako. c) Arduradunak datuak erregistro publiko batetik lortu baditu. d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.
49.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, ukituak emandako adostasuna honako ezaugarri hauek betetzen dituen borondate- adierazpena izan behar da: a) Askea. b) Ahozkoa. c) Espezifikoa. d) Arrazoitua.
50.- Adingabeen datu pertsonalen tratamenduari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Adingabe baten datuen tratamendua berak emandako adostasunean oinarritu ahalko da hamasei urte baino gehiago baditu, ez bestela. b) Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ez du aurreikusten adingabeek baliozko adostasuna eman dezaketenik ondore horietarako. c) Adingabe baten datuen tratamendua berak emandako adostasunean oinarritu ahalko da hamalau urte baino gehiago baditu, ez bestela. d) Hamasei urtetik beherako adingabeen adostasunean oinarritutako datuen tratamendua zilegi izango da, baldin eta gurasoek emandako adostasuna badago, eta, betiere, gurasoek zehaztutako helmenarekin.
51.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 9. artikuluan, datu-kategoria berezitzat jotzen dira ukituaren inguruan honako hauek identifikatzeko aukera ematen dutenak: a) Ideologia eta afiliazio sindikala. b) Erlijioa eta sexu-orientazioa. c) Sinesmenak edo arraza- edo etnia-jatorria. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
52.- Zer ezartzen du Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak izaera penaleko datuen tratamenduari buruz? a) Datuen tratamendua abokatuek soilik egin ahalko dute, eta helburua denean haien bezeroek emandako informazioa biltzea beren eginkizuna burutzeko. b) Datuen tratamendua abokatu eta prokuradoreek egin ahalko dute, eta helburua denean haien bezeroek emandako informazioa biltzea beren eginkizuna burutzeko. c) Datuen tratamendua 3/2018 Lege Organikoan bertan eta erregelamendu-mailako beste arau batzuetan aurreikusitako kasuetan egin ahalko da. d) Datuen tratamendua Europear Batasunaren zuzenbidearen arauen eta 3/2018 Lege Organikoan bertan aurreikusitako kasuetan bakarrik egin ahalko da.
53.- Datu pertsonalak ukituarengandik jasotakoak baldin badira, tratamenduaren arduradunak informazioa emateko eginbeharra betetzeko ukituari eman beharreko oinarrizko informazioak, zer EZ du jaso behar: a) Tratamenduaren xede diren datu-kategoriak. b) Tratamenduaren arduradunaren eta, hala badagokio, haren ordezkariaren nortasuna. c) Tratamenduaren helburua. d) (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 15.etik 22. artikulura artekoek ezarritako eskubideak egikaritzeko aukera.
54.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak aitortzen dituen irispiderako eskubidea, datuak zuzentzekoa, ezereztekoa eta tratamenduari aurka egitekoa: a) Soilik adinez nagusi direnek egikaritu ahalko dituzte. b) Hamalau urtetik beherakoek inolako mugarik gabe egikaritu ahalko dituzte. c) Hamalau urtetik beherako adingabeen kasuan, guraso-ahalaren titularrek egikaritu ahalko dituzte eskubide horiek adingabeen izenean eta haien ordez. d) Hamasei urtetik beherako adingabeen kasuan, guraso-ahalaren titularrek egikaritu ahalko dituzte eskubide horiek adingabeen izenean eta haien ordez.
55.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak arautzen duen datuak zuzentzeko eskubideari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Ukituak eskabidean adierazi beharko du zer datu diren eta, betiere, tratatzen ari diren datuak ez direla zehatzak justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. b) Ukituak eskabidean adierazi beharko du zer datu diren eta zer zuzenketa egitea nahi duen. Eskabidearekin batera, beharrezko bada, tratatzen ari diren datuak ez direla zehatzak edo falta direla justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da. c) Ukituak eskabidean adierazi beharko du zer zuzenketa egitea nahi duen, besterik ez, eta tratatzen ari diren datuak ez direla zehatzak justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du beti. d) Ez da beharrezkoa ukituak eskabidean berariaz adieraztea zer datu zuzendu behar diren.
56.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Ez ditu ekintza positiboko neurriak jasotzen. b) Ekintza positiboko neurriak ez dira sexuan oinarritutako diskriminaziokotzat jotzen. c) Espresuki zuzeneko diskriminazioa bakarrik debekatzen du. d) Ekintza positiboko neurriak ez direla aldi baterakoak adierazten du.
57.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, ordezkaritza orekatua dagoela ulertuko da lau kidetik gorako organoetan sexu bakoitzeko kideek zer ehunekoko ordezkaritza dutenean gutxienez? a) % 40. b) % 50. c) % 30. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
58.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Euskal botere publikoek ofizioz jardungo dute sexu-jazarpeneko edo sexuan oinarritutako jazarpeneko salaketen aurrean. b) Sexuan oinarritutako jazarpena bakarrik jasotzen da. c) Sexu-jazarpena bakarrik definitzen da. d) Euskal botere publikoek bakar-bakarrik alderdiren batek eskatuta jardungo dute beti sexu-jazarpeneko salaketen aurrean.
59.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak funtsezko arrazoi hau du oinarri: a) Osasun Unibertsala. b) Desberdintasunik gabeko osasuna, gertuagoa, pertsonen zerbitzura dagoena. c) Osasun publikoa. d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
60.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak: a) Funtsezko 2 arrazoi eta horiek garatzeko eta sendotzeko 6 elementu instrumental jasotzen ditu. b) Funtsezko 2 arrazoi eta horiek garatzeko eta sendotzeko 5 elementu instrumental jasotzen ditu. c) Funtsezko 6 arrazoi eta horiek garatzeko eta sendotzeko 2 elementu instrumental jasotzen ditu. d) Funtsezko 3 arrazoi eta horiek garatzeko eta sendotzeko 6 elementu instrumental jasotzen ditu.
61.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak Gai Epidemiologikoetarako Batzorde Iraunkor baten sorrera aurreikusten du, honako eginkizun hau duena: a) Osasun-sistemaren kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia mantentzea eta hobetzea, publikoa eta unibertsala izaten jarrai dezan. b) Pertsonen ongizatea eta osasun-ekitatea hobetzea. c) Osasun Publikoko jarduerak arlo horretako Europako estrategiekin bat datozela bermatzea. d) Osasun publikoko mehatxu berriei erantzun azkarra ematea.
62.- Osasun Sailaren Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, COVID-19aren pandemiaren agerraldi berrien aurrean, funtsezkoa da positibo guztien miaketa bermatzea: a) Ahal dela, diagnostikoa egin eta lehen 24 orduetan. b) Ahal dela, diagnostikoa egin eta lehen 48 orduetan. c) Ahal dela, diagnostikoa egin eta lehen 72 orduetan. d) Betiere diagnostikoa egin eta lehen 12 orduetan.
63.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoan aurreikusitakoaren arabera: a) Antolaketaren ikuspegitik, transexualitateari arreta emateko zerbitzu bat ezarriko da lurralde historiko bakoitzean. b) Espetxeetako osasun-zerbitzuak osasun espezializatuko zentroak dira. c) Euskadin estaldura eta parte-hartze handienetakoak dituzten baheketa-programen artean daude bularreko eta zerbixeko minbizienak. d) Zerbitzu-zorroaren barruan dago anomalia kromosomikoen jaio aurreko baheketa- programa, haurdunaldiaren bigarren hiruhilekoan test konbinatu bat erabiltzen duena.
64.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoan aurreikusitakoaren arabera, gaixotasun neurodegeneratiboak eta neuromuskularrak dira: a) Kronikoak. b) Progresiboak. c) Sendaezinak. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
65.- Pazienteei prestakuntza emateko eta erabakirik onenak hartzen laguntzeko programa, horren bidez beren gaixotasunari aurrea hartu eta haren jarraipena egiteko gai izan daitezen: a) Emergentziak. b) Osasun Eskola. c) Osasunaren balioa. d) Zure osasuna.
66.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak aurreikusten du Euskadin erresonantzia magnetikoa egin behar duten pertsona guztien itxaronaldiak murriztea: a) 30 egunera arte. b) 45 egunera arte. c) 90 egunera arte. d) 60 egunera arte.
67.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak plantilla berritzea eta handitzea aurreikusten du Osakidetzari lan-egonkortasun handiagoa emateko, honako deialdi honen bidez: a) 3.000 lanpostu LEPetan 2020-2024 aldian. b) 4.000 lanpostu LEPetan 2021-2024 aldian. c) 4.000 lanpostu LEPetan 2020-2024 aldian. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
68.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak honako neurri hauek hartzea aurreikusten du Lehen Mailako Arretari dagokionez: a) Lehen Arretako Zuzendariordetza berri bat sortzea. b) Lehen mailako arretako medikuek eska ditzaketen proba diagnostikoen zorroa zabaltzea eta homogeneizatzea. c) Fisioterapia Lehen Mailako Arretan integratzea Osakidetzaren zerbitzu-zorroan. d) Osasun-barruti bakoitzean, Lehen Mailako Arretako farmazialariaren figura bultzatzea, sendagaiak eta produktu sanitarioak erosteaz, zaintzeaz, kontserbatzeaz eta sendagaiak emateaz arduratu dadin.
69.- Zer medikuntza motak ematen du aukera esku-hartze medikoa pertsona bakoitzaren ezaugarri indibidualetara egokitzeko eta, ondorioz, esku-hartze prebentiboak, diagnostikoak edo terapeutikoak aplikatzeko horien onura lortuko duten paziente taldeetan? a) Prebentzio-medikuntzak. b) Doitasunezko medikuntza pertsonalizatuak. c) Medikuntza asistentzial indibidualizatuak. d) b) eta c) zuzenak dira.
70.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak xedatutakoaren arabera: a) “Preskripzio soziala” izeneko tresnak aukera ematen die Osakidetzako profesionalei aukera ematen die kontsultara joaten diren pertsonak beren udalerriko edo komunitateko jardueretara bideratzeko, inguruko baliabideak erabil ditzaten. b) Euskadiko osasun-zentro guztietan “vending osasungarria” zabalduko da. c) Azukredun edarien zergapetzea erregulatuko da, azukrearen kontsumoa murrizteko. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
71.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, osasun- egoera ona ziurtatzeko behar adinako jarduera fisikoa egiten duten Euskadiko helduen ehunekoa honako hau da: a) % 30. b) % 20. c) % 25. d) % 40.
72.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, digitalizazioaren eta aurrez aurrekoak ez diren zaintza-neurrien barruan, telelaguntza- zerbitzua zabalduko zaie: a) 75 urtetik gorako pertsona guztiei. b) 70 urtetik gorako pertsona guztiei. c) 80 urtetik gorako pertsona guztiei. d) Bakarrik bizi diren eta gaixotasun kroniko bat duten pertsona guztiei.
73.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak aurreikusten du onartzea 2021-2024 Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia berri bat, honako esparru honetan: a) Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuak. b) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2025 Plana. c) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2030 Plana eta RIS3 espezializazio adimenduneko estrategia. d) Ez da aurreikusten Osasun arloko Ikerketa Estrategia berri bat onartzea.
74.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, osasun- sistemako I+G+B osatzen duten lau ikerketa-institutuak honako hauek dira: a) Bioaraba, Biocruces-Bizkaia, Biodonostia eta BIOEF. b) Kronikgune, Bioaraba, Biocruces-Bizkaia eta BIOEF. c) Bioaraba, Biocruces-Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune. d) Biodonostia, Biocruces, Kronikgune eta BIOEF.
75.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, adierazi zein neurri aurreikusten diren I+G+Bk gizonen eta emakumeen arteko ekitatea lortzen laguntzeko: a) Berariazko laguntza-programa berri bat abian jartzea, emakumeen ekoizpen zientifikoa sustatzeko eta emakumeek osasun-ikerketan parte hartzeko. b) Emakumeen osasun-arazoak eta patologia espezifikoak hobetzeko ikerketa- proiektuak bultzatzea. c) Emakumeek gidatutako ikerketa-proiektuak bultzatzea. d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
76.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak honako hau dio gobernantzaren esparruan: a) 2021-2028 Osasun Plan berrian urteko ebaluazio-eredua finkatuko da eta, ondoren, Legebiltzarrari aurkeztuko zaio. b) 2021-2028 Osasun Plan berrian bi urteko ebaluazio-eredua finkatuko da eta, ondoren, Legebiltzarrari aurkeztuko zaio. c) 2021-2028 Osasun Plan berrian urteko ebaluazio-eredua finkatuko da eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio. d) 2021-2028 Osasun Plan berrian bi urteko ebaluazio-eredua finkatuko da eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio.
77.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak ezartzen duenez, 2018-2022 aldirako hizkuntza-normalizaziorako plana oinarri hartuta, Osasun Sailaren barruan eta Sailaren eta beste erakunde eta entitate pribatu batzuen artean, euskararen erabilera honako ehuneko honetan handitzea da helburua: a) Euskararen ahozko erabilera ehuneko 10 puntutan. b) Euskararen ahozko eta idatzizko erabilera ehuneko 15 puntutan. c) Euskararen ahozko erabilera ehuneko 15 puntutan. d) Euskararen ahozko eta idatzizko erabilera ehuneko 10 puntutan.
78.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, ehuneko jakin batetik gorako biztanleria euskalduna duten udalerrietan, bertako lehen arretako zentro guztietan, zentro horietara joaten diren pazienteek hautatutako hizkuntza ofizialean egingo da medikuen eta erizainen laguntza-lana. Zer ehuneko da hori? a) % 45. b) % 50. c) % 40. d) % 60.
79.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Euskadiko Osasun Politikak 2013 - 2020 dokumentuan jasotako Osasun Planak premia espezifikoak dituzten kolektibo hauetan jartzen du arreta: a) Emakumeak. b) Gaixotasunak dituzten pertsonak. c) Adintsuak. d) Adingabeak eta gazteak.
80.- Euskadirako Osasun Plana 2013-2020: a) 5 jarduera-ildo edo -arlo, 35 helburu eta 145 ekintza ditu. b) 5 jarduera-ildo edo -arlo, 35 helburu eta 146 ekintza ditu. c) 5 jarduera-ildo edo -arlo, 36 helburu eta 146 ekintza ditu. d) 4 jarduera-ildo edo -arlo, 35 helburu eta 146 ekintza ditu.
81.- Euskadirako Osasun Plana 2013-2020: a) Eusko Jaurlaritzak egin eta Eusko Legebiltzarrak onartzen du. b) Osasun Sailak egin eta Eusko Legebiltzarrak onartzen du, sei urterako. c) Eusko Jaurlaritzak onartzen duenean, Osasun Sailak proposatuta, Eusko Legebiltzarrera igortzen da, bertan ezagutu eta arauz tramitatu dezaten. d) Osasun Sailak onartzen du, eta zazpi urteko indarraldia du.
82.- Adierazi honako ardatz hauetatik zein EZ den osasun-desberdintasunen baldintzatzaileetako bat, 2013-2020 aldirako Euskadirako Osasun Planaren arabera: a) Sexu-orientazioa. b) Gizarte-klasea. c) Adina. d) Generoa.
83.- Adierazi honako printzipio hauetatik zeinetan EZ den oinarritzen 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Plana: a) Unibertsaltasuna. b) Doakotasuna. c) Ekitatea. d) Iraunkortasuna.
84.- Adierazi honako erantzun hauetatik zein EZ den zuzena 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean jasotzen den Euskadiko biztanleriaren osasun-egoerari dagokionez: a) Euskadiko bizi-itxaropena apurka-apurka gorantz doa gizonen eta emakumeen artean, adin guztietan. b) 65 urtetik gorako EAEko biztanleriaren % 38k gaixotasun kronikoren bat du eta proportzio hori seguru asko hirukoiztu egingo da 2040. urterako. c) Heriotza-tasari dagokionez, heriotza kopuruak goranzko joera izan du azken hamarkadan (% 10 igo da 2001-11 aldian), biztanleriaren zahartzearen ondorioz. d) Txertoen Programa prebentzio-jarduerarik garrantzitsuenetakoa da, batez ere, infekzio-gaixotasunen eremuan.
85.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planak adierazten du zein diren bere gain hartu behar dituen erronkak eta aukerak. Testuinguru horretan, Osasun Planak bere gain hartu behar dituen erronkak eta aukerak honako hauek dira: a) Erakundeen arteko konpromisoa lortzea, osasuna eta osasuneko ekitatea gobernuaren eta gainerako erakundeen xede gisa har daitezen. b) Osasunean dauden desberdintasun sozialak eta genero-desberdintasunak murriztea, krisi ekonomikoaren ondoriozko pobrezia-arriskuan eta eskastasun- egoeretan ere. c) Arreta soziosanitarioa sustatu eta indartzea, gizartearen eta osasunaren sektoreen koordinazioa bultzatzen duten prozedura eta mekanismoak jarriz. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
86.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planaren arabera, adierazi arlo hauetatik zein jotzen diren zeharkakotzat: a) Ekitatea eta erantzukizuna, eta inguru eta jarrera osasuntsuak. b) Inguru eta jarrera osasuntsuak, eta haurren eta gazteen osasuna. c) Entitatea eta erantzukizuna, eta zahartze osasuntsua. d) Zahartze osasuntsua, eta gaixotasunak dituzten pertsonak.
87.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitakoari jarraikiz, adierazi zein EZ den okerra. Ekitatea eta erantzukizuna arloaren helburuak dira: a) Pertsonengan oinarritutako arreta soziosanitario integral eta integratua. b) Osasuna politika guztietan. c) Ekitatea. d) Partaidetza eta jabekuntza.
88.- Norbanakoak bere osasunaren gainean duen iritzia islatzen duen eta biztanleriaren gaixotze-tasa eta heriotza-tasa ondo aurreikusten dituen adierazlea: a) Osasunaren autodiagnostikoa. b) Osasunaren autozainketa. c) Osasunaren autoebaluazioa. d) Osasunaren autoasistentzia.
89.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitakoari jarraituz, zehazki, bigarren lehentasunezko arloari dagokionez (Gaixotasunak dituzten pertsonak), adierazi zer elementu nabarmentzen dituzten arlo horretako helburuek eta ekintzek: a) Laguntzaren ibilbidea, ikuspegi integratzailea duen laguntza-prozesuaren zehaztapen gisa. b) Laguntza-mailen koordinazioa, pertsonei zerbitzu ona emateko. c) Errehabilitazio-prozesu pertsonalizatuak gaixoen ohiko inguruan, ahal den heinean. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
90.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitakoaren arabera, adierazi zein EZ den zuzena. Medikamentuen erabilera egokia sustatzeko aurreikusitako ekintzak honako hauek dira: a) Mikrobioen aurkako zaintzako eta antibiotikoekiko erresistentziarako programak garatzea. b) Ospitale, lehen maila eta farmaziaren artean preskripzio-prozesu partekatua garatzea, tratamenduarekiko atxikipena eta farmakoen erabilera segurua sustatzen dituena, praktika klinikoari buruzko gidetan oinarrituta. c) Jardunbide klinikoko gidak egin eta erabiltzea sustatzea. d) Medikazio anitz dituzten gaixoen kasuan elkarrekintzen jarraipena eta depreskripzioa sustatzea.
91.- Minbizia duten pertsonei dagokienez, 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planak aurreikusten du helburua honako hau izango dela 2020. urterako 65 urtetik beherakoengan minbiziagatiko heriotza-tasari dagokionez: a) % 10 txikitzea gizonetan eta emakumeetan. b) % 15 txikitzea gizonetan eta emakumeetan. c) % 10 txikitzea gizonetan eta goranzko joera geldiaraztea emakumeetan. d) % 10 txikitzea emakumeetan eta goranzko joera geldiaraztea gizonetan.
92.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planaren arabera, adierazi ekintza hauetatik zein dauden aurreikusita osasun-arreta obesitateaz ardura dadin esku- hartzeak diseinatzeko eta aplikatzeko: a) Gorputz-masaren indizearen (GMI) eta gerri perimetroaren baheketa Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Arretako kontsultetan. b) Obesitateari buruzko prestakuntza, kontseilu laburrean, Lehen Mailako Arretako profesionalei. c) Obesoen diagnostiko, tratamendu eta jarraipen indibidualizaturako esku-hartzeak garatu, haiek estigmatizatzea ekiditeko. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
93.- Adierazi zein EZ den zuzena: a) Down-en sindromearen eta beste kromosomopatia batzuen baheketa-programa 2010ean hedatu zen beren haurdunaldia sistema publikoan kontrolatzen duten emakume guztiengana. b) EAEko jaiotzatiko gaixotasunen baheketa-programa 1992an hasi zen. c) EAEko jaiotzatiko gaixotasunen baheketa-programa 1982an hasi zen, hipotiroidismoaren eta hiperfenilalaninemiaren baheketarekin (PKU-fenilzetonuria). d) EAEko jaiotzatiko gaixotasunen baheketa-programaren bidez, honako patologia hauek ere bahetzen dira gaur egun: hiperfenilalaninemia, jaiotzetiko hipotiroidismoa, kate ertaineko Acil Co A deshidrogenasaren urritasuna, fibrosi kistikoa eta drepanozitoenen gaixotasuna.
94.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planaren arabera, adierazi arlo hauetatik zein EZ diren zeharkakotzat jotzen: a) 2. arloa: gaixotasunak dituzten pertsonak. b) 1. arloa: ekitatea eta erantzukizuna. c) 3. arloa: zahartze osasuntsua. d) a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
95.- Adierazi zein diren 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean eragina duten Estatuko, Europako eta nazioarteko erreferentziazko akordioak: a) Osasunaren Mundu Erakundearen Nazioarteko Osasunaren Araudia. b) Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren Erkidegoak Osasun Publikoan Ekiteko Bigarren Programa (2008-2013). c) Europako Batzordearen Europar Batasuneko Garapen Jasangarriaren Estrategia. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
96.- Adierazi baieztapen hauetatik zein EZ den zuzena 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitakoaren arabera: a) Osasun Sailak honako konpromisoak hartu ditu: diseinatu diren proiektuak ezarriko dira, helburuen adierazleak urtero monitorizatuko dira eta Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen esparruan urtero ebaluazio publikoa egingo da. b) 2013-2020 Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordearen burua lehendakaria da, eta berrikusi eta zehatuko ditu Autonomia Erkidegoko Osasun Planeko estrategiak eta helburuak, Osasuna Politika Guztietan ideiaren eta garapen jasangarriaren ikuspegitik. c) Politika guztietako Osasun Batzorde Teknikoaren burua lehendakaria da, eta Zuzendaritza Batzordean ordezkatuta dauden sailburuordetzetako teknikariek osatzen dute. d) Politika guztietako Osasuneko Batzorde Teknikoaren burua Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria da, eta Zuzendaritza Batzordean ordezkatuta dauden sailburuordetzetako teknikariek osatzen dute.
97.- Adierazi zein den erantzun zuzena Osasun Planaren Batzorde Teknikoari dagokionez: a) Osasun Saileko Zuzendaritza Kontseiluari eman behar dizkio kontuak. b) Ekintzak betetzen direla ebaluatzeko ardura du, eta Osasun Sailaren eskumenen barruan, prozesu osoa bermatzen du c) Gaur egun Osasun Sailean indarrean dauden zerbitzuei, batzordeei eta egiturei eskatzen dizkie aholkuak eta laguntza. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
98.- Adierazi zein EZ den zuzena 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planaren lanketa-prozesuari dagokionez: a) Elkarri lotuta dauden batzordeak ezarri ziren hiru maila desberdinetan: prestakuntza- maila, gauzatze-maila eta zuzendaritza-maila. b) Elkarri lotuta dauden batzordeak ezarri ziren hiru maila desberdinetan: gauzatze- maila, koordinazio-maila eta zuzendaritza-maila. c) Elkarri lotuta dauden batzordeak ezarri ziren hiru maila desberdinetan: gauzatze- maila, bost lantaldez osatua; koordinazio-maila eta zuzendaritza-maila. d) Elkarri lotuta dauden batzordeak ezarri ziren hiru maila desberdinetan: gauzatze- maila; koordinazio-maila, Koordinazio Teknikoko Batzordea barne hartzen duena, eta zuzendaritza-maila.
99.- Adierazi, honako hauetatik, zein EZ den Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren helburua: a) Segurtasunaren kultura osoa sustatzea Osakidetzan. b) Profesionalek parte hartzeko eredua finkatzea. c) Osakidetza Ente Publikoak gizartean posizionamendu ona duela ziurtatzea. d) Estrategian lehenetsitako ekintza- eta proiektu-ildoak sustatzea.
100.- 2014an, AEBko Institutu Medikoak eginiko To Err Is Human txostenak adierazi zuen «akats mediko»en ondorioz urtean izandako heriotzen kopurua honako honen ingurukoa zela: a) 98.000 b) 423.000 c) 282.000 d) 221.000.
101.- Pazienteekiko komunikazioari dagokionez, Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren arabera (adierazi erantzun OKERRA): a) Egokiro eta pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta premiak aintzat hartuta helarazi behar da informazioa; horren ondorioz, ahalegin handiagoa egin behar dute profesionalek. b) Zenbait egoeratan beharrezkoa izan liteke senideek edota zaindariek ere komunikazio-prozesuan parte har dezaten; izan ere, baliteke gaixoak jasotako informazioa behar bezala ez ulertzea. c) Eraldaketa gertatu da gizarte digitalaren ondorioz, eta horrek justifikatzen du app-ak erabiltzea, besteak beste, pazienteak behar bezala informatzeko. d) Eredua aldatzen ari da une honetan, eta profesionalen eta pazienteen arteko harremana berriz orekatzen ari da. Pazientea, beraz, ez da jadanik jarraibideen hartzaile hutsa, eta zainketak ez daude zatikatuta dagoeneko; horregatik, pazienteak aukera du erabakietan eta osasuna oneratzeko beharrezkoak diren esku-hartzeen lehenespenean modu aktiboagoan parte hartzeko.
102.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k honako hau planteatzen du (adierazi erantzun OKERRA): a) Pazienteen elkarteak integratzea paziente jakin bati buruzko erabakiak hartu behar dituzten talde profesionaletan. b) Laguntza-eremu ezberdinetako profesionalek elkar ezagut dezaten laguntzeko ekintzak bultzatzea. c) Komunikazio estandarizatua bultzatzea, unitateen barnean zein laguntza-maila desberdinen artean, pazienteen transferentzia bermatze aldera. d) Jardunbide egokiak ezartzea, zerbitzuen arteko koordinazioa erraztearren.
103.- Osakidetzaren Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k honako ekintza-ildo korporatibo hauek jasotzen ditu (adierazi erantzun OKERRA): a) Medikazioaren kontziliazioa. b) Pazientearekiko komunikazioak enkriptatzea. c) Erradiazio ionizatzailea erabiltzen duten proba diagnostikoen preskripzioa optimizatzea. d) Bigarren eta hirugarren biktimei arreta ematea.
104.- Hauek dira gertakariak jakinarazteko sistema arautzen duten printzipioak (adierazi erantzun OKERRA): a) Nahitaezko erregistroa. b) Anonimoa eta ez zigorrak ezartzekoa. c) Informazioaren konfidentzialtasuna. d) Tokiko hobekuntzak ikasteko eta ezartzeko analisia.
105.- Proposatutako ekintza-planak ezartzeari eta horien segimendua egiteari dagozkien ekintzek, Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k aurreikusten duen segurtasun-gertakarien kudeaketaren barruan, honako hauek hartzen dituzte barnean (adierazi erantzun OKERRA): a) Ezarpena eta segimendua sustatzea; ekintza bakoitzaren arduraduna, ezarpen-data eta segimenduaren aldizkakotasuna definitzea. b) Zerbitzu-erakunde guztiei interesgarri suerta dakizkiekeen lan-ildo berriak planifikatzea. c) Aldizka ezarritako ekintzen eraginkortasuna ebaluatzea eta talde kudeatzaile zein erakundeari oro har erdietsitako emaitzak jakinaraztea. d) Aldizka emaitzen txostenak egitea eta hedatzea.
106.- Baterako ikaskuntzari dagozkion ekintzek, Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k aurreikusten duen segurtasun-gertakarien kudeaketaren barruan, honako hauek hartzen dituzte barnean (adierazi erantzun OKERRA): a) «Jardunbide egokiak» zabaltzeko aukera ematen duten komunikazio-estrategiak garatzea zerbitzu-erakundeetan (alertak, buletinak, saioak, etab.). b) Tokiko, Estatuko nahiz nazioarteko beste zentro batzuetan jada ezarrita dauden eta emaitza onak izan dituzten «jardunbide egokien» ezarpena bultzatzea zerbitzu- erakundeetan. c) Pazientearen segurtasuneko batzordeen funtzionamendua sendotu eta dinamizatzea. d) Ikaskuntza erakunde-mailan sustatzea, eskuragai dauden erreminten bidez: Osagune, intranet korporatiboa.
107.- Adierazi, honako hauetatik, OKERRA zein den Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren 2.EIk (Bigarren eta Hirugarren Biktimei Arreta ematea) ezarritakoaren arabera: a) Lehen biktimak: kontrako gertakarien ondorioak pairatzen dituzten pazienteak eta haien senideak. b) Bigarren biktimak: A kontrako gertakariarekin zuzenean edo zeharka lotutako osasun-profesionalak; psikologiaren eta emozioen ikuspuntutik eragiten die. c) Hirugarren biktima: gertakaria jazotzen den osasun-erakundea. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
108.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren arabera, identifikazio-akatsak saihestea lehentasuna da erakunde sanitario guztientzat, arrazoi hauek direla medio (adierazi erantzun OKERRA): a) Pazienteek demandatu ohi dute beti erakunde sanitarioa horrelako akatsak gertatzen direnean. b) Beste segurtasun-gertakari batzuek ez bezala, identifikazio-akatsek hainbat pazienteri eragin diezaiekete aldi berean. c) Informazioa historia kliniko okerrean sartzeak askotariko akatsak eragin ditzake laguntza-prozesuan, baldin eta akatsa garaiz antzematen ez bada. d) Pazienteak gaizki identifikatzearen ondorioak oso larriak izan daitezke pazienteetako batentzat zein bientzat.
109.- Pazienteek segurtasunean parte hartzeak eta haien ahalduntzeak onurak dakartza honako hauei dagokienez (adierazi erantzun OKERRA): a) Diagnostiko zehatza egitea. b) Medikazioa modu seguruan erabiltzen laguntzea. c) Tratamenduetan tresna teknologiko aurreratuagoak sartzea. d) Arreta-prozesuak egokiak diren ziurtatzea.
110.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren barruan, eta pazienteek antzematen dituzten segurtasun-gertakarien eta egoera arriskutsuen berri emateko helburuari dagokionez zehazki, honako hau planteatzen da (adierazi erantzun OKERRA): a) Pazienteek jarritako kexak eta erreklamazioak baliatzea eta informazio-iturri osagarritzat hartzea erakundean jazotako segurtasun-arazoei buruz. b) Gogobetetasun-galdeketak berrikustea eta pazienteek segurtasunaren gainean duten pertzepzioari buruzko galderak gehitzea. c) Arriskuei buruzko inkestak egitea profesional sanitarioei, eta haien erantzunak konparatzea artatu dituzten pazienteek emandako erantzunekin. d) Pazienteek hobetzeko iradokizunetan emandako informazioa balioestea eta sistema indartzeko balio duten alderdiak eranstea.
111.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020n medikazioaren kontziliazioa ebaluatzeko erabiltzen diren adierazleek honako hauek hartzen dituzte barne (adierazi OKERRA): a) Sendagaiak bateratzeko programa bat izatea pazientearen asistentzia- trantsizioetarako, berrikusita eta eguneratuta. b) Justifikatu gabeko desadostasun kopurua / Kontziliatutako pazienteak guztira. c) Medikazioa kontziliatuta duen paziente kopurua x 100 / xede-biztanleriaren paziente kopurua. d) Atxikimendu-arazoak izan dituzten paziente kopurua / Kontziliatutako pazienteak guztira.
112.- Erradiazio ionizatzailea erabiltzean arriskua murrizteko printzipioak esan nahi du (adierazi erantzun OKERRA): a) Proba bakoitza egiten den egoerak zentzuz hautatzea, hau da, proba egitea behar bezala justifikatuta egotea. b) Arrisku-murrizketa lehenestea erradiazioaren eraginarekiko kalteberagoak diren biztanle taldeentzat, hots, pediatriako populazioarentzat eta haurdunentzat. c) Erabilitako dosia optimizatzea, diagnosi-informazio nahikoa lortze aldera pazienteari beharrezkoa ez den dosirik eman gabe. d) Aurreko hiru erantzunetatik bi baino ez dira zuzenak.
113.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren arabera, hauek dira Transfusio Segurtasuna ekintza-ildoko adierazleak (adierazi erantzun OKERRA): a) Transfusioan emandako unitateen kopurua. b) Gertakarien kopurua. c) Kontrako efektuen ehunekoa (transfusioan emandako osagaien gainean). d) Kontrako efektuen kopurua.
114.- Adierazi hauetako zein EZ den Kirurgia Segurua ekintza-ildoaren adierazle globala: a) Programatutako premiazko ebakuntza kirurgikoak egindako pazienteak, segurtasun kirurgikorako egiaztatze-zerrenda (SKEZ) aplikatuta. b) Pazientearen trazabilitate-protokoloa. c) Segurtasun kirurgikorako egiaztatze-zerrenda (SKEZ) duten zerbitzuak-unitateak (%). d) Praktika kirurgiko seguruen protokoloa – leku kirurgikoa markatzea.
115.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren 10.EIren (Haurdunaldi-erditze- puerperioko laguntza-prozesua) helburuen artean hauxe dago (adierazi ZUZENA zein EZden): a) Haurdunaldi, erditze, puerperio eta jaioberriaren laguntza-prozesuko segurtasuna areagotzea ingurune seguru batean, balizko kontrako gertakariak murriztearren; horretarako, haurdunaldi, erditze eta puerperioko prozesuaren fisiologia sustatu eta aktibatu behar da. b) Etxean erditzea sustatzea, kasurako egokiak diren profesional sanitarioek behar bezala gainbegiratuta. c) Amari eta umeari erditzearen aurretik, bitartean eta ondoren eragin diezaieketen kontrako gertakarien eta gertakari zelatarien aurreko jardunbideak garatzea. d) Profesionalen arteko komunikazioa bermatzea eta sustatzea.
116.- EVADUR azterlana (larrialdi-zerbitzuetako laguntzarekin lotutako kontrako gertakariak) egin zuten 2009an 21 ospitaletan. Azterlan horrek erakutsi zuen honako hauek direla segurtasun-gertakarien kausa-faktore nagusiak (adierazi erantzun OKERRA): a) Pazientearen zainketekin loturikoak. b) Pazientearen informazioaren erabilera desegokiarekin lotutakoak. c) Diagnosi-akatsekin eta/edo -atzerapenekin loturikoak. d) Medikazioarekin erlazionaturikoak.
117.- «Jardunbide egokiak desnutrizio-arriskuan dauden ospitaleratutako pazienteengan» ekintza-ildoko adierazleek honako hauek hartzen dituzte barne (adierazi erantzun OKERRA): a) Pazientearen nutrizio-egoera eta kasuan kasuko gomendioak jasota dituzten ospitaleko unitateen alta-txostenen ehunekoa. b) Nutrizio-egoeraren baheketa egin zaien ospitaleratutako pazienteen ehunekoa. c) Ospitaleratzean behar bezala elikatuta dauden eta alta jasotzeko unean desnutrizio- arriskua edo desnutrizioa duten pazienteen ehunekoa. d) Ospitalizazioan desnutrizio-sintomak dituzten pazienteen ehunekoa.
118.- Gernu-inkontinentziarako xurgatzaileak oker erabiltzeak eragindako gernu- inkontinentziaren arazoari aurre egiten hasteko, honako ekintza hauek proposatzen ditu Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k (adierazi erantzun OKERRA): a) Ospitalizazio-unitateen barne-funtzionamenduko protokoloak (formalak zein informalak) berrikustea; horren harira, praktika hori barne hartzen dutenak identifikatu dira, eta eskuragai dagoen ebidentziarik onenean oinarritutako gomendioekin bat datozen balioetsiko da. b) Lantalde korporatibo bat eratzea, GI duten pazienteentzako zainketen plangintzan eta aplikazioan parte hartzen duten profesional-kategoria desberdinek osatua. c) Pazienteen bilakaeraren jarraipena egiteko estrategiak eraikitzea, dagozkien pazienteen elkarteekin elkarlanean. d) Gernu-inkontinentziarako xurgatzaileak behar bezala erabiltzeko gomendioen gida definitu, zabaldu eta ezartzea, aurretik aipatutako alderdi guztiak barne hartuta.
119.- Institute For Safe Medication Practices (ISMP) erakundeak egindako azterlan baten arabera, kontrako gertakari larriei loturiko farmakoekin egindako akats gehienek zerikusia dute honako honekin: a) Antzeko efektu terapeutikoak dituzten eta, elkarri eraginda, albo-ondorio larrien tasa handia eragiten duten farmakoak behin eta berriz erabiltzearekin. b) Intsulina eta antikoagulatzaileak oker erabiltzailearekin. c) Paziente kronikoei lotutako farmakoak erabiltzearekin. d) Farmako kopuru mugatu bat erabiltzearekin.
120.- Ospitaleratutako pazienteen erorikoak ohiko segurtasun-gertakaria dira, batez ere adineko eta mendekotasuna duten pazienteengan. Erreferentzia-tasak aldatu badaitezke ere, oro har: a) Ia guztiak 3 eta 20 eroriko bitartean jazotzen dira ospitale-egonaldietako mila eguneko, eta aldien % 50ean gertatzen dira lesioak. b) Ia guztiak 10 eta 20 eroriko bitartean jazotzen dira ospitale-egonaldietako mila eguneko, eta aldien % 50ean gertatzen dira lesioak. c) Ia guztiak 5 eta 10 eroriko bitartean jazotzen dira ospitale-egonaldietako mila eguneko, eta aldien % 25ean gertatzen dira lesioak. d) Ia guztiak 5 eta 10 eroriko bitartean jazotzen dira ospitale-egonaldietako mila eguneko, eta aldien % 50ean gertatzen dira lesioak.
121.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024 dokumentuak planteatutako lan-agertokia, honako honek zehaztu eta onetsi du: a) Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. b) Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak. c) Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluak. d) Euskadiko Udalerrien Elkarteak.
122.- Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020 direlakoen AMIAren arabera, Euskadiko eremu biosanitarioaren ahulezietako bat hau zen (adierazi erantzun OKERRA): a) Euskadiko Historia Soziosanitariorako elkarreragingarritasun-esparrua zehazteko, gizarte-zerbitzuen sistemako solaskideak heterogeneoak dira. b) Gizarte-zerbitzuen sistemako erakundeetan ez dago erreferente soziosanitariorik. c) Ez dago irizpide zehatzik protokolo soziosanitarioen indarraldiari eta berrikuspenari dagokienez. d) Ekologiari eta jasangarritasunari lotutako ikuspegirik ez izatea.
123.- Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020 direlakoen AMIAren arabera, Euskadiko eremu biosanitarioaren indarretako bat hau zen (adierazi erantzun OKERRA): a) Gizarte-zerbitzuen sistemako ordezkariak parekotasun-egoeran daude ESIetako batzorde soziosanitarioetan ezartzen den erabakitze-esparruan. b) Baliabide Soziosanitarioen Katalogoa bi zerbitzu-zorroetatik abiatuta antolatu da. c) Erakunde arteko adostasuna dago arreta soziosanitarioaren misioaren eta ikuspegiaren inguruan, COVID-19aren kudeaketan agerian jarri den moduan, errekor-denboran larrialdiko adostasunak lortu behar izan baitira. d) Euskadiko Etika Komiteen Batzorde Soziosanitarioa dago.
124.- Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020 direlakoen AMIAren arabera, Euskadiko eremu biosanitarioaren aukeretako bat hau zen (adierazi erantzun OKERRA): a) Batzorde soziosanitarioetan gizarte-zerbitzuen sistemako ordezkariak ahalduntzea. b) Baliabide Sanitarioen Mapa eguneratzea. c) Euskadiko koordinazio soziosanitarioaren ereduan gizarte-partaidetza antolatzea. d) Historia Soziosanitarioaren bidez informazio partekatuko sistema bat diseinatzeko aurrera egitea.
125.- Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020 direlakoen AMIAren arabera, Euskadiko eremu biosanitarioaren mehatxuetako bat hau zen (adierazi erantzun OKERRA): a) Behar soziosanitarioetarako arreta bermatzen duten akordioak ez daude egokituta indarreko lege-esparrura. b) Profesionalek lan partekaturako informazioa sistematizatzeko kultura eskasa daukate, batez ere gizarte-zerbitzuen sisteman. c) Konplexua da profesionalek Euskadiko Historia Soziosanitarioari dagokionez dituzten itxaropenak kudeatzea. d) Baliabide soziosanitario motak ez daude definituta finantzaketaren jatorrian oinarrituta.
126.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024 dokumentuaren arabera, testuinguru soziodemografikoak agertzen duen bilakaera soziala ñabarduretan aberatsa da eta oso azkar izaten ditu aldaketak eta ondorioak. Titular hauetan laburbildu daiteke (adierazi zein EZ den ZUZENA): a) Kalitate oneko bizitzaren itxaropen altua, zahartzea eta dinamismo demografiko eskasa. b) Mendekotasunak eta desgaitasunak prestazio-sisteman duten eragina. c) Familia-konfigurazioen heterogeneotasuna: familien tamainaren murrizketa, rolen eraldaketa eta pertsona bakarreko etxeen feminizazioa. d) Herritarrek zerbitzu-gizartean betetzen dituzten rolen arteko interrelazio progresiboa.
127.- Gobernantza soziosanitarioari dagokionez, Euskadin organo erabakitzaileak dira (adierazi erantzun OKERRA): a) Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzigoak. b) Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseilua. c) Lurralde Batzorde Soziosanitarioak. d) Arreta Goiztiarreko Balorazio Lantaldeak.
128.- Euskal osasun-sistemak eta gizarte-zerbitzuen euskal sistemak pertsonek pertsonei emandako funtsezko, harremanetako eta interes orokorreko zerbitzuak antolatzen dituzte eraldaketa sakona izaten ari den testuinguru batean. Haren hondoan hiru trantsizioak gailentzen dira. Honako hauek dira (adierazi erantzun OKERRA): a) Ekologiko edo ingurumenekoa. b) Ekofeminista. c) Sozialsanitarioa. d) Teknologiko-digitala.
129.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategiak barne hartzen dituen erronka berrien eta sortzen ari diren ikuspenen artean, autonomia-erkidego honetan testuinguru demografiko, sozial, ekonomiko eta kultural berri bat moldatzen ari diren egitura-faktore batzuk aipatzen dira. Horien artean daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Adinkeria edo adinagatiko diskriminazioa. Zahartze osasuntsuaren hamarkada. b) Osasunaren determinatzaile ez-medikoak. c) Iraupen luzeko zaintzen eredu berria. Mendekotasunerako eta desgaitasunerako arreta. d) Kalteberatasun epidemiologikoa.
130.- Arreta soziosanitarioari datxezkion balio etiko batzuetan oinarritzen da Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024 inspiratzen duen filosofia, eta balio horien artean hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Unibertsaltasuna. b) Gardentasuna. c) Autonomia. d) Erantzunkidetasuna.
131.- Estrategiaren «Gobernantza Soziosanitarioa» epigrafeko «Gobernantza Soziosanitarioaren Onarpen juridikoa eta hedapena» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean, honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Gobernantza Soziosanitarioaren Dekretua. b) Erakunde publikoen artean baliabide soziosanitarioak partekatzeko hitzarmenak. c) Euskadiko Etika Komiteen Batzorde Soziosanitarioaren formalizazio juridikoa. d) Gobernantza Soziosanitarioaren Dekretuan jasotako egituren, baliabideen eta tresnen arauketa hedatzeko komunikazio-plana.
132.- Estrategiaren «Gobernantza Soziosanitarioa» epigrafeko «Finantzaketa soziosanitarioaren esparru partekatua» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean, honako hauek daude (adierazi erantzun ZUZENA): a) Gobernantza Soziosanitarioaren Dekretua. b) Erakunde publikoen artean baliabide soziosanitarioak kontratatzeko hitzarmenak. c) Dohaintza pribatuei buruzko araudia onartzea erakunde publiko sanitarioen jasangarritasunerako. d) Gobernantza Soziosanitarioaren Dekretuan jasotako egituren, baliabideen eta tresnen arauketa hedatzeko komunikazio-plana.
133.- Estrategiaren «Elkarreragingarritasun Soziosanitarioa» epigrafeko «Historia Soziosanitario Elektronikoa» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean, honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Datuak tratatzeko betekizunak Europako Osasun Datuen Esparruan xedatutakora egokitzea. b) Informazio soziosanitarioa trukatzeko edukien eta mezuen estandarizazioa. c) Paperezko ziurtagiriak ordezten dituzten datu soziosanitarioak euskal administrazio publikoen artean trukatzeko zerbitzuen katalogoa. d) Laguntza-informazioa partekatzen duten agenteen eta sistemen mapa, gizarte- eta osasun-sistemetako profesionalen baterako lan koordinaturako dinamikari euskarri emateko.
134.- «Aginte-taula integrala» proiektuaren helburua, Estrategiaren «Elkarreragingarritasun soziosanitarioa» epigrafean adierazten den bezala, hau da: a) Koordinazioan nahasitako euskal erakundeen aginte-tauletan eta estatistika- prozesuetan arreta soziosanitarioa sartzea. b) Baterako erabakiak hartzeko prozesuan Arreta Soziosanitarioaren ardura duten eragile guztiak sartzea. c) Erabakiak datuetan oinarrituta har daitezela sustatzea. d) Arreta soziosanitarioan erabaki automatizatuak har daitezela sustatzea.
135.- Estrategiaren «Elkarreragingarritasun soziosanitarioa» epigrafeko «Osabide egoitzetan» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Egoitzetako osasun-langileei prestakuntza eta laguntza ematea. b) Egoitza-zentroetako eta eguneko zentroetako pertsonentzako arreta errazteko Osabiden egin beharreko hobekuntza funtzionalak identifikatzea. c) Erabakiak hartzeko kudeaketa automatizatua sustatzea, egoitza-zentroetan teknologia berriak sartuz. d) Osabiderako sarbidea eskatzen duten zentroen kasu berriei arreta ematea.
136.- Estrategiaren «Elkarreragingarritasun soziosanitarioa» epigrafeko «Elkarreragingarritasun Soziosanitarioa Garatzeko Dekretua» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Dekretua prestatzeko erakunde arteko lantalde bat sortzea. b) Aurkeztea eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak onartzea c) IT Gobernantza Soziosanitarioaren Eredua txertatzea. d) Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek balidatzea eta ondoren onestea.
137.- Estrategiaren «Prebentzio soziosanitarioa» epigrafeko «Prebentzio soziosanitarioaren esparru koordinatu baten definizioa» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Osasunaren arloko gizarte-desparekotasunei, alborapenei eta arreta soziosanitarioko ekitatearen sustapenari buruzko politikak eta jarduketak koordinatzea. b) Sustapen soziosanitarioaren arloko politikak eta jarduketak koordinatzea: zahartze aktiboa, gizarte-inklusioa, berdintasuna, belaunaldi arteko solidaritatea, autonomiaren sustapena, irisgarritasuna, alfabetatze digitala, etab. c) Prebentzio soziosanitarioaren arloko politikak eta jarduketak koordinatzea: genero- indarkeria; haurren aurkako tratu txarrak; adinekoen aurkako tratu txarrak; nahi gabeko bakardadea eta bakartze soziala, etab.). d) Arrisku sanitarioa detektatzeko gai diren tresnak eraiki eta gehitu daitezen koordinatzea.
138.- Estrategiaren «Prebentzio soziosanitarioa» epigrafeko «Arrisku soziosanitarioa detektatzeko tresna» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Arloan adituak diren gizarte- eta osasun-langilez osatutako lantalde bat sortzea. b) Arrisku soziosanitarioa detektatzeko kontuan hartu behar diren itemak proposatzea eta tresnaren prototipoaren baterako proposamen bat eraikitzea. c) Tresnaren funtzionaltasuna baloratzeko eta hobetzeko pilotajea, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari adostasun-proposamena egitea. d) Tresna onestea eta abian jartzea.
139.- Estrategiaren «Arreta soziosanitarioa» epigrafeko «Lehen mailako arreta soziosanitarioaren hedapena» proiektuaren espero daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Paziente kalteberen ospitaleko arretarako gida (tool kit soziosanitarioa). b) Erreferente soziosanitarioen mapa. c) Koordinazio soziosanitariorako protokoloen eta prozeduren arte-egoeraren emaitzei buruzko txostena. d) LMASSa garatzeko proiektu pilotu baten ezarketa, ESI bakoitzaren eragin-eremu soziosanitarioan eta ESI bakoitzean garatutako proiektu pilotuen analisian oinarritutako jokabide egokien katalogoa.
140.- Estrategiaren «Arreta soziosanitarioa» epigrafeko «Arreta soziosanitarioaren xede-kolektiboetan egin beharreko jarduketak» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Gizarte-bazterketako eta -kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonen gizarte- jarduera automatikoki kontrolatzeko neurrien ezarpenean aurrera egitea. b) Desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna bultzatzea osasun- eta gizarte- sisteman, sentsibilizatzeko eta diskriminazioa ezabatzeko ekintzen bidez. c) Babesgabetasun-egoeran dauden pertsonek dauzkaten beharren monitorizazioa eta horiei buruzko sentsibilizazioa sustatzea, egokiak diren tresnak erabiliz. d) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako etxeko arretaren alde egitea, prebentzio-, arreta- eta zaintza-eredu jasangarri berrietan oinarrituta.
141.- Estrategiaren «Arreta soziosanitarioa» epigrafeko «Arreta goiztiarra eta hezkuntzako eremu soziosanitarioaren garapena» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Prebentzio-ekintzen ezarketa. b) Politika horiekin zerikusia duten bi urteko memoriak idaztea. c) Eremu soziosanitarioaren eta hezkuntza-eremuaren arteko koordinazioaren sustapena. d) Euskadiko hezkuntzako batzorde soziosanitarioaren sorketa.
142.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024ren «I+G+B soziosanitarioa» epigrafeko «Arreta Soziosanitarioaren Ataria, ezagutzaren sorketa eta hedapena» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Arreta Soziosanitarioaren Atariaren jarduerari eta posizionamenduari buruzko txostena. b) Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Buletina. c) Euskadiko Baliabide Soziosanitarioen Mapa eguneratua. d) Euskadiko Arreta Soziosanitarioan esku hartzen duten erakundeek garatutako datuen tratamenduari buruzko informazio eguneratua.
143.- Estrategiaren «I+G+B soziosanitarioa» epigrafeko «I+G+B soziosanitarioaren arloko politikei eta ekimenei buruzko erreferentzia-nodoa» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Arreta Soziosanitarioaren Atariaren jarduerari eta posizionamenduari buruzko txostena. b) I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko informazio-trukeak erreferentziako eragileen eta erakundeen artean. c) I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko txostena. d) I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko informazioaren argitalpena Arreta Soziosanitarioaren Atarian.
144.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024ren «I+G+B soziosanitarioa» epigrafeko «I+G+B soziosanitarioaren arloko politikei eta ekimenei buruzko erreferentzia-nodoa» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Erreferentziako eragileen eta erakundeen artean I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko informazio-trukea sustatzea. b) Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Buletina editatzea eta zabaltzea. c) Arreta Soziosanitarioaren Atarian I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko informazioa ekosistema soziosanitario guztiarentzat irisgarria egitea. d) Ikerketa soziosanitario aplikatuko ekimenak identifikatzea.
145.- Estrategiaren «I+G+B soziosanitarioa» epigrafeko «Ekosistema soziosanitarioaren oinarrietatik berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak sustatzea» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) I+G+B soziosanitarioaren arloko oinarrizko proiektuei buruzko txostena. b) Oinarrizko proiektu soziosanitarioak ebaluatzeko metodologia eta hedapen- eta eskalagarritasun-irizpideen definizioa. c) Datuen (pertsonalak eta ez pertsonalak) erabilerari buruzko txostena, eremu soziosanitarioan erabakiak nola hartu diren ebaluatzeko. d) Oinarrizko proiektu soziosanitarioak ebaluatzeko txostena eta eskalagarritasun- proposamena.
146.- Osakidetzan euskararen normalizazio-prozesua arautzen duten printzipioen artean dago: a) Pertsonen hizkuntza-eskubideen errespetua. b) Enpatiaz erabiltzailearen hizkuntzan komunikatzea, zerbitzuaren kalitatearen berme gisa. c) Helburuak modu progresiboan ezartzea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
147.- Adierazi zein EZ den zuzena. 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera, honako hauek dira hizkuntza- normalizazioaren kudeaketa-sistemaren helburuak: a) Komunikazio korporatiboan euskararen erabilera bermatzea. b) Euskara-planaren lidergoa zuzendaritza guztietara zabaltzea, bakoitzari dagozkion ardurak esleituz. c) Euskara-plana unitate guztietan inplementatzea, tarteko agintarien bitartez. d) Plantilla elebidunaren hazkundea eragiten duten neurrietan aurrera egitea.
148.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak xedatzen duenez: a) Errotulazio finkoa, kanpokoa zein barrukoa, oro har, bi hizkuntza ofizialetan egon behar da eta euskarari lehentasuna emango zaio. b) Kanpoko errotulazio finkoa bi hizkuntza ofizialetan egon behar da eta euskarari lehentasuna emango zaio. c) Barruko errotulazio finkoa bi hizkuntza ofizialetan egon behar da eta euskarari lehentasuna emango zaio. d) Errotulazio finkoa, kanpokoa zein barrukoa, oro har, euskaraz soilik egon behar da.
149.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari jarraikiz, ikus-entzunezko mezuak: a) Ikus-entzunezko sistema horiek erabiltzen dituzten unitateetako arduradunek erabakitzen duten hizkuntzan eman behar dira. b) Bi hizkuntza ofizialetan eman behar dira, lehenengo gaztelaniaz eta gero euskaraz. c) Bi hizkuntza ofizialetan eman behar dira, lehenengo euskaraz eta gero gaztelaniaz. d) Bi hizkuntza ofizialetako batean eman behar dira.
150.- Osakidetzako webguneei dagokienez, adierazi erantzun hauetako zein EZ den zuzena: a) Osakidetzako intranet, estranet eta bestelako webguneetan, erabiltzaileek bermatua eduki behar dute nabigatzeko eta eduki guztiak bi hizkuntza ofizialetan eskuratzeko aukera. b) Webguneen administratzaileek inola ere ez dute testurik ez edukirik argitaratuko bi hizkuntza ofizialetan egon ezean. c) Osakidetzako webgune batera lehen aldiz sartzean, hasierako orria euskaraz agertuko da modu lehenetsian. d) Osakidetzako webguneen erabiltzaileek sarbide erraza izan behar dute euskararen normalizazioaren inguruko ataletara.
151.- Adierazi erantzun zuzena: a) Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoa aplikatuz, Osakidetzako paziente bakoitzaren datu pertsonaletan ezin da jaso Osakidetzarekin ahoz komunikatzeko lehenesten duen hizkuntza. b) E letra daukan ikur urdinak adierazten du pazienteak ez duela gaitasunik Osakidetzarekin ahoz komunikatzeko euskara ez den hizkuntza batean. c) Paziente bakoitzaren datu pertsonaletan, Osakidetzarekin ahoz komunikatzeko lehenesten duen hizkuntza jaso behar da. d) Osakidetzarekin komunikatzeko euskara lehenesten duten pazienteen kasuan, euskarazko zerbitzuak baino ez zaizkie eskaini beharko.
152.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari dagokionez, adierazi zein den erantzun zuzena: a) “Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma” da 2017an pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa aktibatzeko egindako kanpainaren leloa. b) Osakidetzako zuzendaritza eta gerentzia guztiei dagokie “Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma” leloa duen kanpaina gauzatzeko ardura. c) “Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma” da pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa aktibatzeko kanpainaren leloa, hain zuzen, Osakidetzak plangintzaldiaren lehen urtean egingo duen kanpainarena. d) “Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma” da pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa aktibatzeko kanpainaren leloa, hain zuzen, Osakidetzak plangintzaldiaren hirugarren urtean egingo duen kanpainarena.
153.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari jarraikiz, bai harrera- eta onarpen-zerbitzuetan, bai unitate asistentzial eta administratiboetan, herritar euskaldun guztiei honako hau bermatu behar zaie: a) Euskarazko harrera. b) Euskarazko harrera, paziente eta erabiltzaileekiko ahozko komunikazioa aurrez aurrekoa denean soilik. c) Euskarazko harrera, paziente eta erabiltzaileekiko komunikazioa telefono bidezkoa denean soilik. d) Euskarazko harrera, euskaraz dakiten langileek egiten badute soilik.
154.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planean aurreikusitakoaren arabera: a) Dokumentazio estandar guztia bi hizkuntza ofizialetan entregatu beharko zaie beti pazienteei eta erabiltzaileei. b) Paziente bakoitzari dokumentazio klinikoa ele bietan emango zaio. c) Dokumentazio estandar guztia bi hizkuntza ofizialetan orri bakarrean editatu eta inprimatu beharko da beti. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
155.- Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskari eta erreklamazioei erantzuteko idazki indibidualizatuetan erabiliko da/dira: a) Herritar bakoitzak erabilitako hizkuntza. b) Euskara da lehentasunezko hizkuntza beti. c) Bi hizkuntza ofizialak beti, herritar bakoitzak erabilitako hizkuntza edozein dela ere. d) Bi hizkuntza ofizialak, euskara lehenik eta gaztelania bigarrenik.
156.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planean aurreikusitakoari jarraikiz, adierazi zein EZ den erantzun zuzena: a) Nahi duten enplegatu elebidunen eskura jarriko dira zirkulu urdinean e letra zuria duten identifikazio-ikurrak, euskaraz aritzera gonbidatzen dutenak. b) Ikur urdina eta e letra langile elebidunen identifikazio indibidualerako soilik erabiliko da. c) Osasun-zentro, kontsultategi eta ospitaleetako unitateetan ikusgai egon behar dira erabiltzaileei e ikurraren esanahia azaltzen dieten kartelak. d) E ikurraren beste aldaera bat sortzea aztertuko da, erabiltzaileek eurei euskaraz egitea nahi duten baina egoeraren arabera gauzak euskaraz adierazteko zailtasunak dituzten langileentzat.
157.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planean aurreikusitakoari jarraikiz, lehen mailako arretako zentro guztietan antolaketa- prozedura bat jarri behar da martxan eta, haren bitartez, ahal den heinean, zerbitzu jakin batzuk euskaraz hautatzeko aukera eman behar zaie euskara lehenetsi duten baina oraindik gaztelaniaz jasotzen dituzten pazienteei. Adierazi zer zerbitzu aipatzen dituen planak: a) Familia-medikuntza, pediatria, erizaintza eta osasun mentala. b) Pediatria, familia-medikuntza eta osasun mentala. c) Familia-medikuntza, pediatria, erizaintza eta emagina. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
158.- Osakidetzan hizkuntza ofizialen erabileraren gaineko kexei dagokienez, adierazi zein EZ den zuzena: a) Osakidetzan hizkuntza erabileraren gaineko kexekin lotutako ekintzen arduraduna Giza Baliabideen Zuzendaritza da. b) Paziente eta Erabiltzaileen Arreta Zerbitzuetan (PEAZ) erregistratuko dira Hizkuntza ofizialen erabileraren gaineko kexak. c) Hizkuntza ofizialen erabileraren gaineko kexak PEAZek ez ezik, kexaren iturria den zerbitzuaren arduradunek kudeatuko dituzte. d) Kexen kudeaketa eta jarraipena hobetzeko, Osakidetzak protokolo bat adostuko du hizkuntza-eskubideen arloan lan egiten duten erakundeekin.
159.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera, enpresa hornitzaileekiko, finantza-erakundeekiko eta Euskal Herriko beste erakunde pribatu batzuekiko harremanetan: a) Solaskide euskaldunak izendatuko dira eta jakinaraziko zaie Osakidetzak euskaraz izan nahi dituela harremanak. b) Idatzizko komunikazioan bi hizkuntza ofizialak erabili behar dira beti. c) Osakidetzak erakunde hornitzaileei eskatuko die haien produktuak, Osakidetzako erabiltzaileei edo profesionalei zuzendutakoak, euskaraz egon daitezela. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
160.- Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak barne-komunikazio bat egingo du profesional bakoitzaren lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa ezagutarazteko, lehentasunezko hizkuntza erregistratzeko modua azaltzeko eta langile euskaldunak euskara aukeratzera animatzeko: a) Sei hilean behin. b) Urtean behin. c) Kontratazio berri bat dagoen bakoitzean. d) 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak ez du ekintza hori aurreikusten.
161.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera: a) Langileen edo hautagaien telefono mugikorretara bidaltzen diren SMS mezuak ele bitan idatziko dira, lehenengo gaztelaniaz eta gero euskaraz. b) Langileen eskariei edo erreklamazioei erantzuteko idazki indibidualizatuak bi hizkuntza ofizialetan idatzi beharko dira. c) Osakidetzak bermatu egin behar du langileei eta hautagaiei komunikazio- teknologien bidez eskaintzen zaizkien informazioa eta zerbitzuak bi hizkuntza ofizialetan egotea, pertsona bakoitzak nahi duen hizkuntzan jardun ahal izateko. d) Langileei zuzendutako informazio eta komunikazio ez-pertsonalizatuak bi hizkuntza ofizialetan egon behar dira, gaztelaniari lehentasuna emanda.
162.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak jasotzen duen bezala: a) Buruzagitza- eta ardura-lanpostuetan, 2. lehentasuna duten zerbitzuetan, derrigortasun-data jarriko zaie, baldin eta zerbitzuko gutxieneko daten portzentajea % 40 edo gehiago bada. b) Buruzagitza- eta ardura-lanpostuetan, 2. lehentasuna duten zerbitzuetan, derrigortasun-data jarriko zaie, baldin eta zerbitzuko gutxieneko daten portzentajea % 50 edo gehiago bada. c) 2. lehentasuna duten zerbitzuetan, derrigortasun-data jarri behar zaie titularraren erretiroagatik, erabateko ezintasunagatik edo heriotzagatik hutsik geratzen diren lanpostuei, baldin eta zerbitzuko gutxieneko daten portzentajea % 50 edo gehiago bada. d) Osakidetzak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdi bat egingo du gutxienez urtean behin, 67/2003 Dekretuan zehaztutakoaren arabera.
163.- Adierazi baieztapen hauetatik zein EZ den zuzena Osakidetza Bikain kalitate- ziurtagiriari dagokionez: a) Helburua C eta D eremu soziolinguistikoetan 400 puntu lortzea da. b) Helburua A eta B eremu soziolinguistikoetan 500 puntu lortzea da. c) Helburua A eta B eremu soziolinguistikoetan 400 puntu lortzea da. d) Osakidetzako zerbitzu-erakundeak Bikain euskararen kalitate ziurtagirira osorik aurkeztekotan, plangintzaldian behin gutxienez egin beharko dute.
164.- Osakidetzak euskara-planaren bi ebaluazio orokor egingo ditu: a) Lehenengoa, plangintzaldiko hirugarren urtean; bigarrena, seigarren urtean. b) Lehenengoa, plangintzaldiko bigarren urtean; bigarrena, seigarren urtean. c) Lehenengoa, plangintzaldiko hirugarren urtean; bigarrena, seigarren urtean, eta ebaluazio kualitatiboa izango da. d) Lehenengoa, plangintzaldiko bigarren urtean; bigarrena, seigarren urtean, eta planaren adierazleetan oinarritutako ebaluazio kuantitatiboa izango da.
165.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak jasotzen duen bezala, Osakidetzako erakunde guztiek Euskara-planaren jarraipen- batzorde bat izan beharko dute: a) Gehienez 15 parte-hartzailek osatuko dutena. b) Gutxienez urtean behin bilduko dena. c) Zuzendaritza Nagusiko eta hainbat erakundetako ordezkariek osatuko dutena. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
Denunciar Test