option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

AKEM1 SALEROSKETA: APUNTEAK 1.1.

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
AKEM1 SALEROSKETA: APUNTEAK 1.1.

Descripción:
SALEROSKETA 1.U Enpresaren Helburuak eta Motak

Fecha de Creación: 2026/10/31

Categoría: Otros

Número Preguntas: 19

Valoración:(0)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

1. Zer da enpresa bat?. A) Mozkinak lortzeko soilik produktuak saltzen dituen erakundea. B) Baliabideak erabiltzen dituen erakunde ekonomikoa, bezeroen beharrak asetzeko ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituena, ahalik eta etekin handiena lortzea bilatuz. C) Enplegua sortzea helburu bakarra duen erakunde publikoa. D) Baliabiderik erabili gabe zerbitzuak eskaintzen dituen pertsona-taldea.

2. Zein da enpresaburuaren eginkizun nagusia?. A) Ekoizpen-jarduera guztiak pertsonalki egitea. B) Enpresaren kapital osoa beti ematea. C) Enpresa modu eraginkorrean zuzentzea, antolatzea eta kudeatzea. D) Salmentak soilik kudeatzea.

3. Zein dira enpresa bat sortzeko hiru elementu nagusiak?. A) Kapitala, langileak eta bezeroak. B) Ideia, ekintzailea eta baliabideak. C) Produktuak, hornitzaileak eta mozkinak. D) Zuzendaritza, administrazioa eta ekoizpena.

4. Zein da enpresa baten helburu nagusia?. A) Enplegua sortzea. B) Merkatuan liderra izatea. C) Lan-baldintzak hobetzea. D) Ahalik eta etekin handiena lortzea.

5. Zer adierazten du enpresa baten misioak?. A) Etorkizunean lortu nahi duen egoera. B) Enpresaren printzipio etikoak. C) Enpresaren izateko arrazoia: zer egiten duen, nola egiten duen eta norentzat egiten duen. D) Etorkizunean lortu nahi dituen mozkin ekonomikoak.

6. Zer adierazten du enpresa baten ikuspegiak (bisioak)?. A) Enpresaren printzipio etikoak. B) Enpresak etorkizunean lortu nahi duen egoera. C) Gaur egun egiten duen jarduera. D) Hornitzaileekin duen harremana.

7. Zer dira enpresa baten balioak?. A) Enpresaren printzipio etikoak. B) Urteko helburu ekonomikoak. C) Merkaturatzen dituen produktuak. D) Langileen lan-arauak soilik.

8. Zer ezaugarri dute lehen sektoreko enpresek?. A) Lehengaiak produktu amaitu bihurtzen dituzte. B) Beste enpresa batzuek egindako produktuak merkaturatzen dituzte. C) Naturatik zuzenean oinarrizko lehengaiak lortzen dituzte. D) Zerbitzuak soilik eskaintzen dituzte.

9. Zein sektoretakoa da automobilak fabrikatzen dituen enpresa bat?. A) Lehen sektorea. B) Bigarren sektorea. C) Hirugarren sektorea. D) Sektore instituzionala.

10. Zer ezaugarri du hirugarren sektoreak?. A) Naturatik lehengaiak lortzen ditu. B) Lehengaiak industria-prozesuen bidez eraldatzen ditu. C) Eraikuntzan soilik jarduten du. D) Lehen eta bigarren sektoreko produktuak eta haiek sortutako zerbitzuak eskaintzen dituzte.

11. Noiz da enpresa bat publikoa kapitalaren titulartasunaren arabera?. A) Kapitala Administrazioak jartzen duenean. B) Kapitala partikularrena denean soilik. C) Kapitala Administrazioak eta partikularrek batera jartzen dutenean. D) 250 langile baino gehiago dituenean.

12. Zer ezaugarri du enpresa misto batek?. A) Kapitala pertsona bakar batena da. B) Kapitala Administrazioarena soilik da. C) Sektore publikoak eta pribatuak biek jartzen dute kapitala. D) Bazkide langileak izan behar ditu nahitaez.

13. Apunteen arabera, zenbat langile baino gutxiago ditu enpresa txiki batek?. A) 25 langile baino gutxiago. B) 50 langile baino gutxiago. C) 100 langile baino gutxiago. D) 250 langile baino gutxiago.

14. Zein da Sozietate Anonimo baten (SA) gutxieneko kapitala, (50 langile baino gutxiago)?. A) 3.000 €. B) 30.000 €. C) 60.000 €. D) 100.000 €.

15. Nola banatzen da SA baten kapitala?. A) Partaidetzatan. B) Akziotan. C) Lan-ekarpenetan soilik. D) Balio ekonomikorik gabeko ondasunetan.

16. Zein da Sozietate Mugatu baten (SL) gutxieneko kapitala?. A) 1.500 €. B) 2.000 €. C) 3.000 €. D) 60.000 €.

17. Nola deitzen zaie SL baten kapitala osatzen duten zatiei?. A) Akzioak. B) Partaidetzak. C) Bonuak. D) Dibidenduak.

18. Zein da kooperatiba baten ezaugarri nagusia?. A) Pertsona bakar batek kapital guztia jartzen du eta enpresa zuzentzen du. B) Kapitala nahitaez akziotan banatzen da. C) Hainbat pertsona elkartzen dira beren beharrak asetzeko, eta lana edo produktuak eskaintzen dituzte. D) Administrazioak kapital osoa jartzen du beti.

19. Zer esan nahi du SAU siglek?. A) Sozietate Anonimo Unibertsala. B) Bazkide bakarreko Sozietate Anonimoa. C) Sozietate Administratibo Bateratua. D) Erabilera Anonimoko Sozietatea.

Denunciar Test