option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

AKEM1 SALEROSKETA: APUNTEAK 1.2.

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
AKEM1 SALEROSKETA: APUNTEAK 1.2.

Descripción:
SALEROSKETA: Enpresako Egitura

Fecha de Creación: 2026/10/31

Categoría: Otros

Número Preguntas: 9

Valoración:(0)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

20. Zer da organigrama bat?. A) Enpresaren gastuak soilik jasotzen dituen dokumentua. B) Enpresaren antolaketa, hierarkia, erantzukizunak eta sailen edo pertsonen arteko harremanak irudikatzen dituen diagrama. C) Urteko salmentak jasotzen dituen taula. D) Enpresaren helburu ekonomikoak biltzen dituen dokumentua.

21. Zer ezaugarri du organigrama bertikalak?. A) Ezkerretik eskuinera antolatzen da, autoritatea nabarmendu gabe. B) Zirkulu zentrokideen bidez irudikatzen da. C) Goitik behera eta hierarkikoki irudikatzen dira. D) Produktuak eta eremu geografikoak nahitaez konbinatzen ditu.

22. Zer erakusten du nagusiki organigrama horizontalak?. A) Elementuen arteko harremanak, autoritatea nabarmendu gabe. B) Aginte gorena goiko aldean. C) Zuzendaritza nagusia zirkuluen erdian. D) Hierarkia-mailak goitik behera.

23. Zer ezaugarri du organigrama mistoak?. A) Harreman horizontalak soilik erakusten ditu. B) Organigrama bertikalaren eta horizontalaren ezaugarriak konbinatzen ditu. C) Langileen eginkizunak soilik irudikatzen ditu. D) Enpresa txikietan soilik erabiltzen da.

24. Non kokatzen da zuzendaritza nagusia organigrama zirkular batean?. A) Beheko aldean. B) Sailen eskuinaldean. C) Erdian, inguruan zuzendaritza funtzional ezberdinak dituela. D) Zirkuluen kanpoaldean.

25. Zein dira administrazio-sailaren eginkizunetako batzuk?. A) Erosketak eta hornitzaileen hautaketa kudeatzea. B) Fakturazioa, kontabilitatea eta enpresaren artxiboa kudeatzea. C) Salmentak eta bezeroarentzako arreta kudeatzea. D) Lehengaiak eraldatzea.

26. Zein eginkizun dagozkio finantza-sailari?. A) Langileen hautaketa eta prestakuntza kudeatzea. B) Ekoizpena kontrolatzea eta produktuak fabrikatzea. C) Kobratzeak eta ordainketak egitea eta zergak kudeatzea. D) Publizitate-kanpainak diseinatzea.

27. Zertaz arduratzen da giza baliabideen saila?. A) Langileen hautaketa, prestakuntza eta lan-arriskuen prebentzioaz ardurtatzen da. B) Biltegiko izakinak kontrolatzeaz. C) Prezio-politika ezartzeaz. D) Salmentak soilik kudeatzeaz.

28. Zein sailek osatzen dute merkataritza-saila?. A) Administrazioak, ekoizpenak, finantzek eta giza baliabideek. B) Erosketek, marketinak, salmentek eta bezeroarentzako arretak. C) Ekoizpenak, mantentze-lanek, kontabilitateak eta zuzendaritzak. D) Finantzek, erosketek, giza baliabideek eta ekoizpenak.

Denunciar Test