AKEM1 SALEROSKETA: APUNTEAK 1.4.
|
|
Título del Test:
![]() AKEM1 SALEROSKETA: APUNTEAK 1.4. Descripción: Produktua, banaketa, komunikazioa eta prezioa |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
49. Zer ezaugarri du produktu galkor batek?. A) Behin eta berriz erabil daiteke hondatu edo zaharkitu arte. B) Produktu ukiezina da. C) Iraungitze-data edo kontsumo-data lehenetsia du. D) Beste produktu batzuk fabrikatzeko soilik erabiltzen da. 50. Zer ezaugarri du banaketa-kanal luze batek?. A) Fabrikatzaileak zuzenean saltzen dio azken kontsumitzaileari. B) Fabrikatzailearen eta kontsumitzailearen artean txikizkari bakarra dago. C) Fabrikatzailearen eta kontsumitzailearen artean bi bitartekari edo gehiago daude. D) Produktua Internet bidez soilik saltzen da. 51. Zer desberdintasun dago handizkariaren eta txikizkariaren artean?. A) Handizkariak azken kontsumitzaileari soilik saltzen dio, eta txikizkariak enpresei soilik. B) Handizkariak fabrikatzaileei edo beste handizkari batzuei erosten die, eta normalean txikizkariei saltzen die; txikizkariak azken kontsumitzaileari saltzen dio. C) Biek enpresa industrialei soilik saltzen diete. D) Txikizkariak beste txikizkari batzuei soilik erosten die. 52. Zer da prezioa?. A) Fabrikatzaileak produktu bat ekoizteko duen kostu osoa. B) Merkatuan merkaturatzen diren ondasun eta zerbitzuei aplikatzen zaien balio monetarioa. C) Saltzaileak gastuak ordaindu ondoren lortzen duen mozkina. D) Produktu bat garraiatzeko kostua. 53. Zer dira fabrikazio-kostu finkoak?. A) Ekoitzitako unitateen arabera handitzen diren kostuak. B) Lehengaien araberako kostuak soilik. C) Enpresak jasaten dituen kostuak dira, enpresak ekoizten dituen produktu-unitateak kontuan hartu gabe. D) Produktu bat saltzen denean soilik sortzen diren kostuak. 54. Zer dira fabrikazio-kostu aldakorrak?. A) Ekoitzitako unitateen kopuruaren araberakoak ez diren kostuak. B) Enpresak ekoitzitako unitateen arabera dituen kostuak. C) Alokairuarekin soilik lotutako kostuak. D) Administrazioarekin soilik lotutako kostuak. 55. Nola kalkulatzen dira fabrikazio-kostuak guztira?. A) Kostu finkoak − kostu aldakorrak. B) Kostu finkoak + kostu aldakorrak. C) Kostu aldakorrak ÷ ekoitzitako unitateak. D) Kostu finkoak + salmenta-prezioa. 56. Zein da apunteen arabera fabrikazio-kostu finko bat?. A) Lehengaiak. B) Zuzeneko eskulana. C) Elementu eta multzo txertagarriak. D) Alokairuak. 57. Zein da fabrikazio-kostu aldakor bat?. A) Aseguruak. B) Amortizazioak. C) Lehengaiak. D) Zeharkako eskulana. 58. Zer dira amortizazioak?. A) Lehengaiak erostearen ondoriozko gastuak. B) Enpresaren ondasunek denboraren joanagatik, erabileragatik edo zaharkitze teknologikoagatik jasaten duten balio-galera. C) Erosketa-bolumenagatik aplikatzen diren deskontuak. D) Salgaien garraio-gastuak. 59. Merkatariaren ikuspegitik, zer da erosketa-prezioa?. A) Azken kontsumitzaileak ordaintzen duen zenbatekoa. B) Merkatariak produktua erosteko ordaindu duen zenbatekoa. C) Merkataritza-marjina gehitu ondoren lortzen den prezioa. D) Biltegiratze-gastu guztien zenbatekoa. 60. Zer dira biltegiko gastuak?. A) Produktuak saldu arte egoera onean kontserbatzeagatik sortzen direnagastuak. B) Publizitatearen ondoriozko gastuak soilik. C) Erosketa-bolumenagatik aplikatzen diren deskontuak. D) Ordainketa atzeratzearen ondoriozko interesak. 61. Zer dira errekarguak?. A) Erosketa-prezioari aplikatzen zaizkion murrizketak. B) Ordainketa atzeratzearen ondorioz zorra handitu dezaketen diru-kopuruak. C) Ordainketa aurreratzeagatik ematen diren deskontuak. D) Lehengaiak fabrikatzearen ondoriozko gastuak. 62. Noiz aplikatzen da deskontu komertziala?. A) Erosleak erosketa-bolumen jakin bat gainditzen duenean. B) Hasieran geroratuta zegoen ordainketa aurreratzen denean. C) Produktu bat sustatzeko edo merkealdian saltzeko. D) Urte osoan erosketak egiten direnean. 63. Noiz aplikatzen da rappela?. A) Faktura bat ordaintzen denean. B) Erosketa-bolumen jakin bat lortzen denean. C) Produktu bat sustatu nahi denean. D) Ordainketa atzeratzen denean. 64. Zer desberdintasun dago rappel metagarriaren eta ez-metagarriaren artean?. A) Metagarria denbora-tarte bateko erosketa-bolumen osoari aplikatzen zaio; ez-metagarria eskaera jakin batean bolumen jakin bat gainditzen denean aplikatzen da. B) Metagarria eskaera bakar bati aplikatzen zaio; ez-metagarria urte osoko erosketei. C) Biak ordainketa aurreratzen denean soilik aplikatzen dira. D) Metagarria deskontu komertziala da, eta ez-metagarria errekargua. 65. Noiz aplikatzen da goiz ordaintzeagatiko deskontua?. A) Erosleak produktu kopuru handia erosten duenean. B) Saltzaileak produktu berri bat sustatu nahi duenean. C) Ordainketa eskudirutan egiten denean edo hasieran geroratuta zegoen ordainketa aurreratzen denean. D) Erosleak faktura baten ordainketa atzeratzen duenean. 66. Aurretik deskontu komertziala eta rappel bat aplikatu badira, zer zenbatekori aplikatzen zaio goiz ordaintzeagatiko deskontua?. A) Hasierako erosketa-prezioari. B) Deskontu komertziala kendu ondoren lortzen den zenbatekoari. C) Aurreko deskontu guztiak kendu ondoren lortzen den zenbatekoari. D) Erosketa-gastu guztien zenbatekoari. 67. Zein da merkaturatze-kostu guztiak kalkulatzeko formula zuzena?. A) Erosketa-prezioa + deskontuak − gastuak. B) Erosketa-prezioa − deskontuak + gastuak. C) Erosketa-prezioa + gastuak − merkataritza-marjina. C) Erosketa-prezioa + gastuak − merkataritza-marjina. 68. Zer dira kostu unitarioak?. A) Ondasun edo zerbitzu baten kostu unitarioa hura ekoizteko egiten den gastuari dagokion diru-balioa da. B) Enpresaren mozkin guztien zenbatekoa. C) Kontsumitzaileak produktu guztiengatik ordaintzen duen zenbatekoa. D) Kostu finkoen eta aldakorren arteko diferentzia. 69. Nola kalkulatzen da fabrikazioaren unitateko kostua?. A) Kostu finkoak × ekoitzitako unitateak. B) Kostu aldakorrak ÷ kostu finkoak. C) Produktuak fabrikatzek guztizko kostuak ÷ unitate-kopurua guztira. D) Merkaturatze-kostuak ÷ hornitzaile kopurua. 70. Nola kalkulatzen da merkaturatze-kostu unitarioa?. A) Produktuak merkaturatzeko kostuak guztira ÷ unitate kopurua guztira. B) Fabrikazio-kostu finkoak ÷ unitate kopurua. C) Erosketa-prezioa × unitate kopurua. D) Kostu aldakorrak + merkataritza-marjina. 71. Zertan datza marjinetan oinarritutako prezioa finkatzeko metodoa?. A) Prezioa lehiakideek kobratzen dutenaren arabera ezartzean. B) Fabrikazio edo merkaturatze-kostu unitarioari portzentaje bat aplikatzean. C) Prezioa bezero kopuruaren arabera ezartzean. D) Prezioa finantza-gastuen arabera soilik kalkulatzean. 72. Enpresa batek 100 €-ko kostu unitarioa du eta % 20ko marjina aplikatzen du. Zein izango da salmenta-prezio unitarioa?. A) 100 €. B) 110 €. C) 120 €. D) 125 €. 73. Zertan datza xede-prezioan edo puntu hilean oinarritutako metodoa?. A) Prezioa kontsumitzaileak ordaintzeko prest dagoen gehieneko zenbatekoaren arabera ezartzean. B) Enpresak kostu osoak estaltzeko saldu behar duen gutxieneko unitate-kopurua aztertzean. C) Prezioa lehiakideen prezioen arabera ezartzean. D) Kostu unitarioari beti % 30eko marjina aplikatzean. 74. Zertan datza eskarian oinarritutako prezioa finkatzeko metodoa?. A) Kontsumitzaileek produktu edo zerbitzu batengatik ordaintzeko prest dauden gehieneko zenbatekotik abiatzean. B) Kostu finkoak eta aldakorrak soilik kalkulatzean. C) Prezioa biltegiratze-gastuen arabera ezartzean. D) Fabrikazio-kostuari portzentaje finko bat aplikatzean. 75. Zertan datza lehian oinarritutako prezioa finkatzeko metodoa?. A) Prezioa ekoitzitako unitate kopuruaren arabera ezartzean. B) Prezioa lehiakideen prezioak erreferentziatzat hartuta ezartzean. C) Prezioa langileen gastuen arabera ezartzean. D) Prezioa erosketa-bolumenaren arabera soilik ezartzean. |





