option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

ANATO 19/20

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
ANATO 19/20

Descripción:
ANATO 2019/20

Fecha de Creación: 2026/01/21

Categoría: Otros

Número Preguntas: 40

Valoración:(0)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

Buruko zein hezur sortzen dira mintzezko hezurtzapen eredua jarraituz?. kranioaren sabaia. kranioaren oinarria (zela turkoaren aurretik). kranioaren oinarria (zela turkoaren atzetik). goiko maxilar hezurra. beheko maxilar hezurra.

Garapen enbrionarioan zehar gandor neuralean dauden zelulak nondik sortu (eratu) dira?. neuroektodermotik. mesodermo intraenbrionarioaren orri somatikotik. mesodermo intraenbrionarioaren errai orritik. mesodermo paraaxialetik. tarteko mesodermotik.

Pre-enbrioiak; barneko masa zelularra, kanpoko geruza eta barneko barrunbea dituenean ………….. deritzon aldi enbrionarioan dago. morula. blastula. disko bilaminarra. disko trilaminarra. aurreko guztiak okerrak.

Abdukzio edota adukzio mugimenduak zein ardatzaren bitartez burutzen dira?. longitudinala (ardatz bertikala / luzetarako ardatza). dortsobentrala. horizontala. transbertsala. aurreko guztiak okerrak.

Sakro (errain-hezurra) baten 5 ornoek ……… giltzadura mota eratzen dute. benetako. sinkondrosi. sinostosi. sindesmosi. aurreko guztiak okerra.

Erretrosomaren odoleztapenean parte hartzen EZ due arteria / enborra zein da?. enbor kostozerbikala. eskapularen arteria dortsala. arteria torakodortsala. barneko arteria torazikoa. enbor tirozerbikala.

Azpil hezurrak daukan lerro terminalaren parte EZ dena aukeratu: gandor ilikoa. promontorioa. lerro arkeatua. lerro pektineoa. pubi hezurraren goiko ertza.

Zilbor heste inguruko dermatoma zein da?. T8. T4. T12. L5. aurreko guztiak okerrak (T10).

Gihar-inerbazio arteko asoziazio okerra aukeratu: erronboidea - eskapularen nerbio dortsala. eskapularen jasotzailea - eskapularen nerbio dortsala. atzeko zerradunak - nerbio toraziko luzea (atzeko zerradunak-nerbio espinala). trapezioa - nerbio laguntzailea (akzesorioa). dortsal zabala - nerbio torakodortsala.

Non insertatzen da pektoral txikia?. klabikulan. humeroaren tuberositate nagusiaren gandorrean. humeroaren tuberositate txikiaren gandorrean. lehenengo sahietsean. korakoide apofi sian.

Diafragma giharrarekin erlaziorik eratzen EZ duena aukeratu: esternoiaren xifoide pendizea. 7-12 sahietsak. L1-L3 orno lunbarrak edo L4 ornoa bere eskumako pilaretik. T10-T12 orno torazikoak bere ezkerreko pilaretik. karratu lunbarra.

Nondik irtetzen da barrunbe abdominopelbikotik pudendo nerbioa?. zulo ziatiko nagusitik. iztai-hoditik. iztai-lotailuaren azpitik dagoen gihar ?????? (aintzira muskulua). iztai-lotiluaren azpitik dagoen ??????? (aintzira baskularra). aurreko guztiak okerrak.

Uzkiaren jasotzailearen giharraren EZ den gihar-atala aukeratu: iliokoxigeoa (iliococcygeus). puboerrektala (puborectal). pubokoxigeoa. koxigeoa. aurreko guztiak okerrak.

Dortsal zabalaren funtzioa aukeratu: bizkarrezurraren flexioa. besoaren kanpo errotazioa. besoaren flexioa. besoaren adukzioa. eskapula jaso (igo).

Uzkurketa unilateralaren ondorioz errotazio kontralaterala sortzen duen giharra: interespinosoa. epiespinosoa (espinosoa). longisimoa. errotatzailea (labur + luzeak). iliokostala.

Larruazaleko goi lateraleko nerbio brakialak ………………. inguruko larruazalaren sentikortasuna jasotzen du. muskulu brakioerradilaren. muskulu bizepsaren. muskulu trizepsaren buru luzearen. muskulu trizepsaren buru lateralren. muskulu deltoidearen.

Karpoko lotailu zeharra (tolestatzeileen erretinakulua) EZ da ………...….. lotzen. eskafoide hezurrean. trapezio hezurrean. hezur handian. pisiforme hezurrean. gako hezurrean.

Humeroaren epikondilo lateralean jatorri gunea EZ duena aukeratu: karpoaren hedatzaile erradial luzea. karpoaren hedatzaile erradial laburra. ankoneoa. erpuruaren hedatzaile luzea. karpoaren hedatzaile kubitala.

Biribil nagusiaren funtzio nagusia aukeratu: errotazio mediala. errotazio laterala. besoaren abdukzioa. besoaren hedapena. aurreko guztiak okerrak dira.

3. atzamarraren falange distalaren sentikortasuna nerbio ….. jasotzen du. erradialak. muskulokutaneoak. kubitalak. medianoak. larruazaleko nerbio antebrakial medialak.

Giltzadura erradiokubital proximala …………… motakoa da. artrodia. kondilo. trokoide. troklea. zaltoki (jarleku).

Nerbio kubitalaren sistema neuromuskularraren parte EZ den giharra ………..... da. 5. atzamarraren urruntzailea (abduktorea). erpuruaren hurbiltzailea (aduktorea). erpuruaren aurkaria. 5. atzamarraren aurkaria. 5. atzamarraren tolestatzaile laburra.

Lauki humerotrizipitalaren mugak zeintzuk dira?. biribil nagusia - biribil txikia- humeroa- trizepsaren buru luzea. biribil nagusia - eskapula - humeroa - trizepsaren buru luzea. bizepsaren buru luzea - trizepsaren buru lburra - humeroa - eskapula. deltoidea - biribil nagusia - humeroa - dortsal zabala. dortsal zabala - trizepsaren buru laburra - trizepsaren buru luzea - biribil txikia.

Humeroaren tuberkulu nagusian edota tuberkulu nagusiaren gandorrean lotzen EZ den giharra aukeratu: supraeskapularra. infraeskapularra. biribil txikia. pektoral nagusia. dortsal zabala (humeroaren tuberositate txikiaren gandorrean).

Aukeratu gihar supinatzailearen funtzio nagusia: erradioaren errotazio mediala (barne errotazoa). erradioaren errotazio laterala (kanpo errotazioa ). kubituaren errotazio mediala. kubituaren errotazio laterala. humeroaren errotazio mediala.

Tartsoko tuneletik pasatzen den egitura aukeratu: peroneo luzearen gihar tendoia. 3. peroneo giharraren tendoia. aurreko tibial giharraren tendoia. aurreko arteria tibiala. atzeko tibial giharraren tendoia.

Larruazaleko nerbio sural medialaren jatorria zein da?. atzeko nerbio tibiala. atzeko nerbio peroneoa. sakoneko nerbio peroneoa. nerbio peroneo komuna. nerbio surala.

5. metatartsoaren tuberositatean lotzen den giharra aukeratu: aurreko tibiala. atzeko tibiala. peroneo luzea. peroneo laburra. behatzen hedatzaile laburra.

Femurraren trokanter nagusian edota hobi trokanterikoan lotzen EZ den giharra: barneko butxatzailea. kanpoko butxatzailea. piramidala (piriformea). karratu femorala. gluteo txikia.

Scarpa hirukiaren zorua (hiruki femorala) eratzen EZ duen giharra aukeratu: iliopsoas. hurbiltzaile luzea. hurbiltzaile nagusia. hurbiltzaile laburra. pektineoa.

Giltzadura subastragalinoa zein motako giltzadura da?. troklea. trokoide. artrodia. enartrosi. kondilo.

Iztarraren kanpo errotatzailea dena aukeratu: gluteo nagusia. faszia lataren tenkatzailea. semitendinosoa. semimenbranosoa. aurreko gihar guztiak ez dira kanpo errotatzaileak.

Errotularen sentikortasuna jasotzen duen dermatoma zein da?. L4. L5. S1. S2. S3.

Ibilaldian zehar oin punta zorutik altzatzeko ezintasuna agertzen denean zein nerbio periferiko dago kaltetuta?. oin-zolako nerbio mediala eta laterala. sakoneko peroneoa. azaleko peroneoa. tibiala. surala.

Hurbiltzailearen eraztunetik (Hunter hiatoa) pasatzen den egitura aukeratu: sakoneko arteria femorala. arteria femorala. nerbio femorala. bena safena txikia. nerbio butxatzailea (obturadorea).

Sudurraren pareta lateralean EZ dagoen hezurra aukeratu: palatinoa. goiko maxilarra. esfenoidearen pterigoide apofisia. etmoidearen gune (lamina) kribosoa. esfenoidearen hego nagusiak.

Baraila igotzeko parte hartzen duen giharra aukeratu: digastrikoaren aurreko sabela. pterigoideo laterala (kanpokoa). pterigoideo mediala (barnekoa). milohioideoa. genihioideoa.

Bikote okerra aukeratu: estatoakustikoa - VIII. faziala - VII. hipoglosoa - X. laguntzilea - XI. glosofaringeoa - IX.

Hurrengo egituretatik zein da eskalenoen triangelutik igarotzen dena?. bena subklabioa. plexu brakiala. nerbio frenikoa. nerbio bagoa. enbor brakiozefaliko arteriala.

Lisfranc tuberkuluan lotzen den giharra aukeratu: esternokleidomastoideoa. subklabioa. aurreko eskalenoa. tarteko eskalenoa. atzeko eskalenoa.

Denunciar Test