azterketa adibidea
|
|
Título del Test:
![]() azterketa adibidea Descripción: adibidea egiteko |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
1. Eskara “horia” zein substantziak sortzen du?. Azido sulfurikoak. Azido nitrikoak. Soda kaustikoak. Zink kloruroak. “Krokodilo azalaren” itxurako erredurak non ikusten dira?. Tentsio baxuko kableekin kontaktu zuzenean. Tentsio handiko elektrokuzioetan, arku efektuaren ondorioz. Soda kaustikoarekin. Taser gailuekin. Eskara mota eta agente ekoizlea zehazteko, zer analisi mota gomendatzen da?. Soilik mikroskopikoa. Ehunak eta arropa ur destilatuan beratu analisi kimikoa egitea. DNA analisia. Ez dago modurik agentea zehazteko. Zink Kloruroak zer motatako nekrosia/lesioa eragiten du?. Eskara beltza. Ehun zurixka eta grisaxkako eremuak (nekrosia) eta ultzera “sakabokatuak”. Ez du lesiorik eragiten. Lichtenberg-eko loreak. Joule efektuaren arabera, giza gorputzeko zein ehunek sortuko du bero gehien korrontea igarotzean?. Muskuluak, elektrolito asko dituelako. Nerbioak, korrontearen bide naturala direlako. Hezurrak, erresistentzia elektriko handia dutelako. Zirkulazio aparatuak, likidoa delako. "Lichtenberg-eko loreak" zein egoeratan agertzen dira eta zenbat irauten dute?. Tentsio baxuko elektrokuzioetan eta betirako geratzen dira. Fulgurazioan (tximistak jota) eta 24 ordu inguru irauten dute. Azido sulfurikoak eragindako erreduretan.Betirako dira. Korronte alternoak sortutako lurazaleko lesioak dira eta 24 ordu irauten dute. 2 urteko haur batek kable bat sartu du ahoan. Zer motatako lesioa espero beharko litzateke?. Jellinek marka eskuetan soilik. Ezpainen barruan ezkutatutako erredura elektrikoak. Ez du lesiorik izango tentsioa baxua bada. Fulgurazio zeinuak aurpegian. Tentsio handiko elektrokuzioetan (>1.000 V), zer da bereizgarriena?. Sarrera eta irteera zuloak oso erraz identifikatzen dira. "Krokodilo-azalaren" itxurako erredura zabalak eta ehunen karbonizazioa ager daitezke. Ez du inoiz arropa urratzen. Beti kontaktu zuzena behar da lesioak sortzeko. Azido nitrikoak eragindako eskarak zer kolore izaten du?. Zurizka. Gris momea. Horia. Belleza. Arazo mediko-legalak: Nola bereizten da bizi-eskara bat eta hil ondokoa?. Hil ondokoan ez dago eskararik eta ehuna "txirikordatu" (apergaminado) gisa agertzen da. Bizi-eskarak beti dira grisak. Ez dago alderik, kaustikoek berdin erasotzen diote ehun biziari eta hilari. Hil ondokoan analisi kimikoa ezin delako egin. Zer da "bitrioloa" eta zertarako erabili izan da kriminalki?. Azido nitrikoa da, suizidiorako erabilia. Azido sulfurikoa da, biktima desitxuratzeko aurpegira jaurtitzen dena. Soda kaustikoa da, gorpuak desagerrarazteko erabilia. Tximistaren beste izen bat da. "Aparrezko onddo faltsua" ahoan agertzea zertan oinarritzen da?. Korronteak sortutako erredura kimikoan. Biriketako edeman, elektrokuzioaren ondorio orokor gisa. Ahoan kable bat sartzean sortutako infekzioan. Azido klorhidrikoa irentsi izanaren seinale da. Kaustikoek eragindako orbainek zer joera dute?. Erraz desagertzeko joera. Keloideak edo orbain hipertrofikoak uzkurtzeko eta eratzeko joera handia. Ez dute orbainik uzten lehen mailakoak badira. Soilik azidoek uzten dituzte orbainak, ez alkaliek. Lantegi batean, langile bat gailu elektriko bat manipulatzen ari zela hil da. Autopsian ez da ezer espezifikorik aurkitzen. Zer egin behar da?. Heriotza naturaltzat eman. Bazterketa-diagnostikoa erabili eta eszena zein gailua sakon aztertu. Analisi toxikologikoa soilik egin. Jellinek marka asmatu arte bilatu. Zein EZ da zuzena. Besikulak lehen mailako erreduraren ezaugarria da. Fliktena bigarren mailako erreduraren ezaugarria da. Eskara hirugarren mailako erreduraren ezaugarria da. Eritema lehen mailako erreduraren ezaugarria da. Lesio hau. Lehen mailako erredura da. Bigarren mailako herradura da. Hirugarren mailako erredura da. Ez da erredura bat. Gas narritagarriak. Ez dute efektu lokalik. Mukosak narritatzen dituzte. Odolean soilik eragiten dute. Ez dira toxikoak. Langile batek sintomarik gabe 24h ondoren edema pulmonarra du. Zein gas da eragile probableena?. Monoxido karbonoa (KO). Azido Zianhidrikoa (HZN). Karbonilo Kloruroa (Fosgenoa). Amoniakoa (NH3). Gas narritagarrien azterketa forentsean garrantzitsua aztertzea: Biktimaren kolorea. Eszenaren azterketa. Lekuko giro tenperatura. Biktimaren DNA. Etxean lixiba eta azidoa nahastuta intoxikazioa gertatzen da. Zein gas da eragilea?. Monóxido karbonoa (KO). Azido zianhidrikoa (HZN). Kloroa (KI). Amoniakoa (NH3). 45 urteko gizon bat sukaldean olio beroarekin erre da. Besoan anpuluak (fliktenak) ditu, eremua oso mingarria da eta ukimenarekiko sentikorra. Zer mailatako erredura du?. Lehen mailakoa, olioak gainazalari soilik eragiten baitio. Bigarren mailako azaleko erredura. Bigarren mailako sakoneko erredura, olioak bero handia baitu. Hirugarren mailakoa, dermis osoa kaltetuta dagoelako. Wallaceren bederatzien erregelaren arabera, heldu baten bi beheko gorputz-adarrak osorik erretzen badira, zein da hedadura?. 18%. 27%. 36%. 45%. Likido beroek (eskaldadurak) eragindako erreduretan, zein da norabide ohikoa?. Behetik gora, lurruna igotzen delako. Ildoak beti beherantz, grabitatearen eraginez. Erradiatua, zipriztinen ondorioz. Norabide finkorik gabea, likidoaren biskositatearen arabera. Hilotz baten garezurrean izar-itxurako haustura aurkitu da, desplazamendurik gabea eta hezurra oso lehor dago. Zer interpretazio duzu?. Hil aurreko kolpe zuzena (traumatismoa). Beroak eragindako postmortem haustura, hezurra lehortzeagatik. Garezurreko eztanda, barneko presioaren igoeragatik. Karbonizazioaren ondoriozko artefaktua, balio mediko-legalik gabea. Haur batek eskularru formako erredura du eskuan, muga oso zehatzekin. Zer susmatu behar da?. Ustekabeko istripua sukaldean. Tratu txar fisikoa (nahita murgiltzea likido beroan). Bigarren mailako azaleko erredura arrunta. Eguzki-erredura. 70 urteko emakume bat etxean hilik aurkitu da sukaldean. Besoetan erredura lehorrak, analgesikoak eta zuri-arrexkak ditu. Zer gradutakoak dira?. 1.mailakoak. 2.mailakoak. 3.mailakoak (escara). Karbonizazioa. Hil osteko (postmortem) fliktenen ezaugarri bat da: Serum albuminoidea izatea. Oinarrian hantura-erreakzioa izatea. Likido herra edo gutxi izatea eta hantura-erreakziorik ez egotea. Beti aureola gorrixka izatea. Bainuontzi batean hilda aurkitzen den pertsona baten kasuan, ez da kanpoko erredura termiko indibidualizaturik ikusten. Zer ondoriozta dalteke?. Ez dela elektrokuzioa izan, ez dagoelako markarik. Korrontea eremu zabal batean hedatu dela (ura dela eta), eta horregatik ez dela erredura espezifikorik ikusten. Aparatua ez zegoela entxufatuta, soilik kablea uretan zegoela. Heriotza heriotza naturala izan dela, markarik ez egotea horren froga delako. Paziente bat koman aurkitu dute garaje itxi batean. KOHb maila %35ekoa da, baina larruazala ez dago gerezi gorri kolorekoa. Zergaitik?. Kolore hori %50etik gora bakarrik agertzen delako. Baliteke aldez aurretik alkohola kontsumitu izana edo deshidratazioa egotea. KOHb-ak zianosi urdinxka eragiten duelako beti. Karbono monoxidoa ez delako hemoglobinara batu. Zein da KO-aren formula matematiko estimatua (oinarrizko baldintzetan)?. %KOHb=210 x O2. %KOHb= 0.16 x KO (giroan). %KOHb= (KO/Hb) x 100. Ez dago formularik, giro tenperaturaren araberakoa baita. Zergaitik da arriskutsua gas naturalaren errekuntza osatugabea, gasak berak KOrik ez badu?. Gas naturalak oxigenoarekin erreakzionatzean nitrogenoa askatzen duelako. Bere konposizioan ez badu ere, errekuntza txarrak KO sortzen duelako. Metanoak hemoglobinarekiko kidetasun handiagoa duelako. Gas naturala usaindu ezin delako. Autopsian “Globus pallidum”aren aldebiko nekrosia aurkitzean, zertan pentsatu behar dugu?. Azido zianhidiriko bidezko intoxikazioan. KO bidezko intoxikazioaren seinale patofnomonikoa dela. Amoniamo bidezko intoxikazioan. Zahartze prozesu normal batean. Sute batetik ateratako biktima batek asidosis laktiko larria du. Zer eragin dezake hau?. KO bakarrik. HZN ak (metabolismo anaerobioa bultzatzen duelako) eta KOak. Gas narritagarriek soilik. Ez da ohikoa sujetan. Zergaitik ez da fidagarria “almenda mingotsen usaina” diagnostikorako?. %20-40 biztanleriak ezin duelako usaindu alterazio genetiko batengatik. Zianuroak ez duelako usainik. Usaina minutu batzuetara desagertzen delako. Usaina KOak estaltzen duelako. Erretinan arterien eta zainen arteko aldea desagertzea. KOaren seinale tipikoa da. Zianuro bidezko intoxikazioaren aurkikuntza klasikoa da. Gas narritagarrien ondorioa da. Parkinsonismoaren seinalea da. Langile bat plastikoak erretzen dituen industria batean dabil. Bat batean koma eta konbultsioak ditu. Odol benosoa gorri distiratsua da (oxigenatua dirudi). Zer sumatzen duzu?. KO bidezko intoxikazioa. Zianuro bidezko intoxikazioa (ehunek ez baitute oxigenoa hartu). Gas narritagarrien inhalazioa. Hipogluzemia. Sute batean, biktima bat hilda aurkitzen da KOHb %15arekin eta kedarrik gabe arnasbideetan. Zein da hipotesi sinesgarria?. KO bidez hilda sutearen ondorioz. Sutea hasi baino lehen hila zela (kriminala). Zianuroak hil zuela. Erretzaile pasiboa zela. Garaje itxi batean aurkitutako pertsona batek KOHb %60 dauka. Zein da probableena?. Intoxikazio arina. Intoxikazio kronikoa. Intoxikazio larga eta potentzialki hilgarria. Ez du garrantzirik. Zer da Maskara ekimotikoa edo moresti-en maskara. Urperatuek duren aurpegi beltzara. Konprensio torakoabdominalaren zeinu tipikoa (edema, odoljario konjuntibala eta kolore morea). Esfinterren dilatazioa. Azazkalen higadura. Ehorzketa batean autopsian, zer da bizi erreakzio garbia?. Gorpua zementuaz bustita egotea. Erorketa materiala (lurra, harea) arnasbideetan eta digestio aparatuan egotea. Esfinterren dilatazioa. Azazkalen higadura. Persona bat buruz behera zintzilik aurkitzen da. Autopsian Niles-en zeinua agertzen da. Zer esan nahi du?. Asfixia posizionala izan dela. Odoljarioa temporal hezurrean (belarri erdian), urperatzearen ebidentzia handia. Buruko trauma bat izan duela. Giza hilketa baten marka dela. Diatomeoak hezur muinean aurkitzeak zer esan nahi du?. Ez du baliorik, edonork izan ditzakeelako. Subjektua bizirik zegoela eta jarduera kardiozirkulatorioak alga horiek barreiatu dituela. Gorpua kutsatuta dagoela autopsian. Urak postmortem sartu dituela hezurretan. Gorpua uretatik atera da eta garbitzaile eskua (larruazal beratzea) du, baina azazkalak ez dira erori. Zenbat denbora darama gutxi gorabehera?. 24 ordu baino gutxiago. 5 egun baino gutxiago. Hilabete bat. 3 ordu. "Hilotz-zurbiltasunak" itotakoetan: More ilunak dira. Arrosak edo argiagoak izaten dira hemodiluzioagatik. Bizkarrean kokatzen dira. Ez dira inoiz agertzen. 25 urteko emakume erretzailea sukaldeko istripu baten ondoren ospitalera iritsi da. KOHb maila %9koa da. Zein da interpretazio zuzena?. Intoxikazio arina du, oxigenoterapia behar du. Maila hori normala izan daiteke bere egoeran (erretzailea), ez du esposizioa berresten. %3tik gorakoa denez, intoxikazio akutu larria dela ziurta daiteke. KoHb maila horrek berehalako koma eragingo luke. Metileno kloruro bidezko intoxikazioan, zergatik agertzen da sintomatologia beranduago?. Arnasketaz gain larruazaletik xurgatzen delako. Gibelean metabolizatu behar delako CO sortzeko. Ez delako KOHb-ra batzen, mioglobinara baizik. Ez baitu zitokromo-oxidasa inhibitzen. Sute baten biktimaren autopsian kedarra aurkitzen da trakean eta bronkioetan. Zer adierazten du honek?. Biktima sutea baino lehen hilda zegoela. Biktima bizirik zegoela sutea gertatu zenean eta kea arnastu zuela. Karboxihemoglobina maila %80tik gorakoa dela ziur aski. Heriotza azido zianhidrikoak eragin zuela soilik. Gizon bat agertzen da zintzilik, aurpegi zurbila eta ildo goranzkoa. Urkadura simetrikoa. Urkadura asimetrikoa. Estrangulazioa begizta bidez. Itotze eskuzkoa. Aurpegiko kongestio handia eta lepo azpiko zuritasunak iradokitzen du: Urkadura simetrikoa. Estrangulazio mekanikoa. Urkadura asimetrikoa. Urperatzea. Zein da urkaduraren ildoa eta estrangulazioaren ildoaren arteko desberdintasun nagusia?. Urkaduran horizontala da eta estrangulazioan zehiarra. Urkaduran tiroide kartilagoaren azpitik dago beti. Urkadura zehiarra da, goranzkoa eta korapiloan etena; estrangulazioan horizontala eta jarraitua. Ez dago desberdintasunik, biak berdinak dira. Eskuzko estrangulazio kasuetan, zein azterketa osagarri da ezinbestekoa beti?. Laringearen erradiografia. Sexu erasoa baztertzeko esplorazioa eta laginak hartzea. Analisi toxikologikoa. Analisi biologikoa. Hilotz hoztea (algor mortis) asfixietan: Oso azkarra izaten da. Atzeratuta egon ohi da. Ez da aldatzen beste heriotzekin alderatuta. Bakarrik gertatzen da ur hotzean. Hilotz zurruntasuna (rigor mortis) goiztiarra bada asfixia kasu batean, zer pentsatu behar dugu?. Heriotza berehalakoa izan dela. Heriotza gertatu aurretik konbulsio handiak izan direla. Giro temperatura oso alta dela. Biktima oso zaharra zela. Autopsian odol iluna eta koagulurik gabea aurkitzea. Asfixiaren seinale espezifikoa da. Ohikoa da asfixietan, hemoglobina-kontzentrazio altuagatik eta oxigeno faltagatik, baina ez da ezpezifikoa. Odoljario baten seinalea da. Bakarrik intoxikazioetan gertatzen da. Persona bat urkatuta aurkitu dute, baina lepoaren azpian "zurbiltasun" handia du eta aurpegian peteki ugari. Zer esan nahi du zurbiltasun horrek (palidez) ?. Hil ondoren urkatu dutela. Ildoaren azpian odol fluxua erabat eten dela ("urkatu zuria" motako elementua estrangulazioaren zantzoekin). Biktima anemikoa zela. Ez du garrantzi mediko legalik. Persona bat hilik aurkitu dute lepoan soka bikoitz batekin, hildo horizontal eta sakontasun gutxikoarekin. Zer iradokitzen du?. Hilketa basatia. Suizidioa. Istripua jolasean. Urkadura osoa. Zer adierazten du "apar onddoak" (hongo de espuma) sudurrean eta ahoan?. Urperatzearen seinale espezifikoa da. Biriketako edema baten existentzia, edozein dela kausa ere. Gorpua uretan 5 egun baino gehiago egon dela. Postmortem sortutako gasen ondorioa dela. Irudi honetako zauriak zer adierazten digu?. Tresna ebakitzaile batek larruazalean zeharka sortua dela. Zauria sortu duen instrumentua larruazalarekiko modu perpendikularrean sartu dela. Zauri kontusoa dela. Denak gezurrak dira. Hezurretan arma markak hobeto ikusten dira: Zauri ebakitzaileetan. Zauri kontusiboetan. Zauri ebaki kontusoetan. Zauri zorrotzetan. Askotan arma zuriak, zauri ugari eta posizio ezberdinetan eragiten dituzte mugimendu askoko eszenak izaten baitira. Dena den zaurien ordenari buruz esan genezake: Zauri bat baino gehiago badaude eta horietako batean bizitasun zantzurik ez dagoela egiaztatzen bada, ez dela lehenengoa. Lehen egindako zauriak odol gutxiago izango dute. Zauri batek beste bat zeharkatzen edo aldatzen badu, lehenengoa da. Denak zuzenak dira. Biktima batean ikusten ditugu zauria ebakitzaileak esku ahurrean, behatz potoloaren basean eta indize behatzaren artean, eskuetako bizkarraldean eta besaurrean eskuen ertz kubitalean eta atzeko aldean. Zer zauri mota direla pentsatuko zenuke?. Hil ondorengo zauriak. Duda mudako zauriak. Defentsa zauriak. Tanteo edo hesitazio zauriak. Pertsona bat suterik gabeko gela itxi batean aurkitu dute hilik. Autopsia asfixia anemikoa diagnostikatu da. Zein da arrazoirik probableena?. Kanpoko konpresioa lepoan. Karbono monoxido bidezko intoxikazioa. Zianuro bidezko pozoitzea. Bihotz biriketako geldialdia. Begizta bidezko estrangulazio bateko ildoa: Zeharkakoa da. Goranzkoa da. Horizontal edo ia horizontala da. Bere sakontasuna inguru guztiqn ez da uniformea. Eskuzko itotzean oso iradokitzaileak dira, batez ere helduengan: Hioide hezurraren haustura. Hioide hezurraren eta tiroidearen haustura. Hioide hezurraren eta krikoidearen haustura. Hioide hezurraren, tiroidearen eta krikoidearen haustura. Gorpua aurkitu da: aurpegi zianotikoa, peteki ugari, lepoan marka irregularrak. Zein da kausa probableena?. Urkadura. Begizta estrangulazioa. Eskuzko estrangulazioa. Asfixia anemikoa. Zauri zorrotz ebakitzaileak sortzen dituzte: Ahoa soilik duten arma zuriak. Punta soilik duten arma zuriak. Ahoa eta punta dituzten arma zuriak. Aizkora batek. Gorputz batean aurkitzen da zauri bat luzea, azalekoa eta ertzak garbiak dituena. Zer zauri mota da?. Zauri zorrotza. Zauri ebakitzailea. Zauri kontusoa. Zauri zulatzailea. Zauri batean itsas bakarra ikusiz gero, pentsatu behar da: Beti hasierakoa dela. Beti sarrerakoa dela. Normalean irteerakoa dela. Ez dela zauria. Filhosen legearen arabera, arma zilindrikoak eragindako lesioak bi ahoko arma batek sortutakoa simulatzen du baina eremu jakin batean eta;. Ebakigailu bikortatzaileak sortutako lesioak, edozein norabidek izan ditzake, baita eskualde berean ere. Objektu zorrotzek eragindako zauriak, eskualde berean gertatzen direnean, edozein norabidek izan ditzake. Ebakigailu bikortatzaileak sortutako lesioak, eskualde berean norabide berdina dute. Objektu zorrotzek eragindako zauriak irregularrak dira. Zein da baieztapen zuzena?. Zauri ebakitzaileek ez dute odoljariorik. Zauri zorrotzak azalekoak dira. Zauri ebakitzaileek ertza garbiak dituzte. Zauri zorrotzek kanpo odoljario handia dute. Zauri baten mutur bat zorrotza eta bestea kamutsa bada, zer ondoriozta daiteke?. Tresna bikortatzaile batek egindakoa dela. Tresna monokortatzaile batek egindakoa dela. Tresna kontusibo batek egindakoa dela. Ebakidura anitzeko orri batek egindako zauria dela. Zer zauri mota da hau?. Aho bakarreko armak eragindako zauri ebaki zorrotza. Bi ahoko armak eragindako zauri ebaki zorrotza. Torsio ebaki ziztatzaileko zauria. Ebakidura anitzeko hostoak egindako zauria. Leherketa bateko bigarren mailako lesioak: Metraila talkek eta eztandak bultzatutako beste objektu batzuek eragindako traumatismo balisitikoak dira. Lesio kimikoak ohikoak dira. Hausturak eta anputazioak ez dira ohikoak. Denak egiak dira. Leherketa bateko hirugarren mailako lesioak. Bat EZ da zuzena. Uhin leherkorrak eragindako gorputzaren desplazamenduaren ondoriozko lesioak dira. Trauma itxiak dira desazelerazioagatik; hezur hausturak eta kolpearen aurkako kolpearen ondoriozko lesioak. Leherketaren ondorioz airea mugiltzeak haize bolada bat sortzen du, biktimak objektu solidoen kontra bota ditzakeena. Haurrek arrisku gutxiago dute hirugarren mailako lesioak izateko. Leherketa baten ondoriozko talka emozionala. Lehen mailako lesioa da. Bigarren mailako lesioa da. Hirugarren mailako lesioa da. Laugarren mailako lesioa da. Zein EZ DA gorputz honen ezaugarri bat. Organo eta kide bolumenak behera egin du. Duen adinaren baino zaharragoa ematen dute. Borroka edo boxeolari gisa agertzen dira, muskulu zurruntasunak eraginda, eta muskulatura flexorea hedagailuaren gainetik nagusitzen da. Larruazala gogortu emiten da, eta arraildura irregularretan leher daiteke; gero, beltza, lehorra eta hauskorra jartzen da. Argazki honetako lesio honek argi eta garbi adierazten du: Filhosen legea. Langerren legea. Filhos eta Langerren legea. Lesio kontuso ziztatzailea. Zein da arma tiro bateko sarrera zuloan beti agertzen den lesio elementu konstanteetako bat?. Tatuajea. Erredura. Kontusio eraztuna. Ke beltzeko Andela. Zein da egia irteera zuloari buruz?. Ehun bigunak soilik zeharkatu dituen jaurtigai zilindriko deformatu gabea bada, zuloa zirkularra obalatua edo luzetarako arraildura baten itxurakoa izango da, sarrerakoa baino diametro antzekoa edo pixka bat txikiagoa. Bala deformatua bada, handiagoa eta erregularragoa da. Jaurtigaiak hezur ehuna zeharkatu badu, askatutako eta arrastatutako eskirlak jaurtigailuarekin atera daitezke; zauri handi eta erregularrak eragiten ditu, ehunak urratuz eta barreiatuz. Jaurtigaia pasatzearen mende dago eta ez du gainerako tiro elementuen aztarnarik. Jaurtigai batek organismo barruan egiten duen ibilbidea biktimaren eta biktimarioaren posizioaren arabera izan daiteke. Jaurtigaiak gorputzean egiten duen ibilbidea: Diametroa uniformea da. Gorputzaren barruan, jaurtigaiak talka egiten badu erresistentzia eragiten dion zeozerekin, hala nola, hezurrak edo azal azpiko ehunarekin lineala izango da. Jaurtigaiak odolean bidaiatzen duenean, desbideratua izango da. Biktimaren eta biktimarioaren posizioaren araberakoa izan daiteke. Arma tiro batek egindako lesio hauek aurkitzen ditugu gorputz batean; Elementu konstanteak, lehen mailako azaleko erredura eta tatuajea. Tiroa zer distantziatara dago eginda?. kanoi ukitzailea. 30 zm.raino. 30 zm tik 60zm-ra. 60zm baino gehiago. Zein osagai kimiko bilatzen da tiro hondakinen analisi klasikoan?. Beruna, antimonioa eta barioa. Kaltzioa, potasioa eta kloroa. Burdina, kobaltoa eta zinka. Sodioa, magnesioa eta fosforoa. Peter Griess proba zertarako erabiltzen da?. Berun hondarrak identifikatzeko. Bolbora nitrikoak detektatzen ditu azalean edo arropan. Karboxihemoglobina neurtzeko. Bala marka estriatuak aztertzeko. Abiadura handiko jaurtigaien lesioetan, zer da bereziki nabarmena?. Sarrera zuloa beti txikia eta garbia da. Ehunetan eta organoetan suntsipen ikaragarria dago. Inoiz ez dute hezur lesiorik sortzen. Tatuajea beti urrunera iristen da. Arma tiro baten suizidioaren aldeko datuetako bat zein da?. Zauri anitz eta defentsa lesio ugari. Biktimarengandik urrun aurkitutako arma. Tiroaren hondarrak eskuetan agertzea. Agertoki oso desordenatua. Leherketa baten, sehen mailako lesioak zer dira?. Zatiek eragindako zauriak. Uhin hedakorrak zuzenean eragindako lesioak. Erorketa mekanikoak bakarrik. Arnas toxikoen ondorio hutsak. Autopsia kliniko batean Goldman-en sailkapenaren arabera III.mailako akats diagnostikoak suposatzen du. Dagokion detekzioak aldaketa terapeutiko bat baldintzatu lukeenean eta sendatzeko edo luzaroan bizirauteko aukera eman zitekeenean. Dagokion detekzioak aldaketa terapeutikoa baldintzatu lukeenean. Gaixotasun nagusiarekin lotutako gaixotasunik ez detektatu izana, baina heriotzaren kausarekin zuzenean lotuta eduki zitekeenean. Gaixotasun nagusiarekin lotutako gaixotasunik ez detektatu izana eta heriotzaren kausarekin zuzenean lotuta ez izatea. Aurrekaririk gabeko gorpu gaztea - kausa ezezaguna. Zein autopsia da derrigorrezkoa?. Klinikoa. Judiziala edo Mediku Legala. Klinikoa eta Judiziala edo Mediku Legala. Ez du autopsiarik behar. Langile bat, lanean dagoen bitartean hil egiten da. Autopsia judiziala egin behar da?. Ez. Bai. Autopsia klinikoa bakarrik. Lesioak baldin badaude bakarrik. Ustekabeko heriotza baten dataren inguruan diskrepantzia handiak daudenean: Kriminalitatearen susmoaren jatorria izan dezake. Ezin da erabat baztertu hirugarren baten esku hartzea. Autopsia mediku legala egin beharko litzaioke. Denak egiak dira. Masailezurrera iristeko zailtasunak dituen gorpu ikaztu batean, zein autopsia teknika da egokiena?. Virchow. Luntz. Letulle. Rokitansky. Adamsek eta Hirschk autopsiaren aurkikuntzak 5 motatan sailkatzen dituzte, heriotzaren kausari buruzko iritzia emateko duten baliagarritasuna baloratzeko. Sailkapen horren arabera, autopsia zuria izango litzateke: Autopsiak gaixoarengan hilgarria izan daitekeen gaixotasuna aurkitzen dutena baina egiturari dagokionez frogatu ezin dana. Autopsiak gaixotasuk marjinalak aurkitzen dituztenak baina berez heriotzaren arrazoia justifikatzen ez dutenak. Autopsian ez denean aurkitzen heriotzaren arrazoia. Autopsiak heriotza justifikatzeko hilgarritasuna izan dezakeen gaixotasuna aurkezten da, baina medikuak inguruabarrak eta proba osasarriak kontuan hartu behar ditu heriotzaren kausari buruzko iritzia eman aurretik. Desarraren elementuen artean, zein da distantzia luzerako tiroetan nagusiki agertzen dena ?. Sugarra. Kea. Jaurtigaia. Bolbora hondarra soilik. Argazki hau ikusita, esango genuke su armaren tiro izan dela. Aho beteko tiroa. Arrapalan egindakoa. Distantzia laburreko tiroa. Distantzia luzerako tiroa. Zenbat denbora darama hilda?. 24 ordu baino gutxiago. 24 ordutik 7 egunera. 7-15 egun. 15 egun baino gehiago. Zein zirkunstantzia konbinazioak laguntzen dute gorputz baten momifikazioa eragiten?. Hezetasun handia, anaerobisia eta temperatura epela. Muturreko lehortasuna, beroa eta deshidratazio azkarra. Ur geldia, kolpe ugaria eta PH neutroa. Metalezko ingurune itxia eta aireztapen eskasa. Zer baldintza jotzen da erabakigarritzat saponifikazioan?. Aire zabaleko esposizio luzea. Kanpoko bakterio floraren etegeroeotasuna. Hezetasun handia, oxigenorik eza eta ingurune urtsua edo oso hezea. Eguzki erradiazio bizia eta gainazala lehortzea. Korifikazioari buruzko zein baieztapen da zuzena?. Ia gorputz murgilduetan bakarrik gertatzen da. Haren kausa ohikoena metalezko hilkutxa hermetiko batean lurperatzea da. Testura biguna eta hauskorra sortzen du beti. Momifikazioaren fenomeno berdin berdina da. Ondorengo korrespondentzia hauetatik, zein da zuzena hilotz baten zurbiltasun kolorearen eta egoeraren artean?. Asfixia: gerezi gorria. Nitritoek eragindako intoxikazioa: purpura gorrixka. Arroparen edo objektuen presioa: gorri urdinxka. Usteltze aurreratua: tonu berdexka. Glaisterren ekuazioa. Zein da zuzena?. Ondeste tenperatura normala (37º) - Hilotz hezurraren ondeste tenperatura / 0,5. Ondeste tenperatura normala (37º) - Hilotz hezurraren ondeste tenperatura / 1,5. Ondeste tenperatura normala (36º)- Hilotz hezurraren ondeste tenperatura / 0,5. Ondeste tenperatura normala (36º)- Hilotz hezurraren ondeste tenperatura / 1,5. Jokabide autokaltegarrien multzo batik non subjektuak ez du heriotza bilatzen azken helburu gisa, itxuraz, definitzen du: Parasuizidioa. Suizidio saiakera. Ustekabeko suizidioa. Aurresuizidio sindromea. Zein EZ da autopsia kliniko baten helburua?. Heriotzaren kausa zehaztea. Tratamendu baten eraginkortasun eza aztertzea. Gaixotasuna ikertzea. Erruduntasun penala zehaztea. Argazki hau ikusita, bat ez da zuzena. Tanta jario dinamikoa da. Proiekzio orbana da. Indarrik gabe eroritako odol orbana da, grabitatearen indarrarekin bakarrik. Gure aldetik ikusita bere norabidea ezkerrit eskuinera da. Zergatik ez dira plastikozko ontziak erabili behar odola edo beste lagin heze batzuk kontserbatzeko?. DNA berehala suntsitzen dutelako. Laginaren bolumena handitzen dutelako beti. Hezetasuna, bakterioak eta onddoak errazten dituztelako. Etiketa egokia jartzea eragozten dutelako. Semen orbanei dagokionez, zer aurkikuntza da lagin bateko semenaren froga argia?. Argi ultramoreko fluoreszentzia. Fosfatasa azidoarekiko erreakzio positiboa. Espermatozoide osoen behaketa mikroskopikoa. Jantzian kolore zurixka izatea. Zein ezaugarrik bereizten du hobekien hilotz zurruntasuneko egoera fasea?. Gorpua erresistentziarik gabe mugitzeko aukera ematen duen fase bakarra da. Fase horretan zurruntasuna ia gaindiezina da, ehunak urratu gabe. Hil ondoko lehen 3 orduei dagokioe. Muskulatura leunera mugatzen da. Hilotz fenomeno honi buruz esan genezake. Heriotzaren ondorengo 3-5 orduetan agertu ohi da. Bere agerpena konstantea da gorpu guztietan. Erabili daiteke heriotza datatzeko. Denak zuzenak dira. Hilotz zurbiltasunei buruz, bat EZ da egia. Heriotzaren diagnostikoa iradokitzen digute. Zurbiltasunak agertzeko unea, haien erabateko hedadura eta garraiatzeko aukera diagnosi kronologikorako, erbailgarriak diren elementuak dira. Zurbiltasunen kokapen topografikoak heriotzaren ondoren gorpuak izan duen kokapenaren testigantza leiala adierazten du. Heriotza gertatu eta 12 eta 24 ordu bitartean gorputza aurkitutako kontrako planoen zurbiltasunak badaude, transposizio bat adierazten dute. Ondorengo aurkikuntzetatik, zein dagokio hobekien hilotz putrefakzioaren fase enfitematosoari?. Azaleko zain sarea desagertzea. Usteltzeko gasek eragindako distentsio orokorra. Larruazalaren momifikazioa. Formazio adipozieo lokalizatuak. Eszena finkatzeari dagokionez, zer teknikak ematen du balio handiena espazioaren berraikuntza zehatzari dagokionez?. Narrazioa. Argazkia. Bideoa. Krokis kotatua. Zein da kanpoko eraztun bikoitzaren helburu nagusia segurtasun perimetroan?. Osasun sarbidea erraztea. Susmagarriaren ihesa sahiestea. Zeharkako kutsaduraren aurrean marjina handitzea. Jurisdikzio judiziala mugatzea. Hauetako zen EZ da zaintza katearen helburua?. Ebidentziaren osotasuna bermatzea. Trazabilitatea ziurtatzea. Delituaren egiletza zehaztea. Manipulazioak sahiestea. Zer ezaugarri dute zantzu erabakigarriek?. Analisi kimikoa behar dute. Biologikoak dira beti. Analisi konplexurik gabe identifikatzen dira. Ez dute balio judizialik. Zer faktore dira erabakigarriagoa gorpuaren posizioa interpretatzeko?. Giro tenperatura. Lurzoru mota. Eszenaren testuinguru globala. Aurkikuntzaren ordua. Zein da zantzu zuzenen eta zeharkakoen arteko desberdintasun nagusia?. Tamaina. Jatorri biologikoa. Gertakariarekin duten berehalako harremana. Datuak biltzeko metodoa. Zein da gorpua altxatzeari buruzko baieztapen zehatzena?. Epaileak berak egiten du beti. Poliza ekintza bat da. Legez araututako eginbide judiziala da. Ez da dokumentaziorik behar. Norabide desberdinetara luzatutako odol proiekzio orban asko aurkitzen baditugu pentsa beharko genuke: Objektu sendoren baten eraso baten aurrean gaudela. Abiadura txikiko proiekzio mekanismo baten aurrean gaudela. Ezin dugula jakin erasotzailearen kokapena eraso egiteko garaian. Denak zuzenak dira. Odol orban batean, zein patroik bideratzen du argiago abiadura handiko inpaktu batera?. Tanta handiak eta isolatuak. 1 mm baino gutxiagoko orbanak, aerosol motakoak. Ertz zehaztuak dituzten putzuak. Noranzko gabeko orban zirkularrak. DNA sistema oso konplexua da, exigentzia tekniko handikoa, baina aukera ematen digu hilketa baten aurrean: Erlazio baztertzea erabateko segurtasunekin (100%) eta erlazio bat baieztatzea probabilitate maila batekin (99%). Erlazio baztertzea erabateko segurtasunekin (100%) eta erlazio bat baztertzea erabateko segurtasunarekin (100%). Erlazioa baztertzea probabilitate maila batekin (99%) eta erlazio bat baieztatzea probabilitate maila batekin (99%). Erlazioa baztertzea probabilitate maila batekin (99%) eta erlazio bat baieztatzea erabateko segurtasunekin (100%). Identifikazio teknikak izan daitezeke: lehen mailakoak eta bigarren mailakoak. Bat EZ DA lehen mailakoa. Genetika forensea. Erradiologia forensea. Odontologia forensea. Daktiloskopia. Lagin hauetatik zeinek ez du behar hotz katerik. Odol freskoak. Txistuak. Ileak. Espermak. Locard trukearen printzipioari dagokionez, adierazi aukera zuzena: Ebidentzia biologikoei bakarrik aplikatzen zaie. Materialaren noranzko biko trugen dakar. Zuzeneko kontaktu fisikora mugatzen da. Ez du baliorik fase judizialean. Eszena mistoari buruzko baieztapen hauetatik, zein ez da zuzena?. Kokaleku ugari izan ditzake. Protokolo konbinatuak aplikatu behar dira. Hilotza dagoenean bakarrik existitzen da. Agertokien arteko lotura logikoa ezartzea eskatzen du. Supino posizioan kokatuta dagoen gorpu bat aurkitzen da zelai batean, borroka zantzu nabarmenik gabe, baina posizio horrekin bateraezinak diren zurbiltasunekin. Zer interpretazio da egokiena?. Heriotza naturala. Intoxikazioagatiko suizidioa. Gorpua postmortem bidez lekualdatzea. Errorea zurbiltasunak neurtzean. Lekuaren eta inguruaren azterketan zein da jaso gabeko arauaren salbuespen legitimoa?. Ebidentzia digitalak. Su armak eta aztarna galkorrak. Idatzizko dokumentuak. Gorpuaren arropa. Eszenaren ikerketa linealari dagokionez, adierazi aukera zuzena: Egokia da espazio itxi txikietarako. Ibilbide zentrokideetan oinarritzen da. Ikertzaileen arteko distantzia konstantea eskatzen du eta ez du metro erdia gainditu behar. Barrualdeetan bakarrik erabiltzen da. 6.eszena toki batean ikertzaile batek sarrera nagusitik sartzea erabakitzen du, erasotzailearen ibilbide logikotzat hartuta. Zein da akats teknikoa?. Argazki dokumentaziorik eza. Ez erabili eskularrurik. Bide garrantzitsu baten kutsadura. Krokisa ez egitea. Hezur hondarren azterketan, beharrezkoa da hondakinak zer espezietakoak diren aztertzea, giza edo animaliarenak. Diagnostiko honek ez du inolako zailtasunik eskeletoa osorik dagoenean, baina hezur zatiek daudenean bakarrik, ezaugarri anatomiko nabarmenik gabe, hasten dira zailtasunak. Kasu hauetan, teknika seguruenak dira. Hezur muin indizearen azterketa. Havers hodien neurria; diametroa. Azterketa erradiologikoak. Metodo immunologikoak. Emakumearen pelbisa. Luzeago da zabalago baino. Zabalago da gizonezkoena baino. Triangeluarra da. 3.sakro hezurreraino iristen da. Azterketa errradiologikoak adina zehaztea ahalbidetzen dute: Eskuaren eta eskumuturraren erradiografien bitartez bakarrik. Hezur luzeen gorputz adarren erradiografien bitartez bakarrik. Eskuaren eta eskumuturraren erradiografien eta hezur luzeen gorputz adarren erradiografien bitartez. Garezurraren azterketaren bitartez. Argazki hau ikusita esan genezake behatz aztarna hau dela... Adeltoa. Monodeltoa. Bideltoa. Trideltoa. Daktiloskopia metodo identifikatzaile nagusia da subjektu bizidunentzat eta gorpu berri eta osoentzat. Halere ez du balioko: Aldez aurretik hatz erregistrorik ez badugu. Gorpuak hatzik ez badu. Atzamarrek suntsituta badaude. Denak zuzenak dira. Bat EZ DA zuzena hortzeriaren identifikazioari buruz. Bereziki erabilgarria da gorpu karbonizatuen kasuan, hondamendi masiboetan eta usteltze egoera aurreratuan aurkitutako gorpuak identifikatzeko. Metodo geldoa da. Batzuetan ez da oso eskuragarria. Unibertsala da. Prezipitazio ondoriozko gorputz batean aurkezten ditugu defentsa eta borroka zeinu eza eta larruazaleko lesio ugari eta barne kalte oso eskasak. Zer pentsako genuke lehengoz: Istripu bat. Giza hilketa bat non gorputza altuera handi batetik bota izan den. Giza hilketa bat suizidio gisa simulatua. Suizidio bat. Zein EZ da tratu txarren ezaugarri bat ?. Ezkutuan ez egoteko joera. Errepikatzeko joera; hau da, ohikoa da. Eraso moduen aldakortasuna. Biktimaren tolerantzia. Haur baten ikusten ditugu uzki pitzadurak, baginako odoljarioa eta portaera nahasmendua. Zer pentsa genezake datu hauekin?. Eraso sexual probable izan duela. Probabilitate handiko erasoa sexuala izan duela. Eraso sexual bat izan duela ziurtatu genezake. Abusu sexual baten aurrean gaudela. Emakumeen aurkako indarkerian: Indarkeria gizabanako batzuen ezaugarri berezi eta patologikoen ondorioa da. Gizonen boterea eta emakumeen mendekotasuna, emakumeen oinarrizko ezaugarria matriarkatuak (patriarkatuak, ez matriarkatuak) mendekotasun mekanismoren bat behar du. Emakumeen aurkako indarkeria genero harremanen sistema bat duen gizarte batean gertatzen da; sistema horrek betikotu egiten du gizonek emakumeekiko duten nagusitasuna, eta ezaugrri, rol eta espazio desberdinak esleitzen ditu sexuaren arabera. Denak zuzenak dira. Tratu txarrak jasan dituen emakumearen sindromea, biktimaren menpekotasunarekin batera, honako ezaugarri hauetako bat ikus dezakegu: Emakumeak erasoak merezitako zigorra ez dela onartzen du. Emakumeak konbentsimenduz uste du erasoen konponbidea dagoela bere esku dagoela. Emakumeak, indiferentzia agertzen du inguruneko gauza guztiekiko eta erasoei aurka egiteko bere gaitasuna murrizten da. Biktimak ez da erasotzailearekin identifikatzen eta ez du, justifikatzen erasotzailearen jokabidea beste batzuek egindako kritiken aurrean. Kriminologian, identifikazio bat lortzeko funtsezko printzipioa da. Konparazio elemento bat izatea. Daktiloskopia. DNA azterketa. Kanpoko azterketa. Auzitegi medikuntzako identifikazio metodo gehienak, lau printzipioetan oinarritzen dira. Bat EZ DA ZUZENA. Bakartasuna. Iraunkortasuna. Sailkagarritasuna. Aldatasuna. Gorpu baten zuzeneko errekonozimendu bat: Bere kabuz, bakarrik, nahikoa da gorpu bat identifikatzeko, fidagarria baita. Prozedur kriminalaren legeak baliozkotasuna maten dio eta beraz, gorpua zuzenean ikusiz identifikatzea identifikazio teknikatzat hartzen da zentzu hertsian. Teknikoki berretsi beharko diren identifikation hipotetiko baten zantzu hurbilketa baino ez da. Beharrezkoa da. Mediku batek ziurtagiri bat asmatzen du paziente bati mesede egiteko. Zer motatako delitua litzake?. Egiazkotasunaren aurkakoa (faltsutzea). Ez litzateke delitua izango asmo ona duelako. Soilik administrazio hutsegitea. Sekretu profesionala haustea. Mediku ziurtagiri buruz, zein da zuzena. Heriotza naturala izan denean bakarrik egin behar da. Hartzailea: autoritatea da, hots, guardiko epailea. Eztabaidagarria ez den benetako gertakari bat jasotzen du. Luzea izatea gomendagarria da, gauzak ondo argitzeko. Heriotza ziurtagiri medikoari buruz, zein da zuzena. Medikuak uko egin diezaioke, heriotza ziurtagiria emateari. Komenigarria da egitea indarkeriazko heriotzaren zantzuak antzemanez gero. Indarkeriagatiko heriotza baten aurrean edo kriminalitate susmoa dagoenean, inoiz ere ez da egin behar. Denak zuzenak dira. Txosten perizialari buruz, bat ez da zuzena. Peritu batek egiten duen dokumentu tekniko bat da, non ulertzeko gaitasuna espezializatuak behar dituzten gertakariei buruzko ikerketak, analisiak eta ondorioak azaltzen ditu. Dokumentu mediko legal baten kategoria du. Epaileak edo auzitegiak menderatzen ez duen ezagutza zientifiko, tekniko edo artistikoetan oinarritutako proba bat. Zinpean egiten da. Genero indarkeriaren biktima batek salaketa jartzea erabakiko du. Zein erakunde juridikoaren aurrean jarri beharko luke?. Barruti judizialeko emakumeen aurkako indarkeriaren arkoko epaitegian. Bizi den probintziako edo lurralde historikoko guardia iraunkorreko epaitegian. Lehen instrukzioko epaitegian. A eta B zuzenak dira (barrait judizial, eta bizi den probinztz..). Ikuspegi juridikotik, etiologia mediko legala, agente eragilearen intentzionalitatearen arabera banatu da klasikoki bi lesio motetan; lesio kulposoak eta dolosoak. Lesio kulposoak; kaltea eragiteko asmoz sortutako lesioak. Lesio dolosoak; intentziorik gabe egindako lesioak. A eta B zuzenak. Denak okerrak dira. Ekimosien fotokromiak: Ekimosi bat zehaztasunez datatzen uzten du. Baliagarriak dira auzitegi medikuntzan lesio baten antzinatasuna. Kalkulatzeko, metodo zehatza baita. Hainbat faktoreren araberakoa da. Denak zuzenak dira. Harrapatze batean bi ikusten ditugu Jauzi traumatikoaren zeinua eta plaka apergaminatu ildaskatua. Lesio horien aurrean: Suizidio kasu bat baztertu genezake. Harrapatzearen unen persona geldirik zegoela ziurtatu genezake. Harrapatze faseka proeikzioa fasea adierazten dute. Harrapatze faseko zanpatze fasea adierazten dute. Administrazio publiko baten (adibidez udala) jardunaren legezkotasuna kontrolatzeko, nora jo behar da?. Zigor Arloko epaitegira. Administrazioarekiko Auzien epaitegira. Lehen auzialdiko epaitegira. Bake epaitegira. Langile batek enpresaren aurkako demanda jarri nahi du kaleratze betagatik. Zein jurisdikziotan sartzen da?. Zibila. Penala. Soziala. Administrazioarekiko auzia. Barruti judizialetan, bat EZ da zuzena. Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegi bat edo gehiago egongo dira. Egoitza, Barruti judizialean kokatuta dagoen probintzia edo Lurralde Historikoko hiriburuan dute. Jurisdikzioa bere lurralde eremu osoan. Pertsona bakarreko jurisdikzio organoak dira. Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak. Barruti judizialetan daude kokatuak. Eskumena, arlo penalean dute baina ez zibilean. Epaitegi hauetan ematen diren erabakien aurkako errekurtsoak Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian aurkezten dira. Denak okerrak dira. Probintzia auzitegiak. Arlo zibilean, ezin dituzte probintziako epaitegi zibilen arteko gatazkak ebatzi. Zigor arloan, 5 urtetik beherako zigor askatasun gabetzaile delituak ezagutu eta epaitzen dituzte. Probintziako zigor epaitegien arteko eskumen gatazkei buruz erabakitzen dute. Atal bajara dute. Jurisdikzio ordena guztien artean (zibil, zigor, administrazio eta lan arlokoan) organo gorena da?. Justizia auzitegi nagusia. Auzitegi Nazionala. Auzitegi konstituzionala. Auzitegi gorena. Emakumearen aurkako indarkeriaren epaitegirik ez dagoen barrutietan, nork hartzen ditu bere eginkizunak?. Bake epaitegiak. Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak. Probintzia Auzitegiak. Inork ez, bitima beste barruti batera joan behar da. Konstituzioak botere judizialaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen duten printzipio orokorrak, independentzia, batasuna eta esklusibotasuna dira. Honi buruz, zein EZ da zuzena?. Epaile eta auzitegiek modu independientean betetzen dute beren jurisdikzio funtzioa, Estatuaren beste edozein botereren edo kanpoko edo barruko presioen mende egon gabe. Eremu betearazlean eta legegilean estatua politikoki deszentralizatua egon arren, botere judiziala bakarra da espainiako estatu osorako. Estatuak Jurisdikzioaren monopolioa dauka; hori dela eta, adibidez, hauteskunde kontrola epaien esku dago. Epaileek, epaitu eta epaitutako betearazi behar dute eta epaitegiei bakarrik dagokioe epaitzea eta epaitutakoa betearaztea. Medikuntza eta lege agiriak, formatu eta helburu ezberdinetakoak izan baitezke ere, denak ezaugarri komun batzuk dituzte. Hauetako bat EZ DA zuzena. Objektibotasuna eta egiazkotasuna; beha daitezkeen gertaeretan oinarritua, balorazio subjektiborik gabe. Medikuak behatutako eta egiaztatutako gertaeretara mugatu behar du, iritzi pertsonalik eman gabe; era berean behatutakoaren edo aztertutakoaren isla fidela izan behar dute. Argitasuna eta laburtasuna: hizkera zehatza, osasun arloko profesionalentzat zein eragile juridikoentzat ulergarria; era berean modu argi, erraz eta laburrean idatzita egon behar dira, informazio garrantzitsua bakarrik azalduz. Froga balioa; Prozesu judizial, administratibo eta laboraletan froga gisa erabili daitezkeen dokumentuak direnez, oinarri zientifikoa izan behar dute, hots, ezagutza eta irizpide tekniko eguneratuetan oinarrituta egon behag dute. Denak okerrak dira. Helburutzat agintari judizialei edo polizialei egitateak jakinaraztea duen medikuntza eta lege agiria: Mediku ziurtagiria da. Lesio partea da. Txosten medikua da. Txosten periziala da. Zer hartzen da "dokumentutzat" arlo juridikoan?. Paperean idatzitako informazio oro. Froga eraginkortasuna edo garrantzi juridikoa duten datuak dituen edozein euskarri material. Mediku batek sinatutako testu oro. Agintari publiko batek emandako agiria soilik. Medikuntzako lege agiri baten "objektibotasuna" esan nahi du: Medikuaren iritzia garrantsitsuena dela. Medikuak behatutako eta egiaztatutako gertaeretara mugatu behar duela, balorazio subjektiborik gabe. Txostena epaile baten helburuarekin idatzita dagoela. Informazioa ezin dela inola ere eztabaidatu. Medikuntzako lege agiri baten argitasuna lortzeko. Teknisismoak erabili besar dira profesionaltasuna erakusteko. Osasun arloko profesionalentzat bakarrik idatzi behar da. Beharrezkoak ez diren teknizismoak sahiestu behar dira, eta erabiltzekotan, argibideak erantsi. Textuak gutxienez, 5 orrialde izan behar ditu xehetasun guztiak azaltzeko. Familia batek autopsia eskatzen du heriotza naturala izan den kasu batean, non medikuak jada heriotza ziurtagiria sinatu duen. Posible da?. Bai, familiak beti du eskubidea. Ez, ziurtagiri medikodun heriotzak ezin dira autopsiatu, ezta familiak hala nahiko balu ere. Bai, baldin eta epaileak baimena ematen badu. Bai, baina autopsia pribatua izan behar da. Auzitegi medikuak egiten duen "esentzia partea". Azken balorazioa da. Lehen errekonozimenduan egiten da, lesioen ezaugarriak eta kokapena jasoaz. Astero egiten den jarraipena da. Tratamendu mediko kirurgikoa deskribatzen du bakarrik. Zergatik da garrantzitsua lesio partea "presazkoa" izatea?. Medikuak lana lehenbailehen bukatzeko. Eboluzio arina duten lesioak (ubelduak) desagertu egin ditzakeelako auzitegi medikuak ikusi aurretik. Ospitaleko itxaron gela ez betetzeko. Epaileak beti goizez lan egiten duelako. Zer da txosten periziala?. Medikuak bere pazienteari ematen dion txosten alta. Peritu batek (aditua) egiten duen dokumentu teknikoa, epaileak menderatzen ez duen gai bati buruzkoa. Poliziari ematen zaion ahozko informazioa. Erregistro Zibilean gordetzen den dokumentu sekretua. Perituaren deklarazioa eta txostena bereizteko ezaugarri nagusia: Deklarazioan ez da zertan arrazoiketa zientifikorik egin behar konklusioen aurretik, zinpeak egoteak egia dela ziurtatzen duelako. Txostena ahozkoa da eta deklarazioa idatzia. Deklarazioa beti doakoa da eta txostena ez. Ez dago inolako alderik. Zer gertatzen da barruti judizial batean 6 Intrukzioko epaitegi badaude?. Denak izango dira Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegi bateratuak. Banatu egingo dira; batzuk Lehen auzialdikoak (zibila) eta besteak instrukziokoak (penala) izango dira. Justizia Auzitegi Nagusi bihurtuko dira automatikoki. Bakarrik 5ek funtzionatuko dute eta seigarrena laguntzailea izango da. Nor arduratzen da Bake Epailearen izendapen ofiziala egiteaz?. Dagokion herriko udalbatzak. Justizia Ministroak. Autonomia Erkidegoko justizia auzitegi nagusiak. Botere judizialaren kontseilu nagusiak. Emakume batek tratu txarrak salatu ditu eta berean dibortzioa eskatu nahi du. Nora jo behar du bi gaiak epaile berak eraman ditzan?. Familiako Epaitegira. Intrukzioko epaitegira. Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegira. Zigor Arloko epaitegira. Guardia epaitegi baten funtzioen artean, zein da zuzena?. Sententzia irmoak ematea delitu larrietan. Kautelazko neurri urgenteak hartzea (urruntze aginduak adibidez). Erregistro Zibileko jaiotza guztiak inskribatzea. Legeak onartzea. Enpresa baten aurkako "hartzekodunen konkurtsoa" (kaudimengabezia) prozesua hasi beharko da. Zein epaitegietara jo behar da ?. Lehen Auzialdiko epaitegira. Administrazioarekiko auzien epaitegira. Merkataritza arloko epaitegira. Lan arloko epaitegira. |





