option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php
TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESE: Bilboko Udala.Administrari Laguntzailea 2022. Euskara
COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Bilboko Udala.Administrari Laguntzailea 2022. Euskara

Descripción:
Administrari laguntzailea 2022. EUSKARA

Autor:
LAB Bilboko Udala
OTROS TESTS DEL AUTOR

Fecha de Creación:
19/05/2022

Categoría: Oposiciones

Número Preguntas: 136
COMPARTE EL TEST
COMENTARNuevo Comentario
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
1.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 4. ARTIKULUAREN ARABERA, NORTZUK JOTZEN DIRA INTERESDUNTZAT ADMINISTRAZIO PROZEDURAN? a) Prozedura sustatzen dutenak. b) Administrazio-prozeduran hartuko den erabakiak uki ditzakeen eskubideak dauzkatenak, nahiz eta ez eurek abiarazi prozedura. c) Administrazio prozeduran onesten den ebazpenak uki ditzakeen interes legitimoak dauzkatenak, prozeduran pertsonatu ez badira. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
2.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 5. ARTIKULUAREN ARABERA: a) Pertsona fisikoak, jarduteko gaitasuna dutenak, ordezkari gisa jardun ahal izango dira. b) Pertsona juridikoak, haien estatutuetan hala aurreikusita badago, ordezkari gisa jardun ahal izango dira. c) Ordezkaritza egiaztatzeko, zuzenbidean balio duen edozein bitarteko baliatu ahal izango da, baldin eta ordezkaritza badela sinesgarritasunez erakusten badu. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
3.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 6. ARTIKULUAREN ARABERA, AHALORDETZEEN ERREGISTRO ELEKTRONIKOAK DIRELA-ETA: a) Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoek eta tokiko entitateek ahalordetzeen gaineko erregistro orokor bat izango dute. b) Erregistroan inskribatutako ahalordetzeek hiru urterako balioa izango dute, gehienez, inskripzioa egiten denetik aurrera. c) "Apud acta" erako ahalordetzeak emateko, erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetara aurkeztu behar du norberak, osterantzean ez da ematen. d) Erregistro elektronikoan, ez da beharrezkoa izango ahalordearen askiestea ager dadin.
4.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 9. ARTIKULUAREN ARABERA, INTERESDUNAK PROZEDURAN IDENTIFIKATZEA DELA-ETA: a) Administrazio publikoak behartuta daude administrazio-prozeduran interesdun direnen nortasuna egiaztatzera, haien izen-abizenak edo sozietate-izena egiaztatuz –zer dagokion– nortasun-agiri nazionalean edo identifikazio-dokumentu baliokidean. b) Interesdunek aukeran izango dute nortasuna elektronikoki egiaztatzea administrazio publikoen aurrean, eta, horretarako, "ziurtapen-zerbitzuen hornitzaileen konfiantzazko zerrendan" dauden hornitzaileek emandako sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritutako sistemak erabiltzea. c) Interesdunek aukeran izango dute nortasuna elektronikoki egiaztatzea administrazio publikoen aurrean, eta, horretarako, "ziurtapen-zerbitzuen hornitzaileen konfiantzazko zerrendan" dauden hornitzaileek emandako zigilu elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritutako sistemak erabiltzea. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
5.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 10. ARTIKULUAREN ARABERA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOEK ONARTZEN DITUZTEN SINADURA SISTEMAK DIRELA-ETA: a) Interesdunek bitarteko elektronikoak baino ezin dituzte erabili sinatzeko. b) Interesdunek edozein bitarteko erabiliz sinatu ahal izango dute, baldin eta aukera ematen badu haren borondatearen eta adostasunaren adierazpena egiazkoa dela egiaztatzeko, ez bestetarako. c) Interesdunek edozein bitarteko erabiliz sinatu ahal izango dute, baldin eta aukera ematen badu haren borondatearen eta adostasunaren adierazpena egiazkoa dela eta dokumentua osoa eta aldaezina dela egiaztatzeko. d) Interesdunek edozein bitarteko erabiliz sinatu ahal izango dute, baldin eta aukera ematen badu dokumentua osoa eta aldaezina dela egiaztatzeko, ez bestetarako.
6.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 11. ARTIKULUAREN ARABERA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOEK KASU HAUETAN BAINO EZ DIETE ERREKERITUKO INTERESDUNEI SINADURA NAHITAEZ ERABILTZEA: a) Eskaerak egiteko. b) Salaketak jartzeko. c) Eskubideei uko egiteko. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
7- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 12. ARTIKULUAREN ARABERA: a) Administrazio Publikoek ez dute bermatu beharrik interesdunek aukera izango dutela Administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez harremana izateko b) Administrazio publikoek ez diete lagunduko bitarteko elektronikoak erabiltzen hala eskatzen duten interesdunei, 14. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan sartzen ez direnei. c) Administrazio publikoek bermatu egin beharko diete interesdunei ezen Administrazioarekin bitarteko elektronikoekin izan ahalko dutela harremana. Horretarako, haien esku jarriko dituzte beharrezko diren helbide-kanalak eta kasu bakoitzerako erabakitzen diren sistema eta aplikazioak. d) Estatuaren Administrazio Orokorrak ez bestek erregistro eguneratu bat edukiko du, edo beste sistema baliokideren bat, 12. artikuluan arautzen den identifikazio edo sinadurarako gaitutako funtzionarioak jasoko dituena.
8.- BILBOKO UDALAREN ERREGISTROKO LANPOSTU BATEAN ARI ZARA. HAINBAT INTERESDUNEK AURKEZTUTAKO ESKAERA BAT ERREGISTRATZEN DU. NORI JAKINARAZI BEHAR ZAIO ESKABIDE HORRI BURUZ HARTZEN DEN EBAZPENA? a) Eskabidean berariaz adierazitako ordezkariari edo interesdunari. b) Eskabidean agertzen den lehenengo pertsonari, berariaz besterik adierazi ez bada. c) A eta B erantzunak zuzenak dira. d) Edonola ere, eskabidean agertzen diren pertsona guztiei.
9.- BILBOKO UDALAREN ERREGISTROKO LANPOSTU BATEAN ARI ZARA. EZINBESTEKOA AL DA INTERESDUNEI SINADURA NAHITAEZ ERABILTZEA ESKATZEA KASU HAUETAN? a) Obra txikietako lizentzia eskatzeko. b) Aurreko ebazpen baten aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzeko. c) Barne-sustapeneko prozesu batean parte hartzeari uko egiteko. d) Erantzun guztiak dira zuzenak.
10.- BILBOKO UDALAREN ADMINISTRARI LAGUNTZAILEAREN LANPOSTU BATEAN ARI ZARA. PUBLIZITATERIK IZAN EZ DUEN PROZEDURA BAT IZAPIDETZEN ARI ZAREN BITARTEAN, ESKUBIDE LEGITIMO ETA ZUZENEKO BATEN TITULAR BAT DAGOELA KONTURATZEN ZARA, ETA EMATEN DEN EBAZPENAK ERAGIN EGIN DIEZAIOKEELA IKUSTEN DUZU. ZER EGIN BEHAR DUZU? a) Ez da beharrezkoa inolako administrazio-jarduerarik egitea. b) Administrazio-prozedura hasi zuten pertsonei bakarrik jakinaraziko zaie. c) Administrazio-prozedura hasi zuten pertsonei eta eskubide legitimo eta zuzenekoaren titularrari jakinaraziko zaie. d) Pertsona horri prozeduraren izapideen berri emango zaio.
11.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 58. ARTIKULUAREN ARABERA, ADMINISTRAZIO-PROZEDURAK OFIZIOZ HASIKO DIRA: a) Organo eskudunak hala erabakitzen duenean, dela bere ekimenez, edo goragoko baten aginduaren ondorioz. b) Organo eskudunak hala erabakitzen duenean, beste organo batzuen eskaera arrazoituaren ondorioz. c) Organo eskudunak hala erabakitzen duenean, salaketa jartzen denean. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
12.- 39/2015 LEGEAREN 60. ARTIKULUAREN ARABERA, ZEHAPEN-PROZEDURETAN, PROZEDURA HASTEA ERAGITEN DUEN GORAGOKO AGINDUAK, AHAL DEN NEURRIAN, HONAKO HAUEK ADIERAZIKO DITU: a) Arau-hauste administratibo izan daitezkeen jokabideak edo egintzak, baina ez haien tipifikazioa. b) Gertaerak jazo ziren lekua, data, datak edo aldi jarraitua. c) Erantzule argia den pertsona edo pertsonak. d) Jokabide horri legokiokeen zehapena.
13.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 62. ARTIKULUAREN ARABERA, PROZEDURA SALAKETA BIDEZ HASTEA DELA-ETA: a) Salaketan, hura aurkezten duen pertsonaren nortasuna adierazi beharko da (edo aurkeztu dutenen nortasunak, hainbaten artean aurkeztu badute) b) Salaketan, ez da adierazi beharko Administrazioari jakitera ematen zaizkion egitateen kontakizuna. c) Salaketa bat aurkezteak besterik gabe, interesdun bihurtzen du prozeduran. d) Salaketan, Administrazio Publikoen ondareari kaltea eragin zaiola argudiatzen bada, ez da arrazoirik eman beharko prozedura ez hasteko.
14.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 63. ARTIKULUAREN ARABERA, ZEHAPEN-PROZEDURAK HASTEA DELA-ETA: a) Zehapen-prozedurak ofizioz has daitezke edo ez. b) Zehapen-prozeduretan beharrezkoa da instrukzio-fasea eta zehatze-fasea bereiztea. c) Salbuespenezko kasuetan, aukeran izango da zehapen bat ezartzea dagokion prozesua tramitatu gabe ere. d) Instrukzio-fasea eta zehapen-fasea organo beraren gain utziko dira.
15.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 65. ARTIKULUAREN ARABERA, ONDARE-ERANTZUKIZUNAREN INGURUKO PROZEDURAK OFIZIOZ HASTEA DELA-ETA: a) Prozedura hasteko erabakia jakinarazi behar zaie ustez kaltetuak diren partikularrei, eta 20 eguneko epe bat eman, eskubidez egoki deritzeten alegazio, dokumentu edo informazio guztiak aurkez ditzaten. b) Ustez kalte egin zaien partikularrek ezingo dute proposatu beren eskubidea aitortzeko behar den frogarik. c) Hasitako prozedura instruituko bada, ustez kaltea eragin zaien partikularrek pertsonatu egin beharko dute ezarritako epean, ezpabere ez da instruituko. d) Aurreko erantzun guztiak faltsuak dira.
16.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 66. ARTIKULUAREN ARABERA, PROZEDURA HASTEKO ESKABIDEAK DIRELA-ETA: a) Eskabideetan ez dago aipatu beharrik Administrazioko zein organo, zentro edo unitateri zuzentzen zaion eta haren identifikazio-kodea. b) Hainbat pertsonen uziak, eduki eta funts bera edo funtsean antzekoa dutenean, eskabide bakarrean aurkeztu beharko dira, edozein kasutan ere. c) Administrazio publikoek eskabideak masiboki aurkezteko ereduak eta sistemak eduki behar dituzte, interesdunek aukera izan dezaten hainbat eskabide aldi berean aurkezteko. d) Eskatzaileek, eskabideekin batera, administrazio publikoen ereduetako datuak zehazteko edo osatzeko nahi adina elementu aurkeztu ahal izango dituzte; ordea, eskabidea zuzentzen zaion organoak aukeran izango du elementuok ez aintzat hartzea.
17.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 69. ARTIKULUAREN ARABERA, ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA DELA ADITUKO DA: a) Interesdun batek sinatutako dokumentua, zeinean adierazten baitu, bere erantzukizunpean, betetzen dituela indarrean dagoen araudiak ezarritako betekizunak eskubide bat edo ahalmen bat aitor dakion edo haiek baliatzeko. b) Interesdun batek sinatutako dokumentua, zeinean adierazten baitu, bere erantzukizunpean, baduela hori hala dela egiaztatzen duen dokumentazioa, eta Administrazioaren esku jarriko duela, errekeritzen dionean. c) Interesdun batek sinatutako dokumentua, zeinean adierazten baitu, bere erantzukizunpean, hitz ematen duela beteko dituela lehengo obligazio guztiak, aitorpen edo baliatze horri berez dagokion denbora guztian. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
18.- BILBOKO UDALAREN ERREGISTROKO LANPOSTU BATEAN ARI ZARA. PROZEDURA HASTEKO ESKABIDE BAT ERREGISTRATZEN DUZU, ETA ERREGISTRATU OSTEAN, OHARTZEN ZARA EZ DITUELA BETETZEN 39/2015 LEGEAREN 66. ARTIKULUAN EZARRITAKO BETEKIZUNAK. ZER EGIN BEHAR DUZU? a) Interesdunari errekeritu beharko diozu zuzen dezan hutsa edo aurkez ditzan nahitaezkoak diren agiriak 5 eguneko epean. b) Interesdunari errekeritu beharko diozu zuzen dezan hutsa edo aurkez ditzan nahitaezkoak diren agiriak 15 eguneko epean. c) Interesdunari errekeritu beharko diozu zuzen dezan hutsa edo aurkez ditzan nahitaezkoak diren agiriak 10 eguneko epean. d) Interesdunari errekeritu beharko diozu zuzen dezan hutsa edo aurkez ditzan nahitaezkoak diren agiriak 20 eguneko epean.
19.- BILBOKO UDALEKO LANPOSTU BATEAN ARI ZARA, ETA ESKABIDE BAT JASO DUZU HAUTAKETA-PROZESU BATEAN PARTE HARTZEKO. ESKABIDEA GUZTIZ OSATU GABE DAGO. ZER EGIN BEHAR DUZU? a) Interesdunari errekeritu beharko diozu zuzen dezan hutsa edo aurkez ditzan nahitaezkoak diren agiriak 10 eguneko epean. b) Hautaketa-prozesu bat edo lehiazko norgehiagoka bat denez, badago epe hori zuhurtziaz luzatzea, beste 5 egun emanez, interesdunak hala eskatzen badu edo organoaren ekimenez. c) Hautaketa-prozesu bat edo lehiazko norgehiagoka bat denez, badago epe hori zuhurtziaz luzatzea, beste 15 egun emanez, interesdunak hala eskatzen badu edo organoaren ekimenez. d) Erantzun guztiak dira zuzenak.
20.- BILBOKO UDALEKO LANPOSTU BATEAN ARI ZARA, ETA SALAKETA BAT JASO DUZU, HERRITAR BATEK AURKEZTUA. ZER ELEMENTU EDUKI BEHAR DITU ADMINISTRAZIO-PROZEDURA BAT HASARAZ DEZAKEELA JOTZEKO? a) Salaketa aurkezten duenaren nortasuna (edo nortasunak, hainbat badira). b) Administrazioari jakinarazten zaizkion egitateen kontakizuna. c) Egitate horiek arau-hauste administratibo izan badaitezke, salaketan adierazi behar da noiz gertatu diren eta, ahal denean, ustezko erantzuleak nor diren. d) Erantzun guztiak dira zuzenak.
21.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 71. ARTIKULUAREN ARABERA, ADMINISTRAZIO-PROZEDURA: a) Hastean baino ez da ofizioz bultzatuko. b) Analogia bitartekoen bidez eta bitarteko elektronikoen bidez bultzatuko da. c) Eraginkortasunaren eta efizientziaren printzipioak begiratuz bultzatuko da. d) Aurreko erantzun guztiak faltsuak dira.
22.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 73. ARTIKULUAREN ARABERA, INTERESDUNEK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK: a) Interesdunek bete beharreko izapideak hogei eguneko epean egin beharko dira, dagokion egintza jakinarazi eta biharamunetik zenbaturik, dagokion arauak bestelako eperik ezartzen ez badu. b) Interesdunek bete beharreko izapideak hamar eguneko epean egin beharko dira, dagokion egintza jakinarazi eta biharamunetik zenbaturik, dagokion arauak bestelako eperik ezartzen ez badu. c) Interesdunek bete beharreko izapideak hamar eguneko epean egin beharko dira, dagokion egintza jakinarazi eta biharamunetik zenbaturik, betiere dagokion arauan epe hori ezartzen bada. d) Interesdunek bete beharreko izapideak hilabeteko epean egin beharko dira, dagokion egintza jakinarazi eta biharamunetik zenbaturik, dagokion arauak bestelako eperik ezartzen ez badu.
23.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 112. ARTIKULUAREN ARABERA, ADMINISTRAZIO-XEDAPEN OROKORREN KONTRA: a) Berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke. b) Berrikusteko ezohiko errekurtsoa aurkez daiteke. c) Ezingo da aurkeztu errekurtsorik administrazio-bidean. d) Gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke.
24.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 114. ARTIKULUAREN ARABERA, ADMINISTRAZIO BIDEA AMAITZEN DUTE: a) Gora jotzeko errekurtsoen ebazpenek. b) Prozedura amaitzekotzat jotzen diren akordio, itun, hitzarmen edo kontratuek. c) Ondare-erantzukizuneko prozeduretan, administrazio-ebazpenak amaiera ematen dio prozedurari, edozein dela ondare-erantzukizuneko prozedura ekarri duen harreman mota, publikoa nahiz pribatua. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
25.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 115. ARTIKULUAREN ARABERA, ERREKURTSOA JARTZEARI BURUZKOA: a) Errekurtsoa jartzean, adierazi beharko da zein egintzaren kontra aurkezten den errekurtsoa, baina ez, ordea, zergatik jotzen den egintzaren aurka. b) Errekurtsoa jartzean, egintza bat deuseztagarri bihurtzen duten hutsak eta akatsak alegatu ditzake haiek eragin dituztenek. c) Errekurtsoa jartzean, errekurtso jartzaileak errekurtsoaren okerreko kalifikazioa egiten badu edo ez badu kalifikaziorik egiten, hori ez da eragozpen izango errekurtsoa tramitatzeko, garbi badago behintzat zein den haren benetako izaera. d) Errekurtsoa jartzean, ez dago zertan aipatu Administrazioko zein organori, zentrori edo unitateri aurkezten zaion eta haren identifikazio-kodea.
26.- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 116. ARTIKULUAREN ARABERA, ERREKURTSOA EZ ONARTZEKO KAUSA DIRA: a) Administrazio-organoak eskumenik ez izatea, eta organo eskuduna beste administrazio publiko batekoa izatea. b) Errekurtso-jartzailearen legitimaziorik eza. c) Errekurtsoak funtsik ez izatea, nabarmenki. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
27- 39/2015 APAPEL LEGEAREN 117. ARTIKULUAREN ARABERA, EGINTZAREN BETEARAZPENAREN ETETEARI BURUZKOA: a) Errekurtso bat (edozein) aurkezteak ez du etengo aurkaratutako egintzaren betearazpena, xedapenen batean bestelakorik adierazten ez bada. b) Errekurtso bat (edozein) aurkezteak eten egingo du aurkaratutako egintzaren betearazpena, xedapenen batean bestelakorik adierazten ez bada. c) Eteteko erabakia ematean, ezingo dira ezarri interes publikoa edo hirugarren batzuena babesteko eta aurkaratutako ebazpen edo egintzaren efikazia ziurtatzeko beharrezkoak diren kautela-neurriak . d) Etetearen ondorioz kalteren bat etor badaiteke, edozein eratakoa dela ere, eteteak ondorioak eragingo ditu, kalte horiei erantzuteko nahiko kauzio edo berme ezarri beharrik gabe, erregelamenduz ezarritako moduan.
28.- BILBOKO UDALAREN ERREGISTROKO LANPOSTU BATEAN ARI ZARA. ADMINISTRAZIO-ERREKURTSO BAT JASO DUZU, ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ADMINISTRAZIO-ORGANO BATI ZUZENDUA. ZER EGIN BEHAR DUZU? a) Artxibatu egingo duzu, errekurtsoa ez onartzeko kausa delako. b) Itzuli egingo diozu errekurtsoa aurkeztu duen pertsonari, errekurtsoa ez onartzeko kausa delako. c) Ez onartzeko kausa den arren, organo eskudunari igorri beharko zaio errekurtsoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren Legearen 14.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. d) Autonomia-erkidegoko Erregistrora igorriko duzu, hark Estatuko Administrazio Orokorreko organo eskudunari igor diezaion.
29.- BILBOKO UDALEKO LANPOSTU BATEAN ARI ZARA, ETA PERTSONA BATEK ADIERAZTEN DIZU DUELA HILABETE BAINO GEHIAGO ADMINISTRAZIO-ERREKURTSO BAT AURKEZTU ZUELA, ETA HAREKIN BATERA ADMINISTRAZIO-EGINTZA ETETEKO ESKABIDE BAT, ETA EZ DUELA JASO INOLAKO JAKINARAZPENIK. ZER ERANTZUN BEHAR DIOZU? a) Aurkaratutako egintzaren betearazpena eten dela adituko da, zeren eta, hilabete igaro delarik erabakitzeko eskumena duen administrazioaren edo organoaren erregistro elektronikoan egintza eteteko eskaera sartu denetik, errekurtsoa ebazteko eskumena duen organismoak ez baitu hari buruzko ebazpen espresik eman eta jakinarazi. b) Errekurtso bat (edozein) aurkezteak ez du etengo aurkaratutako egintzaren betearazpena, xedapenen batean bestelakorik adierazten ez bada, eta, beraz, egintza horrek indarrean dirau. c) Adituko da aurkaratutako egintzaren betearazpena ez dela eten, zeren eta ez baitira igaro bi hilabete egintza eteteko eskaera erabakitzeko eskumena duen administrazioaren edo organoaren erregistro elektronikoan sartu denetik, eta errekurtsoa ebazteko eskumena duen organismoak ez baitu hari buruzko ebazpen espresik eman eta jakinarazi. d) Adituko da aurkaratutako egintzaren betearazpena ez dela eten, zeren eta ez baitira igaro hiru hilabete egintza eteteko eskaera erabakitzeko eskumena duen administrazioaren edo organoaren erregistro elektronikoan sartu denetik, eta errekurtsoa ebazteko eskumena duen organismoak ez baitu hari buruzko ebazpen espresik eman eta jakinarazi.
30.- BILBOKO UDALEKO LANPOSTU BATEAN ARI ZARA ETA ADMINISTRAZIO-ERREKURTSO BAT JASO DUZU. ZER ELEMENTU AGERTU BEHAR DIRA NAHITAEZ AGIRI HORRETAN? a) Errekurtso-jartzailearen izen-deiturak, eta haren identifikazio pertsonala, eta errekurtsoa non aurkezten den, haren data, eta errekurtso-jartzailearen sinadura, bitartekoaren identifikazioa eta, hala balegokio, jakinarazpenetarako lekua. b) Zer egintzaren aurka jartzen den errekurtsoa eta zergatik. c) Administrazioko zer organo, zentro edo unitateri zuzentzen zaion, eta zein den haren identifikazio-kodea. d) Erantzun guztiak dira zuzenak.
31.- 5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAREN (EPOETB) 48. ARTIKULUAREN ARABERA, FUNTZIONARIO PUBLIKOEK HONAKO BAIMEN HAUEK IZANGO DITUZTE: a) Bizilekua aldatzeko udalerri berean, bi egun. b) Langileak ordezkatzeko eginkizunak edo sindikatu-eginkizunak betetzeko, berrogeita zortzi ordu urtean. c) Azken azterketak egiteko eta gaitasunari buruzko behin betiko gainerako probak egiteko, azterketa eta proba horiek egiten diren egunetan. d) Norbere eginkizunetarako, lau egun urtean.
32.- 5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAREN (EPOETB) 50. ARTIKULUAREN ARABERA, FUNTZIONARIO PUBLIKOEK ESKUBIDEA IZANGO DUTE OPORRALDI BAT GOZATZEKO URTE NATURALAREN BARRUAN: a) eta ordaindua izango da, hogeita lau egun baliodunekoa. b) eta ordaindua izango da, hogei egun baliodunekoa. c) eta ordaindua izango da, hogeita bi egun baliodunekoa. d) baina ez da ordaindua izango; hogeita lau egun baliodunekoa izango da.
33.- ADIERAZI ZEIN DEN OKERREKO ERANTZUNA. 5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAREN (EPOETB) 14. ARTIKULUAREN ARABERA, FUNTZIONARIO PUBLIKOEN BANAKAKO ESKUBIDEAK DIRA: a) Ezin haiei karrerako funtzionariotza kentzea. b) Ordainsariak jasotzea, baina ez zerbitzuarengatik dagozkiokeen kalte-ordainak. c) Adierazpen-askatasuna, ordenamendu juridikoak ezarritako mugen barruan. d) Babes eraginkorra jasotzea segurtasunaren eta laneko osasunaren arloan.
34.- 5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAREN (EPOETB) 18. ARTIKULUAREN ARABERA, BARNE SUSTAPENEAN PARTE HARTU AHAL IZATEKO, KARRERAKO FUNTZIONARIOEK BETEKIZUN HAUEK BETE BEHAR DITUZTE: a) Bi urteko antzinatasuna jarduneko zerbitzuan sailkapen profesionalean beherago dagoen hurrengo azpitaldean (edo, azpitalderik ez badago, taldean). b) Urtebeteko antzinatasuna jarduneko zerbitzuan sailkapen profesionalean beherago dagoen hurrengo azpitaldean (edo, azpitalderik ez badago, taldean). c) Hiru urteko antzinatasuna jarduneko zerbitzuan sailkapen profesionalean beherago dagoen hurrengo azpitaldean (edo, azpitalderik ez badago, taldean). d) Bost urteko antzinatasuna jarduneko zerbitzuan sailkapen profesionalean beherago dagoen hurrengo azpitaldean (edo, azpitalderik ez badago, taldean).
35.- 5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAREN (EPOETB) 15. ARTIKULUAREN ARABERA, FUNTZIONARIO PUBLIKOEN BANAKAKO ESKUBIDEAK DIRA, NAHIZ ETA KOLEKTIBOKI BALIATZEN DIREN: a) Askatasun sindikala. b) Negoziazio kolektiboa. c) Laneko gatazka kolektiboak eragin ahal izatea, kasuan-kasuan aplikatzekoa den legediaren arabera. d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
36. 5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAREN (EPOETB) 14. ARTIKULUAREN ARABERA, FUNTZIONARIO PUBLIKOEN BANAKAKO ESKUBIDEAK DIRA: a) Adierazpen-askatasuna, ordenamendu juridikoaren mugetatik kanpo. b) Mugikortasuna karrerako funtzionariotzan. c) Libreki elkartzea elkarte profesionaletan. d) Karrera profesionalean aurrera egitea eta barne-sustapena, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioei jarraitu barik.
37.- 5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAREN (EPOETB) 20. ARTIKULUAREN ARABERA, LANPOSTUA NOLA BETETZEN DEN EBALUATZEA DELA-ETA: a) Ebaluazio hori prozedura bat da, eta beraren bidez neurtzen eta baloratzen dira jokabide profesionala eta errendimendua eta emaitzak lortzea. b) Ebaluazio hori gardentasunaren, objektibotasunaren, inpartzialtasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioei egokitzen zaie. c) Lehiaketa bidez lortutako lanpostu batean jarraitzekotan, lanpostua nola betetzen den ebaluatuko da, Administrazio Publiko bakoitzak ezarriko dituen ebaluazio-sistemen arabera. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
38.- FUNTZIONARIO BATEN AITA GAIXORIK BADAGO GAIXOTASUN LARRI BATEKIN, ZER BAIMEN DAGOKIO? a) Bi egun baliodun, udalerri berean gertatu bada hori, eta hiru egun baliodun, beste herri batean gertatu bada. b) Hiru egun baliodun, udalerri berean gertatu bada hori, eta bost egun baliodun, beste herri batean gertatu bada. c) Lau egun baliodun, udalerri berean gertatu bada hori, eta sei egun baliodun, beste herri batean gertatu bada. d) Egun baliodun bat, udalerri berean gertatu bada hori, eta bi egun baliodun, beste herri batean gertatu bada.
39.- FUNTZIONARIO BATEK HAMABI HILEKO ADINGABE BAT ERADOSKITZEKO BAIMENA ESKATU DU; ZERTARAKO DU ESKUBIDEA? a) Ordu batean lanpostuan ez egoteko; bi zatitan banatu dezake ordu hori. b) Lanpostuan ordubetean ez egoteko eskubide horren ordez, ohiko lanaldia murriztu dezake, ordu erdi edo ordubete, lanaldiaren hasieran eta amaieran. c) Eradoskitzeko denboraren ordez, denbora hori lanaldi osotan pilatu eta baimen ordaindu bat balia dezake. d) Aurreko eskubide horiek guztiak ditu.
40.- ZURE AMAK GAIXOTASUN LARRI BAT DU, ETA NORBAITEK ZAINDU BEHARRA DAUKA. ZER ESKABIDE EGIN DEZAKEZU? a) Lanaldiaren % 50 arteko murrizketa, ordaindua, gehienez ere hilabetean. b) Lanaldiaren % 50 arteko murrizketa, ordainsaririk gabe, gehienez ere hilabetean. c) Lanaldiaren % 75 arteko murrizketa, ordaindua, gehienez ere 15 egunean. d) Lanaldiaren % 50 arteko murrizketa, ordaindua, gehienez ere bi hilabetean.
41.- ENPLEGATU PUBLIKOAREN OINARRIZKO ESTATUTUAREN LEGEAREN TESTU BATEGINAK (5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAK ONETSI ZUEN) 52. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, HAUEN ARTEKO ZEIN EZ DA BERE JARDUNAREN PRINTZIPIO BAT? a) Konfidentzialtasuna. b) Inpartzialtasuna. c) Parte hartzeko prozesuak sustatzea. d) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren errespetua.
42.- ENPLEGATU PUBLIKOAREN OINARRIZKO ESTATUTUAREN LEGEAREN TESTU BATEGINAK (5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAK ONETSI ZUEN) 52. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, EZ DA ENPLEGATU PUBLIKOAREN BETEBEHARRA, BERE EGINKIZUNAK BETETZEN ARI DEN BITARTEAN, HONAKO JOKABIDE HAUETAKO BAT: a) Interesdunak dena delako administrazio-prozeduran eskatzen dizkion izapide guztietan arreta eskaini eta izapideok betetzea. b) Eginkizunak prestasunez betetzea c) Konstituzioari eta gainerako ordenamendu juridikoari men egitea. d) Eginkizunak betetzean interes orokorrak jagotea.
43.- ENPLEGATU PUBLIKOAREN OINARRIZKO ESTATUTUAREN LEGEAREN TESTU BATEGINAK (5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAK ONETSI ZUEN) 52. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, KODE ETIKOKO BETEBEHARRAK ZEIN GAITAN IZANGO DIRA FUNTSA ? a) Hirigintza-araudian, lizentziak izapidetzeko orduan. b) Diziplina-araubidean, enplegatu publikoei aplikatu behar zaienean. c) Administrazioak zehatzeko duen ahala arautzen duen araudian. d) Dirulaguntzak emateko aplikatzekoa den araudian.
44.- ENPLEGATU PUBLIKOAREN OINARRIZKO ESTATUTUAREN LEGEAREN TESTU BATEGINAK (5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAK ONETSI ZUEN) 53. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, ENPLEGATU PUBLIKOEI ERAGITEN DIETEN PRINTZIPIO ETIKOEZ ARI DELA, ADIERAZI HAUETAKO ZEIN EZ DAGOEN PRINTZIPIO ETIKO HORIEN ARTEAN: a) Ordu-ordurako egongo dira lanpostuan, eta bilera baterako dei egiten zaienean, parte hartuko dute, beren ezagutzen ekarpena eginez. b) Beren jarduna gauzatuko dute zerbitzu ematen ari diren Administrazioarekiko, beren goragoko arduradunekiko, lankideekiko, beren pean dituztenekiko eta herritarrekiko leialtasunaren printzipioaren arabera eta haiekiko guztiekiko fede onaren arabera. c) Ez dute eragingo administrazio-izapidea edo prozedura arintzea bidezko kausarik gabe, eta, inolaz ere ez, hori eginik kargu publikoen titularren edo beren senideen edo gertuko harremanen onurarako pribilegio bat eragiten bada edo beste hirugarren pertsona batzuen interesen kaltea eragiten bada. d) Prestasunez beteko dituzte dagozkien eginkizunak eta beren gain uzten direnak, eta, hala badagokio, epe barruan ebatziko dituzte beren eskumeneko prozedurak edo espedienteak.
45.- ENPLEGATU PUBLIKOAREN OINARRIZKO ESTATUTUAREN LEGEAREN TESTU BATEGINAK (5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAK ONETSI ZUEN) 53. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, ENPLEGATU PUBLIKOEK BEREN ESKU DUTE GAI BATEAN ESKU HARTZEA HARTAN INTERES PERTSONALEN BAT BADUTE. EGIA DA? a) Bai, baldin eta hala adierazten badie gorago hurren duten buruak. b) Ez, ezin dute esku hartu, zehapen arloko gai bat bada. c) Bai, esku hartu ahal izango dute, eskuordetzaz emandako eginkizunak betetzen ari badira. d) Ez dute esku hartuko.
46.- ENPLEGATU PUBLIKOAREN OINARRIZKO ESTATUTUAREN LEGEAREN TESTU BATEGINAK (5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAK ONETSI ZUEN) 54. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, ENPLEGATU PUBLIKOEI ERAGITEN DIETEN JOKABIDE-PRINTZIPIOEZ ARI DELA, ADIERAZI HAUETAKO ZEIN EZ DAGOEN JOKABIDE-PRINTZIPIO HORIEN ARTEAN: a) Herritarrei informazioa emango diete, haiek eskubidea izanik jakin nahi dituzten gai edo aferen inguruan, eta lagundu egingo diete beren eskubideak baliatzen eta beren betebeharrak betetzen. b) Goragoko arduradunen jarraibideak eta agindu profesionalak beteko dituzte, non eta, beren iritziaren arabera, hori ez den arauz kanpo jardutea izapidetzen ari den administrazio-prozeduran, eta, hala bada, berehala emango diete horren berri dagokien organoei. c) Baliabide eta ondasun publikoak austeritatez administratuko dituzte, eta ez dituzte erabiliko beren edo beren gertuko pertsonen onurarako. Halaber, haiek onik jagon beharko dituzte. d) Dokumentuak onik jagon beharko dituzte, eta haietan jasotakoa egiaztatu, ondorengo arduradunei eskualdatzeko eta entregatzeko.
47.- ENPLEGATU PUBLIKOAREN OINARRIZKO ESTATUTUAREN LEGEAREN TESTU BATEGINAK (5/2015 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAK ONETSI ZUEN) 54. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, ENPLEGATU PUBLIKOEK ONAR AL DITZAKETE HERRITARREN OPARIAK, EGINDAKO LANEN ORDAIN EDO EZAGUTZA MODUAN ? a) Bai, baina lege mailako arau batek hala ezarriz gero, ez bestela. b) Bai, baina Toki Araubidearen Oinarrien Legeak hala ezarriz gero, ez bestela. c) Errefusatu egin beharko dute edozein opari, ohikoak direnez edo gizarte- edo adeitasun-ohiturez bestekoak. d) Ez, inoiz ez; ezin da onartu inolako oparirik.
48.- OSTALARITZAKO LOKALEK TERRAZAK IPINTZEKO LIZENTZIA ESKATZEKO EMAN DEN EPEAREN AZKEN EGUNA DA. EGUNKARIETAN GAUR ARGITARATUTAKOAREN ARABERA, LOKAL ASKO DAUDE LIZENTZIA HORI NAHI DUTENAK. AZKEN EGUNEAN, ZURE ANAIA BATEK AURKEZTU DU HORRETARAKOXE ESKABIDEA, ETA EZ ZEKIEN HAMABOST EGUN BAINO GEHIAGO ZIRELA EPEA ZABALDU ZELA. ESKATZEN DIZU ARINTZEKO IZAPIDEA, ETA ESATEN DIZU INTERES HANDIA DUELA TERRAZA IPINTZEKO, ETA BEREA DELA XX PLAZAN DAGOEN LOKAL BAKARRA, ETA, BERAZ, EZ DIOLA INOLAKO KALTERIK ERAGINGO EZEIN ESTABLEZIMENDURI. ADIERAZI ZEIN IZANGO LITZATEKEEN JOKABIDE ZUZENA: a) Ikusi zenbat eskabideri eman zaien sarrera anaiak taberna daukan eremuari dagozkionak, eta asko badira, anaiaren izapidea lehenago egin, berarena denez xx plazan dagoen establezimendu bakarra. b) Leku horretan dagoen bakarra denez, anaiaren eskabidea jarri beharko litzateke lehenengo hurrenkeran, arin ebazteko hari buruz, ez dienez kalterik eragiten beste ostalariei. c) Espedientearen izapidearen ardura duen enplegatuarekin berba egin kasuari buruz, hark ebatz dezan ahalik eta lasterrena. d) Beste edozein eskabiderekin bezala jokatu, lehentasunik eman gabe ez eta izapide bat ere arinago egin gabe, kaltegarria izango bailitzateke beren eskabideen ebazpena atzeratuko litzaiekeen pertsonen interesetarako.
49.- 40/2015 SPAJL LEGEAREN ATARIKO TITULUAREN III. KAPITULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, ADIERAZI PRINTZIPIO HAUETATIK ZEIN EZ DAGOEN JASOTA ADMINISTRAZIOAREN ZEHATZEKO AHALARI APLIKATZEN ZAIZKIONEN ARTEAN: a) Atzeraeraginik eza. b) Tipikotasuna. c) Eraginkortasuna. d) Proportzionalitatea.
50.- 40/2015 SPAJL LEGEAK 25. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, ADMINISTRAZIOAK BA AL DU ZEHATZEKO AHALA ERABILTZERIK, UDAL ORDENANTZA BATEAN BAIZIK AIPATZEN EZ BADA AHAL HORI? a) Bai, badu, edozein gairi buruz balia dezake, toki autonomiaren printzipioa dela-eta. b) Bai, badu, bere eskumeneko gaiak direnean eta hala xedatzen duen ordenantza bat egonez gero. c) Ez, ez du. Erregelamendu batek aitortu behar dio aukera hori, berariaz. d) Ez, ez du. Lege mailako arau batean aitortu behar zaio, berariaz.
51.- 40/2015 SPAJL LEGEAK 26.1 ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, ZER XEDAPEN ZEHATZAILE APLIKATU BEHAR ZAIZKIO ARAU-HAUSTE ADMINISTRATIBOA DAKARTEN EGITATEEI? a) Egitateak gertatu diren unean indarrean daudenak. b) Zehapena ezartzeko unean indarrean daudenak. c) Udalbatzak urtero onesten dituenak. d) Eusko Legebiltzarrak urtero onesten dituenak.
52.- 40/2015 SPAJL LEGEAK 27. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, TIPIKOTASUN PRINTZIPIOA DELA-ETA, ZER BESTE ARAU HARTU BEHAR DIRA KONTUAN TOKI ADMINISTRAZIORAKO, LEGE BATEAN JASOTAKO ADMINISTRAZIO ARAU-HAUSTEEZ BESTE? a) Eusko Legebiltzarraren lege zehatzaileak. b) Udal ordenantzak. c) 7/1985 Lege apirilaren 2koaren XI. tituluan xedatutakoa. d) Aurreko horietako bat ere ez.
53.- 40/2015 SPAJL LEGEAK 28. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, ZEHATU AL DAITEZKE PERTSONA JURIDIKOAK, ARAU HAUSTE ADMINISTRATIBOA DAKARTEN EGITATEENGATIK? a) Bai, baina arau-hauste oso astunengatik baino ez. b) Bai, baina arau-hauste astunengatik eta oso astunengatik baino ez. c) Bai, edozein dela ere arau-haustearen sailkapena. d) Ez.
54.- 40/2015 SPAJL LEGEAK 29. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, IRIZPIDE HAUEN ARTEAN ZEIN EZ DA BEREZIKI AINTZAT HARTUKO ZEHAPENAK MAILAKATZEKO? a) Asmoa egon izana. b) Eragindako kalteen izaera. c) Arau-haustea dakarren jokabidean irautea. d) Eragindako kalteen zenbatekoa.
55.- FALTA ARINENGATIK EZARRITAKO ZEHAPENEN PRESKRIPZIO-EPEAK EZARTZEN DITUEN LEGERIK EZEAN, ZER PRESKRIPZIO-EPE EZARTZEN DITU 40/2015 SPAJL LEGEAK 30. ARTIKULUAN? a) Sei hilabete, zehapena ezartzeko ebazpena egikaritu daitekeen egunaren biharamunetik kontatzen hasita edo zehapenaren kontra errekurtsoa jartzeko epea igaro eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. b) Sei hilabete, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. c) Urtebete, zehapena ezartzen duen ebazpena egikaritu daitekeen egunaren biharamunetik kontatzen hasita edo zehapenaren kontra errekurtsoa jartzeko epea igaro eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. d) Urtebete, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
56.- UDALAK ZIRKULAZIOAREN GAINEKO ORDENANTZAREN ALDAKETA BAT EGIN DU, ETA DAGOENEKO SARTU DA INDARREAN, ETA XEDAPEN BERRIEN ARTEAN, ZEHAPENEN TAULA ALDATZEN DU, BEHAR EZ BEZALA APARKATZEAN ERAGITEN DIREN ARAU-HAUSTEENGATIK EZARTZEKOAK DIRENENA , ETA ISUNAK % 2 GARESTITZEN. APLIKATUKO AL DIRA ZEHAPEN BERRIAK ALDAKETA HORI INDARREAN SARTU AURRETIK EZARRI ZIREN SALAKETETAN, HAIEN ZEHAPEN-ESPEDIENTEAK TRAMITATZEN ARI BADIRA ETA ZEHAPENA EZARTZEKO DUTELA ORAINDIK? a) Bai, ezarriko dira, zeren eta lehengo zehapenen taula indargabetuta geratu baita taula berria indarrean sarturik. b) Zehapen berriak, zenbateko handiagokoak izanik, arau-hauste oso astunen kasuan baino ez dira aplikatuko. c) Zehapen berriak ez dira aplikatuko zehapen-proposamena egiteko fasean dauden espedienteen kasuan baizik. d) Lehen indarrean zeuden zehapenak aplikatuko dira oraindik, arau-hauslearendako kaltegarriagoa den arau zehatzailea denez gero.
57.- KAMIOI BAT BEHAR EZ BEZALA APARKATU DUTE UMEEN OLGETARAKO DEN EREMU BATEN GAINEAN, ETA KALTEAK ERAGIN ZAIZKIO LURZORUAREN GAINEAN EZARRITAKO KAUTXUZKO LAUZEI. SALAKETA JARRI DA ARAU-HAUSTEAGATIK, ETA, GAINERA, GORABEHERA BATEN BERRI ERE JASO DA, ZEREN ETA LAUZA HORIETAN ERAGINDAKO KALTEAK 1.500 €-KOAK BAITIRA, ETA ORDEZTU EGIN BEHAR BAITIRA. APARKATZEARI DAGOKION ZEHAPENAZ GAIN, BA AL DU AUKERARIK ADMINISTRAZIOAK 1.500 €-AK ORDAINTZEKO ERREKERITZEKO? a) Ez, zeren eta ezin baita zehatu bi bider egitate berarengatik. b) Bai. c) Bai, baina aparkatzearen arau-haustea arina bada eta ondorioz zehapenaren zenbatekoa ere txikia bada, ez bestela. d) Administrazioak espediente bat baino ezin du tramitatu, zehatzekoa edo eragindako kaltearen ordaina errekeritzekoa.
58.- 40/2015 SPAJL LEGEAK 32. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, NOIZ IZANGO DUTE PARTIKULARREK ESKUBIDEA ADMINISTRAZIO PUBLIKOEK KALTEA ORDAIN DIEZAIOTEN? a) Beren ondasunei edo eskubideei lesioren bat eragiten zaienean. b) Ordenantza fiskaletan hala ezartzen denean. c) Beren ondasunei edo eskubideei eragindako lesioa zerbitzu publikoen funtzionamendu normalaren edo anormalaren ondorio denean, beti ere. d) Beren ondasunei edo eskubideei eragindako lesioa zerbitzu publikoen funtzionamendu normalaren edo anormalaren ondorioa denean, salbu eta ezinbestearen kasuan edo partikularrak legearen arabera eginbehar juridikoz jasan behar dituen kalteen kasuan.
59.- 40/2015 SPAJL LEGEAK 32. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, ADMINISTRAZIO-EGINTZA BAT DEUSEZTATZEN BADA ADMINISTRAZIO-BIDEAN, BEREZ SORTZEN AL DA ONDARE-ERANTZUKIZUNAGATIK KALTEAREN ORDAINA JASOTZEKO ESKUBIDEA? a) Bai. b) Egintza deuseztatzeak, berez, ez dakar kalte-ordainerako eskubiderik. c) Ez. d) Kalte-ordainerako eskubidea sortuko da, baldin eta hala xedatzen badu epai irmo batek.
60.- 40/2015 SPAJL LEGEAK 32. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, NOLAKOA IZAN BEHAR DU ALEGATUTAKO KALTEAK, ADMINISTRAZIOAK ONDARE-ERANTZUKIZUNAGATIK KALTEA ORDAINTZEA NAHI BADA? a) Kalteak izan behar du benetan gertatua, dirutan zenbakarria eta nori egin zaion zehaztua (pertsona jakin bati edo pertsona-talde jakin bati). b) Aitortua izan behar du, aurretik emandako epai judizial baten bidez. c) Notario-akta batean jasotako deklarazio batean jasota egon behar du. d) Autoritatea daukan funtzionario batek egiaztatua izan behar du.
61.- 40/2015 SPAJL LEGEAK 32. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, ZER ARAUDIRI JARRAITUZ TRAMITATU BEHAR DA ESTATUARI JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN FUNTZIONAMENDUARENGATIK DAGOKIOKEEN ONDARE-ERANTZUKIZUNA? a) 39/2015 Legeari jarraituz (Administrazio Prozedura Erkidearen Legea). b) 6/1985 Lege Organikoari jarraituz (Botere Judizialaren Legea). c) 7/1985 Legeari jarraituz (Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen Legea). d) 40/2015 Legeari jarraituz (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea).
62.- 40/2015 SPAJL LEGEAK 34. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, ADMINISTRAZIOAK BA AL DU BETEBEHARRIK KALTEAK ORDAINTZEKO, KALTE HORIEK EGITATE BATZUEN ONDORIO BADIRA ETA EGITATE HORIEK EZIN SAIHESTUZKOAK BAZIREN, GERTATU ZIRENEKO ZIENTZIA EDO TEKNIKAREN EZAGUTZAREN EGOERAREN ARABERA? a) Ez. b) Bai. c) Kalteak egiazkoak badira eta dirutan zenbakarriak. d) Kalteak egiazkoak badira, dirutan zenbakarriak eta nori eragin zaizkion zehaztu ahal bada (pertsona edo pertsona-multzo jakin bati).
63.- 40/2015 SPAJL LEGEAK 34. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, KALTE-ORDAINAREN ZENBATEKOA DETERMINATZEKO, ZER BALORAZIO-IRIZPIDERI JARRAITU BEHAR ZAIO? a) Foru-arau fiskalaren irizpideei. b) Udalaren arlo horretako ordenantza fiskal espezifikoan ezarritako irizpideei. c) Hirigintza-araudian jasotako irizpideei. d) Legedia fiskalean, nahitaezko desjabetzeari buruzko legedian, eta aplikagarri den gainerako legedian ezarritako irizpideei.
64.- 40/2015 SPAJL LEGEAK 34. ARTIKULUAN XEDATUTAKOARI JARRAITUZ, ONDAREZKO ERANTZUKIZUNAGATIK KALTE-ORDAINA BIDEZKO DENEAN, BA AL DAGO AUKERARIK HAREN ORDEZ JENEROTAN KONPENTSATZEKO? a) Ez. b) Kaltea ordaintzeko betebeharra duen Administrazioak xedatzen duenean. c) Bai, egokiagoa bada osatu beharrekoa den kaltea osatzeko eta hala komeni bazaio interes publikoari, eta interesduna ados badago horrekin. d) Bai, egokiagoa bada osatu beharrekoa den kaltea osatzeko eta hala komeni bazaio interes publikoari, beti ere.
65.- UDAL BULEGO BATEAN ZERBITZU EMATEN ZAUDE, ETA PERTSONA BAT ETORRI ZAIZU ETA ESAN DIZU EZEN, XX KALEAN PASEOAN ZIHOALA, ATERKIA IREKITA EURIA ARI ZUELAKO ETA GAINERA HAIZEA ZAKAR ZEBILELAKO, OHARTU ZELA BIZITEGI-ERAIKIN BATEKO BALKOITIK TOALLA BAT ATERA ZELA HEGAN, ETA LURRERA ERORI ZELA BEREHALA, BERE OINEN AURRE-AURREAN, ETA BEHAZTOPATU EGIN ZELA TOALLA HAREKIN, ETA LURRERA ERORI ETA HAN ZEGOEN JARLEKU PUBLIKO BAT JO. ERORTZEAREN ONDORIOZ, ZAURI BAT EGIN ZITZAIOLA AURPEGIAN, ETA JOSI EGIN BEHAR IZAN ZIOTELA , ETA ARE ETA GEHIAGO, GABARDINA ETA ATERKIA HAUTSI ZITZAIZKIOLA. KONTAKIZUNA AMAITZEKO, ADIERAZI DU EZEN, LESIOA ETA KALTEAK ESPALOIAN GERTATU ZIRENEZ, ETA, ZEHATZAGO ESATEKO, JARLEKU PUBLIKO BAT JO ZUELARIK, JAKIN NAHI DUELA ZER EGIN BEHAR DUEN UDALAK DAGOKION KALTE-ORDAINA EMAN DIEZAION. ADIERAZI EZAZU ERANTZUN HAUEN ARTEAN ZEIN DEN ZUZENA: a) Jakitera emango nioke ezen, ondare-erantzukizunaren prozedura hasteko eskabidea aurkezteko, kalteak eta lesioak ebaluatu behar dituela lehenengo, zeren eta ezinbestekoa baita kalte-ordainerako eskubidea izateko. b) Jakitera emango nioke ezen, lesioa eta kalteak bide publikoan gertatu zirenez, eta hiri-altzari bat jota, kasu hori argi eta garbi dela Udalak kalteak ordaintzekoa, eta egin dezala erreklamazioa, eskabidea aurkeztuz Erregistroan. c) Jakitera emango nioke ezen erortzea toallaren ondorioz izan zela, eta hura partikularren etxebizitza baten balkoitik erori zela. Eta, beraz, Udalak ez duela ondare-erantzukizunik, zeren eta kalteak eta lesioa ez baitira izan zerbitzu publikoren funtzionamendu normalaren edo anormalaren ondorioz. Eta, edozein kasutan, aukeran duela dagokion erantzukizuna eskatzea, bide zibiletik, eta, toalla zein etxebizitzatatik erori zen, haren ugazabari. d) Erotzeak ezinbestea izaten dira, eta, beraz, ez dute ondare-erantzukizunik eragiten.
66.- EUSKADIKO TOKI ERAKUNDEEN LEGEAK (2/2016 LEGEA) 62. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, NORK DU ESKUBIDEA INFORMAZIO PUBLIKORA SARBIDEA IZATEKO? a) Pertsona fisikoek baino ez. b) Pertsona fisikoek eta juridikoek. c) Entitate publiko eta pribatuek, lege horretan xedatutakoaren arabera. d) Pertsona fisikoek, pertsona juridikoek eta lege horretan xedatutakoaren arabera eratutako entitate eta plataformek edo sareek.
67.- EUSKADIKO TOKI ERAKUNDEEN LEGEAK (2/2016 LEGEA) 62. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA, INFORMAZIO PUBLIKORA HELTZEKO BIDEA IZATEKO ESKABIDEA ARRAZOITU EGIN BEHAR DA? a) Bai. b) Ez. c) Eskatutako informazioak datu pertsonalak dauzkanean. d) Hala xedatzen duenean lege mailako arau batek.
68.- 2/2016 LEGEAK 62. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/2016 LEGEA, EUSKADIKO TOKI ERAKUNDEENA), INFORMAZIO PUBLIKOA EMATEKO PROZEDURAK HONELAKOAK IZANGO DIRA, ORO HAR: a) Arautuak. b) Antiformalismoan inspiratuak. c) Areagoko arrazoitzea beharko dute. d) Organoaren osoko bilkurak ebatziko ditu.
69.- 2/2016 LEGEAK 62. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/2016 LEGEA, EUSKADIKO TOKI ERAKUNDEENA), NOLA JOKATU BEHAR DA ESKATUTAKO INFORMAZIOAK DATU PERTSONAL BEREZIKI BABESTUAK DAUZKANEAN? a) Interes publikoaren haztapen arrazoitu bat egin beharko da aldez aurretik. b) Datuak babesteko legediak xedatutakoari jarraituko zaio. c) Informazioa emango da, zeren eta informaziora heltzeko bidea izateko eskubidea baita gailen. d) Ez da inoiz emango informazio hori.
70.- 2/2016 LEGEAK 62. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/2016 LEGEA, EUSKADIKO TOKI ERAKUNDEENA), NOLA JOKATU BEHAR DA ESKATUTAKO INFORMAZIOAK DATU PERTSONALAK DAUZKANEAN, BAINA EZ BEREZIKI BABESTUTZAT KALIFIKATUAK? a) Beti emango da informazio hori. b) Datuak Babesteko EAEko Agentziak baimena ematen duenean baino ez da emango. c) Informazio publikoa eman aurretik, informazio hori zabaltzeko interes publikoaren haztapen behar beste arrazoitu bat egingo da, eta, hala balegokio, informazio horrek ukitzen dituen pertsonen eskubideena ere bai. d) Aldez aurretik, kontraesaneko espediente bat tramitatuko da, entzunaldia emanez informazio horrek ukitzen dituen pertsonei.
71.- 2/2016 LEGEAK 62. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/2016 LEGEA, EUSKADIKO TOKI ERAKUNDEENA), INFORMAZIO PUBLIKORA HELTZEKO BIDEA IZATEAK SORRARAZ AL DITZAKE TASAK? a) Bai, hala aurreikusita badago Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion ordenantza fiskalean. b) Ez, ez da sorrarazten tasarik inoiz. c) Agirien kopiak ematen direnean. d) Eskatutako informazioak datu bereziki babestuak dauzkanean.
72.- 2/2016 LEGEAK 63. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/2016 LEGEA, EUSKADIKO TOKI ERAKUNDEENA), ZEIN DA EPEA INFORMAZIO PUBLIKORAKO HELTZEKO BIDEA IZATEKO ESKABIDE BATI BURUZKO EBAZPENA JAKINARAZTEKO? a) Bi hilabete. b) Hilabete, eta beste hilabete batez luzatu ahal da, informazioaren konplexutasunak hala eskatzen badu. c) Hiru hilabete. d) Ez dago eperik.
73.- 2/2016 LEGEAREN 66. ARTIKULUAK XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/2016 LEGEA, EUSKADIKO TOKI ERAKUNDEENA), AGINDUZKOA AL DA GARDENTASUNA ETA INFORMAZIO PUBLIKORA HELTZEKO MODUA IZATEA ZENBATERAINO BETE DIREN ZAINTZEA? a) Ez, aukerakoa da. b) Bai. Urtero lehen hiruhilekoan. c) Bai. Agintaldi bakoitzaren amaieran. d) Euskal Autonomia Erkidegoko Informazio Publikoaren Sarbiderako Batzordeak agintzen duenean.
74.- UDAL BATEAN ESKABIDE BAT SARTU DA, ETA EZ DA AGERI ARRAZOITZERIK ESKABIDE HORRETAN, ZEINA BEHAR BEZALA IDENTIFIKATUTAKO ABOKATU BATEK EGIN BAITU, 6. BARRUTIKO AUZO-ELKARTE BATEK ORDEZKARI IZENDATURIK; ESKABIDE HORRETAN ADIERAZTEN DU JAKIN NAHI DUELA BARRUTI HORRETAN ZENBAT LOKALEK LORTU DUTEN DANTZALEKU MODUAN JARDUTEKO LIZENTZIA, JOAN DENEKO LAU URTE HONETAN. EMAN BEHAR AL ZAIO ESKATU DUEN INFORMAZIOA? a) Bai. b) Ez, eskabidea ez baitago arrazoituta, eta, beraz, artxibatu egingo da. c) Azken hiru urte honetan dantzaleku-jardueraren lizentzia lortu duten lokalena baino ez. d) Aldez aurretik, eskatuko zaio eskabideak dituen hutsak konpontzeko, eskabidea zergatik aurkezten duen adieraziz.
75.- UDALEAN ESKABIDE BAT SARTU DA, BEHAR BEZALA EGINA BILBOKO AUZO-ELKARTE BATEN ORDEZKARIAK, ETA BEHAR BEZALA ERREGISTRATU DA ENTITATEEN UDAL ERREGISTROAN; ESKABIDEAN DIO JAKIN NAHI DUELA ZER DIRULAGUNTZA UKATU DIREN 2020KO DEIALDIAN. GALDEGITEN DU INFORMAZIO HORI AGIRI BATEAN EMATEKO. ZEIN DA GEHIENEZKO EPEA ESKABIDE HORRI BURUZ EBAZTEKO? a) Epea 3 hilabete dira, gehienez, eskabidea jasotzen denetik. b) Epea hilabete 1 da, gehienez, eskabidea jasotzen denetik. c) Epea 2 hilabete da, gehienez. d) Epea hilabete 1 da, gehienez, informazioa osatzen den unetik.
76.- HEDABIDE BATEN ORDEZKARIAK GALDEGITEN DU, ORDEZKARITZA BEHAR BEZALA EGIAZTATUTA, EMAN DAKIOLA INFORMAZIOA, PENDRIVE BATEAN EDO BESTE EUSKARRI ELEKTRONIKO BATEAN, JAKITEARREN ZENBAT DIRU EMAN ZAION AURREKO URTEAN UDAL-TALDE BAKOITZARI. BA AL DAGO LEGEZKO BETEBEHARRIK INFORMAZIO HORI EUSKARRI ELEKTRONIKOAN EMAN DAKION, ESKATZEN DUEN BEZALA? a) Bai. Informazio publikorako eskubidea hain da zabala, eze eskatzaileak berak hauta dezake zer bitartekoren bidez nahi duen jaso. b) Ez. Administrazioak erabakitako moduan entregatuko zaio. c) Ez, inolaz ere ez. Ezin zaie informaziorik eman hedabideei. d) Ez. Informazioa Udalaren gardentasun atarian dago argitaratuta, eta heltzeko bide erraza du.
77.- 2/1998 LEGEAK 34. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/1998 LEGEA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZEHATZEKO AHALARI BURUZKOA), HAS AL DAITEKE ZEHAPEN-PROZEDURA BAT OFIZIOZ, ESKUMENA DUEN ORGANOAREN ERABAKI BATEN BIDEZ? a) Bai. b) Ez, beti poliziako agente batek hasi behar du. c) Ikusi egin behar nola dagoen tipifikatuta arau-haustea. d) Bai, ezartzekoa den zehapena administrazio-lizentzia kentzekoa bada, bestela ez.
78.- 2/1998 LEGEAK 34. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/1998 LEGEA, EAE-KO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZEHATZEKO AHALARI BURUZKOA), ZER DATU EDUKI BEHAR DITU ORGANO BATEK EGINDAKO ESKABIDEAK, ZEHAPEN-PROZEDURA BAT HASTEA NAHI DUENEAN? a) Ez da beharrezkoa inolako daturik eduki dezan. Nahikoa da eskabide bat, zehapen-prozedura hastea eskatzen duena. b) Nahikoa da egitateen kontakizuna eduki dezan. c) Arau-hauste izan daitezkeen egitateen kontakizuna, tipifikazioa, noiz gertatu ziren egitateok eta, kasu orotan, ustezko erantzuleen identifikazioa. d) Arau-hauste izan daitezkeen egitateen kontakizuna, tipifikazioa, noiz gertatu ziren egitateok eta, ahal bada, ustezko erantzuleen identifikazioa.
79.- 2/1998 LEGEAK 34. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/1998 LEGEA, EAE-KO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZEHATZE-AHALARI BURUZKOA), LOTESLEA AL DA ORGANO ZEHATZAILE BATENDAKO BESTE ORGANO BATEK ZEHAPEN-PROZEDURA HASTEKO EGINDAKO ESKAERA ARRAZOITUA? a) Bai, beti da loteslea. b) Behar bezala egin duenean eskabidea bai, bestela ez. c) Ez da loteslea. d) Loteslea da, baldin eta ezarri beharreko zehapena arina dela kalifikatu bada.
80.- 2/1998 LEGEAK 34. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/1998 LEGEA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZEHATZEKO AHALARI BURUZKOA), ZEHAPEN-PROZEDURA BAT SALAKETA BATENGATIK HASI BADA, SALATZAILEA INTERESDUN BIHURTZEN AL DA PROZEDURAN? a) Beti jotzen da interesdun dela. b) Afera horretan interes legitimoak baditu, bai. c) Bizilekua arau-haustea gertatu zen lekuaren inguruetan badu, bai. d) Ez da inoiz jotzen interesduntzat.
81.- 2/1998 LEGEAK 35. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/1998 LEGEA, EAE-KO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZEHATZEKO AHALARI BURUZKOA), ZER BETEKIZUN BETE BEHAR DITU ZEHAPEN-PROZEDURA BAT HASTEKO INTERESDUN BATEK AURKEZTUTAKO ESKABIDEAK ? a) 39/2015 Legeak 66.1 artikuluan ezarritakoak prozedurak hasteko. b) 39/2015 Legeak 66.1 artikuluan prozedurak hasteko orokorki ezarritakoez gain, arau-haustea dakarten egitateak. c) 39/2015 Legeak 66.1 artikuluan prozedurak hasteko orokorki ezarritakoez gain, arau-haustea dakarten egitateak eta bidezko jotzen den zehapena. d) 39/2015 Legeak 66.1 artikuluan prozedurak hasteko orokorki ezarritakoez gain, arau-haustea dakarten egitateak, arau-haustearen data, zein arautan dagoen tipifikatuta, zeintzuk diren ustezko erantzuleak, zer zehapen dagokion eta zein arautan jasotzen den zehapen hori.
82.- 2/1998 LEGEAK 35. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/1998 LEGEA, EAE-KO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZEHATZEKO AHALARI BURUZKOA), ZEHAPEN-PROZEDURA BAT HASTEKO ESKABIDE BAT BEHAR BEZALA EGINDA JASOTZEN DUEN ORGANO ESKUDUNAK, ERABAKI AL DEZAKE ESKABIDEA EZ ONARTZEA? a) Ez. Nahitaez hasi behar du zehapen-prozedura. b) Bai, eta artxibatu egingo du eskabidea, beste izapiderik gabe. c) Bai. Baina ebazpen arrazoitua eman behar du lehenago. d) Bai. Egitateak arau-hauste arin moduan kalifikatuta daudenean eta zehapenaren zenbatekoa txikia denean.
83.- 2/1998 LEGEAK 36. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/1998 LEGEA, EAE-KO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZEHATZEKO AHALARI BURUZKOA), NORI EDO NORTZUEI EMAN BEHAR ZAIO EDO ZAIE ZEHAPEN-PROZEDURA BAT HASTEKO ERABAKIAREN BERRI? a) Salaketa egin duenari edo dutenei. b) Prozeduraren instruktore izendatua izan den pertsonari. c) Arau-haustearen erantzuletzat jotzen den pertsonari edo pertsonei. d) Prozeduran interesdun den pertsonari edo pertsonei.
84.- 2/1998 LEGEAK 36. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/1998 LEGEA, EAE-KO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZEHATZEKO AHALARI BURUZKOA), NORI EDO NORTZUEI JAKINARAZI BEHAR ZAIO EDO ZAIE ZEHAPEN-PROZEDURA BAT HASTEKO ERABAKIA? a) Salaketa egin duenari edo dutenei. b) Prozedura hasteko eskaera egin zuen organoari. c) Erruztatutako pertsonari edo pertsonei. d) Erruztatutako pertsonari edo pertsonei eta prozeduran interesdun diren gainerakoei.
85.- 2/1998 LEGEAK 37. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (2/1998 LEGEA, EAE-KO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZEHATZEKO AHALARI BURUZKOA), NOIZ HASI BEHAR DA FROGALDI BAT, ZEHAPEN-PROZEDURA BATEN TRAMITAZIOAN ZEHAR? a) Salatzaileak hala eskatzen duenean. b) Salatzaileak hala eskatzen duenean eta gauzatu beharreko frogabideak proposatzen dituenean. c) Edozein interesdunek eskatzen duenean, dagokion izapidean, eta instruktoreak bidezkotzat jotzen dituenean. d) Zehapen-prozedura guztietan hasiko da frogaldia.
86.- 2/1998 LEGEAK 39. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZEHATZEKO AHALARI BURUZKOA), ENTZUNALDI BAT HASI BEHAR AL DA INTERESDUNENTZAT, EBAZPEN-PROPOSAMENA JAKINARAZTEN DENEAN? a) Ez, fase horretan jada ez da hasi behar entzunaldirik. b) Bai. Entzunaldi bat hasiko da, hamabost egunekoa. c) Ez. Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko baino ez da emango epea. d) Bai. Entzunaldia hasiko da arau-hauste oso astunen zehapen-prozeduren kasuan.
87.- ERREGISTRO OROKORREAN SARRERA EMAN ZAIO PERTSONA BATEN IDAZKI BATI, ETA PERTSONA HORI BEHAR BEZALA IDENTIFIKATU DA, ETA ESKATZEN DU HAS DADILA ZEHAPEN-PROZEDURA BAT XX TABERNAREN AURKA, ZEREN ETA, EGUN BATZUK LEHENAGO, ESTABLEZIMENDUAREN AURRETIK PASEOAN ZIHOALA, IKUSI BAITZUEN BARNEAN BAZELA BEZERO BAT ARRAZA TXIKIKO TXAKUR BATEKIN, ETA HORI OSASUN-ARAUDIAREN KONTRAKO ARAU-HAUSTE BAT BAITA. BIDEZKO AL DA ZEHAPEN-PROZEDURA BAT HASTEA, ALDERDI BATEK ESKATUTA? a) Bai, zeren eta arau-hauste diren egitateak aipatu baitira. b) Ez, zeren eta idazkia aurkeztu duen pertsona ez baita interesduna. c) Ez, zeren eta idazkiak ez baititu betetzen legeak eskatzen dituen betekizunak. d) Ez, zeren eta salaketa Udaltzaingoak egin behar baitu, eta ez partikularrek.
88.- ORGANO ESKUDUNAK USTE BAITU BIDEZKO DELA ZEHAPEN-PROZEDURA BAT HASTEA, HURA HASTEKO ERABAKIA HARTZEN DU, ETA HONAKO HAU JASOTZEN DU ERABAKI HORRETAN: ZER EGITATEK ERAGIN ZUTEN PROZEDURA HASTEA, ZER KALIFIKAZIO JURIDIKO DAGOKIEN ETA NOR DEN PROZEDURA EBAZTEKO ESKUMENA DUEN ORGANOA. BEHAR BEZALA HASARAZI DA PROZEDURA? a) Bai, zeren eta gutxieneko eduki ezinbestekoa jasotzen baitu. b) Ez, zeren eta ez baititu jasotzen legeak ezinbestekotzat dituen beste betekizun batzuk. c) Ez, zeren eta zehapen-prozedura hasaraztea Udaltzaingoaren eskumena baita beti. d) Bai, zeren eta hala xedatu baitu organo eskudunak.
89.- ZEHAPEN-PROZEDURA BAT OFIZIOZ HASI DELARIK, PROZEDURA HASTEKO ERABAKIA EMAN DA, ETA ZURE ZERBITZUBURUARI ESKATZEN ZAIO EGITEKO DAGOZKION IZAPIDEAK ERABAKIA ERRUZTATUARI JAKINARAZ DAKION. ZER AGIRI ERANTSI BEHAR ZAIZKIO PROZEDURA HASTEKO ERABAKIARI, JAKINARAZPENA EGITEKO? a) Prozedura hasteko eskabidea eta salaketa. b) Ordainketa-gutuna, isuna bere borondatez ordain dezan. c) Prozedura hasteko eskabidea, salaketa eta organo eskudunak prozedura hasteko aintzat hartu dituen agiriak edo frogak. d) Prozedura hasteko eskabidea, salaketa, organo eskudunak prozedura hasteko aintzat hartu dituen agiriak edo frogak eta erruztatuak isuna bere borondatez ordaintzeko ordainketa-gutuna.
90.- TOKI ARAUBIDEAREN OINARRIAK ARAUTZEN DITUEN LEGEAREN 15. ARTIKULUAREN ARABERA (7/1985 LEGEA), BIZTANLERIAREN UDAL ERROLDAN IZENA EMATEA BETEBEHARRA AL DA? a) Espainiako nazionalitatea duten pertsonek baino ez dute betebehar hori. b) Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako herritarren betebeharra da hori. c) Schengen espazioa eratzen duten herrialdeetako herritarrek dute betebehar hori. d) Espainian bizi diren pertsona guztien betebeharra da hori.
91.- TOKI ARAUBIDEAREN OINARRIAK ARAUTZEN DITUEN LEGEAREN 15. ARTIKULUAREN ARABERA (7/1985 LEGEA), NOLA BIHURTZEN DA PERTSONA BAT UDALERRI BATEKO BIZILAGUN? a) Adinez nagusi bihurtzean. b) Hauteskunde erroldan izena ematen duen unean. c) Udal erroldan izena ematen duen unean. d) Erregistro zibilean izena ematen duen unean.
92- TOKI ARAUBIDEAREN OINARRIAK ARAUTZEN DITUEN LEGEAREN 16. ARTIKULUAREN ARABERA (7/1985 LEGEA), NORK DU ERROLDAKO INSKRIPZIOA BERRITZEKO BETEBEHARRA, ETA ZER EPE DU HORRETARAKO? a) Erroldan inskribatuta dauden pertsona guztiek berritu behar dute, lau urterik behin. b) Erroldan inskribatuta dauden pertsona guztiek berritu behar dute, sei urterik behin. c) Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako atzerritar bizileku-baimenik gabeek berritu behar dute, lau urterik behin. d) Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako atzerritar bizileku-baimenik gabeek berritu behar dute, bi urterik behin.
93.- TOKI-ARAUBIDEAREN OINARRIAK ARAUTZEN DITUEN LEGEAREN 18. ARTIKULUAREN ARABERA (7/1985 LEGEA) , ERANTZUN HAUETAKO BATEAN AIPATZEN DENA EZ DA UDALERRI BATEKO BIZILAGUNEK DUTEN ESKUBIDE BAT: a) Zerbitzu publiko bat ezar dadin eskatzea, autonomia-erkidegoko administrazioaren eskumenekoa bada. b) Udal kudeaketan parte hartzea, legeetan ezarritakoaren arabera. c) Udalaren zerbitzu publikoak erabiltzea d) Herri-galdeketa bat eskatzea.
94.- TOKI ARAUBIDEAREN OINARRIAK ARAUTZEN DITUEN LEGEAREN 16. ARTIKULUAREN ARABERA (7/1985 LEGEA), ZEIN DOKUMENTU JOKO DA DOKUMENTU PUBLIKO ETA FEDE EMAILETZAT, ADMINISTRAZIO-ONDORIO GUZTIETARAKO? a) Errolda-agiriak, errolda-datu guztiak jasotzen dituztenak. b) Errolda-ziurtagiriak, errolda-datu guztiak jasotzen dituztenak. c) Errolda-gaiei buruzko kontraesaneko espedienteak ebazten dituzten administrazio-egintzak. d) Hautesle-erroldako txartela.
95.- TOKI ENTITATEEN BIZTANLERIARI ETA LURRALDE MUGAPENARI BURUZKO ERREGELAMENDUAREN 65. ARTIKULUAREN ARABERA, ZENBATEAN BEHIN HELARAZI BEHAR DIZKIOTE UDALEK ESTATISTIKAKO ESTATUKO INSTITUTUARI ERROLDA-DATUEN ALDAKETAK? a) Hilero. b) Hiru hilean behin. c) Urteko sei hileko bakoitza hastean d) Ez da betebeharra hori egitea.
96.- TOKI ENTITATEEN BIZTANLERIARI ETA LURRALDE MUGAPENARI BURUZKO ERREGELAMENDUAREN 75. ARTIKULUAREN ARABERA, ZEIN DA KALEEN IZENDEGIAK EGUNERATUTA EDUKITZEKO ESKUMENA DUEN ADMINISTRAZIOA? a) Foru Aldundiak dira. b) Eusko Jaurlaritza da, Trafikoko Ordezkaritzaren bitartez. c) Udalak dira. d) Estatuko Administrazio Orokorra da, Trafikoko Probintzia Burutzaren bitartez.
97.- HERRITARREN ARRETARAKO POSTU BATEAN ARI ZARA ZERBITZU EMATEN, ETA PERTSONA ADINDU BAT, ATZERRITARRA, ETORRI ZAIZU, PASAPORTEAREKIN; ARAZOAK DITU HIZKUNTZAREKIN, ETA JAKIN NAHI DU ZER EGIN BEHAR DUEN BILBOKO BIZILAGUN BIHURTZEKO, ETA, HALA, BILBOKO BIZILAGUN IZANIK DITUEN ESKUBIDEAK BEREGANATZEKO. ADIERAZI ZEIN DEN ERANTZUN ZUZENA: a) Hautesle-erroldan eman behar du izena, eta organismo horren helbidea ematen zaio horretarako. b) Espainian bizitzeko bizileku-baimen iraunkorra eskuratu behar du, eta atzerritarren bulegoen helbidea ematen zaio horretarako. c) Udal erroldan eman behar du izena, eta adierazten zaio zer agiri aurkeztu behar dituen. d) Espainian bizitzeko aldi baterako bizileku-baimena eta lan egiteko baimena eskuratu behar ditu, eta atzerritarren bulegoen helbidea ematen zaio horretarako.
98.- PERTSONA BATEK BIZTANLEEN UDAL ERROLDAN IZENA EMATEKO IZAPIDEAK EGITEKO EMANDAKO DATUAK ETA AGIRIAK EGIAZTATZEN ARI ZARA, ETA OHARTZEN ZARA EZ DUELA EMAN TELEFONO-ZENBAKIA. ZER EGIN BEHAR DA DATU HORI ESKURATZEKO ETA UDAL-ERROLDAKO INSKRIPZIOAN ERREGISTRATZEKO? a) Jakinarazpen bat igorri behar da, hartu-agiriarekin, pertsona horren bizilekura, errekeritzearren eman dezan datu hori hamar egun balioduneko epean. b) Zuzemenak egingo dira Udaltzaingoaren bidez, telefonoa topatu eta sailari jakinarazteko, eta, hala, programan sartu ahal izateko. c) Mezu bat bidali behar zaio pertsona horri bizilekura, eskatzeko eman dezala telefono-zenbakia, nahitaezko datua izanik eta erroldako inskripzioan idatzi beharrekoa izanik. d) Telefono-zenbakia ez da nahitaezko datu bat, eta, beraz, espedientea artxibatu egingo da, beste izapiderik gabe.
99.- ESKABIDE BAT JASO DUZU ZURE LANPOSTUAN, BILBOKO BIZILAGUN DEN EMAKUME BATEK BEHAR BEZALA IDATZIA; EMAKUME HORI ETXEBIZITZA BATEAN BIZI DA BESTE ZORTZI PERTSONAREKIN BATERA, ETA HAIEK ERE ERROLDATUTA DAUDE HELBIDE HORRETAN, ETA ADINEZ NAGUSI DIRA, ETA EZ DUTE ELKARREN ARTEAN AHAIDETASUNIK; ESKABIDE HORRETAN ADIERAZTEN DU NAHI DUELA AGIRI BAT EMAN DAKION, FEDE EMANEZ BERAREKIN BATERA BIZILEKU BEREAN ERROLDATUTA DAUDEN PERTSONEN NORTASUNAZ, EPAITEGIAN AURKEZTEARREN AGIRI HORI. NOLA EBATZIKO ZENUKE ESKABIDE HAU? a) Ofizio bat bidaliko zaio eskatzaileari, eta adieraziko zaio zehaztasunez aipa dezala prozedura judizialaren erreferentzia eta zein epaitegitan aurkeztu behar duen, zeren eta informazio hori gabe ezin baita eman eskatutako agiri hori. b) Errolda-agiri bat emango zaio, bizileku horretan bizi diren pertsona guztien nortasunak jasoko dituena, eta adieraziko da berariaz ezen epaitegi baten aurrean baino ez duela eraginik izango. c) Ofizio bat bidaliko zaio eskatzaileari, eta adieraziko zaio ezin zaiola agiria eman, zeren eta beste pertsona batzuen datu pertsonalak izango bailituzke eta ez baita egiaztatu beste horiek adostasuna eman dutenik agiri horretan sar daitezen beren datuak. d) Ofizio bat bidaliko zaio eskatzaileari, eta adieraziko zaio eskabidea abokatuek aurkeztu beharrekoa dela, haiek ordezkaritza behar bezala egiaztatuta.
100.- UDAL GIZARTE ZERBITZUEN ARLOAN, LEHEN MAILAKO ARRETA DELA JOKO DA: a) Berehalako gizarte-arreta, larrialdi- edo urgentzia-egoera banakako, familiako edo kolektiboan diren pertsonentzat. b) Gizartean bazterkeria edo desabantaila egoeran dagoen pertsona bati arreta ematea, edozein dela ere arreta ematen duen entitatea. c) Udalek gizarte zerbitzuen bidez eskaintzen duten arreta. Erabiltzailearentzat, gizarte zerbitzuen sisteman sartzeko modu hurbilena da. d) Aldundiek edo beste erakunde batzuek erabiltzaileari ematen dioten arreta espezializatua, baldin eta hari eman beharreko arreta horrek teknologia edo baliabide oso zehatzak behar baditu.
101.- MARKATU ERANTZUN ZUZENA, BILBOKO OINARRIZKO GIZARTE-ZERBITZUEN GAINEAN ESATEN DIREN HAUEN ARTEAN: a) Gizarte-langileek ez beste inork zerbitzu ematen duten lekuak dira oinarrizko gizarte-zerbitzuak. b) Erabiltzailearen erroldako bizilekua zein, hari dagokion oinarrizko gizarte-zerbitzua hautatu behar da hitzordua eskatzeko. c) Oinarrizko gizarte-zerbitzuen lehen eginkizun eta xedea da herritarren arazoak eta beharrizanak beste entitate batzuetara bideratzea. d) Erantzun guztiak dira zuzenak.
102.- BILBOKO UDALAREN GIZARTE EKINTZAKO SAILAK HAINBAT ZERBITZU ESKAINTZEN DITU AUTONOMIARAKO LAGUNTZA ETA ARRETAREKIN ZERIKUSIA DUTENAK, ETA HORIEN ARTEAN DAUDE: a) Etxeko laguntza zerbitzua, bakardade-egoeran dauden pertsonei lagun egiteko zerbitzu bat, mendekotasuna duten senideak zaintzen dituzten pertsonei laguntzeko zerbitzu bat, eta, orobat, telelaguntzako zerbitzuaren tramitazioa. b) Etxeko laguntza zerbitzua, eriondoko zentro bat Bilbon erroldatuta dagoen edozein pertsonarentzat, bakardade-egoeran dauden pertsonei lagun egiteko zerbitzu bat, mendekotasuna duten senideak zaintzen dituzten pertsonei laguntzeko zerbitzu bat, eta telelaguntzako zerbitzuaren kudeaketa osoa. c) Etxeko laguntza zerbitzua, eriondoko zentro bat Bilbon erroldatuta dagoen edozein pertsonarentzat, bakardade-egoeran dauden pertsonei lagun egiteko zerbitzu bat, mendekotasuna duten senideak zaintzen dituzten pertsonei laguntzeko zerbitzu bat, eta telelaguntzako zerbitzuaren tramitazioa. d) Etxeko laguntza zerbitzu bat, garbitzen eta janzten laguntzeko zerbitzu bat, bizilekuan mugikortasuna errazteko baliabide teknikoen zerbitzu bat, bakardade-egoeran dauden pertsonei laguntzeko zerbitzu bat, mendekotasuna duten senideak eta lagunak zaintzen dituzten pertsonei laguntzeko zerbitzu bat eta telelaguntzako zerbitzuaren kudeaketa osoa.
103.- MARKATU OKERREKO ERANTZUNA, BILBOKO UDALAREN GIZARTE EKINTZAKO SAILAK ESKAINTZEN DITUEN ESKU HARTZEKO PROGRAMEN INGURUAN ESATEN DIREN HAUEN ARTEAN: a) Badira adingabeendako eta haien familiendako programak, arrisku eta/edo babesgabetasun egoeran diren helduei laguntzeko. b) Esku hartze psikosozialeko programak eskaintzen dira, bai adingabeentzat eta haien familientzat, bai osasun mentaleko arazoak eta adikzioak dauzkaten pertsona helduentzat. c) Badira bi zentro adingabeentzat eta haien familientzat, eta Bilboko auzo guztietako bizilagunak artez jo dezakete haietara, bai adingabeek, bai haien familiek. d) Bilboko ikastetxe publikoetan higiene- eta garbitasun-ohiturak sustatzeko zerbitzu bat eskaintzen da, 3 laguntzaile higienistek osatutako talde baten bidez.
104.- ELEXABARRIKO UDAL ATERPETXEAN: a) Ostatatze-zerbitzuak eskaini ahal zaizkie gehienez ere 120 pertsonari, eta lehentasuna izango dute ekonomia-, familia- eta gizarte-baliabiderik gabe eta etxebizitzarik gabe bazterketa soziala jasaten duten eta/edo jasateko arriskua izanik gizarte-zerbitzuen esku hartzea behar dutenek. b) Erroldatuta dauden pertsonak edo aldi batez mugakide diren barrutietan (hau da, Basurtu-Zorrotza, Errekalde, Abando eta Ibaiondo) kokatuta daudenak ostatatu ahal dira han, ez beste inor. c) Egonaldia, gehienez ere, egunean 20 ordukoa izango da, garbiketa-lanak egiteko denbora izan dadin. d) Oinarrizko prestazioak eta prestazio teknikoak eskaintzen dira, ekonomia-, familia- eta gizarte-baliabiderik gabe eta etxebizitzarik gabe bazterketa soziala jasaten duten eta/edo jasateko arriskua izanik gizarte zerbitzuen esku hartzea behar dutenentzat.
105.- BA AL DAGO AUKERARIK BILBOKO GIZARTE EKINTZAKO SAILAREKIN INTERNET BIDEZ HARREMANETAN JARTZEKO ADINDUENTZAKO PROGRAMEKIN ETA ZERBITZUEKIN ZERIKUSIA DUTEN GAIEZ JARDUTEKO? a) Bai, Udalaren webguneko "zure Udalak entzuten dizu" atalaren bidez, "Begirada aktiboa" izeneko erreferentzia sartuta, eta larrialdi sozialetarako udal-zerbitzuaren telefonoaren bidez ere bai. b) Bai, dagokion inprimakiaren bidez, eta bideo-deietarako programen bidez ere bai (Skype), eta bat-bateko mezularitzako aplikazio mugikorrekin (WhatsApp) harremanetan jartzeko telefono mugikor baten zenbaki baten bidez ere bai. c) Ez, non eta harremanetan jarri nahi duenak ez daukan Udalak jaulkitako ziurtagiri elektroniko bat indarrean dagoena. d) Ez, aurrez aurre baino ezin da harremanetan jarri, beharrezkoa baita eskatzailea identifikatzea.
106.- GENERO INDARKERIA PAIRATZEN DUTEN EMAKUMEENDAKO PREBENTZIORAKO ETA ARRETARAKO UDAL PROGRAMAREN PRINTZIPIOAK DIRA: a) Berdintasuna, errespetua, inklusioa, eraginkortasuna eta autonomia. b) Diskriminazio positiboa, prebentzioa, errespetua, eraginkortasuna eta autonomia. c) Berdintasuna, prebentzioa, dibertsitatearen errespetua, parte hartzea eta eraginkortasuna. d) Diskriminazio positiboa, prebentzioa, dibertsitatearen errespetua, inklusioa eta eraginkortasuna.
107.- MAITE ARTEA ANDREA BILBOKO DEUSTU AUZOKO BIZILAGUN BAT DA, ETA ZAZPI KALEETAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUETARA JO DU, ZEINA BERE LANTOKITIK GERTU BAITAGO, HITZORDUA ESKATZERA AITARENDAKO ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN TRAMITAZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA BILTZEARREN; AITA BILBOKO IRALA AUZOAN BIZI DA. NOLA JOKATU BEHAR DEN ADIERAZTEN DA ERANTZUN HAUETAN. ZEIN DA ZUZENA? a) Hitzordua Zazpi Kaleetako oinarrizko gizarte zerbitzuan tramitatu behar da, Maitek zentro hori hautatu baitu. b) Maiteri adierazi behar zaio jotzeko Deustu-San Ignazioko oinarrizko gizarte zerbitzura, zentro hori baitagokio errolda-agiriko helbidearen arabera. c) Maiteri adierazi behar zaio jotzeko Irala-San Adriango oinarrizko gizarte zerbitzura, zentro hori baitagokio errolda-agiriko helbidearen arabera. d) Ez dago ezer egin beharrik, zeren eta etxeko laguntza-zerbitzuaren tramitazioaren gaineko informazioa ez baita oinarrizko gizarte-zerbitzuen eskumena.
108.- INTERESDUN BATEK LEHEN ALDIZ JO DU OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZU BATERA, HITZORDUA ESKATURIK BERE BAZTERKETA-EGOERA AGERTZEKO. UDALAREN GIZARTE ZERBITZUEK GIZARTE-DIAGNOSTIKO BAT EGIN DUTE HARI BURUZ, ETA EMAITZA HAU IZAN DA: "GIZARTE-BAZTERKETA LARRIKO EGOERA" ADIERAZI ZEIN DEN, HAUEN ARTEAN, JOKATZEKO MODU ZUZENA: a) Udalaren gizarte-zerbitzuek zuzenean tramitatu behar dute inklusioko foru-prestazioak eskuratzeko modua. b) Udalaren gizarte-zerbitzuek Gizarte Laguntzako Foru Erakundera bideratu behar dute kasua, bera baita organismo eskuduna horrelako kasuetan. c) Gizarte Larrialdiko Laguntzaren tramitaziora (GLL) bideratuko da pertsona hori. d) Bizkaiko Foru Aldundiak egiten duen bazterketaren balorazioa tramitatu beharko da.
109.- IKER ETXEBERRIA JAUNA ETXEBIZITZARIK GABE GERATU DA, EZ DAUKA EKONOMIA-BALIABIDERIK, ETA EZ DAUKA LAGUNDU AHAL DION SENIDERIK. GAUR EGUN, KALEAN IGAROTZEN DU GAUA, ETA HIPOTERMIA BAT PAIRATU DU. LARRIALDIKO EGOERA HORRETAN, NON OSTATU HARTUKO BILATZEN ARI DA. ADIERAZI ZER EGIN BEHAR DUEN: a) Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzura jo behar du, han tramitatzen baita aldi baterako ostatatze-lekuetan plaza eskuratzea. b) Gaua igaro ohi duen lekuari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo behar du, eta ez du hitzordurik behar, aldi baterako ostatatze-lekuetako plaza eskuratzeko modua tramitatzeko. c) Nahitaez jo behar du Bilboko Udalaren erregistro orokorrera, San Agustin eraikinera, idatziz eskaera bat zuzentzeko Gizarte Ekintzako Sailaren Inklusioko eta Gizarte Larrialdietako Sekzioari, han tramitatuko baitute Ikerren beharrizanei hobekien datorkien modua, aldi baterako ostatatze-leku batean plaza eskuratzeko. d) Erantzun guztiak dira zuzenak.
110.- EMAKUMEEN ETA GIZONEZKOEN BERDINTASUNERAKO UDALAREN V. PLANAREN PRINTZIPIO GIDARIAK DIRA: a) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 3. artikuluak (4/2005 Legea, otsailaren 18koa) jasotzen dituen printzipio orokorrak. b) Tratu eta aukera berdintasuna, dibertsitatearen eta diferentziaren errespetua, genero-ikuspegia integratzea, ekintza positiboa, sexuaren araberako rolak eta estereotipoak ezabatzea, ordezkaritza orekatua eta koordinazioa eta lankidetza. c) Paradigma feminista, pentsamendu feministaren lerroak eta haren alderdiak barne direla, emakumeen eta gizonen artean desberdintasunak eta diskriminazioak nola eta zergatik gertatzen diren aditzeko eta esplikatzeko modua ematen duen teoria eta praktika politiko moduan. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
111.- BILBOKO UDALAREN EMAKUMEEN ETA GIZONEZKOEN BERDINTASUNERAKO UDALAREN V. PLANAK, ZER XEDE DITU? a) Ekintza positiboak garatu eta egikaritzea, epe laburrean eta desberdintasunik gehien dagoen arloetan berdintasunerako emaitza eraginkorrak lasterrago lortzearren. b) Genero-ikuspegia Udalaren sail/enpresa bakoitzaren jardun-eremuan eta eskumen-arloan aplika dadin sustatzea, lehentasuna emanez desberdintasun tartea ezabatzeko bidean aurrera egiteko modua ematen duten ekintzei eta tresnei. c) Berdintasunaren arloko politika publikoak ekintza bihurtzea. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
112.- EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO BILBOKO UDALAREN V. PLANAREN ARABERA, GENERO IKUSPEGIA INTEGRATZEA IZENEKO I. ARDATZAREN BARRUAN, 2. PROGRAMAREN HELBURU OROKORRA (P.2 INFORMAZIOA PRODUZITZEA ETA KUDEATZEA ETA BARNE ETA KANPO KOMUNIKAZIOA DA ) HAU DA: a) Hizkuntza eta irudia estrategia eraginkor eta inklusibo bihurtzea, eta estrategia horien bidez emakumeen dibertsitatea agerian jartzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren bidean aurrera egitearren. b) Genero-ikuspegia informazioa biltzeko eta tratatzeko sistemetan tinkoago sartzea (hau da, estatistikak eta datuak erregistratzea eta biltzea), hartara hobeto ezagutzearren emakume guztien artean baloreetan, roletan, egoeretan, kondizioetan, nahikundeetan eta beharrizanetan dauden desberdintasunak, betiere haien arteko dibertsitatea kontuan hartuz, eta halaber gizonenak, eta behatzea nola agertzen diren horiek eta nola elkarri eragiten dioten analizatuko den errealitatean, kontuan hartuz generoaren eraginak. c) "Genero-inpaktuaren ebaluazioa" areago egikaritzea, Udalaren plangintzako tresna den aldetik desberdintasuna murrizteko. d) Udalaren kontratazioan genero-ikuspegia txertatzeko bidean aurrera egitea, eta, horretarako, beharrezkoak diren kontratazio-neurriak ezartzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearren, kontuan hartuz emakumeek pairatzen dituzten diskriminazio era askotakoak.
113.- EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO BILBOKO UDALAREN V. PLANAREN ARABERA, ETA BILBOKO GIZARTEAN EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA SUSTATZEKO ESKU HARTZEEN EREMUAK IZENEKO II. ARDATZAREN BARRUAN, ZEIN DA P.9 PROGRAMAREN HELBURU OROKORRA (P.9 PROGRAMA: ERANTZUNKIDETASUNAREN INGURUKOA)? a) Emakume guztien parte hartzea eta ordezkaritza nahiz kantitatearen nahiz kualitatearen aldetik sustatzeko behar diren egoerak sortzea sekzioartekotasun ikuspegi batekin, eta hesi fisikoak eta jokabidezkoak ezabatzea horretarako, botere eta erabakigune guztietan, eta halaber ekonomia, sindikatu, politika, gizarte eta kultura arloetan, emakumeen eta gizonen arteko paritatea lortzeko helburua ezarriz. b) Emakumeen ahalduntzea lortzen laguntzea, bakoitzarena nahiz kolektiboa, sekzioartekotasun ikuspegi batekin, eta haiek gizartearen aurrerakuntzaren alde bizitzako arlo guztietan egiten duten ekarpenaren ikusgaitasuna eta haiei zor zaien ezagutza soziala areagotzea, emakumeen genero-kontzientzia, autoestimua eta autonomia garatzen lagunduz, eta, halaber, adin guztietako emakumeen norbere buruaren zainketa eta osasunari ere lagunduz. c) Erantzunkidetasuna eta zainketen etika sustatzea, politikaren, ekonomiaren eta gizartearen arloko konpromiso gisa, gizonek eta emakumeek betebehar eta obligazio berdintsuen ardura har dezaten hala arlo publikoan nola pribatuan, edo lan-merkatuan, familia-erantzukizunetan eta erabakiak hartzeko orduan. d) Emakume guztien autonomia eta haien eskubideak eta posizio ekonomikoa indartzeko beharrezkoak diren kondizioak eragitea.
114. EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO BILBOKO UDALAREN V. PLANA EGIAZ EZAR DADIN ETA HAREN HELBURUAK BETEKO DIRELA BERMATZEARREN, PLANAREN INDARRALDIKO URTEETAN ZEHAR, ZENBATEAN BEHIN EGINGO DIRA EKINTZA-PLANAK, EKITALDI BAKOITZEAN EGIKARITUKO DIREN EKINTZAK JASOKO DITUZTENAK? a) Behin bakarrik egingo dira, Plana amaitzean. b) Urtean behin egingo dira. c) Hiru hilean behin egingo dira. d) Urtean birritan egingo dira.
115.- EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO BILBOKO UDALAREN V. PLANAREN ARABERA, UDAL PLANEN JARRAIPENA EGITEKO BATZORDE MISTOA HONAKO HAUEK OSATZEN DUTE: a) Udalaren sail edo entitate bakoitzak izendatutako langileek, nork bere sailean edo entitatean emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu eta koordinatu, jarraitu eta ebaluatzeko ardura izango dutenek. b) Emakumeen elkarteek eta Bilboko Udalean ordezkaritza duten udal taldeetako bakoitzaren korporazio-ordezkari batek. c) Bilboko Udalean ordezkaritza duten udal taldeetako bakoitzaren korporazio-ordezkari batek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sailak eta Bilboko Emakumeen Berdintasunerako Kontseiluaren ordezkaritza batek. d) Mugimendu feministek, emakumeen elkarteek, emakumeen beste kolektibo batzuek eta toki administrazioak.
116.- ZER EGITURA DITU BILBOKO UDALAK, EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNAREN ARLOKO JARDUERAK ETA POLITIKAK ETA EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA MATXISTAREN ARLOKO PREBENTZIO ETA ARRETA KOORDINATZEKO ETA KUDEATZEKO? a) Berdinsarea erakunde arteko koordinaziorako egitura (Berdinsarea, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako EAEko udalerrien sarea). b) Guztiak dira zuzenak. c) Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarea d) Indarkeria Matxistaren Bizkaiko Behatokia.
117.- KONTRATAZIOKO AGIRI TEKNIKOAK EGITEN ETA HAIEN JARRAIPENA EGITEN DUEN LANPOSTU BATEAN ARI ZARA, ETA KONTRATAZIOKO AGIRI TEKNIKO HORIEK ARGITARA EMAN BEHAR IZATEN DIRA ALDIZKARI OFIZIALETAN ETA HAIEN ZABALKUNDERIK HANDIENA BERMATZEKO LEGEZ BALIATU BEHARREKOAK DIREN EUSKARRI ETA/EDO ATARI GUZTIETAN, ETA HORRETARAKO: a) Bermatu behar da sexismorik gabeko hizkuntza eta irudiak baliatzea, eta rol eta estereotipo guztiak gainditzea, idatzizko, ahozko eta irudizko informazio guztietan, eta baita ere barne- eta kanpo-komunikazioan. b) Berdintasun-klausulak sartu behar dira agiri horietan. c) Erantzun guztiak dira zuzenak. d) Berdintasunaren inguruko kontratazio-klausulak betetzen direla egiaztatu behar da eta nola betetzen diren ebaluatu behar da.
118.- ZURE LANPOSTUAN, DIRULAGUNTZAK EMATEKO ONESPENA EMATEN DUZU ETA HAIEN JARRAIPENA EGITEN DUZU, ETA, HORRETARAKO HONAKO HAUEK EGIN BEHAR DITUZU: a) Genero arloko irizpideak sartu, emakumeen dibertsitatea kontuan hartuta, dirulaguntzak emateko, hitzarmenak egiteko, sariak emateko, ezagutzak agertzeko, udalaren bekak emateko eta bestetarako, dirulaguntzaren xedea axolazkoa izan badaiteke genero-ikuspegiari dagokionez, eta orobat deialdi publikoz ematen diren laguntzen kasurako. b) Emakumeen presentzia orekatua sustatu Udalak dirulaguntzak eta sariak emateko, ezagutza agertzeko eta bekak emateko ebaluazio-batzordeen osaeran. c) Bilboko Udalak eta haren mendeko gainerako organismoek dirulaguntzak ematean berdintasunari dagozkion klausulak betetzen ote diren jagon. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
119.- UDAL HONETAKO FUNTZIONARIO MODUAN, ZURE LANEAN, AHOLKULARITZA BEHAR DUZU EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ZEHARKAKO PROGRAMAK SUSTATZEKO. NORA JO BEHAR DUZU HORRETARAKO? a) Udalen planen jarraipena egiteko Batzorde Mistora. b) Sailen arteko Batzordera. c) Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseilura. d) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sailera.
120. 31/1995 LEGEA, AZAROAREN 8KOA, LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKOA: ZEIN DA LEGEAREN XEDEA? a) Langileen berdintasuna sustatzea eta izan litezkeen lan-arriskuak prebenitzea. b) Langileen segurtasuna sustatzea, lanaren ondoriozko arriskuak prebenitzeko beharrezkoak diren neurriak ezarriz eta jarduerak eginez. c) Langileen osasuna sustatzea lanaren ondoriozko arriskuak prebenitzeko beharrezkoak diren neurriak ezarriz eta jarduerak eginez. d) b eta c zuzenak dira.
121.- 31/1995 LEGEAREN 2. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (31/1995 LEGEA, AZAROAREN 8KOA, LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKOA), LEGEAN ETA HAREN ERREGELAMENDU-ARAUETAN JASOTZEN DIREN LAN ARLOKO XEDAPENAK BEHARREZKO ZUZENBIDE GUTXIENEKO ETA EZIN XEDATUZKOA DIRA. EGIA DA? a) Bai. b) Ez. c) Gehienezko zuzenbidea izango da beti. d) Bai, eta ezin dira hobetu.
122.- LAN ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO LEGEAREN APLIKAZIO EREMUA (31/1995 LEGEA, AZAROAREN 8KOA) HAU DA: a) Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginean arautzen diren lan-harremanen eremua. b) Administrazio Publikoen zerbitzuan lan egiten duten langileen administrazio- edo estatutu-izaerako lan-harremanen eremua. c) Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginean arautzen diren lan-harremanen eremua eta Administrazio Publikoen zerbitzuan dabiltzan langileen administrazio- edo estatutu-izaerako harremanen eremua. d) Langile autonomoei baino ez zaie aplikatzen.
123.- 31/1995 LEGEA, AZAROAREN 8KOA, LAN ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKOA, EZ DA APLIKATZEN JARDUERA BATZUETAN, HAIEN EZAUGARRIEK ERAGOTZI EGITEN BADUTE APLIKAZIO HORI FUNTZIO PUBLIKOEN EREMUAN, HALA NOLA: a) Polizia, segurtasuna eta mugak babestea. b) Arrisku larrien, hondamendien eta ezbehar publikoen kasuetako babez zibileko zerbitzu operatiboak eta auzitegi-adituen txostengintza. c) Indar armatuak eta Guardia Zibilaren jarduera militarrak. d) Guztiak dira zuzenak.
124.- 31/1995 LEGEA, AZAROAREN 8KOA, LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKOA: PREBENTZIOA DA, LEGE HONEN ONDORIOETARAKO: a) Lanarengatik edo lanean arituz jasaten diren eritasunak, patologiak edo lesioak. b) Enpresaren jarduera fase guztietan lanaren ondoriozko arriskuak saihesteko edo gutxitzeko ezartzen diren edo aurreikusten diren jarduerak edo neurriak. c) Langilek batek lanaren ondorioz kalte jakin bat pairatzeko aukera. d) Lanaren edozein ezaugarri, langilearen segurtasunerako eta osasunerako arriskuak sortzeko eragin nabarmen bat izan dezakeena.
125. GAIA. 31/1995 LEGEA, AZAROAREN 8KOA, LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKOA: LANEKO ARRISKUA DA, LEGE HONEN ONDORIOETARAKO: a) Lanarengatik edo lanean arituz jasaten diren eritasunak, patologiak edo lesioak. b) Arrazionalki litekeena dena etorkizun gertu-gertuko batean gauzatzea eta langileen osasunerako kalte larria ekartzea. c) Langile batek lanaren ondorioz kalte determinatu bat jasateko aukera. d) Langileak eroateko edo eusteko xedea duen edozein ekipo, lanean haren segurtasunerako edo osasunerako mehatxua ekar dezakeen arrisku batetik edo hainbatetatik babestearren.
126.- 31/1995 LEGEAREN 35. ARTIKULUAN XEDATUTAKOAREN ARABERA (31/1995 LEGEA, AZAROAREN 8KOA, LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKOA) LANGILEEN ORDEZKARIEK IZENDATUKO DITUZTE PREBENTZIOKO DELEGATUAK, EUREN ARTETIK, AURREKO ARTIKULUAN AIPATZEN DIREN ORDEZKARITZA-ORGANOEN ARLOAN, ETA ESKALA HONEN ARABERA: a) 1.001 eta 2.000 langile artean baditu lantokiak: 5 prebentzioko delegatu. b) 1.001 eta 2.000 langile artean baditu lantokiak: 4 prebentzioko delegatu. c) 1.001 eta 2.000 langile artean baditu lantokiak: 6 prebentzioko delegatu. d) 1.001 eta 2.000 langile artean baditu lantokiak: 3 prebentzioko delegatu.
127. LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO LEGEAREN ARABERA (31/1995 LEGEA), PREBENTZIO-EKINTZAREN PRINTZIPIOEN ARTEAN, HAU ADIERAZTEN DA: a) Larrialdietan, langileak arrisku larri eta espezifikoko guneetara sar daitezke, nahiz eta informazio behar bestekoa eta egokia jaso ez izan, baldin eta larrialdiak hala eskatzen badu. b) Enpresariak behar diren neurri guztiak hartuko ditu arrisku larri eta espezifikoko guneetara sartzen diren langileen artean informazio behar bestekoa eta egokia daukaten langileak sar daitezen, eta haiek, beharrezkoa izanez gero, informazioa emango diete informazio hori ez duten langileei. c) Enpresariak behar diren neurri guztiak ezarriko ditu arrisku larri eta espezifikoko guneetara sar daitezkeen langileak informazio behar bestekoa eta egokia jaso duten langileak baino izan ez daitezen. d) Enpresariak behar diren neurri guztiak ezarriko ditu, langileak arrisku larri eta espezifikoko guneetara sartzen direnean arduradun bat egon dadin haien artean, gune horietara sartzeko informazio behar besteko eta egokia emango diena.
128. LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO 38. ARTIKULUAREN ARABERA, SEGURTASUN ETA OSASUN BATZORDEA HONAKO HAUEK OSATUKO DUTE: a) Prebentzioko delegatuek, enpresariak eta/edo haren ordezkariek eta Langileen Batzordeko kideek, ordezkari-kopuru berdinarekin. b) Prebentzioko delegatuek, alde batetik, eta enpresariak eta/edo haren ordezkariek, bestetik; eta batzuen eta besteen ordezkari-kopuruak berdinak izango dira. c) Prebentzioko delegatuek, alde batetik, eta enpresariak eta/edo haren ordezkariek, bestetik, eta prebentzioko delegatuen kopurua enpresaren ordezkariena halako bi izango da. d) Udalean ordezkaritza duten sindikatuen delegatu guztiek, alde batetik, eta enpresariak eta/edo haren ordezkariek bestetik, eta batzuen eta besteen ordezkari-kopuruak berdinak izango dira.
129. LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO LEGEAREN 35. ARTIKULUAREN ARABERA (13/1995 LEGEA), PREBENTZIOKO DELEGATUAK DIRA: a) Enpresaren ordezkariak, laneko arriskuen prebentzioan funtzio espezifikoak dauzkatenak. b) Enpresaren eta langileen ordezkariak, laneko arriskuen prebentzioan funtzio espezifikoak dauzkatenak. c) Laneko Ikuskaritzaren ordezkariak, enpresan laneko arriskuen prebentzioaren eta segurtasunaren arloko neurriak betetzen ote diren egiaztatzeko ikuskapenak egin ditzaketenak. d) Langileen ordezkariak, laneko arriskuen prebentzioaren arloan funtzio espezifikoak betetzen dituztenak.
130. LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO LEGEAREN 38. ARTIKULUAREN ARABERA (13/1995 LEGEA), SEGURTASUN ETA OSASUN BATZORDE BAT ERATUKO DA: a) Langileen Batzordeak hala erabakitzen duenean, 50 langile edo gehiago dauzkaten enpresa edo lantoki guztietan. b) 50 langile edo gehiago dauzkaten enpresa edo lantoki guztietan. c) Hala erabakitzen duenean enpresak, 50 langile edo gehiago dauzkaten enpresetan edo lantokietan. d) Hala erabakitzen dutenean Langileen Batzordeak eta enpresak, 50 langile edo gehiago dauzkaten enpresetan edo lantokietan.
131. LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO LEGEAREN 14. ARTIKULUAREN ARABERA (13/1995 LEGEA), LANEKO ARRISKUETATIK BABESTEKO ESKUBIDEARI DAGOKIONEZ: a) Enpresariek eskubidea izango dute laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko babes eraginkor bat izateko. b) Arriskua izan litekeen kasuan jarduera gerarazteko eskubidea ez da langileek laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan babes eraginkor bat izateko duten eskubidearen parte. c) Enpresariak laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako betebeharrak bete behar ditu. d) Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko neurrien kostua langileen gain izan daiteke.
132. LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO LEGEAREN 16. ARTIKULUAREN ARABERA (13/1995 LEGEA), LANGILEEN OSASUNARI KALTEA ERAGIN BAZAIO, NORK EGIN BEHAR DU HORREN INGURUKO IKERKETA BAT, GERTAERA HORIEN KAUSAK TOPATZEKO? a) Segurtasun eta Osasun Batzordeak. b) Enpresariak. c) Kaltea jasan duen langileak edo langileek. d) Langileen delegatuek edo langileen ordezkariek.
133. LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO LEGEAREN 19. ARTIKULUAREN ARABERA (13/1995 LEGEA), LANGILEEN FORMAZIOARI DAGOKIONEZ: a) Enpresariak bermatu behar du langile bakoitzak prebentzioari buruzko formazio teorikoa eta praktikoa jasoko duela, behar bestekoa eta egokia, kontratazioaren unean, salbu eta aldi baterako kontratu baten kasuan. b) Formazio horren kostua langileen gain izango da. c) Lanaldiaren barruan eman beharko da beti. d) Enpresak berak eman ahal izango du, bere bitartekoekin edo kanpoko zerbitzuekin hitzartuta.
134.- LANEKO PREBENTZIOARI BURUZKO LEGEAREN 18. ARTIKULUAREN ARABERA (13/1995 LEGEA), LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREN LEGEAK EZARTZEN DUEN BABESTEKO BETEBEHARRA BETETZEARREN, ENPRESARIAK NEURRI EGOKIAK EZARRIKO DITU, LANGILEEK INFORMAZIO GUZTIAK JASO DITZATEN HAUEN INGURUAN: a) Langileek lanean izango dituzten segurtasunerako eta osasunerako arriskuen inguruan, nahiz enpresari osotasunean eragiten dioten arriskuen gainean, nahiz lanpostu edo eginkizun bakoitzari eragiten dioten arriskuen gainean. b) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko Legearen 20. artikuluak xedatzen duenaren arabera ezarritako larrialdiko neurrien inguruan. c) Goiko a) atalean aipatu diren arriskuei aplikatu ahal zaizkien babes eta prebentzio neurrien eta jardueren inguruan. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
135.- LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO LEGEAREN 29. ARTIKULUAREN ARABERA (31/1995 LEGEA), LANGILEEK, BEREN FORMAZIOAREN ARABERA ETA ENPRESARIAREN JARRAIBIDEEI JARRAITUZ, BETEBEHAR HAUEK IZANGO DITUZTE: a) Berehala jakinarazi beharko diote lan arloko agintaritzari edozein egoera, beren ustean eta arrazoi zentzuzkoengatik langileen segurtasunerako eta osasunerako arriskua ekar badezake. b) Behar bezala erabili beharko dituzte enpresariak emandako babes-neurri eta ekipoak. c) Egokiro erabili beharko dituzte, haien izaeraren arabera eta aurreikusi ahal diren arriskuen arabera, makinak, gailuak, tresnak eta, oro har, beren jarduerarako baliatzen duten beste edozein baliabide. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
136.- LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO LEGEAREN 29. ARTIKULUAREN ARABERA (13/1995 LEGEA), LANGILEEK EZ BADITUZTE BETETZEN LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREN ARLOKO BETEBEHARRAK, EZ BETETZE HORI: a) Ez dago araututa Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean. b) Laneko ez-betetze edo faltatzat joko da. c) Joko da kontratua ez betetzea dela edo funtzio publikoa arautzen duen araudiaren araberako falta dela. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena.
Denunciar Test