option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

DIDAKTIKAKO AZTERKETA

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
DIDAKTIKAKO AZTERKETA

Descripción:
ryfgefgy gqeuofu

Fecha de Creación: 2025/05/31

Categoría: Otros

Número Preguntas: 102

Valoración:(1)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

Zein teoria pedagogikok bilatzen ditu lege orokorrak eta oinarritzen d datu zientifikoetan?. a) Teoria teknikoa. b) Teoria interpretatiboa. c) Teoria kritikoa. d) Teoria humanista.

Zein ikuspegik uste du ikaslea aktiboa dela bere ikaskuntzan? a). Portaerazkoa. b) Transmisiboa. c) Humanista. d) Teologikoa.

Zer ulertzen da "estrategia didaktikoak" esatean?. a) Ikaskuntza errazteko teknikak eta metodoak. b) Ebaluaziorako baliabide materialak. c) Ikasgelako lege-arauak. d) Eskolako jolas-jarduerak.

Zein da didaktikaren ezaugarrietako bat?. a) Disziplina bakar bati dagokio. b) Teoria finkoa eta aldakorra ez dena da. c) Ikasleak baztertzen ditu. d) Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aztertzen ditu eta hobetu nahi ditu.

Zer nahi du irakaskuntza interpretatzaileak?. a) Lege orokorrak sortzea. b) Prozesua ikasleen testuingurura egokitzea. c) Helburuak ahalik eta azkarren lortzea. d) aurretiko ezagutzak jakitea Irakasleak ikasleen.

Zein da didaktika orokorraren ezaugarri nagusia?. a) Arlo zientifikoan bakarrik aplikatzen da. b)Gizarte-testuinguruetan erabiltzen da soilik. c) Diziplina guztietan aplika daitezkeen estrategiak ezartzen ditu. d) Hezkuntza formalean bakarrik erabiltzen da.

Tipologia honen arabera, teoría sortzeko praktika beharrezkoa da, baita praktika hobetzeko teorian oinarritu behar gara: a) Tipologia teknologikoa. b) Tipologia profesionala. c) Tipologia zientifiko-profesionala. d) Tipologia teoriko-praktikoa.

Tipologia honen arabera, didaktika zientzia praktiko bat da eta praktika hau ezagutza zientifikoetan oinarrituta egon behar da. a) Tipologia teknologikoa. b) Tipologia profesionala. c) Tipologia zientifiko-profesionala. d) Tipologia teoriko-praktikoa.

Tipologia honen arabera, didaktika zientzia arau batzuk jarraitu behar dituen zientzia bat da. Halaber, irakasleak “artista” bat bezala, bere gaitasunak hobetzen ditu. Hezkuntza arte bat bezala ulertzen da. a) Tipologia tekniko-sortzailea. b) Tipologia artistikoa. c) Tipologia tekniko-artistikoa. d) Tipologia pedagogiko-humanista.

Tipologia honen arabera, didaktika alde humanistikoatik ulertzen da: Ikasleen testuingurua ulertu eta ikuspuntu honetan oinarrituz, etengabeko eta beharrezkoak diren aldaketak egin behar dira. a) Tipologia humanista. b) Tipologia pedagogiko-kritikoa. c) Tipologia berritzailea. d) Tipologia ulertzailea.

Ikuspegi honetatik zer motatako edukiak landu behar ditugun didaktikatik jorratzen da. a) Ikuspegi semantikoak. b) Ikuspegi sintaktikoa. c) Antolakuntza ikuspegi. d) Ikuspegi kritikoa.

Ikuspegi honetatik aztertzen da didaktika nola lotzen den beste hezkuntza zientziekin. a) Ikuspegi semantikoak. b) Ikuspegi sintaktikoa. c) Antolakuntza ikuspegia. d) Ikuspegi kritikoa.

Zabalzaren (2004) ikuspuntutik, hurrengo aukeretatik zein ez da irakaskuntzak pasatu duen etapa bat?. a) Informazioaren transmisioa. b) Ikasketaren plangintza. c) Ikasleen garapen integrala. d) Ikasleen garapen innatibista.

Irakaskuntza teoría honen helburua ez da guztientzako baliogarriak diren arauak sortzea, baizik eta testuinguru batean gertatzen den egoera ulertzea eta honetara moldatzea. a) Irakaskuntza teknikoaren teoría. b) Irakaskuntzaren teoría interpretatzailea. c) Irakaskuntza kritikoaren teoría. d) Irakaskuntza berritzailearen teoría.

Irakaskuntzaren teoria honen iritziz, irakasleak ikasleen ezaugarri guztiak aztertu behar ditu eta ezaugarri hauek kontuan hartuz, bere irakaskuntza prozesua etengabe egokitu behar du, haiei erantzun indibidualizatuak emateko. a) Irakaskuntza teknikoaren teoría. b) Irakaskuntzaren teoría interpretatzailea. c) Irakaskuntza kritikoaren teoría. d) Irakaskuntza berritzailearen teoría.

Irakaskuntza teoría hau teoría soziologiko eta politikoetan oinarritzen da. a) Irakaskuntza teknikoaren teoría. b) Irakaskuntzaren teoría interpretatzailea. c) Irakaskuntza kritikoaren teoría. d) Irakaskuntza berritzailearen teoría.

Irakaskuntza teoría honetan, garrantzitsuena hezkuntza komunitate guztiaren eraldaketa da. a) Irakaskuntza teknikoaren teoría. b) Irakaskuntzaren teoría interpretatzailea. c) Irakaskuntza kritikoaren teoría. d) Irakaskuntza berritzailearen teoría.

Irakaskuntza teoría honek irakasleen zein ikasleen lan aktiboa azpimarratzen dute irakaskuntza prozesuetako laneetan. a) Irakaskuntza teknikoaren teoría. b) Irakaskuntzaren teoría interpretatzailea. c) Irakaskuntza kritikoaren teoría. d) Irakaskuntza berritzailearen teoría.

Irakaskuntza teoría honen aburuz, irakaskuntza prozesua ikasleen garapen integrala lagundu behar duen etengabeko orientazio prozesu gisa ulertu behar da. a) Irakaskuntza teknikoaren teoría. b) Irakaskuntzaren teoría interpretatzailea. c) Irakaskuntza kritikoaren teoría. d) Irakaskuntza berritzailearen teoría.

Ikaskuntzaren kontzeptualizazio etimologikoa hurrengo hau da: a) Aprehendere latinerraz aditzatik dator, eta gauza jakin baten ezagutza hartu esan nahi du. b) Prehendere greziarraz aditzatik dator, eta gauza jakin baten ezagutza memorian finkatu esan nahi du. c) Aprehendere greziarraz aditzatik dator, eta gauza jakin baten ezagutza memorian finkatu esan nahi du. d) Prehendere latinerraz aditzatik dator, eta gauza jakin baten ezagutza berreskuratu esan nahi du.

Teoria honek nola irakatsi prozesua azpimarratu eta zer irakatsi alde batera utziko luke. a) Curriculumaren teoria teknikoa. b) Curriculumaren teoria praktikoa. c) Curriculumaren teoria kritikoa. d) Curriculumaren teoria holistikoa.

Irakasleak bere burua profesional eraginkor gisa ulertzen du, behar dituen tresna profesionalak dakizkielako curriculumean dauden edukietan sakontzeko. a) Curriculumaren teoria teknikoa. b) Curriculumaren teoria praktikoa. c) Curriculumaren teoria kritikoa. d) Curriculumaren teoria holistikoa.

Teoria honetan, judizio etiko-moralak alde batera utzi behar direla aipatzen du ezagutza zientifikoaren lotura ez daukatenean. a) Curriculumaren teoria teknikoa. b) Curriculumaren teoria praktikoa. c) Curriculumaren teoria kritikoa. d) Curriculumaren teoria holistikoa.

Hezkuntzaren interpretazioa azpimarratzen du curriculumaren teoria honek: a) Curriculumaren teoria teknikoa. b) Curriculumaren teoria praktikoa. c) Curriculumaren teoria kritikoa. d) Curriculumaren teoria holistikoa.

Hezkuntza arte praktiko bat bezala ulertzen da, zeinean irakasleak bere testuingurua ulertu eta hausnartu behar duen. a) Curriculumaren teoria teknikoa. b) Curriculumaren teoria praktikoa. c) Curriculumaren teoria kritikoa. d) Curriculumaren teoria holistikoa.

Teoria honek hezkuntza sistemak pertsonen bizitzetan daukan eraginkortasuna azpimarratzen du. a) Curriculumaren teoria teknikoa. b) Curriculumaren teoria praktikoa. c) Curriculumaren teoria kritikoa. d) Curriculumaren teoria holistikoa.

Curriculumaren teoria honetan, garrantzitsuena ikasleek zein irakasleen eraldaketa soziala da, haien parte-hartzearekin. a)Curriculumaren teoria teknikoa. b) Curriculumaren teoria praktikoa. c) Curriculumaren teoria kritikoa. d) Curriculumaren teoria holistikoa.

Curriculumaren teoria honetan, ikerketa ez da ulertzen unibertsitateko intelektualen elite baten tresna bat dela, baizik eta irakaskuntzara prozesuak hobetzeko edonork erabil dezakeen tresna bat. a) Curriculumaren teoria teknikoa. b) Curriculumaren teoria praktikoa. c) Curriculumaren teoria kritikoa. d) Curriculumaren teoria holistikoa.

Curriculum mota honetan, curriculumaren elementu guztiak hezkuntza administrazioek aldez aurretik zehazten dituzte. a) Curriculum itxia. b) Oinarrizko curriculuma. c) Curriculum orientatzailea. d) Curriculum irekia.

Curriculum mota honetan, emaitzei prozesuei baino garrantzia handiago ematen zaie: a) Curriculum itxia. b) Oinarrizko curriculuma. c) Curriculum orientatzailea. d) Curriculum irekia.

Curriculum mota honek ez dauka kontuan testuinguru baten ezaugarriak: a) Curriculum itxia. b) Oinarrizko curriculuma. c) Curriculum orientatzailea. d) Curriculum irekia.

Curriculum honetan, hezkuntza administrazioek zehazten funtsezko elementuak zehazten dituzte, geroago irakasleek zein zentroek zentratu ahal izango dituztenak. a) Curriculum itxia. b) Oinarrizko curriculuma. c) Curriculum orientatzailea. d) Curriculum irekia.

33. Espainiak daukan curriculum mota da: a) Curriculum itxia. b) Oinarrizko curriculuma. c) Curriculum orientatzailea. d) Curriculum irekia.

Aukera desberdintasunak ekiditeko, baina guztientzat gutxieneko komun bat bermatzeko curriculum mota aproposena da: a) Curriculum itxia. b) Oinarrizko curriculuma. c) Curriculum orientatzailea. d) Curriculum irekia.

Curriculum mota honetan irakasleek bete behar dituzte aginduzko-elementuak ez dira aurkezten. a) Curriculum itxia. b) Oinarrizko curriculuma. c) Curriculum orientatzailea. d) Curriculum irekia.

Egitura guztiz deszentralizatuta bat daukaten herrialdeetan ohikoa da curriculum mota honekin topatzea. a) Curriculum itxia. b) Oinarrizko curriculuma. c) Curriculum orientatzailea. d) Curriculum irekia.

Aparteko irakaslearen pertzepzioa…. a) Kontzeptu unidimentsionala da. b) Kontzeptu multidimentzionala da, eta bi motatako profiletan banandu genezake: aparteko irakaslearen oinarrizko profila eta aparteko irakaslearen profil bereizgarria. c) Kontzeptu multidimentzionala da, eta bi motatako profiletan banandu genezake: Profil didaktikoa eta profil pedagogikoa. d) Kontzeptu multidimentzionala da, eta bost motatako profiletan banandu genezake profil fisikoa, profil pertsonala eta erlazionala, profil umoristikoa, inposizioaren eta exijentziaren dimentsioa eta dimentsio antolatzailea.

Ikasleentzat irakasleek izan behar dituzten ezinbesteko ezaugarria osatzen dute: a) Irakaslearen oinarrizko profila. b) Irakaslearen profil bereizgarria. c) Irakaslearen funtsezko profila. d) Irakaslearen berariazko profila.

Oinarrizko profilaren ezaugarri bat: a) Kiloraria izatea. b) Dibertigarria izatea. c) Ulerkorra izatea. d) Ordenatua izatea.

Profil bereizgarriaren ezaugarri bat: a) Ondo irakastea. b) Ulerkorra izatea. c) Akatsak onartzea. d) Bidezkoa izatea.

Ez da dimentsio pertsonala eta erlazionalaren ezaugarri bat: a) Hurbila. b) Demokratikoa. c) Optimista. d) Autoritarioa.

Gaurko legea kontuan hartuz, non zehazten dira irakasleek bete behar dituzten funtzioak?. a) LOEn III. tituluan, 6. Kapituluan. b) LOMCEn III tituluan, 9. Kapituluan. c) LOMLOEn III tituluan, 1. Kapituluan. d) LOGSEn II tituluan, 6. Kapituluan.

Ez da irakasleen funtzio bat: a) Ikaslearen ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa, baita irakaskuntza prozesuen ebaluazioa ere egitea. b) Eskolaz kanpoko jarduerak kudeatzea. c) Jarduera osagarrietan sustapena, antolaketa eta parte hartzea. d) Agintzen zaizkien irakaskuntza, kudeaketa eta zuzendaritza jarduerak koordinatzea.

Irakaskuntza prozesuen ikerketa, esperimentazioa eta etengabeko hobekuntza irakasleek bete behar duten funtzio bat da: a) Egia, irakasle guztientzat. b) Egia, baina bakarrik LHko eta DBHko irakasleentzat; HHren kasuan ez da derrigorrezkoa. c) Egia, derrigorrez metodo kualitatiboak erabiliz. d) Gezurra, ez da irakaslearen funtzio bat.

45. Konpetentzia batek non ipintzen du bere arreta-gunea?. a) Arazo konplexuak modu eraginkorrean ebaztean. b) Eduki propioak modu integratuan memorizatzean. c) Ikasleen gaitasunetan. d) Konpetentzia batek xede anitzak ditu, beraz bere arreta-gunea irekia da.

46. Konpetentzia eta gaitasuna gauza bera dira?. a) Ez dira gauza bera. Konpetentzia arazoak bikaintasunarekin egiteko martxan jartzen ditugun ezagutzak, prozedurak eta jarrerak dira eta gaitasuna ikasteko potentziala da. b) Bai. Konpetentzia Bai. Konpetentzia, trebetasuna eta gaitasuna sinonimoak dira. c) Ez dira gauza bera. Gaitasuna arazoak bikaintasunarekin egiteko gaitasuna da eta konpetentzia ikasteko protentziala da. d) Ez dira gauza bera. Abilezia edo Gaitasuna arazo konplexuak egiteko gaitasuna bermatzen dute, eta konpetentzia arazo horien aurrean ikasteko potentziala.

Nolakoak izan daitezke Euskadiko dekretuan ezarritako konpetentziak?. a) Konpetentzia orokorrak eta berariazko konpetentziak. b) Oinarrizko zehar-konpetentziak eta oinarrizko diziplina barruko konpetentziak. c) Konpetentzia sistemikoak, konpetentzia interpertsonalak eta konpetentzia instrumentalak. d) Funtsezko konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak.

Funtsezko konpetentzia bat da: a) Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia. b) Konpetentzia naturala. c) Konpetentzia motorra. d) Konpetentzia eleaniztasuna.

Hurrengo kontzeptuetatik zein erabiltzen da Haur hezkuntzaren edukiak sailkatzeko?. a) Irakasgaiak. b) Arloak. c) Esperientzia-eremuak. d) Ikas-guneak.

Esperientzia-eremu honek nork bere burua ezagutzea eta nork bere buruaren irudia osatzea xede du. a) Norbere nortasunaren eta komunikazioaren eraikuntza eta adierazpena esperientzia-eremua. b) Norbere identitatea eraiki eta ingurune fisiko eta soziala ezagutu esperientzia eremua. c) Harmonian haztea. d) Aipatutako biak okerrak dira.

LHn natur zientziak irakasgaiaren baliokidea da HHko esperientzia eremu honetan: a) Harmonian haztea. b) Ingurunea esagutzea eta esploratzea. c) Kominikazioa eta errealitatearen adierazpena. d) Aipatutako guztiak okerrak dira.

LHn Gaztelania eta Literatura irakasgaiaren baliokidea da HHko esperientzia eremu honetan: a) Harmonian haztea. b) Ingurunea esagutzea eta esploratzea. c) Komunikazioa eta errealitatearen adierazpena. d) Aipatutako guztiak okerrak dira.

“Gorputza eta gorputzaren kontrol progresiboa” jakintza-multzoa, hurrengo esperientzia eremuarekin bat doa: a) Harmonian haztea. b) Ingurunea esagutzea eta esploratzea. c) Kominikazioa eta errealitatearen adierazpena. d) Aipatutako guztiak okerrak dira.

EZ da “Ingurunea ezagutzea eta esploratzea” esperientzia-eremuaren jakintza multzo bat. a) Gorputzaren harremana ingurunearekin. Objetuak, materialak eta espazioak sormenez esploratzea. b) Esperimentazioa ingurunean. Jakinmina, pentsamendu zientifikoa, arrazoimen logikoa eta sormena. c) Ingurune fisikoan eta naturalean ikertzea. Zaintza, balioespena eta errespetua. d) Norberaren zaintzarako osasuntsuak diren eta naturarenerako mesedegarriak diren bizitza-ohiturak.

Ebaluazio irizpideek zer galdera erantzuten dute?. a) Nola ebaluatu?. b) Noiz ebaluatu?. c) Zer ebaluatu?. d) Non ebaluatu?.

Ebaluazio irizpide bakoitzak zer ebaluatzeko laguntzen digu?. a) Konpetentzia espezifikoak. b) Funtsezko konpetentziak. c) Oinarrizko jakintzak. d) Etapa helburuak.

Nola antolatzen dira ebaluazio irizpideak?. a) Lehenik eta behin, eremuz, gero, konpetentzia espezifikoz, eta gero zikloz. b) Lehenik eta behin, arloz, gero, funtsezko konpetentziaz, eta gero kurtsoz. c) Lehenik eta behin, ikasgaiaz, gero, etapa helburuz, eta gero zikloz. d) Lehenik eta behin, arloz, gero, konpetentzia espezifikoz, eta gero, kurtsoz.

Ikuspegi orohartzailea edo globalizatzailea…. a) Metodologia aktibo mota bat da. b) Hezkuntza ulertzeko ikuspuntu bat da. c) Konduktismoan oinarritutako hastapenak hartzen ditu. d) Aipatutako guztiak okerrak dira.

Decrolyk ikuspegi orohartzailearen inguruan deritzo: a) Haurrek inguratzen duten errealitatea modu globalean hautematen dutela. b) Haurrek inguratzen duten errealitatea zatitu dezaketela eta beraz, zentzua daukala haiekin jarduera espezifikoak egitea. c) Garapen psikologikoen etapak aztertuz, LHko ikasleetatik aurrerantz errealitatea modu holistiko batean hautematen dutela. d) Derrigorrez proiektuen bidez landu behar dugula.

Uraren zikloaren inguruko proiektu bat egiten dugu eskolan. Honetan, uraren egoera-aldaketak ikusten ditugu, arazo matematikoak ebazten ditugu, hitz berriak ikasten ditugu… Zein ikuspegi motan kokatuko genuke gure irakaskuntza?. a) Ikuspegi espezifikoa. b) Ikuspegi holistikoa. c) Ikuspegi zabala. d) Ikuspegi orohartzailea.

Hurrengo aukeretatik, zeinek deskribatzen du hobeto Diseinu Unibertsalaren kontzeptua?. a) Lagin zehatz batentzako sortutako diseinu bat. b) Kultura zehatz batentzako moldatutako diseinu bat. c) Itxuran oinarritutako diseinu bat. d) Pertsona gehienen onuran pentsatutako diseinu bat.

Zein da ikaskuntzaren diseinu unibertsalaren helburu nagusiena?. a) Ikasleen aniztasuna murriztea. b) Irakaskuntzaren muturrezko pertsonalizazio prozesua. c) Ikasle guztien sarbidea eta parte-hartzea maximizatzea. d) Irakasteko metodologia bakarra erabiltzea.

63. Espainiako 95/2022 Errege Dekretuak dio HHko printzipioen artean ikastetxeetan erabiliko diren neurri antolatzaile, metodologiko eta curricularrak IDUan oinarrituta egongo direla. a) Gezurra, ideia hori ez da legean agertzen. b) Egia, ideia hori legean agertzen da, bereziki Espainia mailan. c) Egia, ideia hori legean agertzen da, hala Espainia mailan nola Euskadi mailan, Heziberri Legean. d) Egia, ideia hori legean agertzen da, hala Espainia mailan nola Euskadi mailan, 75/2023 Dekretuan.

64. Hurrengo legeetatik, zeinek azpimarratzen du IDUa erabili behar dela ikasle guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukerak izateko?. a) 3/2020 Lege Organikoa. b) 75/2023 Dekretua. c) 95/2022 Errege Dekretua. d) 121/2021 Errege Dekretua.

Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala…. a) Irakasleek Hezkuntza ulertzeko ikuspegi bat da. b) Irakasleek haien ikasleekin aplikatu ahal dituzten metodologiak dira. c) Irakasleek haien ikasleekin aplikatu behar dituzten ekintza-mota batzuk dira. d) Aipatutako guztiak egokiak dira.

IDUaren egituraz, hurrengo esaldietatik zein da zuzena?. a) IDUa 3 printzipioz, 9 egiaztapen puntuz eta 32 pautaz osatuta dago. b) IDUa 3 sare, 3 printzipioz, 9 pautaz, eta 9 egiaztapen puntuz osatuta dago. c) IDUa 3 printzipioz, 9 sarez, 9 pautaz, eta 32 egiaztapen puntuz osatuta dago. d) IDUa 3 printzipioz, 9 pautaz eta 32 egiaztapen puntuz osatuta dago.

Interesa hobetzeko bideak bilatu, Esfortzua eta iraunkortasuna mantentzeko bideak ematea eta autoerregulazioa hobetzeko bideak ematea. Zeri buruz gaude hitz egiten?. a) 2. Printzipioari buruz. b) 7. Pautari buruz. c) Sare estrategikoei buruz. d) 3. Printzipioari buruz.

Ikasleei zer dakiten erakusteko bide ezberdinak ematea, zein printzipioarekin lotzen da?. a) Galdera hau ezin da printzipioetatik erantzun. b) 1. Printzipioa. c) 2. Printzipioa. d) 3. Printzipioa.

69. Hezkuntza sisteman txokoen erabilera…. a) LOEk ezarri zuen agindu bat izan zen. b) LOMCEtik aurrera ezarritako proposamen bat izan zen. c) LOEk baino askoz lehenagotik proposatutako metodo bat izan zen. d) LOMLOEk HHko etapan lan egiteko modu berri bat da.

Txokoetan ohikoa da…. a) Txoko bakoitzarako bolondres bat egotea. b) ikasleak autonomia guztiarekin ibiltzea. c) aipatutako guztiak egiak dira. d) jolas jarduerak bultzatzea.

Txoko bat planteatzen dugunean, beharrezko materiala izan behar du. a) Egia. Ikasleek behar duten materia guztia une oro har dezaketena. b) Egia. Irakasleak esaten duenerako eskuragarria izateko. c) Gezurra. Irakaslearen iritzia ez da kontuan hartzen txokoen materiala ezartzeko. d) Informazioa falta da aukera bat hartzeko.

Hurrengo esaldietatik zein EZ da gomendio bat txokoetan lan egiteko. a) Materialaren erabilera zuzena izateko, koloretako kutxak erabili ditzakegu. b) Materiala kontserbatzeko lana funtsezkoa da. Horretarako materialaren egoerari buruzko zerrenda bat egin dezakegu. c) Materiala estetikoki erakargarria izatea ez da derrigorrez bete behar den baldintza bat, baizik eta ludikoa izanez nahikoa da. d) Aipatutako guztiak zuzenak dira.

Txoko ohikoenak hurrengo hauek dira: a) Jolas sinbolikoaren txokoa, arte txokoa, hizkuntza txokoa, matematika txokoa, eraikuntzen txokoa, bideojokoen txokoa, bizipenen txokoa, IKTen txokoa. b) Jolas sinbolikoaren txokoa, arte txokoa, psikomotrizitate txokoa, hizkuntza txokoa, matematika txokoa, eraikuntzen txokoa, bizipenen txokoa, IKTen txokoa. c) Jolas sinbolikoaren txokoa, arte txokoa, hizkuntza txokoa, matematika txokoa, eraikuntzen txokoa, bizipenen txokoa, IKTen txokoa. d) Jolas sinbolikoaren txokoa, arte txokoa, hizkuntza txokoa, matematika txokoa, elkarrizketen txokoa, eraikuntzen txokoa, bizipenen txokoa, IKTen txokoa.

Nor hasi zen geletan tailerren bidez lan egiteko metodologia erabiltzen?. a) John Dewey. b) Johann Pestalozzi. c) Celestin Freinet. d) Paulo Freire.

Zein ezaugarrian ezberdinak dira txokoak eta tailerrak?. a) Gauza berdina dira, izen ezberdinarekin. b) Txokoetan lan autonomoa, sorkuntza eta ekimena bultzatzen dira eta tailerretan lan zuzenduta eta sistematikoa bultzatzen da. c) Txokoetan lan zuzenduta eta sistematikoa bultzatzen da eta tailerretan lan autonomoa, sorkuntza eta ekimena bultzatzen dira. d) Txokoetan eta tailerretan erabiltzen diren materialak ezberdinak dira.

Tailer bat garatzeko hurrengo faseak kontuan hartu behar ditugu: a) Aurreko ideien detekzio fasea, ikerketa-esperimentazio fasea, eta adierazpen ekintza fasea. b) Aurreko ideien detekzio fasea, ikerketa-esperimentazio fasea eta ebaluazio fasea. c) Aurreko ideien detekzio fasea, adierazpen-ekintza fasea eta ebaluazio fasea. d) Azalpen fasea, ikerketa-esperimentazio fasea eta hausnarketa fasea.

Tailerretako ikerketa-esperimentazio fasean…. a) Ikasleek tailerrean erabiliko diren materialekin trasteatu dezakete. b) Ikasleek gure tailerrari buruz aldez aurretiko ezagutzak neurtzea bilatzen du. c) Aurreko faseetan erabilitan ezagutzak aplikatzen dituzte. d) Aipatutako guztiak okerrak dira.

Sormen tailerretako jarduera ohiko bat da: a) Ipuin kontalaria. b) Musika tresna bat jo. c) Koreografia bat prestatu. d) Interpretatzen ikastea.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza ikuspegi orohartzailean oinarrituta dago. a) HHren kasuan, guztiz egia. b) HHren kasuan, guztiz gezurra. c) HHren kasuan, proiektuaren arabera. d) HHren kasuan, informazio gehiago behar da galdera hau erantzuteko.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren eraginkortasunari buruz…. a) Kasu guztietan ikasleen garapen integrala garatzeko eraginkorra da. b) Bakarrik klase arruntetan dauden ikasleen garapen integrala garatzeko eraginkorra da. c) Oraindik ikertzeko bide luze bat dago metodologia honen eraginkortasunari buruz. d) Bakarrik hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen garapen integrala garatzeko eraginkorra da.

Bizitza errealeko arazo bat konpontzeko diseinatutako zeregin multzo batez osatutako lan plana da. Zein metodologiari buruz gaude hitz egiten?. a) Solasaldi dialogikoak. b) Talde elkarreragileak. c) Proiektuak. d) Tailerrak.

Ez da proiektu bat bideratzeko etapa bat: a) Proiektuaren ebaluazioa. b) Proiektuaren plangintza. c) Proiektuaren instituzionalizazioa. d) Proiektuaren garapena.

Haur hezkuntzako ikasgelaren barruan egiten den jarduera bat da, non umeak irakaslearen inguruan biltzen diren. Zein metodologiari buruz gaude hitz egiten?. a) Proiektuak. b) Asanblada. c) Talde elkarreragileak. d) Txokoak.

Asanblada baten iraupena…. a) Klasearen arabera izango da, baina oro har, 10-20 minutu artekoa izan daiteke. b) Klasearen arabera izango da, baina oro har, 5-10 minutu artekoa izan daiteke. c) Klase guzti bat erabiltzea ohikoena da. d) Ez da finkoa izango. Modu honetan, egun batzuk 10 minutukoa izan daiteke eta beste egun batzuetan ordu osokoa.

Normalenean asanblada batean egiten EZ den jarduera bat da. a) Esan lankideei nola izan zen haien atzoko eguna. b) Erregistro atmosferiko bat egin. c) Txokoen materiala erabili jolas sinbolikoak bideratzeko. d) Gorde eta ordenatu dena bere lekuan.

Ikaskuntza kooperatiboa ikasleek taldean lan egiten dutenean ematen da. a) Ez. Ikaskuntza kooperatiboa egon ahal da, baina ez talde lana. b) Ez. Talde lana egon ahal da, baina ez ikaskuntza kooperatiboa. c) Bai, kasu guztietan. d) Aipatutako guztiak okerrak dira.

Nola deitzen da talde bateko kideek argi dutenean kide bakoitzaren ahaleginak bere buruari ez ezik gainerako kideei ere mesede bat egiten diela gertatzen denean?. a) Banakako eta taldeko erantzukizuna. b) Elkarreraginaren sustapena. c) Teknika interpertsonalak. d) Elkarrekiko mendekotasun positiboa.

Ez da Ikaskuntza Kooperatiboaren elementu gako bat: a) Elkarrekiko mendekotasun positiboa. b) Banakako eta taldeko erantzukizuna. c) Taldearen ebaluazioa. d) Lidergoatik ezarritako jarraipena.

Talde elkarreragileetan, nork kudeatzen du txoko bakoitza?. a) Irakasleak. b) Bolondresek. c) Ikasle batek, moderatzailearen errola hartuz. d) Aipatutako guztiak zuzenak dira.

Talde elkarreragileetan, nolakoak izan behar dira sortzen ditugun taldeak?. a) Ahalik eta homogeneoenak izan behar dira. b) Ahalik eta heterogeneoenak izan behar dira. c) Zoriz egin dezakegu prozesu bat da. d) Ikasleek sor ditzakete kideen adiskidetasuna kontuan hartuz.

Ingurune berdinzale, demokratiko eta elkarrekiko errespetuzko giroan gertatzen den ikaskuntza, zer nolako izena dauka?. a) Ikaskuntza demokratikoa. b) Ikaskuntza dialogikoa. c) Ikaskuntza berdinzalea. d) Ikaskuntza orohartzailea.

Talde elkarreragileetan, nori dagokio jardueren ebaluazioa egitea?. a) Ikasleei. b) Bolondresei. c) Irakasleari. d) Aipatutako guztiak zuzenak dira.

Ebaluazio mota honetan, soilik, probak, galdeketak edo eskalak erabiltzen dira. a) Ebaluazio kualitatiboa. b) Ebaluazio kuantitatiboa. c) Ebaluazio mistoa. d) Aipatutako guztiak oker daude.

Ebaluazio mota honetan, behaketaren bidez edo elkarrizketen bidez lortutako datu kategorikoak interpretatzen ditugu: a) Ebaluazio kualitatiboa. b) Ebaluazio kuantitatiboa. c) Ebaluazio mistoa. d) Aipatutako guztiak oker daude.

Barneko ebaluazio mota bat da: a) Autoebaluazioa. b) Koebaluazioa. c) Heteroebaluazioa. d) Homoebaluazioa.

Berdinen arteko ebaluazio mota bat da: a) Autoebaluazioa. b) Koebaluazioa. c) Heteroebaluazioa. d) Homoebaluazioa.

Ezberdinen arteko ebaluazio mota bat da: a) Autoebaluazioa. b) Koebaluazioa. c) Heteroebaluazioa. d) Homoebaluazioa.

Programa edo proiektu bat martxan dagoenean egiten dugun ebaluazio mota: a) Ebaluazio jarraia. b) Ebaluazio formatiboa. c) Ebaluazio etena. d) Ebaluazio bitartekaria.

Programa edo proiektu bat amaitzerakoan egiten den ebaluazio mota: a) Ebaluazio etena. b) Ebaluazio sumatiboa. c) Amaierako ebaluazioa. d) Ebaluazio holistikoa.

Programa edo proiektu bat hasi baino lehen bideratzen dugun ebaluazio mota: a) Ebaluazio diagnostikoa. b) Hasierako ebaluazioa. c) Ebaluazio jarraia. d) Ebaluazio formatiboa.

Ikasleen aurre-ezagutzak jakiteko egiten dugun ebaluazio mota da: a) Ebaluazio diagnostikoa. b) Ebaluazio formatiboa. c) Aurre ebaluazioa. d) Hasierako ebaluazioa.

Ikaskuntza helburuak neurtzeko, behin bideratu dugun programa amaitu ostean, ebaluazio hau egiten dugu: a) Ebaluazio diagnostikoa. b) Ebaluazio formatiboa. c) Ebaluazio sumatiboa. d) Amaierako ebaluazioa.

Denunciar Test