option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php

Digestibo-Erizaintza

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Digestibo-Erizaintza

Descripción:
Tema repaso de digestivo enfermeria

Fecha de Creación: 2020/06/09

Categoría: Otros

Número Preguntas: 60

Valoración:(0)
COMPARTE EL TEST
Nuevo ComentarioNuevo Comentario
Comentarios
NO HAY REGISTROS
Temario:

Digestio hodien geruzei dagokionez, barnetik kanpora aukeratu zuzena: Argia, mukosa, azpi mukosa, muskulua, serosa. Argia, azpi mukosa, mukosa, muskulua serosa. Argia, mukosa, azpimukosa, serosa, muskulua. Mukosa, azpimukosa, muskulua, serosa.

Pertsona batek kariesa badu, hau nodik nora kaltetzen da?. Kanpotik barrurantz egitura ezberdinak kaltetuz nerbiora iritsi arte. Barrutik kanporantz, nerbiotik kanpora zeharkatuz. Biak zuzenak dira. Biak gezurrak dira.

Digestio sistemaren funtzioen artean, zein ez da zuzena?. Digestio burutzea. Bakterio flora baten bizilekua da. Organismoak sortutako hondakinak gordetzen ditu. Guztiak zuzenak dira.

Digestio prozesuak, honela antolatzen dira: Elikagaien irenspena, apurketa, digestio hodian zehar aurrera joan, asimilazioa, zurgapena. Elikagaien irenspena, apurketa, zurgapena, digestio hodian zehar aurrera joan, asimilazioa. Elikagaien irenspena, digestio hodian zehar aurrera joan, apurketa. Elikagaien irenspena, apurketa, digestio hodian zehar aurrera joatea, zurgapena, asimilazioa.

Organo ezberdinek jariatutako entzimei dagokionez, zein da zuzena?. Ahoan, amilasa jariatu eta gantzak liseritzeko balio du. Urdailean pepsina jariatu eta proteinak liseritzeko balio du. Arean, tripsina eta kimiotripsina bakarrik jariatzen dira. Guztiak zuzenak dira.

Mugimendu peristaltikoetan, hurrengoetatik gezurra aukeratu: Digestio sistemako muskuluek egiten dute. Borondatezko mugimenduak dira. Gehien, sabelean nabaritzen dira. Sabeleko auskultazioa, ea janaria ondo toleratzen den jakiteko erabilgarria da.

Pepsina entzimari buruz, zein da zuzena?. Urdailak jariatzen duen entzima da. Pepsinogenoa eta HCl elkartzean sortzen da. Biak zuzenak dira. Biak okerrak dira.

Estomatologoa... Urdailari buruzko pertsona aditua. Heste gorriari buruz pertsona aditua. Gibelari buruzko pertsona aditua. Ahoari buruzko pertsona aditua.

Digestio aparatuaren esplorazioan ohikoak diren zeinu eta sintomen hauetatik, zein ez da zuzena?. Disfagia, irensteko/jateko zailtasuna da. Odinofagia, irenstean mina edukitzeari deritzo. Xerostomia, ahoko lehortasunari deitzen zaio. Rektorragia, odolak oso beltzak dira eta ez dakigu nongoa den odola.

Digestio sistemako proba diagnostikoak egiteko, zuzena aukeratu?. Endoskopikoak, erradiologikoak edo bario bidezko enemak egiteko, baimen informatua ez da beharrezkoa. Proba hauek egiteko 8h baraualdia egin beharra dago. Kontrastea administtratu behar baldin bazaio, hurrengo egunetan gorozkiak zuri edukiko dituela abisatuko da. Guztiak zuzenak dira.

Hortzetako kariesaren fisiopatologiari dagokionez, zein da zuzena?. Garbitasun desegokia eragileak izan daiteke. Erosio prozesu bat ematen da, hortzetako plakan. Dextranoak bakterio plakaren itsaskortasuna areagotzen dute. Guztiak zuzenak dira.

Kariesa duen pertsona bati, anamnesian galdera hauetatik zer galdetuko diogu?. Hortzak zenbat aldiz garbitzen dituen. Hortzak nola garbitzen dituen. Elikadura ohiturak, gozoki asko jaten dituen jakiteko. Guztiak zuzenak dira.

Kariesa duten pertsonen artean egoera bereziak aurki ditzakegu: Kimioterapia hartzen ari direnei, eskuila ez dute erabiliko. Kimioterapia hartzen ari direnei, eskuila erabiliko dute. Ahoa enjuageak eginez garbituko dute. A eta C zuzenak dira.

Kandidiasiari dagokionez, zuzena aukeratu: Candida albicans mikroorg. sortutako infekzioa da. Ontto hori ahoko floran daukagu eta pertsona ahul dagoenean infekzioa sor dezake. Plaka grisen agerpena, sintoma ohikoa da. A eta B zuzenak dira.

Ahoko kartzinomaren eragileetatik, zein da zuzena?. Alkohol edatea faktore babeslea da. Erretzea arrisku faktore bakarra da. Alkohola eta erretzea arrisku faktoreak dira. Guztiak okerrak dira.

Urdaile hestegorri erreflexuaren fisiopatologiari dagokionez, zein ez da zuzena?. Abdomeneko presioaren areagotzeak eragiten du. Urdaileko edukiak hestegorrirantz doa, azkeneko hau narritatuz. Sintomen artea, pirosia, disfgia eta odinofagia daude. Hestegorriaren dilatazioa ematen da.

Urdail-hestegorri erreflexuan, erizainak egin beharreko zainketa planean, zuzena aukeratu: Dietaren inguruan azalpenak; otorduak gutxitu, kantitatea handiagotuz. Otordu ostean, siesta ohean egitea gomendatu. Fajak ekiditea gomendatuko zaio. Guztiak okerrak dira.

Hiato hernia.... Urdaila kanporatu eta diafragmatik gorantz doa. Gehienetan asintomatikoa da. Diagnostikatu ahal izateko, endoskopia egingo da. Guztiak zuzenak dira.

Gastritisari dagokionez, zein da zuzena?. Gastritis akutua, gradualki agertzen da. Gastritis kronikoa, bat batean agertzen da. Gastritis akutua bat batean eta kronikoa gradualki agertzen da. Guztiak okerrak dira.

Helicobacter pylori mikroorg... Ureasa deituriko entzima bat du. Hatsaren froga, H. pylori urdailean badago, bakterioaren ureasa entzimak pilulako urea apurtuko du, C14 isotopoa gordeaz. Hatsaren froga, H. pylori urdailean badago, bakterioaren ureasa entzimak pilulako urea apurtuko du, C14 isotopoa askatua. A eta C zuzenak dira.

Gastritisa duen pertsona batek elikagaiei buruz galdetzen digula zein erantzun eman beharko genioke?. Barazkiak egosiak eta azal gabeak izatea. Estekiak arazo gabe jan ditzakeela esango diogu. Fruitu zukuak gomendatuko dizkiogua. Kafea baita te-a ere edan ditzakeela.

Ultzera peptikoari dagokionez... Eragile nagusiak H. pylori da %95an. Zollinger-Ellison sindromea, azido kantitatea igo eta ultzera sor dezake. Alkohola edateak ez du zerikusirik. A eta B zuzenak dira.

Ultzera peptikoan hainbat alarma zeinu aurki daitezke, hala nola: Hematemesia. Melenak. biak zuzenak dira. Biak okerrak dira.

Ultzera peptikoak konplikazio potentzialak eduki ditzake, zein ez da zuzena?. Urdail hesteetako hemorragia (Larria). Zulaketak (Larria). Piloroko estenosia. Guztiak zuzenak dira.

Ultzera peptikoaren ondorioz, hemorragia bat egonezkero zer egin behar da?. Zunda nasograstiko bidez suero hotza administratu, behin eta berriro. A eta D zuzenak dira. Sueroak funtzionatzen ez badu, kolonoskopia egingo da. Kateterra jarriko diogu, hemograma egin eta galdutako odol kopurua jakiteko.

Idorreriaren eragileen artean, zein ez da zuzena?. Nahiko ur ez edatea. Sedentarismoa. Nahiko zuntz jatea. Zenbait botika hartzea.

Ohikoagoa da idorreria pertsona hauetan... Haurdun dauden emakumeak. Pertsona zaharrak. Bidai batera joatean. Guztiak zuzenak dira.

Idorreriaren konplikazio potentzialen artean, zein ez da zuzena?. Hemorroideak. Dibertikuluak. Uzkiko fisura. Guztiak zuzenak dira.

Demagun idorreria duen pertsona batek, jan ditzakeen elikagaiei buruz galdetzen digula, nola erantzungo diogu?. Ogia, hobe integrala izatea esango diogu. Platanoak arazorik gabe jan ditzakeela gomendatuko zaio. Fruitu lehorrak, almendrak eta urrak bereziki jan ditzake, bestelakoak era moderatuan. A eta C zuzenak dira.

Gastroenteritis akutua hainbat bakterioek sortu dezakete... Salmonella. Shigella. Biak zuzenak dira. Biak gezurra dira.

Gastroenteritis akutua diagnostikatze zein froga egin behar dira?. Koprokultiboa. Gorotzetan leukozitoak. Elikagai susmagarrien azterketa. Guztiak.

Gastroenteritisa duen pazienteari, honakoa azalduko zaio. 3 litro ur edan behar dituela. Lehendabizi, likidoak poliki hartu eta pixkanak elikagai solidoak hartzea. Biak zuzenak dira. Biak gezurrak dira.

Hesteetako hanturazko gaixotasunen artean bi asaldura nagusi daude. Dibertikuloak eta polipoak. Kolitis ultzerosa eta polipoak. Crohnen gaixotasuna eta dibertikuloak. Kolitis ultzerosa eta Crohnen gaixotasuna.

Hesteetako hanturazko gaixotasunei dagokionez, zuzena aukeratu: Asaldura autoinmunea da. Crohn gaixotasuna, kirurgia egin ondoren, ez da ohikoa beste leku batean berritzea. Croh gaixotasuna, kirurgia egin ondoren, berritu daiteke hantua beste heste zati batean. A eta C zuzenak dira.

Crohn gaixotasun duen pertsona batek, elikagaiei buruz galdetzean zer erantzungo diogu?. Zainzuriak, batata, endibiak jan ditzakeela. Arrain urdinak frijitua eta eta gantz askoko haragiak ezin dituela azaldu. Esnekiak grasa askokoak edo esne osoarekin eginak ezin ditu jan. Guztiak zuzenak dira.

Koloneko minbiziaren faktoreen artean zein ez da zuzena?. Adina eta familia aurrekariak. Erretzea. Elite kirolaria. Hesteetako hanturazko gaixotasunak izatea.

Koloneko minbizia era goiztiarren detektatzeko programa... Lehen pausoa, SOH. 50-69 urteko pertsonei bideratua. SOH negatiboa ematen badu kolonoskopia egingo da. A eta B zuzenak dira.

Dibertikulitisari dagokoinez zein ez da zuzena?. Zaku itxura duten eta kanporantz dauden egiturak. Pronostiko txarrekoa da. <40 urtekoetan oso ohikoa da. Guztiak okerrak dira.

Hemorroideak... Uzkian dauden zainak dilatatzean sor daitezke. Barruko hemorroideak mingarriak dira, eta kanpokoak ez. Barruko hemorroideak ez dira mingarriak eta kanpokoak bai. A eta C zuzenak dira.

Pertsona batek hemorroideak baditua... Ur oso beroko bainuak hartu behar ditu 1 aldiz/egun. Ur epel-hotzeko bainuak 3-4aldiz/egun. Ur hotzeko bainuak 2 aldiz/egun. Guztiak gezurra dira.

Pertsona bati kolostomia jarri berri diote, dietari buruz ahokuak eman behar zaizkio zer esango genioke?. Gasak sortarazten duten elikagaiei buruz hitz egin; brokolia, aza... Gorozkien usaia areagotzen dutena, esparrago, bainak, tipula, arraina... azaldu. Gorozki sendoagoak izaten lagungarriak direnak, pasata, ogi txuria, arroza txuria... Guztiak egiak dira.

Hepatitisa... Gibelaren endekapenezko prozesua da. 3-6hilabeteetan sendatzen bada, akutua deritzo. Kronifikatzean, zirrosia sor dezake. B eta C zuzenak dira.

Hepatitisaren eragileen artean, zein ez da zuzena?. Infekzioa, A, B eta C birusak. Prozesu autoinmunea. Erretzea. Alkohola.

Hepatitisaren ohiko fisiopatologiari dagokionez... Albumina sintetizatzeko zailtasunak, aszitisa sortu. Behazuna sortzeko zailtasunak digestioan ez du eragiten. Bilirrubina konjugatzeko zailtasuna, idorreria sortzen du. Guztiak okerrak dira.

Hepatitis motei dagokionez, zein da zuzena. A hepatitisa, janari eta ur kutsaruaren bidez trasnmititzen da. B hepatisa, odola eta gorputz jariakinen bidez trasnmititzen da. Biak zuzenak dira. Biak oker daude.

B hepatitisari dagokionez, zein ez da zuzena?. Inkubazioa aldia 1-3 hilabete artean irauten du. 6 hilabeteko epean birusa deuseztatzen dute. Hepatitis kronikoa dutenean, asintomatikoa da baina kutsagarriak (eramaileak dira). Gibelak 16 aste behar ditu bere onera iristeko.

Zirrosiaren eragileak.. Alkoholismoa. B eta C hepatitisa. A hepatitisa. A eta B zuzenak dira.

Zirrosiaren fisiopatologiari dagokionez, aukeratu zuzena?. Bilirrubina konjugatzeko zailtasunak, ikterizia dakar. Behazuna sortzeko zailtasunaren ondorioz, hemorragiarako joera sortzen du. B12 metatzeko zailtasunak dituenez, anemia sortzen du. Guztiak zuzenak dira.

Zirrosia diagnostikatzeko... Hemograma eta koagulazioa egin behar da. Serologia egingo da, gibeleko entzima gutxiagotua daudela ikusteko. Sabelaldeko RMN egingo da hepatomegalia dagoen ikusteko. Endoskopia egingo da, zirrosia dagoela konfirmatzeko.

Zirrosia duen pertsona batean, ohiko erizaintza diagnostikoetatik zein ez da zuzena?. Ezagutza urria. Lesioak jasateko arriskua. Jarduera jasan ezina. Min akutua.

Kolelitiasia duen pertsona... Kalkulak behazun xixkuan nahiz behazu bideetan sortzen dira. Kalkuluak pertsona algaletan ematea ohikoagoa da. Gizonezkoetan ohikoagoa da. Guztiak zuzenak dira.

Kolelitiasiaren fisiopatologiari buruz, zein da zuzena?. Kalkuluak pilatzean, infekzioa sortu eta kolezistitis akutua sortzea dago. Sintoma nagusia, eskubiko hipokondrioan mina da, baita sukarra batzuetan. Biak zuzenak dira. Biak gezurra dira.

Empiema... Behazun-xixkuan zornea pilatzea. Behazun-xixkuaren zulatzea. Behazun -xixkuaren nekrosia. Guztiak okerrak dira.

Kolelitiasia diagnostikatzeko, aukeratu zuzena: Bilirrubinaren neurketa serikoa. Bilirrubina konjugatua gernuan. Kolezistograma. Guztiak zuzenak dira.

Esaldi hauetatik zein ez da zuzena?. Kolelitiasia asintomatikoa bada ez da kirurgiarik egiten. Behazun-xixkua kentzea, koleziztektomia deritzo. Kolezistektomia laparaskopikoa azken aukera da. Guztiak zuzenak dira.

Koleliatiasia dutenentzako dietan, edo kolezistektomia jasan dutenenentzat: Azkar eta murtxikatu gabe jatea fomendatzen da. Gantzak ekidin behar dira. Aurraultzaren gorringoa egunero jan daiteke. Guztiak okerra dira.

Pankreatitis akutua duen pertsona... Arearen hantura gertatzen zaio. Eragileetako bat alkohola edatea da. Lipasa eta amilasa, duodenora jaritu ditzake. A eta B zuzenak dira.

Pankreatitis akutuan, mina sabelaldeko: Goiko + eskubiko laukian. Epigastrioan. Bizkarraldera zabaldua. Guztiak.

Pankreatitis akutua diagnostikatze, zein ez da zuzena?. Gernu analisia egingo zaio, amilasa neurtzeko. Serologia egingo zaio, amilasa serikoa eta lipasa seriko neurtzeko. Gammagrafia egingo zaio. Ekografia eta RMN ere egin daitezke.

Pankreatitis kronikoari buruz, zuzena aukeratu: Behin eta berriz hantura prozesuak, arearen gutxiegitasuna ekartzen dute. Eragile ohikoena loditasuna da. Pronostiko ona du. Guztiak gezurra dira.

Denunciar Test