option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php
TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESE: Erizain, Fisio, Emagina, Sendagile...Osakidetza 20,21,22+E
COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Erizain, Fisio, Emagina, Sendagile...Osakidetza 20,21,22+E

Descripción:
375 galdera

Autor:
AVATAR
LAB Osakidetza
OTROS TESTS DEL AUTOR

Fecha de Creación:
02/04/2023

Categoría: Oposiciones

Número Preguntas: 376
COMPARTE EL TEST
COMENTARNuevo Comentario
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
Galdera Sorta, Gaitegi Komuna, Erizaina, Fisioterapeuta, Emagina, Sendagilea... OSAKIDETZA EPE 20,21,22+E .
1.- Non aitortzen du Espainiako Konstituzioak lanbide sanitarioetan askatasunez jarduteko eskubidea? a) Espainiako Konstituzioaren 32. eta 33. artikuluetan. b) Espainiako Konstituzioaren 34. eta 35. artikuluetan. c) Espainiako Konstituzioaren 37. eta 38. artikuluetan. d) Espainiako Konstituzioaren 35. eta 36. artikuluetan.
2.- Zein da ezinbesteko baldintza lanbide sanitario batean jardun ahal izateko? a) Elkargo bateko kide izatea, baldin eta Estatuko legeak betekizun hori ezartzen badu tituludun lanbide batean aritzeko edo lanbide horren berezko jarduera batzuk egiteko. b) Lanbidean jarduteko ezgaituta edo etenda ez egotea, ez epai judizial baten bidez, irmoa izan ez arren, epai horrek ezartzen duen aldian; ez osasun-elkargo profesional batek ezarritako zehapen-ebazpen baten bidez, horrek ezartzen duen aldian, baldin eta Estatuko lege batek ezartzen badu lanbidean jarduteko elkargokide izateko betebeharra; ez zehapen-ebazpen administratibo irmo baten bidez, ebazpen horrek ezartzen duen aldian, baldin eta lanbidea asistentzia sanitario publikoaren arloan gauzatzen bada. c) Sinatuta eta indarrean izatea erantzukizun-aseguru bat, abal bat edo bestelako berme finantzario bat, babes pertsonalekoa edo babes kolektibokoa, estaltzen dituena erantzukizun profesionaletik erator litezkeen kalte-ordainak, asistentzia edo zerbitzuak ematean pertsonei eragin dakiekeen balizko kaltea dela eta, asistentzia sanitario publikoaren arloko lanbide batean jardutean. d) Aurreko guztia.
3.-Zer behar da lanbide sanitario batean jardun ahal izateko? a) Sinatuta eta indarrean izatea erantzukizun-aseguru bat, estaltzen dituena erantzukizun profesionaletik erator litezkeen kalte-ordainak, asistentzia edo zerbitzuak ematean pertsonei eragin dakiekeen balizko kaltea dela eta, asistentzia sanitario publikoaren arloko lanbide batean jardutean. Ez da nahikoa izango babes kolektiboko abal bat edo bestelako berme finantzario bat. b) Sinatuta eta indarrean izatea erantzukizun-aseguru bat, abal bat edo bestelako berme finantzario bat, babes pertsonalekoa edo babes kolektibokoa, estaltzen dituena erantzukizun profesionaletik erator litezkeen kalte-ordainak, asistentzia edo zerbitzuak ematean pertsonei eragin dakiekeen balizko kaltea dela eta, asistentzia sanitario pribatuaren arloko lanbide batean jardutean. c) Sinatuta eta indarrean izatea erantzukizun-aseguru bat, abal bat edo bestelako berme finantzario bat, babes pertsonalekoa edo babes kolektibokoa, estaltzen dituena erantzukizun profesionaletik erator litezkeen kalte-ordainak, asistentzia edo zerbitzuak ematean pertsonei eragin dakiekeen balizko kaltea dela eta, asistentzia sanitario publikoaren arloko lanbide batean jardutean. d) Aukera guztiak okerrak dira.
4.- Lanbide sanitarioetan jarduteko aurreikusitako baldintzak betetzea errazteko neurri hauetako zein da OKERRA? a) Epaitegiek eta auzitegiek Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari igorri beharko dizkiote lanbidean jarduteko desgaikuntza edo jardun-etetea ezartzen duten epai irmoei buruz behar diren datuak, erregelamendu bidez ezartzen den moduan. b) Enplegatutako profesional sanitarioen gainean zehatzeko eskumena duten administrazio publikoek igorri beharko dituzte horien etete-egoeran edo gaikuntzan eragina duten zehapen-ebazpenak. c) Elkargo-korporazioek lanbidean jarduteko desgaikuntza edo jardun-etetea xedatu duten zehapen-ebazpenen kopiak igorri beharko dizkiote Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari, baldin eta Estatuko lege batek jarduera horretarako elkargokide izateko betebeharra ezartzen badu, eta elkargokideak berariaz aurka egiten ez badio. d) Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak aurreko b) eta c) aukeretan aipatutako erakundeei jakinaraziko dizkie jasotzen dituen zehapen-ebazpenak.
5.- Hauetako aukeretatik zein dagokio Profesional Sanitarioen Estatuko Erregistroaz arduratzen den organoari? a) Kontsultatzea profesional sanitarioen datu pertsonalak, Barne Ministerioaren eskumenekoak diren Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) eta Atzerritarraren Nortasun Zenbakiaren (AIZ) artxibo eta fitxategietan daudenak, erregistroko informazioaren egiazkotasuna ziurtatzeko. b) Kontsultatzea profesional sanitarioen datu pertsonalak, Barne Ministerioaren eskumenekoak diren Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) eta Atzerritarraren Nortasun Zenbakiaren (AIZ) artxibo eta fitxategietan daudenak, erregistroko informazioaren egiazkotasuna ziurtatzeko, soilik titularrak berariaz aurka egin ez badio. c) Kontsultatzea profesional sanitarioen datu pertsonalak, Barne Ministerioaren eskumenekoak diren Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) eta Atzerritarraren Nortasun Zenbakiaren (AIZ) artxibo eta fitxategietan daudenak, erregistroko informazioaren egiazkotasuna ziurtatzeko, soilik datuen titularrak berariazko baimena eman badu. d) Profesional sanitarioen datu pertsonalak egiaztatu ahal izango ditu Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) eta Atzerritarraren Nortasun Zenbakiaren (AIZ) artxibo eta fitxategietan, soilik arau-hauste administratibo bati buruzko ikerketa batean.
6.- Zer eskubide dituzte pazienteek? a) Eskubidea dute askatasunez aukeratzeko artatuko dituen medikua, dela lanbide- jarduna sistema publikoan gauzatzen duena, dela arlo pribatuan gauzatzen duena. b) Eskubidea dute askatasunez aukeratzeko artatuko dituen medikua, soilik sistema publikoan gauzatzen badu lanbide-jarduna. c) Eskubidea dute askatasunez aukeratzeko artatuko dituen medikua, soilik sistema pribatuan gauzatzen badu lanbide-jarduna. d) Aurrekoetatik bat ere ez da zuzena.
7.- Zer ezagutzeko eskubidea erraztuko diete pazienteei zentro sanitarioetako profesionalek eta arduradunek? a) Artatzen dituzten profesional sanitarioen izena, titulazioa, espezialitatea eta zerbitzu- orria, bai eta profesional horien kategoria eta funtzioa ere, baldin eta dagokien zentro edo erakundean definituta badaude. b) Artatzen dituzten profesional sanitarioen izena, titulazioa, espezialitatea eta kategoria, baina ez profesional horiek dagokien zentroan edo erakundean daukaten funtzioa. c) Artatzen dituzten profesional sanitarioen izena, titulazioa eta espezialitatea, bai eta profesional horien kategoria eta funtzioa ere, baldin eta dagokien zentro edo erakundean definituta badaude. d) Artatzen dituzten profesional sanitarioen izena, titulazioa eta espezialitatea, baina ez profesional horiek dagokien zentroan edo erakundean daukaten kategoria edo funtzioa.
8.- Profesional sanitario batek paziente bat artatzeari uko egiteko duen eskubidea gauzatzeko, honako baldintza hau bete behar da (adierazi erantzun OKERRA): a) Ukoak ez du ekarriko pazientea ez artatzea. b) Ukoa prozedura erregularren arabera gauzatu da. c) Ukoa jasota geratuko da, formalki ez bada ere. d) Ukoa ezarritako prozedura esplizituen arabera gauzatu da.
9.- Pazienteek informazioa jasotzeko eskubidea dute, hemen ezarritakoaren arabera: a) 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei buruzkoa. b) 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. c) Indarrean dagoen Kode Zibila. d) Aurrekoetako bat ere ez.
10.- Zer profesional sanitariok dute lizentziadun-maila? a) Medikuntzan, Farmazian, Odontologian eta Albaitaritzan lizentziadunak eta Osasun Zientzietako espezialistaren titulu ofiziala dutenak, lege honen 19.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, psikologoentzat, kimikarientzat, biologoentzat, biokimikarientzat edota Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 6. artikuluko 2. apartatuak barne hartzen ez dituen beste unibertsitate-lizentziadun batzuentzat ezarritakoa. b) Medikuntzan, Farmazian, Erizaintzan eta Albaitaritzan lizentziadunak eta Osasun Zientzietako espezialistaren titulu ofiziala dutenak, lege honen 19.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, psikologoentzat, kimikarientzat, biologoentzat, biokimikarientzat edota Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 6. artikuluko 2. apartatuak barne hartzen ez dituen beste unibertsitate-lizentziadun batzuentzat ezarritakoa. c) Medikuntzan, Farmazian, Albaitaritzan, Odontologian eta Osasun Publikoan lizentziadunak eta Osasun Zientzietako espezialistaren titulu ofiziala dutenak, lege honen 19.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, psikologoentzat, kimikarientzat, biologoentzat, biokimikarientzat edota Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 6. artikuluko 2. apartatuak barne hartzen ez dituen beste unibertsitate-lizentziadun batzuentzat ezarritakoa. d) Medikuntzan, Farmazian, Albaitaritzan, Odontologian eta Osasunaren Ekonomian lizentziadunak eta Osasun Zientzietako espezialistaren titulu ofiziala dutenak, lege honen 19.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, psikologoentzat, kimikarientzat, biologoentzat, biokimikarientzat edota Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 6. artikuluko 2. apartatuak barne hartzen ez dituen beste unibertsitate-lizentziadun batzuentzat ezarritakoa.
11.- Medikuntzako lizentziadunei dagokie agintzea eta gauzatzea honako helburu hauetarako jarduerak (adierazi erantzun OKERRA): a) Pazienteen osasuna sustatzea eta mantentzea. b) Pazienteei sendagaiak ematea. c) Gaixotasunak prebenitzea eta pazienteen diagnostikoa, tratamendua, terapeutika eta errehabilitazioa. d) Arreta behar duten prozesuen balorazioa eta pronostikoa egitea.
12.- Albaitaritzako lizentziadunei dagokie (adierazi erantzun OKERRA): a) Animalia-jatorriko elikagaien ekoizpenean eta elaborazioan higienea eta teknologia kontrolatzea. b) Animalia-bizitzak eta haren gaixotasunek gizakian eragin ditzaketen arriskuak saihesteko beharrezkoak diren teknikak garatzea. c) Bereziki babestutako animalia-espezieak zehaztea eta espezie horiek zaintzeko politikak egituratzea. d) Animalia-gaixotasunak prebenitzea eta horien aurka borrokatzea, bereziki, zoonosien aurka.
13.- Erizaintzako unibertsitate-diplomadunei dagokie (adierazi erantzun OKERRA): a) Osasuna sustatzera, mantentzera eta berreskuratzera bideratutako erizaintzako zainketak zuzentzea. b) Osasuna sustatzera, mantentzera eta berreskuratzera bideratutako erizaintzako zainketak ebaluatzea. c) Gaixotasunak eta ezintasunak prebenitzea. d) Funtzio fisiko edo psikiko urrituak edo galduak indartzeko edo ordezteko teknikak aplikatzea eta jarduera okupazionalak egitea.
14.- Logopediako unibertsitate-diplomadunei dagokie: a) Entzumenaren, fonazioaren eta hizkuntzaren nahasmenduak prebenitzeko, ebaluatzeko eta berreskuratzeko jarduerak garatzea, bere diziplinari dagozkion teknika terapeutikoen bidez. b) Entzumenari, fonazioari eta hizkuntzari lotutako nahasmenduen diagnostikoaren berezko jarduerak gauzatzea. c) Entzumenaren, fonazioaren eta hizkuntzaren nahasmenduak hobetzeko ematen diren tratamendu klinikoak gainbegiratzea, bere diziplinari dagozkion teknika terapeutikoen bidez. d) Aurreko guztiak.
15.- Zentro sanitarioek berrikusiko dute beren plantillako profesional sanitarioek lanbidean jarduteko behar diren baldintzak betetzen dituztela, lege honetan eta gainerako arauetan aurreikusitakoaren arabera: a) Bost urtean behin, gutxienez. b) Hiru urtean behin, gutxienez. c) Bi urtean behin, gutxienez. d) Lau urtean behin, gutxienez.
16.- Jarduera sanitario bat profesional talde batek egiten duenean (adierazi erantzun OKERRA): a) Ahal dela hierarkikoki egituratuko da, kontuan hartuz taldea osatzen duten profesionalen ezagutza- eta konpetentzia-irizpideak eta, hala badagokio, titulazio- irizpideak, gauzatu beharreko jarduera zehatzaren, kideen elkarrenganako konfiantzaren eta gaitasunen ezagutzaren eta artatutako pertsonen irisgarritasunaren eta jarraitutasun asistentzialaren printzipioen arabera. b) Modu hierarkikoan eta, hala badagokio, kolegiatuan egituratuko da, kontuan hartuz taldea osatzen duten profesionalen ezagutza- eta konpetentzia-irizpideak eta, hala badagokio, titulazio-irizpideak, gauzatu beharreko jarduera zehatzaren, kideen elkarrenganako konfiantzaren eta gaitasunen ezagutzaren eta artatutako pertsonen irisgarritasunaren eta jarraitutasun asistentzialaren printzipioen arabera. c) Ahal dela modu kolegiatuan egituratuko da, kontuan hartuz taldea osatzen duten profesionalen ezagutza- eta konpetentzia-irizpideak eta, hala badagokio, titulazio- irizpideak, gauzatu beharreko jarduera zehatzaren, kideen elkarrenganako konfiantzaren eta gaitasunen ezagutzaren eta artatutako pertsonen irisgarritasunaren eta jarraitutasun asistentzialaren printzipioen arabera. d) Aurrekoetatik bat ere ez da zuzena.
17.- Adierazi baieztapen hauetatik zein den OKERRA: a) Profesionalen taldeak, eratu eta erakunde edo instituzio sanitarioek onartu ondoren, haien zuzendaritza-organoek eta kudeatzaileek aintzatetsi eta babestuko dituzte, bai eta haien jardueretan lagundu ere. b) Profesionalek talde-lana banatzeko prozesuan esleitzen zaizkien zeregin eta eginkizunetan behar bezala jarduteko duten gaitasunaren erantzukizuna beren jarduera gauzatzen duten zentro eta erakundeena izango da. c) Profesional talde baten barruan, jarduketak eskuordetu ahal izango dira, baldin eta eskuordetze hori gauzatzeko baldintzak aldez aurretik ezarrita badaude taldearen barruan. d) Profesional talde batean barruan, erantzukizuna eragin duten zereginak eta funtzioak bere gain hartu dituzten taldekideena izango da erantzukizuna, baldin eta eskuordetzaren baldintzak ezarritakora egokitzen badira.
18.- Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen ondorioetarako, kudeaketa klinikoko eginkizuntzat hartzen dira (adierazi erantzun OKERRA): a) Unitate eta talde sanitario eta asistentzialen buruzagitzari edo koordinazioari buruzkoak. b) Prestakuntza espezializatuko, etengabeko prestakuntzako eta ikerketa- prestakuntzako tutoretzei eta antolamenduari buruzkoak. c) Dagokion unitateak kudeatutako sare sozialen bidez edukiak sortzeari eta zabaltzeari buruzkoak. d) Zentro sanitarioetako barne-batzorde edo proiektu instituzionaletan parte hartzeari buruzkoak, besteak beste, helburu dutenak bermatzea kalitatea, segurtasuna, efikazia, efizientzia, etika asistentziala, mailen arteko jarraitutasuna eta koordinazioa edota pazienteen harrera, zainketak eta ongizatea.
19.- Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen arabera, kudeaketa klinikoko funtzioak betetzean, jardunaren eta emaitzen ebaluazioa egingo da: a) Urtero. b) Bi urtean behin. c) Lau urtean behin. d) Legeak ez du esplizituki zehazten.
20.- Kudeaketa klinikoko funtzioen jardunaren errekonozimendua: a) Kontu handiz ebaluatuko da bi urtean behin, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legean xedatutakoaren arabera. b) Autonomia-erkidego bakoitzak erabakitzen duen moduan errekonozituko da. c) Osasun Ministerioak egingo du beti. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
21.- Kudeaketa klinikoko funtzioen jardunaren errekonozimendua: a) Kontu handiz ebaluatuko da bi urtean behin, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legean xedatutakoaren arabera. b) Zentroak, osasun-zerbitzuak eta sistema sanitario osoak egingo dute, autonomia- erkidego bakoitzean zehazten den eran. c) Osasun Ministerioak egingo du beti. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
22.- Zentro sanitarioen eta osasun-zerbitzuen titularrek hitzarmenak eta itunak egin ahal izango dituzte Carlos III.a Osasun Institutuarekin, beste ikerketa-zentro publiko edo pribatu batzuekin eta ikerketa sanitarioan interesa duten beste erakunde batzuekin, honako hauetarako (adierazi erantzun OKERRA): a) Ikerketa-programak garatzea. b) Ikerketako tutoreak izendatzea. c) Establezimendu sanitarioak plaza lotuez edo ikertzaile-plaza espezifikoez hornitzea. d) Espezialista-titulua lortu aurreko aldian ikertzaileak prestatzeko sistema espezifikoak ezartzea.
23.- Profesional sanitarioen prestakuntza Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legean dago araututa, zehazki, titulu honetan: a) I. titulua. b) II. titulua. c) III. titulua. d) Ez dago araututa aipatzen den legean.
24.- Profesional sanitarioen eta haiek artatutako pertsonen arteko harremanaren printzipio orokor hauetatik, zein EZ da zuzena: a) Profesionalek beren kargura dituzten baliabide diagnostiko eta terapeutikoak zentzuz erabili behar dituzte, besteak beste, erabakien kostuak kontuan hartuta, eta gainerabilera, azpierabilera eta erabilera desegokia saihestuta. b) Profesionalek artatzen dituzten pertsonen osasun-premiei egokitutako arreta sanitario teknikoa eta profesionala emateko betebeharra dute, unean uneko ezagutza zientifikoen mailaren eta lege honetan eta aplikatzekoak diren gainerako lege- eta deontologia-arauetan ezartzen diren kalitate- eta segurtasun-mailen arabera. c) Profesionalek informazio zehatza eman behar diete pazienteei beren lanbide- prestakuntzari buruz, ezagutzak eguneratzeko moduari buruz eta administrazio- erantzukizunetatik eratorri ahal izan diren erantzukizun-eskariei buruz. d) Profesionalek beren zaintzapean dituzten pertsonen nortasuna, duintasuna eta intimitatea errespetatu behar dituzte, eta pertsona horiek eragiten dizkieten erabakietan parte hartzea errespetatu behar dute. Nolanahi ere, informazio nahikoa eta egokia eman behar diete, erabaki horiek baimentzeko eskubidea gauzatu ahal izan dezaten.
25.- Zerbitzuen, atalen eta ekipoen edo unitate asistentzial baliokideen antolakuntza- efikaziak, horien izena edozein dela, honako hau beharko du (adierazi zein den OKERRA): a) Barne-funtzionamendurako idatzizko arauak izatea. b) Kide bakoitzaren helburu eta funtzio orokorrak eta espezifikoak definitzea. c) Profesionalek zentroak zehaztutako dokumentazio asistentziala, informatiboa edo estatistikoa betetzea. d) Profesional sanitarioen efizientziari buruzko aldizkako kontrolak egitea.
26.- Adierazi baieztapen OKERRA: a) Prestakuntza espezializatua emateko akreditatutako zentro sanitarioek irakaskuntza-batzorde bat izan beharko dute. b) Prestakuntza espezializatua emateko akreditatutako zentro sanitarioek beren irakaskuntza-gaitasunaren arabera egokiak diren ikasketa-buruak eta irakaskuntza- koordinatzaileak izan beharko dituzte. c) Prestakuntza espezializatua emateko akreditatutako zentro sanitarioek beren irakaskuntza-gaitasunaren arabera egokiak diren prestakuntza-tutoreak izan beharko dituzte. d) Prestakuntza espezializatua emateko akreditatutako zentro sanitarioek beren irakaskuntza-gaitasunaren arabera egokiak diren ikasketa-buruak, irakaskuntza- koordinatzaileak eta prestakuntza-tutoreak izan beharko dituzte; ez, ordea, irakaskuntza-batzorde bat.
27.- Etengabeko prestakuntzako programak gauzatzeko akreditatutako zentro sanitarioak: a) Egin beharreko jardueren arabera egokiak diren ikasketa-buruak, irakaskuntza- koordinatzaileak eta prestakuntza-tutoreak izan beharko dituzte, bai eta ikasleen defendatzaile bat ere. b) Irakaskuntza-batzorde bat izan beharko dute, bai eta egin beharreko jardueren arabera egokiak diren ikasketa-buruak, irakaskuntza-koordinatzaileak eta prestakuntza-tutoreak ere. c) Irakaskuntza-batzorde eta ikasleen defendatzaile bana izan beharko dituzte, bai eta egin beharreko jardueren arabera egokiak diren ikasketa-buruak, irakaskuntzako koordinatzaileak eta prestakuntzaren tutoreak ere. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
28.- Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, honako hauei aplikatuko zaizkie haren xedapenak: a) Finantzaketa publikoko eta pribatuko zerbitzu sanitarioei, baldintza beretan. b) Finantzaketa publikoko zerbitzu sanitarioei; baita pribatuei ere, osasun publikoko jardueren kontrolari eta informazio-, segurtasun- eta kalitate-bermeei dagokienez. c) Finantzaketa publikoko zerbitzu sanitarioei eta itunpeko pribatuei. d) Finantzaketa publikoko zerbitzu sanitarioei bakarrik.
29.- Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, osasuna babesteko eta arreta sanitarioa jasotzeko eskubidea gauzatzeko, titularrek betebehar hauek izango dituzte: a) Espainiako nazionalitatea izatea, eta ohiko bizilekua, Espainiako lurraldean. b) Espainian asistentzia sanitarioa jasotzeko eskubidea aitortuta izatea, beste edozein titulu juridikoren bidez, nahiz eta ohiko bizilekua Espainiako lurraldean ez izan, betiere laguntza hori ordaintzera behartuta dagoen hirugarrenik ez badago. c) Atzerritarra izatea eta legezko eta ohiko bizilekua Espainiako lurraldean izatea, eta prestazio sanitarioaren nahitaezko estaldura beste bide batetik egiaztatzeko betebeharrik ez izatea. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
30.- Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Espainian egoiliar gisa erregistratuta ez dauden eta Espainian bizitzeko baimenik ez duten atzerritarrek eskubidea dute osasunaren babeserako eta arreta sanitariorako Espainiako nazionalitatea duten pertsonen baldintza berberetan, administrazio eskudunen funts publikoen kontura, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte: a) Prestazio sanitarioaren nahitaezko estaldura beste bide batetik egiaztatzeko betebeharrik ez izatea, Europar Batasuneko zuzenbidean, aldebiko hitzarmenetan eta gainerako araudi aplikagarrian xedatutakoaren arabera. b) Estaldura sanitarioaren eskubidea jatorri-herrialdetik ezin esportatzea. c) Ordaintzeko betebeharra duen hirugarrenik ez egotea. d) Aurrekoetan deskribatutako baldintza guztiak bete behar dira.
31.- Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, herritarrek honako eskubide hauek izango dituzte Estatuko Osasun Sistema osoan: a) Bizi diren autonomia-erkidegoan asistentzia sanitarioa jasotzekoa. b) Osasungintza pribatuko asistentziaren ondoriozko gastuen itzulketa jasotzekoa, Osasun Sistema Nazionalaren prestazioen katalogoan jasotako zerbitzuak badira. c) Osasungintza pribatuko asistentziaren ondoriozko gastuen itzulketa jasotzekoa, Osasun Sistema Nazionalaren prestazioen katalogokoa bada, dauden autonomia- erkidegoko osasun-zerbitzuak behar badituzte. d) Aurreko erantzunetako bat bera ere ez da zuzena.
32.- Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu-zorro erkidea honako modalitate hauen inguruan egituratzen da: a) Laguntza-zerbitzuen oinarrizko zorro erkidea, zorro erkide osagarria eta laguntza gehigarrien zorro erkidea. b) Laguntza-zerbitzuen zorro erkide nazional oinarrizkoa eta autonomia-erkidegoetako laguntza-zerbitzuen zorro erkidea. c) Laguntza-zerbitzuen oinarrizko zorro erkide nazionala, autonomia-erkidegoetako zorro erkide osagarria eta zerbitzu autonomiko gehigarrien zorro erkidea. d) Laguntza-zerbitzuen oinarrizko zorro erkide nazionala eta autonomikoa, zorro erkide osagarri nazionala eta autonomikoa eta laguntza gehigarrien zorro erkide nazionala eta autonomikoa.
33.- Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Estatuko Osasun Sistemaren laguntza- zerbitzuen oinarrizko zorro erkidea: a) Estatuko Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluaren barruan erabakiko da, eta Estatuko Aurrekontuen Lege Orokorrean onartuko da. b) Estatuko Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluaren barruan erabakiko da, eta errege-dekretu bidez onartuko da. c) Estatuko Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluaren barruan erabakiko da, eta dagozkion arau autonomikoetan onartuko da. d) Autonomia-erkidegoetako Presidenteen Konferentziaren barruan erabakiko da, eta dagozkion arau autonomikoetan onartuko da.
34.- Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Estatuko Osasun Sistemaren laguntza- zerbitzuen oinarrizko zorro erkideak honako hauek biltzen ditu: a) Zentro sanitarioetan nahiz zentro soziosanitarioetan egingo diren prebentzio-, diagnosi-, tratamendu- eta errehabilitazio-jarduera guztiak, hala nola larrialdietako garraio sanitarioa, prestazio farmazeutikoa eta prestazio ortoprotesikoa, eta finantzaketa publikoa izango dute guztiek. b) Zentro sanitarioetan nahiz zentro soziosanitarioetan egingo diren prebentzio-, diagnosi-, tratamendu- eta errehabilitazio-jarduera guztiak, hala nola larrialdietako garraio sanitarioa eta prestazio farmazeutikoa, eta finantzaketa publikoa izango dute guztiek. c) Zentro sanitarioetan nahiz zentro soziosanitarioetan egingo diren prebentzio-, diagnosi-, tratamendu- eta errehabilitazio-jarduera guztiak, hala nola larrialdietako garraio sanitarioa eta prestazio ortoprotesikoa, eta finantzaketa publikoa izango dute guztiek. d) Zentro sanitarioetan nahiz zentro soziosanitarioetan egingo diren prebentzio-, diagnosi, tratamendu- eta errehabilitazio-jarduera guztiak, hala nola larrialdietako garraio sanitarioa, eta finantzaketa publikoa izango dute guztiek.
35.- Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren zorro erkide osagarriak honako prestazio hauek jasoko ditu: a) Prestazio farmazeutikoa bakarrik. b) Prestazio ortoprotesikoa bakarrik. c) Prestazio farmazeutikoa eta prestazio ortoprotesikoa bakarrik. d) Prestazio farmazeutikoa, prestazio ortoprotesikoa eta produktu dietetiko bidezko prestazioa.
36.- Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren laguntza gehigarrien zorro erkideak honako hauek biltzen ditu: a) Oinarrizkoak ez diren eta/edo patologia kroniko bat hobetzen laguntzen duten jarduera, zerbitzu edo teknika guztiak, prestazio-izaerarik gabekoak. Horiek jasotzeko, erabiltzaileak ekarpen bat egin beharko du, eta/edo ordaindu egin beharko ditu. b) Oinarrizkoak ez diren eta/edo patologia kroniko bat hobetzen laguntzen duten jarduera, zerbitzu edo teknika guztiak, prestazio-izaerarik gabekoak. Horiek jasotzeko, erabiltzaileak ekarpen bat egin beharko du beti. c) Oinarrizkoak ez diren eta/edo patologia kroniko bat hobetzen laguntzen duten jarduera, zerbitzu edo teknika guztiak, prestazio-izaerarik gabekoak. Horiek jasotzeko, erabiltzaileak ordaindu egin beharko ditu beti. d) Oinarrizkoak ez diren eta/edo patologia kroniko bat hobetzen laguntzen duten jarduera, zerbitzu edo teknika guztiak, prestazio-izaerarik gabekoak, baina finantzaketa publikoko estaldura erabatekoa izango dute halaber guztiek.
37.- Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, beren eskumenen esparruan, beren zerbitzu- zorroak onartu ahal izango dituzte, eta barruan gutxienez honako hauek jasoko dituzte: a) Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzu-zorro erkidea, laguntza-zerbitzuen oinarrizko zorroaren modalitatean. b) Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzu-zorro erkidea, laguntza-zerbitzuen oinarrizko zorroaren eta zorro osagarriaren modalitateetan. c) Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzu-zorro erkidea, laguntza-zerbitzuen oinarrizko zorroaren, zorro osagarriaren eta zerbitzu gehigarrien zorroaren modalitateetan. d) Aurreko erantzunetako bat bera ere ez da zuzena.
38.- Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, autonomia-erkidegoek Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzu-zorro erkidean ez dagoen teknika, teknologia nahiz prozedura bat sar dezakete beren zerbitzu-zorroetan. Horiek zorroan sartu aurretik, dagokion autonomia-erkidegoak horren berri eman beharko dio, arrazoiturik, Estatuko Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluari: a) Baieztapen hori zuzena da. b) Baieztapen hori zuzena da, berri emateko betebeharrari dagokionez izan ezik. c) Baieztapen hori zuzena da, arrazoiturik berri emateko betebeharrari dagokionez izan ezik. d) Baieztapen hori okerra da.
39.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, lehen mailako arretaren prestazioak EZ du barnean hartuko: a) Aho-hortzen osasuneko arreta. b) Gaixo terminalen arreta aringarria. c) Oinarrizko errehabilitazioa. d) Aurreko erantzunetako bat bera ere ez da zuzena.
40.- Estatuko Osasun Sistemaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzu-zorro erkidearen edukia lantzean: a) Nahitaezkoa da Estatuko Osasun Sistemako Osasun arloko Teknologiak eta Prestazioak Ebaluatzeko Espainiako Agentzien Sareak aldeko txostena ematea, honako hauekin lotuta: efikazia, efizientzia, eraginkortasun, segurtasun eta baliagarritasun terapeutikoak, baita laguntzaren onurak eta alternatibak, babes gutxiagoko edo arriskuko taldeen zaintza, gizarte-premiak eta horrek guztiak ekonomian eta antolaketan izango duen eragina ere. b) Estatuko Osasun Sistemako Osasun arloko Teknologiak eta Prestazioak Ebaluatzeko Espainiako Agentzien Sareak hartuko du parte honako hauen ebaluazioan: efikazia, efizientzia, eraginkortasun, segurtasun eta baliagarritasun terapeutikoak, baita laguntzaren onurak eta alternatibak, babes gutxiagoko edo arriskuko taldeen zaintza, gizarte-premiak eta horrek guztiak ekonomian eta antolaketan izango duen eragina ere. c) Nahitaezkoa da inplikatutako sozietate zientifikoek aldeko txostena ematea, honako hauekin lotuta: efikazia, efizientzia, eraginkortasun, segurtasun eta baliagarritasun terapeutikoak, baita laguntzaren onurak eta alternatibak, babes gutxiagoko edo arriskuko taldeen zaintza, gizarte-premiak eta horrek guztiak ekonomian eta antolaketan izango duen eragina ere. d) Inplikatutako sozietate zientifikoek hartuko du parte honako hauen ebaluazioan: efikazia, efizientzia, eraginkortasun, segurtasun eta baliagarritasun terapeutikoak, baita laguntzaren onurak eta alternatibak, babes gutxiagoko edo arriskuko taldeen zaintza, gizarte-premiak eta horrek guztiak ekonomian eta antolaketan izango duen eragina ere.
41.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, honako kasu hauetan utziko da zerbitzu-zorrotik kanpo horretan sartuta dagoen teknika, teknologia edo prozedura bat: a) Efikazia, efizientzia eta eraginkortasunik eza frogatzen bada, edo onuraren eta arriskuaren arteko balantzea nabarmenki negatiboa bada. b) Prestakuntza behar badu eta ez badago horri dagokion espezialitate medikorik. c) Ezarpenaren baldintza ekonomikoak aldatu badira. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
42.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, erreferentziako zerbitzuak: a) Estatuko Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluaren barruan erabakiko dira eta Osasun eta Kontsumo Ministerioak akreditatuko ditu. b) Estatuko Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluaren barruan erabakiko dira eta kokatuko diren autonomia-erkidegoko agintaritzak akreditatuko ditu. c) Estatuko Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluaren barruan erabakiko eta akreditatuko dira. d) Estatuko Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluaren barruan erabakiko dira, Osasun eta Kontsumo Ministerioak akreditatuko ditu, eta kokatuko diren autonomia- erkidegoak finantzatuko ditu.
43.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, gizakietan eta albaitaritzan erabiltzeko sendagaien finantzaketari buruzko erabakia honako honi dagokio: a) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluari. b) Osasun eta Kontsumo Ministerioari. c) Autonomia-erkidego bakoitzari. d) Ekonomia eta Ogasun Ministerioari.
44.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, gizakientzako eta albaitaritzarako sendagaiak ebaluatzea, baimentzea, ikuskatzea, zaintzea eta kontrolatzea honako honi dagokio: a) Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluari. b) Osasun eta Kontsumo Ministerioari. c) Sendagaien eta Osasun Produktuen Europako Agentziari. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
45.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren giza baliabideak prestatzeko eta modernizatzeko programak diseinatzea honako honi dagokio: a) Osasun Sistema Nazionaleko Giza Baliabideen Batzordeari, autonomia-erkidegoen eskumenei kalterik egin gabe. b) Hezkuntza Ministerioari, autonomia-erkidegoen eskumenei kalterik egin gabe. c) Autonomia-erkidegoei, Hezkuntza Ministerioaren eskumenei kalterik egin gabe. d) Autonomia-erkidegoei, Osasun Sistema Nazionaleko Giza Baliabideen Batzordearen eskumenei kalterik egin gabe.
46.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen ondorioetarako, lanbide-gaitasuna hau da: a) Etengabeko prestakuntza egiaztatzea lanbide-ibilbidearen jardunean. b) Dagokion lanpostuan jarduteko beharrezko diren ezagutzak eskuratu izanaren egiaztagiriak ziurtatzen duen konpetentzia. c) Profesional sanitarioak bere lanbideko jardunbide egokiekin lotutako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak integratzeko eta aplikatzeko duen gaitasuna, sortzen zaizkion arazoak konpondu ahal izateko. d) Zerbitzu sanitarioekiko lotura estatutarioa lortzeko agintaritza eskudunak deitutako hautaketa-prozesu ofiziala gainditzea.
47.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Carlos III.a Osasun Institutuari dagokio: a) Ikerketa kooperatiboko institutuak eta sareak akreditatzea. b) Osasun Sistema Nazionalaren ikerketarako baliabideak egituratzea. c) Ikerketa-programa propioak garatzea. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
48.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, honako hauek hartuko dira Osasun Sistema Nazionalaren ikerketa-zentrotzat: a) Osasun eta Kontsumo Ministerioak izendatzen dituenak, Carlos III.a Osasun Institutuak proposatuta. b) Osasun eta Kontsumo Ministerioak izendatzen dituenak, autonomia-erkidegoek proposatuta. c) Osasun eta Kontsumo Ministerioak izendatzen dituenak, Carlos III.a Osasun Institutuak eta autonomia-erkidegoek elkarrekin proposatuta. d) a) eta b) zuzenak dira.
49.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, osasun-txartel indibidualak honako datu hauek jasoko ditu: a) Txartelaren titularra identifikatzeko oinarrizko datuak bakarrik. b) Txartelaren titularra identifikatzeko oinarrizko datuak eta dagokion farmazia- prestaziorako eskubidearenak soilik. c) Txartelaren titularra identifikatzeko oinarrizko datuak, dagokion farmazia- prestaziorako eskubidearenak eta osasun-zerbitzuarenak edo asistentzia sanitarioaren ardura duen erakundearenak. d) Txartelaren titularra identifikatzeko oinarrizko datuak, dagokion farmazia- prestaziorako eskubidearenak, osasun-zerbitzuarenak edo asistentzia sanitarioaren ardura duen erakundearenak eta Lehen Mailako Arretan atxikita duen profesionalarenak.
50.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren kalitatea hobetzeko azpiegitura elementu hauek osatuko dute: a) Profesional sanitarioen aurkako erasoen erregistroa, prebentzio-neurriak hartzeko. b) Gertaera kaltegarrien erregistroa, zeinak jasoko baitu pazientearen segurtasunerako arazo potentzial izan diren praktikei buruzko informazioa. c) a) eta b) zuzenak dira. d) a) eta b) okerrak dira.
51.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, osasun publikoaren eta elikagaien segurtasunaren arloetako jarduera koordinatuen adierazpena honako kasu hauetakoren batean kokatu beharko da: a) Osasun publikorako arrisku edo alarma bereziko egoerei erantzutea. b) Osasun publikorako arrisku edo alarma bereziko egoerei aurre egiteko prebentzio- planak ezartzea. c) Analisi epidemiologikoak egitea, osasun publikoaren eta elikagaien segurtasunaren arloko aurreikuspenen arabera egiturak eta baliabideak ezartzea ahalbidetuko dutenak. d) a) eta b) zuzenak dira eta c) okerra da.
52.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, gizarteak honen bidez hartuko du parte Estatuko Osasun Sisteman: a) Aholku Batzordea. b) Osasunaren Foro Irekia. c) Foro birtuala. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
53.- Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak xedatzen duenez, Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluak gai hauek aztertu eta eztabaidatuko ditu eta, hala badagokio, horiei buruzko gomendioak emango ditu: a) Autonomia-erkidegoek Osasun Sistema Nazionalaren oinarrizko prestazioen osagarri diren prestazio sanitarioak ezartzea. b) Profesionalen deialdietan oinarrizko irizpideak eta baldintzak sartzea, Estatuko lurralde osorako mugikortasuna izan dezatela bermatzeko. c) Estatuko Osasun Sistemaren Prestazioen Katalogoari dagokion zerbitzu-zorroa garatzea eta eguneratzea. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
54.- Zein da Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen xedea? a) Estatuko Osasun Sistema osatzen duten osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen funtzionario-harreman bereziaren oinarri arautzaileak ezartzea. b) Estatuko Osasun Sistema osatzen duten osasun-zerbitzuekin lan-harreman berezia duten estatutupeko langileen esparru-estatutua ezartzea. c) Estatuko Osasun Sistema osatzen duten osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen funtzionario-harremanaren oinarri arautzaileak ezartzea. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
55.- Zein da erantzun zuzena? a) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako zentro eta erakunde sanitarioetan lan egiten duten estatutupeko langileei baino ez zaie aplikatuko. b) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean aurreikusitakoa ez zaie inola ere aplikatuko autonomia- erkidegoek eratutako erakundeek zuzenean kudeatutako Osasun Sistema Nazionaleko zentroetan zerbitzuak ematen dituzten lan-kontratudun langile sanitarioei. c) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean aurreikusten ez den guztirako, estatutupeko langileei dagokien administrazioaren funtzio publikoari buruzko xedapen eta printzipio orokorrak aplikatuko zaizkie. d) b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
56.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak xedatzen duenaren arabera, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen erregimenaren antolamendua zenbait printzipio eta irizpideren arabera arautzen da. Adierazi hurrengoetatik zein EZ dauden legean aipatutakoen artean. a) Legeari eta zuzenbideari erabat men egitea. b) Estatutupeko langile izaera eskuratzeko berdintasuna, merezimendua, gaitasuna eta promozioa. c) Osasun-zerbitzuaren eta haren zentroen eta erakundeen antolamendu- eta funtzio- araubidean integratzea. d) Osasun-administrazio publikoen arteko koordinazioa, lankidetza eta elkarrekiko informazioa.
57.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 17.1 artikuluan aitortutako banakako eskubideei dagokienez, hurrengo baieztapen hauetatik, zein EZ da zuzena? a) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek eskubidea dute enpleguan egonkortasuna izateko eta benetan izendapenari dagozkion lanbidean edo eginkizunetan jarduteko. b) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek eskubidea dute betetzen duten eginkizunari egokitutako etengabeko prestakuntza jasotzeko, bai eta eginkizun horiei dagokien kualifikazio profesionala aitor diezaieten ere. c) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek beharrezkoa den atsedena hartzeko eskubidea dute, eta, horretarako, lanaldia murriztu, eta ordaindutako aldizkako oporrak eta baimenak hartu ahal izango dituzte, ezartzen diren baldintzei jarraikiz. d) Aldi baterako langileei ere aplika dakieke 17.1 artikuluan aitortutako eskubide indibidualen araubidea.
58.- Estatuko Osasun Sistema osatzen duten osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileak: a) Ez dute libreki sindikatzeko eskubide indibidualik. b) Jarduera sindikalerako eskubidea dute. c) Biltzeko eskubidea dute, eta eskubide hori baliatu ahal izango dute, baldin eta aldez aurreko baimena beharrezkoa badute. d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.
59.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak aurreikusten duen moduan, estatutupeko langile finkoaren izaera honako baldintza hauek betetzeagatik lortzen da: a) Behin hautaprobak gainditu ondoren, deialdian ezarritako epean hastea lanean dagokion zerbitzuko, erakundeko edo zentroko plaza batean. b) Hautaprobak gainditzea; organo eskudunak emandako izendapena; eta hilabeteko epean hastea lanean dagokion zerbitzuko, erakundeko edo zentroko plaza batean. c) Hautaprobak gainditzea; organo eskudunak emandako izendapena; eta, behin kasu bakoitzean ezarritako baldintza formalak bete ondoren, deialdian ezarritako epean hastea lanean dagokion zerbitzuko, erakundeko edo zentroko plaza batean. d) Hautaprobak gainditzea; organo eskudunak emandako izendapena; eta deialdian ezarritako epean hastea lanean dagokion zerbitzuko, erakundeko edo zentroko plaza batean.
60.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, estatutupeko langile finkoaren izaera lortzeko prozesuan, zer hautagai EZINGO DIRA izendatu eta, beraz, euren jarduketak ondoriorik gabe geratuko dira? a) Behin hautaketa-prozesua gainditu ondoren, deialdian eskatutako betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen ez duten hautagaiak. b) Hautaketa-prozesua gainditu aurretik, deialdian eskatutako betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen ez duten hautagaiak. c) Behin deialdia sinatuta, deialdian eskatutako betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen ez duten hautagaiak. d) Behin hautaketa-prozesua gainditu ondoren, organo eskudunak automatikoki egiten du hautagaiaren izendapena.
61.- Noiz galtzen da Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru- estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean erregulatutako estatutupeko langilearen izaera? a) Enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza bereziko zigorra jasotzean, dagokion izendapenari eragin ala ez. b) Desgaikuntza absolutuko zigorra jasotzean, zigorra irmoa izan ala ez. c) Dagokion lanbiderako desgaikuntza bereziko zigorra jasotzean, betiere zigorra sei urtetik gorakoa bada. d) Dagokion lanbiderako desgaikuntza bereziko zigorra jasotzean, betiere zigorra hiru urtetik gorakoa bada.
62.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera, hurrengo baieztapen hauetatik, zein EZ da zuzena? a) Erretiroa nahitaezkoa edo boluntarioa izan daiteke. b) Interesdunak 70 urte bete arte jarraitu nahi baldin badu zerbitzu aktiboan, eskaera boluntarioki egitea nahikoa izango da. c) Nahitaezko erretiroa deklaratuko da interesdunak 65 urte betetzean. d) Gizarte Segurantzaren legerian ezarritako baldintzak betetzen dituzten estatutupeko langileek aukera izango dute borondatezko erretiroa, erretiro osoa edo erretiro partziala hartzeko.
63.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langile izaerari uko egiteko, gutxieneko zer aurrerapenekin egin behar du eskaera interesdunak? a) Eskaera eraginkor egitea nahi den eguna baino 15 egun lehenago. b) Eskaera eraginkor egitea nahi den eguna baino 10 egun lehenago. c) Eskaera eraginkor egitea nahi den eguna baino 10 egun baliodun lehenago. d) Interesdunak ezin du uko egitea bere borondatez eskatu.
64.- Noiz da bidezkoa osasun-zerbitzuetako estatutupeko langile finko izaeraren azkentzea? a) Nazionalitatea galtzean. b) Zerbitzutik kentzeko diziplinazko zehapen irmo bat jasotzean. c) Enplegu edo kargu publikorako edo dagokion lanbiderako desgaikuntza bereziko zigor nagusi edo erantsi bat jasotzean. d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.
65.- Hurrengo irizpide hauetatik, zein EZ da ordainsari osagarriak finkatzeko irizpide orientatzaile gisa jasotzen Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru- estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean? a) Langileen motibazioa. b) Gardentasuna zerbitzua gauzatzean. c) Zerbitzuaren kalitatea. d) Jarduera sustatzea.
66.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak zer aurreikusten du ordainsarien arloan? a) Estatutupeko langileen ordainsari-sistema oinarrizko ordainsarietan eta ordainsari osagarrietan egituratzen da. b) Ordainsari osagarrien zati bat zehazteko egin beharreko estatutupeko langileen ebaluazioa, berdintasunaren, objektibotasunaren eta gardentasunaren printzipioetan oinarritutako prozedurak erabilita ezarriko da. c) Estatutupeko langileen ordainsari-sistemak kualifikazio teknikoaren eta profesionalaren printzipioei erantzuten die. d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.
67.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen ordainsariei buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Oinarrizko ordainsariak honako hauek dira: lan egiteko eskatutako tituluaren arabera kategoria bakoitzari esleitutako soldata; hirurtekoak; eta aparteko ordainsariak. b) Oinarrizko ordainsariak berdinak izango dira osasun-zerbitzu guztietan, zein urtetan jasotzen diren kontuan hartu gabe. c) Aldi baterako estatutupeko langileek dauden osasun-zerbitzuetan beren izendapenei dagozkien ordainsari guztiak jasoko dituzte, karrerako osagarria izan ezik. d) Etengabeko arretako osagarria lanpostuaren titularraren ekimen jarraitua eta iraunkorra ordaintzera bideratuta dago.
68.- Zer motatako ezintasun iraunkorra deklaratzean galtzen da osasun-zerbitzuetako estatutupeko langile izaera? a) Ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoa. b) Lanerako ezintasun absolutua. c) Baliaezintasun handia. d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.
69.- Zer ezartzen du Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru- estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak? a) Langileak zentro sanitarioan ematen duen denbora hartzen da lan-denboratzat. b) Lan-denboratzat soilik hartzen da langilea zentro sanitarioko bere lanpostuan eta bere jarduera eta eginkizunak egiten dagoen denbora. c) Lan-denbora zenbatzeko, zentro sanitarioan zein bertatik kanpo emandako denbora har daiteke aintzat. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
70.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileak: a) Lokalizazio-aldia langileak bakar-bakarrik prestasun-egoeran dauden denbora da. b) Atsedenalditzat hartzen da lan-denbora ez den denbora oro. c) Txandakako lana talde-lana antolatzeko modu bat da, beti txandakakoa eta jarraitua den sistema baten arabera zehazki. d) Lokalizazio-aldia langileak prestasun-egoeran dauden denbora da, langileen balizko lokalizazioa segurtatzeko helburuarekin bakar-bakarrik.
71.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen kasuan, zer iraupen izango du gaueko lanaldiak? a) Gutxienez zazpi ordukoa, eta nahitaez hartuko du barnean egun natural bakoitzeko 00:00etatik 05:00etara bitarteko tartea. b) Gutxienez zortzi ordukoa, eta nahitaez hartuko du barnean egun natural bakoitzeko 00:00etatik 05:00etara bitarteko tartea. c) Gutxienez zortzi ordukoa, eta nahitaez hartuko du barnean egun natural bakoitzeko 12:00etatik 17:00etara bitarteko tartea. d) Gutxienez zazpi ordukoa, eta nahitaez hartuko du barnean egun natural bakoitzeko 12:00etatik 17:00etara bitarteko tartea.
72.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileak: a) Lanaldi arrunta bakarrik aurreikusten da. b) Lanaldi osagarria eta lanaldi arrunta gehituta, gehieneko lan-denbora astean 48 ordukoa izango da, betiere hiru hileko benetako lanaldiaren batezbestekoa erreferentziatzat hartuta. c) Lanaldi osagarria eta lanaldi arrunta gehituta, gehieneko lan-denbora astean 48 ordukoa izango da, betiere sei hileko benetako lanaldiaren batezbestekoa erreferentziatzat hartuta. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
73.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileak: a) Lan-denboren gehieneko iraupena finkatzeko, beti hartuko dira kontuan lokalizazio- aldiak. b) Lanaldi osagarria langile guztiei aplika dakieke. c) Lanaldi osagarriak ez du aparteko orduetarako ezarritako izaera izango, ezta tratamendu bera jasoko ere. d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
74.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean xedatutakoa aintzat hartuta, hurrengo baieztapen hauetatik, zein EZ da zuzena? a) Lanaldi arruntaren eta lanaldi osagarriaren gehieneko iraupen bateratua gainditzeko, nahikoa izango da zentro sanitarioak justifikatzea horretarako antolaketa- edo asistentzia-arrazoiak daudela. b) Lanaldi arruntaren eta lanaldi osagarriaren gehieneko iraupen bateratua gainditu ahal izango da, baldin eta langileak ados badaude eta, etengabeko arreta iraunkor egokia bermatzeko, horretarako antolaketa- edo asistentzia-arrazoiak badaude. c) Lanaldi arruntaren eta lanaldi osagarriaren gehieneko iraupen bateratua gainditu ahal izango da, betiere zentro sanitarioak eskaintza aldez aurretik eta berariaz egiten badu. d) Gehiegizko lanaldia lanaldi osagarritzat hartuko da, eta urtean 150 ordukoa izango da gehienez ere.
75.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak lanaldi bereziaren araubidea jasotzen du 49. artikuluan. Lanaldi bereziarekin lotuta, hurrengo alderdi hauetatik zein bermatzera EZ dago derrigortuta zentro sanitarioa? a) Lanaldi arruntaren eta lanaldi osagarriaren gehieneko iraupena gainditzeko baimenik ez emateagatik inork inolako kalterik ez jasatea. b) Antzinatasun-printzipioa errespetatzea lanaldi bereziaren erregimena esleitzeko. c) Lanaldi bereziko erregimenean diharduten langileen erregistro eguneratuak egotea. d) Segurtasuna eta osasuna babesteko printzipio orokorrak errespetatzea.
76.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen eguneko lanaldiarekin eta atsedenaldiekin lotutako hurrengo baieztapen hauetatik, zein da zuzena? a) Lanaldi arruntari dagokion lanaldia etenik gabeko 12 ordukoa izango da beti. b) Lanaldi bat amaitu eta hurrengoa hasi bitartean, langileek etenik gabeko 8 orduko gutxieneko atsedenaldia izateko eskubidea dute. c) Salbuespen gisa eta antolaketa- edo asistentzia-arrazoiengatik komenigarria bada, 24 ordura arteko lanaldi arruntak ezarri ahal izango dira. d) Lanaldi bat amaitu eta hurrengoa hasi bitarteko etenik gabeko 12 orduko gutxieneko atsedenaldia txandakako lanaren kasuan bakarrik murriztu ahal izango da, baldin eta langileak taldez aldatzen badira eta talde baten lanaldiaren amaieratik beste taldearen lanaldiaren hasierara bitartean eguneko atsedenaldia hartzerik ez badute.
77.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak ezartzen duenez: a) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen kasuan bateraezina da eginkizun sanitarioak eta beste edozein eginkizun uztartzea. b) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileei funtzionario publikoei ezarritako bateraezintasunen araubide bera aplikatzen zaie. c) Indarreko legeriak ezarritakoa aintzat hartuta, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek eginkizun sanitarioak eta irakaskuntzakoak bateragarri egin ahal izango dituzte. d) Langile sanitario lizentziadunen kasuan, berariazko osagarria uko egin ezinezkoa da.
78.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak ezartzen duenez: a) Gizarte Segurantzako araubide publiko baten eskutik erretiro-pentsioa jasotzea bateraezina da beste edozein ordainsari jasotzearekin. b) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek, edozein kasutan eta inolako mugarik gabe, langile emeritu izateagatik dagozkien ordainsariak gehitu ahal izango dizkiote erretiro-pentsioari. c) Langile emerituaren aitortza jasotzeak ez dakar berekin ordainsari ekonomikoak eskuratzeko eskubidea ere aitortzea. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
79.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak asteko atsedenaren inguruan araututakoa aintzat hartuta, hurrengo baieztapen hauetatik, zein EZ da zuzena? a) Langileek etenik gabeko gutxieneko atsedenaldi finko bat hartzeko eskubidea izango dute, batez beste astean 24 orduko iraupena izango duena. b) Asteko atsedenaldia kalkulatzeko erreferentziako aldia hiru hilabetekoa izango da. c) Asteko gutxieneko atseden denbora hartu ez bada hiru hilabeteko aldian, konpentsazio bat jasoko da txandakako atsedenaldien erregimenaren bidez. d) Asteko atsedenaldia kalkulatzeko erreferentziako aldia bi hilabetekoa izango da.
80.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen arabera: a) Langileek ordaindutako oporrak hartzeko eskubidea izango dute eta oporraldiaren iraupena ez da inoiz 30 egun naturaletik beherakoa izango. b) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileek aukera izango dute oporraldiaren ordez konpentsazio ekonomiko bat jasotzea erabakitzeko. c) Urteko oporraldia konpentsazio ekonomiko batekin ordeztu ahal izango da soilik, zentroen programa funtzionalaren bidez, baldin eta antolaketa-arrazoiengatik komenigarria bada. d) Urtero, langileek ordaindutako oporrak hartzeko eskubidea izango dute eta oporraldiaren iraupena ez da inoiz 30 egun naturaletik beherakoa izango, edo zerbitzu-denboraren arabera proportzionalki dagokionetik beherakoa.
81.- Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileak zer egoeratan izan daitezkeen aintzat hartuta, hurrengo baieztapen hauetatik, zein da zuzena? a) Estatutupeko langile finkoen egoeren araubide orokorrak honako egoera hauek bakar-bakarrik aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa, zerbitzu bereziak eta borondatezko eszedentzia. b) Zerbitzu berezietako egoeran dauden estatutupeko langile guztiek dute eskubidea denbora zenbatzeko, bai antzinatasun-ondoreetarako, bai jatorrizko plaza erreserbatzeko eta hirurtekoak jasotzeko. c) Zerbitzu aktiboan dauden estatutupeko langileek beren izaerari dagozkion eskubide eta betebehar guztiak dituzte. d) Estatutupeko langileen beste kategoria batean, funtzionario edo lan-kontratudun langile gisa, edozein administrazio publikotan lan egiten badute, sektore publikoan zerbitzuak emateagatik eszedentzia-egoera aitortuko zaie estatutupeko langileei.
82.- Interes partikularragatik eszedentzia eskatu ahal izateko, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen kasuan ezinbesteko baldintza da aurretik benetan egindako zerbitzuak izatea edozein administrazio publikotan. Zenbat denboran zehar zehazki? a) Aurreko bost urteetan. b) Aurreko lau urteetan. c) Aurreko bi urteetan. d) Aurreko hiru urteetan.
83.- Zeintzuk dira osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen diziplina-araubidea gidatzen duten printzipioak? a) Tipikotasuna, efikazia eta berehalakotasuna. b) Tipikotasuna, proportzionaltasuna eta ekonomia prozesala. c) Tipikotasuna, efikazia eta proportzionaltasuna. d) Berehalakotasuna eta ekonomia prozesala.
84.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak ezartzen duenez, euskal aginte publiko guztien lehentasunezko zeregina da, izan, jarduera sozioekonomikoko sektore bakoitzean osasuna sustatzea eta indartzea. Zer helbururekin? a) Ondorio negatiboen intzidentzia sustatzea. b) Bizitza-ohitura osasungarriei adore ematea. c) Arrisku-faktoreak kentzea. d) Ondorio negatiboen intzidentzia ezabatzea.
85.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak ezartzen duenez, Euskal Administrazio Sanitarioari dagokio osasun publikoaren tutela orokorra garantizatzea. Zeren bidez? a) Prebentzio-neurriak. b) Osasunaren sustapena. c) Prestazio sanitario indibidualak. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
86.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak aitortzen duenez, osasun-babesarekiko eskubidea unibertsala da: a) Euskadiko lurraldean bertan bizi diren pertsona guztientzat, bai eta pasoan daudenentzat ere. b) Euskadiko lurraldean bertan edo Euskaditik kanpo bizi diren pertsona guztientzat, bai eta pasoan daudenentzat ere. c) Soilik administrazio-egoitza Euskadin duten pertsonentzat. d) Soilik euren euskal herritartasun politikoa aldarrika daitekeen pertsonentzat.
87.- Euskadiko sistema sanitarioa: a) Administrazio zentralaren esku dauden jarduketak Euskadiko osasungintza-arloan egokiro antolatzeko eta ordenatzeko sortu da. b) Euskadiko Autonomi Elkarteko baliabide sanitario guztiek modu integralean eratzen dute. c) Azken finean, biztanleriaren osasun-maila mantentzea eta berreskuratzea du helburu esklusiboki. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
88.- Hurrengo printzipio hauetatik, zein EZ dago jasota ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeko printzipio taiutzaileen artean? a) Unibertsalitatea. b) Herritarren solidaritatea. c) Ekitatea. d) Zerbitzuen kalitatea.
89.- Zer ezartzen du ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak osasun-barrutiei dagokienez? a) Euskadiko Autonomi Elkarteko lurralde guztia osasun-barrutitan zatitzen da, mugape geografiko bakoitzaren egoera sozioekonomikoaren arabera. b) Osasun-barruti bakoitzean praktikan jarri ahal izango dira osasun publikoaren babes orokorrari eta esklusiboki lehen mailako atentzioari dagozkien funtsezko jarduketak. c) Osasun-barruti bakoitzean garantizatuko da bai lehen mailako atentzioa behar bezala antolatzea bai hura atentzio espezializatuarekin koordinatzea. d) a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
90.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Euskadiko osasun Sistemaren antolakuntza eta funtzionamenduaren gaineko printzipio programatikoak dira: a) Euskadiko Autonomi Elkarteak ziurtatzen dituen prestazio sanitarioen katalogoa diru publikoz finantzatzeko esparrua optimizatzea. b) Baliabideak eta jarduketak lehentasunez osasuna sustatzera eta gaixotasunak prebenitzera orientatzea. c) Banapen-printzipioari jarraituko zaio antolakuntzaren barne-garapena egiteko, esan nahi baita, sistemaren erregulazio eta finantzaketako zereginak zerbitzu sanitarioak ematetik bereiziko direla. d) Profesional sanitarioek erantzukizuna eta partaidetza izatea, haien esku dauden baliabideen antolamendu-erabakiei eta gestioari dagokienez.
91.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak aurreikusten du beharrezko informazio-sistemak sortzea, sistemako erantzukizun-maila ezberdinetan egokiro jardutea errazteko. Horretarako, osasunari buruzko datu pertsonalak bildu eta tratatu ahal izango dira, betiere honako baldintza hauek betetzen badira: a) Beti jaso behar da ukituaren aldez aurreko adostasuna. b) Ukitutako pertsonaren baimena izan ezean, jarduketa behar bezala baimenduta egon beharko da, eta informazioaren anonimatua garantizatzen duen aurretiko prozedura disoziatzailea burutu beharko da. c) Ukituaren aldez aurreko idatzizko adostasuna izatea eta informazioaren anonimatua garantizatzea. d) Nahikoa da jarduketa behar bezala baimenduta egotea.
92.- Zer aurreikusten du ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak? a) Herritarrak estaldura publikoko zerbitzu sanitarioetara heltzeko prozedurak berdintasun formalaren printzipioa garantizatuko du. b) Herritarrak edozein zerbitzu sanitariora heltzeko prozedurak benetako berdintasun- printzipioa garantizatuko du. c) Herritarrak estaldura publikoko zerbitzu sanitarioetara heltzeko prozedurak benetako berdintasun-printzipioa garantizatuko du. d) Herritarrak zerbitzu sanitarioetara heltzeko prozedurak unibertsaltasunaren printzipioa garantizatuko du.
93.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak, herritarren eskubide eta betebeharrak jasotzean, zer aipatzen du? a) Prozesu diagnostiko zein terapeutiko guztiak idatzita jasota uzteko dagoen betebeharra. b) Prozesu diagnostiko guztiak edozein bitartekoren bidez jasota uzteko dagoen betebeharra. c) Prozesu diagnostiko zein terapeutiko guztiak edozein bitartekoren bidez jasota uzteko dagoen betebeharra. d) Legean ez dago horri buruzko aurreikuspenik; beraz, fakultatiboak berak erabakiko du prozesu diagnostikoa edo terapeutikoa erregistratu behar den.
94.- Adierazi erantzun zuzena: a) Euskadiko sistema sanitarioan herritarren partaidetza posible izan dadin, legez partaidetza komunitarioko kontseiluak sortuko dira. b) Euskadiko sistema sanitarioan herritarren partaidetza posible izan dadin, legez partaidetza komunitarioko kontseiluak sortuko dira, esklusiboki Autonomi Elkartearen eremu osorako. c) Euskadiko sistema sanitarioan herritarren partaidetza posible izan dadin, araudiz partaidetza komunitarioko kontseiluak sortuko dira, Autonomi Elkarteko eremukoak eta osasun-barruti bakoitzaren eremukoak. d) Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak ez ditu jasotzen partaidetza komunitarioko kontseiluak.
95.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak xedatutakoa aintzat hartuta, partaidetza komunitarioko kontseiluei buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Kontseiluek sistemaren plan eta helburu orokorren formulazioan erabakiak hartzeko ahalmena dute. b) Kontseiluek kontsulta- eta aholkularitza-ahalmenak dituzte sistemaren plan eta helburu orokorren formulazioan. c) Kontseiluak osatzeko lurralde-ordezkaritzako irizpideak hartzen dira kontuan esklusiboki. d) Kontseiluak osatzeko lurralde-ordezkaritzako irizpideak hartzen dira kontuan, eta, presidentetzak hala erabakitzen duenean, partaide izan daitezke, toki- eta foru- administrazioen ordezkariez gain, elkargo profesional sanitarioen ordezkariak.
96.- Programa-kontratua, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen ondorioetarako: a) «Programa-kontratu» izeneko lanabes juridikoaren bidez antolatzen dira Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko erakundeen artean zerbitzu sanitarioz hornitzeko egiten diren harremanak. b) «Programa-kontratu» izeneko lanabes juridikoaren bidez zuzenean antolatzen dira osasun-alorrean eskumena duen sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko erakundeen artean zerbitzu sanitarioz hornitzeko egiten diren harremanak, eta itun baten izaera juridikoa du. c) «Programa-kontratu» izeneko lanabes juridikoaren bidez zuzenean antolatzen dira osasun-alorrean eskumena duen sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko erakundeen artean zerbitzu sanitarioz hornitzeko egiten diren harremanak, eta hitzarmen berezi baten izaera juridikoa du. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
97.- Hurrengo eduki hauetatik, zein EZ dago jasota ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legean araututako programa-kontratuan gutxienez zehaztuta geratu beharrekoen artean? a) Zerbitzu sanitarioek bete beharreko eraginkortasun-baldintzak kuantitatiboki eta aldizka zehaztea. b) Jardueraren bolumen osoaren estimazioa eta estalduraren barruan dauden kontingentzia sanitarioen aurreikuspena. c) Kontrol eta auditoria sanitarioari buruzko baldintzak eta prozedura. d) Alderdiek hitzarmenaren aplikazioaren ondorioz sor daitezkeen berrikuspen, egokitze eta gainerako intzidentziei dagokienez hartzen dituzten erantzukizun- mailak.
98.- Nola eratzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa? a) Nortasun juridiko propioa duen eta osasun-alorrean eskumendun den Administrazio Orokorreko sailari atxikitako ente publiko gisa. b) Nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko ente publiko gisa. c) Nortasun juridiko propioa ematen zaion zuzenbide pribatuko ente publiko gisa. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
99.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Osakidetza ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak eta Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan xedatutakoak arautzen dute. b) Osakidetzaren jarduera guztiak zuzenbide pribatuari lotuta daude. c) Osakidetza zuzenbide publikoari lotuko zaio, bai zuzenean nahiz delegazioaren bidez emandako administrazio-ahalmenak erabiltzen dituenean. d) Entearen menpe dauden erakundeak administrazio-organotzat hartuko dira.
100.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendaritza-antolakuntzari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena? a) Zuzendaritza-organoak bi dira: administrazio-kontseilua eta presidentea. b) Zuzendaritza-organoak bi dira: administrazio-kontseilua eta presidentea; presidente- kargua lehendakariak beteko du. c) Zuzendaritza-organoak bi dira: administrazio-kontseilua eta presidentea; presidente- kargua osasun-alorrean eskumendun den saileko sailburuak beteko du. d) Administrazio-kontseilua hauek osatuko dute: presidenteak eta, gehienez ere, beste bost kidek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkari direnak.
101.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko administrazio-kontseilua honako hauek osatzen dute: a) Presidenteak eta, gehienez ere, beste bost kidek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkari direnak. b) Presidenteak eta, gehienez ere, beste hiru kidek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkari direnak. c) Presidenteak eta beste bost kidek, osasun-alorrean eskumendun den saileko ordezkari direnak. d) Presidenteak, osasun-alorrean eskumendun den saileko sailburuak eta beste hiru kidek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkari direnak.
102.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak ezartzen duenez: a) Eusko Legebiltzarrari dagokio Euskadiko Osasun Plana onartzea. b) Osasun-alorrean eskumena duen sailari dagokio sei hilez behin prestatu eta Legebiltzarrari bidaltzea txosten bat Euskadiko Osasun Planaren helburu eta xedapenen neurketarekin. c) Osasun-alorrean eskumena duen sailari dagokio urtero-urtero prestatu eta Legebiltzarrari bidaltzea txosten bat Euskadiko Osasun Planaren helburu eta xedapenen neurketarekin. d) a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
103.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen ondorioetarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pertsonal-plantillak: a) Presidenteak onartuko ditu, administrazio-kontseiluak proposatuta. b) Egitura-izaerako lanpostuetan diharduen pertsonal guztia, nahiz antolakuntza zentralekoa nahiz zerbitzuak ematen dituzten Osakidetzaren menpeko erakundeetakoak izan. c) Administrazio-kontseiluak urtero erabakiko du, Osasun Sailaren proposamenez, eta talde profesionalen arabera, plantillen pertsonalaren gehieneko kopurua zein izan behar den. d) Osasun Sailak urtero erabakiko du, titulazio-taldeen arabera, plantillen pertsonalaren gehieneko kopurua zein izan behar den.
104.- Noren eskumena da Euskadiko sistema sanitarioaren zuzendaritza, planifikazioa eta programazioa? a) Eusko Jaurlaritzarena. b) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko presidentearena, administrazio- kontseiluak proposatuta. c) Eusko Legebiltzarrarena. d) Osasun-alorrean eskumena duen sailarena.
105.- Euskadiko Autonomi Elkartearen lurralde-esparruan, nori dagokio ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legean eta gainerako legeria sanitarioan aurreikusitakoa betetzen den ala ez ziurtatzeko beharrezkoak diren ikuskapenak egitea? a) Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailari atxikitako Euskadiko Autonomi Elkarteko Lan Ikuskaritzari. b) Kasu guztietan, Euskadiko Autonomi Elkarteko toki-korporazioei. c) Osasun-alorrean eskumena duen Sailari. d) Osasun-alorreko ikuskaritza ez da Euskadiko Autonomi Elkarteko eskumena.
106.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen arabera, heltzeko hautapen-prozeduretan barne-sustapenaren mekanismoa ezarriko da. Bada, mekanismo horren bidez, eskainitako destinoen ehuneko jakin batera arte bete dezake titulazio- edo lanbide-talde desberdinetako pertsonalak, baldin eta interesdunak pertsonal finko badira eta kasu bakoitzean eskatutako baldintzak betetzen badituzte. Zein da zehazki ehuneko hori? a) % 50. b) % 40. c) % 60. d) % 30.
107.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen arabera, hurrengo irizpide hauetatik, zein EZ da arau-hausteak arin, larri edo oso larri gisa sailkatzeko irizpideetako bat? a) Eskatutako kalte-ordainaren zenbatekoa. b) Osasun-arriskuak. c) Intentzionalitate-gradua. d) Sortutako osasun- eta gizarte-aldaketaren larritasuna.
108.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak zigorren arloan ezartzen duena aintzat hartuta, hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Arau-hausteak diruzko zigorrarekin edo zigor ekonomikoarekin baino ez dira zehatuko. b) Arau-hauste oso larriak direnean, Eusko Jaurlaritzak erabaki dezake establezimendu, instalazio edo zerbitzua aldi baterako ixtea, gehienez ere hiru urteko eperako. c) Jarri beharreko isunaren kalterik gabe, zenbait kasutan, kasuan kasuko jarritako zigor ekonomikoari, lortutako onura ez-zilegiaren zenbatekoaren hirukoitzeraino gehituko zaio. d) Arau-hauste oso larriak direnean, Eusko Jaurlaritzak erabaki dezake establezimendu, instalazio edo zerbitzua aldi baterako ixtea, gehienez ere hiru urteko eperako.
109.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen arabera, ente publikoko erakundeek egingo dute zerbitzu sanitarioen horniketa, Osakidetza- Euskal osasun zerbitzuari atxikitako baliabideekin. Bada, erakundeok: a) Ekonomia-finantzetako eta gestioko autonomiaren printzipioaren arabera jardungo dute. b) Titulartasun publikoko eta nortasun juridiko propioko erakunde gisa eratuko dira. c) Titulartasun publikoko eta nortasun juridiko propioko erakunde gisa sortuko dira, lege bidez. d) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren menpe daude aurrekontuen arloan, beren jarduera gauzatzeko.
110.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko zuzendaritza-karguei buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena? a) Zuzendaritza-pertsonala langileak Administrazio Publikoarekin aurretiko lotura duten pertsonen artetik izendatu behar da. b) Zuzendaritza-pertsonala izango da behin-behineko gerentzia- edo zuzendaritza- lanak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko edozein gestio-egituretan egiten dituena, baldin eta lanok pertsonal estatutario finkoari erreserbatu ez bazaizkio. c) Aplikatzekoa den ordainketa-araubidea Administrazio-kontseiluak ezartzen duena izango da. d) Zuzendaritzako langileak izendapen eta kargugabetze librekoak dira.
111.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeak ezarritako araubide estatutarioa aplikatuko zaion pertsonalari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Estatutu-lotura hori lortzeko, ondoko bi baldintzak bete behar dira: dagokion hautapen-prozedura gainditzea eta agintari eskumendunak emandako izendapena. b) Estatutu-lotura lortzeko hautapen-prozedurak gordeko dituen printzipioak berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna dira esklusiboki. c) Erregimen juridiko horri lotutako pertsonala sailkatzeko lanabesak hauek dira: titulazio-taldea, talde profesionala, kategoria eta betetzen ari den lanpostu funtzionala. d) Titulazio-taldean sailkatzeko oinarriak hauek dira: gaitasun profesionalak talde batean batzea eta ematen den prestazioko zereginen eduki espezifikoa.
112.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen arabera, zer EZ da arau-hauste arintzat hartzen? a) Identifikazio faltsua edo egiazkotasun-printzipioaren kontrakoa, osasuneko profesionalek beren jarduera profesionalean eta herritarrenganako asistentzia- harremanetan aritzekoan dituzten merezimenduei, esperientziari eta ezgaitasun teknikoei dagokienez. b) Ikuskapen-lanari oztopoak ipintzea, lan hori nahastu edo atzeratuko duen egiteren zein omisioren baten bidez. c) Arau-hauste oso larritzat jotako portaerak arduragabekeriaren ondorioz egitea, sortutako osasun-arrisku edo -aldaketa entitate eskasekoa denean. d) Arduragabekeria hutsez arautegi sanitarioan ezarritako baldintzak, betebeharrak eta debekuak ez betetzea.
113.- Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legean jasotzen den bezala: a) Lege honek kalifikatutako arau-hauste arinek urtebetera preskribatuko dute. b) Lege honek kalifikatutako arau-hauste arinek bi urtera preskribatuko dute. c) Lege honek kalifikatutako arau-hauste larriek hiru urtera preskribatuko dute. d) Lege honek kalifikatutako arau-hauste larriek lau urtera preskribatuko dute.
114.- Osakidetza Ente Publikoa: a) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-entea, izaera publikokoa, zuzenbide pribatu edo publikoko ente publiko gisa diharduena. b) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-entea, izaera publikokoa, zuzenbide publikoko ente publiko gisa diharduena. c) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-entea, izaera publikokoa, zuzenbide pribatuko ente publiko gisa diharduena. d) Aurreko hirurak okerrak dira.
115.- Osakidetza Ente Publikoak ondoren zerrendatzen diren herri-onurako xedeak bilatuko ditu, bere menpeko erakundeen bitartez (adierazi erantzun OKERRA): a) Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu publiko sanitarioa ematea. b) Baliabide sanitarioen garapena sustatzea, bertako ekintza eta programen bidez, edo beste erakunde batzuekin lankidetzan; eta helburuekin loturiko beste edozein ekimen sustatzea, zuzendari nagusiak hala erabakitzen badu. c) Langile sanitarioek eta ez sanitarioek dituzten ezaguera espezializatuak eguneratzea eta prestakuntza sustatzea, bai osasunaren arloan, bai kudeaketa zein administrazio sanitarioetan. d) Osakidetzaren zerbitzuen erabiltzaileei beren eskubide eta eginbehar instrumental eta osagarriak erabat betetzeko behar dituzten baldintzak eskainiko zaizkie.
116.- Osakidetza Ente Publikoko lehendakaria honako hau izango da: a) Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria. b) Entea kokatuta dagoen lurralde historikoko ahaldun nagusia. c) Lehendakaria, Osasun sailburua, eta ohorezko lehendakaria, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria. d) Osasun sailburua.
117.- Nori dagokio ente publikoko antolakunde nagusiko ataleko zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea? a) Enteko Administrazio Kontseiluari. b) Enteko Zuzendaritza Nagusiari. c) Enteko Lehendakaritzari. d) Aurreko bakar bati ere ez.
118.- Osakidetzako lehendakariak honako eginkizun hauek izango ditu (adierazi erantzun OKERRA): a) Ente Publikoaren eta Administrazio Kontseiluaren ordezkaritza eramatea, entearen menpeko erakundeetako zuzendariei dagokienaren kaltetan joan gabe. b) Ente Publikoko eragiketak berraztertzea, eta egokitzat jotako txostenak Administrazio Kontseiluari aurkeztea. c) Enteak egiten dituen jarduerak eta izaera pribatuko zentro sanitarioek, bai eta beste autonomia-erkidego batzuek edo Estatuko Administrazio Zentralak ere, egindakoak behar bezala koordinatuta daudela ziurtatzea. d) Ente Publikoaren eskubideak eta interesak babestearren, edozein ekintza, salbuespen edo auzibide zein administrazio-errekurtso izapidatzea, ente publikoko erakundeei atxikitako ahalmenak erabiltzearekin zuzenean loturiko ekintza arruntei kalte egin gabe.
119.- Kontseiluan, ente publikoko lehendakariaz gain: a) Autonomia Erkidegoko Administrazioko bost ordezkari egongo dira. Ordezkari horiek Jaurlaritzak izendatuko ditu, bat Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, beste bat Gizarte Ongizateko sailburuaren proposamenez, eta gainerako hirurak Osasun sailburuaren proposamenez. b) Autonomia Erkidegoko Administrazioko bost ordezkari egongo dira. Ordezkari horiek Jaurlaritzak izendatuko ditu, bat Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, beste bat Lehendakaritzako sailburuaren proposamenez, eta gainerako hirurak Osasun sailburuaren proposamenez. c) Autonomia Erkidegoko Administrazioko bost ordezkari egongo dira. Ordezkari horiek Jaurlaritzak izendatuko ditu, bi Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta gainerako hirurak Osasun sailburuaren proposamenez. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
120.- Nori dagokio Osakidetza Ente Publikoaren irizpideak eta ekiteko ildoak onartzeko eginkizuna? a) Enteko Administrazio Kontseiluari. b) Enteko Zuzendaritza Nagusiari. c) Enteko Lehendakaritzari. d) Aurreko bakar bati ere ez.
121.- Osakidetza Ente Publikoaren Plan Estrategikoaren proposamena: a) Enteko Zuzendaritza Nagusiak egingo du. b) Enteko Lehendakaritzak onartuko du. c) Enteko Administrazio Kontseiluaren txostena beharko du. d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
122.- Zer dagokio Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseiluari (adierazi erantzun OKERRA): a) Ente publikoaren aurrekontuen eta finantzen aurretiazko egoera-orrien proposamena onartzea. b) Ente publikoaren Plan Estrategikoa onartzea. c) Ente publikoaren ordezkaritza eramatea. d) Ente publikoaren eta bere erakunde guztien irizpideak eta ekiteko ildoak onartzea.
123.- Nori dagokio Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakundeetako zuzendari- kudeatzaileak izendatzeko eta kargutik kentzeko eginkizuna? a) Enteko Zuzendaritza Nagusiari. b) Enteko Lehendakaritzari. c) Enteko Administrazio Kontseiluari. d) Aurrekoetako bakar bati ere ez.
124.- Nori dagokio Osakidetza Ente Publikoko bileretan deialdiak egitea, mahaiburu izatea, saioak bertan behera utzi eta amaitzea; Administrazio Kontseiluaren eztabaidak bideratzea eta, berdinketa gertatuz gero, boto ebazlea ematea? a) Zuzendaritza Nagusiari. b) Lehendakaritzari. c) Administrazio Kontseiluko kiderik zaharrenari. d) Aurrekoetako bakar bati ere ez.
125.- Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, bere eginkizunak garatzeko, Osakidetza Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak talde baten laguntza izango du. Honako hauek osatuko dute talde hori: a) Bi ataleko zuzendarik. b) Hiru ataleko zuzendarik. c) Lau ataleko zuzendarik. d) Arauak ez du ataleko zuzendarien kopuru zehatzik ezartzen.
126.- Nori dagokio Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseiluaren akordioak betearazteko eta behar diren proposamenak, txostenak, azterlanak eta analisiak egiteko eginkizuna? a) Enteko Zuzendaritza Nagusiari. b) Enteko Lehendakaritzari. c) Enteko ataleko zuzendariei. d) Aurrekoetako bakar bati ere ez.
127.- Osakidetza Ente Publikoko Zuzendari Nagusia: a) Ezin izango da Enteko Administrazio Kontseiluaren bileretara joan. b) Enteko Administrazio Kontseiluaren bileretako buru izango da. c) Enteko Administrazio Kontseiluaren bileretara joango da, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin. d) Enteko Administrazio Kontseiluaren bileretara joango da, hitz egiteko eskubidea duela, baina botorik gabe.
128.- Osakidetza Ente Publikoaren administrazioko eta korporazio-kudeaketako antolakunde orokorrak honako eginkizun hauek ditu bere esku laguntza-kudeaketako arloan (adierazi erantzun OKERRA): a) Kalitateko politika orokorrak betetzen diren begiratzea eta kontu-ikuskaritzak egitea. b) Irizpide orokorrak taxutzea eta sare publikoan estalita dauden osasun-zerbitzuen prezio-politika proposatzea. c) Baliabideak koordinatzea eta itxaron-zerrendetan esku hartzeko neurriak proposatzea. d) Interes orokorreko protokoloak sustatzea.
129.- Osakidetza Ente Publikoaren administrazioko eta korporazio-kudeaketako antolakunde orokorrak honako eginkizun hauek ditu bere esku giza baliabideen kudeaketako arloan (adierazi erantzun OKERRA): a) Enteko langileriari buruzko politikak begiratu, kontrolatu eta ebaluatzea. b) Osasungintza pribatuko zentroekin lankidetza-akordioak sustatzea. c) Langileria-erregistroa eramatea. d) Administrazio Kontseiluak, izaera orokorragatik, izangaien balizko kopuruagatik edo antzeko arrazoiengatik, zehazten dituen hautatzeko eta betetzeko prozesuak kudeatzea. Ondorioz, esandako prozesuen deialdiak, oinarriak, programak eta edukiak prestatuko ditu, eta epaimahaiak izendatuko.
130.- Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera, Osakidetza Ente Publikoaren menpeko zerbitzu- erakunde bakoitzak bere jarduera-helburua edo osasun-esparrua izango du zehazturik, lege honetan berariaz xedatutakoaren arabera: a) 41/2002 Legea, Pazientearen Autonomiari buruzkoa. b) 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena. c) 17/2022 Dekretua, otsailaren 1ekoa, Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroarena. d) Aurrekoetako bat ere ez.
131.- Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakunde bakoitzak bere egin dituen osasun- zerbitzuak emateko behar diren kudeaketa zein administrazioko ahalmenak izango ditu, salbuespen gisa aipatu daitezke honako hauek bakarrik: a) Kudeaketa zentralizatuko ahalmenak, Osakidetza Ente Publikoaren estatutuetan berariaz aitortzen baitzaizkio ente publikoko antolakunde orokorrari, baita ere, indarrean dauden lege eta araudien arabera beste organo batzuei esleiturikoak. b) Kudeaketa zentralizatuko ahalmenak, Osakidetza Ente Publikoaren estatutuetan berariaz aitortzen baitzaizkio ente publikoko Lehendakaritzari, baita ere, indarrean dauden lege eta araudien arabera beste organo batzuei esleiturikoak. c) Kudeaketa zentralizatuko ahalmenak, Osakidetza Ente Publikoaren estatutuetan berariaz aitortzen baitzaizkio Ente Publikoko Administrazio Kontseiluari, baita ere, indarrean dauden lege eta araudien arabera beste organo batzuei esleiturikoak. d) Aurrekoetako bat ere ez.
132.- Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakundeetan zuzendari bana egongo da, eta honako hau dagokio horri (adierazi erantzun OKERRA): a) Erakundearen ordezkaritza ofiziala eramatea, eta erakundean buru aritzea, erakundeari aitorturiko ahalmenak kontuan harturik. b) Kasuan-kasuko erakundearen ordezkaritzan kontratu-programa izenpetzea, eta erakunde bakoitzari dagokion proposamena ere onartzea. Proposamen horretan banakako aurrekontua eta epe labur eta ertainerako kudeaketa-planak jasoko dira. c) Eginkizunak betetzen dituen erakundean, ente publikoa ordezkatzea Langileen Lan Baldintzen Esparru Akordioaren negoziazio kolektiboan. d) Bere ardurapeko erakundeari dagozkion osasun eta administrazio-zerbitzuen antolamendua, kudeaketa eta barne-kontrola zuzendu, bultzatu eta koordinatzea.
133.- Zerbitzu-erakundeetako zuzendaritza-taldeko kideen kopurua: a) Bi eta hiru artekoa izango da. b) Hiru eta lau artekoa izango da. c) Lau eta bost artekoa izango da. d) Haren estatutu juridikoa arautzen duen araudiak ez du kopuru jakinik ezartzen, gehienez bost izango direla baizik.
134.- Nori dagokio Osakidetza Ente Publikoa ordezkatzea negoziazio kolektiboan, langileen lan-baldintzei buruzko esparru-akordioa lortzeko? a) Osakidetza Ente Publikoaren administrazioko eta korporazio-kudeaketako antolakunde orokorrari. b) Osakidetza Ente Publikoko Lehendakaritzari. c) Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseiluari. d) Aurrekoetako bakar bati ere ez.
135.- Zuzendaritza Medikoari hurrengo eginkizun hauek dagozkio eskuarki (adierazi erantzun OKERRA): a) Profesionalek parte hartzeko batzorde teknikoak zuzentzea, eta horien funtzionamendua bultzatzea. b) Jarduera kliniko-asistentzialak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea, beren kalitate- maila ikuskatzea eta kalitatea hobetzeko neurri egokiak proposatzea. c) Medikuen irakaskuntza eta ikerketa sustatzea eta begiratzea. d) Zerbitzu-erakundeko langileak kontratatzeko politikak zehaztea.
136.- Proposamenak eta aholkularitza garatzearren eta zerbitzu-erakundeetan parte- hartzea areagotzearren, erakundeetan Zuzendaritza Kontseilu bana egongo da, eta horien barruan honako hauek egongo dira: a) Zuzendaritza-taldea, zehazten diren unitate-burutzak eta parte-hartze profesionalaren batzorde teknikoetako hautaturiko kideen ordezkaritza. b) Zuzendaritza-taldea, zehazten diren unitate-burutzak, ordezkari sindikalak eta parte- hartze profesionalaren batzorde teknikoetako hautaturiko kideen ordezkaritza. c) Zuzendaritza-taldea eta zehazten diren unitate-burutzak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
137.- Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakundeek zera egin ahal izango dute: a) Antolamendua eta funtzionamendua deszentralizatu. Ondorioz, arduradun klinikoei kudeaketa-ahalmenak eskuordetuko zaizkie, baina langile-arloan bakarrik, eta hauek guztiak kontuan harturik: marko estrategikoa, kudeaketa-planak eta erakundeak izenpeturiko kontratu-programaren konpromisoa. b) Antolamendua eta funtzionamendua deszentralizatu. Ondorioz, arduradun klinikoei kudeaketa-ahalmenak eskuordetuko zaizkie, baina ekonomia-arloan bakarrik, eta hauek guztiak kontuan harturik: marko estrategikoa, kudeaketa-planak eta erakundeak izenpeturiko kontratu-programaren konpromisoa. c) Antolamendua eta funtzionamendua deszentralizatu. Ondorioz, arduradun klinikoei kudeaketa-ahalmenak eskuordetuko zaizkie, bai ekonomia-arloan bai langileriarenean, hauek guztiak kontuan harturik: marko estrategikoa, kudeaketa- planak eta erakundeak izenpeturiko kontratu-programaren konpromisoa. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
138.- Inbertsioen arloan, nori dagokio hornigaien erosketa zentralizatuak burutzeko eta erosketa integratuak zehaztu eta/edo gauzatzeko eskumena? a) Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseiluari. b) Osakidetza Ente Publikoaren administrazioko eta korporazio-kudeaketako antolakunde orokorrari. c) Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakundeari. d) Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendari-gerenteari.
139.- Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu-erakunde baten esparruan, zeini dagokio profesionalek parte hartzeko batzorde teknikoak zuzentzea eta horien funtzionamendua bultzatzea? a) Enteko Zuzendaritza Nagusiari. b) Enteko zuzendari-gerenteari. c) Enteko Zuzendaritza Medikoari. d) Aurrekoetako bakar bati ere ez.
140.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, honako hauek dira adierazpen horretan jasotako eskubideen eta betebeharren titularrak: a) Euskadiko osasun-sistemak ematen dituen prestazioak eta osasun-zerbitzuak eskuratu eta erabiltzen dituzten pertsona guztiak. b) Euskadin jaiotako pertsona guztiak. c) Euskadin erroldatutako pertsona guztiak. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
141.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, ezarritako eskubide eta betebehar guztiak eska daitezke: a) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten titulartasun publikoko edo pribatuko osasun-zentroetan, -zerbitzuetan edo -establezimenduetan nahiz hitzartuetan garatzen diren osasun-ekintza guztiei lotutako egoeretan, irakaskuntza barne. Ikerketa biomedikoari buruzko ekintzak adierazpen horretatik kanpo geratzen dira, eta beren araudi espezifikoaren arabera arautzen dira. b) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten titulartasun publikoko osasun-zentroetan, -zerbitzuetan edo -establezimenduetan nahiz hitzartuetan garatzen diren osasun- ekintza guztiei lotutako egoeretan, irakaskuntza barne. Ikerketa biomedikoari buruzko ekintzak adierazpen horretatik kanpo geratzen dira, eta beren araudi espezifikoaren arabera arautzen dira. c) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten titulartasun publikoko edo pribatuko osasun-zentroetan, -zerbitzuetan edo -establezimenduetan nahiz hitzartuetan garatzen diren osasun-ekintza guztiei lotutako egoeretan, ikerkuntza eta irakaskuntza barne. d) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten titulartasun publikoko osasun-zentroetan, -zerbitzuetan edo -establezimenduetan nahiz hitzartuetan garatzen diren osasun- ekintza guztiei lotutako egoeretan, ikerkuntza eta irakaskuntza barne.
142.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, hauek dira Euskadiko osasun-sisteman garatzen diren osasun-ekintzen multzoa jakinarazi eta inspiratzen duten printzipioak: a) Pertsonaren askatasuna eta autonomia errespetatzea, haren osasunari eragiten dioten erabakietan. b) Euskadiko osasun-sistema osatzen duten profesional guztiak errespetatzea. c) Euskadiko osasun-sistemaren esparruan ikerketa zientifikoa sustatzea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
143.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuak honako eremu hauekin lotutako eskubide multzoak bereizten ditu: a) Laguntza-harremanak; norbere osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; haurrei eta nerabeei lotutako osasun-laguntza espezifikoa; sexu- eta ugalketa-osasunari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; adintsuei lotutako osasun- laguntza espezifikoa; bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; ikerketa biomedikoan parte hartzea; osasun-txartel indibiduala lortzea. b) Laguntza-harremanak; norbere osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; haurrei eta nerabeei lotutako osasun-laguntza espezifikoa; sexu- eta ugalketa-osasunari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; adintsuei lotutako osasun- laguntza espezifikoa; bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; profesional sanitarioen irakaskuntzarekin lotutako eskubideak; osasun-txartel indibiduala lortzea. c) Laguntza-harremanak; norbere osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; haurrei eta nerabeei lotutako osasun-laguntza espezifikoa; sexu- eta ugalketa-osasunari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; adintsuei lotutako osasun- laguntza espezifikoa; bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; osasun publikoaren esparruko neurriak; osasun-txartel indibiduala lortzea. d) Laguntza-harremanak; norbere osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; haurrei eta nerabeei lotutako osasun-laguntza espezifikoa; sexu- eta ugalketa-osasunari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; adintsuei lotutako osasun- laguntza espezifikoa; bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoa; osasun-txartel indibiduala lortzea.
144.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteak edo Euskadiko osasun-sistemako erabiltzaileak eskubide hau du: a) Informazio klinikoa bere hizkuntzara itzulita egotea bermatzeko arrazoizko baliabideak erabili direlako eskubidea, ulertzen duela bermatzeko. b) Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko dauden bideei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea. c) Amak eta aitak, erditu aurretik, ikuspegi klinikotik beharrezkoak ez diren esku- hartzeei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, baldin eta esku-hartze horiek ez egiteak ez badakarkio arriskurik jaioko den haurraren osasunari. d) Medikuntza orokorreko, pediatriako eta arreta espezializatuko profesional fakultatiboa hautatzeko eskubidea.
145.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteek edo erabiltzaileek dituzten eskubideei dagokienez: a) Eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, Euskadiko osasun-sistemako jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta haren kalitateari eta haiek eskuratzeko betekizunei buruzko informazioa jasotzekoa ere. b) Eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, Euskadiko osasun-sistemako jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta haren kalitateari eta haiek eskuratzeko betekizunei buruzko informazioa jasotzekoa ere, banaka edo herritar guztien eskuragarri egotea bermatzen duten bitartekoen bidez. c) Eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, Euskadiko osasun-sistemako jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta haren kalitateari eta haiek eskuratzeko betekizunei buruzko informazioa jasotzekoa ere, bai eta beste osasun-sistema batzuetan eskuragarri daudenei buruzkoa ere, Euskadiko osasun-sistematik kanpo ere eskatu ahal izan ditzaten. d) Eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, Euskadiko osasun-sistemako jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta haren kalitateari, kostuari eta haiek eskuratzeko betekizunei buruzko informazioa jasotzekoa ere.
146.- Euskadiko osasun-sistemaren jarduketetan parte-hartze aktiboa izateko eskubidea: a) Ez dago onartuta Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan. b) Onartuta dago Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan, elkarteen bitartez gauzatutako eskubide kolektibo gisa. c) Onartuta dago Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan, eta jaso egiten du hala zuzeneko parte-hartzearen modalitatean nola elkarteen bitartez. d) Onartuta dago Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan, eta jaso egiten du hala zuzeneko parte-hartzearen modalitatean nola elkarteen eta sindikatuen bitartez.
147.- Uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan jasotako Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpenaren ondoreetarako, bizitzaren fase hauek eratu dira, premia espezifikoak zehaztuta: a) 1. Neonatologia, haurrak eta nerabeak. 2. Sexu- eta ugalketa-osasuna, haurdunaldia eta erditzea. 3. Lan-osasuna. 4. Adintsuak eta bizitzaren amaiera. b) 1. Haurrak eta nerabeak. 2. Sexu- eta ugalketa-osasuna. 3. Lan-osasuna. 4. Adintsuak. c) 1. Haurrak. 2. Nerabeak, sexu- eta ugalketa-osasuna. 3. Adintsuak. 4. Bizitzaren amaiera. d) 1. Haurrak eta nerabeak. 2. Sexu- eta ugalketa-osasuna. 3. Adintsuak. 4. Bizitzaren amaiera.
148.- Uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan jasotako Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpenean kolektibo ahul hauek identifikatzen dira: a) Adingabeak. b) Homosexualak eta transexualak. c) Migratzaileak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
149.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, haurrek eta nerabeek, Euskadiko osasun-sistemako pazienteak eta erabiltzaileak diren aldetik, honako eskubide hauek dituzte: a) Behar dituen zainketak jasotzeko ziurtasuna izateko eskubidea, justiziak parte hartzea beharrezko balitz ere, gurasoak edo horiek ordezkatzen dituen pertsona, erlijio-askatasunerako funtsezko eskubidea baliatuz, aurka egon ezean. b) Behar dituen zainketak jasotzeko ziurtasuna izateko eskubidea, Osasun Sailak parte hartzea beharrezko balitz ere, betiere jarduketa ez bada haurraren edo nerabearen erlijio- edo kultura-ingurunearen aurkakoa eta, horrenbestez, baita haren ustezko borondatearen aurkakoa. c) Behar dituen zainketak jasotzeko ziurtasuna izateko eskubidea, justiziak parte hartzea beharrezko balitz ere, gurasoek edo horiek ordezkatzen dituen pertsonak, erlijio-arrazoiak, kultura-arrazoiak edo beste edozein direla bide, zainketa horiek jasotzea ukatzen diotenean. d) Behar dituen zainketak jasotzeko ziurtasuna izateko eskubidea, Osasun Sailak parte hartzea beharrezko balitz ere, gurasoek edo horiek ordezkatzen dituen pertsonak, erlijio-arrazoiak, kultura-arrazoiak edo beste edozein direla bide, zainketa horiek jasotzea ukatzen diotenean.
150.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuan berariaz aitortzen da honako eskubide hau: a) Ikuspegi klinikotik hertsiki beharrezkoak ez diren eta emakumearen edo haurraren osasunerako kalterik gabe saihets daitezkeen interbentzioak planteatzen direnean informatua izateko eta erabakitzeko eskubidea, esaterako, episiotomia; eta erditzearen aurretik eta erditzean, bere bikoteak edo bere konfiantzako pertsonak lagunduta egoteko eskubidea. b) Seme-alabei bularra edozein lekutan emateko eskubidea egikaritzeko eskubidea. c) a eta b erantzunak zuzenak dira. d) a eta b erantzunak okerrak dira.
151.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, Euskadiko osasun-sistemako paziente eta erabiltzaileek, bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoari dagokionez, honako eskubide hau dute: a) Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eskubidea, eta aukera horietako edozein onartzeko edo ukatzeko borondatea errespetatzea eta onartzea, baldin eta zuzenean edo aurretiko borondateen bidez adierazten bada. b) Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eskubidea, eta aukera horietako edozein onartzeko edo ukatzeko borondatea errespetatzea eta onartzea, hala zuzenean jakinarazten denean nola aurretiko borondateen edo ordezkari baten bidez egiten denean. c) Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eskubidea, eta aukera horietako edozein onartzeko edo ukatzeko borondatea errespetatzea eta onartzea, baldin eta zuzenean, aurretiko borondateen bidez edo senideen edo hurbilekoen bitartez adierazten bada. d) Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eskubidea, eta aukera horietako edozein onartzeko edo ukatzeko borondatea errespetatzea eta onartzea, baldin eta zuzenean, aurretiko borondateen bidez, ordezkari baten bidez edo senideen edo hurbilekoen bitartez adierazten bada.
152.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, Euskadiko osasun-sistemako paziente eta erabiltzaileek, bizitzaren amaierari lotutako osasun-laguntza espezifikoari dagokionez, honako eskubide hau dute: a) Senideak eta gertuko pertsonak ospitalizazioan ondoan izateko eskubidea. b) Oro har banakako logela bat erabiltzeko eskubidea. c) Laguntza espirituala izateko eskubidea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
153.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, osasun- txartel indibiduala izateak honako eskubide hau ematen du: a) Bigarren iritzi medikoa lortzea edozein prozesu klinikotan. b) Bigarren iritzi medikoa lortzea osasun-laguntza espezializatuan. c) Profesional mediko orokorra eta pediatra hautatzea, baina lehen mailako arretako zentroa osasun-administrazioak zuzenean esleitutakoa izango da. d) Profesional mediko orokorra eta pediatra hautatzea, bai eta lehen mailako arretako zentroa ere, eta hala badagokio, ospitalea hautatzea, indarreko araudiarekin bat.
154.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuak betebeharrak ezartzen ditu eremu hauetan: a) Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; norberaren osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; eta Euskadiko osasun-sistemarekiko laguntza-harremanak. b) Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; norberaren osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemarekiko laguntza-harremanak; eta osasun publikoa. c) Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; norberaren osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemarekiko laguntza-harremanak; osasun publikoa; eta Euskadiko osasun-sisteman ikerketa zientifikoan parte hartzea. d) Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketa; osasun-politika espezifikoak; norberaren osasuna kudeatzean partaidetza arduratsua izatea; Euskadiko osasun-sistemarekiko laguntza-harremanak; osasun publikoa; Euskadiko osasun-sisteman ikerketa zientifikoan parte hartzea; eta Administrazio Sanitarioarekin elkarlanean aritzea.
155.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteak edo erabiltzaileak: a) Erabakiak idatzita utzi behar ditu, legez eskatzen denean edo gomendagarria denean. b) Erabakiak idatzita utzi behar ditu, arreta ematen dioten profesionalek hala eskatzen diotenean. c) Erabakiak idatzita utzi behar ditu, zentro sanitarioaren politikak hala ezartzen duenean. d) Erabakiak idatzita utzi behar ditu, legezko erantzukizunaren ondoreetarako garrantzitsuak direnean.
156.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteak edo erabiltzaileak honako betebehar hauek izango ditu: a) Leial eta egiati ematea beren identifikazioari eta beren egoera fisikoari edo osasunari buruzko datuak, bai eta datu horiek lortzen laguntzea ere, osasun- laguntza emateko beharrezkoak direnean nahiz behar bezala arrazoituriko interes orokorreko arrazoiak tartean daudenean, betiere agindu judizial batek bermatzen badu. b) Leial eta egiati ematea beren identifikazioari eta beren egoera fisikoari edo osasunari buruzko datuak, bai eta datu horiek lortzen laguntzea ere, osasun- laguntza emateko beharrezkoak direnean nahiz behar bezala arrazoituriko interes orokorreko arrazoiak tartean daudenean, betiere idatziz eskatzen bada. c) Leial eta egiati ematea beren identifikazioari eta beren egoera fisikoari edo osasunari buruzko datuak, bai eta datu horiek lortzen laguntzea ere, osasun- laguntza emateko beharrezkoak direnean nahiz behar bezala arrazoituriko interes orokorreko arrazoiak tartean daudenean, betiere informazioa babesteko ezarritako bermeen berri idatziz ematen bada. d) Leial eta egiati ematea beren identifikazioari eta beren egoera fisikoari edo osasunari buruzko datuak, bai eta datu horiek lortzen laguntzea ere, osasun- laguntza emateko beharrezkoak direnean nahiz behar bezala arrazoituriko interes orokorreko arrazoiak tartean daudenean.
157.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuei dagokienez: a) Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakundeek, hitzartutako osasun-zentroek, zentro pribatuek eta osasunaren esparruan eskumena duen sailak izango dituzte. b) Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakundeek, hitzartutako osasun-zentroek eta osasunaren esparruan eskumena duen sailak izango dituzte, baina ez dago aurreikuspenik zentro pribatuei dagokienez. c) Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakundek izango dituzte, baina ez dago aurreikuspenik ez hitzartutako zentroei dagokienez, ez zentro pribatuei dagokienez, ezta osasunaren esparruan eskumena duen sailari dagokionez ere. d) Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakundek eta hitzartutako osasun-zentroek eta zentro pribatuek izango dituzte, baina ez dago aurreikuspenik osasunaren esparruan eskumena duen sailari dagokionez.
158.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, honako hauek dira pazienteak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuen eginkizunak: a) Erabiltzaileek eta haien senideek aurkeztutako ekimenak eta iradokizunak izapidetzea eta haiei erantzutea. b) Bitartekaritza-proposamenak egitea, erreklamazioaren ardatz den gaiak ahalbideratzen duenean. c) Osasun-zentroko, -zerbitzuko edo -establezimenduko zuzendaritzari jakinaraztea erabiltzaileen eskubideen eta betebeharren ez-betetzea berekin ekar dezaketen egintzak edo jokabideak gertatu direla. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
159.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuek: a) Aurkezten zaizkien erreklamazio eta eskaera guztiak erregistratuko dituzte, edozein dela ere haien hartzaile den zentroa, zerbitzua nahiz establezimendua. b) Aurkezten zaizkien erreklamazio eta eskaera guztiak erregistratuko dituzte, baldin eta erreklamazio eta eskaera horien hartzailea atxikita dauden zentroa, zerbitzua edo establezimendua bada. c) Aurkezten zaizkien eskaera guztiak erregistratuko dituzte, edozein dela ere haien hartzaile den zentroa, zerbitzua nahiz establezimendua; eta erreklamazio guztiak ere erregistratuko dituzte, baldin eta erreklamazio horien hartzailea atxikita dauden zentro, zerbitzu edo establezimendua bada. d) Aurkezten zaizkien erreklamazio guztiak erregistratuko dituzte, edozein dela ere haien hartzaile den zentroa, zerbitzua nahiz establezimendua; eta eskaera guztiak erregistratuko dituzte, baldin eta erreklamazio horien hartzailea atxikita dauden zentroa, zerbitzua edo establezimendua bada.
160.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, osasun- zentroetako, -zerbitzuetako eta -establezimenduetako erabiltzaileen aurkako erreklamazioak honela izapidetuko dira: a) Erreklamazioa aurkezten duen pertsonak aukeratutako prozedurari jarraikiz. b) Horretarako indarrean dagoen prozedurari jarraikiz. c) Pertsonalaren jarduketen aurkako erreklamazioetarako ezarritako prozedura berari jarraikiz. d) Galderaren enuntziatua ez da zuzena, aipatutako arauak ez baitu erabiltzaileen aurkako erreklamaziorik aurreikusten, baina bai profesional sanitarioen aurkakoak.
161.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, langileen jarduketen aurkako erreklamazioak: a) Diziplinazko arau espezifikoak aintzat hartuz ebatziko dira, hala egokituz gero informazio-espedientea ireki eta gero. Gainera, egintzetatik eratorritako erantzukizunak beteko dira. b) Diziplinazko arau orokorrak aintzat hartuz ebatziko dira, hala egokituz gero informazio-espedientea ireki eta gero. Gainera, egintzetatik eratorritako erantzukizunak beteko dira. c) Diziplinazko arau espezifikoak aintzat hartuz ebatziko dira, hala egokituz gero informazio- eta bitartekaritza-espedienteak ireki eta gero. Gainera, egintzetatik eratorritako erantzukizunak beteko dira. d) Diziplinazko arau orokorrak aintzat hartuz ebatziko dira, hala egokituz gero informazio- eta bitartekaritza-espedienteak ireki eta gero. Gainera, egintzetatik eratorritako erantzukizunak beteko dira.
162.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, pazienteak eta erabiltzaileak artatzeko zerbitzuetan erreklamazioak aurkezteak: a) Eten egingo du salatutako egintzaren aurkako beste edozein erreklamazio-bide aurkezteko legez ezarritako epearen zenbaketa. b) Eten egingo du bide zibilean erreklamazioak aurkezteko legez ezarritako epearen zenbaketa. c) Eten egingo du bide penalean erreklamazioak aurkezteko legez ezarritako epearen zenbaketa. d) Ez du etengo salatutako egintzaren aurkako beste edozein erreklamazio-bide aurkezteko legez ezarritako epearen zenbaketa.
163.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, titulartasun pribatuko osasun-zentro, -zerbitzu eta establezimenduetan, edozein kontratu motaren bidez osasun-sistema publikoari lotu gabe daudenetan, hauxe eskatuko da: a) Gutxienez, 4. artikuluan eta 5. artikuluan –e) eta f) apartatuetan izan ezik– erabiltzaileen eta pazienteen alde aitortutako eskubideak betetzea. b) Gutxienez, 4. artikuluan, 5. artikuluan eta 6. artikuluan erabiltzaileen eta pazienteen alde aitortutako eskubideak betetzea. c) Erabiltzaileen eta pazienteen alde aitortutako eskubide guztiak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
164.- Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duen uztailaren 21eko 147/2015 Dekretuaren arabera, aurreko ataletan aipatutako osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduen erabiltzaileei eskatzekoak izango zaizkie: a) Ez zaizkie eskatuko 14. artikulutik 17. artikulura bitarteko betebeharrak. b) 14. artikulutik 17. artikulura bitartekoetan ezarritako betebeharrak eskatzekoak izango zaizkie. c) 16. eta 17. artikuluetan ezarritako betebeharrak eskatzekoak izango zaizkie, norbere osasuna kudeatzean eta laguntza-harremanetan parte-hartze arduratsua izateari dagokionez. d) 15., 16. eta 17. artikuluetan ezarritako betebeharrak eskatzekoak izango zaizkie, osasun-politikei dagokienez eta norbere osasuna kudeatzean eta laguntza- harremanetan parte-hartze arduratsua izateari dagokionez.
165.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen xedea da: a) Paziente, erabiltzaile eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak arautzea, baita zentro eta zerbitzu sanitario publiko nahiz pribatuenak ere, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez. b) Paziente, erabiltzaile eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak arautzea, baita zentro eta zerbitzu sanitario publikoenak ere, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez. c) Paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak arautzea, baita zentro eta zerbitzu sanitario publiko nahiz pribatuenak ere, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez. d) Paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak arautzea, baita zentro eta zerbitzu sanitario publikoenak ere, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez.
166.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, dokumentazio klinikoa zera da: a) Historia klinikoan jasotako informazioa. b) Datu eta informazio asistentzialak eta aurretiazko borondateei buruzko dokumentazioa biltzen dituen edozer motatako edo eratako euskarria. c) Datu eta informazio asistentzialak eta ikerketa biomedikoari buruzkoak jasotzen dituen edozer motatako edo eratako euskarria. d) Datu eta informazio asistentzialak jasotzen dituen edozer motatako edo eratako euskarria.
167.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, osasun-arloko esku-hartze bat zera da: a) Helburu prebentiboekin, diagnostikoekin, terapeutikoekin, errehabilitatzaileekin, osasun publikokoekin edota ikerkuntzakoekin egindako jarduera oro. b) Helburu prebentiboekin, diagnostikoekin, terapeutikoekin, errehabilitatzaileekin edota ikerkuntzakoekin egindako jarduera oro. c) Helburu prebentiboekin, diagnostikoekin, terapeutikoekin edota errehabilitatzaileekin egindako jarduera oro. d) Helburu prebentiboekin, diagnostikoekin edo terapeutikoekin egindako jarduera oro.
168.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, erabiltzailea da: a) Osasuntsu egoteko edo osasuna oneratzeko asistentzia sanitarioa behar duen eta zainketa profesionalen mende dagoen pertsona. b) Osasuntsu egoteko edo osasuna oneratzeko osasun sistema publikoan asistentzia sanitarioa behar duen eta zainketa profesionalen mende dagoen pertsona. c) Osasun-hezkuntzako eta -sustapeneko, gaixotasunen prebentzioko eta informazio sanitarioko zerbitzu sanitarioak erabiltzen dituen pertsona. d) Osasun sistema publikoan osasun-hezkuntzako eta -sustapeneko, gaixotasunen prebentzioko eta informazio sanitarioko zerbitzu sanitarioak erabiltzen dituen pertsona.
169.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, informazio asistentziala: a) Oro har, ahoz emango da. b) Oro har, idatziz emango da. c) Oro har, ahoz eta idatziz emango da. d) Oro har, idatziz emango da, paziente adingabeen kasuan.
170.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, informazio asistentzialak honako hauek jasotzen ditu, gutxienez: a) Esku-hartze bakoitzaren helburua eta izaera. b) Esku-hartze bakoitzaren helburua, izaera eta arriskuak. c) Esku-hartze bakoitzaren helburua, izaera, arriskuak eta ondorioak. d) Esku-hartze bakoitzaren helburua, izaera, arriskuak eta ondorioak eta pazienteen eskubideak.
171.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, informazio asistentzialerako eskubidea betetzea bermatzen du: a) Pazientearen ardura duen medikuak. b) Pazientearen ardura duen medikuak eta asistentzia-prozesuan artatuko duten profesionalek edota teknika edo prozedura jakin bat aplikatzen diotenak. c) Pazientearen ardura duen medikuak eta erizainek. d) Zentro sanitarioak.
172.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, asistentzia-informaziorako eskubidearen titularra da: a) Pazientea. Bai eta hari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonak ere, pazienteak berariaz edo isilbidez baimentzen duen neurrian. b) Pazientea. Bai eta hari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonak ere, pazienteak berariaz baimentzen duen neurrian. c) Pazientea. Bai eta hari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonak ere, pazienteak idatziz baimentzen duen neurrian. d) Pazientea. Bai eta hari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonak ere.
173.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, artatzen duen medikuaren iritziz, pazienteak informazioa ulertzeko gaitasunik ez duenean, bere egoera fisiko edo psikikoa dela eta: a) Pazienteari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonei emango zaie informazioaren berri, agintaritza judizialak hala xedatzen badu. b) Pazienteari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonei emango zaie informazioaren berri, zentroko Etika Asistentzialeko Batzordeari kontsulta egin ondoren. c) Pazienteari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonei emango zaie informazioaren berri, zentroko zuzendaritzari kontsulta egin ondoren. d) Pazienteari familia- edo egitate-arrazoiengatik lotutako pertsonei emango zaie informazioaren berri.
174.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, beharrizan terapeutikoa: a) Pazienteen informazio sanitariorako eskubidea baztertzen du. b) Medikuak pazientea aldez aurretik informatu gabe profesionalki jarduteko duen ahalmena da, baldin eta bere adinagatik informazioak bere osasunari kalte larria egin badiezaioke. c) Autonomia-erkidegoko araudian arautuko da. d) Ez dago legedian jasota.
175.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, baimena: a) Oro har, ahoz emango da, paziente adingabeen kasuan izan ezik. b) Oro har, ahoz emango da. c) Oro har, idatziz emango da. d) Oro har, berariaz eta idatziz emango da.
176.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, pazienteak informazioa jasotzeari uko egitea: a) Kolektiboaren interesak bakarrik mugatzen du. b) Kasuaren eskakizun terapeutikoek bakarrik mugatzen dute. c) Ez dago jasota. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
177.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, gaixoaren osotasun fisiko edo psikikorako berehalako arrisku larria badago eta haren baimena lortzea ezinezkoa bada: a) Medikuek pazientearen osasunaren aldeko interbentzio kliniko nahitaezkoak egin ahal izango dituzte, senideen baimenarekin. b) Medikuek pazientearen osasunaren aldeko interbentzio kliniko nahitaezkoak egin ahal izango dituzte, legezko ordezkariaren baimenarekin. c) Medikuek pazientearen osasunaren aldeko interbentzio kliniko nahitaezkoak egin ahal izango dituzte, epailearen baimenarekin. d) Medikuek pazientearen osasunaren aldeko interbentzio kliniko nahitaezkoak egin ahal izango dituzte, haien baimena lortu beharrik gabe.
178.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, ordezkaritza bidezko baimena emango da: a) Oro har, pazientea adingabea denean, salbu eta interbentzioaren norainokoa ulertzeko gai ez denean, ez intelektualki, ez emozionalki. b) Oro har, pazientea hamasei urtetik beherakoa denean, salbu eta interbentzioaren norainokoa ulertzeko gai ez denean, ez intelektualki, ez emozionalki. c) Oro har, pazientea adingabea denean. d) Oro har, pazientea hamasei urtetik beherakoa denean.
179.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, adingabeei dagokienez, saiakuntza klinikoak egiteko baimena: a) Arau horretan ezarritakoaren arabera arautzen da. b) Adin-nagusitasunari buruz oro har ezarritakoaren arabera arautzen da. c) Adin-nagusitasunari buruz oro har ezarritakoaren eta arau horretan xedatutakoaren arabera arautzen da. d) Adin-nagusitasunari buruz oro har ezarritakoaren eta aplikatu beharreko xedapen berezien arabera arautzen da.
180.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, medikuak oinarrizko informazio hau emango dio pazienteari, haren idatzizko baimena eskatu aurretik: a) Baldintza normaletan izan daitezkeen arrisku guztiak, esperientziaren eta zientziaren egoeraren araberakoak edo interbentzio motarekin zuzenean zerikusia dutenak. b) Baldintza normaletan izan daitezkeen arrisku guztiak, betiere larriak badira, esperientziaren eta zientziaren egoeraren araberakoak edo interbentzio motarekin zuzenean zerikusia dutenak. c) Baldintza normaletan izan daitezkeen arrisku gertagarri guztiak, esperientziaren eta zientziaren egoeraren araberakoak edo interbentzio motarekin zuzenean zerikusia dutenak. d) Baldintza normaletan izan daitezkeen arrisku guztiak, betiere gertagarriak eta larriak badira, esperientziaren eta zientziaren egoeraren arabera edo interbentzio motarekin zuzenean zerikusia dutenak..
181.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, historia klinikoa artxibatzeaz arduratuko da: a) Zentro bakoitza. b) Zerbitzu bakoitza. c) Osasun-sistema bakoitza. d) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -sistema bakoitza.
182.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, historia klinikora sartzea helburu judizialekin, epidemiologikin, osasun publikokoekin, ikerkuntzakoekin edota irakaskuntzakoekin: a) Nahitaez gorde behar dira pazientea pertsonalki identifikatzeko datuak, izaera kliniko-asistentzialeko datuetatik bereizita; horrela, oro har, anonimotasuna bermatuta geratuko da, salbu eta pazienteak berak baimena eman badu datu horiek ez bereizteko edo baimen judiziala badago. b) Nahitaez eskatu behar da pazientearen baimena eta gorde behar dira pazientea pertsonalki identifikatzeko datuak, izaera kliniko-asistentzialeko datuetatik bereizita; horrela, oro har, anonimotasuna bermatuta geratuko da. c) Nahitaez gorde behar dira pazientea pertsonalki identifikatzeko datuak, izaera kliniko-asistentzialeko datuetatik bereizita; horrela, oro har, anonimotasuna bermatuta geratuko da, salbu eta Etika Batzordeak datu horiek ez bereizteko baimena eman badu. d) Nahitaez gorde behar dira pazientea pertsonalki identifikatzeko datuak, izaera kliniko-asistentzialeko datuetatik bereizita; horrela, oro har, anonimotasuna bermatuta geratuko da, salbu eta pazienteak berak baimena eman badu datu horiek ez bereizteko, nahiz eta salbuespenak egon.
183.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, historia klinikorako sarbidea eta haren erabilera jasota geratzeko prozedura: a) Autonomia-erkidegoek erregulatuko dute. b) Lurralde arteko Osasun Kontseiluak erregulatuko du. c) Datu pertsonalak babesteari buruzko araudiak erregulatuko du. d) Zentro sanitario bakoitzak erregulatuko du.
184.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, dokumentazio klinikoa gordeko da: a) Gutxienez hiru urtez, prozesu asistentzial bakoitzari alta ematen zaion egunetik zenbatzen hasita. b) Gutxienez bost urtez, prozesu asistentzial bakoitzari alta ematen zaion egunetik zenbatzen hasita. c) Gutxienez sei urtez, prozesu asistentzial bakoitzari alta ematen zaion egunetik zenbatzen hasita. d) Gutxienez hamabost urtez, prozesu asistentzial bakoitzari alta ematen zaion egunetik zenbatzen hasita.
185.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, historia klinikoa kudeatuko dute ospitaleratutako pazienteak dituzten zentroek edo beste edozein asistentzia-modalitatetan behar adina paziente artatzen dituztenek, osasun-zerbitzuen irizpideei jarraikiz: a) Harrera-zerbitzuaren eta dokumentazio klinikoko unitatearen bidez. b) Zentroaren zuzendaritzaren bidez. c) Zentroko zerbitzuen bidez. d) Zentroko historia klinikoak kudeatzeko unitatearen bidez.
186.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, pazienteak historia klinikoan sartzeko duen eskubidea: a) Pertsonala da eta ez du ordezkaritzarik onartzen. b) Ordezkaritza bidez balia daiteke. c) Pazienteak eta haren senideek balia dezakete. d) Paziente adingabe edo ezgaituen kasuan bakarrik balia ahal izango da ordezkapen bidez.
187.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera: a) Estatuak soilik hartuko ditu legea eraginkorra izateko beharrezko diren neurriak. b) Autonomia-erkidegoek soilik hartuko dituzte legea eraginkorra izateko beharrezko diren neurriak. c) Estatuak eta autonomia-erkidegoek hartuko dituzte legea eraginkorra izateko beharrezko dien neurriak. d) Ez da beharrezkoa legea eraginkorra izateko neurriak hartzea; indarrean jartzen denean, neurri horiek erabat bete behar direlako.
188.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, hildakoen historia klinikorako sarbidea: a) Ez zaie hirugarrenei emango, hildakoaren senideei izan ezik. b) Senideei emango zaie, hildakoak berariaz debekatu ez badu. c) Bigarren mailara arteko senideei emango zaie, hildakoak berariaz debekatu ez badu. d) Hirugarren mailara arteko senideei emango zaie, hildakoak berariaz debekatu ez badu.
189.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, pazienteak alta onartzen EZ badu: a) Medikuak, dagokion txosten klinikoa egiaztatu ondoren, pazientea entzungo du eta, hark ezezkoan jarraitzen badu, zentroko zuzendaritzari jakinaraziko dio, erabakia berretsi edo baztertu dezan. b) Medikuak, dagokion txosten klinikoa egiaztatu ondoren, pazientea entzungo du eta, hark ezezkoan jarraitzen badu, epaileari jakinaraziko dio, erabakia berretsi edo baztertu dezan. c) Zentroko zuzendaritzak, dagokion txosten klinikoa egiaztatu ondoren, pazientea entzungo du eta, hark ezezkoan jarraitzen badu, epaileari jakinaraziko dio, erabakia berretsi edo baztertu dezan. d) Zentroko zuzendaritzak, dagokion txosten klinikoa egiaztatu ondoren, pazientea entzungo du eta, hark ezezkoan jarraitzen badu, administrazio-agintaritza eskudunari jakinaraziko dio, erabakia berretsi edo baztertu dezan.
190.- Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 oinarrizko legearen arabera, lege honetako arau-hausteak: a) Osasunari buruzko 14/1986 Lege Orokorraren I. tituluko VI. kapituluan aurreikusitako zehapen-araubidearen mende daude, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean dagozkien erantzukizun zibila edo penala eta erantzukizun profesionala edo estatutarioa. b) IV. kapituluan aurreikusitako zehapen-araubidearen mende daude, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean dagozkien erantzukizun zibila edo penala eta erantzukizun profesionala edo estatutarioa. c) Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen IV. kapituluan aurreikusitako zehapen-araubidearen mende daude, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean dagozkien erantzukizun zibila edo penala eta erantzukizun profesionala edo estatutarioa. d) Garatzen duten arau autonomikoetan aurreikusitako zehapen-araubidearen mende daude, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean dagozkien erantzukizun zibila edo penala eta erantzukizun profesionala edo estatutarioa.
191.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legearen xedea da: a) Pertsonek medikuntzako zenbait esku-hartzeren aurrean beren borondatea aldez aurretik agertzeko duten eskubidea gauzatzeko bidea ematea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, horretarako, osasun arloko aurretiazko borondateen agiria arautzea. b) Pertsonek medikuntzako zenbait esku-hartzeren aurrean beren borondatea aldez aurretik agertzeko duten eskubidea erregulatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, horretarako, osasun arloko aurretiazko borondateen agiria arautzea. c) Pertsonek medikuntzako zenbait esku-hartzeren aurrean beren borondatea aldez aurretik agertzeko duten eskubidearen Euskal Autonomia Erkidegoko berezitasunak erregulatzea. d) Pertsonek medikuntzako zenbait esku-hartzeren aurrean beren borondatea aldez aurretik agertzeko duten eskubidea gauzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan Aurretiazko Borondateen Erregistroa sortzea.
192.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, eskubidea du bere bizi-helburuak eta balioak nahiz medikuntzako tratamenduen inguruko jarraibideak adierazteko: a) Hamasei urtetik gorako pertsona orok, epai bidez gaitasuna kendu ez bazaio eta askatasunez ari bada. b) Adinez nagusi den pertsona orok, epai bidez gaitasuna kendu ez bazaio eta askatasunez ari bada. c) Adinez nagusi den pertsona orok, askatasunez ari bada, bai eta epai bidez gaitasuna kenduta dutenen legezko ordezkariek ere. d) Hamasei urtetik gorako pertsona orok, askatasunez ari bada, bai eta epai bidez gaitasuna kenduta dutenen legezko ordezkariek ere.
193.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, norberaren bizi-helburu eta balioak adierazteak xede hau du: a) Pazienteak sedazioa hartzeari buruz duen borondatea ezagutzea. b) Pazienteak bizi-euskarriko tratamenduak amaitzeari buruz duen borondatea ezagutzeko. c) Jarraibideak interpretatzen laguntzea eta gida gisa baliatu ahal izatea, unea iristen denean erabaki klinikoak hartzeko. d) Profesional sanitarioen jarduna dokumentatzea, pazienteak bere borondatea bere kabuz adierazi ezin duen egoeretako legezko erantzukizunaren ondorioetarako.
194.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agirian: a) Eskubidea du ordezkari bat edo batzuk izendatzeko, medikuaren edo osasun- taldearen solaskide baliozko izan daitezen. b) Eskubidea du ordezkari bakarra izendatzeko, medikuaren edo osasun-taldearen solaskide baliozko izan daitezen. c) Eskubidea du ordezkari bat edo batzuk izendatzeko, medikuaren edo osasun- taldearen solaskide baliozko izan daitezen, pazientea adingabea bada. d) Eskubidea du ordezkari bat edo batzuk izendatzeko, medikuaren edo osasun- taldearen solaskide baliozko izan daitezen, eta ordezkari horri edo horiei bere balio eta jarraibideak interpretatzeko gaitasuna emateko, pazienteari epai bidez gaitasuna kendu ez bazaio.
195.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, adinez nagusi den pertsona oro izan daiteke ordezkari, legezko gaitasuna kendu ez bazaio, honako pertsona hauek IZAN EZIK: a) Ezkontide ohia. b) Agiria egiteko aukeratu diren lekukoak. c) Pertsonal sanitarioa. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
196.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, ordezkaritzat aurretiazko borondateen agiria egin duenaren ezkontidea edo izatezko bikotekidea izendatu bada: a) Ordezkaritza hori amaitu egingo da ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa eskatzeko demanda jartzen den unean bertan, edo izatezko bikotea edo elkartze librea era formalean desegiten den unean bertan. Izendapenak indarrik gal ez dezan, epaileak horretarako emandako ebazpenean hala adierazi behar da, ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero. b) Ordezkaritza hori amaitu egingo da ezkontza-deuseztasunaren, banantzearen edo dibortzioaren unean bertan, edo izatezko bikotea edo elkartze librea era formalean desegiten den unean bertan. Izendapenak indarrik gal ez dezan, epaileak horretarako emandako ebazpenean hala adierazi behar da, ezkontza- deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero. c) Ordezkaritza hori amaitu egingo da ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa eskatzeko demanda jartzen den unean bertan, edo izatezko bikotea edo elkartze librea era formalean desegiten den unean bertan. Izendapenak indarrik gal ez dezan, aurretiazko jarraibideen agirian hala adierazi behar da, ezkontza- deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero. d) Ordezkaritza hori amaitu egingo da ezkontza-deuseztasunaren, banantzearen edo dibortzioaren unean bertan, edo izatezko bikotea edo elkartze librea era formalean desegiten den unean bertan. Izendapenak indarrik gal ez dezan, aurretiazko jarraibideen agirian hala adierazi behar da, ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatuz gero.
197.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, tratamenduari buruzko jarraibideak izan daitezke: a) Agiria egiten duen pertsonak dagoeneko badaukan eritasun edo lesio baten ingurukoak zein gero izan ditzakeenen ingurukoak. b) Agiria egiten duen pertsonak dagoeneko badaukan eritasun edo lesio baten ingurukoak bakarrik. c) Agiria egiten duen pertsonak gero izan ditzakeen eritasun edo lesio baten ingurukoak bakarrik. d) Agiria egiten duen pertsonak gero izan ditzakeen eritasun edo lesio baten ingurukoak bakarrik, betiere larria bada.
198.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agiria: a) Idatziz formalizatuko da, eta agiria egiten duen pertsonaren esku dago ondoko prozeduretako zein erabili behar den erabakitzea: Notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean, edo bi lekukoren aurrean. b) Idatziz formalizatuko da, eta agiria egiten duen pertsonaren esku dago ondoko prozeduretako zein erabili behar den erabakitzea: Notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean, edo hiru lekukoren aurrean. c) Idatziz formalizatuko da, eta agiria egiten duen pertsonaren esku dago ondoko prozeduretako zein erabili behar den erabakitzea: Notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren edo Euskal Autonomia Erkidegoko zentro sanitario bateko dokumentazio-zerbitzuaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean, edo bi lekukoren aurrean. d) Idatziz formalizatuko da, eta agiria egiten duen pertsonaren esku dago ondoko prozeduretako zein erabili behar den erabakitzea: Notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren edo Euskal Autonomia Erkidegoko zentro sanitario bateko dokumentazio-zerbitzuaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean, edo hiru lekukoren aurrean.
199.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, lekukoek: a) Hamasei urtetik gorakoak izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta ezin dute izan aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo elkartze libre zein izatezko bikotekidearen bidezko loturarik, ezta bigarren mailako odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez. b) Hamasei urtetik gorakoak izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta ezin dute izan aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo elkartze libre zein izatezko bikotekidearen bidezko loturarik, ezta hirugarren mailako odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez. c) Adinez nagusi izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta ezin dute izan aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo elkartze libre zein izatezko bikotekidearen bidezko loturarik, ezta bigarren mailako odol- edo ezkontza- ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez. d) Adinez nagusi izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta ezin dute izan aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo elkartze libre zein izatezko bikotekidearen bidezko loturarik, ezta hirugarren mailako odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez.
200.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agiria egin duen pertsonak edozein unetan alda, ordezka edo ezezta dezake: a) Baldin eta jarduteko gaitasuna edukitzen jarraitzen badu edo legezko ordezkariaren laguntzarekin jarduten badu eta askatasunez jarduten badu. b) Baldin eta jarduteko gaitasuna edukitzen jarraitzen badu edo epailearen baimena badu. c) Baldin eta askatasunez jarduten badu. d) Baldin eta jarduteko gaitasuna edukitzen jarraitzen badu eta askatasunez jarduten badu.
201.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, agiriaren aldaketa, ordezkapena edo ezeztapena honela formalizatuko da: a) Idatziz edo ahoz, eta notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean edo hiru lekukoren aurrean. b) Idatziz eta notarioaren aurrean, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren ardura duen funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean edo hiru lekukoren aurrean. c) Idatziz edo ahoz, eta hasierako agiria erregistratuta dagoen Borondateen Euskal Erregistroko funtzionarioaren edo langile publikoaren aurrean. d) Idatziz, eta hasierako agiria erregistratuta dagoen Borondateen Euskal Erregistroko funtzionario edo langile publikoaren aurrean.
202.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, edozein esku-hartze klinikoren aurrean pertsonaren borondatea lehenago izango da agirian jarritako jarraibideak baino, baldin eta: a) Agiria egin duen pertsonak gaitasuna eta jarduteko askatasuna. b) Agiria egin duen pertsonak gaitasuna, jarduteko askatasuna eta adierazpenak egiteko modua eduki dauzkan artean. c) Agiria egin duen pertsonak gaitasuna, jarduteko askatasuna eta adierazpenak argi eta garbi egiteko modua eduki dauzkan artean. d) Agiria egin duen pertsonak gaitasuna, jarduteko askatasuna eta adierazpenak argi eta garbi egiteko modua edo horretarako izendatutako solaskide baten bidez eduki dauzkan artean.
203.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agirian honako hauek EZ jarritzat joko dira: a) Aplikatzerakoan antolamendu juridikoaren aurkakoak diren jarraibideak. b) Ematerakoan antolamendu juridikoaren aurkakoak diren jarraibideak. c) a) eta b) zuzenak dira. d) Aplikatzerakoan zentroko etika-batzordeak onartzen ez dituen jarraibideak.
204.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agirian honako hauek EZ jarritzat joko da: a) Jarraibideak desegokiak badira jasaten duen patologiarako. b) Aplikatzerakoan antolamendu juridikoaren aurkakoak diren jarraibideak. c) Agiria egiterakoan egileak aurreikusi zituen baldintzekin bat ez datozen jarraibideak. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
205.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa: a) Estatuan bakarrik sortuko da, eta Osasun Ministerioari atxikita egongo da. b) Estatuaren eremuan bakarrik sortuko da, eta Justizia Ministerioari atxikita egongo da. c) Euskal Autonomia Erkidegoan sortuko da, eta Osasun Sailari atxikita egongo da. d) Euskal Autonomia Erkidegoan sortuko da, eta Justizia Sailari atxikita egongo da.
206.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Erregistroan: a) Osasun arloko aurretiazko borondateen agiria egiten duten pertsonek agiria bera edo haren aldaketa, ordezkapena edo ezeztapena inskribatu ahal izango dute. b) Osasun arloko aurretiazko borondateen agiria egiten duten pertsonek agiria bera edo haren ordezkapena edo ezeztapena soilik inskribatu ahal izango dute. Aldaketa ez da erregistro horretan inskribatuko, baizik eta historia klinikoan. c) Osasun arloko aurretiazko borondateen agiria egiten duten pertsonek agiria bera edo haren ezeztapena soilik inskribatu ahal izango dute. Aldaketa eta ordezkapena ez dira erregistro horretan inskribatuko, baizik eta historia klinikoan. d) Osasun arloko aurretiazko borondateen agiria egiten duten pertsonek agiria bera soilik inskribatu ahal izango dute. Aldaketa, ordezkapena eta ezeztapena ez dira erregistro horretan inskribatuko, baizik eta historia klinikoan.
207.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroak printzipio honen arabera jardungo du: a) Aurretiazko borondateen edo aurretiazko jarraibideen beste erregistro batzuekin soilik lotuta egongo da. b) Aurretiazko borondateen edo aurretiazko jarraibideen beste erregistro batzuekin lotuta egongo da, bai eta osasun-laguntza ematea helburu duten beste erregistro batzuekin ere. c) Aurretiazko borondateen edo aurretiazko jarraibideen beste erregistro batzuekin lotuta egongo da, bai eta osasun-laguntza ematea helburu duten beste erregistro batzuekin ere, Estatuan bakarrik. d) Aurretiazko borondateen edo aurretiazko jarraibideen beste erregistro batzuekin lotuta egongo da, bai eta osasun-laguntza ematea helburu duten edo ezintasun judizialak erregistratzen dituzten beste erregistro batzuekin ere.
208.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroak printzipio hauen arabera jardungo du: a) Autonomia, ongintza, txarkeria eza eta justizia. b) Autonomia, txarkeria eza eta justizia. c) Autonomia eta justizia. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
209.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren eta beste batzuen arteko lotura egiteko: a) Datuak benetan komunikatzeko, agiria egin duen pertsonen baimena beharko da agiria erregistratzeko garaian, eta komunikatzeko izendatutako pertsonarena. b) Datuak komunikatzeko, agiria egin duen pertsonen baimena beharko da. c) Datuak komunikatzeko, ez da beharko agiria egin duen pertsonen baimenik. d) Datuak komunikatzeko, ez da beharko agiria egin duen pertsonen baimenik; bai, ordea, Datuak Babesteko Euskal Bulegoarena.
210.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, aurretiazko borondateen agiria EZ bada inskribatu Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroan: a) Egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan utzi beharko da. b) Egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan utzi beharko da eta epaile batek baliozkotu beharko du. c) Ez du eraginkortasunik. d) Ez du eraginkortasunik, baldin eta egileak une horretan ezin badu bere kabuz baliozkotu.
211.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Aurretiazko borondateen agiria Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroan inskribatu bada: a) Ez da entregatuko egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan, erregistro horren eta zentroan asistentzia sanitarioa emateko dagoenaren arteko lotura bermatuta baitago. b) Nahierakoa izango da agiri hori egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan uztea. c) Egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan utzi beharko da. d) Egileari osasun-arta ematen zaion osasun-zentroan utzi beharko da, Erregistroan jasotako edukia aldatu baldin bada.
212.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, honi dagokio agiria osasun-zentroan uztea: a) Aurretiazko borondateen agiriaren egileari dagokio. Berak ezin badu, haren senitartekoek egin beharko dute, edo legezko ordezkariak nahiz agirian bertan izendatutako ordezkariak, edo, agiria inskribatuta badago, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroak berak. b) Aurretiazko borondateen agiriaren egileari dagokio. Berak ezin badu, haren senitartekoek egin beharko dute, edo legezko ordezkariak nahiz agirian bertan izendatutako ordezkariak. c) Aurretiazko borondateen agiriaren egileari dagokio. Berak ezin badu, haren senitartekoek egin beharko dute, edo legezko ordezkariak. d) Aurretiazko borondateen agiriaren egileari dagokio edo, agiria inskribatuta badago, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroari.
213.- Osasun arloko aurretiazko borondateei buruzko abenduaren 12ko 7/2002 Legeak xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritza(k): a) Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortuko du, 7/2002 Legea onartzean. b) Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortzeko ahala dauka. c) Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortuko du, eta ez dago horretarako eperik. d) Hamar hilabeteko epearen barruan sortuko du Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa.
214.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Xede du herritarren eskubide digitalak bermatzea, Konstituzioak 18.4 artikuluan jasotako aginduan xedatutakoaren arabera. b) Oro har, hildakoen datuen tratamenduei aplikatuko zaie. c) Sailkatutako gaiak babesteari buruzko araudiaren mende dauden tratamenduei aplikatuko zaie. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
215.- Hilaren datu pertsonaletara irispidea izan ahalko dute: a) Hilarekin familia-lotura edo izatezkoa dutenek, edo haren jaraunsle direnek, edozein kasutan. b) Hilarekin familia-lotura dutenek bakarrik, betiere hilak berariaz baimendu badu. c) Hilarekin familia-lotura edo izatezkoa dutenek, edo haren jaraunsle direnek, salbu hilak berariaz debekatu badu. d) Hila adingabea denean, irispidea egikaritu ahalko dute haren ordezkari legalek edo Ministerio Fiskalak ere; Ministerio Fiskalak beti ofizioz jardungo du.
216.- EZ zaio tratamenduaren arduradunari egotziko datuen zehaztasun falta, baldin eta arrazoizko neurri guztiak –zein helburu duen tratamenduak, horretarako arrazoizko neurriak– hartu baditu datuak luzamenik gabe ezereztu edo zuzentzeko, zehaztasunik gabeko datu horiek honako baldintza hauek betetzen badituzte: a) Arduradunak ukituarengandik zuzenean lortu baditu datuak. b) Arduradunak tratatzen baditu, beste arduradun batengandik jasoak, ukituak eramangarritasun-eskubidea egikaritu duelako. c) Arduradunak datuak erregistro publiko batetik lortu baditu. d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.
217.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, ukituak emandako adostasuna honako ezaugarri hauek betetzen dituen borondate- adierazpena izan behar da: a) Askea. b) Ahozkoa. c) Espezifikoa. d) Arrazoitua.
218.- Adingabeen datu pertsonalen tratamenduari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Adingabe baten datuen tratamendua berak emandako adostasunean oinarritu ahalko da hamasei urte baino gehiago baditu, ez bestela. b) Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ez du aurreikusten adingabeek baliozko adostasuna eman dezaketenik ondore horietarako. c) Adingabe baten datuen tratamendua berak emandako adostasunean oinarritu ahalko da hamalau urte baino gehiago baditu, ez bestela. d) Hamasei urtetik beherako adingabeen adostasunean oinarritutako datuen tratamendua zilegi izango da, baldin eta gurasoek emandako adostasuna badago, eta, betiere, gurasoek zehaztutako helmenarekin.
219.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 9. artikuluan, datu-kategoria berezitzat jotzen dira ukituaren inguruan honako hauek identifikatzeko aukera ematen dutenak: a) Ideologia eta afiliazio sindikala. b) Erlijioa eta sexu-orientazioa. c) Sinesmenak edo arraza- edo etnia-jatorria. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
220.- Zer ezartzen du Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak izaera penaleko datuen tratamenduari buruz? a) Datuen tratamendua abokatuek soilik egin ahalko dute, eta helburua denean haien bezeroek emandako informazioa biltzea beren eginkizuna burutzeko. b) Datuen tratamendua abokatu eta prokuradoreek egin ahalko dute, eta helburua denean haien bezeroek emandako informazioa biltzea beren eginkizuna burutzeko. c) Datuen tratamendua 3/2018 Lege Organikoan bertan eta erregelamendu-mailako beste arau batzuetan aurreikusitako kasuetan egin ahalko da. d) Datuen tratamendua Europear Batasunaren zuzenbidearen arauen eta 3/2018 Lege Organikoan bertan aurreikusitako kasuetan bakarrik egin ahalko da.
221.- Datu pertsonalak ukituarengandik jasotakoak baldin badira, tratamenduaren arduradunak informazioa emateko eginbeharra betetzeko ukituari eman beharreko oinarrizko informazioak, zer EZ du jaso behar: a) Tratamenduaren xede diren datu-kategoriak. b) Tratamenduaren arduradunaren eta, hala badagokio, haren ordezkariaren nortasuna. c) Tratamenduaren helburua. d) (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 15.etik 22. artikulura artekoek ezarritako eskubideak egikaritzeko aukera.
222.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak aitortzen dituen irispiderako eskubidea, datuak zuzentzekoa, ezereztekoa eta tratamenduari aurka egitekoa: a) Soilik adinez nagusi direnek egikaritu ahalko dituzte. b) Hamalau urtetik beherakoek inolako mugarik gabe egikaritu ahalko dituzte. c) Hamalau urtetik beherako adingabeen kasuan, guraso-ahalaren titularrek egikaritu ahalko dituzte eskubide horiek adingabeen izenean eta haien ordez. d) Hamasei urtetik beherako adingabeen kasuan, guraso-ahalaren titularrek egikaritu ahalko dituzte eskubide horiek adingabeen izenean eta haien ordez.
223.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak arautzen duen datuak zuzentzeko eskubideari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Ukituak eskabidean adierazi beharko du zer datu diren eta, betiere, tratatzen ari diren datuak ez direla zehatzak justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. b) Ukituak eskabidean adierazi beharko du zer datu diren eta zer zuzenketa egitea nahi duen. Eskabidearekin batera, beharrezko bada, tratatzen ari diren datuak ez direla zehatzak edo falta direla justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da. c) Ukituak eskabidean adierazi beharko du zer zuzenketa egitea nahi duen, besterik ez, eta tratatzen ari diren datuak ez direla zehatzak justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du beti. d) Ez da beharrezkoa ukituak eskabidean berariaz adieraztea zer datu zuzendu behar diren.
224.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, kontrako frogarik izan ezean, zilegi izango da kreditu-informazioko sistema arruntek datu pertsonalen tratamendua egitea diru- eginbeharrak, finantza-eginbeharrak edo kredituekin loturikoak ez betetzearen inguruan, ez betetzeak irauten duen bitartean soilik egoten badira datuak sisteman, bai eta: a) Bost urtez, gehienez, diru-, finantza- edo kreditu-eginbeharraren mugaegunetik. b) Lau urtez, gehienez, diru-, finantza- edo kreditu-eginbeharraren mugaegunetik. c) Lau urtez, gehienez, diru-, finantza- edo kreditu-eginbeharra hartzen den egunetik aurrera. d) Sei urtez, gehienez, diru-, finantza- edo kreditu-eginbeharraren mugaegunetik.
225.- Bideozaintza helburu duten datu tratamenduei buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Soilik pertsona fisikoek egin ahalko dute irudien tratamendua kamera edo bideokamera sistemen bidez, pertsonen eta ondasunen segurtasuna gordetzeko, bai eta haien instalazioena ere. b) Datuak hilabeteko epean, gehienez, hartu zirenetik ezereztuko dira, edozein kasutan. c) Datuak hilabeteko epean, gehienez, hartu zirenetik ezereztuko dira, salbu eta gorde egin behar badira pertsonen, ondasunen edo instalazioen osotasunaren kontrako egintzak burutu direla egiaztatzeko. d) Datuak hilabetean baino gehiagoan gorde behar badira pertsonen, ondasunen edo instalazioen osotasunaren kontrako egintzak burutu direla egiaztatzeko, agintaritza eskudunaren esku jarriko dira irudiak berrogeita zortzi orduko epean, gehienez ere, grabazioa dagoela jakiten denetik.
226.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotako barne-salaketen informazio-sistemei buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Edozein kasutan, datuak sartu eta hiru hilabete pasa direnean, salaketa-sistematik ezereztu beharko dira; hala ere, pertsona juridikoak nahi badu delituak prebenitzeko ereduak funtzionatzen duela jasota gera dadin, orduan, gorde egingo dira. b) Edozein kasutan, datuak sartu eta sei hilabete pasa direnean, salaketa-sistematik ezereztu beharko dira; hala ere, pertsona juridikoak nahi badu delituak prebenitzeko ereduak funtzionatzen duela jasota gera dadin, orduan, gorde egingo dira. c) Edozein kasutan, eta salbuespenik gabe, datuak sartu eta sei hilabete pasa direnean, salaketa-sistematik ezereztu beharko dira. d) Legeak ez du inolako eperik aurreikusten salaketa-sistematik datuak ezerezteko.
227.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, datuak blokeatzeak eragotzi behar du tratatu daitezen –ikus daitezen barne–, SALBU eta datuak noren esku jarri behar direnean? a) Epaile eta auzitegiak. b) Fiskaltza. c) Administrazio publiko eskudunak. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
228.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Tratamenduaren arduradunek eta eragileek datuak babesteko ordezkari bat izendatu beharko dute, baldin eta honako entitate hauetako bat badira: a) Profesionalen elkargoak eta haien kontseilu nagusiak. b) Unibertsitateak, publikoak badira bakarrik. c) Kredituko finantza-erakundeak. d) Aseguru- edo berraseguru-entitateak.
229.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezartzen duenez, zer epe dute tratamenduaren arduradunek eta eragileek Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo, hala badagokio, datuak babesteko agintaritza autonomikoari datuak babesteko ordezkaria hautatu eta izendatu dutela edo kargu horretatik kendu dutela jakinarazteko? a) Bost egun. b) Hamabost egun. c) Hamar egun. d) Zortzi egun.
230.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak arautzen duen datuak babesteko ordezkariaren figurari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Izendatua pertsona fisiko bat bakarrik izan daiteke. b) Gaitasuna aitortzen zaio gomendioak egiteko bere eskumen-eremuan. c) Beharrezkoa da unibertsitateko titulua izatea, zeinak ziurtatuko baitu zuzenbideko jakintza espezializatua, eta datuak babestearen arloko praktika. d) Datuak babesteko ordezkaria tratamenduaren arduradunaren edo eragilearen erakundearen barruko pertsona fisikoa denean, datuak babesteko ordezkaria lanpostutik kendu edo zehatu ahalko du Datuak Babesteko Espainiako Agentziak edo, hala badagokio, datuak babesteko agintaritza autonomikoak.
231.- Datuak babesteko agintaritzen aurrean erreklamazioa dagoenean, 3/2018 Lege Organikoak honako aukera hau ematen du: ukituak, erreklamazioa zer entitateren aurka jarri nahi duen, hango ordezkariarengana jo dezake, arduradun edo eragilearen aurkako erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean edo, hala badagokio, datuak babesteko agintaritza autonomikoaren aurrean aurkeztu baino lehenago. Bada, kasua hori denean, datuak babesteko ordezkariak zer epetan jakinarazi behar dio erabakitakoa ukituari? a) Hilabeteko epean erreklamazioa eragin duen egitatea gertatu denetik kontatua, gehienez ere. b) Hilabeteko epean erreklamazioa jasotzen duenetik kontatua, gehienez ere. c) Bi hilabeteko epean erreklamazioa jasotzen duenetik kontatua, gehienez ere. d) Hiru hilabeteko epean erreklamazioa jasotzen duenetik kontatua, gehienez ere.
232.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 38. artikuluan aipatzen diren jokabide-kodeak: a) Soilik haiei atxikita daudenentzat dira lotesleak. b) Datuak babesteko ordezkariak onartuko ditu. c) Datuak Babesteko Espainiako Agentziak onartuko ditu beti, kasu guzti-guztietan. d) Datuak Babesteko Europako Lantaldeak onartuko ditu.
233.- Nazioarteko datu-transferentzietan, Espainian kokatua dagoen entitate batek eskatuta abiaraziko da prozedura. Eta zer epez luzatuko da? a) Sei hilabetez luzatuko da, gehienez. b) Bederatzi hilabetez luzatuko da, gehienez. c) Hiru hilabetez luzatuko da, gehienez. d) Hamabi hilabetez luzatuko da, gehienez.
234.- Datuak Babesteko Espainiako Agentziari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) «Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, Administrazio Agintaritza Independentea» da agentziaren izen ofiziala. b) Nortasun juridiko propiorik gabeko estatu-mailako administrazio-erakundea da. c) «Datuak Babesteko Espainiako Agentzia» da agentziaren izen ofiziala. d) Gobernuarekin harremanetan dago Gobernuko Presidentetzaren bitartez.
235.- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren ekonomia- eta aurrekontu-araubideari dagokionez: a) Gobernuak landu eta onartzen du Agentziaren aurrekontua, ostean, Estatuko Aurrekontu Orokorretan bereiz jaso dadin. b) Agentziaren Lehendakaritzak baimendu behar ditu aurrekontuetako aldaketak gastuen aurrekontu osoaren ehuneko hirutik gorakoak badira eta langileentzako gastuetarako kredituak handitzen ez badira. c) Agentziaren Lehendakaritzak baimendu behar ditu aurrekontuetako aldaketak gastuen aurrekontu osoaren ehuneko bostetik gorakoak badira eta langileentzako gastuetarako kredituak handitzen ez badira. d) Aurrekontuaren aldaketa guztiak Gobernuak baimenduko ditu.
236.- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lehendakaria izendatzeko prozedurari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Gobernuak izendatuko du, Justizia Ministerioaren proposamenez, eta bi laguntzaile ondoko izango ditu. b) Izendapena Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordeak berretsi behar du, lehen bozketan, kideen gehiengo osoz. c) Izendapena Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordeak berretsi behar du, lehen bozketan, kideen botoen hiru bosten lortuz. d) Parlamentuak izendatuko du, lege baten bidez.
237.- Zer iraupen du Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lehendakariaren agintaldiak? a) Agintaldia bost urtekoa izango da, eta beste bost urtez luzatu ahalko da. b) Agintaldia lau urtekoa izango da, eta beste lau urtez luzatu ahalko da. c) Agintaldia lau urtekoa izango da, eta ez dago berrautaketa posiblerik. d) Agintaldia bost urtekoa izango da, eta bost urteko beste bi aldirako luzatu ahalko da.
238.- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren kontseilu aholku-emaileari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena? a) Kontseilu aholku-emaileko kide dira ordezkaritza handieneko sindikatuek proposatutako bi aditu. b) Kontseilu aholku-emaileak hartutako erabakiak lotesleak dira. c) Adituek zuzenbideko jakintzak egiaztatu beharko dituzte, bai eta datuak babestearen inguruko praktika ere, lanbidearen edo ikasketen bidez. d) Justiziako ministroaren agindu baten bidez izendatuko dira kontseilu aholku- emaileko kideak, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita.
239.- Datuak Babesteko Espainiako Agentziak, noiz EZ ditu erreklamazioak izapidetzeko onartuko? a) Datu pertsonalen babesaren gainekoak ez direnean. b) Nabarmen funtsik gabeak direnean. c) Abusuzkoak direnean edo arau-hausteen arrazoizko zantzurik ez dakartenean. d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.
240.- 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritako zehapen- araubidea, nori EZ zaio aplikatuko? a) Tratamenduen arduradunei. b) Datuak babesteko ordezkariari. c) Tratamendu-eragileei. d) Jokabide-kodeak gainbegiratzeko egiaztapena duten erakundeei.
241.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezartzen duenez, noiz preskribatuko dute arau-hauste oso astuntzat jotzen direnak? a) Hiru urteren buruan preskribatuko dute. b) Bi urteren buruan preskribatuko dute. c) Bost urteren buruan preskribatuko dute. d) Ez dute preskribatuko.
242.- Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, zehapen-prozeduraren hasierak geldiarazi egingo du preskripzioa, baldin eta interesdunak prozedura hasi dela badaki. Noiz hasiko da preskripzio-epea berriro neurtzen? a) Prozedura hiru hilabetetik gora geldi badago ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaion arrazoi baten ondorioz. b) Prozedura urte batetik gora geldi badago ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaion arrazoi baten ondorioz. c) Prozedura sei hilabetetik gora geldi badago ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaion arrazoi baten ondorioz. d) Prozedura bederatzi hilabetetik gora geldi badago ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaion arrazoi baten ondorioz.
243.- Nori aitortzen zaie hilei buruz informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileek kudeatzen dituzten edukietarako irispidea? a) Hilarekin familia-lotura edo izatezkoa dutenei edo haren jaraunsle direnei. b) Testamentu-albazeari. c) Hilak horretarako berariaz izendatu dituen pertsonei edo erakundeei. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
244.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Ez ditu ekintza positiboko neurriak jasotzen. b) Ekintza positiboko neurriak ez dira sexuan oinarritutako diskriminaziokotzat jotzen. c) Espresuki zuzeneko diskriminazioa bakarrik debekatzen du. d) Ekintza positiboko neurriak ez direla aldi baterakoak adierazten du.
245.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, ordezkaritza orekatua dagoela ulertuko da lau kidetik gorako organoetan sexu bakoitzeko kideek zer ehunekoko ordezkaritza dutenean gutxienez? a) % 40. b) % 50. c) % 30. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
246.- Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen berdintasunaren egoeraz eta bilakaeraz ikuspegi orokor eta iraunkorra izateko tresna da, emakumeen aurkako indarkeria matxistari dagokiona barne, eta euskal botere publikoek eremu horretan egindako jarduketen eragina ebaluatzeko aukera ematen du. Nola deitzen da? a) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Behatokia. b) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea. c) Eustat-Euskal Estatistika Erakundea. d) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea.
247.- Ordezkaritza orekatua dagoela ulertuko da lau kide baino gehiago dituzten epaimahaietan edo antzeko organoetan sexu bakoitzak gutxienez zer ehunekoko ordezkaritza baldin badu? a) % 50. b) % 60. c) % 40. d) % 30.
248.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, prestakuntza eta ikerketaren aldeko deialdietan, Hezkuntza Administrazioak batik bat honako ezaugarriak betetzen dituzten proiektuak baloratuko ditu: a) Proiektuen buru emakumeak izatea, ezagutzaren edozein adarretakoak badira eta emakumeen ordezkaritza edozein dela ere. b) Proiektuen buru emakumeak izatea, emakumeen ordezkaritza txikia den ikerketa- eremuetakoak badira. c) Emakumeen ordezkaritza, gutxienez, % 50 izatea ikerketa-taldeetan. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
249.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, hurrengo baieztapenetatik, zein EZ da zuzena? a) Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Laneko Ikuskaritzaren bidez, plan eta kanpaina espezifikoak egingo ditu ordainsari-diskriminazioaren kontra. b) Autonomia Erkidegoko Administrazioak erakunde publikoei, enpresei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei eta oro har herritarrei baliabideak jarriko dizkie ordainsari- diskriminazioaren kontra egiteko. c) Autonomia Erkidegoko Administrazioak erakunde publikoei, enpresei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei eta oro har herritarrei baliabideak jarriko dizkie lan berdinagatik ordainsari bera ematearen printzipioa bermatzeko. d) Euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeek ordainsari-gardentasuna bermatu beharko dute, ordainsarien erregistro-liburuen edo egokitzat jotzen diren beste formula batzuen bidez.
250.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, Autonomia Erkidegoko Administrazioak zer zaindu behar du hitzarmen kolektiboetan? a) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioaren aurkako klausularik ez egotea. b) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea. c) Sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta haren aurka egiteko neurri espezifikoak jasotzea. d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.
251.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Euskal botere publikoek ofizioz jardungo dute sexu-jazarpeneko edo sexuan oinarritutako jazarpeneko salaketen aurrean. b) Sexuan oinarritutako jazarpena bakarrik jasotzen da. c) Sexu-jazarpena bakarrik definitzen da. d) Euskal botere publikoek bakar-bakarrik alderdiren batek eskatuta jardungo dute beti sexu-jazarpeneko salaketen aurrean.
252.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Indarkeria matxistatzat eremu pribatuan egiten den indarkeria baino ez da hartzen. b) Indarkeria matxistatzat emakumeen kontra baliatzen den indarkeria oro hartzen da, emakume transexualen kontra egiten dena salbu. c) Indarkeria matxista egitezkoa da beti. d) Indarkeria matxista egitezkoa zein ez-egitezkoa izan daiteke.
253.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, honako kasu hauetatik, zein hartzen du indarkeria matxistatzat? a) Bikotekidearen kontrako indarkeria. b) Emakumeen genitalen mutilazioa. c) Indarkeria obstetrikoa. d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.
254.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen duenaren arabera, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimen gaineko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Nahitaez bete behar dute diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko legez ezarrita dagoen gutxieneko adin-muga. b) Salbuetsita daude diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko legez ezarrita dagoen gutxieneko adin-mugaren aplikaziotik. c) Aldi baterako harrera-pisuetan edo -zentroetan babestuta daudenek oinarrizko errenta jasotzeko eskubidea izango dute beti. d) Aldi baterako harrera-pisuetan edo -zentroetan babestuta daudenek oinarrizko errenta jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta errenta hori jasotzeko eskatzen diren beste betekizunak betetzen badituzte eta pertsona horien oinarrizko mantenua pisu edo zentro horiek betetzen ez badute.
255.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legea aintzat hartuta, hurrengo laguntza hauetatik, zeintzuk daude katalogatuta euskal administrazio publikoek emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktimei bermatu beharreko laguntza ekonomiko espezifiko gisa? a) Ordainketa bakarreko laguntzak, baliabide ekonomiko nahikorik ez dutela eta enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituztela frogatzen duten biktimentzat, aplikatzekoa den Estatuko oinarrizko legeriaren esparruan. b) Laguntza ekonomikoa, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimen seme- alaba umezurtzentzat. c) Aparteko laguntzak, ebaluagarriak eta egiaztagarriak diren premia pertsonaleko egoerak arintzeko, betiere organo eskudunek ikusten badute laguntza arruntik ez dagoela edo laguntza arrunten zenbatekoa ez dela nahikoa. d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.
256.- Nork onartu zuen 1/2022 Legeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea aldatzea? a) Eusko Legebiltzarrak, 2022ko martxoaren 3an. b) Eusko Jaurlaritzak, 2022ko martxoaren 3an. c) Eusko Legebiltzarrak, 2022ko martxoaren 17an. d) Eusko Legebiltzarrak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2022ko martxoaren 3an.
257.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, honako hauek ditu: a) Atariko titulua, 5 titulu eta 83 artikulu. b) Atariko titulua, 4 titulu eta 83 artikulu. c) Atariko titulua, 4 titulu, 83 artikulu eta 3 xedapen gehigarri. d) Atariko titulua, 5 titulu, 86 artikulu eta 3 xedapen gehigarri.
258.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, honako kolektibo hauetatik, euskal administrazio publikoek zein hartuko dituzte lehentasunezko kolektibotzat egoitza publikoetako plazetara sartzeko? a) Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktima oro. b) Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktimak, baldin eta desgaitasunen bat badute edo 65 urtetik gorakoak badira eta prekaritate ekonomikoan badaude eta horrela eskatzen badute. c) Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktima oro, baldin eta 65 urtetik gorakoak badira. d) Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktima oro, baldin eta desgaitasunen bat badute edo 65 urtetik gorakoak badira.
259.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, zer dagokie Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeei? a) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, bai legegintzako eskumena, bai betearazpenekoa ere. b) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, eskumena foru-organoei dagokie. c) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, bai legegintzako eskumena, bai arauak garatzeko eskumena, bai eta zuzeneko ekintza ere. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
260.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen duenez, nork eman behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esparruan prestatzen diren arau-proiektuei buruzko txostenak? a) Eusko Legebiltzarrak. b) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak. c) Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak. d) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakundearteko Batzordeak.
261.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari buruzko hurrengo baieztapen hauetatik, zein EZ da zuzena? a) Emakunderi dagokio ikerketak egitea, ofizioz edo alderen batek eskatuta, sektore publikoan sexuagatik zuzeneko edo zeharkako diskriminazioa gertatu dela uste bada, halako diskriminazio-egoerak argitzeko. b) Emakunderi dagokio herritarrei aholku ematea, sektore pribatuan sexuan oinarritutako diskriminazio-egoerak gertatzen direnean. c) Sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko kasuen konponbidea errazteko tresna izatea. d) Lan-administrazioko agintaritzarekin lankidetzan jardutea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan diskriminazioaren aurkako lan-arauak betetzen diren begiratzeko.
262.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean kexa bat aurkezteko legitimitateari buruzko hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Sexuan oinarritutako diskriminazioa jasaten duela uste duen edozein pertsonak edo pertsona-taldek kexa aurkez dezake. b) Kexa aurkezteko legitimitatea Espainiako nazionalitatea duenari bakarrik aitortzen zaio. c) Pertsona juridikoak ez daude legitimatuta prozedura hasteko eta prozeduran parte hartzeko, bere burua diskriminatutzat duen pertsonaren izenean edo hari lagunduz. d) Beren helburuen artean emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa betetzen dela zaintzea duten elkarteak eta erakundeak beti daude legitimatuta prozedura hasteko eta prozeduran parte hartzeko, bere burua diskriminatutzat duen pertsonaren izenean edo hari lagunduz.
263.- Hurrengo inguruabar hauetatik, zeintzuk justifikatzen dute Emakunde- Emakumearen Euskal Erakundean aurkeztutako kexa bat ez onartzea? a) Urtebeteko epea igaro izatea kexa eragin zuten jokabidea edo gertakariak amaitu zirenetik. b) Kexa nabarmenki funsgabea izatea, edo eskatzen diren datuak ez ematea. c) Kexa nork egiten duen ez adieraztea. d) Aurreko erantzun guztiak dira zuzenak.
264.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean hasitako prozedura, nola amaituko da? a) Kexa aurkeztu duen pertsonak atzera egiteagatik bakarrik. b) Prozedurari amaiera ematen dion ebazpen batez. c) Kexa aurkeztu duen pertsonak uko egiteagatik, nahiz eta hirugarrenei kalteak eragin. d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
265.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 70. artikuluan aipatu bezala, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak urteko txosten bat idatziko du, eta hor jasoko da egindako ikerketen zerrenda eta interesekotzat jotzen den beste gai oro. Noren aurrean aurkeztu behar da txostena? a) Eusko Jaurlaritza. b) Arartekoa. c) Eusko Legebiltzarra. d) Berdintasuneko Zuzendaritza.
266.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, zer motatako arau-haustea da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen diskriminazioaren arloko ikerketa-lana guztiz oztopatzea edo ukatzea? a) Arau-hauste arina. b) Arau-hauste oso astuna. c) Arau-hauste astuna. d) Ez dago arau-hauste gisa tipifikatuta.
267.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, zein da arau- hauste astunengatiko zehapena? a) 18.000 eurora arteko isuna. b) 12.000 eurora arteko isuna. c) 30.000 eurora arteko isuna. d) 15.000 eurora arteko isuna.
268.- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, hurrengo baieztapenetatik, zein da zuzena? a) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria da arau-hauste arinengatiko eta astunengatiko zehapenak ezartzeko eskumena duen agintaritza. b) Arau-hauste oso astunengatiko zehapenen preskripzio-epea sei hilabetekoa da. c) Gobernu Kontseilua da arau-hauste astun eta oso astunengatiko zehapenak ezartzeko eskumena duen agintaritza. d) Zehapen astunen preskripzio-epea hiru hilabetekoa da.
269.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak funtsezko arrazoi hau du oinarri: a) Osasun Unibertsala. b) Desberdintasunik gabeko osasuna, gertuagoa, pertsonen zerbitzura dagoena. c) Osasun publikoa. d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
270.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak: a) Funtsezko 2 arrazoi eta horiek garatzeko eta sendotzeko 6 elementu instrumental jasotzen ditu. b) Funtsezko 2 arrazoi eta horiek garatzeko eta sendotzeko 5 elementu instrumental jasotzen ditu. c) Funtsezko 6 arrazoi eta horiek garatzeko eta sendotzeko 2 elementu instrumental jasotzen ditu. d) Funtsezko 3 arrazoi eta horiek garatzeko eta sendotzeko 6 elementu instrumental jasotzen ditu.
271.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak Gai Epidemiologikoetarako Batzorde Iraunkor baten sorrera aurreikusten du, honako eginkizun hau duena: a) Osasun-sistemaren kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia mantentzea eta hobetzea, publikoa eta unibertsala izaten jarrai dezan. b) Pertsonen ongizatea eta osasun-ekitatea hobetzea. c) Osasun Publikoko jarduerak arlo horretako Europako estrategiekin bat datozela bermatzea. d) Osasun publikoko mehatxu berriei erantzun azkarra ematea.
272.- Osasun Sailaren Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, COVID-19aren pandemiaren agerraldi berrien aurrean, funtsezkoa da positibo guztien miaketa bermatzea: a) Ahal dela, diagnostikoa egin eta lehen 24 orduetan. b) Ahal dela, diagnostikoa egin eta lehen 48 orduetan. c) Ahal dela, diagnostikoa egin eta lehen 72 orduetan. d) Betiere diagnostikoa egin eta lehen 12 orduetan.
273.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoan aurreikusitakoaren arabera: a) Antolaketaren ikuspegitik, transexualitateari arreta emateko zerbitzu bat ezarriko da lurralde historiko bakoitzean. b) Espetxeetako osasun-zerbitzuak osasun espezializatuko zentroak dira. c) Euskadin estaldura eta parte-hartze handienetakoak dituzten baheketa-programen artean daude bularreko eta zerbixeko minbizienak. d) Zerbitzu-zorroaren barruan dago anomalia kromosomikoen jaio aurreko baheketa- programa, haurdunaldiaren bigarren hiruhilekoan test konbinatu bat erabiltzen duena.
274.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoan aurreikusitakoaren arabera, gaixotasun neurodegeneratiboak eta neuromuskularrak dira: a) Kronikoak. b) Progresiboak. c) Sendaezinak. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
275.- Pazienteei prestakuntza emateko eta erabakirik onenak hartzen laguntzeko programa, horren bidez beren gaixotasunari aurrea hartu eta haren jarraipena egiteko gai izan daitezen: a) Emergentziak. b) Osasun Eskola. c) Osasunaren balioa. d) Zure osasuna.
276.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak aurreikusten du Euskadin erresonantzia magnetikoa egin behar duten pertsona guztien itxaronaldiak murriztea: a) 30 egunera arte. b) 45 egunera arte. c) 90 egunera arte. d) 60 egunera arte.
277.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak plantilla berritzea eta handitzea aurreikusten du Osakidetzari lan-egonkortasun handiagoa emateko, honako deialdi honen bidez: a) 3.000 lanpostu LEPetan 2020-2024 aldian. b) 4.000 lanpostu LEPetan 2021-2024 aldian. c) 4.000 lanpostu LEPetan 2020-2024 aldian. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
278.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak honako neurri hauek hartzea aurreikusten du Lehen Mailako Arretari dagokionez: a) Lehen Arretako Zuzendariordetza berri bat sortzea. b) Lehen mailako arretako medikuek eska ditzaketen proba diagnostikoen zorroa zabaltzea eta homogeneizatzea. c) Fisioterapia Lehen Mailako Arretan integratzea Osakidetzaren zerbitzu-zorroan. d) Osasun-barruti bakoitzean, Lehen Mailako Arretako farmazialariaren figura bultzatzea, sendagaiak eta produktu sanitarioak erosteaz, zaintzeaz, kontserbatzeaz eta sendagaiak emateaz arduratu dadin.
279.- Zer medikuntza motak ematen du aukera esku-hartze medikoa pertsona bakoitzaren ezaugarri indibidualetara egokitzeko eta, ondorioz, esku-hartze prebentiboak, diagnostikoak edo terapeutikoak aplikatzeko horien onura lortuko duten paziente taldeetan? a) Prebentzio-medikuntzak. b) Doitasunezko medikuntza pertsonalizatuak. c) Medikuntza asistentzial indibidualizatuak. d) b) eta c) zuzenak dira.
280.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak xedatutakoaren arabera: a) “Preskripzio soziala” izeneko tresnak aukera ematen die Osakidetzako profesionalei aukera ematen die kontsultara joaten diren pertsonak beren udalerriko edo komunitateko jardueretara bideratzeko, inguruko baliabideak erabil ditzaten. b) Euskadiko osasun-zentro guztietan “vending osasungarria” zabalduko da. c) Azukredun edarien zergapetzea erregulatuko da, azukrearen kontsumoa murrizteko. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
281.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, osasun- egoera ona ziurtatzeko behar adinako jarduera fisikoa egiten duten Euskadiko helduen ehunekoa honako hau da: a) % 30. b) % 20. c) % 25. d) % 40.
282.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, digitalizazioaren eta aurrez aurrekoak ez diren zaintza-neurrien barruan, telelaguntza- zerbitzua zabalduko zaie: a) 75 urtetik gorako pertsona guztiei. b) 70 urtetik gorako pertsona guztiei. c) 80 urtetik gorako pertsona guztiei. d) Bakarrik bizi diren eta gaixotasun kroniko bat duten pertsona guztiei.
283.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak aurreikusten du onartzea 2021-2024 Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia berri bat, honako esparru honetan: a) Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuak. b) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2025 Plana. c) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2030 Plana eta RIS3 espezializazio adimenduneko estrategia. d) Ez da aurreikusten Osasun arloko Ikerketa Estrategia berri bat onartzea.
284.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, osasun- sistemako I+G+B osatzen duten lau ikerketa-institutuak honako hauek dira: a) Bioaraba, Biocruces-Bizkaia, Biodonostia eta BIOEF. b) Kronikgune, Bioaraba, Biocruces-Bizkaia eta BIOEF. c) Bioaraba, Biocruces-Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune. d) Biodonostia, Biocruces, Kronikgune eta BIOEF.
285.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, adierazi zein neurri aurreikusten diren I+G+Bk gizonen eta emakumeen arteko ekitatea lortzen laguntzeko: a) Berariazko laguntza-programa berri bat abian jartzea, emakumeen ekoizpen zientifikoa sustatzeko eta emakumeek osasun-ikerketan parte hartzeko. b) Emakumeen osasun-arazoak eta patologia espezifikoak hobetzeko ikerketa- proiektuak bultzatzea. c) Emakumeek gidatutako ikerketa-proiektuak bultzatzea. d) a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
286.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak honako hau dio gobernantzaren esparruan: a) 2021-2028 Osasun Plan berrian urteko ebaluazio-eredua finkatuko da eta, ondoren, Legebiltzarrari aurkeztuko zaio. b) 2021-2028 Osasun Plan berrian bi urteko ebaluazio-eredua finkatuko da eta, ondoren, Legebiltzarrari aurkeztuko zaio. c) 2021-2028 Osasun Plan berrian urteko ebaluazio-eredua finkatuko da eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio. d) 2021-2028 Osasun Plan berrian bi urteko ebaluazio-eredua finkatuko da eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio.
287.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoak ezartzen duenez, 2018-2022 aldirako hizkuntza-normalizaziorako plana oinarri hartuta, Osasun Sailaren barruan eta Sailaren eta beste erakunde eta entitate pribatu batzuen artean, euskararen erabilera honako ehuneko honetan handitzea da helburua: a) Euskararen ahozko erabilera ehuneko 10 puntutan. b) Euskararen ahozko eta idatzizko erabilera ehuneko 15 puntutan. c) Euskararen ahozko erabilera ehuneko 15 puntutan. d) Euskararen ahozko eta idatzizko erabilera ehuneko 10 puntutan.
288.- Osasun Sailaren 2021-2024 aldirako Marko Estrategikoaren arabera, ehuneko jakin batetik gorako biztanleria euskalduna duten udalerrietan, bertako lehen arretako zentro guztietan, zentro horietara joaten diren pazienteek hautatutako hizkuntza ofizialean egingo da medikuen eta erizainen laguntza-lana. Zer ehuneko da hori? a) % 45. b) % 50. c) % 40. d) % 60.
289.- Adierazi zuzena EZ den erantzuna. Euskadiko Osasun Politikak 2013 - 2020 dokumentuan jasotako Osasun Planak premia espezifikoak dituzten kolektibo hauetan jartzen du arreta: a) Emakumeak. b) Gaixotasunak dituzten pertsonak. c) Adintsuak. d) Adingabeak eta gazteak.
290.- Euskadirako Osasun Plana 2013-2020: a) 5 jarduera-ildo edo -arlo, 35 helburu eta 145 ekintza ditu. b) 5 jarduera-ildo edo -arlo, 35 helburu eta 146 ekintza ditu. c) 5 jarduera-ildo edo -arlo, 36 helburu eta 146 ekintza ditu. d) 4 jarduera-ildo edo -arlo, 35 helburu eta 146 ekintza ditu.
291.- Euskadirako Osasun Plana 2013-2020: a) Eusko Jaurlaritzak egin eta Eusko Legebiltzarrak onartzen du. b) Osasun Sailak egin eta Eusko Legebiltzarrak onartzen du, sei urterako. c) Eusko Jaurlaritzak onartzen duenean, Osasun Sailak proposatuta, Eusko Legebiltzarrera igortzen da, bertan ezagutu eta arauz tramitatu dezaten. d) Osasun Sailak onartzen du, eta zazpi urteko indarraldia du.
292.- Adierazi honako ardatz hauetatik zein EZ den osasun-desberdintasunen baldintzatzaileetako bat, 2013-2020 aldirako Euskadirako Osasun Planaren arabera: a) Sexu-orientazioa. b) Gizarte-klasea. c) Adina. d) Generoa.
293.- Adierazi honako printzipio hauetatik zeinetan EZ den oinarritzen 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Plana: a) Unibertsaltasuna. b) Doakotasuna. c) Ekitatea. d) Iraunkortasuna.
294.- Adierazi honako erantzun hauetatik zein EZ den zuzena 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean jasotzen den Euskadiko biztanleriaren osasun-egoerari dagokionez: a) Euskadiko bizi-itxaropena apurka-apurka gorantz doa gizonen eta emakumeen artean, adin guztietan. b) 65 urtetik gorako EAEko biztanleriaren % 38k gaixotasun kronikoren bat du eta proportzio hori seguru asko hirukoiztu egingo da 2040. urterako. c) Heriotza-tasari dagokionez, heriotza kopuruak goranzko joera izan du azken hamarkadan (% 10 igo da 2001-11 aldian), biztanleriaren zahartzearen ondorioz. d) Txertoen Programa prebentzio-jarduerarik garrantzitsuenetakoa da, batez ere, infekzio-gaixotasunen eremuan.
295.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planak adierazten du zein diren bere gain hartu behar dituen erronkak eta aukerak. Testuinguru horretan, Osasun Planak bere gain hartu behar dituen erronkak eta aukerak honako hauek dira: a) Erakundeen arteko konpromisoa lortzea, osasuna eta osasuneko ekitatea gobernuaren eta gainerako erakundeen xede gisa har daitezen. b) Osasunean dauden desberdintasun sozialak eta genero-desberdintasunak murriztea, krisi ekonomikoaren ondoriozko pobrezia-arriskuan eta eskastasun- egoeretan ere. c) Arreta soziosanitarioa sustatu eta indartzea, gizartearen eta osasunaren sektoreen koordinazioa bultzatzen duten prozedura eta mekanismoak jarriz. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
296.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planaren arabera, adierazi arlo hauetatik zein jotzen diren zeharkakotzat: a) Ekitatea eta erantzukizuna, eta inguru eta jarrera osasuntsuak. b) Inguru eta jarrera osasuntsuak, eta haurren eta gazteen osasuna. c) Entitatea eta erantzukizuna, eta zahartze osasuntsua. d) Zahartze osasuntsua, eta gaixotasunak dituzten pertsonak.
297.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitakoari jarraikiz, adierazi zein EZ den okerra. Ekitatea eta erantzukizuna arloaren helburuak dira: a) Pertsonengan oinarritutako arreta soziosanitario integral eta integratua. b) Osasuna politika guztietan. c) Ekitatea. d) Partaidetza eta jabekuntza.
298.- Norbanakoak bere osasunaren gainean duen iritzia islatzen duen eta biztanleriaren gaixotze-tasa eta heriotza-tasa ondo aurreikusten dituen adierazlea: a) Osasunaren autodiagnostikoa. b) Osasunaren autozainketa. c) Osasunaren autoebaluazioa. d) Osasunaren autoasistentzia.
299.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitakoari jarraituz, zehazki, bigarren lehentasunezko arloari dagokionez (Gaixotasunak dituzten pertsonak), adierazi zer elementu nabarmentzen dituzten arlo horretako helburuek eta ekintzek: a) Laguntzaren ibilbidea, ikuspegi integratzailea duen laguntza-prozesuaren zehaztapen gisa. b) Laguntza-mailen koordinazioa, pertsonei zerbitzu ona emateko. c) Errehabilitazio-prozesu pertsonalizatuak gaixoen ohiko inguruan, ahal den heinean. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
300.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitakoaren arabera, adierazi zein EZ den zuzena. Medikamentuen erabilera egokia sustatzeko aurreikusitako ekintzak honako hauek dira: a) Mikrobioen aurkako zaintzako eta antibiotikoekiko erresistentziarako programak garatzea. b) Ospitale, lehen maila eta farmaziaren artean preskripzio-prozesu partekatua garatzea, tratamenduarekiko atxikipena eta farmakoen erabilera segurua sustatzen dituena, praktika klinikoari buruzko gidetan oinarrituta. c) Jardunbide klinikoko gidak egin eta erabiltzea sustatzea. d) Medikazio anitz dituzten gaixoen kasuan elkarrekintzen jarraipena eta depreskripzioa sustatzea.
301.- Minbizia duten pertsonei dagokienez, 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planak aurreikusten du helburua honako hau izango dela 2020. urterako 65 urtetik beherakoengan minbiziagatiko heriotza-tasari dagokionez: a) % 10 txikitzea gizonetan eta emakumeetan. b) % 15 txikitzea gizonetan eta emakumeetan. c) % 10 txikitzea gizonetan eta goranzko joera geldiaraztea emakumeetan. d) % 10 txikitzea emakumeetan eta goranzko joera geldiaraztea gizonetan.
302.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planaren arabera, adierazi ekintza hauetatik zein dauden aurreikusita osasun-arreta obesitateaz ardura dadin esku- hartzeak diseinatzeko eta aplikatzeko: a) Gorputz-masaren indizearen (GMI) eta gerri perimetroaren baheketa Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Arretako kontsultetan. b) Obesitateari buruzko prestakuntza, kontseilu laburrean, Lehen Mailako Arretako profesionalei. c) Obesoen diagnostiko, tratamendu eta jarraipen indibidualizaturako esku-hartzeak garatu, haiek estigmatizatzea ekiditeko. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
303.- Adierazi zein EZ den zuzena: a) Down-en sindromearen eta beste kromosomopatia batzuen baheketa-programa 2010ean hedatu zen beren haurdunaldia sistema publikoan kontrolatzen duten emakume guztiengana. b) EAEko jaiotzatiko gaixotasunen baheketa-programa 1992an hasi zen. c) EAEko jaiotzatiko gaixotasunen baheketa-programa 1982an hasi zen, hipotiroidismoaren eta hiperfenilalaninemiaren baheketarekin (PKU-fenilzetonuria). d) EAEko jaiotzatiko gaixotasunen baheketa-programaren bidez, honako patologia hauek ere bahetzen dira gaur egun: hiperfenilalaninemia, jaiotzetiko hipotiroidismoa, kate ertaineko Acil Co A deshidrogenasaren urritasuna, fibrosi kistikoa eta drepanozitoenen gaixotasuna.
304.- 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planaren arabera, adierazi arlo hauetatik zein EZ diren zeharkakotzat jotzen: a) 2. arloa: gaixotasunak dituzten pertsonak. b) 1. arloa: ekitatea eta erantzukizuna. c) 3. arloa: zahartze osasuntsua. d) a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
305.- Adierazi zein diren 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean eragina duten Estatuko, Europako eta nazioarteko erreferentziazko akordioak: a) Osasunaren Mundu Erakundearen Nazioarteko Osasunaren Araudia. b) Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren Erkidegoak Osasun Publikoan Ekiteko Bigarren Programa (2008-2013). c) Europako Batzordearen Europar Batasuneko Garapen Jasangarriaren Estrategia. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
306.- Adierazi baieztapen hauetatik zein EZ den zuzena 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitakoaren arabera: a) Osasun Sailak honako konpromisoak hartu ditu: diseinatu diren proiektuak ezarriko dira, helburuen adierazleak urtero monitorizatuko dira eta Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen esparruan urtero ebaluazio publikoa egingo da. b) 2013-2020 Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordearen burua lehendakaria da, eta berrikusi eta zehatuko ditu Autonomia Erkidegoko Osasun Planeko estrategiak eta helburuak, Osasuna Politika Guztietan ideiaren eta garapen jasangarriaren ikuspegitik. c) Politika guztietako Osasun Batzorde Teknikoaren burua lehendakaria da, eta Zuzendaritza Batzordean ordezkatuta dauden sailburuordetzetako teknikariek osatzen dute. d) Politika guztietako Osasuneko Batzorde Teknikoaren burua Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria da, eta Zuzendaritza Batzordean ordezkatuta dauden sailburuordetzetako teknikariek osatzen dute.
307.- Adierazi zein den erantzun zuzena Osasun Planaren Batzorde Teknikoari dagokionez: a) Osasun Saileko Zuzendaritza Kontseiluari eman behar dizkio kontuak. b) Ekintzak betetzen direla ebaluatzeko ardura du, eta Osasun Sailaren eskumenen barruan, prozesu osoa bermatzen du c) Gaur egun Osasun Sailean indarrean dauden zerbitzuei, batzordeei eta egiturei eskatzen dizkie aholkuak eta laguntza. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
308.- Adierazi zein EZ den zuzena 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planaren lanketa-prozesuari dagokionez: a) Elkarri lotuta dauden batzordeak ezarri ziren hiru maila desberdinetan: prestakuntza- maila, gauzatze-maila eta zuzendaritza-maila. b) Elkarri lotuta dauden batzordeak ezarri ziren hiru maila desberdinetan: gauzatze- maila, koordinazio-maila eta zuzendaritza-maila. c) Elkarri lotuta dauden batzordeak ezarri ziren hiru maila desberdinetan: gauzatze- maila, bost lantaldez osatua; koordinazio-maila eta zuzendaritza-maila. d) Elkarri lotuta dauden batzordeak ezarri ziren hiru maila desberdinetan: gauzatze- maila; koordinazio-maila, Koordinazio Teknikoko Batzordea barne hartzen duena, eta zuzendaritza-maila.
309.- Adierazi, honako hauetatik, zein EZ den Pazientearen Segurtasun Estrategiab 2020ren helburua: a) Segurtasunaren kultura osoa sustatzea Osakidetzan. b) Profesionalek parte hartzeko eredua finkatzea. c) Osakidetza Ente Publikoak gizartean posizionamendu ona duela ziurtatzea. d) Estrategian lehenetsitako ekintza- eta proiektu-ildoak sustatzea.
310.- 2014an, AEBko Institutu Medikoak eginiko To Err Is Human txostenak adierazi zuen «akats mediko»en ondorioz urtean izandako heriotzen kopurua honako honen ingurukoa zela: a) 98.000 b) 423.000 c) 282.000 d) 221.000.
311.- Pazienteekiko komunikazioari dagokionez, Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren arabera (adierazi erantzun OKERRA): a) Egokiro eta pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta premiak aintzat hartuta helarazi behar da informazioa; horren ondorioz, ahalegin handiagoa egin behar dute profesionalek. b) Zenbait egoeratan beharrezkoa izan liteke senideek edota zaindariek ere komunikazio-prozesuan parte har dezaten; izan ere, baliteke gaixoak jasotako informazioa behar bezala ez ulertzea. c) Eraldaketa gertatu da gizarte digitalaren ondorioz, eta horrek justifikatzen du app-ak erabiltzea, besteak beste, pazienteak behar bezala informatzeko. d) Eredua aldatzen ari da une honetan, eta profesionalen eta pazienteen arteko harremana berriz orekatzen ari da. Pazientea, beraz, ez da jadanik jarraibideen hartzaile hutsa, eta zainketak ez daude zatikatuta dagoeneko; horregatik, pazienteak aukera du erabakietan eta osasuna oneratzeko beharrezkoak diren esku-hartzeen lehenespenean modu aktiboagoan parte hartzeko.
312.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k honako hau planteatzen du (adierazi erantzun OKERRA): a) Pazienteen elkarteak integratzea paziente jakin bati buruzko erabakiak hartu behar dituzten talde profesionaletan. b) Laguntza-eremu ezberdinetako profesionalek elkar ezagut dezaten laguntzeko ekintzak bultzatzea. c) Komunikazio estandarizatua bultzatzea, unitateen barnean zein laguntza-maila desberdinen artean, pazienteen transferentzia bermatze aldera. d) Jardunbide egokiak ezartzea, zerbitzuen arteko koordinazioa erraztearren.
313.- Osakidetzaren Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k honako ekintza-ildo korporatibo hauek jasotzen ditu (adierazi erantzun OKERRA): a) Medikazioaren kontziliazioa. b) Pazientearekiko komunikazioak enkriptatzea. c) Erradiazio ionizatzailea erabiltzen duten proba diagnostikoen preskripzioa optimizatzea. d) Bigarren eta hirugarren biktimei arreta ematea.
314.- Hauek dira gertakariak jakinarazteko sistema arautzen duten printzipioak (adierazi erantzun OKERRA): a) Nahitaezko erregistroa. b) Anonimoa eta ez zigorrak ezartzekoa. c) Informazioaren konfidentzialtasuna. d) Tokiko hobekuntzak ikasteko eta ezartzeko analisia.
315.- Proposatutako ekintza-planak ezartzeari eta horien segimendua egiteari dagozkien ekintzek, Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k aurreikusten duen segurtasun-gertakarien kudeaketaren barruan, honako hauek hartzen dituzte barnean (adierazi erantzun OKERRA): a) Ezarpena eta segimendua sustatzea; ekintza bakoitzaren arduraduna, ezarpen-data eta segimenduaren aldizkakotasuna definitzea. b) Zerbitzu-erakunde guztiei interesgarri suerta dakizkiekeen lan-ildo berriak planifikatzea. c) Aldizka ezarritako ekintzen eraginkortasuna ebaluatzea eta talde kudeatzaile zein erakundeari oro har erdietsitako emaitzak jakinaraztea. d) Aldizka emaitzen txostenak egitea eta hedatzea.
316.- Baterako ikaskuntzari dagozkion ekintzek, Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k aurreikusten duen segurtasun-gertakarien kudeaketaren barruan, honako hauek hartzen dituzte barnean (adierazi erantzun OKERRA): a) «Jardunbide egokiak» zabaltzeko aukera ematen duten komunikazio-estrategiak garatzea zerbitzu-erakundeetan (alertak, buletinak, saioak, etab.). b) Tokiko, Estatuko nahiz nazioarteko beste zentro batzuetan jada ezarrita dauden eta emaitza onak izan dituzten «jardunbide egokien» ezarpena bultzatzea zerbitzu- erakundeetan. c) Pazientearen segurtasuneko batzordeen funtzionamendua sendotu eta dinamizatzea. d) Ikaskuntza erakunde-mailan sustatzea, eskuragai dauden erreminten bidez: Osagune, intranet korporatiboa.
317.- Adierazi, honako hauetatik, OKERRA zein den Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren 2.EIk (Bigarren eta Hirugarren Biktimei Arreta ematea) ezarritakoaren arabera: a) Lehen biktimak: kontrako gertakarien ondorioak pairatzen dituzten pazienteak eta haien senideak. b) Bigarren biktimak: A kontrako gertakariarekin zuzenean edo zeharka lotutako osasun-profesionalak; psikologiaren eta emozioen ikuspuntutik eragiten die. c) Hirugarren biktima: gertakaria jazotzen den osasun-erakundea. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
318.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren arabera, identifikazio-akatsak saihestea lehentasuna da erakunde sanitario guztientzat, arrazoi hauek direla medio (adierazi erantzun OKERRA): a) Pazienteek demandatu ohi dute beti erakunde sanitarioa horrelako akatsak gertatzen direnean. b) Beste segurtasun-gertakari batzuek ez bezala, identifikazio-akatsek hainbat pazienteri eragin diezaiekete aldi berean. c) Informazioa historia kliniko okerrean sartzeak askotariko akatsak eragin ditzake laguntza-prozesuan, baldin eta akatsa garaiz antzematen ez bada. d) Pazienteak gaizki identifikatzearen ondorioak oso larriak izan daitezke pazienteetako batentzat zein bientzat.
319.- Pazienteek segurtasunean parte hartzeak eta haien ahalduntzeak onurak dakartza honako hauei dagokienez (adierazi erantzun OKERRA): a) Diagnostiko zehatza egitea. b) Medikazioa modu seguruan erabiltzen laguntzea. c) Tratamenduetan tresna teknologiko aurreratuagoak sartzea. d) Arreta-prozesuak egokiak diren ziurtatzea.
320.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren barruan, eta pazienteek antzematen dituzten segurtasun-gertakarien eta egoera arriskutsuen berri emateko helburuari dagokionez zehazki, honako hau planteatzen da (adierazi erantzun OKERRA): a) Pazienteek jarritako kexak eta erreklamazioak baliatzea eta informazio-iturri osagarritzat hartzea erakundean jazotako segurtasun-arazoei buruz. b) Gogobetetasun-galdeketak berrikustea eta pazienteek segurtasunaren gainean duten pertzepzioari buruzko galderak gehitzea. c) Arriskuei buruzko inkestak egitea profesional sanitarioei, eta haien erantzunak konparatzea artatu dituzten pazienteek emandako erantzunekin. d) Pazienteek hobetzeko iradokizunetan emandako informazioa balioestea eta sistema indartzeko balio duten alderdiak eranstea.
321.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020n medikazioaren kontziliazioa ebaluatzeko erabiltzen diren adierazleek honako hauek hartzen dituzte barne (adierazi OKERRA): a) Sendagaiak bateratzeko programa bat izatea pazientearen asistentzia- trantsizioetarako, berrikusita eta eguneratuta. b) Justifikatu gabeko desadostasun kopurua / Kontziliatutako pazienteak guztira. c) Medikazioa kontziliatuta duen paziente kopurua x 100 / xede-biztanleriaren paziente kopurua. d) Atxikimendu-arazoak izan dituzten paziente kopurua / Kontziliatutako pazienteak guztira.
322.- Erradiazio ionizatzailea erabiltzean arriskua murrizteko printzipioak esan nahi du (adierazi erantzun OKERRA): a) Proba bakoitza egiten den egoerak zentzuz hautatzea, hau da, proba egitea behar bezala justifikatuta egotea. b) Arrisku-murrizketa lehenestea erradiazioaren eraginarekiko kalteberagoak diren biztanle taldeentzat, hots, pediatriako populazioarentzat eta haurdunentzat. c) Erabilitako dosia optimizatzea, diagnosi-informazio nahikoa lortze aldera pazienteari beharrezkoa ez den dosirik eman gabe. d) Aurreko hiru erantzunetatik bi baino ez dira zuzenak.
323.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren arabera, hauek dira Transfusio Segurtasuna ekintza-ildoko adierazleak (adierazi erantzun OKERRA): a) Transfusioan emandako unitateen kopurua. b) Gertakarien kopurua. c) Kontrako efektuen ehunekoa (transfusioan emandako osagaien gainean). d) Kontrako efektuen kopurua.
324.- Adierazi hauetako zein EZ den Kirurgia Segurua ekintza-ildoaren adierazle globala: a) Programatutako premiazko ebakuntza kirurgikoak egindako pazienteak, segurtasun kirurgikorako egiaztatze-zerrenda (SKEZ) aplikatuta. b) Pazientearen trazabilitate-protokoloa. c) Segurtasun kirurgikorako egiaztatze-zerrenda (SKEZ) duten zerbitzuak-unitateak (%). d) Praktika kirurgiko seguruen protokoloa – leku kirurgikoa markatzea.
325.- Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020ren 10.EIren (Haurdunaldi-erditze- puerperioko laguntza-prozesua) helburuen artean hauxe dago (adierazi ZUZENA zein EZden): a) Haurdunaldi, erditze, puerperio eta jaioberriaren laguntza-prozesuko segurtasuna areagotzea ingurune seguru batean, balizko kontrako gertakariak murriztearren; horretarako, haurdunaldi, erditze eta puerperioko prozesuaren fisiologia sustatu eta aktibatu behar da. b) Etxean erditzea sustatzea, kasurako egokiak diren profesional sanitarioek behar bezala gainbegiratuta. c) Amari eta umeari erditzearen aurretik, bitartean eta ondoren eragin diezaieketen kontrako gertakarien eta gertakari zelatarien aurreko jardunbideak garatzea. d) Profesionalen arteko komunikazioa bermatzea eta sustatzea.
326.- EVADUR azterlana (larrialdi-zerbitzuetako laguntzarekin lotutako kontrako gertakariak) egin zuten 2009an 21 ospitaletan. Azterlan horrek erakutsi zuen honako hauek direla segurtasun-gertakarien kausa-faktore nagusiak (adierazi erantzun OKERRA): a) Pazientearen zainketekin loturikoak. b) Pazientearen informazioaren erabilera desegokiarekin lotutakoak. c) Diagnosi-akatsekin eta/edo -atzerapenekin loturikoak. d) Medikazioarekin erlazionaturikoak.
327.- «Jardunbide egokiak desnutrizio-arriskuan dauden ospitaleratutako pazienteengan» ekintza-ildoko adierazleek honako hauek hartzen dituzte barne (adierazi erantzun OKERRA): a) Pazientearen nutrizio-egoera eta kasuan kasuko gomendioak jasota dituzten ospitaleko unitateen alta-txostenen ehunekoa. b) Nutrizio-egoeraren baheketa egin zaien ospitaleratutako pazienteen ehunekoa. c) Ospitaleratzean behar bezala elikatuta dauden eta alta jasotzeko unean desnutrizio- arriskua edo desnutrizioa duten pazienteen ehunekoa. d) Ospitalizazioan desnutrizio-sintomak dituzten pazienteen ehunekoa.
328.- Gernu-inkontinentziarako xurgatzaileak oker erabiltzeak eragindako gernu- inkontinentziaren arazoari aurre egiten hasteko, honako ekintza hauek proposatzen ditu Pazientearen Segurtasun Estrategia 2020k (adierazi erantzun OKERRA): a) Ospitalizazio-unitateen barne-funtzionamenduko protokoloak (formalak zein informalak) berrikustea; horren harira, praktika hori barne hartzen dutenak identifikatu dira, eta eskuragai dagoen ebidentziarik onenean oinarritutako gomendioekin bat datozen balioetsiko da. b) Lantalde korporatibo bat eratzea, GI duten pazienteentzako zainketen plangintzan eta aplikazioan parte hartzen duten profesional-kategoria desberdinek osatua. c) Pazienteen bilakaeraren jarraipena egiteko estrategiak eraikitzea, dagozkien pazienteen elkarteekin elkarlanean. d) Gernu-inkontinentziarako xurgatzaileak behar bezala erabiltzeko gomendioen gida definitu, zabaldu eta ezartzea, aurretik aipatutako alderdi guztiak barne hartuta.
329.- Institute For Safe Medication Practices (ISMP) erakundeak egindako azterlan baten arabera, kontrako gertakari larriei loturiko farmakoekin egindako akats gehienek zerikusia dute honako honekin: a) Antzeko efektu terapeutikoak dituzten eta, elkarri eraginda, albo-ondorio larrien tasa handia eragiten duten farmakoak behin eta berriz erabiltzearekin. b) Intsulina eta antikoagulatzaileak oker erabiltzailearekin. c) Paziente kronikoei lotutako farmakoak erabiltzearekin. d) Farmako kopuru mugatu bat erabiltzearekin.
330.- Ospitaleratutako pazienteen erorikoak ohiko segurtasun-gertakaria dira, batez ere adineko eta mendekotasuna duten pazienteengan. Erreferentzia-tasak aldatu badaitezke ere, oro har: a) Ia guztiak 3 eta 20 eroriko bitartean jazotzen dira ospitale-egonaldietako mila eguneko, eta aldien % 50ean gertatzen dira lesioak. b) Ia guztiak 10 eta 20 eroriko bitartean jazotzen dira ospitale-egonaldietako mila eguneko, eta aldien % 50ean gertatzen dira lesioak. c) Ia guztiak 5 eta 10 eroriko bitartean jazotzen dira ospitale-egonaldietako mila eguneko, eta aldien % 25ean gertatzen dira lesioak. d) Ia guztiak 5 eta 10 eroriko bitartean jazotzen dira ospitale-egonaldietako mila eguneko, eta aldien % 50ean gertatzen dira lesioak.
331.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024 dokumentuak planteatutako lan-agertokia, honako honek zehaztu eta onetsi du: a) Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. b) Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak. c) Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluak. d) Euskadiko Udalerrien Elkarteak.
332.- Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020 direlakoen AMIAren arabera, Euskadiko eremu biosanitarioaren ahulezietako bat hau zen (adierazi erantzun OKERRA): a) Euskadiko Historia Soziosanitariorako elkarreragingarritasun-esparrua zehazteko, gizarte-zerbitzuen sistemako solaskideak heterogeneoak dira. b) Gizarte-zerbitzuen sistemako erakundeetan ez dago erreferente soziosanitariorik. c) Ez dago irizpide zehatzik protokolo soziosanitarioen indarraldiari eta berrikuspenari dagokienez. d) Ekologiari eta jasangarritasunari lotutako ikuspegirik ez izatea.
333.- Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020 direlakoen AMIAren arabera, Euskadiko eremu biosanitarioaren indarretako bat hau zen (adierazi erantzun OKERRA): a) Gizarte-zerbitzuen sistemako ordezkariak parekotasun-egoeran daude ESIetako batzorde soziosanitarioetan ezartzen den erabakitze-esparruan. b) Baliabide Soziosanitarioen Katalogoa bi zerbitzu-zorroetatik abiatuta antolatu da. c) Erakunde arteko adostasuna dago arreta soziosanitarioaren misioaren eta ikuspegiaren inguruan, COVID-19aren kudeaketan agerian jarri den moduan, errekor-denboran larrialdiko adostasunak lortu behar izan baitira. d) Euskadiko Etika Komiteen Batzorde Soziosanitarioa dago.
334.- Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020 direlakoen AMIAren arabera, Euskadiko eremu biosanitarioaren aukeretako bat hau zen (adierazi erantzun OKERRA): a) Batzorde soziosanitarioetan gizarte-zerbitzuen sistemako ordezkariak ahalduntzea. b) Baliabide Sanitarioen Mapa eguneratzea. c) Euskadiko koordinazio soziosanitarioaren ereduan gizarte-partaidetza antolatzea. d) Historia Soziosanitarioaren bidez informazio partekatuko sistema bat diseinatzeko aurrera egitea.
335.- Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020 direlakoen AMIAren arabera, Euskadiko eremu biosanitarioaren mehatxuetako bat hau zen (adierazi erantzun OKERRA): a) Behar soziosanitarioetarako arreta bermatzen duten akordioak ez daude egokituta indarreko lege-esparrura. b) Profesionalek lan partekaturako informazioa sistematizatzeko kultura eskasa daukate, batez ere gizarte-zerbitzuen sisteman. c) Konplexua da profesionalek Euskadiko Historia Soziosanitarioari dagokionez dituzten itxaropenak kudeatzea. d) Baliabide soziosanitario motak ez daude definituta finantzaketaren jatorrian oinarrituta.
336.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024 dokumentuaren arabera, testuinguru soziodemografikoak agertzen duen bilakaera soziala ñabarduretan aberatsa da eta oso azkar izaten ditu aldaketak eta ondorioak. Titular hauetan laburbildu daiteke (adierazi zein EZ den ZUZENA): a) Kalitate oneko bizitzaren itxaropen altua, zahartzea eta dinamismo demografiko eskasa. b) Mendekotasunak eta desgaitasunak prestazio-sisteman duten eragina. c) Familia-konfigurazioen heterogeneotasuna: familien tamainaren murrizketa, rolen eraldaketa eta pertsona bakarreko etxeen feminizazioa. d) Herritarrek zerbitzu-gizartean betetzen dituzten rolen arteko interrelazio progresiboa.
337.- Gobernantza soziosanitarioari dagokionez, Euskadin organo erabakitzaileak dira (adierazi erantzun OKERRA): a) Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzigoak. b) Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseilua. c) Lurralde Batzorde Soziosanitarioak. d) Arreta Goiztiarreko Balorazio Lantaldeak.
338.- Euskal osasun-sistemak eta gizarte-zerbitzuen euskal sistemak pertsonek pertsonei emandako funtsezko, harremanetako eta interes orokorreko zerbitzuak antolatzen dituzte eraldaketa sakona izaten ari den testuinguru batean. Haren hondoan hiru trantsizioak gailentzen dira. Honako hauek dira (adierazi erantzun OKERRA): a) Ekologiko edo ingurumenekoa. b) Ekofeminista. c) Sozialsanitarioa. d) Teknologiko-digitala.
339.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategiak barne hartzen dituen erronka berrien eta sortzen ari diren ikuspenen artean, autonomia-erkidego honetan testuinguru demografiko, sozial, ekonomiko eta kultural berri bat moldatzen ari diren egitura-faktore batzuk aipatzen dira. Horien artean daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Adinkeria edo adinagatiko diskriminazioa. Zahartze osasuntsuaren hamarkada. b) Osasunaren determinatzaile ez-medikoak. c) Iraupen luzeko zaintzen eredu berria. Mendekotasunerako eta desgaitasunerako arreta. d) Kalteberatasun epidemiologikoa.
340.- Arreta soziosanitarioari datxezkion balio etiko batzuetan oinarritzen da Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024 inspiratzen duen filosofia, eta balio horien artean hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Unibertsaltasuna. b) Gardentasuna. c) Autonomia. d) Erantzunkidetasuna.
341.- Estrategiaren «Gobernantza Soziosanitarioa» epigrafeko «Gobernantza Soziosanitarioaren Onarpen juridikoa eta hedapena» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean, honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Gobernantza Soziosanitarioaren Dekretua. b) Erakunde publikoen artean baliabide soziosanitarioak partekatzeko hitzarmenak. c) Euskadiko Etika Komiteen Batzorde Soziosanitarioaren formalizazio juridikoa. d) Gobernantza Soziosanitarioaren Dekretuan jasotako egituren, baliabideen eta tresnen arauketa hedatzeko komunikazio-plana.
342.- Estrategiaren «Gobernantza Soziosanitarioa» epigrafeko «Finantzaketa soziosanitarioaren esparru partekatua» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean, honako hauek daude (adierazi erantzun ZUZENA): a) Gobernantza Soziosanitarioaren Dekretua. b) Erakunde publikoen artean baliabide soziosanitarioak kontratatzeko hitzarmenak. c) Dohaintza pribatuei buruzko araudia onartzea erakunde publiko sanitarioen jasangarritasunerako. d) Gobernantza Soziosanitarioaren Dekretuan jasotako egituren, baliabideen eta tresnen arauketa hedatzeko komunikazio-plana.
343.- Estrategiaren «Elkarreragingarritasun Soziosanitarioa» epigrafeko «Historia Soziosanitario Elektronikoa» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean, honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Datuak tratatzeko betekizunak Europako Osasun Datuen Esparruan xedatutakora egokitzea. b) Informazio soziosanitarioa trukatzeko edukien eta mezuen estandarizazioa. c) Paperezko ziurtagiriak ordezten dituzten datu soziosanitarioak euskal administrazio publikoen artean trukatzeko zerbitzuen katalogoa. d) Laguntza-informazioa partekatzen duten agenteen eta sistemen mapa, gizarte- eta osasun-sistemetako profesionalen baterako lan koordinaturako dinamikari euskarri emateko.
344.- «Aginte-taula integrala» proiektuaren helburua, Estrategiaren «Elkarreragingarritasun soziosanitarioa» epigrafean adierazten den bezala, hau da: a) Koordinazioan nahasitako euskal erakundeen aginte-tauletan eta estatistika- prozesuetan arreta soziosanitarioa sartzea. b) Baterako erabakiak hartzeko prozesuan Arreta Soziosanitarioaren ardura duten eragile guztiak sartzea. c) Erabakiak datuetan oinarrituta har daitezela sustatzea. d) Arreta soziosanitarioan erabaki automatizatuak har daitezela sustatzea.
345.- Estrategiaren «Elkarreragingarritasun soziosanitarioa» epigrafeko «Osabide egoitzetan» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Egoitzetako osasun-langileei prestakuntza eta laguntza ematea. b) Egoitza-zentroetako eta eguneko zentroetako pertsonentzako arreta errazteko Osabiden egin beharreko hobekuntza funtzionalak identifikatzea. c) Erabakiak hartzeko kudeaketa automatizatua sustatzea, egoitza-zentroetan teknologia berriak sartuz. d) Osabiderako sarbidea eskatzen duten zentroen kasu berriei arreta ematea.
346.- Estrategiaren «Elkarreragingarritasun soziosanitarioa» epigrafeko «Elkarreragingarritasun Soziosanitarioa Garatzeko Dekretua» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Dekretua prestatzeko erakunde arteko lantalde bat sortzea. b) Aurkeztea eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak onartzea c) IT Gobernantza Soziosanitarioaren Eredua txertatzea. d) Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek balidatzea eta ondoren onestea.
347.- Estrategiaren «Prebentzio soziosanitarioa» epigrafeko «Prebentzio soziosanitarioaren esparru koordinatu baten definizioa» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Osasunaren arloko gizarte-desparekotasunei, alborapenei eta arreta soziosanitarioko ekitatearen sustapenari buruzko politikak eta jarduketak koordinatzea. b) Sustapen soziosanitarioaren arloko politikak eta jarduketak koordinatzea: zahartze aktiboa, gizarte-inklusioa, berdintasuna, belaunaldi arteko solidaritatea, autonomiaren sustapena, irisgarritasuna, alfabetatze digitala, etab. c) Prebentzio soziosanitarioaren arloko politikak eta jarduketak koordinatzea: genero- indarkeria; haurren aurkako tratu txarrak; adinekoen aurkako tratu txarrak; nahi gabeko bakardadea eta bakartze soziala, etab.). d) Arrisku sanitarioa detektatzeko gai diren tresnak eraiki eta gehitu daitezen koordinatzea.
348.- Estrategiaren «Prebentzio soziosanitarioa» epigrafeko «Arrisku soziosanitarioa detektatzeko tresna» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Arloan adituak diren gizarte- eta osasun-langilez osatutako lantalde bat sortzea. b) Arrisku soziosanitarioa detektatzeko kontuan hartu behar diren itemak proposatzea eta tresnaren prototipoaren baterako proposamen bat eraikitzea. c) Tresnaren funtzionaltasuna baloratzeko eta hobetzeko pilotajea, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari adostasun-proposamena egitea. d) Tresna onestea eta abian jartzea.
349.- Estrategiaren «Arreta soziosanitarioa» epigrafeko «Lehen mailako arreta soziosanitarioaren hedapena» proiektuaren espero daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Paziente kalteberen ospitaleko arretarako gida (tool kit soziosanitarioa). b) Erreferente soziosanitarioen mapa. c) Koordinazio soziosanitariorako protokoloen eta prozeduren arte-egoeraren emaitzei buruzko txostena. d) LMASSa garatzeko proiektu pilotu baten ezarketa, ESI bakoitzaren eragin-eremu soziosanitarioan eta ESI bakoitzean garatutako proiektu pilotuen analisian oinarritutako jokabide egokien katalogoa.
350.- Estrategiaren «Arreta soziosanitarioa» epigrafeko «Arreta soziosanitarioaren xede-kolektiboetan egin beharreko jarduketak» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Gizarte-bazterketako eta -kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonen gizarte- jarduera automatikoki kontrolatzeko neurrien ezarpenean aurrera egitea. b) Desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna bultzatzea osasun- eta gizarte- sisteman, sentsibilizatzeko eta diskriminazioa ezabatzeko ekintzen bidez. c) Babesgabetasun-egoeran dauden pertsonek dauzkaten beharren monitorizazioa eta horiei buruzko sentsibilizazioa sustatzea, egokiak diren tresnak erabiliz. d) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako etxeko arretaren alde egitea, prebentzio-, arreta- eta zaintza-eredu jasangarri berrietan oinarrituta.
351.- Estrategiaren «Arreta soziosanitarioa» epigrafeko «Arreta goiztiarra eta hezkuntzako eremu soziosanitarioaren garapena» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Prebentzio-ekintzen ezarketa. b) Politika horiekin zerikusia duten bi urteko memoriak idaztea. c) Eremu soziosanitarioaren eta hezkuntza-eremuaren arteko koordinazioaren sustapena. d) Euskadiko hezkuntzako batzorde soziosanitarioaren sorketa.
352.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024ren «I+G+B soziosanitarioa» epigrafeko «Arreta Soziosanitarioaren Ataria, ezagutzaren sorketa eta hedapena» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Arreta Soziosanitarioaren Atariaren jarduerari eta posizionamenduari buruzko txostena. b) Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Buletina. c) Euskadiko Baliabide Soziosanitarioen Mapa eguneratua. d) Euskadiko Arreta Soziosanitarioan esku hartzen duten erakundeek garatutako datuen tratamenduari buruzko informazio eguneratua.
353.- Estrategiaren «I+G+B soziosanitarioa» epigrafeko «I+G+B soziosanitarioaren arloko politikei eta ekimenei buruzko erreferentzia-nodoa» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Arreta Soziosanitarioaren Atariaren jarduerari eta posizionamenduari buruzko txostena. b) I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko informazio-trukeak erreferentziako eragileen eta erakundeen artean. c) I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko txostena. d) I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko informazioaren argitalpena Arreta Soziosanitarioaren Atarian.
354.- Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024ren «I+G+B soziosanitarioa» epigrafeko «I+G+B soziosanitarioaren arloko politikei eta ekimenei buruzko erreferentzia-nodoa» proiektuan abiarazi beharreko ekintzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) Erreferentziako eragileen eta erakundeen artean I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko informazio-trukea sustatzea. b) Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Buletina editatzea eta zabaltzea. c) Arreta Soziosanitarioaren Atarian I+G+B soziosanitarioko politikei eta ekimenei buruzko informazioa ekosistema soziosanitario guztiarentzat irisgarria egitea. d) Ikerketa soziosanitario aplikatuko ekimenak identifikatzea.
355.- Estrategiaren «I+G+B soziosanitarioa» epigrafeko «Ekosistema soziosanitarioaren oinarrietatik berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak sustatzea» proiektutik espero daitezkeen emaitzen artean honako hauek daude (adierazi erantzun OKERRA): a) I+G+B soziosanitarioaren arloko oinarrizko proiektuei buruzko txostena. b) Oinarrizko proiektu soziosanitarioak ebaluatzeko metodologia eta hedapen- eta eskalagarritasun-irizpideen definizioa. c) Datuen (pertsonalak eta ez pertsonalak) erabilerari buruzko txostena, eremu soziosanitarioan erabakiak nola hartu diren ebaluatzeko. d) Oinarrizko proiektu soziosanitarioak ebaluatzeko txostena eta eskalagarritasun- proposamena.
356.- Osakidetzan euskararen normalizazio-prozesua arautzen duten printzipioen artean dago: a) Pertsonen hizkuntza-eskubideen errespetua. b) Enpatiaz erabiltzailearen hizkuntzan komunikatzea, zerbitzuaren kalitatearen berme gisa. c) Helburuak modu progresiboan ezartzea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
357.- Adierazi zein EZ den zuzena. 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera, honako hauek dira hizkuntza- normalizazioaren kudeaketa-sistemaren helburuak: a) Komunikazio korporatiboan euskararen erabilera bermatzea. b) Euskara-planaren lidergoa zuzendaritza guztietara zabaltzea, bakoitzari dagozkion ardurak esleituz. c) Euskara-plana unitate guztietan inplementatzea, tarteko agintarien bitartez. d) Plantilla elebidunaren hazkundea eragiten duten neurrietan aurrera egitea.
358.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak xedatzen duenez: a) Errotulazio finkoa, kanpokoa zein barrukoa, oro har, bi hizkuntza ofizialetan egon behar da eta euskarari lehentasuna emango zaio. b) Kanpoko errotulazio finkoa bi hizkuntza ofizialetan egon behar da eta euskarari lehentasuna emango zaio. c) Barruko errotulazio finkoa bi hizkuntza ofizialetan egon behar da eta euskarari lehentasuna emango zaio. d) Errotulazio finkoa, kanpokoa zein barrukoa, oro har, euskaraz soilik egon behar da.
359.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari jarraikiz, ikus-entzunezko mezuak: a) Ikus-entzunezko sistema horiek erabiltzen dituzten unitateetako arduradunek erabakitzen duten hizkuntzan eman behar dira. b) Bi hizkuntza ofizialetan eman behar dira, lehenengo gaztelaniaz eta gero euskaraz. c) Bi hizkuntza ofizialetan eman behar dira, lehenengo euskaraz eta gero gaztelaniaz. d) Bi hizkuntza ofizialetako batean eman behar dira.
360.- Osakidetzako webguneei dagokienez, adierazi erantzun hauetako zein EZ den zuzena: a) Osakidetzako intranet, estranet eta bestelako webguneetan, erabiltzaileek bermatua eduki behar dute nabigatzeko eta eduki guztiak bi hizkuntza ofizialetan eskuratzeko aukera. b) Webguneen administratzaileek inola ere ez dute testurik ez edukirik argitaratuko bi hizkuntza ofizialetan egon ezean. c) Osakidetzako webgune batera lehen aldiz sartzean, hasierako orria euskaraz agertuko da modu lehenetsian. d) Osakidetzako webguneen erabiltzaileek sarbide erraza izan behar dute euskararen normalizazioaren inguruko ataletara.
361.- Adierazi erantzun zuzena: a) Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoa aplikatuz, Osakidetzako paziente bakoitzaren datu pertsonaletan ezin da jaso Osakidetzarekin ahoz komunikatzeko lehenesten duen hizkuntza. b) E letra daukan ikur urdinak adierazten du pazienteak ez duela gaitasunik Osakidetzarekin ahoz komunikatzeko euskara ez den hizkuntza batean. c) Paziente bakoitzaren datu pertsonaletan, Osakidetzarekin ahoz komunikatzeko lehenesten duen hizkuntza jaso behar da. d) Osakidetzarekin komunikatzeko euskara lehenesten duten pazienteen kasuan, euskarazko zerbitzuak baino ez zaizkie eskaini beharko.
362.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari dagokionez, adierazi zein den erantzun zuzena: a) “Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma” da 2017an pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa aktibatzeko egindako kanpainaren leloa. b) Osakidetzako zuzendaritza eta gerentzia guztiei dagokie “Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma” leloa duen kanpaina gauzatzeko ardura. c) “Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma” da pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa aktibatzeko kanpainaren leloa, hain zuzen, Osakidetzak plangintzaldiaren lehen urtean egingo duen kanpainarena. d) “Aukeratu zeure hizkuntza / Elige tu idioma” da pazienteen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa aktibatzeko kanpainaren leloa, hain zuzen, Osakidetzak plangintzaldiaren hirugarren urtean egingo duen kanpainarena.
363.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planari jarraikiz, bai harrera- eta onarpen-zerbitzuetan, bai unitate asistentzial eta administratiboetan, herritar euskaldun guztiei honako hau bermatu behar zaie: a) Euskarazko harrera. b) Euskarazko harrera, paziente eta erabiltzaileekiko ahozko komunikazioa aurrez aurrekoa denean soilik. c) Euskarazko harrera, paziente eta erabiltzaileekiko komunikazioa telefono bidezkoa denean soilik. d) Euskarazko harrera, euskaraz dakiten langileek egiten badute soilik.
364.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planean aurreikusitakoaren arabera: a) Dokumentazio estandar guztia bi hizkuntza ofizialetan entregatu beharko zaie beti pazienteei eta erabiltzaileei. b) Paziente bakoitzari dokumentazio klinikoa ele bietan emango zaio. c) Dokumentazio estandar guztia bi hizkuntza ofizialetan orri bakarrean editatu eta inprimatu beharko da beti. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
365.- Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskari eta erreklamazioei erantzuteko idazki indibidualizatuetan erabiliko da/dira: a) Herritar bakoitzak erabilitako hizkuntza. b) Euskara da lehentasunezko hizkuntza beti. c) Bi hizkuntza ofizialak beti, herritar bakoitzak erabilitako hizkuntza edozein dela ere. d) Bi hizkuntza ofizialak, euskara lehenik eta gaztelania bigarrenik.
366.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planean aurreikusitakoari jarraikiz, adierazi zein EZ den erantzun zuzena: a) Nahi duten enplegatu elebidunen eskura jarriko dira zirkulu urdinean e letra zuria duten identifikazio-ikurrak, euskaraz aritzera gonbidatzen dutenak. b) Ikur urdina eta e letra langile elebidunen identifikazio indibidualerako soilik erabiliko da. c) Osasun-zentro, kontsultategi eta ospitaleetako unitateetan ikusgai egon behar dira erabiltzaileei e ikurraren esanahia azaltzen dieten kartelak. d) E ikurraren beste aldaera bat sortzea aztertuko da, erabiltzaileek eurei euskaraz egitea nahi duten baina egoeraren arabera gauzak euskaraz adierazteko zailtasunak dituzten langileentzat.
367.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planean aurreikusitakoari jarraikiz, lehen mailako arretako zentro guztietan antolaketa- prozedura bat jarri behar da martxan eta, haren bitartez, ahal den heinean, zerbitzu jakin batzuk euskaraz hautatzeko aukera eman behar zaie euskara lehenetsi duten baina oraindik gaztelaniaz jasotzen dituzten pazienteei. Adierazi zer zerbitzu aipatzen dituen planak: a) Familia-medikuntza, pediatria, erizaintza eta osasun mentala. b) Pediatria, familia-medikuntza eta osasun mentala. c) Familia-medikuntza, pediatria, erizaintza eta emagina. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
368.- Osakidetzan hizkuntza ofizialen erabileraren gaineko kexei dagokienez, adierazi zein EZ den zuzena: a) Osakidetzan hizkuntza erabileraren gaineko kexekin lotutako ekintzen arduraduna Giza Baliabideen Zuzendaritza da. b) Paziente eta Erabiltzaileen Arreta Zerbitzuetan (PEAZ) erregistratuko dira Hizkuntza ofizialen erabileraren gaineko kexak. c) Hizkuntza ofizialen erabileraren gaineko kexak PEAZek ez ezik, kexaren iturria den zerbitzuaren arduradunek kudeatuko dituzte. d) Kexen kudeaketa eta jarraipena hobetzeko, Osakidetzak protokolo bat adostuko du hizkuntza-eskubideen arloan lan egiten duten erakundeekin.
369.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera, enpresa hornitzaileekiko, finantza-erakundeekiko eta Euskal Herriko beste erakunde pribatu batzuekiko harremanetan: a) Solaskide euskaldunak izendatuko dira eta jakinaraziko zaie Osakidetzak euskaraz izan nahi dituela harremanak. b) Idatzizko komunikazioan bi hizkuntza ofizialak erabili behar dira beti. c) Osakidetzak erakunde hornitzaileei eskatuko die haien produktuak, Osakidetzako erabiltzaileei edo profesionalei zuzendutakoak, euskaraz egon daitezela. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
370.- Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak barne-komunikazio bat egingo du profesional bakoitzaren lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa ezagutarazteko, lehentasunezko hizkuntza erregistratzeko modua azaltzeko eta langile euskaldunak euskara aukeratzera animatzeko: a) Sei hilean behin. b) Urtean behin. c) Kontratazio berri bat dagoen bakoitzean. d) 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak ez du ekintza hori aurreikusten.
371.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren arabera: a) Langileen edo hautagaien telefono mugikorretara bidaltzen diren SMS mezuak ele bitan idatziko dira, lehenengo gaztelaniaz eta gero euskaraz. b) Langileen eskariei edo erreklamazioei erantzuteko idazki indibidualizatuak bi hizkuntza ofizialetan idatzi beharko dira. c) Osakidetzak bermatu egin behar du langileei eta hautagaiei komunikazio- teknologien bidez eskaintzen zaizkien informazioa eta zerbitzuak bi hizkuntza ofizialetan egotea, pertsona bakoitzak nahi duen hizkuntzan jardun ahal izateko. d) Langileei zuzendutako informazio eta komunikazio ez-pertsonalizatuak bi hizkuntza ofizialetan egon behar dira, gaztelaniari lehentasuna emanda.
372.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak jasotzen duen bezala: a) Buruzagitza- eta ardura-lanpostuetan, 2. lehentasuna duten zerbitzuetan, derrigortasun-data jarriko zaie, baldin eta zerbitzuko gutxieneko daten portzentajea % 40 edo gehiago bada. b) Buruzagitza- eta ardura-lanpostuetan, 2. lehentasuna duten zerbitzuetan, derrigortasun-data jarriko zaie, baldin eta zerbitzuko gutxieneko daten portzentajea % 50 edo gehiago bada. c) 2. lehentasuna duten zerbitzuetan, derrigortasun-data jarri behar zaie titularraren erretiroagatik, erabateko ezintasunagatik edo heriotzagatik hutsik geratzen diren lanpostuei, baldin eta zerbitzuko gutxieneko daten portzentajea % 50 edo gehiago bada. d) Osakidetzak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdi bat egingo du gutxienez urtean behin, 67/2003 Dekretuan zehaztutakoaren arabera.
373.- Adierazi baieztapen hauetatik zein EZ den zuzena Osakidetza Bikain kalitate- ziurtagiriari dagokionez: a) Helburua C eta D eremu soziolinguistikoetan 400 puntu lortzea da. b) Helburua A eta B eremu soziolinguistikoetan 500 puntu lortzea da. c) Helburua A eta B eremu soziolinguistikoetan 400 puntu lortzea da. d) Osakidetzako zerbitzu-erakundeak Bikain euskararen kalitate ziurtagirira osorik aurkeztekotan, plangintzaldian behin gutxienez egin beharko dute.
374.- Osakidetzak euskara-planaren bi ebaluazio orokor egingo ditu: a) Lehenengoa, plangintzaldiko hirugarren urtean; bigarrena, seigarren urtean. b) Lehenengoa, plangintzaldiko bigarren urtean; bigarrena, seigarren urtean. c) Lehenengoa, plangintzaldiko hirugarren urtean; bigarrena, seigarren urtean, eta ebaluazio kualitatiboa izango da. d) Lehenengoa, plangintzaldiko bigarren urtean; bigarrena, seigarren urtean, eta planaren adierazleetan oinarritutako ebaluazio kuantitatiboa izango da.
375.- 2022-2028 aldian Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planak jasotzen duen bezala, Osakidetzako erakunde guztiek Euskara-planaren jarraipen- batzorde bat izan beharko dute: a) Gehienez 15 parte-hartzailek osatuko dutena. b) Gutxienez urtean behin bilduko dena. c) Zuzendaritza Nagusiko eta hainbat erakundetako ordezkariek osatuko dutena. d) Aurreko guztiak okerrak dira.
Denunciar Test