errent
|
|
Título del Test:
![]() errent Descripción: errent bi |



| Comentarios |
|---|
NO HAY REGISTROS |
|
Azaroaren 8ko Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea. 4. ar3kuluaren arabera, «lan-arrisku larria edo hur-hurrekoa» zera da: Lanean edo lana dela bide izandako gaixotasun, patologia edo lesioa. Laster gerta daitekeena, horretarako arrazoiak izateagatik, eta langileen osasunari kalte handia eragin diezaiokeena. Lan-inguruneko agente fisiko, kimiko eta biologikoen izaera, eta horien intentsitatea, kontzentrazioak eta presentzia-mailak. «Arriskutsuak izan daitezkeen» prozesu, jarduera, eragiketa, ekipamendu edo produktuak, prebentzio-neurri berezirik izan ezean arriskuak eragiten dituztenak, halakoak gauzatzen edo erabiltzen dituzten langileen segurtasun eta osasunerako. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. 7. ar3kuluaren arabera, adingabe baten datuen tratamendua berak emandako adostasunean oinarritu ahalko da: Hamasei urte baino gehiago baditu, ez bestela. Hamalau urte baino gehiago baditu, ez bestela. Hemezortzi urte baino gehiago baditu, ez bestela. Hamalau urte baino gehiago eta hamasei baino gutxiago baditu, ez bestela. IFLA/UNESCOren arabera, manifestuaren liburutegi publikoen eginkizuna da: Irudimena, sormena, jakin-mina eta enpatia sustatzea. Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea eta kultura-aniztasuna bultzatzea. Komunitateei ezagutza zientifikoa eskuratzeko aukera ematea. Aurreko hirurak dira liburutegi publikoen eginkizunak. 11/2007 Legearen 13. ar3kuluaren arabera, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa, liburutegi hauek sartzen dira Euskadiko irakurketa publikoko sarean: Udal liburutegi publikoak bakarrik. Udal liburutegi publikoak eta erabilera publiko orokorreko gainerako liburutegiak. Udal liburutegi publikoak eta ikastetxe publikoetako liburutegi guztiak. Udal liburutegi publikoak eta hitzarmen bidez irakurketa publikoko sarean sartzen diren erabilera publiko orokorreko gainerako liburutegiak. 11/2007 Legearen 39. artikuluaren arabera, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa, nahitaezko gordailua osatzen duten ondasunak: Hiru hilabeteko epean entregatuko dira, gordailutu beharreko lana amaitzen dentik kontatuta. Sei hilabeteko epean entregatuko dira, gordailutu beharreko lana amaitzen denetik kontatuta. Hamabi hilabeteko epean entregatuko dira, gordailutu beharreko lana amaitzen denetik kontatuta. bost hilabeteko epean entregatuko dira, gordailutu beharreko lana amaitzen denetik kontatuta. Xahuketa prozesutik kanpo geratuko da, hasiera batean, honako material bibliografikoa. Urtekariak eta aldizkako argitalpenak. Bertako historiako funtsa eta bertako baliabideak. Ikus-entzunezko materialak. Bilduma osoak. Katalogatzeko prozedura orokorrekin bat etorriz, Katalogatzeko lan prozedura atalean, katalogoan bilaketak egiteari dagokionez, material motaren araberako bilaketa lortzeko, adierazi zein katalogazio-modulurekin dagoen lotuta honako kode hau: «s.LD07». Materialkartografikoa. Argitalpen seriatuak. Bideograbazioak. Monografiak. Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sareko Inprimaki modernoak katalogatzeko prozedura- eskuliburuaren arabera, “8 urtetik aurrera” jasotzaileari buruzko oharra zer eremutan jarriko dugu?. T500. T504. T521. T534. ISBN bakoitzak 5 elementu ditu, espazio edo gidoi batez bereizita. ISBN honetako zein elementuk ordezkatzen du editorea? 978-84-19319-70-8. 978. 84. 19319. 70. Zeintzuk izan dira 2025eko Euskadi Literatura Sariko irabazleak?. Unai Elorriaga, Koldo Biguri, Karmele Mitxelena, Markos Zapiain. Garazi Albizua, Koldo Biguri, Karmele Mitxelena, Harkaitz Cano. Unai Elorriaga, Maite Rosende, Aiora Jaka, Markos Zapiain. Maite Rosende, Aiora Jaka, Markos Zapiain, Itxaso del Castillo. Absysnet-en ale berri bat gehitzerakoan, Kokagunea eremuan, hauetako zein aukera EZ dugu topatuko?. BER HelduentzakoErreferentzia. HHE Herriko atala. HIK Ikus-entzunezko-Helduak. JHE Hemeroteka. Txaplatako edo bizkar-e3ketako signatura lerro ezberdinetan agertzea nahi badugu, nola banatuko ditugu bertan agertzea nahi ditugun signaturako datuak?. / bitartez. - bitartez. Hutsune bitartez. * bitartez. Ondorengo aukera hauetako zein EZ da Sailkapen Hamartar Unibertsaleko (SHU) taula nagusian agertzen?. Ekonomia. Geografia. Arte ederrak. Teologia. Zeintzuk dira hemeroteka batek dituen funtzio nagusiak?. Informaziorako eskubidea bermatzen dute. Memoria historikoa gorde eta zaintzen dute. Erabiltzaileari dibertsioa eta entretenimendua eskaintzen diote. Erantzun guztiak zuzenak dira. Baieztapen hauetatik, zein da zuzena?. Liburuklik Euskarianan txertatu da, eta ateak itxi ditu. Euskariana Liburukliken txertatu da, eta ateak itxi ditu. Euskariana Europeanan txertatu da, eta ateak itxi ditu. Liburuklik Europeanan txertatu da, eta ateak itxi ditu. Irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat pentsatutako materialak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoan eskuragarri daudenak eta Euskadiko Liburutegi Zerbitzuaren webgunean nabarmenduak. Irakurketa errazeko liburuak. Irakurketa eskuragarriko liburuak. Irakurketa eskuragarriko liburuak eta irakurketa errazekoak. Irakurketa eskuragarriko liburuak, irakurketa errazekoak, eta audioliburuak. Informazio-alfabetatzeari dagokionez: Informazio-alfabetatzeari buruzko ezagutzak dituen pertsona hauxe da: «... gai dena informazioa noiz behar duen jakiteko, eta informazio hori aurkitu, ebaluatu eta eraginkortasunez erabiltzeko gaitasuna duena». Funtsean, informazio-alfabetatzeari buruzko ezagutzak izatea zera da: «nola ikasi ikastea». Oro har, onartzen da ALFIN delakoa ordenagailuak eta teknologia berriak baino harago doala, eta informazioan jartzen duela arreta, eta ez informazioa transmititzeko bidean. Aurreko aukera guztiak zuzenak dira. 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa. Honela dio 14.5 artikuluan: Sareko liburutegiek arreta berezia eskainiko diete abantaila egoeran dauden pertsona, gizarte-talde eta geografia-guneei. Behar diren bitartekoak jarriko dituzte liburutegira joan ezin diren gaixo, minusbaliatu, adindu edo askatasungabetuek funtsetara irispidea izan dezaten. Ez diete zerbitzu berezirik eskainiko, baina bai, ordea, material bereziak, ohikoak erabili ezin dituzten erabiltzaileei. Gizarteratzeko baliagarri izango zaizkien informazio eta materialetara iristeko bidea bermatuko zaie etorkinei, baina ez beren jatorrizko hizkuntza eta kultura gordetzeko baliagarri izango zaizkienera. Zenbat eskaera egin ditzake aldi berean Liburutegi Arteko Mailegu bitartez Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko erabiltzaile heldu batek: 4. 3. 2. 1. Autonomia-erkidegoan edo probintzian jai eguna denean eta LAMeko egunekin bat egiten duenean honela jokatuko da: Jai eguna asteazkena baldin bada ibilbideak ostegunean egingo dira. Jai eguna osteguna baldin bada ibilbideak asteazkenean egingo dira. Jai eguna asteartea baldin bada ibilbideak asteazkenean egingo dira. Jai eguna astelehena baldin bada hurrengo asterarte ez da ibilbiderik egingo. Zenbat film mailegatu daitezke astean eLiburutegian?. 4. 3. 1. 2. EIPSeko erabiltzaileentzako eskuliburuaren arabera, OPAC katalogoan erabiltzaile gisa identifikatu ondoren, Nire liburutegia atalean, hauetako zein zerbitzu EZ da agertuko?. Maileguen egoera ezagutu eta berritu. Erosketak egiteko iradokizunak egin. Erregistro bibliografikoen datuak aldatu. Gure liburutegiari nahi dioguna komentatu. EIPSeko OPAC katalogoan aurkitu duzun liburu bat eskatu nahi dues katalogotik bertatik: Maileguan badago, mailegu-eskaera egin dezakezu erabilgarri dagoenerako. Mailegatua ez badago, mailegu-eskaera egin, dagokion liburutegira joan eta bertatik hartu. Liburutegian une horretan erabilgarri badago, erreserbatu dezakezu. Erantzun guztiak zuzenak dira. Erabiltzaile batek desideratak gehitzen baditu Nire Liburutegia ataletik: Nire Liburutegia ataletik ezin da desideratarik egin. AbsysNet-ek egiaztatzen du ea Izenburua eremuan sartutako terminoak dituen erregistrorik ote dagoen. Aldez aurretik Eskuratze berriak atala kontsultatu behar da. Aubi-k egiaztatzen du ea ISBN/ISSN eremuan sartutako terminoak dituen erregistrorik ote dagoen. AbsysNet web bidezko aplikazioa izanik, konexioak huts egiten badu eta segurtasun maileguarekin lan egiten badugu PCan, hau hartu behar dugu kontuan: Aurreko bi erantzunak zuzenak dira. Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. Liburutegi arteko mailegua ezin da kudeatu segurtasun mailegutik. Segurtasun maileguak ez ditu sortzen garaiz kanpoko maileguen, erreserbatutako aleen eta abarren ohiko mezuak. Erregistro bibliografikoen MARC21 formatuaren arabera, MARC490 eremua da: Hizkuntza kodea. Katalogazio iturria. Seriearen aipua. Sariei buruzko oharra. Zer da eLiburutegia?. Euskadiko liburutegi guztiek osatutako katalogo kolektiboa da. Euskal kulturarekin zerikusia duten argitalpenen eta egileen zerrenda da. Autoritate-erregistroen datu-base elebiduna da. Internet bidez liburu elektronikoak, filmak eta ikus-entzunezkoak mailegatzeko zerbitzua da. |





