option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php
TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESE: Euskara5 339-400
COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Euskara5 339-400

Descripción:
galdetegiko 339-400

Autor:
ekilikua
OTROS TESTS DEL AUTOR

Fecha de Creación:
12/08/2022

Categoría: Otros

Número Preguntas: 65
COMPARTE EL TEST
COMENTARNuevo Comentario
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
339. Aukeratu esaldia osatzen duen erantzun okerra. Moore irakaslearen hitzei jarraituz, balio publikoa sortzea da herritarrentzako ahalik eta balio handiena sortzea, baliabide hauek baliatuta: a) Erakundean dauden baliabide finantzarioak. b) Erakundean dauden giza baliabideak. c) Erakundean dauden baliabide pribatuak. d) Erakundean dauden baliabide teknologikoak.
340. Noiz eta non sortu zen gobernu irekiaren kontzeptua? a) Ingalaterran, 1970eko amaieran. b) Estatu Batuetan, 1970eko amaieran. c) Estatu Batuetan, 1980ko hasieran. d) Ingalaterran, 1980ko hasieran.
341. Zein konpromiso ditu Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzak (OGP), 2011n sortu zenez geroztik? a) Ustelkeria instituzionalaren aurka borrokatzea. b) Herritarren parte-hartzea bultzatzea. c) Gobernu-jarduerei buruzko informazio gehiago izatea eskuragarri. d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
342. Arau askotan, gobernu onaren kontzeptua kargu publikodunen portaerara mugatzen da soilik, gardentasunarekin, inpartzialtasunarekin, ardurarekin eta abarrekin lotutako printzipio orokorretan eta jardun-printzipioetan oinarrituta. Kargudunen eta enplegatu publikoen etikarekin eta portaerarekin lotutako alderdi horrek beste izen bat ere badu: a) Gardentasuna. b) Integritatea. c) Etika. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
343. Kontzeptu hauetatik, zein ez da administrazio elektronikoaren sinonimoa? a) Administrazio informatikoa. b) Administrazio digitala. c) 2.0 Administrazioa. d) E-administrazioa.
344. Aukeratu erantzun zuzena. Printzipio hauetatik, zein dira gobernu onaren printzipio infor- matzaileak? a) Gardentasuna, informazio publikorako irispidea eta kontuak ematea. b) Herritarren parte-hartzea eta elkarlana. c) Integritatea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
345. Non arautzen da gardentasuna eta informazio publikorako irispidea? a) 1978ko Espainiako Konstituzioan. b) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean. c) Abenduaren 9ko 19/2013 Legean. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. .
346. Aukeratu erantzun okerra. Nori aplikatzen zaio abenduaren 9ko 19/2013 Legea, administra- zio-zuzenbideari lotutako jarduerei dagokienez? a) Errege Etxeari. b) Kongresuari eta Senatuari. c) Espainiako Bankuari. d) Kontuen Auzitegiari.
347. Nori aplikatzen zaio abenduaren 9ko 19/2013 Legea, administrazio-zuzenbideari lotutako jarduerei dagokienez? a) Alderdi politikoei eta erakunde sindikalei. b) Enpresa-erakundeei. c) Zerbitzu publikoak ematen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
348. Zein arauren mende daude EAEko udalak, gardentasunari eta informazio publikorako iris- pideari dagokionez? a) Alor horretako Estatuaren oinarrizko legeriaren mende. b) 2/2016 Legearen mende (Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea, apirilaren 7koa) c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Gernikako Autonomia Estatutuaren mende.
349. Markatu erantzun okerra. Argitaratutako informazioak, oro har, printzipio hauek bete behar ditu: a) Zehaztasuna. b) Gaurkotasuna. c) Egiazkotasuna. d) Garrantzia.
350. Kontuak ematearen kontzeptua ingelesezko termino honetatik dator: a) Equity. b) Accountability. c) Legality. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
351. Non aurkeztu eta egituratu ohi da nahitaez publizitatea eman behar zaion informazioa? a) Erakunde bakoitzaren webguneetan. b) Gardentasunaren atarietan. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Edozein hedabide publikotan.
352. Nola esaten zaio datu-mota jakin batzuk jende guztiarentzat modu librean eskuragarri egotea lortu nahi duen filosofiari eta praktikari? a) Open data. b) Open source. c) Datu irekiak. d) Aurreko a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
353. Open Data Euskadik administrazio hauen datu irekiak jasotzen ditu: a) Euskadiko toki-administrazioak. b) Euskadiko foru-administrazioak. c) Espainiako Gobernua. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
354. Aukeratu erantzun okerra. Informazio publikorako irispidea dela eta, herritarrek eskubide hauek dituzte: a) Lortutako informazioa edozein modutan erabiltzea. b) Informazio publikorako irispidea izatea. c) Eskatutako informazioa aukeratutako formatuan lortzea. d) Informazioa doan eskuratzea.
355. Aukeratu erantzun okerra. Zein betebehar dute Informazio publikorako irispidea duten pertsonek? a) Agintaritza eskudunari jakinaraztea informazioa zertarako erabiliko den. b) Irispiderako eskubidea baliatzea fede onaren printzipioa eta eskubide-abusua galarazteko printzipioa betez, beren eskaerak ahalik eta ondoen zehaztuta. c) Informazioa eskuratzea zerbitzu publikoen funtzionamendu normalari eragin gabe, dago- kion ebazpenean ezartzen diren irispiderako baldintza eta betekizun materialak betez, ar- txibo edo bulego publiko jakin batean aurrez aurre egin behar denean. d) Lortutako informazioa berrerabiltzeari buruz oinarrizko araudian eta lege autonomikoan ezarritako betebeharrak errespetatzea.
356. Informazio publikora irispidea izateko eskubidearen mugak gai hauen babesarekin daude lotuta: a) Segurtasun nazionala. b) Ekonomia- eta moneta-politika. c) Ingurumenaren babesa. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
357. Zer arauk behartzen dituzte datuen tratamenduaren arduradunak eta eragileak tratamendu- jardueren erregistroa sortzera, mantentzera eta argitaratzera? a) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak. b) Abenduaren 9ko 19/2013 Legeak. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. .
358. Nola du izena gardentasuna bermatzeko Bizkaiko organo propioak? a) Foru Kontseilua. b) Erreklamazioen Batzordea. c) Gardentasunaren arloko Erreklamazio Batzordea. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. .
359. Aukeratu erantzun okerra. Parte-hartzearen hiru dimentsioak, balio publikoa sortzen dutenak: a) Parte-hartze politikoa. b) Zerbitzu publikoak diseinatzeko parte-hartzea. c) Parte-hartze solidarioa. d) Parte-hartze kolaboratiboa.
360. Herritarren parte-hartzeari buruzko autonomia- edo toki-araudiek arlo hauetan parte hartzeko eskubidea arautzen dute, besteak beste: a) Aurrekontuak prestatzen. b) Gobernu-planetan. c) Arau-xedapen orokorrak prestatzen. d) Aurreko a) eta c) erantzunak zuzenak dira. .
361. Aukeratu erantzun okerra. Herritarrekiko interakziorako plataformek funtzionalitate batzuk jasotzen dituzte, herritarrek aukera hauek izan ditzaten: a) Proposamenak egiteko. b) Beste batzuen proposamenak babesteko. c) Beren iritzia jendaurrean adierazteko. d) Proiektuak planteatzeko, aurrekontu partizipatiboetan sar daitezen.
362. Organo hauetatik, zein ez da kontsultarako eta parte hartzeko organoa? a) Elkarrizketa Zibilerako Mahaia. b) Udaleko Gizarte Kontseiluak. c) Mankomunitateak. d) Boluntariotzaren Euskal Kontseilua.
363. Aukeratu erantzun okerra. Hauetatik, zein har daiteke zenbait interesen ordezkari den tal- detzat? a) Entitate kolektiboak. b) Iritzi- eta eztabaida-taldeak. c) Interes-taldeak. d) Hausnarketa-taldeak.
364. Integritate-sistemetan sartzen diren lege, kode eta praktika guztiek balio eta jokabide-arau berberak dituzte, eta horiek printzipio etiko orokor hauetan sar daitezke: a) Interes orokorra. b) Errespetua eta irekitasuna. c) Efikazia eta emaitza onak. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
365. Administrazio-espedientearen definizioa dela eta: a) Urriaren 1eko 39/2015 Legea argitaratu arte (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea), ez zegoen administrazio-espedientearen lege-definiziorik. b) 30/1992 Legean agertzen da (Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, azaroaren 26koa). c) Konstituzioan agertzen da. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
366. Administrazio-espedientearen legezko definizioaren arabera: a) Administrazio-espedientea da administrazio-prozeduraren euskarria, fisiko edo elektroni- koa. b) Administrazio-espedientea dokumentu eta jarduketen multzo ordenatu bat da, jarraitutako prozedura adierazten duena eta administrazio-ebazpenaren aurrekari eta oinarri izateko balio duena, eta hura betearazteko eginbideak ere jasotzen dituena. c) Administrazio-espedientea da enplegatu publiko bati aplikatzen zaion zehapena. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
367. Administrazio-espedientearen legezko definizioaren arabera: a) Espediente mota bakarra dago, prozedurari dagokiona. b) Bi espediente mota daude: espediente fisikoa eta administratiboa eta espediente elek- tronikoa. c) Espediente elektronikoa da dagoen bakarra. d) Hiru espediente mota daude.
368. Espediente Elektronikoari buruzko Elkarreragingarritasun Arau Teknikoak osagai hauek definitzen ditu espediente elektronikorako: a) Dokumentu elektronikoak. b) Aurkibide elektronikoa. c) Espediente elektronikoaren metadatuak. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira. .
369. Kopia elektronikoaren prozesua egin ahal izateko, ezinbestekoa da: a) Administrazio publikoaren informatika-sailak edo administrazio elektronikoko sailak edo, bestela, administrazioak berak aplikazio bat sortzea, prozesua egin ahal izateko. b) Herritarrak egiten ditu kopiak, bere ordenagailuan. c) Kopiak bakarrik egiten dira. d) Inoiz ez da beharrezkoa kopiak egitea.
370. Zer da EKS? a) Egiaztapen-eragiketen kautela segurua. b) Egiaztapen Konparaketa Segurua. c) Egiaztapen Kode Segurua. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. .
371. Arau baten indarrez administrazio-espedientea bidali behar denean, nola egingo da? a) Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean eta Elkarreragingarritasun Arau Teknikoetan aurreikusitakoaren arabera. b) Eragingarritasun Arau Teknikoetan aurreikusitakoaren arabera. c) Europar Batasunaren bidalketarako eta elkarreragingarritasunerako eskuliburu teknikoetan aurreikusitakoaren arabera. d) Kasu bakoitzean egokien den moduan, baita postaz ere.
372. Zer dio martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak (Sektore publikoak bitarteko elektro- nikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua onartzen duena) administrazio- dokumentu elektronikoari buruz (46. art.)? a) Bitarteko elektronikoen bidez tramitatutako administrazio-prozedura baten esparruan, organo jardulea interesdunari administrazio-dokumentu elektroniko baten kopia bat ema- tera behartuta badago, dokumentu horren ordez paperezko kopia bat eman ahal izango dio, zeinean dokumentua laburtu eta benetakoa dela ziurtatuko baita. b) Bitarteko elektronikoen bidez tramitatutako administrazio-prozedura baten esparruan, organo jardulea interesdunari administrazio-dokumentu elektroniko baten kopia bat ema- tera behartuta badago, dokumentu horren ordez dokumentua bitarteko elektroniko ego- kien bidez irizpidean izateko behar diren datuak eman ahal izango dizkio. c) Bitarteko elektronikoen bidez tramitatutako administrazio-prozedura baten esparruan organo jardulea ez badago behartuta interesdunari dokumentu baten ale bat ematera, nahikoa izango da herritarrari adieraztea zein bulegotara jo behar duen dokumentu hori ikusteko edo kopia bat lortzeko. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
373. Zer dio martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak (Sektore publikoak bitarteko elektro- nikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua onartzen duena) kopia autenti- koen baliozkotasunari eta irismenari buruz (47. art.)? a) Ahal dela, kopiak jatorrizkotik egingo dira. b) Ahal dela, kopiak jatorrizkotik edo beste kopia batetik egingo dira. c) Kopia autentikoak jatorrizko batetik egingo dira beti, eta jatorrizko dokumentuen baliozko- tasun eta irismen bera izango dute. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
374. Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren arabera (Sektore publikoak bitarteko elek- tronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua onartzen duena), organo hauek, besteak beste, izango dute estatu mailan kopia autentikoak emateko eskumena (48. art.): a) Jatorrizko dokumentuak eman behar dituzten organoek. b) Dokumentuak zaintzen eta artxibatzen dituzten organoek. c) Haien eskumen-arauetan aurreikusitako organoek. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira. .
375. Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren arabera (Sektore publikoak bitarteko elektro- nikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua onartzen duena), zer gertatzen da interesdunak paperean aurkezten duenean administrazio-dokumentu publiko baten edo do- kumentu pribatu baten kopia bat, administrazio-espediente batean sartzeko (49. art.)? a) Administrazio Publikoak beretzat hartuko du dokumentua, prozedura amaitu arte. b) Administrazio Publikoak dokumentu horren paperezko kopia konpultsatua eskatuko du. c) Administrazio Publikoaren digitalizazio-prozesuak kopia elektroniko bat sortuko du, pape- rean aurkeztutako kopiaren balio bera izango duena. d) Interesdunak memoria batean edo beste euskarri informatiko batean dagoen dokumen- tuaren kopia bat entregatu beharko du, Administrazioari emateko.
376. Zer dio martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak (Sektore publikoak bitarteko elektro- nikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua onartzen duena) administrazio- dokumentu elektronikoen denbora-erreferentziari buruz (50. art.)? a) Administrazio-dokumentu elektroniko guztiek aurreikusitako denbora-erreferentzietako bat izan beharko dute. b) Denbora-erreferentziaren modalitate bat denbora-marka da. c) Denbora-erreferentziaren modalitate bat zigilu elektronikoa da. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
377. Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren arabera (Sektore publikoak bitarteko elek- tronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua onartzen duena), noiz erabi- liko da data-orduen marka (50. art.)? a) Arau erregulatzaileetan zerrendatutako kasuetan erabiliko da, eta, horri buruz ezer esaten ez bada, denbora-zigilu elektroniko kualifikatua erabiliko da. b) Erabiliko da arau erregulatzaileetan denbora-zigilu elektroniko kualifikatua erabiltzeko be- tebeharra ezartzen ez den kasu guztietan. c) Herritarrak eskatzen duenean erabiliko da. d) Erabiliko da prozedura administratibo edo judizial batean data bat eta ordu bat frogatu behar direnean.
378. Zer dio martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak (Sektore publikoak bitarteko elektro- nikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua onartzen duena) administrazio- espediente elektronikoaren osaerari buruz (51. art.)? a) Administrazio-espediente elektronikoen orrialdekatzea aurkibide elektroniko autentikatu baten bidez egingo da; horrek espedientearen osotasuna bermatuko du, eta behar den guztietan berreskuratzeko aukera emango du. b) Dokumentu elektroniko jakin bat ezingo da egon administrazio-espediente batean baino gehiagotan. c) Aurkibide elektroniko autentikatua sinatuko dute espedientea tramitatzeko ados dagoen organoaren titularrak eta prozeduran interesa duen herritarrak. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
379. Zer dio martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak (Sektore publikoak bitarteko elektro- nikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua onartzen duena) dokumentuak gordetzeko denboraz eta dokumentuak suntsitzeaz (53. art.)? a) Interesdunak paperean aurkeztutako dokumentuak, edozein arrazoi dela eta interesdunari itzuli ezin bazaizkio aurkeztu dituen unean, behin digitalizatu ostean bi urtez gordeko dira hark berreskuratu ahal izateko, salbu eta kasuan kasuko administrazioak erregelamendu bidez epe luzeagoa ezartzen badu. b) Interesdunak paperean aurkeztutako dokumentuak, edozein arrazoi dela eta interesdu- nari itzuli ezin bazaizkio aurkeztu dituen unean, behin digitalizatu ostean sei hilabetez gor- deko dira hark berreskuratu ahal izateko, salbu eta kasuan kasuko administrazioak erre- gelamendu bidez epe luzeagoa ezartzen badu. c) Interesdunak paperean aurkeztutako dokumentuak ezin izango dira inoiz administrazioan gordailutu. d) Interesdunak paperezko euskarrian aurkeztutako dokumentuak interesdunak berak gorde beharko ditu prebentzioz hurrengo sei hilabeteetan. .
380. Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren arabera (Sektore publikoak bitarteko elek- tronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua onartzen duena), administra- zio publiko bakoitzak arautuko ditu tramitazioa dagoeneko amaitu zaion prozedura baten espedientearen parte diren dokumentu elektronikoak kontserbatzeko gutxieneko aldiak, artxiboei eta dokumentu-ondareari buruzko araudi espezifikoaren arabera. a) Egia da, baina gehitzen du legez gehienez ere bost urtekoa izango dela. b) Egia da, baina gehitzen du legez gehienez ere hogeita hamar urtekoa izango dela. c) Egia da, baina gehitzen du legez gehienez ere berrogeita hamar urtekoa izango dela. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
381. Nola definitzen du artxibo elektroniko bakarra martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak (Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamen- dua onartzen duena), 55. artikuluan? kontsultatzeko irekita dagoen datu-base moduko bat. a) Beharrezkoak diren administrazio-prozedurak edo jarduketak tramitatzen diren bitartean, dokumentu eta espediente elektronikoak eta beste dokumentu multzo edo informazio batzuk kudeatzeko, kontserbatzeko eta berreskuratzeko sistemen eta zerbitzuen mul- tzoa. b) Behin administrazio-prozedurak edo jarduketak amaitu direnean, dokumentu eta espe- diente elektronikoen eta beste dokumentu multzo edo informazio batzuen kudeaketa, kontserbazioa eta berreskuratzea posible egiten duten sistemen eta zerbitzuen mul- tzoa. c) Herritarrek aurkeztu, baina arrazoi batengatik edo besteagatik itzuli gabe geratzen diren prozedura elektroniko eta dokumentu guztiak gordailutu behar diren lekua. d) Legezko mugen barruan herritar guztiek .
382. Zer dio urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) informazio osagarri edo lagungarriaz (70.4 art.)? a) Ez da administrazio-espedientearen parte izango. b) Kontzeptu horretan sartzen dira, besteak beste, oharrak, zirriborroak, iritziak eta laburpenak. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
384. Administrazioak emandako dokumentu guztiek behar dute sinadura elektronikoa? a) Ez. b) Bai, salbuespenik gabe. c) Bai, bestela ez baitira Administrazioak emandako dokumentu baliodunak; alegia, inolako froga-baliorik ez duten datu-euskarriak baino ez dira. d) Bai, baina Administrazioak atzeraeraginez sina ditzake dokumentuak geroago, mugarik gabe; beraz, dokumentuak sinadura elektronikorik gabe eman ditzake, inolako ondoriorik gabe.
385. Ziurtagiriak, kopia ziurtatuak eta dokumentuen kopia autentikoak: a) Termino sinonimoak dira. b) Antzeko kontzeptuak dira. c) Kontzeptu desberdinak dira, eta ez dute zerikusirik beren artean. d) Ziurtagiriak eta kopia ziurtatuak sinonimoak dira; aldiz, dokumentuen kopia autentikoa beste kontzeptu bat da.
386. Zer hartzen du barruan «dokumentu bidezko ziurtapena» terminoak? a) Ziurtapena zentzu hertsian. b) Ziurtapena zentzu hertsian eta gutun ziurtatua. c) Ziurtapena zentzu hertsian eta kopia ziurtatua. d) Ziurtapena zentzu zabalean.
387. Zer dira kopia arruntak? a) Kopia arruntak dira fede emateko eginkizuna espresuki esleituta ez duten funtzionario pu- blikoek beren eginkizunak betetzean sortzen dituztenak. b) Kopia arruntak dira fede emateko eginkizuna espresuki esleituta duten funtzionario publi- koek beren eginkizunak betetzean sortzen dituztenak. c) Kopia arruntak dira funtzionario publiko batek bere eginkizunak betetzen ari dela bai- mendu ez dituenak. d) Kontzeptu hori ez da existitzen.
388. Zer dio urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena), kopia autentikoei buruz (27. art.)? a) Kopia autentikoek jatorrizko dokumentuen baliozkotasun eta efikazia bera izango dute. b) Kopia autentikoek jatorrizko dokumentuen baliozkotasun bera izango dute, baina efika- zia ez. c) Kopia autentikoek jatorrizko dokumentuen efikazia bera izango dute, baina baliozkota- suna ez. d) Kopia autentikoek ez dute izango ez jatorrizko dokumentuen baliozkotasun bera, ezta efi- kazia bera ere.
389. Zer dio urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) dokumentuan kopia autentikoei buruz (27. art.)? a) Administrazio publiko bakoitzak erabakiko du zer konfiantzazko enplegatuk dituzten esku- menak administrazio-dokumentu publiko edo pribatuen kopia autentikoak egiteko. b) Administrazio publiko bakoitzak erabakiko du zer organok dituzten eskumenak adminis- trazio-dokumentu publiko edo pribatuen kopia autentikoak egiteko. c) 39/2015 Legeak berak zerrendatzen ditu kopia autentikoak egiteko gaituta dauden sub- jektuak. d) Edozein enplegatu publikok egin ditzake, karrerako funtzionarioa bada.
390. Zer da digitalizazioa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera (27. art.)? a) Datuak modu digitalean erregistratzea, herritarrak hala eskatuta. b) Prozesu teknologiko bat, zeinaren bitartez magnitude fisiko bat, testu bat edo seinale analogiko bat irudikapen digital bihurtzen baita. c) Prozesu teknologiko bat da zeinaren bitartez paper-euskarria edo beste euskarri ez-elek- troniko bat duen dokumentu bat dokumentuaren irudi kodetu, leial eta osoa duen fitxa- tegi elektroniko bihurtzen baita. d) Informazio jarraitu bat zenbaki digital bihurtzea edo kodetzea.
391. Sinadura legeztatzeko prozesuan, legeztatzeak izen-abizenak eta kargua bai, jaso behar ditu, baina ez du jaso behar: a) Sinadura legeztatzen duen sailaren edo organismoaren zigilua. b) Identifikatutako pertsonaren jaioteguna. c) Legeztatzearen data. d) Legeztatzea egin duen pertsonaren kargua eta izen-abizenak.
392. Arau hauetatik, zeinek dute indarrean administrazio elektronikoari buruzko erregulaziorik? a) Urriaren 1eko 39/2015 Legeak. b) Urriaren 1eko 40/2015 Legeak. c) Ekainaren 22ko 11/2007 Legeak. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira. .
393. Zein legek arautzen ditu, besteak beste, herritarrek administrazio publikoekiko harremane- tan dituzten eskubideak, erregistro elektronikoak, jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, administrazio publikoek dokumentuak ematea edo dokumentuak artxibatzea? a) Urriaren 1eko 39/2015 Legeak. b) Urriaren 1eko 40/2015 Legeak. c) Ekainaren 22ko 11/2007 Legeak. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
394. Administrazio-jarduera automatizaturako sistemak hauek dira: a) Administrazio publikoaren zigilu elektronikoa. b) Egiaztapen-kode segurua. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Sinadura elektronikoa.
395. Legeak balio osoa aitortzen die sinadura elektronikoa erabiltzen dutenei, bi printzipio hauen bidez: a) Aitorpen partikularra: diskriminaziorik ezaren printzipioa. b) Aitorpen orokorra: diskriminaziorik ezaren printzipioa. c) Aitorpen zuzena: eskuzko sinadurarekiko baliokidetasun funtzionalaren printzipioa. d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
396. Aukeratu erantzun okerra. Sinadura guztiek eskakizun hauek bete behar dituzte: a) Zehaztasuna. b) Identitatea. c) Integritatea. d) Konfidentzialtasuna.
397. 2010. urtearen hasieran, bi errege-dekretu onartu ziren, IKTen bidez administrazio-kudea- ketaren alderdi hau handitzeko: a) Efikazia. b) Efektibitatea. c) Efizientzia. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
398. Hauetatik, zein dira sinadura elektronikoaren motak? a) Arrunta. b) Aurreratua. c) Aitortua. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
399. Ezaugarri hauetatik, zein dagokio sinadura elektroniko arruntari? a) Sinpleena da. b) Seguruena da. c) Oso erabilgarria da. d) Aurreko a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
400. Ezaugarri hauetatik, zein dagokio sinadura elektroniko aurreratuari? a) Sinatzailea nor den adierazten du, eta eman den informazioa osoa dela ziurtatzen. b) Sinatzaileak berak bakarrik kontrola ditzakeen bitartekoekin sortzen da. c) Aukera ematen du sinatu ondoren datuetan egiten den zernahi aldaketa detektatzeko, eta hori abantaila da dokumentuaren edukia babesteko. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
401. Aukeratu erantzun okerra. Zer bermatzen du sinadura aitortuak? a) Pertsona fisiko batek sinatu duela. b) Pertsona juridiko batek sinatu duela. c) Sinatzaileak dokumentua ikusteko aukera duela. d) Sinatzaileak oniritzia edo baimena eman duela.
402. Aukeratu erantzun okerra. Zein legek arautzen du Euskadin sinadura elektronikoaren erabilera? a) Urriaren 1eko 39/2015 Legeak. b) Urriaren 1eko 40/2015 Legeak. c) Azaroaren 11ko 6/2020 Legeak. d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira. .
403. Aukeratu erantzun okerra. Zein jarduketatan onartzen da «sinadura aitortua» deiturikoa? a) Herritarren jarduketetan. b) Estatuko Administrazio Orokorraren jarduketetan. c) Pertsona fisikoen jarduketetan, oro har. d) Pertsona juridikoen jarduketetan, oro har.
404. Baieztapen hauetatik, zein da okerra? Herritarrek beste sinadura-sistema batzuk erabili ahal izango dituzte kasu hauetan: a) Eskaera-tramitean, langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko prozeduretan. b) Osasun Sistema Nazionalaren EAEko farmazia-prestazioan sartzeko onuradunak identifi- katzean. c) Aurretiko hitzorduan, lehen mailako arretako zerbitzuetan. d) Ministerio-agindu bidez erabakitzen den beste edozeinetan.
Denunciar Test