option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php
TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESE: Euskara6 405-504
COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Euskara6 405-504

Descripción:
galdetegia 405-504

Autor:
ekilikua
OTROS TESTS DEL AUTOR

Fecha de Creación:
12/08/2022

Categoría: Otros

Número Preguntas: 100
COMPARTE EL TEST
COMENTARNuevo Comentario
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
405. Araudiak eskatzen du administrazio-jarduketa telematikoek, sinaduraz gain, hauek ere edukitzea: a) Sinadura horren indarraldia edo sinatzeko erabili den ziurtagiri elektronikoaren indarraldia egiaztatu dela jasotzea. b) Denbora-zigilua, hau da, eragiketa elektronikoa egin den egun eta ordua- egiaztatzea. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Ziurtatzailearen identifikazioa.
406. Aukeratu erantzun okerra. Noren esku jarriko du EAEko Administrazioak sinadura elektro- nikoa? a) Langile guztien esku. b) Hartaz baliatzeko eskumena duten langileen esku. c) Administrazio-organoen edo zuzendaritza-postuen esku. d) Jarduketa automatizaturako erabiliko du. .
407. Ziurtagiri elektronikoei beste izen bat ere ematen zaie. Zein? a) Informatikoak. b) Digitalak. c) Automatizatuak. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
408. Nola deitzen zaie pertsona fisiko edo juridiko baten —harpidedun esaten zaionaren— eta pertsona hori berme osoz identifikatzen duen gako publikoaren arteko lotura bermatzen duten konfiantzazko hirugarrenei? a) Agintaritza publikoa. b) Agintaritza emailea. c) Ziurtapen-agintaritza. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
409. Ziurtagiri baten gakoak dituenak beti izan behar du: a) Pertsona fisiko bat. b) Pertsona juridiko bat. c) Pertsona fisiko bat edo pertsona juridiko bat. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
410. Zein aukera ematen dute ziurtagiri elektronikoek? a) Ziurtagiria eskatu duen eta gakoa duen pertsona identifikatzea, baita, hala badagokio, zer erakundetakoa den ere. b) Mezuak modu seguruan sinatzea. c) Dokumentuak zifratzea, edukian sartzea eragozteko. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
411. Zein pertsona mota izan daiteke ziurtapen-agintaritza? a) Fisikoa. b) Juridikoa. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Publikoa. .
412. Entitate hauetatik, zein ez da ziurtapen-agintaritza bat? a) CERES (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala) b) IZENPE. c) Datuak Babesteko Euskal Bulegoa. d) Abokatutzaren Kontseilu Nagusia. .
413. Ziurtagiri elektronikoetan erabiltzen den metodo kriptografikoari honela esaten zaio: a) Kriptografia simetrikoa. b) Kriptografia asimetrikoa. c) Kriptografia simetriko publikoa. d) Kriptografia asimetriko publikoa.
414. Ziurtagiri guztiek datu hauek jaso behar dituzte, gutxienez: a) Ziurtagiriaren serie-zenbakia, kasu bakoitzean bakarra dena. b) Ziurtagiriaren titularraren izena eta helbidea. c) Ziurtapen-agintaritzaren sinadura elektronikoa. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
415. Aukeratu erantzun okerra. Ziurtagiri bat egoera hauetako batean egon daiteke: a) Etetea. b) Preskripzioa. c) Gaitzea. d) Berritzea.
416. Non dago IZENPEren egoitza? a) Bilbon. b) Donostian. c) Gasteizen. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
417. Kalitatearen gaur egungo ikusmoldea aurretiko teoriek egindako ekarpenetik sortua da. Zein mendetakoak dira teoria horiek? a) XVIII. mendekoak. b) XIX. mendekoak. c) XX. mendekoak. d) XVIII., XIX. eta XX. mendeetakoak. .
418. Printzipio hauetatik, zein dago kudeaketaren erabateko kalitatearen/bikaintasunaren prin- tzipioen artean? a) Garapenera bideratzea. b) Hobekuntzen araberako kudeaketa. c) Erantzukizun-aliantzak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
419. Zer dio «emaitzetara bideratzea» printzipioak? a) Etengabeko arrakasta lortuko da baldin eta antolakundean era batera edo bestera parte hartzen duten interes-talde guztien itxaropenak orekatuak badira eta asebetetzen badira. b) Antolakundearen zuzendaritzak batez ere bezeroen beharrak ase behar ditu. c) Enpresa-kudeaketa antolakundearen barruan lehiakortasuna bilatzean oinarritu behar da. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
420. Zer dio «bezeroarengana bideratzea» printzipioak? a) Bezeroaren gogobetetasuna kontu estatikoa da. b) Garrantzitsua da antolakundeak bezeroei buruzko informazioa jasotzea. c) Bezeroaren gogobetetzea aldagaien araberakoa da: kostua eta prezioa. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
421. Prozesu bidezko kudeaketak urrats hauek ditu: a) Antolakundearen funtsezko prozesuak identifikatzea. b) Prozesuak antolatzea. c) Prozesuen ardura hartuko duten pertsonak edo prozesuen jabeak eta hobekuntza-taldeak izendatzea. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira. .
422. Esperientziak erakutsi du tresna xume batzuk erabilita antolakundeek dituzten arazoen zati bat konpontzen dela. Zein zati? a) Antolakundeen arazoen % 5. b) Antolakundeen arazoen % 10. c) Antolakundeen arazoen % 80. d) Antolakundeen arazoen % 100.
423. «Pertsonen garapena eta inplikazioa» printzipioa dela eta: a) Antolakundeetako zuzendaritzen erantzukizuna da bertan lan egiten duten pertsonen ahalmena erabat garatzea. b) Antolakundeetako zuzendaritzen erantzukizuna da bezeroak proiektuan inplikatzea eta partaide egitea. c) Hori lortzeko, ez da beharrezkoa komunikazio- eta partaidetza-mekanismoak ezartzea edo indartzea. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
424. «Deming zikloa» deritzonak (jatorriz, ingelesez, PDCA, eta euskarazko siglak PEED) termino hauek biltzen ditu: a) Planteatu. b) Eraldatu. c) Ezaugarritu. d) Doitu.
425. PDCA edo Deming zikloaren lehen fasean, azpifase hauek daude: a) Hobetu beharreko eremua identifikatzea edo definitzea. b) Hobetzeko ekintzak definitzea eta hautatzea. c) Kontrol-adierazleak ezartzea. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
426. PEGIP Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa dela eta: a) 2022-2026 aldiari dagokio. b) Kendu egin du «Aurrerabide Kluba». c) Bere horretan eusten die Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Eredua pixkanaka ezartzeko konpromisoei. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
427. Zer egin du Eusko Jaurlaritzak kudeaketa publikoko plan eta proiektu estrategikoak garatzen eta ezartzen laguntzeko? a) Horri buruzko lege bat promulgatu du. b) Hiru erregelamendu eta ordenantza bat eman ditu. c) Akordio interesgarri bat baino gehiago onartu ditu. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
428. «Aurrerabide» proiektua dela eta: a) Eredu dinamiko batean oinarritzen da, eta eredu horrek enplegatu publikoa jartzen du erdigunean. b) Eredu dinamiko batean oinarritzen da, eta eredu horrek administrazio publikoetako kontratistak eta emakidadunak jartzen ditu erdigunean. c) Eredu dinamiko batean oinarritzen da, eta eredu horrek geure administrazioaren ezaugarri nagusia azpimarratzen du: balio publikoa eranstea, beharrei ekitatez erantzunda. d) Eredu dinamiko batean oinarritzen da, eta eredu horrek geure administrazioaren ezaugarri nagusia azpimarratzen du: balio publikoa asetzea, beharrak ekitatez gehituz.
429. Zein dira «Aurrerabide» proiektuak oinarri duen ereduaren ezaugarri nagusiak? a) Eredu dinamikoa da. b) Testuinguruan kokatutako eredua da. c) Eredu propioa da. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira. .
430. Zertan oinarritzen da Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Eredua? a) 6 ardatzetan. b) 12 ardatzetan. c) 18 ardatzetan. d) 22 ardatzetan.
431. Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuko Eredua ardatz hauetan oinarritzen da, besteak beste: a) Estrategia, pertsonak. b) Zerbitzuak, garraioak. c) Gizartea, aisia. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
432. Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Ereduaren zein ardatzekin dago lo- tuta administrazio ona eta etika publikoa nola sustatzen diren, elkarlana nola bultzatzen den eta jasangarritasunaren, aukera-berdintasunaren eta euskararen erabileraren normali- zazioaren gaineko erantzukizuna norbere gain nola hartzen den? a) Estrategiarekin. b) Gizartearekin. c) Administrazioaren Zientziarekin. d) Gobernantza eta enplegu publikoarekin.
433. Zenbat dira, guztira, Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Eredua ezar- tzeko funtsezko alderdiak? a) 6. b) 22. c) 25. d) 35.
434. Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuko Eredua ezartzeko funtsezko alderdie- tako bat da «Antolaketa-unitatearen misioa identifikatzea». Zer zehaztapen eskatzen du horrek? a) Antolaketa-unitateak antolaketa-egituran zer leku duen. b) Unitate horrek zer egiten duen. c) Norentzat egiten duen. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
435. Zein ardatzetan sartzen da «Antolaketa-unitatearen misioa identifikatzea» izeneko funtsezko alderdia, Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuko Ereduan? a) Estrategian. b) Emaitzetan. c) Entrenamenduan. d) Sailkapenean.
436. Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuko Eredua ezartzeko funtsezko alderdie- tako bat da «Unitatearen urte anitzeko ekintza-plana diseinatzea eta kudeatzea, gobernu- programa eta plan estrategikoak eta sailetako planak oinarri hartuta». Zer zehaztapen es- katzen du horrek? a) Urtean zehar hedatu behar diren proiektuak zehaztu behar ditu, 4 urterako ekintza-planean jasotako helburu estrategikoak betetzen direla bermatzeko. b) Urtean zehar hedatu behar diren emaitzak zehaztu behar ditu, 4 urterako ekintza-planean jasotako helburu estrategikoak betetzen direla bermatzeko. c) Hedatu behar diren prospekzio-tresnak, aginte-taula eta adierazleak zehaztu behar ditu, 4 urterako ekintza-planean jasotako helburu estrategikoak betetzen direla bermatzeko. d) Urtean urteko ekitaldiko jarduera eguneroko formatuan planifikatzea.
437. Zer da Zerbitzuen Katalogoa? a) Ez da gardentasun-tresna bat. b) Unitatearen erreferentziazko zerbitzuak jasotzen, identifikatzen eta definitzen dituen dokumentua da, zerbitzuen hartzaile diren pertsona edo entitateen ikuspegitik. c) Legez promulgatutako dokumentua da, Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskainiko dizkien oinarrizko zerbitzuak jasotzen dituena. d) Aldizkako argitalpen bat da, herritarrei eskubidez dagozkien prestazioen berri modu eguneratuan emango diena.
438. Behin unitate bateko interes-taldeak identifikatuta eta kudeaketa indibidualizatua definituta, funtsezkoa da haien premiak eta itxaropenak kudeatzea. a) Horren guztiaren helburua da behar bezala definitzea zer produktu edo zerbitzutan dau- den erlazionatuta erabiltzaile, hartzaile, hornitzaile, laguntzaile edo zuzeneko agente gisa. b) Interes-taldeen premiak behar bezala identifikatzea lagungarria izango da unitatearen pro- duktuak edo zerbitzuak egokitasun- eta bikaintasun-maila handiagoekin zehazteko. c) Interes-taldeen itxaropenak behar bezala identifikatu eta egituratuz gero, hobeto egingo da gogobetetzea ebaluatu ondorengo ebaluazioa. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
439. Harrera eta agurra egiteko plana dela eta: a) Planak jarduketa-protokolo bat jaso behar du, pertsona bat unitatean integratzen eta han- dik agurtzen laguntzeko. b) Planak harrerako eta agurreko fase guztiak eta fase horien edukiak identifikatu beharko ditu. c) Arreta berezia jarri behar zaio unitatean lanean hasiko den pertsonaren harreraz ardura- tuko den tutorea izendatzeari edo, agurraren kasuan, agurra kudeatuko duena izenda- tzeari; unitateko norbait izan behar du. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
440. Unitatearen Prestakuntza Plana dela eta: a) Unitatearen prestakuntza-plana tresna bat da, unitatea osatzen duten pertsonei lan egi- teko behar dituzten ezagutzak eta trebetasunak ematen dizkiena, unitatearen estrategia- rekin bat etorri edo ez. b) Planak fase hau jaso beharko luke, gutxienez: prestakuntza-ekintzak zehaztea, formatua eta hartzaileak egokituz kasu bakoitzean. c) Planak fase hau jaso beharko luke, gutxienez: lehentasunak eta helburuak detektatzea, eta lehentasunak eta helburuak berriro definitzea. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
441. Zer esan nahi du proaktiboa izateak etika- eta jokabide-kodea hedatzen, eta antolaketa-uni- tatearen kontu-ematea eta gardentasuna hobetzeak? a) Unitateak ziurtatu beharko lukeela pertsona guztiek ezagutzen dituztela bai Euskal Auto- nomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta administrazio instituzionaleko kargu publi- kodunen eta behin-behineko langileen etika- eta jokabide-kodea, bai eta Enplegatu Publi- koaren Oinarrizko Estatutuan jasotako printzipio etikoak ere. b) Kargu publikodunek, eta ez beste inork, kontuak eman behar dituztela beren ekintzen gainean eta ekintza horien emaitzen gainean, eta herritarrei mekanismoak eman beharko zaizkiela pertsona horien jarduna kontrolatzeko. c) Unitateak gardentasuna bultzatu beharko lukeela, unitateko kideek, eta ez beste inork, informazioa eskura izan dezaten eta modu fidagarrian parte har dezaten dagozkien eraba- kietan. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
442. Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Ereduaren ikuspegitik, unitateak jarritako helburuetara mugatzen da emaitzen azterketa edo ebaluazioa; horregatik proposatzen da, hasiera ba- tean, oinarrizko alderdi hauei heltzea: a) Funtsezko adierazleak identifikatzea aginte-taula baten bidez. b) Unitatearen zerbitzuak jasotzen dituzten kolektibo garrantzitsuenen iritzia zein den jakitea. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
443. Zein lege-testuk ezartzen du, zehatz-mehatz, herritarrek eta interesdunek administrazio- prozeduraren esparruan dituzten eskubideen araubide juridikoa? a) Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri-administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). b) Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea- rena). c) Urriaren 1eko 40/2015 Legeak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena) d) Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak.
444. Hauetatik, nork du administrazio publikoen aurrean jarduteko gaitasuna? a) Arau penalen arabera jarduteko gaitasuna duten pertsona fisiko edo juridikoek. b) Adingabeek, edozein jarduketa egiteko. c) Ondare independente edo autonomoek, erregelamendu batek hala adierazten duenean. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
445. Administrazioaren Irispide-puntu Elektroniko Orokorra dela eta: a) Administrazioaren Irispide-puntu Elektroniko Orokorra Administrazioaren jardueren eta berrien informazio-atari bat baino ez da. b) Interesdunek jakinarazpenak eskuratu ditzakete Administrazioaren Irispide-puntu Elektro- niko Orokorrean, zeinak irispide-atari baten moduan funtzionatuko baitu. c) Administrazio publikoek herritarrei Interneteko banda zabaleko konexioa eskaintzeko du- ten obligazioa betetzen du. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
446. Herritarren Karpeta dela eta: a) Administrazioaren aurrean pertsonalki agertzen den herritarrak eraman beharko du. b) Herritar eskatzailearen ordenagailuan edo telefono pertsonalean baino ezin izango da gorde. c) Haren bidez, herritarrak irispidean izango du berari buruzko informazioa, bai eta berari eragiten dioten administrazio-tramiteen jarraipena eta administrazio publiko eskudunaren eremuko jakinarazpen eta komunikazioak ere, eta administrazio-ziurtagiriak eskuratu ahal izango ditu. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. .
447. Zer dakar administrazio publikoekiko harremanetan baliabide elektronikoak erabiltzeko la- guntza jasotzeko eskubideak? a) Ordainetan, bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebehar orokorra eta baldintzarik gabekoa ezartzen da, baita pertsona fisikoentzat ere. b) Pertsona fisikoek ezin izango dutela erabaki bitarteko elektronikoak erabili edo ez, beren eskubideak eta betebeharrak baliatzeko administrazio publikoekiko harremanetan. c) Ez dago halako eskubiderik. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
448. Zure autonomia-erkidegoko lurraldean hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubideari dagokionez, zein da erantzun zuzena? a) Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluak hizkuntza koofizialak aipatzen ditu. b) Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluak gaztelania bakarrik onartzen du hizkuntza ofizial- tzat. c) Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluak administrazio publikoetan hizkuntza koofizialak erabiltzeko araubidea zehazten du. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
449. Zer dio Euskal Autonomia Estatutuak hizkuntzari buruz? a) Euskara eta gaztelania, biak dira Euskal Herriaren hizkuntza propioak. b) Euskara hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala. c) Bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok erabiltzeko eskubidea eta jakiteko betebeharra. d) Foru-organoek bi hizkuntzen erabilera bermatuko dute.
450. Zer dio azaroaren 24ko 10/1982 Legeak (Euskararen erabilpena arautzen duena)? a) Euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea aitortzen die herritar guztiei, Autonomia Er- kidegoaren lurraldean Administrazio Publikoaren harremanak dituztenean. b) Neurri egokiak hartuko dira eta beharrezko baliabideak bideratuko, aurreko erantzunean adierazitako eskubidea berehala gauzatu dadin bermatzeko. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
451. Zein legetan jasotzen da herritarren irispidea artxibo eta erregistro administratiboetara? a) Konstituzioan aipatzen da. b) Euskal Autonomia Estatutuan aipatzen da. c) Eskubide baten moduan jasotzen da Herritarren Garapenerako Legean. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
452. Abenduaren 9ko 19/2013 Legeak (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa) informazioa eskuratzeko eskubidearen mugak arautzen ditu 14. artikuluan. a) Bai, segurtasun nazionala, adibidez. b) Bai, bereziki babestutako datuak, adibidez. c) Bai, industria-harremanak, adibidez. d) Ez, ez dago horrelako mugarik.
453. Abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera (Gardentasunari, informazio publikoa eskura- tzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa), informaziorako irispidea ukatuz gero: a) Ukatzea beti egin behar da espresuki, inoiz ez isilbidez. b) Ukatzearen kontra, administrazio-errekurtso arruntak baino ezin dira aurkeztu. c) Informaziorako irispidea ezin da ukatu. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
454. Agintarien eta enplegatu publikoen aldetik herritarrek errespetuz eta begirunez tratatuak izateko eskubidea dute, erraztasunak jasoz beren eskubideez baliatzeko eta betebeharrak betetzeko. Eskubide hori dela eta: a) Administrazioaren aurrean administratuek duten harreman aktiboa harreman estuago, itxiago eta adeitsuagoa bilakatu nahi du, hau da, zerbait pasiboagoa eta ez hainbeste bezero-ikuspegiari atxikia. b) Ez da Administrazioarekiko harremanaren eskubide nagusietako bat. c) Administrazioa ordezkatzen dutenei eragiten die (zentzu errealean eta ez juridikoan); izan ere, Administrazio Publikora hurbiltzen diren herritarrei nolabaiteko tratua emateko bete- beharra ezartzen du. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
455. Zerbitzu publikoek behar bezala funtzionatzen dutela eta administrazioko langileek beren obligazioak zuzen betetzen dituztela bermatzeko: a) Ez da aparteko ezer egiten. b) Komunikazio-, kexa- eta iradokizun-kanalak ezartzen dira, herritarrak jakitun ipintzeko Administrazioaren funtzionamendu desegokiaz eta ondoren akatsak zuzentzeko. c) Enplegatu publikoen diziplina- eta zehapen-ahala erabiltzea onartzen da, herritarrek zuze- nean egikaritua. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
456. Uztailaren 6ko 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa) diziplina-araubide bat ezartzen du, eta horren arabera jendearekiko, agintariekiko, lankideekiko edo mendekoekiko errespetu-falta txikia arau-hauste bat da (85.c artikulua) Zein mailatakoa? a) Arau-hauste oso arina. b) Arau-hauste arina. c) Arau-hauste larria. d) Arau-hauste oso larria.
457. Uztailaren 6ko 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa) diziplina-araubide bat ezartzen du, eta horren arabera herritarrenganako begirune-falta larria arau-hauste bat da (84.b artikulua) Zein mailatakoa? a) Arau-hauste oso arina. b) Arau-hauste arina. c) Arau-hauste larria. d) Arau-hauste oso larria.
458. Uztailaren 6ko 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa) diziplina-araubide bat ezartzen du, eta horren arabera arraza, sexua, erlijioa, hizkuntza, iritzia, jaiolekua edo bizile- kua edo beste edozein ezaugarri edo zirkunstantzia pertsonal edo sozial dela-eta diskrimina- zioa ekar dezakeen edozein jarduketa arau-hauste bat da (83.b artikulua) Zein mailatakoa? a) Arau-hauste oso arina. b) Arau-hauste arina. c) Arau-hauste larria. d) Arau-hauste oso larria.
459. Administrazio publikoei eta agintariei erantzukizuna exijitzeko eskubideak, legez hala da- gokionean: a) Barruan hartzen du Administrazio Publikoari berari erantzukizunak exijitzea. b) Barruan hartzen du funtzionario edo enplegatu publikoei erantzukizunak exijitzea. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
460. Non kokatzen gaitu administrazio-erantzukizun objektiboaren esparruak? a) Administrazio Publikoen ondare-erantzukizunari dagokion araubidean, Administrazio Pu- blikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak agindutako eran. b) Administrazio Publikoen ondare-erantzukizunari dagokion araubidean, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak agindutako eran. c) Administrazio Publikoen ondare-erantzukizunari dagokion araubidean, Enplegatu Publi- koaren Oinarrizko Estatutuak agindutako eran. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
461. Zein lege-arautan jasotzen da arau-esparrua, nagusiki, ikuspegi edo alde subjektibotik begiratuta? a) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean. b) Sektore Publikoko Kontratuen Legean. c) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan. d) Funtzio Publikoari buruzko Legean.
462. Administrazioko agintari eta langileek herritarrei kalte-galerak eragiten dizkietenean: a) Eragindako kalte eta galerengatik dagozkion kalte-ordainak exijituko dizkio herritarrak kasuan kasuko administrazio publikoari zuzenean. b) Herritarrak erantzukizuna exijitzen du, kaltea eragin duen funtzionarioa edo agente publikoa identifikatzeko betebeharrik izan gabe. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
463. Administrazioak, bere agenteek eragindako kalte-galerengatik planteatu den erreklamazio bat aztertu ondoren erreklamazioa baiesten badu, erantzukizuna exijitu ahal izango die bere agintari eta mendeko gainerako langileei? a) Bai, ofizioz exijitu ahal izango du, horretarako legezko baldintzak betetzen badira. b) Bai, atzerabideko akzioa da, agintarien eta bere zerbitzura dauden gainerako langileen aurka egiten duena. c) Bai, agintariak eta gainerako langileak ez daude erantzukizunetik erabat salbuetsita. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
464. Agintariek, agenteek edo funtzionarioek kalteak eragiten badituzte delitu-jardueretan: a) Posible da haren aurkako akzio penal bat hastea. b) Ezin da haren aurkako akzio penalik hasi, salbu eta zabarkeria larrian erori bada. c) Ezin da haren aurkako akzio penalik hasi, salbu eta ageriko doloa badago. d) Agente publikoaren kontrako akzio penala independentea da gertakari berengatik herrita- rraren aurka bideratzen den administrazio-erantzukizuneko akzioarekiko.
465. Nortasun-agiri nazional elektronikoa dela eta: a) Kendu egin da. b) Titularraren nortasuna elektronikoki egiaztatzen duen ziurtagiri elektronikoa da, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 8. artikuluan eza- rritako moduan. c) Segurtasun zibernetikoa handitzen duen eta adingabeek dokumentuak elektronikoki sina- tzea eragozten duen dokumentua da. d) Eskuzko sinadura bat du, automatikoki transmititzen dena nortasun-agiri nazional elektro- nikoa irakurgailu jakin batzuetara hurbiltzen denean.
466. Zer dakar datu pertsonalak babesteko eskubidea zuzen interpretatzeak, eta bereziki admi- nistrazio publikoen fitxategi, sistema eta aplikazioetan jasota dauden datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna babesteko eskubidea zuzen interpretatzeak? a) Kontsumoari buruzko legedira jotzea dakar. b) Datu-babesari buruzko araudira oro har jotzea dakar, funtsean honetara: Europako Parla- mentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Ba- besteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa. c) Ezinbestean aplikatu behar dira Helsinkiko 1964ko Adierazpenean ezarritako xedapenak. d) Pertsona fisikoen babesa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, ez da Espainiako Konstituzioaren 18.4 artikuluak babesten duen funtsezko eskubide bat.
467. Datu pertsonalak babesteko eskubidea dela eta: a) Bistakoa da ohiko funtzionamenduan Administrazioak datu pertsonalak tratatzen dituela. b) Datu pertsonalak babesteko eskubidea Administrazio Publikoaren aurka jarri edo baliatu daiteke. c) Administrazio-jarduera oinarrizko eskubideen mendean dago eta haien esparruan garatu behar da, eta eskubide horien artean dago datuak babestekoa. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira. .
468. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Le- geak, pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak direla eta: a) Eskubideen zerrendaren amaieran dio Konstituzioak eta legeek (esaterako, lege sektoria- lek) aitortzen dieten beste edozein eskubide ere egongo dela. b) Zerrenda horretan, 39/2015 Legeak berak aitortzen dituen eskubideak baino ez dira onar- tzen. c) Zerrenda hori klausula indargabetzaile batekin eta klausula iragankor batekin amaitzen da. d) Zerrenda hori amaitzeko, berariaz eta hitzez hitz aipatzen da Europar Batasuneko Zuzen- bidea.
469. Komunikazioaren kontzeptua dela eta: a) Komunikazioa da ekintza kontziente edo inkontziente bat, zeinean bi parte-hartzaile edo gehiagoren artean mezuak trukatzen diren. b) Helburua du informazio edo iritzi desberdinak transmititzea edo jasotzea. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira. .
470. Komunikazio-eskeman osagai hauek aurkituko ditugu: a) Jasotzailea. b) Kodea. c) Mezua. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira. .
471. Komunikazioaren eskeman komunikazio-kanala izeneko osagaia agertzen da: a) Komunikazio-kanala da mezua igorlearengandik hartzailearengana garraiatzeko baliabide fisikoa. b) Komunikazio-kanalaren adibide bat: telefonoa. c) Komunikazio-kanalaren adibide bat: internet. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira. .
472. Ahozko komunikazioaren ezaugarri bat hau da: a) Mezua ezagutarazteko, hitza erabiltzen du. b) Gizakien komunikazio-modu esklusiboa da. c) Komunikazio-prozesua idatziz egin daiteke. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
473. Komunikazio-oztopo pertsonalen artean, hauetako bat dago: a) Entzute enpatikoa. b) Nortasun-falta. c) Gogo-aldartea. d) Jarreraren pertzepzioak.
474. Komunikazio-oztopoak saihesteko, ahal dela, gomendio hauek bete behar dira: a) Entzute aktiboa egitea (arretaz entzutea, begietara begiratuz, galderak eginez…), eta esa- ten ari garena entzuten dutela egiaztatzea. b) Hitzezko hizkuntza zaintzea, hitzik gabeko hizkuntza ez baita interesgarria; beraz, ez da garrantzitsua bi horien arteko korrespondentziari eustea. c) Ingurunea zaintzea (argiztapena, zarata, kanala…) ez da garrantzitsua komunikazioa erraz- teko. d) Adierazpide desegokiak erabiliko ditugu.
475. Idatzizko komunikazioaren ezaugarrien artean, hauetako bat dago: a) Denboran irauten du. b) Aldiberekoa da. c) Ekintza inprobisatua da. d) Ez du araurik.
476. Komunikazio elektronikoa dela eta: a) Komunikatzeko modu berri bat da. b) Irakurtzeko modu berri bat. c) Idazteko modu berri bat. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
477. Nolakoa da webeko edo sareko irakurketa? a) Irakurketa dinamikoa da. b) Pantailan irakurtzen da, eta ez da batere nekagarria. c) Ez ditu formatu ezberdinak, ez da multimediakoa. d) Pantailan irakurtzen da, eta paper inprimatuan irakurtzea baino azkarragoa da.
478. Eman dezagun testu luze samar bat dugula, jatorriz paperean irakurtzeko idatzita dagoena. Nola egokitu beharko genuke webgunera eramateko? a) Ez dugu egokituko, bere horretan utziko dugu. b) Irizpide orokor gisa, interesgarria litzateke paperean idatzitakoaren edukia erdira murriztea. c) Testu osoa eta jakinarazi nahi dugun informazio guztia orrialde bakar batean sartuko dugu. d) Pantailan testu luzeak irakurtzen ohituta gaudenez, eta denbora luzean arretari eusteko ara- zorik ez dagoenez, jatorrizko testua eman genezake, irudiren bat edo grafikoren bat sartuta.
479. Administrazio-hizkera dela eta: a) Administrazioak bere barne-harremanetan bakarrik erabiltzen duena da. b) Ez du berezko ezaugarririk. c) Teknolekto bat da, espezialitate bateko hizkuntza bat. d) Haren edukia maila juridiko eta tekniko handiko testuak sortzera mugatzen da soilik (le- geak, dekretuak, arauak, ebazpenak, etab.), bestelako testuak barne hartu gabe, hala nola herritarrei zuzendutakoak, gizarte-bizitzaren alorrekoak (osasuna, ingurumena, hez- kuntza, nekazaritza, turismoa, komunikazioa, ekonomia, ordena publikoa…).
480. Ezaugarri hauetako bat ez dator bat administrazio-hizkeraren estiloarekin: a) Administrazioko hiztegia jasoa izan ohi da eta, batzuetan, herritarrentzat oro har ezezagu- nak diren teknizismo gehiegi erabiltzen dira. b) Grekotik hartutako hitzak, lokuzioak eta esamoldeak erabiltzen ditu. c) Arkaismoak, formulismoak eta esaerak ugari dira. d) Azalpenezko tarteki eta perifrasi amaiezinez osatutako esaldi luzeak asko erabiltzen dira. .
481. Administrazio-hizkeraren modernizazioa dela eta: a) XIX. mendean sortutako mugimendua da, gaur egun gaindituta dagoena. b) Administrazio-hizkera teknifikatu eta, ondorioz, herritarrentzat ulergaitzagoa bihurtu nahi duen mugimendua da. c) Herritarrei zuzendutako komunikazioek hizkuntza ulergarria eta argia izan dezaten nahi du. d) Euskal Autonomia Erkidegoan, inor ez da gai honetaz arduratu.
482. Administrazio-dokumentuetan idazketaren kalitatea hobetzeko oinarrizko gomendioen ar- tean, hauetako bat dago: a) Oro har, ez da komeni paragrafo luzeak egitea. b) Hartzailea kontuan hartzea ez da garrantzitsua. c) Esaldiak luzeak izan daitezke. d) Paragrafo bakoitzak zenbait ideia izan ditzake.
483. Zer esan dezakegu tartekiei buruz? a) Esaldi nagusiaren gaiarekin lotutako informazio osagarria ematen duten oharrak dira. b) Ez badugu tarteki horien luzera eta kokalekua zaintzen, diskurtsoaren haria galtzeko arris- kua egongo da. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
484. Zer esan dezakegu testuen diseinuari buruz? a) Ez da funtsezkoa idazki baten aurkezpenaren xehetasun guztiak zaintzea, nahiz eta hori izan testuaren eta irakurlearen arteko lehen kontaktua. b) Diseinua testu baten irakurgarritasuna erabakitzen duen faktoreetako bat da; horregatik, argia, zaindua eta atsegina izan behar du. c) Ez da batere komeni letra lodia erabiltzea. d) Nahitaezkoa da kolore bat baino gehiago eta koadroak eta irudiak sartzea.
485. Hizkuntza ez-sexista dela eta, honela dio EAEko arau batek: «Euskal aginte publikoek ez dute hizkera sexista erabiliko, ez zuzenean, ezta beste pertsona edo erakunde batzuen bi- tartez sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan ere». Zein da arau hori? a) Euskal Autonomia Estatutua. b) 4/2005 Legea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa. c) Hitzarmen kolektibo bat. d) Arau hori ez dago oraindik.
486. Zein dira hizkuntzaren okerreko erabileraren kausak? a) Sexismoa eta androzentrismoa. b) Sexismoa. c) Androzentrismoa. d) Antropoformismoa.
487. Dokumentu hauetatik, zein da administrazio-dokumentua, duen xedearen arabera? a) Judizio-dokumentuak. b) Dokumentu prozesalak. c) Jatorrizko dokumentuak. d) Dokumentu konpultsatuak.
488. Administrazio-ebazpenetan eta komunikazio ofizialetan, barnekoetan zein kanpokoetan, nahitaezkoa da datu hau sartzea: a) Lekua (dokumentua ematen duen organoa kokatuta dagoen udalerria) b) Data (dokumentua zein egunetan egin den). c) Lekua (dokumentua ematen duen organoa kokatuta dagoen udalerria) eta data (doku- mentua zein egunetan egin den). d) Lekua (dokumentua ematen duen organoa kokatuta dagoen udalerria), data (dokumentua zein egunetan egin den) eta sinadura.
489. Eskumenak eskuordetuta jarduten denean: a) Ez dauka aparteko ondoriorik. b) Eskuordetza-emaileak eta eskuordetza-hartzaileak sinatuko dute dokumentua. c) Eskuordetzaren inguruabarrak jaso beharko dira dokumentuan. d) Ez dago eskumenak ordezkotzan ematearen figurarik.
490. Ofizioa dela eta: a) Eskuarki, administrazio-organoen eta herritarren arteko komunikazioetarako erabiltzen da. b) Ofizioen edukia erabat administratiboa eta ofiziala izaten da, tonu formal, neutro eta ob- jektiboa izaten du eta administrazio-jarduna hartzen du ardatz, funtsean. c) Gutunaren sinonimoa da. d) Lankideak eta herritarrak zoriontzeko balio du, adibidez.
491. Jakinarazpena dela eta: a) Jakinarazpena da interesdunari bere interes eta eskubideetan eragina duen ebazpen edo erabaki bat jakinarazten dion dokumentua. b) Jakinarazpena ez da nahitaezko baldintza bat jakinarazten den egintzaren eraginkortasuna lortzeko. c) Jakinarazpenaren helburu bakarra da komunikazioa bera eman dela bermatzea. d) Jakinarazteko ahaleginak bermatzen du jakinarazten den egintza existitzen dela eta haren eraginkortasun juridikoa erabatekoa dela.
492. Eskabide-orria: a) Eskabidearen hartzailea beti bera da: herritarra. b) Dokumentu bat da, zeinaren bidez herritar batek edo erakunde juridiko batek administra- zioari zerbait eskatzen dion; eskuarki, indarreko araudian dagoen zerbait. c) Dokumentu luzea eta korapilatsua da, baina ez zaio beste dokumenturik eransten edo gehitzen. d) Ez da beharrezkoa eskatzailea identifikatzea. .
493. Ziurtagiria: a) Egintza edo egoera administratiboen egiaztapena eskatzeko balio duen dokumentua da. b) Ziurtagiriaren eskatzailea administrazio bat izan ohi da. c) Balio du, adibidez, ikastaro batera joan izana justifikatzeko, jasotako ordainsariak edo egindako ikasketak justifikatzeko. d) Ez da beharrezkoa emailea identifikatzea.
494. Posta elektronikoa dela eta: a) Abantailetako bat da mezuaren testuarekin batera dokumentuak, irudiak, soinuzko fitxa- tegiak eta abar atxiki daitezkeela. b) Tresna elektroniko honek aukera ematen du mota guztietako informazioa Internet bidez igorri eta jasotzeko. c) Komunikazio formaletan, barne-oharren eta beste transmisio-dokumentu batzuen ordez oso zabalduta dagoen komunikabidea da. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
495. Zer da ahozko komunikazioa? a) Ahozko hizkuntza edo hizkuntza mintzatua. b) Bi pertsonaren edo gehiagoren artean testuak trukatzea, ahozko hizkuntza edo hizkuntza mintzatua baliatuz. c) Bi pertsonaren edo gehiagoren artean ideiak trukatzea, ahozko hizkuntza edo hizkuntza mintzatua baliatuz. d) Pertsonek mezuak igortzea, ahozko hizkuntza edo hizkuntza mintzatua baliatuz.
496. Giza komunikazio mota bat baino gehiago dago: a) Bai, hitzezko komunikazioa eta hitzik gabekoa. b) Bai, hitzezko komunikazioa eta idatzizko komunikazioa. c) Bai, hitzezko komunikazioa eta ahozko komunikazioa. d) Bai, hitzezko edo gorputzeko komunikazioa eta hitzik gabekoa edo erregistratua.
497. Ahozko komunikazioan, solaskideak direla eta: a) Bertan daudenean, aurrez aurrekoa ez den komunikazioa da. b) Bertan ez daudenean, aurrez aurreko komunikazioa da. c) Bananduta daudenean, aurrez aurrekoa ez den komunikazioa da. d) Bertan egon edo bananduta egon, aurrez aurreko komunikazioa da, hitzaren bidezko komunikazioa berehalakoa baita.
498. Ahozko komunikazioaren ezaugarriak: a) Ahozko hizkuntzaren mende dago. b) Komunikazioa osatzeko, beste baliabide batzuetan oinarritzen da. c) Inprobisatzeko joera du. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
499. «Ahozko komunikazioa iragankorra da». Zer esan nahi du horrek? a) Ahotsak hitz moduan igortzen dituen soinuak entzuteari uzten zaionean amaitzen dela komunikazioa. b) Izaera iragankor horrek komunikazioa testuinguru formalekin lotzen du. c) Ez dela nahitaezkoa igorleak eta hartzaileak une eta leku jakin batean egotea. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
500. Ahozko komunikazioa noranzko bikoa denez: a) Komunikazio-prozesua aurrez gertatzen da. b) Igorleak eta hartzaileak txandakatzeko eta rolak trukatzeko aukera dute. c) Emozioak islatzea nahitaezkoa da. d) Esaten dena berrikusteko eta berriz pentsatzeko denbora dago. .
501. Ahozko komunikazioa dela eta: a) Administrazio-hizkeraren baldintzatzaile berberek eragiten diote. b) Zenbait baldintzatzailek eragiten diote, hala nola bere helburu praktikoak edo komunikazio eraginkorra bilatzeak. c) Haren mezuek argiak eta zehatzak izan behar dute. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira. .
502. Hauetako bat, ahozko adierazpena hobetzeko aholku praktikoa da: a) Erabili hiztegi teknikoa, parafrasirik eta azalpenezko birformulaziorik gabe, mezu labur eta zehatzak transmititzeko. b) Erabili semantika eta esaldi-egitura konplexuak, mezu labur eta zehatzak transmititzeko. c) Erabili sintaxi sinplea, solaskideak informazioa errazago prozesatu ahal izan dezan. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
503. Hauetako bat, ahozko adierazpena hobetzeko aholku praktikoa da: a) Sartu herritarra azalpenean. b) Egin herritarra azalpenaren partaide. c) Sartu herritarra azalpenean, eta egin partaide, haren jarrera aktiboa bultzatzeko. d) Ez sartu herritarra azalpenean eta ez egin azalpenaren partaide; horrela, ez duzu hura konprometituko eta haren pribatutasuna errespetatuko duzu.
504. Hauetako bat, ahozko adierazpena hobetzeko aholku praktikoa da: a) Erabili informazioa nabarmentzeko eta azpimarratzeko estrategiak. b) Baztertu informazioaren edozein errepikapen mota. c) Ez erabili galdera erretorikoak. d) Hitz egin beti ahotsaren tonu, erritmo eta intentsitate berarekin. .
Denunciar Test