Cuestiones
ayuda
option
Mi Daypo

TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESEEuskara7 505-608

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del test:
Euskara7 505-608

Descripción:
galdetegia 505-608

Autor:
ekilikua
(Otros tests del mismo autor)

Fecha de Creación:
12/08/2022

Categoría:
Otros

Número preguntas: 100
Comparte el test:
Facebook
Twitter
Whatsapp
Comparte el test:
Facebook
Twitter
Whatsapp
Últimos Comentarios
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
505. Hauetako bat, ahozko adierazpena hobetzeko aholku praktikoa da: a) Lehenetsi baiezko esaldiak, ezezkoen gainetik. b) Lehenetsi ezezko esaldiak, baiezkoen gainetik, ezezkoak ulertzen errazagoak baitira. c) Erabili modu orekatuan baiezko esaldiak eta ezezko esaldiak, ez dadin bietako bat ere nagusitu. d) Lehenetsi esaldi abstraktuak, hau da, ez baiezko eta ezezko ez direnak.
506. Komunikazioa eraginkorra izango bada, ezin dugu modu berean komunikatu ahozko edo idatzizko testuinguruetan. a) Gezurra da, komunikatzeko bi modu ia berdinak baitira. b) Gezurra da, funtsezko desberdintasunik ez duten komunikatzeko bi modu baitira. c) Egia da, nahiz eta hizkuntza-sistema berean oinarritzen diren. d) Egia da, hizkuntza-sistema ezberdinetan oinarritzen baitira.
507. Ahozko komunikazioaren eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeak: a) Ahozko komunikazioan inprobisatzeko aukera dago. b) Ahozko hizkuntzan idatzizkoan baino hizkuntza-akats gehiago egiten dira. c) Azalpenean zehar, ahozko hizkuntzaren erregistroa egokitu dezakegu, beharrezkoa dela susmatzen badugu. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira. .
509. Hitzik gabeko komunikazioaren ezaugarriak direla eta: a) Hitzik gabeko komunikazioa saihetsezina da edozein komunikazio-egoeratan. b) Hitzezko zeinuak bezala, hitzik gabeko komunikazio-zeinuak aldatu egin daitezke egoeren arabera eta pertsonen ezaugarri sozialen arabera. c) Hitzik gabeko mezuek hainbat funtzio dituzte, eta ezin dira inoiz modu bakartuan interpre- tatu, baizik eta testuinguruaren barruan eta komunikazio-egintzan erabilitako gainerako zeinuekin konbinatuta. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
510. Begirada dela eta: a) Begien bitartez ez dugu ia informaziorik transmititzen. b) Begirada alderdi garrantzitsua da hitzik gabeko komunikazioan, ahozko informazioa osa- tzeko aukera ematen baitu, informazioa berretsiz edo edukia zehaztuz. c) Begirada gure solaskidearekin hizketan ari garen seinalea da, eta erantzuna ere modu berean espero dugun seinalea. d) Erraza da elkarrizketa arin bat izatea solaskideari begiratu gabe.
511. Lan- edo lanbide-begiradan: a) Igorlearen begiek goitik behera aztertzen dute solaskidearen gorputza. b) Igorlearen begiek behetik gora aztertzen dute solaskidearen gorputza. c) Gure begirada solaskidearen begien azpitik ez eramaten saiatu behar dugu. d) Igorlearen begiek ezkerretik eskuinera aztertu behar dute solaskidearen gorputza.
512. Zer da proxemika? a) Pertsonek ahoz komunikatzean duten espazioa eta distantzia aztertzen duen diziplina da. b) Ahoz komunikatzean gertuen dagoen pertsonarekin dagoen espazioa eta distantzia. c) Ahozko komunikazioetan denbora eta espazioa aztertzen dituen diziplina da. d) Zutik, oinez, eserita edo etzanda gaudenean gorputzari eusteko dugun jarrera.
513. Distantzia intimoa dela eta: a) Distantzia hori egon dadin, solaskideek konfiantza handia izan behar dute eta, kasu batzue- tan, emozionalki lotuta egon behar dute. b) 60 eta 145 zentimetro artekoa da. c) Pertsona bakoitzak elkarrizketa intimo baterako eta pertsona ezagunekin elkarrizketak izateko gordetzen duen distantzia da. d) Elkarrizketa informaletarako erabiltzen dena da. .
514. Zer aztertzen du paralinguistikak? a) Hizkuntzaren alderdi semantikoak. b) Hizkuntzaren alderdi ez-semantikoak, hala nola erabilitako tonuak, hitz egiteko erritmoa edo ahotsaren bolumena. c) Ahotsaren isiluneak eta tinbreak, idatzizko zeinu bihurtzeko. d) Gorputz-hizkuntzaren intentzionalitate linguistikoa aztertzen du.
515. Hitzik gabeko zeinuak direla eta: a) Ahozko komunikazioarekin kontraesanean egon daitezke. b) Hitzezko enuntziatu baten edukia edo zentzua baztertu dezakete. c) Hitzezko gabeziak estali ditzakete, solasaldiaren hutsuneak saihesteko. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
516. Hitzik gabeko komunikazioa behar bezala erabiltzeko gomendioak: a) Begiradak ez du zintzoa eta zuzena izan behar, solaskidea ez beldurtzeko. b) Saihestu behar dira eztarri-garbitzea, distrakzioak, asperdura-keinuak, aharrausiak, hatz- kolpeak, arnasotsak eta abar. c) Aurpegiko keinuak eta gorputz-jarrerak ez dira solaskidearentzako mezu-iturriak. d) Solaskideari irribarrez entzuteak ez du enpatiarik eta ulermenik transmititzen, eta komuni- kazioa amaitzeko bidea eman dezake.
517. Nola jokatu behar dugu aurrez aurreko arretaren harrera-fasean edo unean? a) Hasiera-hasieratik sentsazio positiboak sortzen saiatu behar dugu, lehen inpresioa fun- tsezkoa baita komunikazioa mamitzeko. b) Garrantzitsua da abegitsu jokatzea. c) Erabiltzaile desorientatuak, zalantzatiak edo zain daudenak ikusten ditugunean, laguntza eman behar dugu, interesa agertu. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
518. Aurrez aurreko arretan, beharrak kudeatzeko fasean, zein alderdi komunikatibo zaindu behar dira arretaz? a) Bidezko tratua. b) Profesionaltasuna eta gaitasuna. c) Efizientzia eta arintasuna arretan. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
519. Telefono bidezko komunikazioa hobetzeko teknikak: a) Hamabi dei-seinale baino lehenago erantzutea. b) Solaskidea luzaroan zain ez edukitzea: gehienez, 3 minutu. c) Deiari behar bezala erantzuteko behar diren dokumentuak eta materiala hurbil eta agerian jartzea. d) Telefonoa erabiltzean, gorputz-jarrera erosoa hartzea.
520. Telefono-deien transferentziak direla eta: a) Egoera hori gerta daiteke solaskideak guk eman ezin diogun informazioa eskatzen due- nean. b) Beste batzuei deiak transferitzean, ez zaie esan beharko nork eta zertarako deitzen duen, hori guztia ez baita gure ardura. c) Deiaren hartzailea lanpetuta badago, zintzilikatu egingo dugu. d) Ez dugu inoiz deirik transferitu behar. .
521. Ordenamendu juridikoaren barruan, zein maila du legeak? a) Konstituzioak baino txikiagoa eta erregelamenduak baino handiagoa. b) Konstituzioak baino txikiagoa eta erregelamenduak bezalakoa. c) Legeak ez daude ordenamendu juridikoaren barruan. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena. .
522. Lege-erreserba honela uler daiteke: a) Zentzu materialean eta formalean. b) Zentzu hertsian eta mugatuan. c) Zentzu konstituzionalean edo arautzailean. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
523. Zein kasutan kontrolatzen ditu legeak Konstituzio Auzitegiak? a) Estatukoak badira bakarrik. b) Estatukoak eta tokikoak badira bakarrik. c) Autonomikoak badira bakarrik. d) Estatukoak zein autonomikoak badira.
524. Zein gai arautzen dira lege organikoen bidez? a) Konstituzioan jasota ez dauden eskubideen garapenari buruzkoak. b) Toki-ordenantzak onartzeari buruzkoak. c) Hauteskundeetarako araubide orokorra onesten dutenak. d) Autonomia-estatutuak onartzen dituztenak bakarrik. .
525. Nork eman ditzake lege organikoak? a) Legegile autonomikoak bakarrik. b) Estatuko legegileak bakarrik. c) Bai legegile autonomikoak, bai estatukoak. d) Bai estatuko legegileak, bai autonomikoak, bai tokikoak.
526. Zer arautu dezake lege organiko batek? a) Edozein gai arautu dezake. b) Konstituzioan berariaz aurreikusitako gaiak baino ezin ditu arautu. c) Gobernuak baimentzen dizkion gaiak arautu ditzake. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena.
527. Zein maila dute legegintzako dekretuek? a) Legeak baino maila txikiagoa. b) Lege-maila dute, baina ez lege-indarrik. c) Lege-maila dute eta Parlamentuak ematen ditu. d) Lege-maila dute eta Gobernuak ematen ditu.
528. Legegintza-eskuordetza dela eta: a) Edozein gairi buruz eman daiteke. b) Ezin da eman lege organikoei erreserbatutako gaiei buruz. c) Izaera orokorra eduki dezake. d) Mugagabea izan daiteke.
529. Zein da legegintzako dekretuen helburua? a) Testu artikulatuak eta testu artikulatugabeak egitea. b) Testu luzeak eta testu konprimituak egitea. c) Erregelamenduak egitea. d) Testu artikulatuak eta testu bateginak egitea.
530. Nork kontrolatzen ditu legegintzako dekretuak? a) Auzitegi arruntek, beti. b) Auzitegi zibilek. c) Estatuaren Kontseiluak. d) Auzitegi arruntek, eskuordetzaren mugak gainditzen direnean.
531. Zein gai ezin dituzte arautu lege-dekretuek? a) Hauteskunde-zuzenbide orokorrari eragiten diotenak. b) Herritarren eskubide guztiei eragiten dietenak. c) Atzerritartasunari buruzko gaiak. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena.
532. Nork kontrolatzen ditu lege-dekretuak? a) Kongresuak a priori kontrolatzen ditu. b) Estatuaren Kontseiluak. c) Estatuaren Abokatutzak. d) Kongresuak a posteriori kontrolatzen ditu. .
533. Autonomia-erkidegoak direla eta: a) Lege-dekretuak eman ditzakete, baina ez legegintza-dekretuak. b) Legegintza-dekretuak eman ditzakete, baina ez lege-dekretuak. c) Lege-dekretuak eta legegintza-dekretuak eman ditzakete. d) Ezin dituzte ez lege-dekretuak, ez legegintza-dekretuak eman.
534. Zer dira erregelamenduak? a) Xedapen orokorrak dira, ordenamendu juridikoa berritzeko gaitasuna dutenak. b) Ebazpen partikularrak dira. c) Lege-mailako arauak dira. d) Ezin dute ordenamendu juridikoa berritu. .
535. Zer dira erregelamendu betearazleak? a) Administrazio-antolaketarekin zerikusia duten gaiei buruzkoak dira. b) Lege bat garatzen dutenak dira. c) Aurretiazko legerik gabe ematen direnak dira. d) Ez dago, berez, erregelamendu betearazlerik.
536. Erregelamenduak egiteko ahalaren titulartasunaren arabera, erregelamenduak honelakoak izan daitezke: a) Estatukoak eta tokikoak. b) Estatukoak, autonomikoak eta tokikoak. c) Tokikoak eta autonomikoak. d) Estatukoak, autonomikoak, tokikoak eta instituzionalak.
537. Erregelamenduak direla eta: a) Lege batek ezin ditu aldatu, erregelamendu bidez arautu beharreko gaia bada. b) Lege batek alda ditzake. c) Auzitegiek ezin dituzte kontrolatu. d) Konstituzio Auzitegiak kontrolatzen ditu.
538. Nork du erregelamenduak egiteko ahala? a) Ministro Kontseiluak bakarrik. b) Ministro Kontseiluak, Gobernuko presidenteak, presidenteordeak eta ministroek. c) Ministroek eta estatu-idazkariek bakarrik. d) Parlamentuak osoko bilkuran. .
539. Nork onartzen ditu errege-dekretuak? a) Presidenteak eta Ministro Kontseiluak. b) Autonomia Erkidegoko presidenteak eta haren kontseilariek. c) Ministroek. d) Kontseilari delegatuek.
540. Zer onartzen dute gobernu autonomikoek? a) Errege-dekretuak. b) Dekretuak. c) Aginduak. d) Errege-dekretuak eta dekretuak.
541. Zer esan nahi du arau-hierarkiaren printzipioak, erregelamenduei aplikatzen zaienean? a) Legeen azpitik daudela. b) Ezin dutela Konstituzioa urratu. c) Erregelamenduak hierarkikoki antolatzen direla elkarren artean. d) Ezin dutela ebazpen orokor bat urratu.
542. Zer esan nahi du eskumen-printzipioak, erregelamenduei aplikatzen zaienean? a) Hierarkia-maila beraren barruan, esleitutako eskumenaren arabera antolatzen direla arauak. b) Toki-erakundeek bakarrik eman ditzaketela erregelamenduak. c) Legeak lehentasuna duela beti erregelamenduaren gainetik. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena.
543. Zer esan nahi du Administrazioa legezkotasun-printzipioari positiboki lotuta egoteak? a) Legeek debekatzen ez duten guztian jardun dezakeela Administrazioak. b) Administrazioak askatasunez jardun dezakeela, horretarako aurretiazko araurik izan gabe. c) Administrazioak arauzko baimenarekin baino ezin duela jardun. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena.
544. Noiz gertatzen dira araututako ahalak? a) Legeak ahala egikaritzeko baldintza guztiak zehazten dituenean. b) Legeak ahala egikaritzeko baldintza batzuk zehazten dituenean. c) Ministroen Kontseiluak baino ezin dituenean egikaritu. d) Eskubide arautuei buruzkoak direnean.
545. Zer esan nahi du Administrazioaren diskrezionalitateak? a) Administrazioak arbitrariotasun-tarte bat duela bere jardunean. b) Egikaritutako ahala kontrolatu ezina. c) Hainbat konponbide daudela. d) Gaur egun, ahal diskrezionalak ezin dira erabili.
546. Zein balio dute erregelamendu batean ezarritakoaren aurka dauden administrazio-ebazpen partikularrek? a) Baliozkoak dira soilik baldin goragoko organo batek ematen baditu. b) Ez dute baliorik. c) Ez dute baliorik kide anitzeko organo batek ematen baditu. d) Baliozkoak dira, atzeraeraginezkoak ez badira.
548. Non arautzen da administrazio-organoen funtzionamendua? a) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legean. b) Administrazio Prozedura Erkidearen Legean. c) Administrazio-organoen Legean. d) Sektore Publikoko Kontratuen Legean.
549. Zein dira Estatuko Administrazioaren organo zentralak? a) Ministro Kontseilukoak. b) Autonomia-erkidego bakoitzean egoitza dutenak. c) Madrilen egoitza dutenak. d) Gobernuko presidentearenak direnak.
550. Nork osatzen du Estatuko Administrazio periferikoa? a) Gobernadore zibilek eta gobernadoreordeek. b) Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen gobernu-ordezkariek. c) Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen gobernu-ordezkariek eta probintzietako azpior- dezkariek. d) Gobernuak probintzietan dituen gobernu-ordezkariek eta autonomia-erkidegoetako azpior- dezkariek.
551. Nori dagokio administrazio-antolamenduaren arloko eskumena? a) Estatuari, haren oinarrizko izaeran. b) Autonomia-erkidegoei, haren oinarrizko izaeran. c) Estatuari, haren arau-garapenean. d) Toki-erakunde bakoitzari.
552. Zein dira Euskal Autonomia Erkidegoko organo nagusiak? a) Sailak eta ministerioak. b) Sailak eta zinegotzigoak. c) Sailak, sailburuordetzak eta zuzendaritzak. d) Ministerioak eta zinegotzigoak. .
553. Zein arauk erregulatzen du tokiko antolamendua? a) Toki-erakundeen Legeak. b) Toki-erakundeen Araubide Juridikoen Legeak. c) Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak. d) Probintzien eta Udalerrien Legeak.
554. Euskal Autonomia Erkidegoan, nola banatzen da tokiko antolaketa? a) Aldundiak eta udalak. b) Lurralde historikoak eta udalak. c) Gobernuaren ordezkaritzak. d) Gobernuaren ordezkariordetzak.
555. Nola sailkatzen dira udalak, toki-esparruan? a) Araubide erkidekoak eta biztanle-kopuru handikoak. b) Araubide erkidekoak eta probintziakoak. c) Biztanle-kopuru handikoak eta probintziakoak. d) Probintzia bakarrekoak eta probintzia bikoak. .
556. Zein organo dira nahitaezkoak, araubide erkideko udaletan? a) Alkatea eta tokiko gobernu-batzarra. b) Alkatea eta alkateordea. c) Alkatea, alkateordeak eta osoko bilkura. d) Alkatea. .
557. Zein printzipiotan oinarritzen dira administrazioen antolaketa-neurriak? a) Ekitatea eta berdintasuna. b) Deskontzentrazioa eta deszentralizazioa. c) Gaitasuna, hierarkia eta efikazia. d) Proportzionaltasuna eta berdintasuna.
558. Zein maila izan behar dute antolaketa-arau juridikoek? a) Lege organikoaren maila. b) Lege arruntaren maila. c) Nahikoa da erregelamendu-maila izatea. d) Lege-dekretuaren maila.
559. Zein dira eskumenak esleitzeko irizpideak? a) Lurralde-arlokoa, funtzionala eta eskumenekoa. b) Funtzionala, hierarkikoa eta materiala. c) Materiala, lurralde-arlokoa eta funtzionala. d) Proportzionala eta ekitatiboa.
560. Organo batek espediente bat tramitatzeko eskumena duenean eta beste organo batek ebaztekoa, zertaz ari gara? a) Eskumen materiala. b) Eskumen organikoa. c) Eskumen funtzionala. d) Lurralde-arloko eskumena.
561. Arau batek ez badu zehazten nori dagokion eskumen bat, zer ulertu behar da? a) Instruitzeko ahalmena goi-organoek dute, eta ebazteko ahalmena beheko organoek. b) Beheko organoek dute instruitzeko eta ebazteko ahalmena. c) Edozein organok du ebazteko ahalmena. d) Ezin da eskumen hori baliatu, espezifikatzen ez den bitartean.
562. Eskumena baliatzea dela eta: a) Kasu berezietan uko egin dakioke. b) Edozein unetan uko egin dakioke. c) Ezin zaio uko egin. d) Titularrak bakarrik egin diezaioke uko. .
563. Zein forma hartzen dute, normalean, jarraibideek eta aginduek? a) Barne-zirkularrak. b) Aginte-aginduak. c) Zerbitzu-betearazpenak. d) Barne-betebeharrak.
564. Zer dira jarraibideak eta zerbitzu-aginduak? a) Arau juridikoak dira. b) Erregelamenduak dira. c) Ez dira arau juridikoak. d) Zuzenbide-iturria dira.
565. Zer esan nahi du antolaketa-efikaziaren printzipioak? a) Organoei beharrezko kredituak emateko eta arrazionalizatzeko betebeharra. b) Organoek beren nagusien aurrean kontuak emateko duten betebeharra. c) Antolaketa ezin hobea izateko betebeharra. d) Organoak bikoiztu egin daitezkeela.
566. Organoen artean eskumenak eskuordetzan ematea dela eta: a) Edozein unetan erreboka daiteke. b) Ez da zertan argitaratu behar. c) Eskumenaren titulartasuna transmititzeko teknika bat da. d) Ez du mugarik gai aldetik.
567. Zer esan nahi du eskumenen abokazioak? a) Goragoko organoak beheragoko organo baten eskumenak baliatzen dituela. b) Beheragoko organo batek goragoko organo baten eskumenak baliatzen dituela. c) Goragoko organo batek, kasu jakin batean, beheragoko organo bati esleitutako eskumen bat baliatzen duela. d) Beste organo baten esku uzten dela eskumen baten betearazpen materiala. .
568. Kudeaketa-gomendioa dela eta: a) Kontratu arautuak izan ditzake objektutzat. b) Eskumen baten alderdi materialak beste organo bati enkargatzea dakar. c) Goragoko organo batek beheragoko organo baten eskumena hartzea dakar. d) Bi organok zerbitzu bat elkarrekin kudeatzen dutela dakar.
569. Sinadura delegatzea dela eta: a) Eskumena baliatzeari bakarrik eragiten dio. b) Eskumenaren titulartasunari bakarrik eragiten dio. c) Ez die eragiten, ez baliatzeari, ezta titulartasunari ere. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena.
570. Zein eginkizun du kide anitzeko organo baten idazkariak? a) Bilkuren aktak egitea. b) Eskumenen eskuordetzeak onartzea. c) Abokazioei baimena ematea. d) Organoaren sinadura delegatzea. .
571. Hauetatik, zein da organo bat abstenitzeko arrazoia? a) Azken 10 urteetan interesdunen batekin zerbitzu-harremana izatea. b) Interesdunen baten udalerri berean erroldatuta egotea. c) Espainiar nazionalitatea ez izatea. d) Espedientean interesa duen sozietate bateko administratzailea izatea.
572. Zer behar da kide anitzeko organo batek erabakiak baliozkotasunez hartzeko? a) Gaia gai-zerrendan sartuta egotea. b) Gaia saioaren hasieran iragartzea. c) Bilkura amaitu ondoren, gaia sartzea. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena. .
573. Hauetatik, zein dira administrazio-egintzak? a) Administrazioaren alde bakarreko adierazpenak. b) Administrazio-kontratuak eta -hitzarmenak. c) Partikularren deklarazioak, administrazio-prozedura baten barruan. d) Administrazioaren jarduketa materialak.
574. Zeren bidez esleitzen dira Administrazioaren ahalak? a) Harreman juridikoen bidez. b) Administrazio-kontratuen bidez. c) Ordenamendu juridikoaren bidez. d) Eskubide subjektiboen bidez.
575. Hierarkian eskumenik ez duen organo batek emandako egintza bat baliozkotu daiteke? a) Goragoko organoak baliozkotu dezake. b) Baliozkotu daiteke, baldin eta bien nagusi hierarkikoak baimentzen badu. c) Ezin da inoiz baliozkotu. d) Automatikoki baliozkotzen da, hartzaileak onartzen badu.
576. Zer dira «behin betiko egintzak»? a) Administrazio-bidea amaitzen ez duten egintzak. b) Egintza irmoak. c) Prozedurari amaiera ematen dioten egintzak. d) Administrazio-bidea amaitzen duten egintzak.
577. Administrazio-bidea amaitzen duten egintzak direla eta: a) Administrazio-bidean aurkaratu behar dira, auzibidera jo aurretik. b) Zuzenean errekurritu daitezke organo judizialen aurrean. c) Egintza irmoak dira. d) Berraztertze-errekurtsoaren bidez aurkaratu behar dira.
578. Hauetatik, zeinek amaitzen du administrazio-bidea? a) Jabari publikoa okupatzeko emakidak esleitzeko prozedurak ebazten dituzten egintzek. b) Gora jotzeko errekurtsoen ebazpenek. c) Zuzendariorde nagusiek emandako egintzen ebazpenek. d) Betearazpen-prozedurek.
579. Izapide-egintzak direla eta: a) Ezin dira inola ere aurkaratu. b) Salbuespenez aurkara daitezke. c) Administrazio-bidea agortzen badute soilik aurkaratzen dira. d) Interesdunak aldez aurretik eskatuta aurkaratzen dira.
580. Zer dira egintza irmoak? a) Administrazio-bidea amaitzen dutenak. b) Administrazio-bidean errekurritu ezin direnak, berrikusteko errekurtso bereziaren bidez izan ezik. c) Administrazio-bidea azkentzen dutenak. d) Ebazpen-egintza guztiak. .
581. Zein dira beti egintza baten elementu arautuak? a) Egintza eragin duen aurrekaria, egintza ematen duen organoaren eskumena, eta egintza ematean lortu nahi den xedea. b) Aurrekaria, epea eta modua. c) Eskumena eta araudia. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena. .
582. Egintza bat ordenamenduan aurreikusitakoaz beste helburu batekin ematen bada, zer da? a) Egitezko bidea. b) Baliogabetzen ez duen irregulartasuna. c) Aginte-desbideratzea. d) Funtzionario-eroskeria.
583. Hauetatik, zein egintza arrazoitu behar dira? a) Lizentziak ematen dituztenak. b) Ofiziozko berrikuspen-prozedurak ebazten dituztenak. c) Presuntziozkoak direnak. d) Administrazio-bidea amaitzen dutenak. .
584. Zein egintzak izan dezake atzeraeragina? a) Kalterako diren egintzek. b) Zehapen-egintzek. c) Eskubideak murrizten dituzten egintzek. d) Deuseztatutako beste egintza batzuen ordez ematen diren egintzek.
585. Egintza baten efikazia eten daiteke, baldin eta: a) Deuseztagarria bada. b) Erabat deuseza bada. c) Edozein kalte eragin badezake. d) Behin betikoa bada. .
586. Nola jakinarazi behar dira obligaziodunen aldeko ordainbideren bat daramaten egintzak? a) Bitarteko elektronikoen bidez. b) Inoiz ere ez bitarteko elektronikoen bidez. c) Organo emaileak egokitzat jotzen duen moduan. d) Ez dira jakinarazi behar.
587. Zer gertatzen da interesduna ez badago bere bizilekuan jakinarazpenaren unean? a) 14 urtetik gorako edonork har dezake jakinarazpena. b) Jakinarazpena beste 3 aldiz egiten saiatu behar da. c) 12 urtetik gorako edonork har dezake jakinarazpena. d) Jakinarazitzat jotzen da.
588. Noiz argitaratu behar dira administrazio-egintzak? a) Zehapen-egintzak direnean. b) Hartzaileak hala erabakitzen duenean. c) Hartzailea zehaztu gabeko pertsona-multzo bat denean. d) Eskubideak murrizten dituztenean. .
589. Zer esan nahi du autobabes betearazleak? a) Administrazioaren egintzak baliozkotzat jotzen direla. b) Administrazioak bere burua babesten duela. c) Administrazioak ez duela zertan jo auzitegietara bere egintzak betearazteko. d) Administrazioaren egintzak baliozkotzat jotzen direla, ematen diren unetik.
591. Zein kasutan erabil daiteke ondarearekiko premiamendua? a) Diru-zenbateko likido bat ordaintzeko betebeharra dakarten egintzetan. b) Egintza guztiz pertsonaletan. c) Betearazpen subsidiarioa egoki ez den egintzetan. d) Irmoak ez diren egintzetan. .
592. Zein kasutan erabil daiteke hertsapen-isuna? a) Zehapen-egintzetan. b) Egintza irmoetan. c) Administrazio-bidea amaitzen duten egintzetan. d) Pertsonak derrigortzea egoki ez den egintza guztiz pertsonaletan.
593. Zein da prozedura bat ebazteko gehienezko epea? a) 2 hilabete. b) 6 hilabete. c) 3 hilabete. d) 1 hilabete. .
594. Ofizioz hasitako prozeduretan, ebazteko epea igarotzeak zer dakar? a) Iraungitzea, eskubideak murrizten dituzten prozedurak badira. b) Isiltasun negatiboa. c) Iraungitzea, aldeko prozedurak badira. d) Isiltasun positiboa.
596. Zein prozeduratan izaten da isiltasuna negatiboa? a) Eskariak egiteko eskubidea baliatzeko prozeduretan. b) Nahitaezko desjabetzearen prozeduretan. c) Eraikitzeko lizentziak emateko prozeduretan. d) Norgehiagoka-prozeduretan. .
597. Zein egintza dira erabat deusezak? a) Aginte-desbideratzea dakarten egintzak. b) Epez kanpo emandako egintzak. c) Hierarkia dela-eta eskumenik ez duen organo batek emandako egintzak. d) Gaia dela-eta eskumenik ez duten organo batek emandako egintzak.
598. Zer dakar egintza baten forma-akatsak? a) Deuseztasun-kasua. b) Deuseztagarritasun-kasua. c) Deuseztagarritasun-kasua, egintzak formazko ezinbesteko baldintzak betetzen ez ditue- nean. d) Irregulartasun bat, baina inoiz ere baliogabetasunik ez dakarrena. .
599. Egintza hauetatik, zein dira egintza deusezak? a) Eskumenik ez duen organo batek emandako zehapen-egintzak. b) Presuntziozko egintzak. c) Arau-hauste penala dakarten egintzak. d) Edozein eskubideri kalte egiten dioten egintzak. .
600. Administrazio-prozedura dela eta: a) Administrazio-egintzak emateko bidea da. b) Aukerakoa da Administrazioarentzat. c) Administrazioak hartzen duen edozein erabaki da administrazio-prozedura. d) Nahitaezkoa da soilik zehapen-egintza bat ematen bada.
601. Hauetatik, zein da Estatuaren eskumen esklusiboa? a) Osasun-zerbitzuak. b) Hezkuntza. c) Administrazio-prozedura erkidearen erregulazioa. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
602. Zein legek arautzen du administrazio-prozedura erkidea? a) Urriaren 1eko 39/2015 Legeak. b) Urriaren 5eko 22/2015 Legeak. c) Urriaren 1eko 40/2017 Legeak. d) Azaroaren 1eko 30/92 Legeak.
603. Zerk erakusten du prozedura sinplifikatzeko joera dagoela? a) Premiazko prozedurak bultzatzeak. b) Isiltasun-kasuen kopurua handitzeak. c) Beharrezkoak ez diren tramiteak ezabatzeak. d) Alderdi batek eskatuta hasitako prozedura-kopurua handitzeak.
604. Zeinek osatzen dute sektore publikoa? a) Estatuko Administrazioak, autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek. b) Estatuko Administrazioak, autonomia-erkidegoek, toki-erakundeek eta sektore publiko instituzionalak. c) Estatuko Administrazioak eta autonomia-erkidegoek. d) Organismo autonomoek.
605. Zein prozedura daude 39/2015 Legearen aplikazio-eremutik kanpo? a) Errekurtsoen prozedurak. b) Ondare-erantzukizuna erreklamatzeko prozedurak. c) Nahitaezko desjabetzearen prozedurak. d) Atzerritartasun- eta asilo-prozedurak.
606. Zein jotzen dira administratu kualifikatutzat? a) Beren eskubide guztiei eusten dieten administratuak. b) Prozedura jakin batean alderdi izaera hartzen duten administratuak. c) Herritar guztiak. d) Eskatzen duten guztiak.
607. Zer da gaitasun juridikoa? a) Pertsona batek prozedura batean alderdi izateko duen gaitasuna. b) Pertsona batek administrazioaren aurrean pertsonalki jarduteko duen gaitasuna. c) Pertsona batek ezkontzeko duen gaitasuna. d) Pertsona batek eskubideen eta betebeharren titular izateko duen gaitasuna.
608. Zeinek dute jarduteko gaitasuna? a) Adingabeek, beti. b) Nortasun juridikorik gabeko erakundeek, beti. c) Arau zibilen arabera gaitasun hori duten pertsonek. d) Ondare-batasunek.
Denunciar test Consentimiento Condiciones de uso