option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php
TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESE: Euskara8 609-702
COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Euskara8 609-702

Descripción:
galdetegiko 609-702

Autor:
ekilikua
OTROS TESTS DEL AUTOR

Fecha de Creación:
12/08/2022

Categoría: Otros

Número Preguntas: 92
COMPARTE EL TEST
COMENTARNuevo Comentario
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
609. Arduradunik gabeko adingabe atzerritarrak direla eta: a) Aberriratzeko prozeduran parte hartzeko gaitasuna dute, beti. b) Aberriratzeko prozeduran parte har dezakete, 15 urtetik gorakoak badira. c) Aberriratzeko prozeduran parte har dezakete, 16 urtetik gorakoak badira. d) Ezin dute aberriratzeko prozeduran parte hartu.
610. Europar Batasuneko herritarrak direla eta: a) Espainiarrek dituzten baldintza beretan sar daitezke funtzio publikoan. b) Ezin dira funtzio publikoan sartu. c) Funtzio publikoan sar daitezke, kidego sanitarioetan izan ezik. d) Espainiarrek dituzten baldintza beretan sar daitezke funtzio publikoan, eginkizun jakin batzuetan izan ezik. .
611. Atzerritar egoiliarrak (EBko kide ez direnak) direla eta: a) Karrerako funtzionario izan daitezke, aldez aurretik eskatuz gero. b) Karrerako funtzionario izan daitezke, dagokien oposizioa gainditu ondoren. c) Ezin dira lan-kontratuko langileak izan. d) Lan-kontratuko langileak izan daitezke.
612. Zer dakar udalerri batean erroldatzeak? a) Autonomia-erkidegoko kide politiko gisa aitortzea. b) Bizilekuaren froga da, atzerritarren kasuan. c) Hautesle izan daiteke, baina ez hautagai. d) Hautagai izan ahal izatea, baina ez hautesle.
613. Erantzukizun penala azkendu zaien kondenatuak direla eta: a) Gaitasuna dute ehiza-baimena eskatzeko. b) Edozein unetan eska dezakete beren aurrekariak ezerezteko. c) Zigor astunen kasuan, 10 urte igarotakoan, aurrekariak ezerezteko eskatzeko eskubidea dute. d) Ezin dituzte beren aurrekariak ezereztu.
614. Behin 18 urte betez gero: a) Pertsonak bere eskubide politiko guztiak bereganatzen ditu. b) Pertsona behartuta dago NANa lortzera. c) Pertsona funtzio publikoan sar daiteke. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. .
615. Zer da ahala? a) Administrazioari harreman juridiko baten bidez esleitzen zaion boterea. b) Administrazioari objektu jakin bati dagokionez esleitzen zaion boterea. c) Administrazioari subjektu jakin bati dagokionez aitortzen zaion boterea. d) Administrazioari oro har esleitzen zaion boterea.
616. Zer dakar interes legitimo baten titularra izateak? a) Beste subjektu baten aurrean botere-egoeran izatea. b) Beste subjektu bati interes hori bete dezan exijitzeko aukera ematen du. c) Administrazioaren jardunaren aurrean erreakzionatzeko ahalmena bermatzen du. d) Herritar guztiei dagokien elementua da.
618. Noiz sortzen dira eginbeharrak? a) Kontratu batean. b) Administrazio-egintza batean. c) Arau batean. d) Harreman juridiko batean.
620. Nor da interesduna prozedura batean? a) Interes legitimo bat duten guztiak. b) Interes legitimoa izanik, prozeduran aurkezten direnak. c) Udalerrian erroldatutako edonor. d) Herritar guztiak.
621. Zein eskubide dute administrazio-prozedura batean interesdun direnek? a) Administraziora edozein hizkuntzatan jotzekoa. b) Dokumentuak prozeduraren edozein unetan aurkeztekoa. c) Espedientearen jatorrizko edozein dokumentu etxean jasotzekoa. d) Edozein unetan tramitazioaren egoera zein den jakitekoa.
622. Nor dago behartuta Administrazioarekiko harremanak elektronikoki egitera? a) Herritar guztiak. b) Adin nagusiko herritarrak. c) Pertsona juridikoak. d) Pertsona fisiko guztiak.
623. Administrazioarekiko harreman elektronikoetan, zein kasutan erabili behar da sinadura elektronikoa nahi eta nahi ez? a) Administrazioarekiko edozein jarduketatan. b) Administrazioarekin kontratuak egitean. c) Zehapen bat errekurritzean. d) Balio justua jasotzean. .
624. Administrazio-prozedura batean, interesdunak: a) Abokatuarekin joan behar du. b) Prokuradorearekin joan behar du. c) Abokatuarekin eta prokuradorearekin joan behar du. d) Ordezkari baten bitartez jardun dezake. .
625. Hauetatik, zein da abstenitzeko arrazoi? a) Interesdunekin edozein mailatako ezkontza-ahaidetasuna izatea. b) Interesdunekin seigarrenetik beherako odolkidetasuna izatea. c) Hartzekodunen konkurtsoan deklaratua izatea. d) Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian. .
626. Zer dakar prozedura batean ez abstenitzeak, abstenitzea beharrezkoa denean? a) Funtzionarioari zehapen penala ezartzea. b) Emandakoaren erabateko deuseztasuna. c) Funtzionarioaren nahitaezko eszedentzia. d) Funtzionarioaren erantzukizuna. .
627. Nork eman diezaioke hasiera administrazio-prozedurari? a) Edozein herritarrek. b) Administrazio-auzotasuna dutenek. c) Administrazioak bakarrik. d) Administrazioak edo interesdunek.
628. Zer da instrukzio-fasea? a) Prozedura hastea. b) Gertakariak argitzeko jarduketak. c) Prozeduraren azken zatia. d) Funtzionarioen prestatze-fasea.
629. Prozedura hasi aurretik, zer egin dezake organo eskudunak? a) Aldez aurretik ebatz dezake. b) Behin-behineko neurriak har ditzake. c) Ez du gaia ikertu behar. d) Jendaurreko informaziorako aldi bat ireki behar du.
630. Zein epe du organo eskudunak behin-behineko neurrien gaineko ebazpena emateko? a) 15 egun, gehienez. b) 10 egun, gehienez. c) 15 eta 20 egun bitartean. d) 5 egun baliodun.
631. Zer ekar dezake salaketa aurkezteak? a) Prozedura hastea, alderdi batek eskatuta. b) Prozedura ofizioz hastea. c) Behin-behineko neurriak artxibatzea. d) Behin-behineko neurriak aurkeztea. .
632. Beste organo batzuek eskatuta, zer egin behar du organo eskudunak? a) Prozedurari hasiera eman behar dio. b) Aukeran du prozedura ez hastea. c) Bere goragokoari prozedura irekitzeko eskatu behar dio. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
633. Salaketa dela eta: a) Salaketa aurkezteak esan nahi du salaketa aurkeztu duen pertsona interesdun bihurtzen dela. b) Idatziz aurkeztu behar da. c) Salaketa aurkezteak ez du esan nahi aurkeztu duen pertsona, besterik gabe, interesdun bihurtzen denik. d) Bide telematikoen bitartez aurkeztu behar da.
634. Prozedura hasteko eskaeran datu hau adierazi behar da, besteak beste: a) Eskatzailearen adina. b) Eskatzailearen administrazio-auzotasuna. c) Eskatzailearen ohiko bizilekua. d) Eskaeraren oinarri juridikoa.
635. Non aurkeztu behar da prozedura hasteko eskaera? a) Edozein udaletan. b) Edozein probintziatako diputazioan. c) Posta-bulegoetan. d) Diputatuen Kongresuko bulegoetan.
636. Eskabidean jaso beharreko informazioa falta bada: a) Eskaera artxibatu egiten da. b) Behin-behineko neurriak erabakitzen dira. c) 15 eguneko epea ematen da eskaera zuzentzeko. d) Interesdunei eskabidea hobetzeko eska dakieke.
637. Hasteko erabakia dela eta: a) Isiltasunak zer esan nahi duen jaso behar du, halakorik gertatuz gero. b) Hasteko erabakia beti eman behar da, nahiz eta eskabideak akatsak izan. c) BOEn argitaratu behar da. d) Egin beharreko tramiteak adierazi behar ditu.
638. Erantzukizunpeko adierazpena dela eta: a) Frogak egitean aurkeztu behar da. b) Pertsona batek hartzen duen konpromisoa da, jarduera bat egiten edo eskubide bat balia- tzen duen unetik. c) Organo eskudunak egin behar du. d) Esan nahi du ebazpen bat eman ondoren balia daitekeela eskubidea.
639. Prozeduraren instrukzioa dela eta: a) Ebazteko eskumena duen organoak tramitatzen du. b) Ebazteko eskumena duen organoak ezin du tramitatu. c) Instruktoreak tramitatzen du. d) Ez da nahitaezkoa prozeduran. .
640. Zer esan nahi du prozedura ofizioz bultzatzeak? a) Prozedura ofizioz hasten dela esan nahi du. b) Esan nahi du interesdunak berak egin behar dituela hurrengo tramiteak. c) Esan nahi du Administrazioak zaintzen duela prozeduraren garapena. d) Ezarritako epeak bete behar direla esan nahi du.
641. Zer dakar kontraesan-printzipioak? a) Interesdunek alegazioak egiteko aukera dutela. b) Edozein herritarrek egin ditzakeela alegazioak. c) Tramite nahasiak argitu behar direla. d) Administrazioak prozeduran duen nagusitasuna. .
642. Zer da «dies a quo» eguna? a) Prozeduraren lehen eguna da, beti. b) Epearen zenbaketa bukatzen den eguna da. c) Epearen zenbaketa hasten den eguna da. d) Prozedura bukatzen den eguna da.
643. Epeak ordutan zenbatzen badira: a) Ordu baliodunak direla ulertu behar da. b) Ez dira inoiz 12 orduak zenbatu behar. c) Egun naturalak direla ulertu behar da. d) 48 orduko iraunaldia izango dute, gehienez. .
644. Egun naturalak direla eta: a) Larunbatak, igandeak eta jaiegunak ere hartzen dituzte. b) Ez dituzte hartzen, ez larunbatak, ez igandeak. c) Ez dituzte jaiegunak hartzen. d) Ezin dira egun gisa zenbatu. .
645. Berariazko xedapenik ezean, txostenak: a) Beti dira lotesleak. b) Aukerakoak eta lotesleak dira. c) Aukerakoak eta ez-lotesleak dira. d) Nahitaezkoak dira.
646. Noiz egin ditzakete alegazioak interesdunek? a) Prozeduraren edozein unetan, entzunaldiaren tramitea baino lehen. b) Entzunaldiaren tramitearen ondoren beti. c) Eskubide subjektiboen titularrak badira bakarrik. d) Interes legitimoen titularrak badira bakarrik. .
647. Zein legetan jasotzen dira prozedurako frogen balorazioa egiteko irizpideak? a) Prozedura Kriminalaren Legean. b) Prozedura Zibilaren Legean. c) Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legean. d) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legean. .
648. Epai penal irmoan frogatutzat jotzen diren egitateak: a) Ez dira lotesleak administrazio zehatzailearentzat. b) Lotesleak dira administrazio zehatzailearentzat, aurkakoak badira. c) Lotesleak dira administrazio zehatzailearentzat. d) Lotesleak dira administrazioarentzat, aldekoak badira. .
649. Informazio publikoaren tramitean parte hartzen dutenak: a) Prozeduran interesdun direla jotzen da. b) Prozeduran interesdunak dira, eskubideen titularrak badira. c) Parte hartzeak ez ditu, besterik gabe, interesdun bihurtzen. d) Interesdunak dira, interes legitimoen titularrak badira.
650. Prozeduraren ebazpena dela eta: a) Interesdunek planteatutako gaiak bakarrik erabaki ditzake. b) Interesdunek planteatutako gaiak eta prozeduratik eratorritakoak erabaki behar ditu. c) Berariazko ebazpena baino ezin da izan. d) Eskatzailearen egoera juridikoa okertu dezake. .
651. Interesdunak prozeduran atzera egiten duenean: a) Uko egiten die prozeduraren gainean dituen eskubideei. b) Prozeduran ez jarraitzeko interesa agertzen du. c) Ezin du berriro prozedura hasi. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena. .
652. Zer dakar zehapen-prozedura bat iraungitzat deklaratzeak? a) Ez du eteten arau-hausteen preskripzio-epea. b) Arau-hausteen preskripzio-epea eteten du. c) Administrazioari beste zehapen-prozedura bat hastea eragozten dio. d) Isiltasun negatiboa dakar.
653. Amaiera itundua dela eta: a) Edozein gairi buruzkoa izan daiteke. b) Ezin da kalte-ordainei buruzkoa izan. c) Beti argitaratu behar da. d) Prozedura amaitzea ekar dezake.
654. Hauetatik, zein berrikus ditzake Administrazioak? a) Konstituzioaren aurkako legeak. b) Egintza eta erregelamendu deuseztagarriak. c) Erabat deusezak diren egintza eta erregelamenduak. d) Irregulartasunak dituen edozein egintza.
655. Zein egintza berrikus ditzake Administrazioak? a) Administrazio-bidea amaitzen duten edo irmoak diren egintzak. b) Aldekoak diren egintzak. c) Gora jotzeko errekurtsoa jaso dezaketenak. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena. .
656. Noiz berrikus ditzake egintza deuseztagarriak Administrazioak? a) Beti. b) Aginte-desbideratzea eragiten badute bakarrik. c) Inoiz ere ez. d) Administrazio-bidea amaitzen badute bakarrik. .
657. Noiz ebatzi behar da kaltegarritasun-deklarazioaren prozedura? a) Prozedura hasi eta 6 hilabete igaro baino lehen. b) Prozedura hasi eta 3 hilabete igaro baino lehen. c) Administrazio-egintza eman zenetik 3 urte igaro baino lehen. d) 1 urte igaro baino lehen, administrazio-egintza eman zenetik.
658. Akats materialen zuzenketa dela eta: a) Ofizioz baino ezin da egin. b) Gehienez ere 4 urteko epean egin behar da. c) Ez da beharrezkoa interesdunari entzunaldia ematea. d) Ofizioz edo interesdunak eskatuta hasi daiteke. .
659. Administrazioak egintza bat errebokatzeko, zer behar da? a) Egintzak administrazio-bidea amaitu izana. b) Preskripzio-epea igaro izana. c) Egintza irmoa izatea. d) Preskripzio-epea igaro ez izana.
660. Zeren kontra jar daiteke administrazio-errekurtsoa? a) Xedapen orokorren kontra bakarrik. b) Xedapen orokorren eta egintzen kontra. c) Administrazio-egintzen aurka bakarrik. d) Xedapen orokorren aurka, administrazio-bidea agortzen badute.
661. Administrazio-errekurtsoen ebazpena dela eta: a) Eskumen hori ezin zaio delegatu aurkaratzen den egintza eman zuen organoari. b) Egintza eman duen organoari delegatu dakioke, goragoko organoaren baimenarekin. c) Egintza eman zuenaren goragoko organoak ebatzi behar du beti. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
662. Administrazio batek administrazio-errekurtsoa jar dezake beste administrazio baten egintza baten aurka? a) Inoiz ere ez. b) Aldez aurretik errekerimendu bat egiten badu. c) Egintzak administrazio-bidea amaitzen badu bakarrik. d) Egintzak administrazio-bidea amaitzen ez badu bakarrik. .
663. Zer dira izapide-egintza kualifikatuak? a) Organo batek baino gehiagok emandakoak. b) Administrazioak hasitakoak. c) Administrazio-bidea amaitzen dutenak. d) Gaiaren funtsa erabakitzen dutenak. .
664. Interesdunak eskakizunen bat betetzen ez badu administrazio-errekurtsoa jartzean: a) Administrazioak ez du onartu behar. b) Administrazioak errekerimendua egingo dio, 10 eguneko epean akatsa zuzentzeko. c) Administrazioak ezetsi egin behar du. d) Administrazioak beste bat jarri behar du haren ordez. .
665. Egintza baten aurka errekurtsoa jartzeko legezko epea igarotzen bada: a) Ezohiko epea eman behar da. b) Ulertu behar da egintzak administrazio-bidea amaitu duela. c) Egintza hori irmo bihurtuko da. d) Egintzak preskribatu egiten du.
666. Zer ondorio du administrazio-errekurtsoa jartzeak? a) Errekurritutako egintzaren eraginkortasuna eteten du. b) Ez du eteten errekurritutako egintzaren eraginkortasuna. c) Egintza irmo bihurtzen du. d) Egintzak administrazio-bidea agortzen du.
667. Etendura eskatu ondoren, hilabetean ebazten ez bada: a) Ezetsitzat jo behar da. b) Ez da onartzen. c) Ulertu behar da egintza eten egiten dela. d) Abala aurkeztu beharko da.
668. Auzibideko egintza bat eteteko eskatu ondoren: a) Eten egingo da, egintza administrazio-bidean eman bada. b) Etendurari eutsiko zaio administrazio-bidean eman bada, harik eta epaileak erabaki bat eman arte. c) Abala aurkeztuz gero, egintza eten egingo da. d) Ez da onartuko, dagoeneko administrazio-bidean eskatu bada. .
669. Entzunaldi-tramitea nahitaezkoa da administrazio-errekurtsoan? a) Nahitaezkoa da beti. b) Ez da inoiz nahitaezkoa. c) Ez da nahitaezkoa, aurretiko prozeduran eman bazen eta dokumentu berriak kontuan hartu behar ez badira. d) Ez da nahitaezkoa, eskatzen ez bada.
670. Hauetatik, zein dira administrazio-errekurtso arruntak? a) Deuseztasun-kausetan soilik oinarritzen direnak. b) Arrazoiei dagokienez balioztatuta daudenak. c) Edozein deuseztasun- edo deuseztagarritasun-kausatan oinarritzen direnak. d) Deuseztagarritasun-kausetan soilik oinarritzen direnak. .
671. Zer organok du gora jotzeko errekurtsoa ebazteko eskumena? a) Hierarkian egintza eman zuen organoaren gainetik dagoenak. b) Egintza eman duen organo berak. c) Hierarkian behean dagoen organoak. d) Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak. .
672. Egintza baten aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi bada, baina egintza hori eskuordetzan eman bada: a) Organo eskuordetuari jarri beharko zaio errekurtsoa. b) Organo eskuordetzaileari jarri beharko zaio errekurtsoa. c) Hierarkian eskuordetzailearen gainetik dagoenari jarri beharko zaio. d) Hierarkian eskuordetuaren gainetik dagoenari jarri beharko zaio. .
673. Zein da gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea? a) 3 hilabete, egintza espresua bada. b) 1 hilabete, egintza espresua bada. c) 6 hilabete, egintza presuntziozkoa bada. d) 3 hilabete, egintza presuntziozkoa bada. .
674. Zein da gora jotzeko errekurtsoa ebazteko epea? a) 1 hilabete. b) 2 hilabete. c) 3 hilabete. d) 6 hilabete.
675. Zeren kontra jartzen da berrikuspen-errekurtso berezia? a) Egintza irmoen kontra. b) Irmoak ez diren egintzen kontra. c) Administrazio-bidea amaitzen duten egintzen aurka bakarrik. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
676. Zein da berrikuspen-errekurtso berezia jartzeko epea? a) 6 hilabete. b) 2 hilabete. c) 1 hilabete. d) 4 urte edo 3 hilabete, arrazoiaren arabera.
677. Espainiako Konstituzioaren arabera, norena da ondare-erantzukizunaren arloko legegintza- eskumena? a) Estatuarena, oinarrizko legeei dagokienez. b) Autonomia-erkidegoena, lege-garapenari dagokionez. c) Estatuak eta autonomia-erkidegoek partekatzen dute. d) Estatuarena da, oso-osorik. .
678. Zein da Administrazioaren ondare-erantzukizunaren funtsa? a) Errua edo zabarkeria. b) Doloa eta errua. c) Partikularrak kalte antijuridiko bat jasatea. d) Izaera subjektibokoa da.
679. Administrazioaren erantzukizunari buruzko klausula orokorra, non jasotzen da lehenengo aldiz? a) Espainiako Konstituzioan. b) 30/1992 Legean. c) Nahitaezko Desjabetzearen Legean. d) Administrazio Prozedura Erkidearen Legean (39/2015 Legea).
680. Administrazioaren erantzukizuna dela eta: a) Objektiboa da. b) Subjektiboa da. c) Hondarrezkoa da. d) Mugatua da.
681. Administrazioaren kalte-ordaina lortzeko, zer frogatu behar dute partikularrek? a) Administrazioaren errua. b) Ezinbesteko kasurik ez izatea. c) Administrazioak eragindako kalte antijuridikoa egotea. d) Funtzionarioaren intentzionalitatea. .
682. Administrazioaren erantzukizun juridikoa dela eta: a) Erantzukizun penala da. b) Ondare-erantzukizuna da. c) Diziplina-erantzukizuna da. d) Hautazko erantzukizuna da.
683. Administrazioak kalte bat sortzen badu zuzenbide pribatuan jardunez: a) Jurisdikzio zibilaren aurrean erantzun behar du. b) Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan erantzun behar du. c) Haren langileek baino ez dute erantzun behar. d) Ez du erantzuten.
684. Nola ulertu behar da «zerbitzuen funtzionamendua» esapidea Administrazioaren erantzu- kizun-kausa gisa? a) Zentzu hertsian ulertu behar da. b) Salbuespentzat jo behar da. c) Funtsezko zerbitzu publiko gisa interpretatu behar da. d) Zentzu zabalean ulertu behar da.
685. Zer esan nahi du kaltearen antijuridikotasunak Administrazioaren ondare-erantzukizunaren sisteman? a) Haren jarduketa ez datorrela bat ordenamendu juridikoarekin. b) Haren jarduketaren erruduntasuna. c) Partikularrak jasan beharrik ez duen kaltea dela. d) Arau bat hausten duela. .
686. Zer da ezusteko kasua? a) Aurreikusi ezin den eta zerbitzuaren funtzionamendutik kanpo dagoen gertakari bat. b) Zerbitzuaren funtzionamenduari atxikitako gertakari saihestezina. c) Ezinbesteko kasuarekin pareka daitekeen gertakari bat. d) Errua tartean duen gertakari bat.
687. Administrazioak administrazio-egintza bat deuseztatzeak: a) Ez du inoiz erantzukizunik sortzen. b) Erantzukizuna sortzen du beti. c) Erantzukizuna sor dezake. d) Erantzukizuna sortzen du, auzibideko jurisdikzioak deuseztatzen badu,.
688. Zer behar da lege baten konstituzio-kontrakotasunetik eratorritako kalte-ordaina erreklamatu ahal izateko? a) Ezespen-epai irmoa exijitzen da, konstituzio-kontrakotasuna alegatuz. b) Administrazioak aitortzea. c) Legea estatu mailakoa izatea. d) Legea legebiltzar autonomiko batetik etortzea.
689. Bide publiko bat oinezkoentzako bide izendatzea: a) Kalte-ordaina emateko modukoa da, antijuridikoa baita. b) Ez da kalte-ordaina emateko modukoa, ez dakarrelako kalterik. c) Ez da kalte-ordaina emateko modukoa, ez baita antijuridikoa. d) Kalte-ordaina emateko modukoa da, eskuratutako eskubide gisa aitortzen bada.
690. Administrazioko kontratista batek kaltea eragiten badu, nork erantzuten du? a) Administrazioak erantzuten du beti kalte-ordain osoaz. b) Kontratistak erantzuten du beti kalte-ordain osoaz. c) Kontratistak erantzun behar du, kaltea Administrazioaren agindu baten ondorio denean izan ezik. d) Kontratistak ez du erantzuten.
691. Funtzionario batek doloz edo zabarkeria larriz jarduten badu: a) Lesionatuak funtzionarioari zuzendu behar dio erreklamazioa. b) Lesionatuak Administrazioari zuzendu behar dio erreklamazioa. c) Lesionatuak Administrazioari edo funtzionarioari zuzendu diezaioke erreklamazioa. d) Kalte-ordainaren % 50eraino ordaindu beharko du. .
692. Kondizio-baliokidetasunaren teoriak adierazten duenez: a) Emaitzaren kausa pisu handiena duena baino ez da. b) Emaitzaren kausa garrantzi handiena duena da. c) Administraziotik datorrena baino ez da kausa. d) Azken emaitzan eragina duen edozein kausa hartu behar da kaltearen kausatzat.
693. Kausalitate egokiaren teoriak dioenez: a) Kaltea eragiten duen guztia da kaltearen kausa. b) Emaitza sortzeko egokiena den kausa da kaltearen kausa. c) Kausa guztiak izan daitezke kaltearen sorburu. d) Beharrezkoa da emaitza kaltegarria objektiboki Administrazioari egozteko modukoa izatea.
694. Kausalitate-harremanari buruzko Espainiako legeriak: a) Kondizio-baliokidetasunaren teoriari jarraitzen dio. b) Kausalitate egokiaren teoriari jarraitzen dio. c) Egozpen objektiboaren teoriari jarraitzen dio. d) Ez du inolako teoriarik jasotzen.
695. Ezinbesteko kasua dela eta: a) Administrazioaren erantzukizuna baztertzen du. b) Lesionatuak frogatu behar du. c) Aurresuposatzen da. d) Administrazioaren erantzukizuna arintzen du. .
696. Nolakoa izan behar du lesionatuak alegatutako kalteak? a) Benetakoa, orokorra eta juridikoa. b) Benetakoa, diru aldetik neurgarria eta indibidualizatua. c) Subjektiboa, benetakoa eta orokorra. d) Objektiboa eta orokorra.
697. Kalte-ordainaren ordez gauzazko konpentsazioa eman ahal izateko, zer behar da? a) Beharrezkoa da interesdunarekin akordioa lortzea. b) Beharrezkoa da kaltea zehatza izatea. c) Beharrezkoa da ezinbesteko kasurik ez egotea. d) Beharrezkoa da ezusteko kasua izatea. .
698. Erreklamatzeko eskubidea dela eta: a) Bi urteren buruan preskribatzen du. b) Urte baten buruan preskribatzen du. c) Urte baten buruan iraungitzen da. d) Bi urteren buruan iraungitzen da.
699. Administrazioak administrazio-egintza bat deuseztatzen badu: a) Erantzukizuna sortzen da beti. b) Beti ez da erantzukizuna sortzen. c) Erabateko deuseztasuna gertatuz gero, erantzukizuna sortzen du. d) Deuseztagarritasuna gertatuz gero, erantzukizuna sortzen du.
700. Ondare-erantzukizuna erreklamatzeko prozedura dela eta: a) Ofizioz hasten da beti. b) Alderdi batek eskatuta hasten dira beti. c) Ofizioz edo alderdi batek eskatuta hasten da. d) 3 hilabete irauten dute.
701. Zein da erantzukizun-prozedura ebazteko epea? a) 3 hilabete. b) 2 hilabete. c) 1 hilabete. d) 6 hilabete.
702. Zein da Administrazioari erantzukizuna exijitzeko eskumena duen jurisdikzioa? a) Jurisdikzio zibila, Administrazioak zuzenbide pribatuan jarduten badu. b) Auzi-jurisdikzioa, beti. c) Jurisdikzio zibila edo auzi-jurisdikzioa, Administrazioak diharduen eskubidearen arabera. d) Kaltetuak aukeratzen duena. .
Denunciar Test