option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php
TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESE: Euskaraz 1-103
COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Euskaraz 1-103

Descripción:
galdetegiko lehenak

Autor:
ekilikua
OTROS TESTS DEL AUTOR

Fecha de Creación:
12/08/2022

Categoría: Otros

Número Preguntas: 101
COMPARTE EL TEST
COMENTARNuevo Comentario
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
1. Zer mekanismoren bidez bermatzen du 1978ko Espainiako Konstituzioak herritarrek zuze- nean parte hartzen dutela erabakietan? a) Legegintzako herri-ekimena. b) Erreferenduma. c) Herri-epaimahaia. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
3. Zer elementuk ezaugarritzen dute Espainiako Estatua «estatu sozial» gisa? a) Botere publikoei aitortzeak haiei dagokiela beharrezkoak diren baldintzak sustatzea (poli- tika publikoak), gizabanakoaren askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen. b) Eskubide sozial eta ekonomikoak aitortzeak: langileen eskubideak, jabetzaren funtzio so- ziala, etab. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak aitortzeak.
4. Zein da 1978ko Espainiako Konstituzioak gobernu monarkikoari ematen dion izaera? a) Iraunkorra. b) Oinordetzakoa eta biziartekoa. c) Demokratikoa. d) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
5. Zein printzipiotan oinarritzen da Estatuaren lurralde-eraketa? Aukeratu printzipio zuzena(k)? a) Batasuna. b) Uniformetasuna. c) Autonomia. d) Aurreko a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
6. Zein dira Espainiako antolamendu juridikoaren balio nagusiak, 1978ko Espainiako Konstituzioaren arabera? a) Elkartasuna, berdintasuna, autonomia eta askatasuna. b) Askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa. c) Ordena eta aurrerapena. d) Berdintasuna, justizia, senidetasuna eta autonomia.
7. Konstituzioa gorena edo legez gaindikoa da. Zer esan nahi du horrek? a) Ezin da aldatu beste arauak aldatzeko baliagarriak diren prozedura arrunten bidez; prozedura bereziak, legegintza-prozedura arrunta baino konplexuagoak edo zailagoak behar ditu. Legeak ezin du Konstituzioa aldatu. b) Botere publikoek ezin dituzte Konstituzioaren aginduak aldatu, ezta haien kontra egin edo alde batera utzi ere; bestela, jarduera Konstituzioaren aurkakoa izango litzateke, eta, beraz, hala deklaratu daiteke. c) Ezin da aldatu. d) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. .
8. Zein da Konstituzio Auzitegiaren eginkizun nagusia? a) Konstituzioa defendatzea eta erreformatzea. b) Jurisdikzio-bide arrunta ixtea. c) Konstituzioa interpretatzea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
9. Zein dira konstituzionaltasuna kontrolatzeko prozedurazko bide nagusiak? a) Babes-errekurtsoa. b) Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa. c) Konstituzio-kontrakotasuneko arazoa. d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
10. Hauek dira 1978ko Espainiako Konstituzioaren zati dogmatikoa osatzen duten atalak: a) Hitzaurrea, atariko titulua eta lehenengo titulua. b) Atariko titulua eta lehenengo titulua. c) Hitzaurrea eta atariko titulua. d) Hitzaurrea eta lehenengo titulua.
11. Zein artikulutan daude jasota 1978ko Espainiako Konstituzioan oinarrizko eskubide «auten- tikoak»? a) 10. artikulutik 55.era, biak barne. b) 14. artikulutik 29.era, biak barne. c) 10. artikulutik 29.era, biak barne. d) 14. artikulutik 55.era, biak barne.
12. Zer jasotzen du 1978ko Espainiako Konstituzioaren I. tituluko III. kapituluak? a) Oinarrizko eskubideak. b) Eskubideak eta askatasunak. c) Politika sozial eta ekonomikoaren gida-oinarriak. d) Askatasunen eta oinarrizko eskubideen gaineko bermeak.
13. Nor lotzen dituzte edo noren aurrean exijitu daitezke oinarrizko eskubideak? a) Partikularren aurrean. b) Botere publikoen aurrean. c) Partikularren eta botere publikoen aurrean. d) Agintari publikoen aurrean.
14. 1978ko Espainiako Konstituzioak jasotzen dituen berme hauetatik, zein ez dira jurisdikzio- nalak? a) Lege-erreserba. b) Babes judiziala. c) Babes-errekurtsoa. d) Nazioarteko eta nazioz gaindiko babesa.
15. 1978ko Espainiako Konstituzioak jasotzen dituen berme hauetatik, zein dira jurisdikzionalak? a) Babes judiziala. b) Lege-erreserba. c) Herriaren Defendatzailea. d) Oinarrizko eskubideen funtsezko edukia errespetatzea.
16. Norekin ditu harremanak Herriaren Defendatzaileak? a) Kongresuarekin. b) Senatuarekin. c) Kongresua-Senatua batzorde misto batekin. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena. .
17. Nolakoa izan behar du Espainiako zerga-sistemak, 1978ko Espainiako Konstituzioaren arabera? a) Proportzionala. b) Ekitatiboa. c) Solidarioa. d) Zuzena. .
18. 1978ko Espainiako Konstituzioak aparteko babes jurisdikzionala ematen die 14.etik 29.era bitarteko artikuluetan jasotako eskubideei eta kontzientzia-objekzioari (30.2 art.) Zein prin- tzipiotan oinarritzen da auzitegien aurreko prozedura hori? a) Hobespen-printzipioan. b) Lehentasun- eta sumariotasun-printzipioan. c) Azkartasun-printzipioan. d) Babes indartuaren printzipioan.
19. Zein dira urratuz gero babes-errekurtsoa jartzeko aukera ematen duten eskubideak? a) Guztiak. b) I. tituluan jasotakoak. c) 14. artikulutik 29.era (biak barne) doazen artikuluetan jasotakoak. d) 14.etik 29.era doazen artikuluetan eta 30.2 artikuluan jasotakoak. .
20. Non dago Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren egoitza? a) Luxenburgon. b) Estrasburgon. c) Rotterdamen. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
21. 1978ko Espainiako Konstituzioaren 116. artikuluaren arabera, noiz ezartzen da alarma-egoera? a) Hondamendi natural edo istripu handiak gertatzen direnean. b) Ordena publikoa larriki asaldatzen denean. c) Estatuaren izatearen beraren kontra eta haren lurralde-osotasunaren eta konstituzio-anto- lamenduaren kontra zuzenean egindako erasoen aurreko erantzun gisa. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
22. 1978ko Espainiako Konstituzioaren 116. artikuluaren arabera, noiz ezartzen da salbuespen-egoera? a) Hondamendi natural edo istripu handiak gertatzen direnean. b) Ordena publikoa larriki asaldatzen denean. c) Estatuaren izatearen beraren kontra eta haren lurralde-osotasunaren eta konstituzio-anto- lamenduaren kontra zuzenean egindako erasoen aurreko erantzun gisa. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
23. 1978ko Espainiako Konstituzioaren 116. artikuluaren arabera, noiz ezartzen da setio-egoera? a) Hondamendi natural edo istripu handiak gertatzen direnean. b) Ordena publikoa larriki asaldatzen denean. c) Estatuaren izatearen beraren kontra eta haren lurralde-osotasunaren eta konstituzio-anto- lamenduaren kontra zuzenean egindako erasoen aurreko erantzun gisa. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
24. Salbuespen-egoerak zein eskubide etetea ekar dezake? a) Egoitzaren bortxaezintasuna eta komunikazioen sekretua. b) Zirkulazio librea. c) Erlijio-askatasuna. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
25. 1978ko Espainiako Konstituzioaren 55.2 artikuluaren arabera, «gizabanako jakin batzuen» oinarrizko eskubideak eteteko, beharrezkoa da: a) Legezko erabakia. b) Esku-hartze judiziala. c) Arauzko erabakia. d) Gobernuaren nahitaezko esku-hartzea.
26. Nori dagokio, azken batean, oinarrizko eskubideen mugak zehaztea eta identifikatzea? a) Auzitegi arruntei. b) Giza Eskubideen Europako Auzitegiari. c) Auzitegi Gorenari. d) Konstituzio Auzitegiari.
27. Zeinek osatzen dute Espainiako toki-administrazioa? a) Udalek. b) Probintziek. c) Udalek eta probintziek. d) Autonomia-erkidegoek.
28. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen arabera, errea- litate hauetatik zein dira «lurralde-mailako toki-erakunde»? a) Eskualdeak. b) Uharteak. c) Metropolialdeak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
30. Zeinek osatzen dute EAEko lurralde historikoen erakunde-antolaketa? a) Batzar nagusiek eta foru-aldundiek. b) Probintziek eta udalek. c) Udalek eta aldundiek. d) Batzar nagusiek eta udalek.
31. Printzipio hauetatik, zein da toki-araubidearen printzipio bat? a) Aginduzko printzipioa. b) Autonomia-printzipioa. c) Finantza-nahikotasunaren printzipioa. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
32. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 4. artikuluaren arabera, zein ahal dagokie udalei, probintziei eta uharteei, beren eginkizunak betetzean? a) Erregelamenduak egiteko ahala. b) Zergetako eta finantzetako ahala. c) Nahitaezko betearazpenaren ahala. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
33. Probintzia dela eta, baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) Probintziako diputazioa da haren gobernu-organoa. b) Foru-diputazioa da haren gobernu-organoa. c) Batzar nagusietan eta diputazioetan antolatzen da. d) 1812an sortu ziren, errege-dekretu bidez.
34. Zein dira probintziak osatzeko nahitaezko organoak? a) Diputatuak. b) Presidenteak eta presidenteordeak. c) Gobernu-batzarrak. d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
35. Zein dira probintziako diputazio bateko presidentearen eginkizunak? a) Diputazioaren ordezkari izatea. b) Diputazioaren araudia finkatzea. c) Udalen ekintza koordinatzea bere lurralde-eremuan. d) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
36. Zein dira probintziako diputazioaren osoko bilkuraren eginkizunak? a) Diputazioaren ordezkari izatea. b) Aurrekontuaren araberako ekonomia-kudeaketa garatzea. c) Probintziako planak onartzea. d) Zerbitzuak eta obrak ikuskatzea, bultzatzea eta zuzentzea.
37. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 36.1. artikuluaren arabera, eskumen hauetatik, zein da probintziako diputazioaren berezko eskumena? a) Udal-politika zuzentzea bere lurralde-eremuan. b) Bere lurralde-eremuan dauden udalen gastua fiskalizatzea. c) Probintziaren interes bereziak sustatzea eta administratzea. d) Aurreko hiru erantzunak okerrak dira.
38. Udalerria dela eta, baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) Kontzeju irekiko sisteman diharduten udalerrietan izan ezik, udalari dagozkio udal-gobernua eta udal-administrazioa; alkateak eta zinegotziek osatzen dute udala. b) Auzotarrek hautatzen dute alkatea, zuzenean, sufragio unibertsal, berdin, aske, zuzeneko eta isilpekoaren bidez. c) Alkate hautatua izateko, zinegotzien botoen gehiengo soila behar da; gehiengo hori lortzen ez bada, boto gehien dituen zerrendako burua izango da alkate. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
39. Eskumen hauetatik, zein ez da udalak egikaritu beharko duen eskumen bat? a) Babes zibila. b) Prestazio soziosanitarioa. c) Gizarte-zerbitzuen prestazioa. d) Toki publikoetako segurtasuna.
40. Ezaugarri hauetatik, zein dagokio estatu baten lurralde-antolamenduaren eredu bateratuari? a) Eredu honek funtsezko aldaketa izan zuen Ameriketako Estatu Batuen Konstituziotik (1787) aurrera. b) Estatuaren lurralde osoan eskudunak diren erakundeen multzo bakarra dago. c) Estatu batzuen lurralde-antolaketa da; adibidez, Errusiarena eta Indiarena. d) Aurreko a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
41. Zer lurralde-antolaketa mota da eskualde-estatua? a) Bateratua. b) Zentralizatua. c) Konposatua. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
42. Nori bermatzen dio autonomia-eskubidea 1978ko Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluak? a) Probintziei. b) Nazioei. c) Nazionalitateei eta eskualdeei. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
43. Zein printzipio konstituzionalen gainean oinarritzen da Estatuaren lurralde-egitura, 1978ko Espainiako Konstituzioaren arabera? a) Batasuna. b) Autonomia. c) Solidaritatea. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
44. Zer esan nahi du batasun-printzipioak? a) Zuzenbideari dagokionez, Espainiako antolamendu juridikoa bakarra dela. b) Herria bakarra dela. c) Espainiako lurraldea eremu juridiko, politiko eta ekonomiko bakarra dela, bateratua. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
45. Autonomia-printzipioari buruzko baieztapen hauetatik, zein da zuzena? a) Botere mugatua da, autonomia ez baita subiranotasuna. b) Autonomia orokorra da, hau da, lurralde-maila guztiei dagokienez aldarrikatzen da. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Printzipio proportzionala da.
46. 1978ko Espainiako Konstituzioak zenbat prozedura aurreikusten ditu autonomia lortzeko? a) Bi. b) Hiru. c) Lau. d) Bost. .
47. Nork osatzen du autonomia-erkidegoen erakunde-antolaketa? a) Batzar legegileak. b) Gobernu-kontseiluak. c) Lehendakariak. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira. .
48. Noren jurisdikzio-organoak dira autonomia-erkidegoetako justizia-auzitegi nagusiak? a) Estatuarenak. b) Estatuarenak eta autonomia-erkidegoenak. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko hiru erantzunak okerrak dira.
49. Izen hauetatik, zein parekatzen da Espainiako Estatuaren lurralde-antolaketa osatzen duten 17 autonomia-erkidegoetako baten biltzar legegilearen izenarekin? a) Gorteak. b) Batzar Nagusia. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Gorte Nagusiak. .
50. Zein dira autonomia-erkidegoetako batzar legegileen eginkizun berezkoak? a) Autonomia-erkidegoko lehendakaria hautatzea. b) Gobernuaren kontrola egitea. c) Legegintza-ahala egikaritzea. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
51. Noren aurka aurkez daiteke gaitzespen-mozioa? a) Ministro baten aurka. b) Autonomia-erkidego bateko kontseilari baten aurka. c) Autonomia-erkidego bateko lehendakariaren aurka. d) Gobernuko presidentearen aurka.
52. 1978ko Espainiako Konstituzioaren 147.2 artikuluaren arabera, zer da autonomia-estatutuek jaso behar duten gutxienekoa? a) Autonomia-erkidegoaren izena. b) Erkidegoaren lurralde-mugak. c) Konstituzioaren esparruan bereganaturiko eskumenak. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
53. Zein urtetan hasi zen ofizialki Europaren proiektua? a) 1950ean. b) 1951n. c) 1957an. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
54. Zein dira Europar Batasunaren eraketa-testu nagusiak? a) Zuzentarauak eta erregelamenduak. b) Europar Batasunaren Tratatua. c) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatua. d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
55. Zenbat instituzio ditu gaur egun Europar Batasunak? a) Lau. b) Zazpi. c) Bost. d) Sei.
56. Nork osatzen du Kontseilu Europarra? a) Estatuburuek eta gobernuburuek. b) Kontseiluko lehendakariak. c) Europako Batzordeko lehendakariak. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
57. Europar Batasuneko Kontseiluak eginkizun hauek ditu, besteak beste: a) Erabakiak hartzea. b) Europako Parlamentuarekin batera elkarlanean legeak egitea. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Europar Batasunaren Justizia Auzitegiko kideak hautatzea.
58. Europako Batzordeari buruzko baieztapen hauetatik, zein ez da egia? a) Kide anitzeko organoa da. b) 5 urteko agintaldia du. c) Parlamentuak aukeratzen du haren lehendakaria. d) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
59. Europako Batzordeak eginkizun hauek ditu, besteak beste: a) Arau juridikoen proposamena egitea Kontseiluari eta Europako Parlamentuari. b) Europar Batasunaren politikak eta aurrekontua exekutatzea. c) Europar Batasuna nazioartean ordezkatzea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
60. Europako Parlamentuaren eginkizunen artean, hauek nabarmentzen dira: a) Kontseiluarekin batera legegintza- eta aurrekontu-eginkizunak betetzea. b) Kontrol politikoaren funtzioak betetzea. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Europar Batasuna nazioartean ordezkatzea.
61. Europako hauteskundeak direla eta, baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) 5 urtean behin egiten dira. b) 4 urtean behin egiten dira. c) Estatu bakoitzak ez du Europako hauteskundeetarako irizpideak eta prozedurak aplikatzeko eskumena, hauteskunde horien deialdia egiterakoan. d) Europar Batasun osoan hauteskunde-prozedura uniforme bera dago.
62. Europako hauteskundeak direla eta, baieztapen hauetatik zein ez da zuzena? a) Herrialde bakoitzeko, gutxieneko diputatuak 5 dira, eta gehienez 96. b) 2019. urtean, 751 eurodiputatu aukeratu zituzten guztira. c) Estatu edo eskualde mailan alderdi politikoek aurkezten dituzten hautagaiak aukeratzen dituzte herritarrek. d) Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteak eragindako azken doikuntzen ondoren, gaur egun 705 eurodiputatu daude.
63. Europako Parlamentuan taldea osatzeko orduan, irizpide hauetatik zein ez da egiazkoa? a) Estatu bakoitzean aukeratutako kideak ez dira bloke nazionaletan biltzen, ezta horietan lanean jarduten ere. b) Talde politikoa eratzeko gutxieneko kopurua 20 kidekoa da. c) Talde batean sartu nahi ez duten kideak «ez-inskribatuen» taldean sartuko dira. d) Europako Parlamentuko talde politikoek Europaren integrazio-prozesuari buruz dauden ikuspegi diferenteak irudikatzen dituzte.
64. Europako Herriaren Defendatzailea («Ombudsman») dela eta, baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) Europako Batzordeak izendatzen du, bost urterako. b) Europako Parlamentuak izendatzen du, bost urterako. c) Europar Batasuneko edozein organoren kudeaketa txarrari buruz Europako edozein herri- tarrek egindako erreklamazioak jasotzen ditu. d) Aurreko a) eta c) erantzunak zuzenak dira. .
65. Gaur egun, zenbat instantziak osatzen dute Europar Batasuneko Justizia Auzitegia? a) Instantzia bakarrak. b) Bi instantziak. c) Hiru instantziak. d) Aurreko a) eta c) erantzunak ez dira zuzenak.
66. Nork aukeratzen ditu Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko epaileak? a) Estatu kideetako gobernuek. b) Europako Parlamentuak. c) Europako Batzordeak. d) Europako Kontseiluak.
67. Nork aukeratzen ditu abokatu nagusiak? a) Europako Parlamentuak. b) Europako Kontseiluak. c) Estatu kideetako gobernuek. d) Europako Batzordeak.
68. Europar Batasuneko Justizia Auzitegia dela eta, baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) Europar Batasuneko Justizia Auzitegia abokatu nagusiaren ondorioek lotzen dute. b) Epaileek beren artean aukeratzen dute presidentea. c) Abokatu nagusiaren ondorioek ez dute lotzen Europar Batasuneko Justizia Auzitegia. d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira. .
69. Auzitegi Orokorra dela eta, baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) Eskumena du errekurtso jakin batzuez arduratzeko, hala nola pertsona fisiko eta juridikoek jarritako deuseztatzeko eta abstenitzeko errekurtsoak. b) Instantzia gorena da. c) Bertako presidentea hautatzeko prozedura eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko presidentea hautatzeko prozedura ez dira berdinak. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
70. Errekurtso hauetatik, zein da Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren bi instantzietan bideratzen den errekurtsoa? a) Apelazio-errekurtsoa. b) Kalte-galerak konpontzeko errekurtsoa. c) Babes-errekurtsoa. d) Kasazio-errekurtsoa.
71. Europako arau hauetatik, zein ez da egintza lotesle juridikoa? a) Erregelamenduak. b) Zuzentarauak. c) Irizpenak. d) Erabakiak.
72. Europar Batasunaren egintza juridiko lotesleak izan daitezke: a) Legegintzakoak. b) Eskuordetuak. c) Betearazleak. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
73. Egintza juridiko lotesleak direla eta, baieztapen hauetatik zein ez da zuzena? a) Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira. b) Europar Batasuneko 24 hizkuntza ofizialetan argitaratzen dira. c) Ez dute zertan arrazoituak izan. d) Xede dituzten estatuei jakinarazi behar zaizkie.
74. Egintza lotesleen testu artikulatuaren aurretik dauden arrazoitzeko paragrafoek ez dituzte maila hauek hartzen: a) Zuzenbideko oinarriak. b) Arrazoitzea, barne hartuta aldez aurretik jasotako proposamen eta irizpenen aipamena. c) Arrazoitzeko paragrafoak. d) Arauzko gehigarriak.
75. Erregelamendua dela eta, baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) Araugintzan indar handiena duen egintza instituzionala da. b) Hierarkikoki zuzentarauaren gainetik dago. c) Eskumen partekatuko esparru materialetan erabakitzen da. d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
76. Erregelamendua dela eta, baieztapen hauetatik zein ez da zuzena? a) Zuzenean aplika daiteke estatu kideen barne-zuzenbidean. b) Ondorioak ditu barne-harremanetan. c) Hierarkikoki zuzentarauaren azpitik dago. d) Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, indarrean jartzeko.
77. Zuzentaraua dela eta, baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) Hierarkikoki erregelamenduaren gainetik dago. b) Estatu kideen barne-legeriak garatu behar dituen espazioak uzten ditu. c) Europar Batasuneko erakundeen legegintza-teknika esklusiboa da. d) Europar Batasunaren eskumen esklusiboko gaiak arautzen ditu.
78. Zuzentaraua dela eta, baieztapen hauetatik zein ez da zuzena? a) Estatu kideen barne-legeriak garatu behar dituen espazioak uzten ditu. b) Estatu kideen eta Europar Batasunaren arteko eskumen partekatuko gaiak arautzen ditu. c) Hierarkikoki erregelamenduaren azpitik dago. d) Arau juridikoki inperfektua da, per se ondorio juridikoak sortzeko.
79. Nola hasten da Euskal Autonomia Estatutua? a) Hitzaurre batez. b) Zioen azalpen batez. c) Atariko titulu batez. d) Adierazpen batez.
80. Zenbat xedapen gehigarri eta iragankor ditu Euskal Autonomia Estatutuak? a) Xedapen gehigarri bat eta bederatzi xedapen iragankor. b) Bederatzi xedapen gehigarri eta xedapen iragankor bat. c) Bederatzi xedapen gehigarri eta bederatzi xedapen iragankor. d) Xedapen gehigarri bat eta xedapen iragankor bat.
81. Euskal Autonomia Estatuaren 1. artikuluak dioenez, zein da autonomia-erkidegoaren izena? a) «Euskadi» edo «País Vasco», Estatutuaren gaztelaniazko bertsioan. b) «Euskadi» edo «Euskal Herria», Estatutuaren euskarazko bertsioan. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira. .
82. Euskal Autonomia Estatuaren 2. artikuluak dioenez, zeinek du Euskal Autonomia Erkide- goaren partaide izateko eskubidea? a) Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak. b) Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak, eta era berean Nafarroak ere. c) Nahi duten probintziek. d) Nahi duten probintzia mugakideek.
83. Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoan integratzeko aukera dela-eta: a) Espainiako Konstituzioan ez da halakorik aipatzen. b) Espainiako Konstituzioak debekatzen du aukera hori. c) Espainiako Konstituzioan jasota zegoen, baina erreferentzia hori kendu egin da. d) Espainiako Konstituzioan agertzen da, laugarren xedapen iragankorrean.
84. Zer dira Euskal Autonomia Erkidegoko «enklabe» edo «barrendegiak»? a) Geografikoki erabat Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan dauden lurraldeak dira, baina Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko probintzia edo autonomia-erkidegoenak di- renak. b) Euskal Autonomia Estatutuaren 8. artikuluak lurralde-enklabeak Euskal Autonomia Erki- degoari atxikitzeko prozedura jasotzen du. c) Horrelako bi kasu daude. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
85. Nola erabaki zen Eusko Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzen kokapena? a) Ez zuen Euskal Autonomia Estatutuak erabaki. b) 1980ko maiatzaren 23ko 1/1980 Legeak erabaki zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Era- kundeen Egoitzari buruzkoak. c) Gasteizen kokatu ziren. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
86. Nola erabaki zen Euskal Autonomia Erkidegoaren bandera? a) Ez zuen Euskal Autonomia Estatutuak erabaki. b) Euskal Autonomia Erkidegoko sinboloei buruzko lege batek erabaki zuen, zehatz-mehatz. c) Estatutuak 5. artikuluan deskribatzen du Euskal Herriko ikurrina (gurutzebikoa, hondo gorrian zeharkako gurutze berdea eta gainean gurutze zuria dituena). d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. .
87. Euskal Autonomia Erkidegoaren ereserkia eta armarria direla-eta: a) Biak daude deskribatuta Euskal Autonomia Estatutuan. b) Euskal Autonomia Erkidegoko sinboloei buruzko lege batek erabaki zituen biak. c) Euskal Autonomia Erkidegoak ez du ez ereserki ez armarri ofizialik. d) Euskal Autonomia Estatutuan ez dira bi elementu horiek aipatzen.
88. Hizkuntza dela eta, zer dio Konstituzioak? a) Deklaratzen du gaztelania ofiziala dela Estatu osoan. b) Espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea. c) Gaztelania ez diren beste hizkuntza batzuk koofizialak izateko aukera jasotzen du, autono- mia-estatutuek erabakitzen dutenaren arabera. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
89. Hizkuntza dela eta, zer dio Euskal Autonomia Estatutuak? a) Euskara, Euskal Herriaren hizkuntza propioa, hizkuntza koofiziala izango da Euskadin. b) Erkidegoko biztanle guztiek dute euskara jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea. c) Erkidegoko biztanle guztiek dute euskara eta gaztelania jakiteko betebeharra eta erabil- tzeko eskubidea. d) Erkidegoko biztanle guztiek dute euskara jakiteko eskubidea eta erabiltzeko betebeharra.
90. Hizkuntza dela eta, zein da erantzun zuzena? a) Euskarari dagozkionetan, Euskaltzaindia erakunde aholku-emaile ofiziala da. b) 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Legeak —Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legeak— garatzen ditu Autonomia Estatutuaren aurreikuspenak. c) Espainiak Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna sinatu eta berretsi du. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
91. 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa: a) Lege horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren barne-egitura edo -arkitektura ezartzen du. b) Lege horrek, alde batetik, Estatuaren eskumenak eta, bestetik, haren lurralde historikoe- tako foru-organoen eskumenak banatzen ditu. c) Denboran, Euskal Autonomia Estatutua baino lehenagoko lege bat da. d) Gorte Nagusiek emandako lege bat da.
92. Euskal Autonomia Estatutuaren erreforma: a) Ez da posible Euskal Autonomia Estatutua erreformatzea. b) Estatutuak erreforma-prozedura orokor bat eta kasu zehatzetarako hiru prozedura espezifiko ezartzen ditu. c) Erreformari lau urtean behin ekin behar zaio nahitaez. d) Euskal Autonomia Estatutuak ez du horri buruzko inolako erregulaziorik. .
93. Eskumenak direla eta: a) Autonomia Estatutuan ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko eskumen-banaketarako zenbait arau. b) Euskal Autonomia Erkidegoak bereganatutako eskumen gehienak Estatutuaren I. titu- luan jasota daude, baina beste batzuk Estatutuaren beste atal batzuetan, titulu horretatik kanpo. c) Euskadik bereganatutako eta Estatutuan jasotako eskumenen adibideak dira euskararekin lotutakoak edo Ekonomia Itunari buruzkoa. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
94. Estatutuak (26. art.) honela dio Eusko Legebiltzarraren osaeraz eta bertako kideen hautaketaz: a) Lurralde historiko bakoitzeko ordezkari-kopuru berak osatuko du Eusko Legebiltzarra. b) Hauteskunde-barrutia bakarra izango da: Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldea. c) Eusko Legebiltzarra sei urterako hautatuko da. d) Zeharkako sufragio sekretuaren bidez hautatuko dira ordezkariak.
95. Estatutuak (25. art.) eginkizun hauek esleitzen dizkio Eusko Legebiltzarrari: a) Erregelamenduak egiteko ahala. b) Erkidegoaren aurrekontuak idaztea. c) Eusko Jaurlaritzaren kontrolpean egotea. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
96. Estatutuaren arabera (27. art.) Eusko Legebiltzarraren legeak: a) Eusko Jaurlaritzako lehendakariak promulgatzen ditu. b) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira, baina ez Estatuko Aldizkari Ofizialean. c) Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, baina ez Euskal Herriko Agintaritzaren Al- dizkarian. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
97. Estatutuaren arabera (27. art.), nor aukeratuko du Eusko Legebiltzarrak, bertako kideen artetik, bere antolaketa eta funtzionamendurako? a) Legebiltzarreko lehendakaria. b) Batzar unibertsala. c) Zuzendaritza Batzordea. d) Gobernu Batzordea.
98. Estatutuaren arabera (28. art.), zein eginkizun dagokio Eusko Legebiltzarrari, eginkizun nagusiez gain? a) Senatuan Euskadiren ordezkari izango diren senatariak izendatzea. b) Estatuko gobernuari lege-proiektuak egiteko eskatzea. c) Kongresuko Mahaira lege-proposamenak bidaltzea. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
99. Estatutuaren arabera (33. art.), nork izendatuko du Jaurlaritzako lehendakaria? a) Eusko Legebiltzarreko kide bat izan daiteke. b) Ez du zertan Eusko Legebiltzarreko kide bat izan. c) Eusko Legebiltzarreko kide bat izan behar du, nahi eta nahi ez. d) Ezin da inola izan Eusko Legebiltzarreko kide bat.
100. Estatutuaren arabera (33. art.), nork izendatuko du Jaurlaritzako lehendakaria? a) Eusko Legebiltzarrak. b) Erregeak. c) Gorte Nagusiek. d) Euskal herritarrek izendatuko dute zuzenean.
101. 7/1981 Legea, ekainaren 30ekoa, Jaurlaritzari buruzkoa: a) Lege hau Euskadiko lehendakariari eskainita dago oso-osorik. b) Lege honen arabera, lehendakariak hiru egun baino gehiago kanpoan egon behar badu, Legebiltzarrak baimena eman beharko dio aldez aurretik. c) Lege honen arabera, lehendakariak Gobernu Programa definitzen du, sailburuak izendatu eta kargutik kentzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzako sailak sortu edo desegiteko dekretuak ematen ditu. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira. .
102. Eusko Jaurlaritza: a) Lehendakariak, sailburuek, sailburuordeek eta zuzendari nagusiek osatzen dute. b) Jaurlaritzan bi sexuek % 40ko ordezkaritza izango dute, gutxienez. c) Eusko Legebiltzarrak aukeratzen ditu Jaurlaritzako kide guztiak. d) Ez dago araurik Jaurlaritzan sexuen gutxieneko ordezkaritza ezartzen duenik.
103. Eusko Jaurlaritzako sailburuek: a) Izaera bakarra dute, sail bateko titular gisa. b) Izaera bikoitza dute: alde batetik, Jaurlaritzako kide gisa; bestetik, sail bateko titular gisa. c) Izaera hirukoitza dute: lehenik, Jaurlaritzako kide gisa; bigarrenik, sail bateko titular gisa, eta, hirugarrenik, Eusko Legebiltzarreko kide gisa. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
Denunciar Test