option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php
TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESE: euskaraz2 104-204
COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
euskaraz2 104-204

Descripción:
galdetegiko bigarrenak

Autor:
ekilikua
OTROS TESTS DEL AUTOR

Fecha de Creación:
12/08/2022

Categoría: Otros

Número Preguntas: 101
COMPARTE EL TEST
COMENTARNuevo Comentario
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
104. Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea: a) Figura hau berariaz jasota dago Euskal Autonomia Estatutuan. b) Beharrezko figura da uneoro: beti egon behar du lehendakariorde batek. c) Ez da ezinbestekoa lehendakariorde bat edo gehiago izendatzea. d) Sailburu ez den pertsona bat izenda daiteke lehendakariorde.
105. Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta Lurralde Historikoetako foru-erakun- deen arteko eskumen-banaketa dela eta: a) Kontuan hartu behar dugu Euskal Autonomia Estatutuan adierazitakoa. b) Lurralde Historikoek eskumen batzuk dituzte erreserbatuta, eta eskumen horietako batzuk ukiezintzat jo daitezke EAEko legegilearentzat. c) Estatutuak Lurralde Historikoei ematen dizkien eskumenen artean dago beren antolakun- tza eta autogobernurako erakunde propioak kontserbatu, berrezarri eta eguneratzeko es- kumena. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
106. Eskumenak direla eta, Gernikako Autonomia Estatutuak: a) Eskumenen banaketa zurruna ezarri zuen, erakunde komunen eta Lurralde Historikoen artean. b) Bere Atariko Tituluan bildu zituen Lurralde Historikoei eskumenak ematen dizkieten arau guztiak. c) Eusko Legebiltzarraren lege berezi baten bidez edo gehiengo kualifikatuaren bidez esleitu zitzaizkien eskumenak Lurralde Historikoei. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
107. Lurralde Historikoen Legearen arabera (7 art.), eskumen hauetatik zein dira Lurralde Histo- rikoen eskumen mota bat? a) Esklusiboak. b) Partekatuak. c) Hondar-eskumenak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
108. Lurralde Historikoen Legearen arabera (8. art.), Lurralde Historikoen eskumen esklusiboko gaietan, ahal hauek dituzte lurralde horiek: a) Legegintzako ahala. b) Ikuskatzeko ahala, administrazio-bidean. c) Ikuskatzeko ahala, bide judizialean. d) Administrazio-ahala, ikuskapen-ahala berariaz baztertuta.
109. Ebazpen Batzordea: a) Ez da aipatzen Euskal Autonomia Estatutuan. b) Lurralde Historikoen eta Europar Batasunaren artean sor daitezkeen eskumen-gatazkak ebazten ditu. c) Ebazpen Batzordea arautzen duen 1994ko ekainaren 30eko 13/1994 Legearen mendean dago. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
110. Ebazpen Batzordearen osaera dela eta: a) Bi presidente ditu. b) Presidente bat du, eta kargu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presi- denteari dagokio. c) Hamabi bokal ditu. d) Kideetako bat lehendakaria da.
111. Hautetatik, zein da Ebazpen Batzordearen eskumena? a) Eskumen-gatazkak deiturikoak, baina soilik positiboak. b) Eskumen-gatazkak deiturikoak, baina soilik negatiboak. c) Eskumen-gatazkak deiturikoak; bai positiboei, bai negatiboei dagokienez. d) Ez du eskumenik eskumen-gatazka deiturikoetan, positiboak izan edo negatiboak izan.
112. Ekonomia Itunaren sistema: a) Espainiako autonomia-erkidego guztietan aplikatzen da. b) «Alde bakarreko arriskua» izeneko sistema batean oinarritzen da; hau da, Euskadik Es- tatuari hitzartutako «kupoa» ordaindu behar dio betiere, bai diru-bilketa ondo badoa, bai gaizki badoa. c) Sistema hau euskal eskubide historikoetako batetik dator, eta Konstituzioak bereziki ba- besten ditu eskubide horiek. d) Aurreko erantzunen artean, bi erantzun zuzen daude.
113. Noizkoak dira gaur egungo Euskadiko Ekonomia Itunaren aurrekari historikoak? a) Erdi Arokoak. b) Gurutzaden garaikoak. c) XIX. mendearen amaierakoak, 1876an Euskal Foruak indargabetu ondorengoak. d) Espainiako II. Errepublikaren garaikoak.
114. 1978ko Konstituzioaren zein ataletan biltzen dira Lurralde Historikoen eskubide historikoen aitorpena eta babesa? a) Lehen xedapen gehigarrian. b) Azken xedapenetako azkenean. c) Hitzaurrean. d) Atariko tituluan.
115. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen zuen 1981eko maiatzaren 13ko 12/1981 Legearen bidez: a) Estatuak bere kabuz ezarri zuen Euskal Autonomia Erkidegorako Ekonomia Ituna. b) Euskal Autonomia Erkidegorako berrogei urteko indarraldiko itun bat ezarri zen. c) Hiru Lurralde Historikoetarako Ekonomia Itunaren sistema berreskuratu eta zehaztu zen. d) Ekonomia Itunaren sistema ezabatu zen.
116. Estatutuaren arabera (41. art.), Itunaren edukiak zein printzipio errespetatu behar ditu? a) Lurralde historikoetako erakunde eskudunek zerga-araubidea mantendu, ezarri eta arautu ahal izango dute beren lurraldean, Estatuaren zerga-egitura orokorra kontuan hartu gabe. b) Lurralde historiko bakoitzaren barruan, batzar nagusiek ordainaraziko, kudeatuko, likida- tuko, bilduko eta ikuskatuko dituzte zerga guztiak. c) Euskadik Estatuari egingo dion ekarpena kupo orokor bat izango da, lurralde historiko ba- koitzari dagokionaz osatuta, Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen ez dituen Estatua- ren karga guztietarako ekarpen gisa. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
117. Nork onartzen du lurralde historiko bakoitzeko zerga-araubidea erregulatzen duen araudia, foru-arauen eta zerga-arloko foru-arauen bidez? a) Batzar Nagusiek. b) Foru-aldundiek. c) Eusko Legebiltzarrak. d) Gorte Nagusiek.
118. Zer esan nahi du «Ekonomia Itunaren blindajea» esamoldeak? a) Auzitegi arruntetan ezin dela lurralde historikoetako zerga-araubidea erregulatzen duen araudiaren aurkako errekurtsorik jarri. b) Aukera dagoela lurralde historikoetako zerga-araubidea erregulatzen duen araudiaren aur- kako errekurtsoak Senatuan jartzeko. c) Aukera dagoela Estatuko zerga-araubidea erregulatzen duen araudiaren aurkako errekur- tsoak Lurralde Historikoetako batzar nagusietan jartzeko. d) Inongo organo edo auzitegitan ezin dela lurralde historikoetako zerga-araubidea erregula- tzen duen araudiaren aurkako errekurtsorik jarri.
119. Lurralde historikoek ezartzen duten zerga-sistemak printzipio hauek bete beharko ditu: a) Elkartasunarekiko errespetua. b) Estatuko zerga-egitura orokorrarekiko lotura. c) Lurralde historikoetako erakundeen arteko koordinazioa, harmonizazio fiskala eta lankide- tza, Eusko Legebiltzarrak helburu horiei begira ematen dituen arauak betez. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
120. Zerga-araudia egiteko orduan, lurralde historikoek: a) Harmonizazio fiskalaren printzipioa izenekoa errespetatu beharko dute. b) Zergei buruzko Lege Orokorrera egokituko dira, terminologiari eta kontzeptuei dagokienez. c) Espainiako lurralde osoan herritarren zirkulatzeko eta kokatzeko askatasuna errespetatu eta bermatuko dute, bai eta ondasun, kapital eta zerbitzuen zirkulazio askea ere. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
121. Oro har, esan daiteke zenbait zerga direla: a) Itunduak. b) Itaunduak. c) Egituratuak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
122. Zein printzipioren arabera finkatzen dira Estatuaren eta Euskadiren arteko finantza-harre- manak? a) Euskadiko erakundeek euren eskumenak garatu eta erabiltzeko autonomia izango dute zergen eta finantzen eremuetan. b) Elkartasuna, Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan zehaztutako moduan. c) Euskadiren kontribuzioa, Ekonomia Itunean bertan zehazten den eran, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen ez dituen Estatuaren kargak direla-eta. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
123. Kupoaren ondorioetarako, Autonomia Erkidegoak bereganatu ez dituen Estatuko kargatzat hartzen dira Erkidegoak benetan egikaritzeko bere gain hartu ez dituen eskumenei dagoz- kienak; esate baterako: a) Nazioarteko harremanak. b) Defentsa. c) Aduanen eta muga-zergen araubidea. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
124. «Egozpen-indizea» izenekoa dela eta: a) Euskadiko ekonomiak Espainiako ekonomian duen partaidetza islatu nahi du. b) Urtero aldatzen da. c) Aurrekontuen Legeak ezartzen du. d) Transferitzeko dauden eskumenengatik Estatuak Euskadiri zenbat ordaindu behar dion kalkulatzeko balio du. .
125. Kupoaren urteko indarraldian Autonomia Erkidegoak eskumen berriak bereganatzen baditu, eta eskumen horien estatu-mailako urteko kostua Estatuaren kargen barruan sartu bazen kupoaren behin-behineko diru-zenbatekoa zehazteko: a) Kupoaren diru-zenbatekoa handituko da. b) Azken batean, kupoa murriztuko da, dagokion diru-zenbatekoan. c) Indarrean dagoen Ekonomia Ituna eten egingo da, eta berehala beste bat negoziatuko da. d) Ez da ezer egingo: batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoa izango da onuradun, eta beste batzuetan, berriz, Estatua.
126. Ekonomia Itunaren Legeak zenbait organo aurreikusten ditu, Legea aplikatzean sor daitez- keen gatazkak eta arazoak konpontzeko eta beste eginkizun batzuk garatzeko: a) Bai, eta horietako bat Kupoaren eta Ekonomia Itunaren Batzordea deitzen da. b) Bai, eta horietako bat Arbitraje Batzordea deitzen da. c) Ez, mota horretako organo bakarra ezartzen da. d) Ez, ez da mota horretako organo bakar bat ere ezartzen.
127. Arau hauetatik, zein da interesgarriena EAEko udalen eta gainerako toki-erakundeen esparru juridikoa ezagutzeko? a) Tokiko Autonomiaren Munduko Gutuna. b) Estatuko oinarrizko legeria, toki-araubideko gaietan. c) Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. d) Erromako Tratatua.
128. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2016ko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen Zioen Azalpe- nean, lortu nahi diren helburuak jasotzen dira, hala nola: a) Udalen finantza-jasangarritasuna ziurtatzea. b) Indartzea udalak herritarrengandik hurbil dauden administrazio gisa duen izaera. c) Udalari ikusgarritasun instituzionala ematea, EAEko botere publikoen sisteman. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
129. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak dioenez, lege horretan aurreikusitako ondorioetarako, honako hauek hartuko dira toki-erakundetzat: a) Arabako kuadrillak. b) EAEko udalerrien mankomunitateak, baina probintzia artekoak direnean bakarrik. c) Auzo-elkarteak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
130. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeak (16. art.) klausula unibertsal bat ezartzen du udal-eskumenei buruz eta eskumen propio, transferitu edo eskuordetu ez diren jarduera, zerbitzu edo prestazioei buruz. Horren arabera: a) Toki-erakundeek edozein jarduera, zerbitzu edo prestazio mota garatu ahal izango dute, inolako mugarik gabe, auzotarren intereserako bada. b) Toki-erakundeek, tokiko komunitatearen interesei erantzuten dien edozein jarduera, zer- bitzu edo prestazio garatu ahal izango dute, nahiz eta beren eskumen propio, transferitu edo eskuordetuetan sartuta ez egon eta beste instituzioekin bikoiztasunak sortu. c) Toki-erakundeek, tokiko komunitatearen interesei erantzuten dien edozein jarduera, zer- bitzu edo prestazio garatu ahal izango dute, nahiz eta beren eskumen propio, transferitu edo eskuordetuetan sartuta ez egon eta erakundearen ogasun osoaren finantza-jasanga- rritasuna arriskuan jarri. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
131. Zer da berdintasuna? a) Ordenamendu juridikoaren balio goren bat. b) Printzipio juridiko bat. c) Oinarrizko eskubide bat. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira. .
132. Erakunde hauetatik, zein arduratzen da esklusiboki berdintasun-politikak ezartzeaz? a) NBE (Nazio Batuen Erakundea) Emakumeak. b) LANE (Lanaren Nazioarteko Erakundea). c) NBGP (Nazio Batuen Garapenerako Programa) d) UNFPA (Nazio Batuetako Biztanleriaren Funtsa).
133. Istanbulgo Hitzarmenak (2011) helburu hauek ditu, besteak beste: a) Emakumea indarkeria mota guztietatik babestea. b) Lan egitea emakumearen aurkako diskriminazio mota guztiak ezabatzearen alde. c) Lan egitea emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
134. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak bere xedea azal- tzen du 1. artikuluan. Eremu horretako baieztapen hauetatik, zein ez da zuzena? a) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan botere publikoen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak ezartzen ditu. b) Hainbat neurri arautzen ditu bizitzaren arlo guztietan emakumeek eta gizonek aukera eta tratu berdinak izan ditzaten sustatzeko eta bermatzeko. c) Haren aplikazio-eremua Espainiako estatua da. d) Emakumeen autonomia sustatu nahi du, eta haien posizio sozial, ekonomiko eta politikoa indartu.
135. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasotako tratu- berdinaren printzipioa dela eta, beste printzipio hauekin batera doa: a) Aukera-berdintasuna. b) Dibertsitatea eta ezberdintasuna errespetatzea. c) Berdintasuna legea aplikatzean. d) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
136. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3. c) artiku- luaren arabera, neurri hauetatik zein kontsideratzen da diskriminatzailea? a) Emakumeentzako ekintza positiboetan oinarritzen diren neurriak. b) Arrazoi biologikoengatik sexuei babes berezia emateko premian oinarritutako neurriak. c) Emakumeak sustatzeko edozein neurri. d) Gizonek etxeko lanetan eta pertsonen zainketan parte har dezaten sustatzeko neurriak.
137. Esaldi hauetatik, zeinek definitzen du ondoen aukera-berdintasunaren printzipioa? a) Pertsona guztiek —emakumeek nahiz gizonek— esparru publikoko eta pribatuko arlo guztietan modu aktibo eta ekitatiboan parte hartzeko duten eskubidea bermatu nahi da. b) Emakumeek eta gizonek antzeko baliabideak izan behar dituzte hasieran. c) Bi sexuentzako helburu berdinak lortzea da helburua. d) Pertsona bat, aukera bat.
138. Genero-ikuspegia integratzeak gizonen eta emakumeen artean dauden desorekak konpon- tzeko beharra planteatzen du. Horretarako, ekintza hauek proposatzen dira, besteak beste: a) Jarduerak sexuen artean modu ekitatiboan birbanatzea (arlo publikoan eta pribatuan) b) Emakumeek eta gizonek egiten dituzten lanak era justuan balioestea, batez ere seme- alaben hazkuntzari, gaixoen zaintzari eta etxeko lanei dagozkienak. c) Desberdintasuna erreproduzitzen duten gizarte-egiturak, mekanismoak, arauak, jardunbi- deak eta balioak aldatzea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
139. Zer esan nahi du «genero-ikuspegia txertatzeak»? a) Iraganeko politika publikoak genero-gaietara egokitzea. b) Emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sis- tematikoan kontsideratzea, eta, horretarako, politika eta ekintza guztietan, maila guztie- tan eta horien plangintza-, egikaritze- eta ebaluazio-fase guztietan, ezberdintasunak ezaba- tzeko eta berdintasuna sustatzeko xedea duten helburu eta jarduketa zehatzak txertatzea. c) Politika publikoetan diskriminazioak ezabatzeko bidea sendotzea. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
140. Hauetatik, zein da emakumeen eta gizonen benetako berdintasunaren alde lan egiteko tresnarik eraginkorrenetako bat? a) Kasuan kasuko gaiari buruzko printzipio-politika egokia. b) Legeria eraginkorra. c) Ekintza positiboa. d) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
141. Zeren arabera legitimatzen da ekintza positiboa? a) Pertsona onuraduna nor den. b) Diskriminatutako kolektibo bateko kide izatea. c) Diskriminatutako kolektibo bateko kide izatea, emakumeena alegia. d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
142. Non dute jatorria ekintza positiboek? a) XX. mendearen 60ko hamarkadan, Ameriketako Estatu Batuetan. b) XX. mendearen 60ko hamarkadan, Erresuma Batuan. c) XX. mendearen 70eko hamarkadan, Ameriketako Estatu Batuetan. d) XX. mendearen 70eko hamarkadan, Erresuma Batuan.
143. Zer da genero-estereotipoa? a) Barneratutako ideia diskriminatzailea. b) Gizonek eta emakumeek dituzten edo eduki behar lituzketen ezaugarriei buruzko iritzia edo aurreiritzia. c) Globalki onartutako errealitatea. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
144. Giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen arabera, betebehar hauetatik zein ezartzen zaie estatuei? a) Diskriminatutako kolektiboen aldeko politika publikoak gauzatzea. b) Emakumeak babesten aktiboki jardutea. c) Gizonen eta emakumeen aurkako diskriminazioa ezabatzea bizitzaren eremu guztietan. d) Beren agenda publikoetan, generoagatiko diskriminazioa jasotzea.
145. Teorikoki, nola defini daiteke gizonen eta emakumeen arteko ordezkaritza orekatua? a) Berdintasun zehatza, sexuen arteko ordezkaritzaren ehunekoetan. b) Parte-hartzearen ehunekoa zeinean sexu bakar bat ere ez baita beste sexuaren gainetik gailentzen. c) Sexuen arteko ehunekoen parekatzea. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
146. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikulua- ren arabera, zein ehuneko behar da, gutxienez, pertsona anitzeko administrazio-organoe- tan ordezkaritza orekatutzat jo ahal izateko? a) % 50. b) % 40. c) % 30. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
147. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluak «pertsona anitzeko organoak» aipatzen dituenean, organo hauetaz ari da, besteak beste: a) Batzordeak. b) Kontseiluak. c) Epaimahaiak. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
148. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.8 artikuluaren arabera, noren lankidetzarekin koordinatuta gauzatu behar dira berdintasunaren alorreko jarduketak? a) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztiekin, entitate guztiekin eta herritarrekin. b) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztiekin, entitate guztiekin, herritarrekin eta enpresekin. c) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko eta pribatu guztiekin, entitate guztiekin eta herritarrekin. d) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztiekin, entitate eta organismo publiko eta pribatu guztiekin eta herritarrekin.
149. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak koordinazio-egi- turak sortzea sustatzen du, besteak beste: a) Emakunde. b) Sailarteko Batzordea. c) Berdintasun-organoak. d) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira.
150. Egitura informalen artean, hauek nabarmentzen dira: a) Saileko talde teknikoa. b) Berdintasunerako unitateen sarea. c) Berdinsarea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
151. Genero-eraginari buruzko ebaluazioa egin ondoren, araua sustatzen duen organoak neurri zuzentzaileak hartu behar ditu antzemandako desberdintasunak ezabatzeko eta berdinta- suna sustatzeko. Neurri orokor horien artean daude, besteak beste, hautaketa-probak edo sariak ematea erregulatzen duten arauetan klausula bat sartzea, bi sexuei gutxieneko or- dezkaritza bat bermatzeko epaimahaietan. Zenbat da ehuneko hori? a) % 30. b) % 40. c) % 50. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
152. Genero-eraginaren aurretiazko ebaluazioa eta, hala badagokio, neurri zuzentzaileak sar- tzea: a) Ez da salbuespen gisa egingo, txosten arrazoitu bidez eta organo eskudunak onartuta, non ez-egite hori justifikatuko den. b) Salbuespen gisa egingo da, txosten arrazoitu bidez eta organo eskudunak onartuta, non ez-egite hori justifikatuko den. c) Nahitaezkoa da, indarrean dagoen legeriaren arabera. d) Ez da nahitaezkoa, indarrean dagoen legeriaren arabera,. .
153. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, 2012ko abuztuaren 21ean egindako bileran, dokumentu hau onartu zuen: «Jarraibideak, genero-eragina aurretiaz ebaluatzeko eta gi- zonen eta emakumeen desberdintasunak desagerrarazteko eta berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeko». Jarraibide horiek Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eta hari lotutako edo haren mendeko organismo eta erakundeei zuzenduta daude. Era berean, foru-administrazioen eremuetan, honako hauek onartu dira: a) Dekretuak. b) Foru-dekretuak. c) Foru-dekretuak eta -arauak. d) Foru-arauak.
154. Tokiko administrazioaren eremuan, zein urtetan hasi ziren «generoaren araberako eragina- ren aurretiazko ebaluazioak»? a) 2016an. b) 2017an. c) 2018an. d) 2019an.
155. Zein lan argitaratu du Emakunde-k hizkuntza ororen erabilera ez-sexistari buruz? a) «Propuestas para un uso no sexista del lenguaje» (1987) b) «Euskararen erabilera ez sexista» (2008). c) «Guía de lenguaje para el ámbito del deporte» (2010) d) «Guía de lenguaje para el ámbito de la salud» (2010). .
156. 4/2005 Legearen ebaluazioa dela eta, Emakundek lan bat kontratatu zuen, EAEko adminis- trazio publikoen kontratu, dirulaguntza eta hitzarmenetan berdintasun-klausulak aplika- tzeari buruzko jarraipen- eta ebaluazio-azterlana egiteko. Noizkoa da? a) 2013koa. b) 2014koa. c) 2015ekoa. d) 2016koa.
157. Ezaugarri hauetako zein identifikatzen da administrazio elektronikoarekin, Administrazioaren ikuspuntutik? a) Kostuak murriztea. b) Efizientzia eta produktibitatea hobetzea. c) Paper gutxiago erabiltzea. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
158. Ezaugarri hauetako zein identifikatzen da administrazio elektronikoarekin, herritarren ikus- puntutik? a) Azkartasuna eta erosotasuna. b) Paper gutxiago erabiltzea. c) Kostuak murriztea. d) Administrazioarekiko harremanak hobetzea.
159. Nori eragiten dio administrazio elektronikoa ezartzeak? a) Prozesuei. b) Teknologiari. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
160. Arau hauetatik, zein dago indarrean? a) 11/2007 Legea, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa. b) 59/2003 Legea, Sinadura Elektronikoari buruzkoa. c) 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erki- dearena. d) Erantzun guztiak okerrak dira. .
161. «Administrazio-egintzak idatziz emango dira, bitarteko elektronikoen bidez», eta, halaber, «Administrazio publikoek idatziz emango dituzte administrazio-dokumentuak, bitarteko elektronikoen bidez, ...». Zein legetan jasotzen dira baieztapen horiek? a) 39/2015 Legean (urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erki- dearena). b) 40/2015 Legean (urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena) c) 39/2015 eta 40/2015 Legeetan. d) 11/2007 Legean (Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa).
162. Zein artikulutan arautzen ditu eskubideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak? a) 12., 13., 14. eta 53. art. b) 9., 10. eta 11. art. c) 5. eta 6. art. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
163. Zein artikulutan arautzen ditu erregistroak Administrazio Publikoen Administrazio Proze- dura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak? a) 14. art. b) 15. art. c) 16. art. d) 17. art. .
164. Zein da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen aplikazio-eremua? a) Estatuaren Administrazio Orokorra. b) Autonomia-erkidegoetako administrazioak. c) Sektore publiko instituzionala. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
165. Zein artikulutan jasotzen ditu Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak kide anitzeko organoen funtzionamendua arautzen duten printzipioak? a) 1. art. b) 2. art. c) 3. art. d) Erantzun guztiak okerrak dira. .
166. Nola laburtu daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urria- ren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezarri dituzten betebehar berriak? a) Tramitazio elektronikoaren segurtasuna bermatzea. b) Espedienteak elektronikoki tramitatzea. c) Tramitazioaren arintasuna bermatzea. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
167. Zein elkarreragingarritasun mota bereizten dira elkarreragingarritasun eskema naziona- lean (ENI)? a) Antolaketakoa. b) Lexikoa. c) Teknikoa. d) Aurreko a) eta c) erantzunak zuzenak dira.
168. Zein lege-testuk arautzen dute datu pertsonalen babesa? a) 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Legeak (Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Di- gitalak Bermatzekoa) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduak (Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa). b) Datuen Tratamendu Automatizatua Arautzeko Lege Organikoak eta Europako Parlamen- tuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduak (Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa). c) Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erre- gelamenduak (Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokie- nez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa). d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
169. Helburu hauetatik zein sartzen da Segurtasun Eskema Nazionalak (ENS) lortu nahi dituen helburuen artean? a) Prebentzioa, detekzioa eta zuzenketa sustatzea, zibermehatxuen eta zibererasoen kasuan erresilientzia hobea izateko. b) Segurtasunaren tratamendu homogeneoa bultzatzea, zerbitzu publiko digitalak ematean entitate batek baino gehiagok parte hartzen dutenean haien arteko lankidetza estutzeko. c) Jardunbide egokien eredu izatea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. .
170. Zer abantaila du paperik gabeko administrazioak, funtzionamendu erabat elektronikoan oinarritua dagoenak? a) Hobeto betetzen ditu efikazia- eta efizientzia-printzipioak. b) Kostuak aurrezten ditu. c) Interesdunen bermeak indartzen ditu. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira. .
171. Non jasotzen da administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra? a) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Le- gearen 14. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean. b) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 14. artikuluan. c) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 15. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
172. Pertsona fisikoek noiznahi erabaki dezakete beren eskubideak eta betebeharrak baliatzeko zein bitarteko erabili administrazio publikoekin komunikatzean; hauek, alegia: a) Bitarteko elektronikoak edo konbentzionalak. b) Bitarteko konbentzionalak. c) Bitarteko elektronikoak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
173. Nor dago behartuta administrazio publikoekin harremana bitarteko elektronikoz izatera, administrazio-prozedura baten edozein tramitetarako? a) Pertsona fisikoak eta juridikoak. b) Pertsona juridikoak. c) Nortasun juridikorik gabeko entitateak. d) Aurreko b) eta c) erantzunak zuzenak dira.
174. Eskubide hauetatik zein ez zaie aitortzen administrazio publikoarekin harremanak izango dituzten pertsonei, 39/2015 Legearen 13. artikuluan jasotakoaren arabera? a) Baliabide elektronikoak erabiltzeko laguntza jasotzea administrazio publikoekiko harrema- netan. b) Edozein hizkuntza erabiltzeko eskubidea. c) Legean identifikaziorako eta sinadura elektronikorako aurreikusitako bitartekoak lortzea eta erabiltzea. d) Konstituzioak eta legeek aitortzen dizkieten gainerako guztiak.
175. Legegileek bazekiten biztanleria-segmentu batek ez dituela tramitazioa telematikoki egi- teko beharrezko diren bitartekoak eta prestakuntza. Zein artikulutan jasotzen da kasu ho- rretan laguntzeko kontzeptua? a) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Le- gearen 10. artikuluan. b) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Le- gearen 12. artikuluan. c) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Le- gearen 13. artikuluan. d) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 12. artikuluan.
176. Non definitzen dira «egoitza elektronikoa» eta «Interneteko ataria»? a) Urriaren 1eko 39/45 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea- rena). b) Urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena). c) Abenduaren 9ko 19/2003 Legean (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bi- deari eta gobernu onari buruzkoa). d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. .
177. Legean jasotako eduki hauetatik, zein ez da kontsideratuko herritarren eskura dagoen egoi- tza elektroniko baten gutxieneko eduki gisa? a) Dauden zerbitzuen zerrenda. b) Zerbitzu-karta eta zerbitzu elektronikoen karta. c) Espediente baten berezko dokumentazioa. d) Aldizkari ofizialen argitalpena.
178. Interesdunak elektronikoki identifika daitezke administrazio publikoen aurrean, sistema hauen bidez: a) Sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritzen diren sistemak. b) Zigilu elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritutako sistemak. c) Gako itunduko sistemak. d) NANa, gidabaimena edo antzeko agiria.
179. Administrazio publikoek hauetarako bakarrik eskatuko diete interesdunei sinadura nahitaez erabiltzea: a) Eskaerak egiteko. b) Errekurtsoak jartzeko. c) Eskubideei uko egiteko. d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
180. Dokumentu elektroniko batek ezaugarri hauek ditu: a) Eskatzen diren gutxieneko metadatuak ditu. b) Dokumentu konbentzional baten berdin-berdina da. c) Atenporala da. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
181. Zein legek jasotzen du artxibo elektronikoen funtzionamenduari eragiten dion araudia? a) Urriaren 1eko 39/45 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) b) Urriaren 1eko 40/2015 Legeak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena). c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Espainiako ordenamendu juridikoan sakabanatuta dauden hainbat legek.
182. Aukeratu administrazio-espedientearen definiziorik onena: a) Dokumentu eta jarduketa administratiboen multzo ordenatua. b) Administrazio-prozeduraren zati garrantzitsu bat. c) Administrazio-prozeduraren dokumentu-euskarria. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
183. Zer dio azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzkoak? a) Herritar guztiei aitortzen zaie, Autonomia Erkidegoaren lurraldean, Administrazio Publi- koarekiko harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea. b) Herritar guztiei aitortzen zaie nahi duten hizkuntza ofizialean arreta jasotzeko eskubidea. c) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden botere publikoek emandako araugintza-xedapen edo ebazpen ofizial guztiek bi hizkuntzetan idatzita egon behar dute publizitate ofiziala egin behar denean. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
184. Kontzeptu edo gai hauetatik, zein agertzen da Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean? a) Hizkuntza-eskakizuna. b) Hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data. c) Euskara meritu gisa baloratzea hautaketa-prozesuetan. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
185. Hizkuntza-eskakizuna dela eta: a) Administrazio publikoetako lanpostu batzuei bakarrik esleituko zaie dagokien hizkuntza- eskakizuna. b) Administrazio publikoetako lanpostu guztiek dute hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun- data. c) Hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data lanpostu-zerrendetan agertzen dira. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
186. Hizkuntza-eskakizuna dela eta: a) Lanpostu bat betetzeko eta bertan lan egiteko beharrezkoak diren gaztelaniaz bestelako hizkuntzetako gaitasun-mailak zehazten ditu. b) Derrigortasun-datatik aurrera, hizkuntza-eskakizuna betetzea derrigorrezkoa izango da dena delako lanpostua hartzeko eta bertan lan egiteko. c) Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez den bitartean, bakar-bakarrik balioko du gaztela- niaz bestelako hizkuntzetako jakintza-mailak merezimendu gisa baloratzeko, bai lanpos- tuak betetzeko, bai kanpoko aukeraketak egiteko. d) Funtzio Publikoari buruzko Legearen arabera, Eusko Legebiltzarrak erabakitzen ditu lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak, bai eta haiek aplikatzeko irizpideak ere, aurretik Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak proposatuta.
187. Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua dela eta: a) Funtsezko dekretua da euskararen normalizazioari begira. b) Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko 10/1982 Oinarrizko Legean eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legean xedatutakoa garatzen du. c) Dekretuaren artikuluetan, funtsean, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea eta lanpostuak betetzeko prozesuetan hizkuntza-eskakizunak kontuan hartzea, baliozkotzeak eta sal- buespen-araubidea arautzen dira, besteak beste. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
188. Zenbat hizkuntza-eskakizun daude Administrazioan? a) Bost. b) Lau. c) Hiru. d) Bi. .
189. 1. HE ohikoagoa da hauen artean: a) Mendeko langileen artean. b) Euskara-itzultzaileen eta hizkuntza-normalizazioko teknikarien artean. c) Alkateen artean. d) Unibertsitateko ikasleen artean.
190. «Nahitaez bete beharreko indizea» izenekoa dela eta: a) Administrazio jakin bateko lanpostu guztiak kontuan harturik derrigorrezko hizkuntza-es- kakizuna esleituta daukaten lanpostuen portzentajea zehazten du. b) Euskal Autonomia Erkidego osoko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta kalkula- tzen da. c) Honela funtzionatzen du: zenbat eta euskaldun gehiago egon, orduan eta txikiagoa izango da nahitaez bete beharreko indizea. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
191. Nola egiaztatzen da hizkuntza-eskakizuna, euskal administrazio publikoetako langileen kasuan? a) Lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan edo barne-sustapenerako deialdietan ho- rretarako berariaz egiten diren proben bitartez. b) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) edo gure autonomia-erkidegoan dagoen edozein administrazio publikok helburu horrekin egiten dituen ezohiko deialdien bidez; proba horiek bi urtean behin egiten dira, gutxienez. c) Bi urtean behingo ohiko proben eta hiru urtean behingo berariazko proben bidez. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
192. Egoera batzuetan lanpostu baten titularra hizkuntza-eskakizuna betetzetik salbuetsita gera daiteke? a) Ez, aukera hori ez dago inola ere. b) Bai; adibidez, titularrak 55 urte baino gehiago dituenean plangintzaldi bakoitzaren hasieran, betiere titularra ados badago. c) Bai; adibidez, titularrak lortutako ikasketa-maila unibertsitateko gradua edo lizentziatura denean. d) Bai; adibidez, minusbaliotasun fisiko edo psikikoak izanik, gaur egun helduen hizkuntza- prestakuntza eta -gaikuntzarako indarrean dauden programen bidez euskara ikastea era- gozten edo zailtzen badute.
193. Hizkuntza-tituluen baliozkotzeak direla eta: a) Administrazio ezberdinek emandako tituluak ezin dira parekatu. b) Administrazio ezberdinek emandako tituluak Hezkuntza Ministerioak parekatu zituen 2002an. c) Administrazio ezberdinek emandako tituluak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1, B2, C1 eta C2 mailekin parekatuta geratzen dira, eta elkarren baliokideak dira. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
194. Zer da ELEBIDE? a) Eusko Jaurlaritzako Itzulpen Zerbitzua. b) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2008an abian jarri zuen Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua. c) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak langile publikoei euskararen arloan prestakuntza emateko 2008an abian jarri zuen zerbitzua. d) Administrazio ezberdinek emandako tituluen baliozkotzeak tramitatzeaz arduratzen den zerbitzua.
195. Bikain ziurtagiria dela eta: a) Bikain ziurtagiriak hiru maila ditu: goi-maila, tarteko maila eta oinarrizko maila. b) Bikain ziurtagiriak bi ponderazio desberdin ditu ebaluazioa egiteko orduan: bat administra- zioentzat (Osakidetza barne) eta beste bat enplegatu publikoentzat. c) Ebaluatuari kanpo-ikuspegia eskaintzen dio, euskararen kudeaketari dagokionez: ebalua- zio-txostena. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. .
196. Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak direla eta: a) Helburua da euskara eta gaztelania benetan maila berean jartzea Administrazioan, for- malki aitorpen bera baitute; beraz, proposatzen den egitekoa da euskara benetan pareka- tzeko bidean aurrera egitea. b) Helburua da euskara eta gaztelania benetan maila berean jartzea Administrazioan; izan ere, nahiz eta inola ere ez izan aitorpen formal bera, gutxienez ahalegina egin behar da euskara Administraziotik kanpo gera ez dadin. c) Helburua da euskara eta gaztelania maila formal eta erreal berean kokatzea, Euskadiko eremu elebidunenetan gutxienez. d) Helburua da gaztelania euskarari gainjartzea Administrazioan.
197. «Berariazko hizkuntza-prestakuntza» izenekoa dela eta: a) Ez da garrantzitsua; hizkuntza-prestakuntza generikoa da garrantzitsuena. b) Helburua du irakaskuntza orokorretik laneko eguneroko errealitatera jauzi egiten laguntzea. c) Helburua du enplegatu publikoak dagokion hizkuntza-eskakizuna lortzea. d) Enplegatu publikoen hizkuntza-maila hobetu nahi du.
198. «Berariazko hizkuntza-prestakuntza» izenekoan, zenbait prozedura daude aurreikusita: a) Bai, bi prozedura: ikastaroak eta trebakuntza-saioak. b) Bai, bi prozedura: ikastaro luzeak eta ikastaro laburrak. c) Bai, hiru prozedura: masterrak, graduondoak eta ikastaroak. d) Bai, prozedura bat: ikastaroak.
199. Berariazko hizkuntza-prestakuntzaren barruko ikastaroak direla eta: a) Aurrez aurreko ikastaroak eta online ikastaroak daude. b) Aurrez aurreko ikastaroak, online ikastaroak eta akademietan eta unibertsitate-zentro es- pezializatuetan egiten diren ikastaroak daude. c) Funtsean, eskola magistralak, trebakuntza-saioak eta jardunaldiak garatu behar dira. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
200. Zein arlo lantzen dira Eusko Jaurlaritzak berariazko hizkuntza-prestakuntzaren barruan pro- posatutako ikastaroetan? a) Ahozko adierazpena. b) Dokumentuak. c) Administrazio-hizkera. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
201. Zein da EAEko administrazio publikoetan hizkuntza-normalizazioaren prozesua sendotzeko tresnarik indartsuena? a) Bikain ziurtagiria. b) Euskararen erabilera normalizatzeko planak eta euskara erabiltzeko ekintza-programa oro- korrak. c) ELEBIDE. d) Entitate bakoitzaren euskararen erabilera normalizatzeko planak.
202. Euskararen erabilera normalizatzeko planak: a) Urte bat irauten dute. b) Legegintzaldi bakoitzerako ezartzen dira, hau da, lau urte irauten dute. c) Bost urtekoak dira. d) Ez dute iraupen zehatzik; beharrezkotzat jotzen denean, indarrean dagoen plana ezabatu eta beste bat ezartzen da.
203. Azken urteotan, administrazioan euskararen normalizazioan aurrera egin dela esan daiteke? a) Bai; adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen euska- razko hizkuntza-gaitasuna nabarmen hobetu da. b) Bai, baina gaztelania da oraindik ere lan-hizkuntza nagusia. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
204. Zein da gaur egun indarrean dagoen Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normaliza- tzeko Planaren helburua? a) Neurri sorta bat da, Administrazioan nola idatzi eta komunikatu behar den jakiteko, itzul- penetara jo gabe testu elebidunak nola sortu behar diren, motibaziora bideratutako saioen aurreikuspena eta euskarazko baliabide eta tresna informatikoen garapena eta erabilera bultzatzeko. b) Eusko Jaurlaritzako sail guztiek, herritarrekin dituzten harremanetan hizkuntza-eskubideak erabat errespetatzeaz gain, lan-hizkuntzan gutxienez 15 puntuko aurrerapena lortzea plangintzaldiaren amaieran, euskararen erabileraren adierazle bakoitzean (hobetzeko tar- terik balego) eta, nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren hasierako batez bestekoaren gainetik geratzea. c) Administrazioak euskararen inguruko kalitatearen kudeaketan ezartzen den balio erantsia har dezan saiatzea. d) Hizkuntza-eskakizun berriak sortzea eta derrigortasun-data orokorrak ezartzea.
Denunciar Test