option
Cuestiones
ayuda
daypo
buscar.php
TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESE: Euskaraz3 205-255
COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del Test:
Euskaraz3 205-255

Descripción:
galdetegiko 205-255

Autor:
ekilikua
OTROS TESTS DEL AUTOR

Fecha de Creación:
12/08/2022

Categoría: Otros

Número Preguntas: 50
COMPARTE EL TEST
COMENTARNuevo Comentario
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
205. Gaur egun indarrean dagoen Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak jarraibide hauek ezartzen ditu, besteak beste: a) Gutxi dira oraindik euskarazko programa eta aplikazio informatikoak instalatuta dauzkaten lanpostuak, eta nahi baino eskasagoa programa horien erabilera. b) Herritarrekiko ahozko harremanetan gabeziak antzeman dira. c) Beste administrazio publiko batzuekiko harremanetan interesgarria litzateke hizkuntza ofizialetako baten erabilera adostea ahozko eta idatzizko komunikazioetarako. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
206. Eusko Jaurlaritzaren barruan, sailen erabilera-planak aurrera eramateko ohiko antolamen- du-egiturak daude? a) Ez, sail bakoitzak bere bitartekoekin modu autonomoan jarduten du. b) Bai; adibidez, Normalizazioaren Jarraipenerako Batzorde Sektoriala. c) Bai; adibidez, Euskaltzaindia. d) Bai, ELEBIDE eta Elkarkidea.
207. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ofizialen Batzorde Iraunkorra dela eta: a) Jaurlaritza mailako jarraipen-organo gorena da, eta hizkuntza-normalizazioaren prozesu osoaren arduraduna. b) IVAP ez da batzorde horretako kide. c) Bi urtean behin biltzen da, gutxienez. d) Ez dago halako batzorderik. .
208. Hizkuntza Normalizazio Teknikarien Batzordea: a) Izaera teknikoa duenez, ezin du etorkizunerako proposamenik aurkeztu. b) Eusko Jaurlaritza mailako batzorde teknikoa da, tokian tokiko esperientziak elkarren artean trukatzeko eta proiektu bateratuak bideratzeko balio duena. c) IVAP ez da batzorde horretako kide. d) Ez dago halako batzorderik.
209. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan, enplegatu publikoak zenbait kategoriatan sailkatzen dira, eta horietako bat hau da: a) Lan-kontratuko behin-behineko langileak. b) Bitarteko langileak. c) Behin-behineko funtzionarioak. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
210. Karrerako funtzionarioen ezaugarriak dira: a) Administrazioarekin lotura iraunkorra dute. b) Administrazioarekin lotura dute, administrazio-egintza baten bidez («izendapena» esaten zaio) c) Administrazio-zuzenbidearen mende daude. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira. .
211. Bitarteko funtzionario bat egotea zirkunstantzia hauetakoren batek justifikatu behar du: a) Karrerako funtzionarioekin bete ezin diren plaza hutsak egotea. b) Plazen titularrak behin betiko ordezkatzea. c) Aldi baterako programak gauzatzea, gehienez ere hiru hilabete iraungo dutenak. d) Zeregin-kopuru handiegia edo zeregin-pilaketa dagoenean; gehienez ere 3 urteko epe baterako izango da, 36 hileko tarte batean.
212. Nola lotzen dira lan-kontratuko langileak Administrazioarekin? a) Aldebakarreko administrazio-egintza baten bidez. b) Aldebiko jarduketa baten bidez; alegia, bi aldeek sinatutako lan-kontratuaren bidez. c) Aldebakarreko jarduketa batez bidez; alegia, lan-kontratuko langileak sinatutako lan-kon- tratuaren bidez. d) Aldebakarreko jarduketa baten bidez; alegia, lanpostuaz jabetzearen bidez.
213. Behin-behineko langileen ezaugarriak dira: a) Iraunkorrak izatea. b) Konfiantzazkotzat edo aholkularitza berezikotzat berariaz kalifikatutako eginkizunak betetzea. c) Aldi baterako eginkizunak betetzea, urgentziak eta beharrak justifikatutako arrazoiak daudenean. d) Administrazioarekin duen lotura lan-kontratu bat sinatuz gauzatzen da.
214. Badago funtzionarioentzat gordetako lanposturik? a) Ez, hori berdintasun-printzipioaren aurka joatea litzateke. b) Ez, printzipio hori iraganari dagokio eta gaindituta geratu da. c) Bai, hala aitortzen du Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (11. art.) d) Bai; izan ere, nahitaez bete behar dituzte Administrazioko lanpostu guztiak.
215. Hauetatik, zein dira Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak aitortutako eskubide indi- bidualak (14. art.)? a) Karrerako funtzionarioaren izaerari dagokion mugiezintasunerako eskubidea. b) Karrera profesionalean aurrera egiteko eta barne-sustapena izateko eskubidea, betiere berdintasun-, merezimendu-, eta gaitasun-printzipio konstituzionalei jarraituz. c) Emandako zerbitzuari dagozkion ordainsariak eta kalte-ordainak jasotzeko eskubidea. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
216. Barne-sustapen bertikala, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan aurreikusia, hone- tan datza: a) Gradu, kategoria, maila eta antzeko beste kontzeptu batzuetan aurrera egitea, lanpostuz aldatu beharrik izan gabe. b) Lanpostuen egituran gora egitea, lanpostuak betetzeko prozeduren bidez. c) Kidego batetik edo lanbide-sailkapeneko azpitaldeko eskala batetik (edo talde batekotik, baldin eta azpitalderik ez badu) goragoko beste batera igotzea. d) Azpitalde profesional bereko kidegoetara edo eskaletara iristea.
217. Jardunaren ebaluazioa dela eta: a) Ez da soilik enplegatu publikoen eskubidea; aldi berean, administrazio publikoen bete- beharra ere bada. b) Helburua ez da jarduna baloratzea eta enplegatu publiko bakoitzaren jardunaren errendi- mendua edo emaitzak kontrolatzeko mekanismoak ezartzea. c) Enplegatu publikoak lortu beharreko helburuak eta xedeak ezartzeko prozedura da. d) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak ezabatu du.
218. Enplegatu publikoen negoziazio kolektiboa dela eta: a) Honela definitzen da: administrazio publikoko karrerako funtzionarioen lan-baldintzak eta gainerako lege-baldintzak negoziatzeko eginbeharra da. b) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan (33. art.) zehazten dira funtzionario publikoen lan-baldintzen negoziazio kolektiboa arautzen duten printzipioak. c) Aurrera eta bururaino eramango da, nahiz eta aurrekontu-estalduraren printzipioa, publizi- tatearena eta gardentasunarena bete ez, bestela negoziazio kolektiborako eskubidea bera ondoriorik gabe gera baitaiteke. d) Espainiako Konstituzioak negoziazio kolektiboa debekatzen du funtzionario publikoen ka- suan.
219. Negoziazio-mahaia dela eta: a) Negoziazio-mahai mota bakarra dago. b) Sindikatuen eta langileen ordezkariek soilik osatzen dute negoziazio-mahaia. c) Funtzionario publikoen lan-baldintzen negoziazio kolektiboaz arduratzen den organoa da. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
220. Zein dira akordioen eta itunen arteko diferentziak eta berdintasunak, eraginkortasunaren aldetik? a) Akordioak zuzenean aplika daitezke, eta ez dago haiek ondoren berretsi beharrik. b) Itunak, zuzenean aplika daitezke, eta ez dago haiek ondoren berretsi beharrik. c) Akordioak eta itunak zuzenean aplika daitezke, eta ez dago haiek ondoren berretsi beharrik. d) Akordioak eta itunak eraginkorrak izan daitezen, Administrazioko organo eskudunak berretsi beharko ditu.
221. Zein dira funtzionario publikoen ordezkaritza-organo espezifikoak? a) Langileen ordezkariak edo delegatuak eta langileen batzordeak. b) Langileen ordezkariak edo delegatuak eta enpresa-batzordeak. c) Liberatutako funtzionarioak eta enpresa-batzordeak. d) Funtzionario publikoek ez dute ordezkaritza-organo espezifikorik.
222. Biltzeko eskubidea dela eta: a) Espainiako Konstituzioaren 21. artikuluan du oinarria. b) Enplegatu publikoen borondatea zuzenean adierazteko legez aurreikusitako tresna da. c) Enplegatu publiko guztiek —funtzionarioek zein lan-kontratukoek— duten eskubide indibiduala da, taldean baliatzekoa. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
223. Telelana dela eta: a) Figura hori 2008an sartu zen Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan, finantza-krisiaren ondorioz. b) Lanaldiaren modalitate bat da. c) Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera eskatzen du. d) Enplegatu publikoak bere gain hartu behar du urruneko zerbitzua emateko beharrezkoak diren ekipoak eskuratzeko eta mantentzeko obligazioa.
224. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (48. art.) bizilekua aldatu gabe egoitza alda- tzeagatiko baimena ezartzen du. a) Bai, eta egun batekoa da. b) Bai, eta bi egunekoa da. c) Bai, eta hiru egunekoa da. d) Ez, baimen bakarra aurreikusten du: bizilekua eta egoitza, biak batera aldatzeko baimena.
225. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (48. art.) azterketetara eta gainerako gaitasun- probetara joateko baimena ezartzen du. a) Bai, eta azterketa-egunerako eta bezperarako da, hau da, azterketa edo proba bakoitzeko bi egun hartzen ditu. b) Bai, eta azterketa eta proba horiek egiten diren egunak hartzen ditu. c) Bai, baina baimen horrek zentro ofizialetan eta akademietan ikasle gisa egin beharreko azterketa partzialak eta praktikak ere hartzen ditu. d) Ez, baimen bakarra aurreikusten du: ikasketa ofizialak egiteagatik lortutako titulu ofiziala jasotzeko baimena. .
226. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (48. art.) ezkontzagatiko baimena ezartzen du. a) Bai, eta astebetekoa da. b) Bai, eta bi astekoa da. c) Bai, eta hamabost egunekoa da. d) Bai, eta adierazten du dibortzioa gertatuz gero ere baimen bera izateko eskubidea dagoela.
227. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (49. art.) beste zenbait baimen ezartzen ditu: lan-arloko eta norberaren eta familiaren bizimoduak elkarri egokitzeko baimenak, genero- indarkeriagatikoak, eta terrorismoaren biktimentzako baimenak. a) Bai, besteak beste minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten seme-alaba adingabeak zaintzeagatiko baimena. b) Bai, besteak beste norberaren gauzetarako baimena, urtean sei egun hartzen dituena. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Aurreko a) eta b) erantzunak okerrak dira.
228. Zenbat opor-egun ezartzen ditu Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (50. art.) egu- tegiko urte bakoitzean? a) Ordaindutako 22 egun baliodun. b) Ordaindutako 30 egun baliodun. c) Ordaindutako 30 egun. d) Ordaindutako hilabetea.
229. Zer dio Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak oporrei buruz? a) Urteko oporraldi ordainduaren ordez diru-kopuru bat eman ahal izango da. b) Funtzionario publikoen zerbitzu-harremana amaitzen denean, opor gehiago eskatzeko es- kubidea izango dute; bereziki, erretiroa edo ezintasuna gertatzen denean. c) Amatasun-baimenak, aldi baterako ezintasunak eta antzeko egoerek oporrak urte natura- laren barruan hartzea eragozten badute, oporrak egutegiko hurrengo bost urteetan hartu ahal izango dira. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
230. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren arabera (53. art.), hauetatik zein da enple- gatu publikoaren printzipio etiko bat? a) Enplegatu publikoek Konstituzioa eta antolamendu juridikoa osatzen duten gainerako arauak errespetatuko dituzte. b) Interes pertsonala duten gaietan abstenitu egingo dira. c) Enplegatu publikoek ez dute pertsona fisiko nahiz entitate pribatuengandik mesede-traturik onartuko, ezta arrazoirik gabeko pribilegioa edo abantaila dakarren egoerarik ere. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
231. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren arabera (54. art.), hauetatik zein da enple- gatu publikoaren jokabide-printzipio bat? a) Arretaz eta begirunez tratatuko dituzte herritarrak, beren nagusiak eta gainerako enple- gatu publikoak ere. b) Eguneratuta izango dute beren prestakuntza eta kualifikazioa. c) Laneko osasunari eta segurtasunari buruzko arauak beteko dituzte. d) Aurreko erantzunak zuzenak dira.
232. Zer dio Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak funtzionarioen ordainsariei buruz? a) Bi kontzepturen inguruan antolatzen dira: ordainsari arruntak eta aparteko ordainsariak. b) Soldata, lanbide-sailkapeneko talde bakoitzari esleitua, oinarrizko ordainsarietako bat da. c) Hirurtekoak desagertu egin dira funtzionario guztientzat. d) Aparteko ordainsaria oinarrizko ordainsari bat da, eta diru-zenbatekoa hiru urtean behin finkatu daiteke.
233. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren arabera (94. art.), zein dira zehapen-araubi- deak errespetatu behar dituen printzipioak? a) Erruduntasun-presuntzioaren printzipioa. b) Errugabetasun-printzipioa. c) Proportzionaltasun-printzipioa, arau-hausteak eta zehapenak sailkatzerakoan nahiz aplika- tzerakoan erabili beharrekoa. d) Falten atzeraeraginik ezaren printzipioa eta zehapenen atzeraeraginezko printzipioa.
234. Zer dio Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren diziplina-araubideak? a) Laneko jazarpena falta oso astuna da. b) Greba-egoeretan ezinbesteko diren zerbitzuak betetzeko obligazioa ez betetzea falta oso arina da. c) Falta oso astunek ez dute inoiz ekarriko funtzionarioak zerbitzutik kentzea. d) Ohartarazpena ez da lege-testu horretan aurreikusitako zehapena.
235. 1978ko Espainiako Konstituzioa eta datuen babesa direla eta: a) Konstituzioak 18.4 artikuluan bermatzen du datuen babesa. b) Konstituzioak testu osoan zehar bermatzen du datuen babesa. c) Datuen babesaren bermea politika sozial eta ekonomikoaren printzipio gidaria da. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
236. Euskadin, datuak babesteko araudia lege-arau hauetan dago jasota: a) 1978ko Espainiako Konstituzioan eta hura garatzen duen berariazko legeria organikoan. b) 1978ko Espainiako Konstituzioan, gai horri buruzko Europako erregelamenduan eta hura garatzen duen berariazko legeria organikoan. c) 1978ko Espainiako Konstituzioan, gai horri buruzko Europako erregelamenduan, hura garatzen duen berariazko legeria organikoan eta gai horren gaineko araudi autonomikoan. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
237. Zein da, Espainian, datuak babesteko eskubidearen iturria? a) Konstituzioa. b) Jurisprudentzia. c) Legea. d) Erantzun guztiak okerrak dira. .
238. Datu pertsonalak direla eta: a) Datu pertsonala da pertsona fisiko identifikatu edo identifikagarri bati buruzko informazio guztia. b) Babestu beharreko errealitatea da. c) Modu batean baino gehiagotan jaso daiteke. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
239. Ekintza hauetatik, zein ez da sartzen datu pertsonalen tratamenduaren barruan? a) Bilketa. b) Erregistratzea. c) Babestea. d) Egituratzea. .
240. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera, nor dira datuen tratamenduaren arduradun edo datuen babesaren arduradun? a) Pertsona fisikoak eta juridikoak. b) Agintaritza publikoak. c) Zerbitzuak edo beste organismo batzuk. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
241. Nor izan daiteke datu pertsonalen tratamenduaren edo babesaren eragilea? a) Pertsona fisikoak eta juridikoak. b) Agintaritza publikoak. c) Zerbitzuak edo beste organismo batzuk. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
242. Ezaugarri hauetatik, zein ez dator bat datu biometrikoen ezaugarriekin? a) Unibertsalak dira. b) Aldi baterako dira. c) Bakarrak dira. d) Iraunkorrak dira.
243. Datu hauetatik, zein dira osasunari buruzkoak? a) Osasun fisikoari buruzko datuak. b) Osasun mentalari buruzko datuak. c) Osasun-arretako zerbitzuak ematea barne hartzen duten datuak. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira. .
244. Aukeratu erantzun okerra. Datuen babeserako tratamendua zilegi izango da baldintza hauetakoren bat betetzen denean: a) Interesdunak adostasuna adierazi badu. b) Tratamendua beharrezkoa bada kontratu bat betearazteko. c) Fede onez egiten bada. d) Tratamendua beharrezkoa bada betebehar bat konplitzeko.
246. Gardentasuna aipatzen dugunean, zertaz ari gara? a) Informazioaz. b) Datuez. c) Printzipioez. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
247. Helburua mugatzearen printzipioari jarraituz, datu pertsonalak xede hauekin bilduko dira: a) Xede zehatzak. b) Xede esplizituak. c) Xede legitimoak. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
248. Zein artikulutan dago jasota datuak minimizatzearen printzipioa? a) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 c) artikuluan. b) Datuak Babesteko Lege Organikoaren 5.1 c) artikuluan. c) Datuak Babesteko Lege Organikoaren 5.1 d) artikuluan. d) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 d) artikuluan.
249. Zein artikulutan dago jasota datuen zehaztasunaren printzipioa? a) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 c) artikuluan. b) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 d) artikuluan. c) Datuak Babesteko Lege Organikoaren 5.1 c) artikuluan. d) Datuak Babesteko Lege Organikoaren 5.1 d) artikuluan.
250. Zein artikulutan dago jasota kontserbazio-epea mugatzearen printzipioa? a) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 c) artikuluan. b) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 d) artikuluan. c) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 e) artikuluan. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena.
251. Datu pertsonalak ez dira gorde behar: a) Lortu nahi den helburua betetzeko behar den denbora baino gehiago. b) Betiko. c) Denbora mugatu baterako. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
252. Zertarako gorde daitezke datuak denbora luzeagoan? a) Interes publikoaren izenean artxibatzeko. b) Estatistikak egiteko. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Datuek informazio garrantzitsurik ez dutenean.
253. Aukeratu erantzun zuzena. Zein artikulutan dago jasota osotasun eta konfidentzialtasunaren printzipioa? a) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 c) artikuluan. b) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 d) artikuluan. c) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 e) artikuluan. d) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5.1 f) artikuluan.
254. Osotasun eta konfidentzialtasunaren printzipioaren arabera, zein babes mota hartu behar du barnean behar bezalako datuen segurtasunak? a) Baimenik gabeko edo legez kontrako tratamenduaren aurkako babesa. b) Galtzearen aurkako babesa. c) Ustekabean suntsitu edo kaltetzearen aurkako babesa. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
255. Datu pertsonalak seudonimizatzea da atributu jakin batzuen ordez beste hauek erabiltzea: a) Pseudonimoak. b) Kodeak. c) Aurreko a) eta b) erantzunak zuzenak dira. d) Izengoitiak.
Denunciar Test