Cuestiones
ayuda
option
Mi Daypo

TEST BORRADO, QUIZÁS LE INTERESEeuskaraz4 256-338

COMENTARIOS ESTADÍSTICAS RÉCORDS
REALIZAR TEST
Título del test:
euskaraz4 256-338

Descripción:
galdetegiko 256-338

Autor:
ekilikua
(Otros tests del mismo autor)

Fecha de Creación:
12/08/2022

Categoría:
Otros

Número preguntas: 80
Comparte el test:
Facebook
Twitter
Whatsapp
Comparte el test:
Facebook
Twitter
Whatsapp
Últimos Comentarios
No hay ningún comentario sobre este test.
Temario:
256. Datu hauetatik, zein sartzen dira datuen kategoria berezietan? a) Jatorri etnikoa eta arraza. b) Datu biometrikoak. c) Bizimodu sexualari buruzko datuak. d) Aurreko hiru erantzunak zuzenak dira.
257. Pertsona ukituari eman beharreko oinarrizko informazioak hauek jaso behar ditu: a) Arduradunaren identitatea. b) Eragilearen identitatea. c) Tratamenduaren helburua. d) Aurreko a) eta c) erantzunak zuzenak dira. .
258. Eskubide hauetatik, zein ez da berariaz arautzen Datuak Babesteko Erregelamendu Oroko- rrean? a) Irispide-eskubidea. b) Datuak zuzentzeko eskubidea. c) Datuak ezabatzeko eskubidea. d) Datuak ezerezteko eskubidea.
259. Datuen eramangarritasun-eskubidea aplikatu ahal izateko, tratamenduak izan behar du: a) Automatizatua, eta tratamenduaren oinarri juridikoa adostasuna edo kontratua da. b) Automatizatugabea, eta tratamenduaren oinarri juridikoa adostasuna edo kontratua da. c) Adostua eta informatua. d) Erantzun guztiak okerrak dira.
261. Lege hauetatik, zein jotzen da langileen segurtasuna eta osasuna babesteko oinarrizko zutabetzat? a) 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen prebentzioari buruzkoa. b) Espainiako Konstituzioa. c) 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. d) 89/391/EEE Zuzentaraua, 1989ko ekainaren 12koa, Langileen segurtasuna eta osasuna lantokian hobetzeko neurriak aplikatzeari buruzkoa.
262. 31/1995 Legean eta haren erregelamendu-arauetan jasotako eskubideak direla eta: a) Ezin dira inola ere aldatu hitzarmen kolektibo bidez. b) Beti aldatu daitezke hitzarmen kolektibo bidez. c) Hitzarmen kolektibo bidez hobetu eta garatu daitezke. d) Langile bakoitzak bere enpresaburuarekin negoziatu ondoren baino ezin dira aldatu.
263. Nori ez zaio aplikatuko 31/1995 Legea? a) Kooperatibetako bazkide-langileei. b) Langile autonomoei. c) Enplegatu publikoei. d) Indar Armatuetako eta Guardia Zibileko kideei. .
265. Kontrata eta azpikontraten kasuan, baldin eta langileak enpresa nagusiaren jardueretan aritzen badira enpresaren beraren instalazioetan: a) Enpresa nagusiak zaindu beharko du kontrata eta azpikontrata horiek prebentzio-araudia betetzen dutela. b) Kontratatutako eta azpikontratatutako enpresek, eta beste inork ez, zaindu beharko dute beren langileei dagokienez prebentzio-araudia betetzen dela. c) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzari dagokio prebentzio-araudia zaintzea. d) Enpresa nagusiko prebentzio-delegatuak, eta beste inor ez, izango dira prebentzio-araudia betetzen dela zaintzeko ardura izango dutenak.
266. Enpresaburuaren babes eraginkorreko eginbeharra da, besteak beste: a) Enpresaren prebentzio-plana egitea. b) Enpresako prebentzio-plana eta lanpostuen arriskuen ebaluazioak egitea. c) Enpresa espezializatu bat kontratatzea, langileen segurtasuna eta osasuna zaintzeko. d) Langileei lehen laguntzako ikastaroak eskaintzea.
267. Zer esan nahi du lan-arriskuen prebentzioaren arloko babesak dinamikoa izan behar duela? a) Lan-jardueraren aldaketetara egokitu behar dela. b) Lan-jardueraren aldaketetara egokitu behar dela, bai eta lan-jarduerak egiten dituenaren baldintza pertsonalen aldaketetara ere. c) Arau-aldaketetara azkar egokitu behar dela. d) Negoziazio kolektiboaren esku utzi behar dela hura zehaztea eta aplikatzeko modua.
268. Noiz egin behar du enpresaburuak saihestezinak diren arriskuen hasierako ebaluazioa? a) Beti. b) Egokitzat jotzen duenean. c) Lan Agintaritzak eskatzen dionean. d) Inoiz ere ez.
269. Inguruneko faktoreek lanean duten eragina dela eta: a) Beti hartu behar da kontuan, prebentzioa planifikatzean. b) Gai hori prebentzio-jardueratik kanpo geratzen da. c) Arriskutsutzat jotzen diren industrietan bakarrik hartu behar da kontuan. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
270. Lan-ekipamendu batek arrisku espezifiko bat eragin badiezaioke hura darabilen langileari segurtasunaren edo osasunaren aldetik: a) Debekatu egingo da enpresan erabiltzea. b) Haren ordez, arrisku gutxiago duen edo arriskurik ez duen beste ekipamendu bat jarriko da. c) Hari buruzko azterlan bat egingo da, haren egokitasuna baloratzeko. d) Enpresak beharrezko neurriak hartuko ditu ekipamendu hori erabiltzeko ardura dutenek bakarrik erabil dezaten, eta ekipamendu hori erabiltzeko beharrezko prestakuntza espezi- fikoa emango die.
271. Erantzun hauetatik, zein da zuzena? a) Norbera babesteko ekipamenduak beti gailendu behar dira taldea babesteko baliabide teknikoen gainetik. b) Taldea babesteko baliabide teknikoak norberarenen aurretik jarriko dira. c) Biak aldi berean aplikatu behar dira. d) Enpresaburuak egoki deritzonean soilik jarriko dira norbera babesteko ekipamenduak babes kolektiboko baliabide teknikoen aurretik.
272. Zertan oinarritzen da informazioaren printzipioa? a) Langileei kontsulta egin behar zaie prebentzio-neurriak hartzeari buruz. b) Lan-prozesu bakoitzean instruktore bat izendatu behar da. c) Prebentzio-jarduera zuzenean langilearengana bideratu behar da. d) Langileek zer arrisku dituzten jakin behar dute.
273. Zer dakar prestakuntzaren printzipioak? a) Enpresaburuak prebentzioari buruzko prestakuntza teoriko eta praktiko nahikoa eta egokia eskaini behar die bere langile guztiei, bai kontratatzen dituen unean, bai langileek betetzen dituzten eginkizunetan aldaketak daudenean, bai eta teknologia berriak ezartzen direnean edo lan-ekipamenduetan aldaketak daudenean ere. b) Enpresaburuak aldi baterako kontratatutako langileei bakarrik eskaini behar die preben- tzioari buruzko prestakuntza teoriko eta praktiko nahikoa eta egokia, bai kontratatzen di- tuen unean, bai langileek betetzen dituzten eginkizunetan aldaketak daudenean, bai eta teknologia berriak ezartzen direnean edo lan-ekipamenduetan aldaketak daudenean ere. c) Enpresaburuak prebentzioari buruzko prestakuntza teoriko nahikoa eta egokia eskaini behar die bere langile guztiei, bai kontratatzen dituen unean, bai langileek betetzen dituz- ten eginkizunetan aldaketak daudenean, bai eta teknologia berriak ezartzen direnean edo lan-ekipamenduetan aldaketak daudenean ere. d) Enpresaburuak prebentzioari buruz egokitzat jotzen duen prestakuntza eskaini behar die bere langileei, beharrezkotzat jotzen duenean. .
274. Noiz eman behar da prestakuntza? a) Beti lanaldiaren barruan. b) Beti lanalditik kanpo. c) Ahal den guztietan, lanaldiaren barruan. d) Enpresaburuak egokitzat jotzen duenean.
275. Larrialdien arloa dela eta: a) Enpresaburuak kanpoko prebentzio-zerbitzu bat kontratatu behar du, lehen laguntzari, suteen aurkako borrokari eta langileak ebakuatzeari dagokienez beharrezko neurriak har- tzeaz arduratu dadin. b) Enpresaburuak larrialdien gainean duen eginbeharra betetzen du langileen eskura jarriz lehen laguntzen arloan eta suteen aurkako borrokaren eta langileen ebakuazioaren arloan beharrezkoak diren neurriei buruzko informazioa. c) Enpresaburuak langile jakin batzuk izendatu behar ditu, lehen laguntzari, suteen aurkako borrokari eta langileak ebakuatzeari dagokienez beharrezko neurriak hartzeaz arduratu daitezen. d) Lan-agintaritza eskudunak langile jakin batzuk izendatu behar ditu, lehen laguntzari, suteen aurkako borrokari eta langileak ebakuatzeari dagokienez beharrezko neurriak hartzeaz arduratu daitezen.
276. Arrisku larria eta berehalakoa dagoenean: a) Enpresaburuak erabaki edo baimendu behar ditu langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak. b) Enpresa-batzordeak erabaki behar du, aho batez, arrisku horren eraginpeko langileen jarduera geldiaraztea. c) Enpresa-batzordeak erabaki behar du, kideen gehiengoz, arrisku horren eraginpeko langi- leen jarduera geldiaraztea. d) Langilea ezin bada harremanetan jarri mailaz goragoko arduradunarekin, bere segurtasu- nerako, beste langile batzuen segurtasunerako edo hirugarren batzuen segurtasunerako arrisku horren berri emateko, lantokia utzi ahal izango du.
277. Noren kontura dira laneko arriskuarekiko esposizioa saihesteko edo gutxitzeko beharrezkoak diren banakako babes-ekipamenduak? a) Enpresaburuaren kontura. b) Langileen kontura. c) Enpresaburuen eta langileen kontura. d) Administrazioaren kontura.
278. Langileen osasunaren zaintza dela eta: a) Borondatezkoa da langileentzat. b) Nahitaezkoa da langileentzat. c) Nahitaezkoa da baldin eta azterketa medikoa beharrezkoa bada lan-baldintzek langileen osasunean dituzten ondorioak ebaluatzeko. d) Nahitaezkoa da kontratatzeko unean, eta borondatezkoa kontrataziotik aurrera. .
279. Nork eskura dezake langileen informazio mediko pertsonala? a) Enpresaburuak. b) Zerbitzu medikoak eta osasun-agintariek. c) Osasun-agintariek. d) Enpresaburuak, zerbitzu medikoak eta osasun-agintariek.
280. Enpresaburuak lan-agintaritzaren esku jartzeko prestatu eta gorde behar dituen agirien artean, ez daude honako hauek: a) Laneko arriskuen prebentzio-plana. b) Langileek prebentzio-arloan egindako ez-betetzeak. c) Langileari lanegun bat baino gehiagoz lan egiteko ezgaitasuna eragin dioten lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen zerrenda. d) Egindako arriskuen ebaluazioak.
281. Lantoki berean bi enpresatako edo gehiagoko langileak aritzen direnean: a) Enpresa horiek laguntza eman beharko dute laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatzen. b) Langile gehien dituen enpresak arduratu beharko du lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen dela zaintzeaz. c) Enpresa bakoitzak bere langileen gaineko erantzukizuna izango du. d) Jarduera horiek egiten diren lantokiko enpresa titularrak izango du erantzukizuna.
282. Kolektibo hauetatik, zein ez da jotzen arrisku jakin batzuekiko bereziki sentibera den enple- gatutzat? a) Desgaitasunen bat duten langileak. b) Haurdun dauden emakumeak. c) Adingabeak. d) Urruneko lana egiten duten langileak.
283. Haurdun dagoen emakume baten arriskuen ebaluazioari buruzko azterketak erakusten badu haren segurtasun eta osasunerako arriskua dagoela edo eragina izan dezakeela haur- dunaldian, edoskitzaroan edo jaiotzeko diren haurrengan: a) Lan-kontratua eten egin beharko zaio, haurdunaldiko arriskua dela-eta. b) Enpresaburuak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, arrisku horren eraginpean egotea saihesteko. c) Enpresaburuak lanpostua edo haren eginkizunak aldatu beharko ditu, emakumearen egoerarekin bateragarriak izan daitezen. d) Lan-kontratua haurdunaldiko arriskuagatik eten ahal izango da, bakarrik baldin eta lanpos- turako egokitzapenik egin ezin bada edo lanpostuan edo haren eginkizunetan aldaketarik egin ezin bada.
284. Aldi baterako lan-harremanak dituzten langileak eta aldi baterako laneko enpresek kontra- tatutakoak: a) Gizarte-babeseko araudiak ez ditu babesten. b) Gainerako langileek baino babes handiagoa dute. c) Gainerako langileek duten babes-maila bera izan behar dute. d) Sektore jakin batzuetan baino ez daude babestuta.
285. Langileak eta haien segurtasuna eta osasuna direla eta: a) Langileek ez dute inolako betebeharrik arriskuen prebentzioaren arloan, enpresaburuari soilik dagokion gaia baita. b) Beren laneko segurtasuna eta osasuna zaindu behar dituzte, enpresan hartu diren pre- bentzio-neurriak betetzeko. c) Beren segurtasuna eta osasuna zaindu behar dituzte lanean, bai eta beren jarduera pro- fesionalak uki ditzakeen pertsonena ere, enpresan hartu diren prebentzio-neurriak bete- tzeko. d) Gainerako lankideen segurtasuna eta osasuna zaindu behar dituzte lanean, bai eta haien jarduera profesionalak uki ditzakeen pertsonena ere, enpresan hartu diren prebentzio- neurriak betetzeko.
286. Enpresak bere gain hartu beharreko prebentzio-modalitate gisa: a) Posible da prebentzio-zerbitzu propio bat sortzea, edo kanpoko prebentzio-zerbitzu bate- kin hitzarmen bat egitea. b) Prebentzio-zerbitzu propio bat baino ez da posible. c) Kanpoko prebentzio-zerbitzu batekin hitzarmena egitea baino ez da posible. d) Laneko arriskuen prebentzioaren arloan prestakuntza egokia duten langileak izendatzea baino ez da posible.
287. Non arautzen da bistaratzeko pantailen eraginpean dauden langileen laneko arriskuen pre- bentzioa? a) 488/1997 Errege Dekretuan. b) 31/1995 Legean. c) 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuan. d) 39/1997 Errege Dekretuan.
288. Arrisku hauetatik, zein ez dago lotuta bistaratze-pantailak dituzten ekipamenduak erabil- tzearekin? a) Muskulu- eta eskeleto-nahasmenduak. b) Deskarga elektrikoak. c) Ikusmen-arazoak. d) Buru-nekea. .
289. Langile hauek ezin dira bistaratze-pantailak dituzten ekipamenduen erabiltzaile izan: a) Egunean benetako 2 orduz edo astean benetako 10 orduz baino gutxiagoz bistaratze-pantai- lekin lan egiten duten langile guztiak. b) Egunean benetako 3 orduz edo astean benetako 12 orduz baino gutxiagoz bistaratze-pantai- lekin lan egiten duten langile guztiak. c) Egunean benetako 4 orduz edo astean benetako 15 orduz baino gutxiagoz bistaratze-pantai- lekin lan egiten duten langile guztiak. d) Egunean benetako 1 orduz edo astean benetako 8 orduz baino gutxiagoz bistaratze-pantai- lekin lan egiten duten langile guztiak.
290. Nork arduratu behar du bistaratzeko pantailak dituzten ekipamenduen erabiltzaileek izan ditzaketen arriskuak ebaluatzeaz? a) Langileak bakarrik. b) Bai enpresaburuak, bai langileak. c) Enpresaburuak bakarrik. d) Enpresako prebentzio-zerbitzuak.
291. Zein arrisku-faktore hartu behar ditu kontuan arriskuen ebaluazioak, bistaratze-pantailekin lan egitean? a) Zereginaren eskakizunetik eratorritakoak. b) Lanpostuaren berezko ezaugarrietatik eratorritakoak. c) Erabiltzailearen beraren ikusmenaren ezaugarrietatik eratorritakoak. d) Aurreko guztiak.
293. Bistaratzeko pantailak behar dituzten lanen arriskuak ebaluatzean, zeri egin behar zaio ja- ramon? a) Enpresaburuak egindako ebaluazio-testa baino ez da bete behar. b) LSHIN Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren gidan ezarritakoa bete behar da. c) Prebentzioko ordezkariek gomendatzen dutena bete behar da. d) Langile erabiltzaileek berek emandako informazioa ebaluazioaren funtsezko zati bat da.
294. Bistaratzeko pantailak behar dituen lanpostu batean aldaketa esanguratsuak egin badira: a) Arriskuen hasierako ebaluazioaren ondorioz hartutako neurriei eutsi behar zaie. b) Hasieran egindako arriskuen ebaluazioa berrikusi egin behar da. c) Enpresaburuak erabakiko du arriskuen beste ebaluazio bat egin behar den ala ez. d) Arriskuen beste ebaluazio bat egingo da, eragindako langileak hala eskatzen badu.
295. Bistaratzeko pantailak erabiltzea eskatzen duten lanetan, etenaldiak egitea gomendatzen da. Zenbatean behin? a) 10 minutuz, gutxienez, arreta handia eskatzen duten zereginetan egindako lan-ordu ba- koitzeko. b) 5 minututik 10 minutura, 90 minutuan behin. c) 12 minutuz, gutxienez, arreta handia eskatzen duten zereginetan egindako lan-ordu ba- koitzeko. d) 15 minutuz, gutxienez, arreta handia eskatzen duten zereginetan egindako lan-ordu ba- koitzeko.
296. Noiz egin behar dira azterketa medikoak, bistaratzeko pantailak erabiltzea eskatzen duten lanetan? a) Bistaratzeko pantailekin lan egiten hasi aurretik. b) Aldizka. c) Langileak eskatzen duenean. d) Aurreko hiru kasuetan. .
297. Nork egin behar du bistaratzeko pantailekin lan egiten duten langileen azterketa oftalmolo- gikoa? a) Osakidetzako oftalmologo batek, nahi eta nahi ez. b) Kasuan kasuko mutualitateko oftalmologo batek, nahi eta nahi ez. c) Enpresako medikuak egin dezake. d) Langileak aukeratzen duen oftalmologoak, nahi eta nahi ez.
298. Bistaratze-pantailekin lan egiten duten 40 urtetik gorako langileen ikusmena dela eta: a) Nahitaez bidali behar dira oftalmologoarengana. b) Nahitaez bidali behar dira oftalmologoarengana, eragindako langileek eskatzen dutenean. c) Lanak kontzentrazio handia eskatzen duenean bakarrik da nahitaezkoa oftalmologoarengana bidaltzea. d) Komeni da oftalmologoarengana bidaltzea.
299. Lokomozio-aparatuaren patologiak, bistaratzeko pantailak behar dituzten lanetan: a) Ez du arretarik behar. b) Arreta behar du, langilearen ezaugarri fisikoen arabera. c) Arreta berezia eskaini behar zaien gaixotasunen bigarren multzoa da. d) Arreta behar du, langileak eskatzen duenean.
300. Azterketa osteomuskularra, bistaratzeko pantailak behar dituzten lanetan: a) Aldiro-aldiro egingo da, azterketaren ardura duten medikuen iritziz dagoen arrisku-mailaren araberako aldizkakotasunarekin. b) Langileak zerbitzuak ematen hasi aurretik egingo da. c) Urtean behin egingo da. d) Langileak eskatzen duenean egingo da.
301. Bistaratzeko pantailak behar dituzten lanetan, nola baloratuko da buruko nekea? a) Test psikotekniko baten bidez. b) Inkesta baten bidez. c) Elkarrizketa baten bidez. d) Inkesta bat eta elkarrizketa baten bidez.
302. Bistaratze-pantailekin lan egiten duten langileek eguneroko alterazioak izaten dituzte. Zein portzentajetan? a) % 10etik % 40ra. b) % 10etik % 45era. c) % 10etik % 30era. d) % 10etik % 60ra.
303. Norengan agertzen dira maizago alterazio fisikoak edo muskularrak? a) Maizago agertzen dira gizonen artean. b) Maizago agertzen dira emakumeen artean. c) Gizonetan eta emakumeetan berdin agertzen dira, bereizi gabe. d) 45 urtetik gorako gizonetan eta emakumeetan berdin agertzen dira, bereizi gabe.
304. Bistaratzeko pantailak erabiltzea eskatzen duten lanetan: a) Norberaren lanarekin lotzen diren larruazaleko alterazio-kasuak deskribatu dira. b) Ez da deskribatu larruazaleko alterazio kasurik. c) Larruazaleko alterazio kasuak deskribatu dira, baina ez dute zer ikusirik lanarekin. d) Laneko estres-egoeretan baino ez dira deskribatu larruazaleko alterazioak.
305. Zergatik izan daitezke memoria-nahasmenduak eta buru-kontzentraziorako zailtasuna, bistaratze-pantailekin lan egitean? a) Lanaren zailtasunagatik. b) Lanak eskatzen duen kontzentrazioagatik. c) Lanak eragindako nekeagatik. d) Laneko monotonia eta sinpletasunagatik.
306. Bistaratze-pantailekin lan egitean, ikusmen-alterazioak agertzeko faktore izan daiteke: a) Lanpostuaren antolamendua. b) Lanpostuaren antolamendua eta bi distantzia ezberdin ezarri beharra: begia-pantaila eta begia-testua. c) Lanpostuaren antolamendua eta hiru distantzia berdin ezarri beharra: begia-pantaila, begia- teklatua eta begia-testua. d) Lanpostuaren antolamendua eta hiru distantzia ezberdin ezarri beharra: begia-pantaila, begia-teklatua eta begia-testua.
307. Faktore hauetatik, zeinek ez du zer ikusirik neke fisiko edo muskularrarekin, bistaratze-pan- tailekin lan egiten denean? a) Jarrera okerrak pantailaren aurrean. b) Lanpostuaren baldintza ergonomikoen araberako faktoreek. c) Estresak. d) Lanaren antolamendu okerraren mende dauden faktoreek. .
308. Bistaratzeko pantailekin lan egiten denean, ohiko zereginetan, zenbateko tartea utziko da, gutxienez, pantaila horietara? a) 500 mm. b) 550 mm. c) 400 mm. d) 450 mm.
309. Bistaratzeko pantailekin lan egiten denean, zenbateko azalera izango du lan-mahaiak? a) 90 cm bider 120 cm. b) 80 cm bider 120 cm. c) 90 cm bider 140 cm. d) 80 cm bider 130 cm.
310. Bistaratzeko pantailekin lan egiten denean, zenbateko tenperatuta ezin da gainditu? a) 24º. b) 26º. c) 20º. d) 25º.
311. Bistaratzeko pantailekin lan egiten denean, airearen abiadura balio hau baino txikiagoa izango da: a) 0,12 m/s. b) 0,15 m/s. c) 0,25 m/s. d) 0,20 m/s.
312. Bistaratze-pantailekin lan egiten denean, zerekin dago lotuta deserosotasuna? a) Atseden nahikorik ez izatearekin. b) Lanpostuaren elementuekin. c) Jarrera sedentarioarekin. d) Jarrera sedentarioarekin eta lanpostuaren elementuekin.
313. Pertsona bat sorosterakoan, zer hartzen da kontuan bizi-konstanteak aztertzeko? a) Konortea, arnasketa eta pultsua, eta beti ordena horretan. b) Arnasketa, konortea eta pultsua, eta beti ordena horretan. c) Pultsua, konortea eta arnasketa, eta beti ordena horretan. d) Erantzun horietako bat ere ez da zuzena.
314. Bihotz-biriketako geldialdi batean: a) 5 minututik 10era oxigenorik hartu gabe, zelulek behin betiko kaltea jasotzen dute. b) 3 minututik 5era oxigenorik hartu gabe, zelulek behin betiko kaltea jasotzen dute. c) 5 minututik 8ra oxigenorik hartu gabe, zelulek behin betiko kaltea jasotzen dute. d) 1 minututik 5era oxigenorik hartu gabe, zelulek behin betiko kaltea jasotzen dute.
315. Zer esan nahi du du B.A.S. arauak? a) Zauritua babestu, aholkatu eta sostengatu. b) Zauritua babestu, aholkatu eta sorotsi. c) Babestu, abisatu eta zauritua sostengatu. d) Babestu, abisatu eta zauritua sorotsi. .
316. Nolakoa izan behar du arnasketa artifizialak, eraginkorra izateko? a) Berehala eman behar da. b) Jarraitua, etenik gabe. c) Luzea, erabat bere onera etorri arte. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
317. Zein dira ahoz ahoko metodoaren abantailak? a) Gehienetan aplika daiteke. b) Aukera ematen du benetan funtzionatzen duen jakiteko, airea sartzean biktimaren bularra igotzen bada. c) a) eta b) zuzenak dira. d) a) eta b) okerrak dira. .
318. Arnasketa artifiziala dela eta, esaldi hauetako zein da zuzena? a) Ahotik sudurrerako maniobra bat egin behar da beti, putz egiteko. b) Arnasketa artifizialaren aplikazioan hiru fase har daitezke kontuan. c) Ahoz ahokoa bihotz-masajearekin aplika daiteke, beharrezkoa bada. d) Behin airea biriketan sartzea lortuz gero, eta biktimak pultsua duela egiaztatuz gero, putz egiten jarraituko dugu, minutuko 8-12 aldiz.
319. Bakarrik bagaude, arnasketa artifiziala eta bihotz-masajea txandakatzeko estrategia hone- lakoa izango da: a) Egin 30 bihotz-konpresio eta, ondoren, «ahoz aho» 2 aldiz putz egin; errepikatu zikloa biktimaren pultsua eta arnasketa berreskuratu arte. b) Egin 15 bihotz-konpresio eta, ondoren, «ahoz aho» 2 aldiz putz egin; errepikatu zikloa biktimaren pultsua eta arnasketa berreskuratu arte. c) Egin 15 bihotz-konpresio eta, ondoren, «ahoz aho» 4 aldiz putz egin; errepikatu zikloa biktimaren pultsua eta arnasketa berreskuratu arte. d) Egin 30 bihotz-konpresio eta, ondoren, «ahoz aho» 4 aldiz putz egin; errepikatu zikloa biktimaren pultsua eta arnasketa berreskuratu arte.
320. Hauek dira zauriak tratatzeko printzipio orokorrak: a) Odoljarioa geldiaraztea. b) Saihestea konplikazioak eta, bereziki, infekzioak. c) Sendatzen laguntzea. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
321. Odola darion arteria baten konpresioaren aurrean, zer egin behar dugu? a) Konpresioa ezin da zuzenean egin odola darion zatian. b) Gaza esterilak baino ez ditugu erabiliko. c) Zauriaren gainean presioa egingo dugu minutu batzuez (10 inguru), odoljarioa gelditu dela ikusi arte. d) Behin odoljarioa gelditu dela ikusten dugunean, ez dugu zauritua lekuz mugitu aurretik zauria bendaz lotuko inoiz.
322. Neurri hauetatik, zein da zuzena torniketea egitean? a) Etiketa bat jarriko da bihotzetik hurbilen dagoen lekuan. b) Denbora luzez torniketea erabiltzen bada, ez da komeni hura lasaitzea. c) Behin torniketea jarrita, osasun-langile espezializatuei dagokie hura kentzea, eta inoiz ez sorosleari, shock-arriskua saihesteko. d) Neurri guztiak zuzenak dira.
323. Zer egin shock-arriskua dagoenean? a) Pertsona lurrean etzanaraziko dugu, garuneko odol-fluxua errazteko. b) Hankak altxaraziko dizkiogu, minez kexatzen ez bada; minez kexatzen bada, gorputz-adarrak horizontalean utziko dizkiogu. c) a) eta b) okerrak dira. d) a) eta b) zuzenak dira.
324. Baieztapen hauetatik, zein da zuzena? a) Giza gorputzak 40 ºC-rainoko tenperaturak jasaten ditu. b) Larruazala ez da gure gorputzaren organo bat. c) Epidermisa eta endotelioa dira larruazalaren bi geruzak. d) Erredura organismoko ehunek hotzarekin duten kontaktuaren emaitza da.
325. Wallace-ren «9ko erregelan», helduaren gorputz-azalera 11 zatitan banatzen da, eta zati bakoitza % 9 edo 9ren multiploa da; markatu erantzun zuzena: a) Burua eta lepoa % 18 dira. b) Goiko gorputz-adar bakoitza: % 9 da. c) Beheko gorputz-adar bakoitza: % 9 da. d) Toraxaren aurrealdea eta abdomena: % 9 da.
326. Zer egin behar da erredura bat dagoenean? a) Urez busti. b) Jaten edo edaten eman. c) Biktima bakarrik utzi. d) Larruazalari itsatsitako arropa askatu. .
327. Haustura bat dagoenean, zer agertzen da? a) Hematomak. b) Krepitazioak. c) Ezintasun funtzionala. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
328. Baieztapen hauetatik, zein da okerra? a) Altura batetik oinen gainean edo atzeraka eroriz gero, bizkarrezurra hauts daiteke. b) Garondoko mina bizkarrezurreko hausturarekin batera agertzen den sintoma da. c) Erraza da jakitea bizkarrezurra benetan hautsi den. d) Bizkarrezurra hautsi izanaren susmo txikiena badugu, benetan hautsita egongo balitz bezala jokatuko dugu lesionatuarekin.
329. Baieztapen hauetatik, zein da zuzena? a) Sinkopea ohiko nahasmendua da, biztanleriaren % 3ri eragiten diona. b) Sinkopearen kausak hiru talde handitan bana daitezke. c) Hipogluzemien kausak kardiakoak dira. d) Sinkope baten kausa hutsala bada, sintoma klinikoak larriak dira.
330. Jatorri epileptikoa izan dezakeen konbultsio baten aurrean, lehen laguntzak hauek izango dira: a) Saiatu biktimari eusten, muskulu-espasmoak dituen bitartean. b) Biktima zauritu dezakeen edozer kenduko dugu haren ingurutik. c) Arropa estutu. d) Objektu zurrun bat jarriko diogu buruaren azpian, kuxin gisa. .
331. Aire-bideen buxadura dela eta: a) Aire-bideak erabat buxatuta daudenean baino ez da gertatzen eztarriko trabamendua. b) Eztul egiteak buxadura zailtzen du. c) Bizkarrean kolpetxo leunak ematea komeni da. d) Oso maiz iristen zaizkigu pertsona bat eztarriko trabamendu baten ondorioz hil dela dioten albisteak.
332. Baieztapen hauetatik, zein da zuzena? a) Heimlich-en maniobra aire-bideak erabat buxatzen direnean erabiliko dugu. b) Jaten dugun bitartean hitz egiteak eztarriko trabamendua eragozten laguntzen du. c) Haurren artean, janaria izan ohi da eztarria trabatzeko arrazoirik ohikoena. d) Gure eztula ez da eraginkorra arnasbideetan dauden gorputz arrotzak kanporatzeko.
333. Intoxikazio akutu bat gertatzen denean, zertan datza tratamendu orokorra? a) Tratamendu asintomatikoa. b) Substantzia toxikoa xurgatzen ez jarraitzea, eta kanporatzen laguntzea. c) Ura ematea. d) Intoxikatutako pertsona bere etxera eramatea.
334. Baieztapen hauetatik, zein da zuzena? a) Apnea edo arnas-gutxiegitasunari aurre egiteko metodorik eraginkorrena aireztapen mekanikoa da. b) Begietako alteraziorik izanez gero, ur epel edo soluzio fisiologiko ugarirekin garbituko dugu, betazalak ondo irekita eta 30 minutuz gutxienez. c) a) eta b) zuzenak dira. d) a) eta b) okerrak dira.
335. Zer egin zauri arin baten aurrean? a) Ekin aurretik, eskuak ongi garbitu behar ditugu. b) Zauria urez eta xaboiz garbituko dugu, zauriaren erdigunetik ertzetara. c) Antiseptiko gisa pobidona iododuna (betadine) erabiliko dugu. d) Erantzun guztiak zuzenak dira.
336. Zer egin zauri larri baten aurrean? a) Oihu egin. b) Odoljarioa geldiarazi, halakorik badago. c) Pomada eman. d) Zauritua ahoz gora etzanda jarri.
337. Toraxean zauri bat izanez gero, zer egin behar da? a) Iltzatuta dagoen objektua atera, halakorik badago. b) Zauritua ebakuatuko dugu, zaurituta duen alderantz etzanda. c) Zaurituari begiak estali. d) Erantzun guztiak zuzenak dira. .
338. Abdomenean zauri bat izanez gero, zer egin behar da? a) Erraiak sartu, kanpoan badaude. b) Egon daitekeen edozein gorputz arrotz atera. c) Zauria estali, eta biktima ebakuatu, erdi eserita eta alboranzko segurtasun-posizioan, hankak tolestuta dituela. d) Zaurituari ura edaten eman.
Denunciar test Consentimiento Condiciones de uso