eusko jaurlaritza 2022-ko oposizioa-15
![]() |
![]() |
![]() |
Título del Test:![]() eusko jaurlaritza 2022-ko oposizioa-15 Descripción: Laguntzako Langileen talde profesionala-.21.gaia |




Comentarios |
---|
NO HAY REGISTROS |
341 Zer egin beharko da elementuren bat falta bada altzariak soilik dituen gela batean egiaztapena egitean?. 341a) Horrela utzi eta aretoa eskatu duen pertsonari jakinarazi. 341b) Joan materiala hartzera eta jarri dagokion lekuan. 341c) Gela hori eskatu duen pertsonari jakinarazi eta falta den materiala ekartzeko eskatu. 341d) Eraikineko mantentze-lanen arduradunei eta biltegiari abisatu falta diren elementuak berriro jartzeko. 342 Altzariak soilik dituzten gelak prestatzeko eta mantentzeko prozedura. Egiaztapenean aurretiko bileretarako materialak aurkitzen badira: 342a) Gela berean utziko dira, hara doazen hurrengo pertsonek behar badituzte ere. 342b) Beste nonbait gordeko dira, beste parte-hartzaile batzuek uneren batean behar badituzte ere. 342c) Gorde eta bertan egon diren pertsonak lokalizatuko dira, material hori emateko. 342d) Datuen babesarengatik berehala bota eta/edo suntsituko dira. 343 Aukeratu erantzun egokia altzariak soilik dituzten gelak prestatzeko eta mantentzeko prozedurari dagokionez. 343a) Aretoa prestatu ondoren, ez da prest egon behar, bilera egiten den bitartean. 343b) Bilera egiten den bitartean, prest egon behar da, behar izanez gero, zenbait material eramateko. 343c) Bertaratuen kopurua aretoaren edukiera baino handiagoa bada, aretoa egokitu egin beharko da pertsona guztiak sartzeko. 343d) Altzarien garbitasuna egiaztatu behar da, baina ez aretoaren egoera orokorra (tenperatura, argiztapena…). 344 Proiektagailua eta/edo aldi bereko itzulpena duten aretoak: 344a) Areto horietan aretoko altzariak soilik egiaztatu behar dituzte. 344b) Areto horietan, aretoko altzariak egiaztatzeaz gain, aparatuak (proiektagailua eta/edo aldibereko itzulpena) martxan jarri eta behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu behar da. 344c) Areto horietan, aretoko altzariak egiaztatzeaz gain, aparatuak daudela egiaztatu behar da (proiektagailua eta/edo aldi bereko itzulpena), baina ez da egiaztatu behar ondo funtzionatzen dutela. 344d) Guztiak okerrak dira. 345 Proiektagailuaren zooma eta fokuratzea egiaztatzeko: 345a) Prozesua eskuz egin behar da, zoom- eta fokuratze-botoiak sakatuz. 345b) Prozesuak mekanikoa izan behar du, objektiboa biratuz. 345c) Prozesuak automatikoa izan behar du, objektiboa eta fokuratzea doituz. 345d) Prozesua eskuz egin daiteke, objektiboa biratuz, edo mekanikoki, zoomaren eta fokuratzearen botoiak sakatuz. 346 Proiektoreak behar bezala mantentzeko, aldizka honako hauek egiaztatu eta, hala badagokio, birjarri behar ditugu: 346a) Urrutiko aginteen pilak. 346b) Proiektagailu bakoitzaren lanpara. 346c) Proiektagailu bakoitzaren iragazkiak. 346d) Aurreko guztiak ondo daude. 347 «Bulego»ko fotokopiagailuetan, zein da erreprodukzio-abiadura?. 347a) 5-20 kopia minutuko. 347b) 12-40 kopia minutuko. 347c) 20-60 kopia minutuko. 347d) 30-80 kopia minutuko. 348 Bi osagaiko hauts-tonerra: 348a) Zuzenean erabiltzen da, jatorrizko ontzian agertzen den bezala. 348b) Makinan erabiltzen da, Developer izeneko beste produktu batekin nahastuta. 348c) Makinan erabiltzen da, Bicomponent izeneko beste produktu batekin nahastuta. 348d) Makinan erabiltzen da, Tricolores izeneko beste bi produkturekin nahastuta. 349 Non eramaten da toner likidoa?. 349a) Danbor batean, zuzenean. 349b) Tonerra gordetzeko edo kartutxoa jartzeko biltegian. 349c) Kubeta batzuetan, dispertsatzaile deritzan likido batean disolbatuta, eta kopia-kostu txikiagoa lortzeko erabiltzen da. 349d) Kubeta batzuetan, beste ezein substantziatan disolbatu gabe, maila optimoari eusteko. 350 Erantzun hauetatik zein dator bat definizio honekin? Papera zuzen sartzen laguntzen dute. Ezker-alboko gidaria paperaren zabalerara doitzen dute. 350a) Paperezko euskarria. 350b) Irteera-erretilua. 350c) Alboko gidariak. 350d) Orri-elikagailua. 351 Erantzun hauetatik zein dator bat definizio honekin? Paperari eusten dio inprimagailuan, eta automatikoki sartzen du inprimatzen den bitartean. 351a) Orri-elikagailua. 351b) Paperezko euskarria. 351c) Alboko gidariak. 351d) Kontrol-panela. 352 Kopiatzeko lanean, lehen jatorrizkoa kentzeko: 352a) Lanpararen argia itzali arte itxaron behar da. 352b) Txistualdi luze eta zorrotz bat egin arte itxaron behar da. 352c) Aurreko panelean mezu bat agertu arte itxaron behar da. 352d) Edozein unetan ken daiteke, ezeri itxaron behar izan gabe. 353 Adierazi zein den erantzun OKERRA. Kopiak argi ateratzen badira: 353a) Baliteke tonerra falta delako izatea. 353b) Arazoak bere horretan irauten badu, zerbitzu teknikoari deitu beharko zaio. 353c) Baliteke kopien argitasuna kontrolatzen duen tekla jatorrizko horrentzat argiegia izatea. 353d) Baliteke folioen kalitateagatik izatea. 354 Modu egokian eta errendimendu osoan funtzionatu dezan, zenbateko maiztasunarekin berrikusi eta garbituko dute makina zerbitzu teknikoek?. 354a) Astean behin. 354b) Hilero. 354c) Sei hilean behin. 354d) Urtean behin. 355 Fotokopiagailu bat luzaro erabili behar EZ denean: 355a) Nahikoa izango da funtzionamenduko etengailua (OFF) itzaltzea. 355b) Entxufea korronte elektrikotik atera beharko da; izan ere, bestela, litekeena da oraindik funtzionatzea kondentsazioa prebenitzeko berogailu batek. 355c) Ez da ezer egin behar, makina bakarrik itzaltzen da. 355d) Piztuta utzi behar da, bestela, asko kostatuko litzateke-eta martxan jartzea. 356 Aukera ezazu erantzun zuzena. Noiz aldatu behar da toner-kartutxoa?. 356a) Astean behin. 356b) Bi astean behin. 356c) Makinak adierazten duenean. 356d) Ez da aldatu behar, makinak bakarrik aldatzen du. 357 Eskaner lau gehienak aproposak dira honako hauek digitalizatzeko: 357a) Objektu garden lauak. 357b) Objektu opaku lauak. 357c) Objektu opaku desberdinak. 357d) Era guztietako objektuak. 358 Hauetako zein EZ da eskanerretako irudi mota bat?. 358a) Koloretako argazkia. 358b) Gris-eskalako argazkia. 358c) Zuri eta beltzeko argazkia. 358d) Kolore-eskalako argazkia. 359 Prozesua egiteko bereizmena hautatzea/-ak: 359a) Oso garrantzitsua da. 359b) Ez du garrantzirik. 359c) Ez du inolako ondoriorik fitxategi grafikoan. 359d) Makinak modu autonomoan egiten du. 360 Aukeratu erantzun OKERRA bereizmenari dagokionez: 360a) Irudi bat eskaneatzeko bereizmenik onena norakoaren araberakoa izango da. 360b) Pantailan ikusteko, nahikoak dira 72 ppp. 360c) Asmoa kalitatezko inprimaketa bat egitea bada, 300 ppp-ra edo gehiagora igo beharko da. 360d) Eskaneatzeko aukeratzen dugun bereizmenak ez du eraginik izango fitxategi grafikoaren tamainan. 361 Zer formatuk konprimatzen du gehien irudia? Lau aukera: 361a) GIF. 361b) JPG. 361c) TIF. 361d) BMP. 362 Aukeratu erantzun zuzena: 362a) Irudiari zenbat eta konpresio handiagoa aplikatu, orduan eta kalitate gutxiago izango du. 362b) Irudiari zenbat eta konpresio handiagoa aplikatu, orduan eta kalitate gehiago izango du. 362c) Irudiari zenbat eta konpresio txikiagoa aplikatu, orduan eta kalitate gutxiago izango du. 362d) Irudiari aplikatzen zaion konpresioak ez du eraginik izango irudiaren kalitatean. 363 Zer formatuk ematen du irudi-kalitaterik onena?. 363a) GIF. 363b) JPEG. 363c) TIF. 363d) BMP. 364 Norena da definizio hau? Makina bat da eta dokumentu baten kopia berdin-berdin bat urrunera bidaltzeko edo urrunetik jasotzeko balio du. 364a) Fotokopiagailua. 364b) Faxa edo telefaxa. 364c) Eskanerra. 364d) Telegrama. 365 Ordenagailuz kartelak egiteko, Word programan, «Txertatu» aukera sakatuko dugu, eta gero: 365a) «Ekuazioak». 365b) «Sinboloak». 365c) «Wordart». 365d) «Wordpad». |